ANAITASUNA

SUPLEMENTO DE LA HOJA «ANAITASUNA» DE GUIPUZCOA

VIII URTEA - N.º 78

APRILLA (4) 1961

DEPOSITO LEGAL SS. 1092-1959


Ankaz gora

Komunismoa edo kapitalismoa dala; ONU edo Kongo dala; baltzak edo zuriak direala, ara or gure gaurko mundua teatro toki bat biurtuta. Eta zelako teatroak egin be ganera... Zelako gauza barregarriak ez dira egiten. Eta barregarriak balira bakarrik! Baña geienetan negargarriak izan.

Ikustekoa dago gaur Kongo: batak ainbat etsai il dabezala; beste arek beste ainbeste eta erdi urkatu dabezala; aruntzagokoak ez dakit nik zenbat europatar zati-zati egin eta itxi dabezala. Auxe benetan komedi baltza eta latza gaurko Kongok eskeintzen deuskuna.

Eta bitartean zer egiten dabe ONU'koak? Gixajoak... prakarik barik botau nai dabez euren etxeetara; eta, nire ustez, zuur eta azkar ezpadabiltz, ez prakak ze beste edozer be bertan itxi bearko dabe. Orixe benetan lotsea Kongo lurreetan ONU'k pasau izan dabena.

Zer pasetan da ba Kongon? Ezer be ez, beste munduko gauzarik beintzat. Len astakeriz eta nabarmenkeriz pillotuta lurpean gorde zan polboreak sua artu dau, eta ia nor doan orain a amatetara. Zuriak edo europatarrak nai eben guztia egin ezin leikeenik ez eben iñoiz uste izan, eta gaur euren egiteen frutua batzen dabiltz. Garratza benetan frutua, odol eta sugarrez eldua. Baña eurak ipiñitakoa dan eskeroz, eurak iruntsi bearko dabe.

Eta Kongon gertatzen dana, orixe berak gertatu bear dau beste leko askotan. Zelan dabiltz ba Rodesia eta beste ainbat tokietan?

Orain arte zuriak izan dira ango jaunak. Ez jaunak bakarrik, baita jaungoikoak be, euren iritxiz. Nai izan daben guztia egin dabe. Baltza, besteko barik, atxur edo tresna bat baño gitxiagotzat euki dabe.

Baña gaur gauzak ankaz gora parau dira. "Zer zuri eta zer arrano, Afrika geurea da, eta doaz arin etxera europatarrok", diñoe afrikatarrak. Eta badabe euren errazo zati bat. Zertan daukee europarrak zertan ara joan eureen tripea ango gixajoen izerdiz loditzera?

Gauzak zuzen ikusi bear dira. Dana da gauza bategaitik: danok Jaungoikoaren semeak gariala aastu egin dogulako. Gure Aita bat da. Danok gara anaiak. Danok deretxo edo eskubide bardiñekoak. Baña aastu egin dogu au, eta ara or mundua ankaz gora; atzoko "tresnak" gobernuen zuzendari, eta jaunak kartzelan. Eta txarragorik ikusi bearko dogu gauzak asko aldatzen ez badira. Justizi eta zuzentasuna zapaltzen direanean norberen kontra biurtzen dira. Eta kontuz gero...

Antonio Zubizarreta


Batasuna

Batasuna! Ona emen, irakurle, gaurko gizon guztien ezpanetan dabillen berba: "Batasuna!"

Jaungoikoari eskerrak, erne da gure gaurko gizarte edo soziedade onetan be Batasun berba goxo ta xamurra.

Mundua kaxkartu egin da. Naziñoan alkar-urruntasun edo distantziak laburtu egin dira. Gaur Bilbo'n ikusten dogun gizon ospetsu bat, izan leike biar New York'ko "Times" periodikoan ikustea. Gizarteko atal guztiak, batez be txikiak, lotsatu, bildurtu egin dira, euren gizaki edo personalidadea aiñ txikia dala ikustean. Eta lotsa ta bildur au gizarteko atal txikietan, (ta baita aundietan be), sartu danekoxe, burua makurtu, ta bata besteari laguntza eske asi bear izan dabe.

