ANAITASUNA

SUPLEMENTO DE LA HOJA «ANAITASUNA» DE GUIPUZCOA

VIII URTEA - N.º 85

ABENDUA (12) 1961

DEPOSITO LEGAL SS. 1092-1959


Aita Santua. Juan XXIII. Aita eta Santua. Aita? 500.000.000-ren Aita. Santua? Bai, Santua; Pio X-naren erretratu bizia.

Joan dan illean munduko periodikoen orri guztietan agertu ta bere izena edo erretratua. Iru urte bete dira Jesukristoren Bikario edo Ordezko aukeratu ebenetik. Ori dalata mundu guztiak agertu deutso bere maitasuna eta eskeñi bere txalorik beroena.

Izan be, gaurko mundu bildurgarri onetan, megatoi eta bildurrez inguratutako mundu zital onetan, badaukagu aita bateren preminea, amore eta maitasun apur bateren bearra.

Bere izena eta erretratua agotik agora eta eskutik eskura ibilli dira; eta berari begiratzean alako konfiantzea erne da gure barruan.

Badaukagu, zorionez, aita bat, badaukagu jagola eta zuzendari on bat. Bere esku bigunaren menpean nasaiago bizi gara. Bageunkan bai bere bearra. Urte askotan izan dedilla.

 Megatoi eta komunismoak arduratan daukee, bear bada, Aita Santua. Baña badago zeozer ardura geiagoaz begiratzen dabena: gure umien edukaziñoa.

Izan be, gauzak bear dan tokian ipini gura ba-doguz, auxe da garrantzi aundiagokoa. Mundua au ta bestea izango da baña danen ganetik dago personea.

Umea landare bat legez eida. Txikitatik emon bear jako jokeria eta erakutsi elburua. Oker ba-doa zuzendu leike oraindiño, bigun dago. Baña oker asten bada, kito. Ausi egiten da, arbola zaarra legez. Nork zuzendu gero a?

Ara ba Aita Santuaren ardurea. Eta badauka bere errazoia. Gaurko umeak dira biarko gizonak, eta gaur biarko mundua egiten gagoz. Geuk egiten doguna izango da. Denporarako ibilli bear.

Umea dana da begia, dana belarria. Papel zuri bat legez. Gauza ederrez eta kristinau birtutez betetan badogu axe batuko dogu. Ez zarritan egiten doguna egin: txoriz bere burua eta oitura okerrez bere biotza bete.

Ume onen mundua geuk egindako mundua izango da ba. Egin daigun txikien arteko kristinau mundu bat eta aundiak egiten diranean aundien arteko kristinaudien arteko kristinau mundu bat izango dogu.

A. ZUBIZARRETA


Datorren konzilioa buruz

Zer atonduko da konzilioan

Oraindik sekretoaren azpian dagozala esan geinkez konzilioaren egin-bear geyenak. Baiña, olan be, asmau daikeguz gitxi gora-bera an batuko diran biereginkisunak, Aita Santuaren berbaldiak irakurriaz. Datorren konzilioaren arasorik gogorrena ta bear-bearrena antxiñako konzilioen irakaspenak ikusi ta guztientzat gaurko moldeetan aukeratutea ta argitaratutea izango da.

Elizaren batasuna

Ez dau dudarik: Aita Santuaren gogorik biziena Eleiza mota guztien batasuna lortutea da; auxe dala esan leike bere bizi guztian izan daben griñarik txalogarrienetaikoa. Eta gure Juan XXIII'garren gogo biziak itxaropen aundiak sortu dauz danen biotzetan: bai katoliko bai zismatiku artean eta baita protestante artean bere.

Gaur batasunaren premiña gorrian gagoz, bestelan komunismoak illuntziko gaitu bat-batean. Ondo-ondotik eskatu daigun, ba, batasun au: Kristok nai eban modura: "danok bat izan gaitezan".

Geroari buruz

Datorren konzilioak ez dau eukiko tamañuzko siñiste okerrik zuzenduterik beñipein. Baiña fedea galduten dagozaneri ta etxurabako bizitzea darabillenari kontu emotea da bere zer-eginik garratzena.

