ANAITASUNA

SUPLEMENTO DE LA HOJA «ANAITASUNA» DE GUIPUZCOA

VIII URTEA - N.º 81

AGOZTUA (8) 1961

DEPOSITO LEGAL SS. 1092-1959


"Kristiñauen ordua"

Ontzurarte beti uste izan da, apostoladua fraille eta abadien edo sotanadunen kontua edo zeregiña dala. Aaztuta gengozan, bear bada, Konfirmaziñoko sakramentuaren indar eta graziatzaz; aaztuta sakramento aundi onek danok apostolu biurtzen gaitualatzaz, eta bakar-bakarrik orrexetarako dalatzaz. Eta olan izan ez bada be, egiaren orduan, bardin izan da: sakristau edo erdi buru bako "beataren" bat izan ezik, etzan ikusten gure artean patxadazko kristiñau apostolu bat. Edo ondo urri beintzat.

Gaur, zorionez, gauzak asko aldatu dira. Pozik ipintekoa da gaurko kristinau gaztediaren indarra eta kemena. Orain denpora gitxi dala esan eban eskritore batek: gure gizaldiko gauzarik aundiena eta ederrena kristiñau guztiak Eleiz-apostoladuan sartzea izan dala. Egia esan, ez da au gauza barria izatez, baña bai gaurko eran eta indarragaz.

Ondo pozik ikusi eban au Pio XII'ak: "Kristiñauen ordua da", esaten eban berak. Eta bere gogo eta usteak betetzen doaz. Iñoiz ez dau Eleizeak gaurko beste jente erabilli bere apostoladuan. Era guztiko jentea ganera: aberatsak eta pobreak, biargiñak eta ikasleak, periodistak eta jakitunak, gizonak eta andrak. Danak apostolu eta danak Eleizearen menpean eta bere aginduak jarraituz.

Eta au gauza aundia ez danik ezin esan. Gauza onak eta aundiak euren frutuetatik ezagutzen eidira, eta ikustea baño ez dago: eskritoreak Graham Greene, Julien Green, Mauriac eta abar. Jakitunak Maritain, Bloy. Artistak Gary Cooper, Alec Guinnes.

Jakina da gaur leko askotan sotanarik ezin dabela ikusi. Ainbateri enpagua edo ez dakit nik zer emoten deutsen. Beste ainbestek amorruz eta begi txarrez begiratzen deutsie eliz-jantziari. Fabrika edo lantegi askotan orixe gertatzen da. Ori dala ta apostulu barriak aukeratu bear izan dauz Eleizeak. Intxentzu eta sakristi usainik bako apostoluak, praka eta gonadunak, esko kallotu eta arpegi baltzekoak; erritik artutako apostoluak, erriaren arimea daroenak, ara or: JOC, JIC, TOF, AC, eta ez dakit zenbat geiago.

Poza emoten dau au ikusteak. Etxeko semeak asi yakoz Eleizeari, jantzi dabez praka luzeak, agertu jakue bibotea eta asi dira etxeko biarrean, euren kristiñau kontzientziak emon dau beren zartadea eta ara or gure kristiñauak alde guztietan sartuta: plazaetan, tabernetan, fabriketan, unibersidadeetan, periodikuetan, zineetan, deporteetan.

Mundua salbatuko bada onexek salbatuko dabe eta ez bestek. Komunismoa, ateismoa eta paganismoa zapaldu bear badira onexek egingo dabe. Arerioagaz bizi dira eta ondo esagutzen dabe eta badakie nundik jo.

Eleizearen sanetatik odol barri bat doa, beroa eta sendoa. Eta odol onen suak berotuko dau gaurko mundua, otza da baña. Olan uste dau beintzat Eleizeak.

Antonio Zubizarreta


Ez olgeu gero ezkontzeagaz

Askok uste ez izan arren, preparaziño aundia ta luzea bear dabe eskontzako sakramenturutz zuzenduten diran gazteak. Naiz mutilla izan naiz neskatillea, bardin: ezkontzara doiazan danak artu bear dabe preparaziño osoa ta sakona; baiña esan leike neskatilleak samurragoa ta sendoagoa euki bear dabela. Kontuz ba, gazteak, zeuon amesetakaz...