Auxe berau gertatutea gura geunke kristau-erlegiñoaren atalakaz be. Amets zoroa dala? Ez yat iruditzen amets zoroa danik. Len, ta baita oraiñdiño dempora asko eztala be, Batasun problema au illun eta aldatz-gora ikusten zan. "Eleiz-banatasuna, fatalismoa da!...", esaten zan. Gaur, kontixu, ez gara lengoak. Batasun problema beste arpegi bategaz aurreratuten yaku. Gaur Eliz-amaren buruausterik aundienetarikoa "Eliz-banatuen Batasuna" da.

Lotsagarria da benetan, Kristok Azken aparian esan ebazan berbak entzun ondoren, "Aita, eurak be bat izan daitezela, Ni zuregaz ta Zu niregaz bat garean legez!...", bere jarraitzalleok bananduta, alkar-burrukan ibiltea. Bearrezkoa da, alkar-maitasunean bat eginda, etsaiaren kontra guda "santua" egitea.

Batasuna etorriko da!

Batasuna etorriko da. Noiz? Merezi dogunean. Bitartean, OTOITZA!

Munduko batasunak lortuteko, era askotako bideak jarraitu leikez. Eleizen-batasuna lortuteko, bide bat bakarra: "Otoitz-bidea!".

Zorakeria da benetan, mundu onetako maltzurkeri ta guzur-bideetatik etorri leikean Eliz-batasunari itxaroten egotea. Eliz-batasunak argi ta garbi etorri bea dau; bestela, ez da izango Jesukristok gura izan eban Batasuna. Politika bide basatzutik ezin izango dogu lortu Eliz-batasuna. Gaurko Kristoren Eleizak munduko maltzurkerietatik urruti ibilli bear dau. Bear bada, zikinkeri asko ikusi izango dozuz gaurko Elizan, baña..., badira gaur-gaurko Eleizan be, bular sendoagaz jokatzen dabeenak! Ez atzeratu, ez bildurtu orregaitik, irakurle!

Aldendu deiguzan, bada, gure adimenetatik idoiz jantzitako bideak.

Batasunaren problema Jaungoikoaren eskuetan dago. Gure gaurko biarrik aundiena, sakonena, auxe dogu: "Batasuna Jaungoikoaren eskuetatik geureganatu". Zelan? Otoitzaren bidez! Eztago beste biderik. Otoitz apal, otoitz bero, otoitz sinesmentzuak jadetxiko deusku Jaungoikoarengandik batasuna. Gure lelengo ta... azkenengo biarra auxe da: "Otoitz egin". Batasuna etorriko da, irakurle; ez bildurrik izan.

Gauza lotsagarria izango litzake, Elizaren barruan eta bai kanpoan, ainbeste ta ainbeste jende on otoitzean dagoan bitartean, gu olgetan egotea! Ez yaku eskuak tolostuta egotea. Danok bat eginda, otoitz egin daigun.

Batasuna ta Vatikano'ko II'garren Batzar-nagusia

Askotan entzun izan dogu joan dan aspaldian Eleiz-batasuna dala etorteko dagoan Batzar-nagusiaren sustrai edo motiboa. Ez dot uste egia danik. Ona emen Batzar-nagusiak erabilliko daben buruauste edo problemarik printzipalena: "Eleiza Katolikoaren oiturak aztertu atondu, barriztau ta gaur-gaurko munduari aurrez-aurre begiratuteko eran ipiñi". Ez gaiteza, bada, bildurtu Batzar-nagusiaren ostean Eliz-batasunik ikusi ezin badogu.

Ona emen Aita Santuaren berbak gauz onen buruz: "Erromatik urrun dabilzenentzat be ikuskizun arrigarria izango da Batzar-nagusiaren egi, karidade ta Batasuna; ikuskizun arrigarri au ikusi ondoren, Jesukristok Batasunaren alde bere Aitari zuzendu eutsan otoitza, eurak be zuzendu daien" (Ad Petri Chatedram). Batasuna ezta izango, ba, Batzar-nagusiaren lelengo puntua. Lelengo, Eleiza Katolikoa ornidu ta apaindu bear dogu, Eleiza Katolikoaren edertasuna ikusi ondoren, danak, bai sortalde ta bai sartalde, bai Ego-alde ta iparralde, Erromako Eleiza "Santura" jo daien. Ona emen Batzar-nagusiaren programa.

Ezer ez dogula lortuko? Geugan dago! Gura badogu, etorriko da Batasuna! Otoitza, irakurle, otoitza!...