Baiña mundua azken sasoi onetan asko ondatu da: bizi izakerak, bier egiteak, olgeta moldeak. Eta enbasu galantak be badaukoz gaur Elizak: komunismoa dala, materialismoa, ta jakintza barria dala... Etsai oneek deskalabru aundiagoak egin leikez gerorakoan; ta dike gogorrak jarri bear yakeze, gure Eleiza Ama Santa dana baturik gero ta indar geiagokaz asten jun daian.

Begitu zelako bier atzekozaurreduna! Zelan eurrea artu ta bide ona emon gaurko soziedade irakiñeari, biar frutu usaintsuak emon daiazan? Espiritu Santuagan itxaron daigun.

Fedearen irakaspenak

Zenbaten ustea ete da konzilioak galasotuko dituela oraingo fedearen kontrako sistemak: komunismoa, materialismoa ta laizismoa ta abar. Baiña ez da erreza ori kondenatzea, guzurrekaz egia dago nasteuta orreetan-da.

Nik oba dala uste dot, siñiste makur orreek dabezan onak topau ta argitaratutea, geuk be baliatu daiguzan; eta ori esker-gaixtokoeri ta fedebakoeri Eleizan sartuteko bidea askoz be geiago laburtu deioegun. Auxe berau esan dau Batikanoko periodikuak.

Apostolutzaz

Gaurko soziedade zorabiyuan eleiz-gizonak zer egin bear daben fededun artean be esango dau konzilioak; zelan baliatu ta erabilli bear diran radioa, telebizinoa ta gauza barriok be bai, katolikotasuna jente guztiari eroateko.

Ez dau dudarik liturjiaz be bierrin dabizela, guk kristiñauok gero ta geiago sendotu gagizan Eleizak Meza ta sakramentuetan emoten deuskuzan irakaspen eta graziakaz.

Eta mixiñoiekaz? Or be atea joko dau: or dagoz paraje osoak fedea galdu bearrean Ameriketan, eta galdu dabe Europako erri aundietaikoak...

Bururapena

Berba zirrinkada oneek amaitukeran, ez dot astu gura gu guztion obligaziñoa dala konzilioaren preparaziñoan parte artutea otoitzaren bidez. Konzilioa ez da ba izatez gizonen egin-bearra, Jaungoikoarena baiño.

Anai Yon Zabalgo


Bein Gabon bezperan arbola ikusgarri bat ipiñi eben etxe baten ¡Baeukan gauza ederrik naikua arbola arek! Bola dirdaitsu eta kandelatxuak: baita zintzilizka laranja, sagar, intxaur urreztatu eta ainbat jostaillu be.

Gela nagusian zut-zutik eguan.

Eta biaramonerarte umiak sartu ez eitezan ate guztiak itxi zituezan. Baiña umiak ezik gañerantzeko guztiak ikusi eben arbolia. Eta katu, txakur eta kanario kantariak be adi adi begira egon jakozan.

Baiña baegozan etxian orraitiño arbolia ikusi ez ebenak: marasmak. Jai usaiñera garbiketa itzal bat egin eutsen etxiari neskamiak. Eskobia, edo zapia, edo ura eldu ezan baztar eta zulorik ezan gelditu etxe aretan.

Eta jakiña, al ebanak al eban tokira igesi juan biar. Orregaitik Gabon arbolea ezin ikusi izan eben eta asarre egozan marasmak.

Eta zer jazoten jaken Ume Jesus-eri esatia erabagi eben. Eldu ziran, ba, Ume Jesus-egana eta esan eutsen:

Ume Jesus, etxeko guztiak ikusi dabe Gabon arbolea eta umiak be biar ikusiko dabe, baiña guri eztauskue sartzen lagako eta ezingo dogu ikusi. Ba-dakizu etxerik bein be eztoguna lagaten eta gauza polit guztiak atsegin doguzana. Eta ederra egin deuskue ¡Garbiketia! Orain ezin geinke ezetara be arbolarik ikusi.

