ANAITASUNA

1981.eko EKAINA

412. ALEA

100 PEZETA


[AZALA]

KRUTWIG: "Euskal Kulturaz Sueziako Gobernuak Euskal Gobernuak baino gehiago egin lezan jakin nuenean zera erran nuen: A ver si al gobierno vasco se le cae la cara de vergüenza".

MANU AGIRRE: O.N.C.E. faxisten aterpea. Frankoren koñatuak egin zituen honen egiturak mozkinak haientzat gordez".

VIÑASPRE: "Enrike Urkijo, idazkari orokorrak "A ver si te mueres de una puta vez" esan zidan".


ANAITASUNA

Ale honetan lankide izan gara:

I. Antiguedad

I. Alvarez

J.I. Basterretxea

J.R. Bilbao

J.R. Etxebarria

M. Gereka

J. Idigoras

M.A. Merino

J.M. Pastor

K.G. Puente

M. Sanchez

T. Trifol

U.E.U.ko prentsa bulegoa

G. Urrutikoetxea

R. Zumalabe

M. Izagirre

Anaitasuna

Zabalbide 68 - entlo.

Tfnoa: (94) 411 66 20

Moldiztegia

Estudios Gráficos

Lege G.D.L. Bl 1753-1967

Printed in the Basgue Country

ALE HONEK Ekaina eta Uztailaren data agertzen du. Hurrengoak, Uztailaren bigarren hamabostaldian ateratzeko denak, Uztaila-Abuztuaren data agertuko du. Abuztuan zehar ez dugu alerik argitaratuko. ANAITASUNA.


AURKIBIDEA

3.or.- Artikuluburua

4.or.- Agiriak

5.or.- Aurkibidea

6.or.- Viñaspre: Kapitalaren esku jazaniko hainbat ondoren kontatzen digu Viñaspre-k argitaratzen dugun elkarrizketaren lehen zati honetan.

8.or.- U.E.U.Bederatzigarrenez ospatzen dugu aurten Udako Euskal Unibertsitatea.

11.or.- Krutwig: "Euskaldunek lehenik erdietsi behar dute soberanitatea Kulturan".

15.or.- Noren eta norentzako unibertsitatea

16.or.- Hankaz gora.

17.or- Frantzian zerbait berri espero: Hilebetea dela irabazi zuen Mitterrandek bere postua Eliseon, doala. Dossier gisa eginiko artikulua dugu hau hauteskundeen historia luze bat eginez.

23.or.- Josep Lluis Pitarch:Valentziak gloria berria eman behar diola Españari...

26.or.- Gauzak argi ikusten dituan itsua: Hitz gutxitan esango dizuet zein izan den nere bizitza, nola dagoen itsu baten bizitza eta orokorrean elbarri guztien bizitza.

33.or.- Bertsoak: Bertso berriak despeloteari jarriak. Bertso paperak Bilbon.

34.or.- Foruen hobekuntza: Bi artikulu ditugu gai berberaz.

37.or.- 18.000 Km. euskara ikasteko

38.or.- La paz: gatazka handiko auzoa: Donostia inguruko "La Paz" auzoan jazorikoak berri dira oraingo honetan.

40.or.- Gay-en harrotasuna: Ekainaren amaieran Gay-en egun internazionala ospatuko da munduan. Euskal Herriko gayek badakarte berririk.

42.or.- Abortoaren inguruan hainbat aburu (eta II): Aurreko ANAITASUNAn hasitako lanari ematen zaio jarraipena orain Holanda eta Alemaniako legeak aztertuz.

45.or.- Anaitasunak bere harpidedunei

46.or.- Udan ere Euskaraz: Uda honetan ospatuko diren ikastaroen berri.

48.or.- Besteak

49.or.- Komikia

50.or.- Urrezko astabelarriak


Artikuluburua

Iparraldean

Ekainaren hogeita batean Frantzian barna sozialistek irabazi dute. Lehen aldikoz sozialista bat, Destrade, hautatua izan da Iparraldeko kostaldean. Lehen aldikoz Ezkerrak Eskuina garaitu du ezker abertzaleen laguntzaz. Ate berria ireki ote da Frantziako euskaldunentzat? Hala espero behar da Euskal Herri horren eta honen deserrian. Itxaropena, hitzemana, hitza janda izan ez dadin Giscard-ek ohitura zuen bezala.