Idoyaga'tar J. Xabier


Anglikanoak Erromarantz?

Aotik aora dabillen gaurko barria eta egunkari ta aldizkari guztitako albistea, Inglaterrako erregiña Isabel'ek datorren Maiatzean Aita Santuari egingo dautson ikustaldia da. 1923'an Jorge Vgarrenak Pio XI'garrenari egin eutson ikustalditik onuntz, ezta egon ango erregerik Erroman. Egia da, bai, 1951'an, Isabelek Pio XII'garrena ikusi ebena, baiña orduan etzan erregiña, prinzesa baiño. Eta gaiñera U.N.P. (Unión Nacional de Protestantes)'ek ikustaldi onetzaz arpegi txarra jarri eban. Gaur, berriz, ikustaldi onen barria ontzat artu dabe, naiz katolikoak, naiz anglikanoak.

Onetzaz gaiñera, kontuan badokogu, orain iru illebete Dr. Fisher'ek Aita Santu Juan XXIII'garrenari egiñiko ikustaldia, Anglikanismoak Roma'tzaz toide barri bat artu dauala, esan bearko. Gogoan artzeko gauza da Anglikanoak Eleiza Katolikotik banandu ziranetik Fisher jaunaren ikustaldi au izan dala lenengoa.

Ikustaldi onetzaz berba asko egin da, eta gauza bat dago argi: Dr. Fisher'en ondorengo Dr. Ramsey'k esan dauana: "anglikatar parrokuak apaiz katolikoei eta oneik areri egingo deutsezeen alkar-ikustaldiak. Onelako ikustaldi askok alkarrenarteko maitasun eta laguntasuna piztuko eta berotuko dabe. Oraindik dempora asko pasa bearko da ELEIZEAREN BATASUNA ikusi arte, baiña ezta ainbeste itxaron bear munduan kristautasunaren indarra eta Kristok erakutsitako alkar maitasuna ixillean zabaltzeko.

Dr. Fisher'en ikustaldi onen ondore dala esan geinke anglikanoak artu daben erabakia: Pawley kanonigoa laster ospatuko dan "Eleiz-batzar-nagusiko" Sekretariadoagaz berba egitera bialdutea.

Dakizuen lez, Isabel II Inglaterrako erregiña, ta gaiñera ango eleizearen buruzagia da. Baiña Aita Santuari egingo deutson ikustaldi au ezta Inglaterrako eleizearen buruzagi lez, ango erregiña lez baiño.

Esan daiteke gure anai bananduak geroago eta anaiagoak eta geiago ta urreago dagozela. Eta, jakiña au giro ona dana Konziliorako, onen joburu bat batasuna danezkero.

Agustin Biain


Aitxe Imanolegaz berbetan

Ondo ezetuten dogu Aitxe Imanol. Bera da Bermioko Kristiñau Itxas Gaztediko kapellaue. Bera da gure diretorie. Berak batun gaitxuz, eta omon dosku gogue ta animue, arraintzalien alde zeuzer eitxeko eta Kriston dotriñie geure mutil lagunen artien geldi geldike sartzieko. Aste Santuen beraiñe yuen gaiñen, eta Dakarreko kanpañien ganien preguntetxu batzuk egin 'tsaguzen.

— JAUNE, APREZIYETEN DAUBIE ARRAINTZALIEK EURON BIARRA?

Bai. Endemas frai Albertona, neure lagunena. Berak, laguntziño materiyal andiye omoten 'tsoie. Arregla eitxen 'txuz radiyuek, eta yabon geixuek. Beran biarra total andiye da. Bermioko barkuetan bakarrik eztau biar eitxen. Goitxarren barkuetan be bai. Eta astiye dakonien, eskualdun frantsesan ardurie be okitxen ezan dau.

Nik eitxen dotena, barriz, gatxaue da apreziyeteko. Interprete eitxen 'tsatie, geixuek portoko dispensaiyora eruen, frai Albertori biarrien lagundu, arraintzalien etsietara kartak eskribidu, patroien bitxartekue ezan, eta abar.

— ETA ERLEJIÑOKO GAUZETAN ZER EGITXEN DAU BEORREK?