Ezkontzako sakramentua Jesukristok ez eban sortu baten zoriona lortuteko bakarrik, ezpabe andra-gizon bien arteko bakea ta zoriona gogortzeko baiño. Bake ta zorion au inok ez dau topauko iñun, emazte biak ez badakie ezkontzan barruan bakotxa beren "kometidoa" ziur eta utzik barik betetzen: neskeak emazte ta ama ona izaten jakiñaz, eta mutillak beren egin-bearrak ondo ikasiaz. Bakotxaren aldea zietz beteten badabe, dana joango da ondo.

 Ezkondu bearrean dagozan neskak lenengo-lenengotik artu bear dabe gogoan ezkonbizitzea ez dala iñoiz be ibillialdi ta jaialdi gozo bat, ezpabe sarritan ernegeu eragingo deutson lagun bategaz egin bear daben joan-etorrera luze ta gatx bat baiño. Eta benetan jakituri onek ames eta uts asko ebakiten dauz beingoan.

Ezkontzean gure zoriona aurkitu gura badogu, bakotxak beren "kometidoa" beti beteteko amets sakon bat irakin bear dau bien biotzean. Ezkontzea bete betian egia bear dan ezkeintz zorrotza da; ez da atseden pozgarri bat bakarrik.

Ia-ia beti jazoten dana da lenengotaz biak benetan eta egitan maitatzea. Lenengo ezagukerak eta ezkondu aurreko ibilkerak izatez eztitsuak, gozoak eta alkarganatutzailleak dira beti. Poz bizi ta ezibako au aurretik dabela errez konpontzen dira ta bien artean utsik be ez dabe aurkitzen. Baiña oneek gauzok arin otzituten dira geyenetan; alkarregaz biziten asikeran erriyeta ta disgusto aundiak eukiten ditue barruan: alkar maite eziñak, eta iñoiz urrunetik be bururatu ez eitekioezan illun-ikaragarriak. Nork siñistuko ete eban ori jazo bear zanik! Baiña ez aztu: txar-aldi oneek ezta daikeguz kendu ezelan-be. Nobiazgo luzea ta ondo eroana aurretik izan da be, ez da erreza bata bestearen akatsak eta onbideak ezagutzea. Ganera ez dira iñoiz famili batekoak emazteak-eta...

Baiña alan de guztiz be, zuek, neskatillok, zer eskatuten deutsuen ezkontzako "ezkeintza" orrek ondo jakin bazendue, asko motelduko ta gozatuko zeunkeez bion arteko okerrok.

Ez aaztu iñoiz, neskatillea, besteari emoten deutsazun "bai" orrek arantza asko ereingo dabezela zure bizitza guztian zear eta sarritan odolduko dala zure biotza. Olantxerik iruasiko dozu zure gizonaren biotza ta erosiko dozuz zure semeak...

Maitetasunaren benetasuna ez da igerten gozotasunean bakarrik, gogor-aldietan batez be. Orregaitik ba, zenbat mustur ausika dabizen ezkontz-bizi konponduko gendukez, andra gazteak ixilean sufritzen balekie...

Zuk, gaztea, negar ta renuntzi gogor asko kostako yatzula-ta, emoten badozu zure "baia" ezkontzako sakramentuan, salbatuta zagoz: zure ezkontz-bizia zoriontsua izango da. Begitu ondo "bai" orrek eskatuten daben miñ zorrotzari, biotz ikara asko aurreratuko dozuez-ta. Astertu zuen ezkeintzea ta orretaraxe topauko dozue bata bestearen zoriona. Pentzeu ondo, ezkontzea ez da olgetako gauzea-ta!

Anai Yon Zabalgo


¿Zer irakurten dabe gaurko Españako ume ta gazteak?

Bizkaiko guraso maiteak; gaur zeuentzako idazten noa. Zeozer esan gura deutsuet zeuen semeen edukaziñoaren gaiñean. Astiro-astiro irakurri mesedez.

