1 emaitza berme-emaile bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z8:LBeh | 2016-11-29 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
HBLk 3. itzulian bermatzaile proposatua.
LBeh (2016-10-26): berme(-)emaile 32: Consumer 19 (adib.: Banku-maileguek argi esaten dute berme-emaileari eskatuko diotela ordaindu gabe dagoen zorrari aurre egin diezaiola, eta hark ezin izango diola uko egin ordaintzeari, nahiz eta zordun nagusiek ondasunak badauzkatela frogatzeko modua eduki), EiTB 4 (adib.: Hamas Egiptok Gazarako aurkeztutako bake plana onartzeko prest dago, baina berme-emailea Turkiak izan behar du eta, nazioarteko tropen ordez, behatzaileek egon behar dute akordioa betetzen dela ziurtatzen), Berria 4 (adib.: Suediako Gobernuak ziurtatu du ez duela dirurik jarriko Saab salbatzeko, nahiz eta prest zegoen Koenigseggen erosketan laguntzeko, Europako Inbertsioetarako Bankuak onartutako 400 milioi euroko maileguaren berme emaile gisa), Jakin (Gainera, aurreko Jaurlaritza eta Juan Joxe Ibarretxe bera, proiektuaren sustatzaileak eta berme-emaileak izan dira), Argia 4 (adib.: Egungo tertulianoek Auzitegi Gorena justiziaren berme-emaile dela diote. Baina Estatua Auzitegi Gorenaren eta Konstituzionalaren gainetik dago. Gure aurkako auzia horren lekuko da).
EPG: berme(-)emaile , 3: Xabier Olarra (adib.: Ez dut berme-emailerik behar, erantzun zuen, zeren nire hitza ematen ahal baitizut).
Euskalterm: bermatzaile (4).
BerriaEL2016: Ez dugu aurkitu berme(-)emaile formarik.
es garante / fr garant: Elhuyar: bermatzaile, berme-emaile / NolaErran: berme / Zehazki: bermatzaile, sendesle / Labayru: erantzule, bermatzaile, berme- | abal-emaile, ihardesle, kaiero / Adorez5000: erantzule, bermatzaile; abal-emaile.
Ondo eratua eta erabilgarria; azpisarrera gisa jasotzekoa.
Azpisarrera gisa sartzekoa berme sarreran.