Gauze andirik ez: Jentie eztau ondiño preparata, erlejiñuen laguntziño andirik artzieko. Domekatan mezie ta sermoitxue esaten 'tsatie portuen, bertako barkon baten. Sarritxen, arraintzale gitxi ogoten diez entzuten, geiyenai itxosuen ogotie kuadraten yatzoie-ta. Iñoiz egin 'tsatie radiyotik be berba, erie okin dotenien. Bai, egiye esateko, Dakarreko ibilkerie —oraiñatekue beiñik bein— gogorreiye da, eta leko gitxi itxitxen 'tsoie arraintzaliei, erlejiñoko gauzetan pentsateko bere. Gero, ba-dakizue: kause askoaitxik, gure erriyen fedie asko otzitxu de aspaldiyon. Orrexeitik, arraintzale geiyenak eztiez kapaz sazerdotien biarra bi'dan moduen apreziyeteko, eta eztaubie sentiten Eleizien laguntziñuen biarreezanik.

— AURTEN EZ I DE YUEN ONDO DAKARREKO KANPAÑIE; ZEITXIK EZAN DA ORI?

Ez ein kasurik. Batzuk ondo irabazi daubie. Lau illebetien ein daubie, igez sei illabetien egin zaubiena. Beste batzuk, barriz, eztiez ezan ain suertosuek, eta arrain gitxi atrapa daubie. Gure mandako itxosuen pasaten dan lez, bardin, bardin: batzuk diro asko irabazi, beste batzuk iye bapez. Baie, aurten Dakarren, danak irabazi biar ezan zaubien asko geiyau. Orrexeitxik ezan da frakasue aurtengo kanpañie. Ez, gitxi irabazi daubielakon, asko geiyau irabazi zaubielakon baiño. Ta Freetowneko portuek okin dau frakasu orren erru guztiye. A portue ezta ogon ondo preparata, 17 barko matxori atenditeko. Barko batzuek bederatzi ta amar egun galdu zeitxuzien portuen amarrata, arraiñe deskargateko ta edurre artzieko begire. Nire ustez, auxe ezan da —besterik ez— aurtengo frakasuen motibue. Barko gitxiau yuen balekizien, beste oillar batek yoko zauen, Dakarra atun asko dau-te.

— SOLUZIÑO ONA ETE DA GURE ARRANTZALIENTZAKO NEGUEN DAKARRERA YUTIE?

Bai. Auntxek esan 'tsutie, Afriken arrain total asko dauela. An, erriko organizaziñue bakarrik falta da. Besterik ez. Ango faktoriyek eztiez ondiño biar dan besteko kapazak, arraiñe konjelateko ta edurre eitxeko. Afrike ezta Europa; auntxek, esatie lez, asi diez an industriyek imintxen, eta arrain fabrikek eztakoiez ondiño iru urte bez. An, iye dana dau ondiño eitxeko. Urte asko pasako diez ondiño, arrain instalaziñuek bi'dan moduen imintxeko, eta arraintzalien problema guztiyek erresolviteko. Baie sasoi ori datorrenien, orduen bai ezango dala soluziño ederra neguen Dakarrera arraintxen yutie. Eta ba-leitxeke, udebarriye akaba artien bertan geratutie be.

— ZEITXIK UDEBARRIYEN BERE?

Nire ustez, urte gitxi barru Bermioko armadoriek txapazko konjeladore txikiyek egitxen asiko diez, Frantziko norteñuek asi dizen lez. Olako enbarkaziñuek —dude barik— beti ezango diez gure mandako itxosuen atun geiyen atrapako daubienak, eta bentaja andiye atarako 'tsoie beste guztiyei. Au ikusitxe, beste patroiek be geldi geldike asiko diez olako barkuek eitxen, eskualdunek aurrerazaliek dizelakon eta dakoien gitxiyegaz korformaten eztizelakon. Progresuen legie gogorra da; ta beraiñik eskapaten dabiltzezenak, guzurrezko bidie artun daubie eta goiz edo berandu damutu egingo diez. Barko konjeladoriek larga eingo 'tsoie bokartan kosterieri, eta beti ibilliko diez atunetan: neguen Afrike naiz Ameriketako ur epeletan, ta uden gure mandako itxosuen. Arraintzien eboluziño andi baten aurrien bizi gariez. Ezetuten dotez patroi batzuk, gauze onegaz ondo konturetute dauzenak, eta otorkizuneri arpei omoteko, auntxerik kontuek ataraten dabiltzezenak. Edo progresa edo il: auxe da gizonan patue. Kanbiyo onek zerukusi andiye okingo dau gure erriko bizimodu sozial eta errelijiosuaz; eta danok, guk sazerdotiok eta zuek Kristiñau Itxas Gaztediko mutillok, ondo preparata egon bi'du, momentu ori datorreneko. Onen ganien beste baten berba egingo dogu. Gaurko, naikue da.