Seme-alaben edukaziñoa beti izan da problema gatxa baiña bear bearrekoa. Edukaziñoak beti izan dauz bere aparteko unedetxuak eta gatxtasunak. Gaixtasun oneek ez dira beti bardiñak izan. Gaurko ezitasun edo edukaziñoak ba'ditu bereak, bai barru aldetik, bai kampo aldetik. Nire ustez, gaurko edukaziñoaren estropezurik aundienetarikoa auxe da: "Irakurpenaren nabarmenkeria". Gaurko umeak, gaurko gazteak asko, larregi irakurten dabela esango neuskizue (neutsue), batez be era "larregitakoak". Amaikatxu tebeo ta nobela sartzen dira gaurko egunean! Batean, "Jaimitoren eginkizun ikusgarriak direala"; bestean, "Pepito ta Pepitaren amodioak direala". Gaur, Jaungoikoari eskerrak, umeak berbetan ondo ikasi orduko ikasten dabe irakurten; au eztago txarto; baiña "Aitearen..." ikasi baiño len tebeoak irakurten ikastea eztago aiñ ondo, nabarmenkeriaren sustrai bai-da.

Baiña ba'ditu edukaziñoak, irakurten ikasi orduko aurkitu bear diran momentu edo unede inportanteak. Ume ta gazteen ezitasuna dala ta eztala, asko esan eta asko idatzi da gure gizartean. Umeak, batez be bere lelengo urteetan, guraso asko ditu: aragizko gurasoak, eskolako gurasoak, dotriñako gurasoak, politikako gurasoak, t.a. Guztiekandik artzen dau umeak bere edukaziñoa. Edukaziño onek ogei edo ogeita bost urtekin burua jaso arren, aurtzaroan eta gaztaroan dauko sustraia. Ume demporak importantzi aundia dauko. Umeak ikusi al dabezan guztiakaz jabetu gura dau; bere biotz biguñean ikusten daben guztia geldituten da josita, ta askotan betirako. Kontuz ibilli, bada, umeen aurrean!

 Umeak, bestiekin alkartuten danean, batez bere gurasoekin, idoroten dau egitasunaren edo errealidadearen iturria; orduntxe eregiten dauz bere begitxuak.

Baiña begi-eregite onekin bat batean umeagan beste zerbait be badator gorantz: "Azkatasun gogoa". Askatasun-gogo au indartsu dator gaurko umeen biotzean. Gaurko umeak arin azkatu gura dabe gurasoen praka-gonatatik, sukaldetik. Baiña ez alde egin bakarrik, alde egin eta beste "mundutxu barri" bat aurkitu. Zeiñ mundutxu da au? Batzuentzat bere lagunen artean aurkituten daben mundutxua; besteentzat ziñeko mundutxua; besteentzat, irakurpenaren mundutxua. Umeak mundu barri au idoroten daben momentuan, gurasoak zaiñ egon bear dabe, ta gañera begi biekin! Eztaigun egundo pentsa umeak "saltu" aundiekaz gizondu bear dabenik, ez; umeak saltu asko, baiña saltu txikiekin gizondu bear du. Ganorabako saltuak alperrik galduta isten dau askotan gaztea. Ta zeiñ da ganorabako saltu onen sustraia? Askotan beintzat, "Irakurpenaren nabarmenkeria".

Ume ta gazteen irakurpena

Irakurpen problema onek geldi egon-ezin aundi bat sortu dau naziño askotan. Ta gure naziñoan? Irakurpenak ba'dauko bide edo jo-mugarririk? Edade bakoitzarentzat ba'dago apropozko irakurpen gairik? Etxeetan, eskolatan, eta beste toki askotan, umeentzako ba'dago aparteko liburu, aldizkari, orririk? Edade bakoitzak eskatu oi dabezan libururik, t. a. erosten da? Eztago erantzunik; baiña, ikuskizuna lotsagarria, negargarria da benetan! Ta, errua nork dauko? Umeen eta gaztediaren zuzendariak. Edade guztietako irakur-gaiak nasta-purrustan dabilz; ta onelan nora jo edo zer egin?...

Negargarria, irakurle, negargarria!

Umeen ikaste-etxeetan, geienetan beintzat, ez dago formalidaderik: nai bederatzi, nai emeretzi urte euki, bardin da, danentzako era bateko liburuak, aldizkariak. Jaungoikoari eskerrak, ba'dira edade bakoitzari egoki yatorkozan irakur-gaiak ipinten dabezan ikaste-etxeak; baiña, gitxi.