Euren erostak entzun eta errukitu egin jaken Ume Jesus eta Gabon arbolia ikusteko baimena emon. Gabaz, etxeko guztiak lo egozanian sartuko ziran gelan. Eta alantxe egin eben. Ganbarako marasmak geldi jatsi ziran eta ate azpitik gela nagusian sartu. Danak, andi ta txiki, lodi ta erkin, an ebilzan adarrik adar, ostorik osto, gora ta bera, alde batetik bestera, oneri ikutu ta areri begiratu. ¡Areixena ikusguria ta areixena poza!

Gustia ikusi ebenian bakotxaren tokietara juan ziran.

Gabon gaba aurrera joian, eta arbolia bedeinkatu eta jostailluak lagatera Ume Jesus jatsi zan.

Baiña arbola ondora urreratu zanian, zer ikusi eban! Dana marasmetxez beteta eguan. ¡Ederra buruaustea Ume Jesus-entzat! Gabon arbola ederra marasmetxeakin estalduta ikusten ebenian, zer esango eban etxeko andriak?

Ez, ori ezin alan izan zeitekian. Zerbait asmau biar zan.

Ume Jesus apur baten pentsaten geratu zan. Gero bere eskutxuakin arboliari ikutu egin eutsan eta marasmetxe itxusia urrezko biurtu eban.

Arrezkerotik dira urrezko eta zidarrezko Gabon Arboletako dindilizkakuak.

Jose Maria Etxaburu-k euskeratua.


Aita Imanol-ek Bermeotik

Eskerrak danori

Anaitasuna-ren irakurleok. Igaro dan agustuan, Euskal-Akademiak bere laguntzailletzat artu nau. Eta orretarako, nombramentu ofiziala bialdu deust, diploma ta guzti.

Euskal-akademikoak, gizon jakitunak dira. Eurak dauke euskerea jagoteko arazoa, eta eurak emoten deuskuez euskeraz ondo idazteko norma zuzenak.

Anaitasuna-n eskribietan dogunok, beti euki deutsagu Euskal-Akademiari errespetu aundia; eta pozarren errezibietan izan doguz beti bere orientaziño guztiak.

Diploma orretan, euskal-akademikoak eskerrak emoten deuskuez gure errevista txiki onetan egiten dogun lanagaitik, eta biotzez animetan gaitue aurrera jarraituten.

Anaitasuna danona da. Zeuena ta geurea. Poztu gaitezan ba danok, Euskal-Akademiak erakutsi deuskun estimaziñoagaitik. Eta orain itxi eistazue, euskeraz idazten lagundu deusten guztieri eskerrak emoten.

Eskerrak euskaltzale jakituneri, batez-bere Federico Krutwig jaunari. Orain amar urte direala, euskera-garbizale itzala nintzan ni. Sasoi atan, Krutwig akademikoa ezagutu neban Bilbaon, eta jaun onek egiazko bidera ekarri ninduan.

Berak erakutsi eustan, euskerea ez dala aingeruen verbetea, aragi ta azurrezko gizonena baiño; ez izarretakoa, mundukoa baiño; ez laboratorio baten egiñikoa, kaleko gizonak erabilten dabena baino. Berak erakutsi eustan, euskereak bizi gura badau, eurrez ta bildur barik erbesteko verbak artu bear dituala, munduko izkuntza guztiak egiten daben antzera.

Ordurarte ni euskera garbiaren esklavu nintzan; eta bere garbitasuna erdal-usaiñeko verbakaz ez loitutearren, sarri askotan gauza on asko esan barik geratuten nintzan, edo iñok ulertuten ez zituan itzak erabilten nituan, edo —txarrago oraindiño— erderara joten neban.

Krutwig jaunaren bitartez, egia aurkitu neban, eta egiak libre egin ninduan.

Arrezkero, laboratorioko euskera kimikoaren kate astunak zatitu egin nebazan, eta neure pentsamentuarentzako ezelako traba ta tabu barik idazten asi nintzan, munduko idazle guztiak egiten daben antzera.