Gordeko al dute? ala Espainiako sozialisten antzera Nafarroan egin dutena haiek ere eginen al dute? Geroak esanen digu, iraganak erakutsi baitu libertateez eta pertsonen askatasunaz harrotzen zen Estatu horrek zer abantail ekarri dioen euskal populuari. 300.000 euskaldunen destierroa Frantzia barnera, euskal hizkuntza eta kulturaren beheratze eta ia ia deuseztapena, ekonomiaren zatikatze eta hitz batetan atzerritar botere baten kolonizapen krudela. Ez al dira lotsa izanen Frantziaren izenean, pertsonen eta guttiengo etnikoen askatasunen izenean, gizateriaren izenean, halako herri ttiki bati tamainako kastigua emateaz?

Uste dugu, sinestu egin nahi dugu, Iparraldeko Euskal Herri horren asasinatze geldoa mugekin topo egin duela. Uste dugu, sinestu nahi dugu prometatu den euskal departamenta eginen dela eta euskal kultura, euskaldunon hizkuntza eta hezkuntzarentzat tresna baliagarria bihur dadila.

Hala ez balitz, hitz utsak, edukinik gabeko erakundeak balira, Herri honen etsipenak ez luke mugarik aurkituko eta zuzentasunean etsipenezko bideari jarraitzea bidezkoa liteke.


Agiriak

Irun Hiria 1981.ko Literatur Sariak

Literaturaren sorkuntza eta hedapena sustatu nahirik, Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintzialak, Irungo Udaletxearekin lankidetzan, 1981.eko Irun Hiri Literatur Sariketarako deia egiten du bere XII.urtean, jarraiko oinarri hauen arabera:

1. Lehiaketa euskaraz eta espainieraz idazten duten idazleentzat da. Obra originalak eta argitara gabeak aurkeztu behar dira.

2. Originalak, hiru kopiatan aurkezturik eta foliotan bi lerroko tartea utziz eta alde batetik bakarrik mekanografiaturik, Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintzialera igorri behar dira (Jendarteko Harremanak eta Marketing-eko Zuzendariordetzara), Donostiako Garibai kalera, 13-15, 1981.eko abuztuaren 31 eguneko 13 orduak baino lehen.

3. Originalek, lehiaketarako onartuak izan daitezen, obraren izenburua eta idazkun ezaugarria besterik ez dute ekarriko estalkian eta barruan ez da agertuko egilea nor den ager lezakeen ez sinadurarik ez beste aztarnarik. Gainera, itxita etorriko den kartazabal batetan, estalkian lana zein sailetakoa den eta beraren idazkun ezaugarria jarriko dira eta barruan, berriz, egilearen izena eta abizenak, helbidea eta telefonoa.

4. Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintzialak izendatuko ditu sail desberdinetarako Epaimahaikoak.

5. Sariketen epaia Irun Hirian emango da 1981.eko azaroaren 28an.

6. Sariak eman gabe utz daitezke.

7. Saritutako obrak Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintzialaren jabetzapean geratuko dira eta berak gordetzen ditu argitalpen-eskubideak.

8. Ondorioak jakin ondoren plikak irekiko dira eta, Lehiaketan sarituak izan direnen berri emango delarik, sarituak izan ez diren obrak beren egileei itzuliko zaizkie.

9. Lehiaketari buruz ez da gutun-harremanik egongo.

10. 1981.eko Irun Hiri Literatur Sariak sail hauetan ematen dira:

Ipuina euskaraz

Lanek 6 eta 10 folio bitarteko hedapena eduki beharko dute, gai eta kondaketa librean.

Gaztelua eta 100.000 pezeta.

Poesia euskaraz

 «Jose Artetxe Saria»

Neurri, puntu eta gai librean. Lanek gutxienez 800 bertso eduki beharko dituzte.

Gaztelua eta 200.000 pezeta.

Nobela euskaraz

Lanen gutxienezko hedapena 125 foliotakoa izango da, gai eta kondaketa librean.

Gaztelua eta 400.000 pezeta

Ipuina espainieraz

Lanek 6 eta 10 folio bitarteko hedapena eduki beharko dute, gai eta kondaketa librean.

Gaztelua eta 100.000 pezeta

Poesia espainieraz

 «Jose Artetxe Saria»

Neurri, puntu eta gai librean. Lanek gutxienez 800 bertso eduki beharko dituzte.