Bardin gertatzen da nobela kontuetan be: "Odola, indarra, maltsurkeria, gorrotoa, aragikeria, amodio zikiñak...", orra or gaurko gazteak irakurten dabezan gaiak. Ta au gitxi balitz legez, "los héroes, los buenos" deritzayon gizonak, ezkerrekoa edo eskumakoa il edo zauritu ta txaloa jo. Bost gizon txar il dabezan "gizon ona" ejemplotzat artu oi da, ta gero... aupa! Brabo! esan oraindiño! Bitartean zer? Umeak, gazteak agoa zabalik, begi aundiak jaso ezinda. Oraindiño ezta naiko: ikaste-etxe askotan, dibujo denporan, emakumeen irudi zikiña atarateko ez dago lotsarik; ez dakie, kontixu, umeen ta gazteen irudimena, denpora baiño lenago biztutea debekauta dagoanik.

Irakurpenarem problematxuak estudio zakona bear dau. Estudio zakon edo aldozun ori zeuk egin bear dozu, guraso maitea, seme-alabak ondo asi ta eziteko.

Estudio au egiteko eztakit nire laguntasunik bear dozuen ala ez, baiña, dana dala, gaurko irakurpenaren buruz gauzatxu bat esango deutsuet:

 Gaurko ikaste-etxetako liburuak eta nobelak joera bi daukez; bata liburu-egillen artegatasun larregitik dator. Artegatasun au txalogarria da, baiña ezta larregi txalotu bear, pekatutxo bat dau-ta. Gizona ta gizonaren eginkizunak gora jasotearren, goregi jasoten dabez; ta, gero zer? Liburu oneek irakurten dabezan mutiko edo neskatoa egitasunetik edo errealidadetik kanpoan bizi da; ta au ezta ona; gure mutiko edo neskatoak liburu oneek irakurri ondoren, ezin dauz garaitu eguneroko bizitzaren estrepozuak; gazte ori zeruetan biziko litzake, ta au ezta kobeni denpora baiño lenago...

Beste estrepozua txarragoa da: gaurko liburu askok indarra, odola, aragikeria ta beste onen antzeko deabrukeriak txalotuten dabez. Indarra edo maltzurkeria daukan gizon edo emakumea da onena. Indar au, maltsurkeri au askotan ezta idoroten aiñ errez; askotan lelengo aldiz irakurri ta ezta ezertxorik gertatzen; baiña, gero... Zenbat bidar entzuten da: "Gure semeari ez dakit zer gertatu yakon... ¡Len mantso mantsua zan ta oraiñ... deabrua bera baiño be gaiztoagoa da! Zer gertatu dan? Askotan lagunak izango dira; baiña beste askotan liburuen baten irakurpena.

Ikusi ta ikasi noraiñoko importantzia daukon irakurpenak; askotan, zuk, guraso maite orrek, pentsaten dozun baiño geiago!...

Idoyaga'tar Xabier


Aita Imanol-ek Irlanda-tik

Europa-ko Kristiñau Estudianteen Atletismo Jokuak

Garagarrillaren (julioren) 15-ean asi dira Irlanda-n Europa-ko Kristiñau Ikasleen Atletismo Jokuak. Zortzi naziñoko estudianteak batu dira: Espaiñia, Austria, Belgika, Frantzia, Inglaterra, Libano, Monaco ta Irlanda-koak. Urtean urtean batzen dira Europa-ko naziñoren baten. Igaz Espaiñia elegidu eben, eta Donostia-n egin zituen euren atletismo jokuak.

Aurten, Irlanda-n, leku bitan jokatu dabe: Gormanston-en eta Drogheda-n. Dublinetik urre dagoz toki biok. Espaiñolak polito jardun dabe, eta ez dira izan atzerengoak. Sarri egon naiz eurokaz, sarri verba egin dogu alkarregaz. Urre urretik ikusi dodaz euren entrenamentuak, eta —egia esateko— arrotu egin naiz euren joku ederragaz.

Gormanston, aproposko lekua da olako jokuetarako. Nekez topa leiteke Irlanda-n leku obeagorik: landa ederrak, jolas toki modernuak, jokalarientzako deskantsu leku miragarria. Zelaien erdian gaztelu elegante bat dago, eta beronen alboan ikastetxe eder bat. Ederra izan bear dau, Europa-ko onenetarikoa dala bertoko errevista baten irakurri dot-eta.

Eta nok esango leuke! Kolegio ori Fraille Frantziskanoak daukoe, eta bertontxe nago ni ingles demoniñoa ikasten.