Eskerrak Bermeoko arraintzaleeri, euskera bizia irakatsi deustelako. Eguneroko euskerea, bizitzan ondo errotuta dagoana. Euren artean bizi izan naiz, gau ta egun, lau urtean, Dakar aldeko itxasoan. Eurak izan dira nire maisuak: Esteban Uria, Laukario Galdaraz eta abar.

Euren verbeta bakarra, euskerea da. Euskeraz ebazten ditue euren bizitzako problema guztiak, problema aundiak komplikaduak, ekonomiko, sozial, profesionalak. Nik neuk, Kristoren dotriñea erakutsi bear izan deutset problema guztion gaiñean, eta orretarako euren euskerea erabilli bear izan dot. Euskera bizia, egunerokoa, erreza, ezaguna. Beste euskera klaserik ez dabe gura. Eta errazoia dauke, verbetea gizonarentzat da-ta, eta ez gizona verbetearentzat.

Bein, Jesukristoren Bizitza batzuk erregalatu eustazan Bilbaoko adiskide batek, Dakar aldeko arraintzaleeri emoteko. Parkatu deistala, baiña nik ez neutsen emon. Barruak ez eustan itsiten. Liburua ederra zan; hitxura polita eukon, letra argia, paper fiña. Baiña irakurteko guztiz gatxa zan, bere euskerea arkaismoz eta verba ezezagunez beterik egoalako.

Oraintsurengo kalendario eder bat atara dabe Bizkaiko Kristiñau Gazte Langileentat, jocistentzat. Egutegi polita, ikusgarria. Nik pozarren zabalduko neuke Bermeoko arraintzaleen artean. Baiña zetarako, bere euskerea erriarentzat ez da-ta? Zetarako emon arraintzaleeri? Ez irakurteko? Eusskera idatziari oraindiño konfiantza gitxiago euki deioen? Penagarria da, baiña aolantxe da. Noiz konturatuko gara egia onegaz Bizkaiko euskaltzaleak?

Eskerrak, verbaz naiz kartaz animatu naben guztieri. Tristaldietan, bide artezetik zintzo jarraituteko arnasea emon deuste, eta atsekabeak pazientziaz eroateko indarra. Egia esateko, disgustu asko igaro bear izan dot, orritxu onetan erabilten dodan euskerea dala ta eztala.

Batzuk traiduretzat artu nabe, gure izkuntza maitearen arerioakaz bat eginda nagoalakoan. Beste batzuk ez dabe Anaitasuna artu gura izan, eta propaganda kaltegarria egin dabe kontra. Erri baten len eun errevista artzen zirean, orain barriz bat-bere ez.

Zazpi urteotan, txitean pitean karta gogorrak errezibietan izan dodaz, gure errevistako euskerearen kontra edozer gauza esaten ebenak. Baiña eurakaz batera, geure alde dagozan kartak-bere etorri jataz, eta persona askok esan deuste gure errevistea pozarren irakurten dabela.

Azkenik, eskerrak euskal-akademikoeri, batez-bere Arrigaray, Michelena ta Villasante jauneri, Araitasuna-ri beti erakutsi deutsoen oneritxiagaitik.


Asten oraindik

Gure errietan, batez be aundiak ba-dira, kanpotar beargin asko ikusten doguz. Eta geroago eta geiago gañera. Emen jasotzen dana gauza garbia da: euren errietan ez dago nun bearra eginik eta dagoan tokira jo bear, edo gitxi irebasten eta geiago eta errezago irebasten dan tokira aldatu bear.

Gauza garbi baña zikinkeri askorekin nastuta dagoana, malko askoren iturri dana: sendi erdibituak, andra-gizon banatuak, gurasoak ia ezagutu bage bizi diran seme-alabak; norberaren erria, etxea, sukalde xamurra laga bearra, eta dana zelan edo alan bizitze arren. Noiz arte gertaera oneek? Euren errietan bizitzeko lan aurkitzen ez daben arte.

Ez da au benetako gaitza? Egiten da osatzen bear dan beste?