PEDRO AROZTEGI

Bermioko Kristiñau Itxas Gaztedikue


Or, an, emen

Alemaniara biarrean (Emigranteak)

1960, Alemaniko urtea

Españarrak geienetan ardura gitxi izaten dabe aberria itxita atzerri lurretara joateko. Emigranteak izan dira beti españarrak: Ego-Amerika, Brasil, Australia... Baiña aurtengorarte Alemaniara orrenbeste etziran joaten. Aurtengoa, barriz, benetakoa izan da. Alemaniko uri guztietan españarrak eundaka ta millaka dagoz. Edo anaia, ala lengusua, edo laguna, danok daukogu nonor Alemanian. Alemania ago guztietan ibilli da, ta batez be, ago gazteetan. 1960'n, ba, Alemanira joan ziranak geienak gazteak ziran, biargiñe gazteak, mutillak eta neskak.

Atzerri-joate onek bere problemak daukoz, itaun gatxak. Alemanira joan diran gazteak ondo prestuta joan dira? arkituko dabe bere biarlekua? Eonen baño obeago ala txartoago egongo dira? Fedea edo animako garbitasuna galdu ala sendotu egingo dabe?

Biarra

Biarraren amesak eroan dau Españiko gende gaztea Alemanira; biarra gura eben ara eldu ziran guztiak. Baiña batzuk amesa beteteko erea izaten daben bitartean, beste batzuk, ostera, etxera barriro etorri bear izan dabe, biar-lekua ezin aurkiturik. Amaikari gertatu yake ori, etxera biurtzea, baiña bertan geratu diraneri bere, gauzak etxakez ain ondo etorri. Gabon-jaiak gurasoekaz igaroten etorri diranak konta euskue zer edo zer.

Alemaniara igarotzean, batzuk alako biar baterako egiñak egozan, biar berezi batera egiñak, eta berezitasun orretan itxaroten joan ziran Alemaniara. Baiña an ez deutse euren espezialidadeari jaramonik bape egin, edozein biarretan sartu dabez, eta olan euren biarra gogobakoa da. Ta ori eztago ondo, ta txarto dago kontratua artez eginda gero kontratu orreri indarrik ez emotea, edozer gauza egitea kontratoaren lepotik. Eta beste askok eztakit zer egin bear izan daben biar-lekua lortzeko. Biar berezirik ez euken eta ortxe ibilli dira ara ta ona, azkenian leku zantar baten geldituteko. Gixajoak!

Dana dala, danak diñoskue biarra badagola Alemanian, baiñan ara doazen biargiñak oso aaztuak dirala. Biarra asko, baiña guztiz gogorra (nun ez?). Esate baterako, italianoak Alemaniko sindikatoetan leku berezi bat dauke, españarrak, ostera, eztabe oraindik leku ori lortu. Gero, bertako Konsuladoa eta Enbajadea orain urte biko personalagaz eginda dagoz, iñor geiagotu barik, ta ara joan diran españarrak, barriz, amarratu egin dira, ta arreek eztira danerako egiten. Atara kontuak.

(Jarraitzeko)

P. M. S. Pedro


Egoamerika bide-kurtzean. Bolivian komunismoak ateak zabalik

Egoamerikaren ordua eldu da, bide-kurtze baten aurkituten yaku politikearen zein kulturaren aurrean. Eta ain inportantzi aundiko momentuan katolikook ezin aztu geinke Egoamerika. Kulturaren aurrean erlijiñoaren aurrean bide bat artu bearrean aurkituten da, ta guk bide zuzena erakutsi geinkio. Egoamerikaren ordua, geure ordua dogu katolikook.