Inglesa eta neu

Gatxa da gero inglesa! Ez dakit nik zegaitik, baiña... berrogeitik gorakoa naizalako-edo, nekez ulertzen deutset verba grano bat frailleeri, euren artean parra parra itz egiten dagozanean. Astiro verba egiten badeuste, tira! polito kompontzen naiz eurakaz, eta egunean baiño egunean obeto entenietan deutset esan gura deustena. Oso onak dira neugaz; eta ez dira eguno molestetan; geldiroago verba egiteko milla bidar egunean nire agotik entzunarren.

Bein, deskubrimentu barragarri bat egin neban, fraille bategaz Bermeo-ko arraintzaleen bizimoduaren gaiñean verba egiten nengoala. Esan neutsan zelan urtean urtean frai Alberto ta biok joaten garean Afrika-ra eurakaz arraintzan. Asi nintxakon expliketan zelan atrapetan dan atuna. Polito ulertuten eustan berak. Esan neutsan zer egiten dan txiparragaz, zer txistegaz, zer kaiñabereagaz. Baiña amura eldu nintzanean, ez nekian zelan esan inglesez karnadea. Galdetu neutsan ba berari. Eta ba-dakizue ze izen emon eustan? Beit. Aolantxe pronuntzietan dabe eurak, bait eskribiduarren. Entzun ondo gero, Ondarrabi ta Donibane-ko arraintzaleak. Beit: aolantxe deituten deutsoe Inglesak amuaren puntan ipinten dan janariari. Zuen beita edo peita ez da Euskalerrian sorturiko itza, eta Inglesakandik artu zenduen urrean verba ori, Lapurdi aintxiñako urteetan euren menpean egon zanean. Ba-dakizue orain eta ez egin barrerik geiago, Bermeotarrak beitaren ordez karnadea esaten badogu, verba biok —beste askoren antzera, kampotarrak izanarren— bardin bardin euskaldunak dira-ta.

Televisiñoa eta abar

Illuntze guztietan joaten naiz komentuko TV ikusten. Antxe egoten naiz zabal zabal, demporea emoten eta bide batez inglesa ikasten. Nik ez dot apenas ikusi Espaiñiko TV, antena torre eder bat Sollube-n egonarren. Nik ez dakit zelakoa dan, eta ezin neikizue komparaziñorik egin. Baiña Londres-koa beintzat, guztiz ederra da; eta asko poztuko nintzake, Madrille-koa beronen antzekoa balitz.

Emen Irlanda-n, ez dago oraindiño televisinorik. Lastima aundia izan da, lengo illean Dublin-en San Patrizio-ren hondran jai ikusgarriak izan dira-ta. Amabost sekulu igaro dira, San Patrizio, il zanetik ona. Berak kristiñautu eban Irlanda osoa, eta bera da naziñoaren zaindaria. Ori dala-ta, urte guzti onetan ospe aundiagaz dabiltza zelebretan Irlandesak euren patroiaren zentenarioa.

Domeka baten, Dublin-eko Misiño Erakusketea ikusten joan nintzan neu-bere beste fraille bategaz. Exhibiziño ederra benetan! Ondo ornidua, ondo presentatua. Arrituta geratu nintzan, Irlandes misiñolariak mundu guztian zear egiten daben lan izugarriaren aurrean. Banan banan ikusi nituan Exhibiziñoko departamentu guztiak. Baiña aparteko interesagaz ikusi neban stand bat: Sierra Leona-koa. Txikia izanarren, guztiz polita zan. Monja gaztetxu bat egoan bertan. Saludatu neban; eta preguntatxu batzuk eginda gero, neu-bere Bermeo-ko arraintzaleakaz urtean urtean Sierra Leona-ra joaten nintzala esan neutsan.

— Bai, Jauna. Ba-dakit —erantzun eustan berak irribarreka—. Eta ondo akordetan naiz Berorregaz, igazleneko Pazko domekan Freetown-eko katedralean Berorren mezea entzun neban-da.

Turdituta geratu nintzan, eta gauza bigaz ondo konventziduta urten neban andik: emakumeak orretarako vista ona daukoela, eta mundua guztiz txikia dala.

Emengo beste gauza asko pozarren esango neuskizue; baiña itxi daigun urrengorako. Agur.