Bilbao inguruak

Negargarria zan Bilbao inguruetako menditxoak eukeen itxurea. An egoazan Monte Cabra, Monte Bandera, Berriz, Ugasko, La Cantera eta abar txabolez beterik. Txabola txiki, estu eta ezer bagekoak. Ez eukeen urik, argirik be ez askok. Txabola asko ezer utzak ziran. Garbitasunik be ez egon, ezin leikean eta. Eta bizi-ezinik etorritako ainbeste ta ainbeste beargiñen andra eta seme-alabak bizi ziran or!

Ia danak, eunetik 75, eurena etxetxua. Alan da guzti be izerdi asko kosta, jasoak ziran eta askotan euren irabazi danak bertan itzulita. Ba-egozan 30.000 eta 40.000 etxe-egiten emon ebezanak eta illean 1.500 kutxatuta.

Gañera etxe edo txabola orrek legearen iskutuan jasoak ei ziran. Baña aterperik ez daukan familiak legea austen ete dau txabola bat jasoaz?

Eta zer gertatzen da txaboltegi orrek azaltzeko? Beargiñak eskatzen dira, bearra emoten jakue nun bizi aukeratu aurretik eta, jakiña, txabolak sortzen dira nun-nai. Eta txabolak izan bear geiagorako ez dago ta.

Osagarri erreza eukiten dau onek baña lenenguetan, ez orain, etxeak aurrez gartatuak euki ezkero.

Otxarkoaga azkatzea?

Gauzak eta gizonak onela egoazala Otxarkoaga asmatu zan. 3673 pamilientzako lan bizi-leku egiten asi ziran toki orretan eta orain amaituan doaz. Leengo etxe-txabola arek lurreratuaz, barriztatu, garbitu egin dira mendi orrek eta euretan bizi zirean beargiñak toki batean batu: Otxarkoagan.

Baña askok pena dabe euren etxeak istea. Pena dabe leengo etxea eurena ebelako, euren izerdiz jasoak ziralako eta oraingo etxe barriak eurenak ez direlako, eurek 1.500 irebasten dabela 420 pesetako errenta ordaindu bear dabelako. Gaiñera 30.000 edo 40.000 peseta etxe-egiten uldu ebazanak 1.500 be ez ditu jaso ol, tella eta danen artean; askok ezer be ez astiro oartu ez eutzelako: Otxarkoaga Bilbao'tik urruti egiten da eta autobusak ez dagoz bi edo lau biderrez fabrika osterea egiteko moduan.

Oraindik eskolarik, be ez dago. 4.000 ume inguru izango dira laster erri barri ortan. Egiten dagoz, bai, baña ez dakit bear izango diran beste eta aurtengorako ez beñepein.

 Txarto oraindik Otxarkoagan be. Zer egingo dabe beargiñak? Iges? Negargarria benetan, euren etxeetara esku utzik biurtu bearra! Nora jo? Zelan bizi?

Askatze bat legez edo erremediotzat sortu zan Otxarkoaga baña beargiñak ez dagoz posik (zelan egongo dira ba?). Otxarkoaga eginkizun aundi bateren asierea baño ez da. Ez gaitezela amai bako asierean geratu.

Eta guri zer?

Eta onetariko buruausterik ez daukeanak zer diñue? Batzuek, alperrak direala, nai beste irebasten ez ba-dabe euren errua dala eta etxera biurtu baño ez daukeela. Beste askok, ganorazko etxeak egitea baño ez eukeela eta etzirela lurreratuko, etxe barri politak daukazela orain eta zertan dabiltzen mar-marka. Askok ostera, etxeak aukerean egon zirela eta billatu baño ez ebela euki, ez zirela egon eurek txabolarik egin bearrean eta abar.

Eta guk? Zer diñogu? Gauza asko eta ez beti kristiñau batek esan leikeanak.

Aragiz eta azurrez egiñak gara danok gu eta orreek. Danok gara gizonak eta kolore bateko odola daukogu danok. Danok daukogu bizitza egoki baterako eskubide edo deretxua, eta emen ezin badogu beste toki batean. Mundua gizonena da eta ez onena edo orrena, danona baño. Ezin geinke bastertu gizonik. Ez gaitezela izan itxu eta biotz gogorrak. Errespetoz begira daiegun gizon dan-daneri. Benetako justiziak eskatzen deuskuna da au.