Denpora asko ez da Amerika onetara etorri naizela, baiña beingoan ikusten da emen dagon artekatasuna: politikan eta erlijiñoan —kulturan—. Oraingoan Boliviaren gañean esango deutsuet zeozer. Bolivia Egoameriketako naziñorik atzeratuenetakoa da, ostera baleiteke orrexegaitik interes geienekoena izatea. Emen dana dago egiteko, iñoiz atxurrak ikutu bako basoan lez.

 Ekonomia be atzera dago, billotzik lez. Ointzu arte kanpotarren eskuan egon da bertoko aberastasun guztia. Eta kanpotar askoak boltxikoak ondo bete dabez emengoen kontura. Asko eztala gobernuak eskua sartu dau arlo onetan, eta naziñoa gelditu da aberastasun guztiekaz. Baña zoritxarrez aberastasun ori il da lez gelditu da, emen aberastasunak esplotateko modurik eztagolako. Ekonomi arloan dana dago egiteko dana ezerezean. Ortik ikaragarrizko problemak sortuten yakoz gobernuari eta beti dago kilikolo, segurantza barik. Eta bien bitartean komunistak lo eztagoz: euki be ba-dauke ate zabal bat idigita Bolivia onetan. Len esan dotan lez, kultura arloan dana dago egiteko; eztago justiziaren errastorik goikoetatik asi ta berengoetaraiño; eta familia barritz deseginda dago; ara or komunisten atea zabalik.

Ez kultura, ez justizi, ezta familiarik be

Bolivia analfabetoz beterik dago. Au egi negargarria da. Oraintzu arte erri geienak eskolarik be eztabe euki. Zorionez azkeneko urteotan asko egin da alde orretatik. Baiña oraindiño ba-dago zeregiña ugari instruziño kontuan. Eta danok dakigun lez, kulturarik ez dan errian kriaduak izan oi dira ugesaba, —bizioak, birtute—.

Justizia zer dan be ez dakie emen. Danak ostuten dabe al daben guztia. Egun baten La Paz-ko "Justizi etxearen" aurretik pasatu giñan. Etxe aretako eskalleratan andrasko asko egozan jesarrita. Mire egin da, nigaz yoyan bertako bateri itaundu neuntzan: — onek andra guztiok zer egiten dabe emen? Justizi eske etorri dira ala? — Bai zera. Orrek danak testigu faltzotzat egiteko dagoz or. Diru apur bat emon ezkero, beingoan egiten dabe juramentu; ebanjelioaren gañean be bardin. — Eta epai-maikoak ez dakie ori? — Bai ondo be; baiña arek be diru apur bat artu ezkero pozik.

 Eta kultura ta justizi ezak beingoan dakar familiaren ondamendia. Eta aurkitu be ondo aldrebes aurkituten da familia Bolivian. Edozein sistrinkeri naikoa da eskontzako batasuna austeko. Eskontz austea eguneroko kontua dozu emen. Eta egun asko ez dala lege barri bat emon dau gobernuak, dibortziorako erreztasun aundiagoak emonez. Katoliko zintzotzat dagozan politiko askok lege orren alde urten dabe. Ori dala-ta, La Paz-ko artzobispoak eskomulgatu egin dauz lege ori baieztu dabenak.

Lider antzeko bat

Bolivian esan leike eztagola lider antzekorik. Beste Fidel Castro bat balego, Kuban baiño bide errezagoa legoke Bolivian komunismoa sartzeko. Gizon bat badagola esan leiteke, lider itxurakoa: Lechin, Azkeneko egunetan eskoi aldera jo dabela dirudi, baiña kontuan eukiteko gizona da bera. Iparameriketarrak konturatu dira, eta euren artean dauke adiskide egin naiez. Lortuko ete dabe ezer. Lechin indio utsa da, eta indio onek aurretik arpegi polita erakutsi arren ba-daki atzetik ostikadea emoten.

Jon Kepa Guarrotxena


Ezkontzarako ordurik onena noiz

Ezkontza dala eta ez dala, zenbat gauza entsuten ete dira! Oraindiño ontxe irakurri dotana da: Italiako andra-gizon gaztienak ez daukee ogeta amabost urte bien artian be, eta ostera, Inglaterran, ia gaur bertan, zineko gizon bat larogei urteekin ezkondu da eta bera baño berrogei urte gaztiagoa dan bategaz. Gertaera oneik ez dira noiz edo noizkuak. Ez dakit nungo zein ogei urteekin alargun geratu dala, besteen bat zartzaroan ezkondu dala eta ainbat olako entzuten oituratuak gagoz, Ipar Amerikan, Inglaterran eta orretan zarri ezkontzen dira ogei urtetik berakuak be eta iñor be ez da arritzen; emen ostera ogeta-amar inguruan ibilten dira ezkontza danak.

