Plazaberri

Iruñeko Udalak eta Euskaltzaindiak euskara sustatzeko hitzarmena sinatu dute

  • Besteak beste, kultur hedapenerako jarduerak, ikastaroak, hitzaldiak eta abar bultzatuko ditu Akademiak hirian, eta horretarako behar diren erakunde eta elkarteekin arituko da elkarlanean.
  • Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Pozik gaude hitzarmen berri honekin, gure lana hedatu eta zabaltzeko aukera emango digulako, eta, era berean, zerbitzua eskainiko diogulako bai Udalari bai herritarrei”.

    18.09.24 Firma Convenio Euskaltzaindia 1
    (Aspaldikoa da Iruñeko Udalaren eta Euskaltzaindiaren arteko hartu-emana)

 

Euskaltzale suharra

davant kJDG U2034822249375mE 490x490El Correo

"Aita Junes Casenave Harigile (1924-2018) Betharramen zendu zaigu, irailaren 23tik 24erako gauan. Urdatx / Santa Grazi herrian jaioa, apeztu zen Mixel Garikoitz oztibartarrak han eraiki zuen lagundian. Letretan irakasle izan zen luzaz, baita zuzendari Donapaleuko Etchécopar kolegio katolikoan. Gero, Zuberoako Basaburura izendatu zuten 1981ean, eta berriki arte tokiko kristauen artean apez lana egin du fidelki. Ber denboran belagilea zen, baina zentzurik onenean: gaitz batzuen artatzeko botikak atontzen zituen belarrez.

Euskaltzale suharra eta euskal idazle oparoa izan da sail ezberdinetan, gehienbat zubereraz, baina batuan ere izkiriatuz noizbehinka. Adibidez, gramatika lanetan aritu izan da, hiztegigintzan, olerkian, euskal kazetetan idatzi du, ipuinik asmatu, hitzaldi asko egin euskal gaiez...

Pastoral /trajerian dugu sonatuenik, bai aditu bezala, bai antzerki 'ontzale' bezala. Hamar baditu euskaraz antzeztuaraziak, beste bat frantsesez Biarnon. Eta bere azken liburua, Xiberoko antzertia edo pastorala, 2011an Bilbon agertu zuen Euskaltzaindiarekin. Euskaltzain urgazle izan ondoren, ohorezko euskaltzain izendatua. Hiletak asteazken arratsaldeko hiru eta erdietan izanen dira, Betharrameko anaidian.

Goian bego, Mixel Garikoitzen ondoan."

Jean-Louis Davant (euskaltzain emeritua)

 

Junes Casenave ohorezko euskaltzaina hil da

  • Zuberoako idazle eta apaiza 94 urterekin zendu da, obra oparoa utzi duela idatzita, batez ere pastoralgintzan.
  • Hileta-elizkizuna: asteazkenean, 15:30ean, Bètharrameko lagundian. (Bearno).
  • Euskaltzain urgazle izendatua 1979ko abenduaren 20an, eta ohorezko, 2000. urteko urriaren 27an. Euskaltzaindian, Hiztegigintza Batzordean (1987-1989) aritu zen, batez ere.
  • Bere lanak: Literaturaren zubitegian.

  • casenave2
    (Lau hizkuntzaren hiztuna zen Casenave: euskara, okzitaniera, frantsesa eta espainola)

 

Euskara bizi-bizi, Altsasuko Iñigo Aritza ikastolan

  • Ikastolako arduradunekin bildu da Euskaltzaindiaren Zuzendaritza; gelak bisitatu dituzte, ikasleekin mintzatu dira eta haritz bat landatu dute. 
  • Iñigo Aritza ikastolak antolatuko du aurtengo Nafarroa Oinez, urriaren 21ean. Ikastola berriztatzeko erabiliko dute bertan bildutako dirua.

    ARITZA2
    (Sagrario Aleman euskaltzain nafarra, ikastolako haurrekin hizketan)

  • Ikastola bisitatu eta gero, Olatzagutiko udaletxean izan da Zuzendaritzaren iraileko lan-saioa; bertan, Altsasu, Urdiain, Ziordia eta Olatzagutiko alkateekin elkartu dira euskaltzainak. Arratsalde partean, Urdintarra errotara joan dira.

 

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

 

Gure agendan harpidetu:

Azken argitalpenak

  • Cub 17 Jagon 6 PR4

    'Euskal Elkargoaren sortzea eta euskararen geroa'

    Prestatzailea: Jean-Baptiste Coyos

  • 'Euskararen Herri Hizkeren Atlasa - IX. liburukia'

    Arduradunak: Adolfo Arejita/ Xarles Videgain

  • 'Esteve Materraren doctrina christiana (1617 & 1623). Edizioa eta azterketa'

    Egileak: Dorota Krajewska, Eneko Zuloaga, Ekaitz Santazilia, Borja Ariztimuño, Oxel Uribe-Etxebarria, Urtzi Reguero

  • 'Toponimia de Vitoria - Gasteizko Toponimia VI. Arratzua II'

    Egilea: Elena Martínez de Madina

  • 'Sierra de Toloño, nexo de la Montaña y la Rioja Alavesa'

    Egilea: José Ángel Chasco Oyón

  • 'Sociedad y Lengua Vasca en los siglos XVII y XVIII'

    Egilea: Juan Madariaga Orbea

    Argitalpen guztiak ikusi