Txarto gabiltz justizizko saillean eta Kristok agindu euskun «alkar maite Nik maite zaituztedan legez».

Kristauak ba-gara, ezin geinke, batez be gaur, esan: «Eta niri zer?».

Arriola


Or, an, emen

1. Adenauer

Azkenean, Adenauer dogu barriro Alemaniko agintari nagusia edo kanzillerra. Politiko askok, antza, beste nagusi gazteago bat gura eben, lengoa zarregia zala-ta, baiña beronek eztau izan gura. Orregaitik, Alemaniko politikoen artean itaun urduritsu bat sortu da orain: zenbat denpora egingo dau Adenauer'ek agintaritzan? Erantzuten dabe batzuk lau urteetan iraungo dauala, gero, azkenengo illeetan, bere urrengoari lekua itxita, bera uste onean geratuteko; beste batzuk, barriz, diñoe urte bi bakarrik egingo dauazala, bere gaurko politika bete-arte; eta azkenez, irugarren batzuk uste dabe Adenauer'ek al dauan denpora guztian jasoko dauala agintaritzako ardurak. Zer? Eztakigu, baiña, dana dala, Alemaniko bazter guztietan zeozelako pozgabe bat asmaten da, artega berezi bat. Deuztarrak bere naziñoaren osotasuna gura dabe, baiña rusoak, eta sartaldeko jauntxoak be, gero ta trinkoago dagoz ezetzean.

2. Europa, batasun bideetan...

Austria, Suiza ta Suezia bidezkoak egiten asi dira Europako Alkar Merkatuan sartuteko. Aurtengo azkenetan izango ei da. Eta olan, Europako naziño geienak aurkituko dira Alkar Merkatu orretan batuta, bat eginda danak.

Europan, amazortzi naziño dagoz. Onezkero zazpi Alkar Merkatukoak dira: Alemania, Frantzia, Italia, Belgika, Holanda, Luxemburgo ta Grezia.

Sartuteko baimena eskatu dabe, beste iruk: Inglaterra, Dinamarka ta Irlandak.

Bidezkoak edo bearrezkoak egiten asi dira, beste iru: Austria, Suiza ta Suezia.

EFTA'koak dira: Portugal, Noruega ta Finlandia.

Eta ezetarako ebakirik artu gabe: España ta Turkia.

3. Polonia, komunismoaren oinpean egonda be, erri katolikoenetakoa da.

Orixe erakusten deusku Krakobia'ko ikasle gazteeri egin yaken enkuesta batek. Tankeak, zigorrak ta lege gaiztoak ezin izan dabe Poloniako sinismena ta fedea bapeztu.

Krakobia, Barsobia ta Lodc'en atzetik, uri andienetakoa da, 425.000 biztanlegaz. Ta itaunketa au ikazle gazteen artean egiña da, amairutik amazortziraiñoko neska-mutillen artean. Zelako jarraibide galanta azalduten deuskue danori!

Euneko larogei (80%) siñismedunak dira.

Euneko bat bakarrik (1%) eleizaren arerioak.

Mutillak, euneko larogei (80%) eleizara joan oi dira.

Neskak, euneko larogeta bederatzi (89%).

Mutillak, euneko berrogeta amasei (56%) domeka-domekatan joaten dira mezatara ta euren erlegiñoko egin-bear guztiak beteten ditue. Neskak, barriz, euneko irurogeta bat (61%).

Eleizaren arerioak dira, mutillen artean, 0,5%, eta neskan artean, 0,8%.

Españiko ikasle gazteak itxura atsegingarriagoa erakutsiko leiskigue? ala gure Euskalerriko neska-mutil gazteak?

PEDRO MARI


Gurasoak, ejemploa!

Artikulutxu au irakurten zagozana aita edo ama bazaitut, irakurri mezedez astiro-astiro, zeuretzako, gurasoentzako egiña edo idatzia da-ta.