Eguneroko jazokera oneek kili-kili egiten deuzkue: eta ni ezin nei ezkondu ogei edo ogeta bi urteekin? Edonoiz ezkondu geinkela ta ziri egiten deuzkue. Noz da ba, orduan, ezkontzeko ordurik egokiena? Al dogunien? Zuen burueri askotan egin deutzazuezen galdera oneekin natorkizue gaur, ezkongai lagunak. Ez deutsuet nik, ezin nei eta, erabaki argi ta garbirik emongo. Azken erabakia zeuena da. Alan da guztiz be, argi bat biztu nai deutsuet zuen eztabaidetan ondo jokatu daizuen.

Umeak andra-gizon?

Lenengo-lenengo buruan ondo baño obeto sartu bear doguna auxe da: ezkontza eztala umeentzako, eztala neska-mutilkoxkorrentzako. Ezkontza olgeta dala uste dabe askok eta, jakiña, orretarako ez da bear ez urterik ez sentsunik; gogua bakar-bakarrik. Au da ainbat neska-mutiko errukarrien artian egiten diran ezkontzeen iturria. Eta bene-benetan auxe da gaurko mundu oneko arriskurik aundiena be: ezkontza olgetatzat eukitia eta ezer pentsatu bage Sakramentu onegaz betiko alkartzia.

Ezkontza ez da, ez, olgetan ibilteko gauza, ondo eta luzaro ausnartuta egin bear dana baiño. Dirua edo gogoa eukitia edo al izatia ezdira naiko; gizontasuna, famili baten beartasunen artian zintzo jokatzeko gauza dan gizontasuna bear da, eta ogei urteko ezkongaien artian ez da zarri. Onetarikuen artian ametsak izaten dira ugari, berez ixiltzen diran ametsak, eta askotan ezkontza ber-bera be amets utza, politena, zoragarriena baña orixe: amets utz-utza. Bizitza guztia argitsua, arantzarik bage, leuna eta xamurra beitxantzen jakue. Baña errukarriak benetan, begiak zabaldu eta aurrez-aurre dauken bizitza gogorra ikusten daben egunian. Damutuko dira bai baña alperrik, berandu.

Andra-gizon gaztetxuak zaarrak baño obeto eta ariñago egokitu leitekez". Bai, askotan entzuten da ori eta baita beste orrelako asko, eta bitartean senar-emazte barriak emoten dabenaz, aspertuak, eten bearrian dabiltzenak ikusten doguz. Eta orreri zer? Noz egokituko dira orrek? Amets polita da, bai, ori baña geienetan jasoten dana ez beiñepein. Orretarako ez da naiko gaur ezagutu eta biar egundoko osteguak eukitia. Ametsak joan egiten dira, edertasuna urtu, bizitza gogorra piztu aurrean eta orduan zer? Orduan maitasuna, benetako maitasunak bakarrik irauten dau, eta ogeitik beerako ezkongaien artian biotza baño begiak luzeagoak izaten dira; garbi esateko: ezkongai zintzoari baño ederrari, aberatsari geiago begiratzen jako.

Ezkontzako lokarria ez litzake izango, ez, kurutzea, ez beti biotzian zartaka dagon arantza, maitasun zintzoa eta luzaroan sendotua ugariago balebil. Onetarako umekeriak eta ametsak alde batera laga bear dira eta ogeitik bera dabiltzan gaztien artian nekez.

Auxe edo esan nai dozku 1958'an Inglaterran egindako estadistika batek: 18 urte barik ezkondu ziran andrazkuen artian, eunetik 25'ek ezkontza apurtu egin eben eta 22'tik eta 24'ra ezkondu ziraneen artien eunetik 5 bakarrik.

Jaunari eskerrak, emen gure errietan, dirua dala edo biarra edo au edo bestia dala, ez dogu ezkontza gaztiegien arrisku larregi baña gu be geruago eta beerago. Kontuz!

(jarraitzeko)

ARRIOLA