"Gertatutakoak"

AU BE SOLDADUA DA: Rusoak eta amerikanuak Elba erreka ertzean tope egin ebenian rusitar jeneralaren kontura upialako banket bat ospatu eben, merezi ebela ta. Nai ala jan ondoren ballet arrigarri bat izan eben.

— "Auxe gauza ederra eta zoragarria", esan eban jeneral amerikanuak.

— "Ba... rusitar ejerzitoko neskatillak baño ez dira", erantzun eutsan rusoak.

Andik urrengo egunean amerikanuak be beste banket bat atondu eben, eta rusoak ebezen konbidau. Ago zabalik egozan rusoak ango biolinista bateri entzutean.

— "Auxe bai dala auxe ederra, beste mundokoa dirudi benetan be", bota eban rusoak.

— "Ba ez da beste mundukoa be —erantzun eutsan amerikanuak— geure soldadu bat baño ez da".

Paristik eroan bear izan eben amerikanuak biolinista a, eta kakiz jantzi ondoren rusoen aurrera eroan. Soldadua barik Jascha Heifetz aundia zan.

***

GAUZARIK MIRARIGARRIENA: Tales, filosofoa, Greziako zazpi jakitunetario zan. Bein itandu eutsen:

 — "Tales, zer da mundu onetako gauzarik mirarigarriena, edo gitxienetan aurkitzen dana"?

— "Naziñoko agintari gaizto bat zaar eginda", erantzun eban.

***

BEIN BADA BE...: Jenokrates, Greziko filosofo eta Platonen jarraitzalle aundiak, aduladore edo guzurrez goratzen ebanik ezin eban iruntsi. Bein batek danatan emoten eutsan errazoia. Jenokrates amorruz birikak botatzen asi zan eta esan eutson:

— "Eidak bein bada be kontra, gizona, jakin daigun bi gariala".

***

PIZTIRIK OKERRENA: Itandu eutsen bein Teokritori, zeintzuk ziran piztirik okerrenak eta gaiztoenak:

— "Basoan... leoiak; errietan... mingane luzeko gizonak".

***

LENENGOA, EZ BIGARRENA:

— "Benba egiteko makinea lenengoz asmau dozuna zu zariala diñoe, egia da?" esan eutsen bein Edison jakitunari.

— "Ez, ez, ni ez naz lenengoa, ni bigarrena naz; lenengoa Jaungoikoa da".

***

ILLOBIAN: Richelieu, Luis XIII ministro aundiaren illobian auxe ipini eben:

— "Ementxe dago lo betikoan Richelieu Kardenal aundia, txar eta on asko egindako gizona, on guztia txarto egin eban; eta txar guztia ezin obeto".

***

 GURDI ZAARRA: Alfonso Rodriguez Santuak auxe esaten ei eutsan berba larregiko gizonari:

— "Theoria sine praxi, currus sine axi", Zu ta gurdi zaar bat bardin, zarata asko eta beti geldi...

***

EGI GALANTA: Epaminondas, Tebas erriko salbatzalle eta jeneral aundia, txikitan kaletako barrendero edo garbitzallea izan zan. Bere erria askatu ondoren jai aundiak ospetu ebezen bere alde tebastarrak. Baña an be enbidi askoko jentea egon kontixu, gizon eta andre pilloa ikusi eban beragaitik mar-mar eta burletan. Itandu eutzen jeneralak:

— "Zergaitik zagozee barreka"?

— "Ondo dakigulako zu barrendero bat baño ez zariala".

— "Ondo dago —erantzun eutsen—, baña jakizue: ez dirala opizioak gizona aunditzen edo txikitzen dabanak, gizonak opizioak baño".


Paris'tik A. Antonio Zubizarreta'ri

Agur bero batekin,

Irakurri.det zure lantxua euskeratzaz. Bi eratako eskutitzak artu dituzu: euskera errexaren aldekuak eta kontrakuak.

Ara emen nere eskutitza euskera errexaren alde. Jarrai zalantzarik gabe, bildur gabe, euskera errexakin. Oso ondo. Ori da bide bakarra zuen errebista irakurtzia nahi badezute.

Nik irakurtzen det astetik bukaeraino, euskera errexa dalako, goxua dalako. MINTZATZEN DEGUN EUSKERA DALAKO.