A) Lenengo norbera ezi; gero semea

Bai. Semeak ezi edo edukatuteko lenengo gurasoak ezi bear dira; bestela eztago semeeziterik. Semeak edukatutea da, nire iritxiz beintzat, aita baten eta ama baten bierrik prinzipalena ta gogorrena. Gaurko egunetan ez da izango bear bada ain gogokoa biar au, gizarte guztian, zar eta gazteetan, txiki eta aundietan, izanetan guzur-azkatasunaren sustraia sortu da ta baiña, dana dala, premi aundikoa da biar au.

Semeak eziteko denporea eldu baiño len, norberaren edukaziñoak, gurasoaren edukaziñoak amaituta legez egon bear dau. Gizonak, eta bardin emakumeak, aita edo ama izateko ordua datorrenean prest egon bear dau gurasotasun ori semien aurrean agertuteko. Lelengo norberaren notin edo persona ezi, eta «gero», ez ariñago, «gero» semearena. Ez zaiteze nekatu alperrik semeari «— au ta ori egin beardozuz,» edo «— andikoa ta bestea egitea debekauta daukozu» esaten. Ez zaiteze engañatu: umearen begiak, begi zorrotzak dira. Zuen semiak «txarto edo ondo dagoala» esaten deutsazun ori, (aitu ondo!), lelengo zeukan ikusi daiela aragituta. Izan leiteke aginduta derrot agindu ori betetea; baiña azkenengo onek ez dau umearengan sustrairik artuten, besteak bai ostera. Zeuek egiten dozuen guztia egiteko ez dau bear iñoren agindurik. Gurasoen egitera eta esakera, semearen bost sentzunetatik sartu oi da.

Auxe dozu, guraso maitea, semeak eziteko biderik onena, laburrena ta berebizikoena.

B) Jaungoikoaren bildur santuan ezi semeak

Ez dago beste erremediorik: Jaungoikoaren bildur santua zuen semien ariman ernetzea gura ba dozue, izan zaitez, bizkaitar guraso maitea, Jaungoiko-zalea, elizkorra. Erakutsi beti umiari Jaungoikoaren egi bigun baiña zorrotza esaten. Ona emen Pio XIIgarrenak dirauskuna: «Gurasoak, ez pentsatu egia argitaratuteaz eta euren biziaren zear eroan bear daben bide zuzena erakutsiaz zuen biarra amaitu danik, ez; bear bearrekoa da gaiñera zuek erakutsiten daitsazuen ori zeukan aragituta ikusi eragitea». Jaungoikoaren bakea ikusi daiela zuen arpegian beti. Ez aztu goitiko (sobrenaturalak) motibuak ipinteaz be; esate baterako, «au egiten ba dozu, Jaungoikoa asko poztuko da» edo «Ama Birjiñaren arpegian irribarretxu bat sortuko da» esanaz.

C) Ta... umea ezta txakurra!

Ez, jauna! Umea ezta txakurra. Agindu zenkio; baiña ez txakurrari legez: «— ia, umiak kanpora; esan deutsuetana egin txistik egin barik, ta kitxu; ez asi niri «au zergaitik edo bestea zergaitik» itauntzen, ju! Bestela... «Gurasoak, kontuz ibilli! Ori ezta semeak ezitzeko bidea, txakurrak ezitzea baiño. Zure zortzi, amar, amabi urteko semeak Jaungoikoak emondako adimen bat dauko, zeuk daukozun legez. Umeari askotan, geienetan, ia beti, aginduaren errazoi edo motibua emon bear iako. Ez pentsatu aita edo ama zarealako zeure buruak esaten deutsun guztia agintzeko baimenik daukozunik, ez, ta ez! Eta zeuk konturatu barik aginduen bat oker emon eta semeak «— aita, ori txarto dagola pentsaten dot...» esaten deutsuanean, «— semetxo, errazoia daukozu; parkatu» esan. Ta ez uste izan au egiñaz semearen aurrean txarto geldituten zareanik, ez. Zuk, gaur aita zarean orrek, au egiten badozu, zure semeak biar-etzi aita danean bardin egingo dau bere semiekaz. Eztago ejenploalako biderik, ez kolegio, ez eskola ta ez maixurik.

«Zelako gurasoa, alako semea» (Esakera).