Azkue sariketak (1975-1990)

thumb_azkue

Resurreccion Maria Azkue

(Lekeitio, 1864 – 1951)

Euskal idazle, hizkuntzalari eta folkore ikertzaile handia. Lekeition nautika ikasketak, Bilbon batxilergoa eta Gasteizen filosofia eta teologia ikasketak egin zituen. Salamancan apaiztu zen 1888an eta, Teologia doktoretza egin ondoren, Bruselan eta Kolonian musika ikasi zuen. Bizkaiko Diputazioak Bilboko Institutuan euskara irakasteko katedrarako lehiaketa antolatu zuenean, Sabino Arana Goiri eta Miguel Unamunorekin batera aurkeztu zen Azkue 1888an. Lehiaketa irabazi eta 1936a bitartean hantxe lan egin zuen irakasle gisara. Eusko Ikaskuntzaren lehenbiziko biltzarrean Euskaltzaindiaren premia ikusi zen eta R. M. Azkue izan zen euskal akademiaren sortzaileetako bat (1918). Euskaltzaindia sortu zenetik, Azkue euskaltzain osoa eta bertako burua izan zen heriotzak eraman zuen arte (1951). 1927an Real Academia de la Lengua Espanola-ko kide izendatu zuten euskararen ordezkari gisa.

Obra ederra, benetan eskerga ondu zuen hainbat alorretan: musika, literatura erlijiosoa, antzerkigintza, nobelagintza, kazetaritza, lan didaktiko eta abarretan. Hark hiztegi ahanztezina idatzi zuen bi liburukitan, Diccionario Vasco-Espanol-Frances (1905). Hiztegi honen baliorik handiena, herri literatura eta literatura zaharreko lexikoa bildu izana da, eta eragin handia izan du ondorengo idazleengan. Euskal aurrizki eta atzizkiak eta euskararen kategoria gramatikalak bildu zituen Morfologia Vasca (1923) liburuan eta euskal aditzaren forma zaharrak aztertu zituen Euskal Izkindea/Gramatica euskara (1891) gramatikan. Euskal musikan, herri poesian eta folklorean oinarritutako Cancionero popular vasco (1918), Euskalerriaren yakintza (1935-47), Lamiak Euskalerrian (1927), Vizcaytik Bizkaira, Sasi-eskola, Aitaren bildur, Gainzabaleko eiztaria. Eguzkia nora eta zartzuela. Opera eta oratorio batzuk idatzi zituen. Literatura ere landu zuen eta, horrela, bereak dira Txirristadak, Bein da betiko, Patxi Guzur eta Ardi galdua (1918).

Resurreccion Maria Azkue saria, berez, 1975ean sortu zuen Bilbao Aurrezki Kutxak eleberri, olerki eta saio modalitateekin, eta 1990a arte iraun zuen. Urte haietan ez zen gaztetxoentzako saria, helduentzakoa baizik. Urte horietan oso ezagunak ditugun hainbat idazle eta ikerlarik jaso zuten saria. Atal honetan saritu ziren lanak zerrendatuko ditugu, oinarrizko datu batzuk emanez.

Sarituak

Gaztetxoentzako Resurreccion Maria Azkue saria, berez, 1986an sortu zuen Bilbao Aurrezki Kutxak eleberri, olerki eta saio modalitateekin, eta 1990a arte iraun zuen. Urte haietan ez zen gaztetxoentzako saria, helduentzakoa baizik. 1991tik aurrera Bilbao Bizkaia Kutxaren eskutik Euskaltzaindiaren baitara bildu zenez, hemen beraren berri oso-osorik ematea erabaki da, eta horregatik ageri dira bertan aldi hartako sarituak eta haien idazlanak.

Atal honetan sarituak izan diren haur eta gazteen idazlan guztiak zerrendatu eta oinarrizko informazioa eskaintzen da. Horretaz gain 1991tik aurrera saritutako narrazio eta olerki guztien bertsio digitala eskaintzen da. Esan gabe doa, jarraiko urteetan sarituko diren lanak, molde berean, atal honetan integratuz joango direla. Aukera aparta urte hauetan sarituak izan diren idazleen zerrenda oparoa ikusteko. Horietarik batzuk badira nor gaur egungo euskal literaturan.

Sarituak

The Azkue Library and Archive

CUSTOMER SERVICE HOURS
9:00 - 14:00

The Azkue Library and Archive serves Euskaltzaindia. It is also open to all researchers and it aims to foster research and support the distribution of Basque cultural issues as far as it is able.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper