Plazaberri

Euskaltzaindiaren 2016ko kontuak, gizarteari eskainiak

  • Euskaltzaindiaren 2016ko Oroitidazkia Akademiaren webgunean bertan irakur daiteke, jada. Akademiak 2016an egin zituen lanen berri ematen duen txostena da Oroitidazkia, eta PDF formatuan eskaintzen da.
  • Ohi bezala, 2016ko Oroitidazkiak ondoko atalak ditu: Xabier Kintana Akademiaren idazkariaren sarrera, Erakundearen jarduerak; Akademia jarduera; Erakundearen zerbitzuak; Herri administrazio eta erakundeak; Webgunea eta gizarteratze lana; eta Euskaltzaindiaren balantzea eta galdu-irabazien kontua.

    Pantaila argazkia 2

 

Sei kontzertu akustiko hartuko ditu Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzak udazkenean

  • Anari, Gorka Urbizu, Niko Etxart, Su Ta Gar, Inun, La Basu eta Maishak joko dute Bilboko Plaza Barriaren 15.ean.
  • Akademiak Bilboko Udalarekin batera antolatu du Astelehen Buruzuria kontzertu akustikoen estreinako zikloa.

    Gorka Laudio sepia
    (Gorka Urbizu Berri Txarrak-eko abeslaria)

 

“Nafarroan pixkanaka-pixkanaka sendoagoa izaten ari da euskararen aldeko jarrera”

  • Gaur goizean, Nafarroako Parlamentuak aurrera atera du euskararen legearen aldaketa. Erabaki honekin 44 herri pasatuko dira eremu ez-euskaldunetik mistora, eta bat mistotik euskaldunera. Guztira, 40.000 herritarri eragingo die aldaketak.
  • Zentzu honetan, Andres iñigo Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkariak adierazi du Parlamentuak ez duela "ezer inposatu, udalerri horiek guztiek banan-banan eskatutakoari erantzuna eman baizik".

     DSC0036
    (Andres Iñigo Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaria)

 

Uztailaren 6an, euskara gaitasuna lantzeko tailerra emango du Miriam Urkiak UEUn

  • Gaur abiatu dira Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) urtero antolatzen dituen ikastaroak, eta horietako bat Miriam Urkia euskaltzain urgazle eta Euskaltzaindiaren Hiztegiko lantaldeko buruak emango du, Christian 'Antton' Harignordoguy AEKko irakaslearekin batera. Bien artean euskara gaitasuna lantzeko tailerra eskainiko dute.
  • Bost orduko tailer hau Baionan egingo da, uztailaren 6an, Euskararen Erakunde Publikoaren egoitzan.
  • Honako hauek dira ikastaroaren helburuak: Frantsesak eragindako zenbait kalko arruntez ohartaraztea; hiztunek izaten dituzten hainbat zalantza eta arazori erantzuteko baliabideak ematea; erreferentziazko dokumentuetan nola bilatu erakustea; eta Euskaltzaindiaren Hiztegia ezagutzea eta erabiltzen ikastea.
  • Izen-ematea: ekainaren 30a baino lehen.

    hiztegi 25652 1
    (Miriam Urkia -erdian-, Euskaltzaindiaren Hiztegiaren iazko aurkezpen-ekitaldian).

 

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

 

Gure agendan harpidetu:

Azken argitalpenak

Argitalpen guztiak ikusi