Eta oartua naiz, euskera garbizaliak dira, geienian, edo familian edo adixkide tartian euskeraz mintzatzeko oiturarik ez dutenak...

Jarrai, zalantzarik gabe, jarrai euskera errexakin. Ori da gaurko eguneko, bide egokia, bide bakarra euskeraz idazteko eta bide batez euskeraren alde lan egiteko.

***

Beste oartxo bat: Utzi alde batera gizonen arteko arazuak... gizonak erabaki ditzaten.

Saiatu kristau onak egiten eta... egin dakuak gordetzen. Ene usteko ori da, eta ori bakarra, zuen egin bearra.

Ni oartu naiz gizonen arteko arazoetan ez naizela batzutan zuen iritziakin konforme...

Zergatik burrukatu bear degu kristauak, gizonen arteko arazoetan...?

Batu gaitezen gure kristautasunian, gorde dezagun elkarrekin gure FEDIA eta ez degu asarrerik izango.

Zure mempeko gelditzen dan


Or, an, emen

1. New York

 New YORK'ko Arzobispo jaunak, Spellman Kardenal ospetsuak, 5.000 dolar emon dauz Fidel Castro'k eskatuten dabezan traktoreak erosteko. Dakigunez traktore orreek Castro'k lotuta daukozan gizonak gaizkatuteko dira. Orixe eskatu dau «bizardunak» bere gizon lotuen ordez, eta, antza, emon egingo deutsoez traktoreak. Zer dala ta orrelako sal-erostea? Traktoreak noiztik balio dabe gizonen beste? Iñoiztik bere ez, baiña... gogoratu daigun Jesukristo'k esandakoa: «matralla baten emoten badeutsuee ukubilkazoa, jarri eiozue beste matralla»... Bestela, Castro...!

2. Ego-Amerika

Buru-auste galanta dogu aspaldion Ego-Amerika. Sutan irikiten dagola esan leike! Bai, danok ikusten dogu Ego-Amerikako sua, danok ezagututen doguz ango jazoak, baiña, nire ustez gaurko gizonok ezin dogu esan sigur zein dan gorabera orreen zio sakona ta egiazkoa. Nik uste dot emetik amar edo ogei urtera ikusiko doguzala gauzak gaur baiño argiago. Gaur orixe esan daikegu: Ego-Amerika sutan irikiten dagola! —Lenengo Cuba'n izan zan. Ardi-narruzko gizonak etorri jakuzan eta beingo baten jarri deaskue komunismoa ugarte aretan. —Oraintxe, Bolivia'n izan da. Komunistak nazioagaz egin gura izan ei dabe baiña ezer lortu barik. —Ortxe dabil gero gure Stevenson jauna, Kennedy'ren ordezkoa, Ego-Amerikako nazio guztieri laguntza eskeintzen. Eta zer? Iya arrika artun dabe alderdi guztietan, Guatemala'n, Perú'n, Ecuador'en... Lima'n erri-amorroaren eskutatik gorde egin bear izan dabe EE.UU.'k ez dau oindiño ikasgaia ikasi? Ba, amaika bider esanda daukotsoe: erriak ez dabe gura gaur laguntzarik, indarra gura dabe; ez dabe gura gudea, azkatasuna gura dabe, nazioaren eta norbearen azkatasuna, Jaungoikoaren legea beteteko bear dan azkatasuna eta indarra.

3. Cannes

Ba-dakizue Frantziko erri orretan zelan izaten dan urtero-urtero zine-sariketa bat: zine onena, direktoren onena, artista onenak (aurtengoak Antonio Perkins eta Sofia Loren dira)... eta abar. Oi danez, lizunkeriak irabazten dauz sari geienak; baiña aurten, epai-maiko erabakiak beste baltzune bat euki dau: pelikula gaizto bat saritu dau, «Madre Juana de los Angeles» poloniakoa. Varsovia'ko kardenalak, Wyszinski'k, pelikula orregan esan dau «Eleizaren arpegira botariko txistua dala». Bertan Polonia'n ez eban euki orregaitik ikus-zalerik.

4. EE.UU.'ko katolikoak

EE.UU.ko katolikoen azkenengo numeroak oneek dira: 42.104.900. Orain amar urte 28.634.878 ziran. Amar urte oneetan ba 13.470.022 geiagotu dira, esate baterako, euneko berrogeta zazpi (47%).

PELLO-MARI