Gaztelua eta 200.000 pezeta

Nobela espainieraz

Lanen gutxienezko hedapena 125 foliotakoa izango da, gai eta kondaketa librean.

Gaztelua eta 400.000 pezeta

***

Jose Maria Iparragirreren heriotzaren mendeurrena

Aurten Jose María Iparragirreren heriotzaren mendeurrena betetzen delarik, Euskal Jaurlaritzako Kultur Sailak olerki lehiaketa bat antolatzen du.

Oinarriak

1.- Nahi duten guztiek parte har dezakete euskarazko eta gaztelerazko lanekin, orijinalak eta argitara gabeak izanik.

2.- Olerki gaia Iparragirrekin loturik egongo da, haren edozein alderdi hartuz: bizitza, nortasuna, lana, garaia, etab.

3.- Poesiek neurri eta rima librekoak izan daitezke eta gehienez 200 bertso.

4.- Orijinalak hirukoizturik aurkeztu beharko dira, bi lerrotara mekanografiaturik, alderdi bakar batetik. Haiekin batera sobre itxi baten barruan idazlearen izena eta helbidea emango dira, kanpoko aldetik ezizen bat ezarriz.

5.- Jatorrizko emateko lekuak, Urriaren 10 aurretik, hauek izango dira: Bilboko Kultur Ordezkaritza (Mazarredo 63); Donostiako Kultur Ordezkaritza (Andia 13) eta Gasteizko Kultur Etxea (Paseo de la Florida).

6.- Lehen Sari bat jartzen da, euskarazkoentzat 50.000 pezetakoa eta beste bat gaztelerazkoarentzat era berean 50.000 pezetakoa. Areago bi Bigarren Sari izango dira 25.000 pezetakoa bakoitza, hizkuntza bakoitzeko.

7.- Euskal Jaurlaritzako Kultur Sailak beretzat gordetzen du saritutako poesiak eta epaimahaiaren ustetan argitaratzeko duin diren saritu gabeak argitaratzeko eskubidea. Beren lanak argitaratzen zaizkien idazleek zenbait ale jasoko dituzte.

8.- Epaimahaiaren erabakia itzulezinekoa izango da. Lehiaketaren parte hartzeak berak oinarri hauek erabat onartzen direla esan nahi du. Oinarri hauekiko edozein ulerpen zalantza antolatzaileek erabakiko dute.

Eusko Jaurlaritza

***

URRASPIDE

Euskararen Didaktikari buruzko aldizkaria.

Euskara ikastera jende gehiago zetorrela-eta, Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak, duela bi urte, Euskararen Didaktikan sakonetan arituko zen taldea sortzea erabaki zuen. Talde Didaktiko honen lana ikerketa zen; hau da, deskubritu ahal denik eta azkarren adinetako pertsonei euskara ikasteko nola irakatsi behar zaion.

Euskal Herriko euskara irakaskuntzako zerbitzua izateko asmoaz, bada sortu zen 1979-an Talde Didaktikoa. Lehenengotan, 3 pertsonak osatzen zuten talde hau. Gaurregun 7 dira. Bi urte hauetan egin dituzten lana URRASPIDEN argitaratu dira. Lan hauez, gainera, aldizkari honetan bildu izan dira baita ere Euskal Herriko toki ezberdinetan egin diren experientzia didaktikoak.

Gaurdaino, 8 ale argitaratu dira. Lehenengoan (agortua) Euskara Irakaskuntzak Irispide Didaktiko orokorrak eta Euskara irakasteko metodoen analisia eman zen.

Bigarrenean euskararen irakasketa mailakatuari buruzko lanak agertu ziren.

Hirugarrenena, Materiale Osagarriak eman ziren, eta Kataluniako experientziak.

Laugarrenean: Goi Mailetako Irakaskuntza estudiatu zen. Eskema Globalak eta Analitikoak.

Bosgarrena Alfabetatzeari dedikatutakoa da.

Seigarrena: Atzizkiari dedikatua.

Zazpigarrenean Euskara irakaskuntzako lehen ehun orduak azaltzen dira.

Zortzigarrenean, Oinarrizko euskararen bigarren maila. Eta bertan, 2500 hitz baino gehiagoko hiztegitxo bat agertzen da.

2000 ale inguruko aldizkaria da. Eta, gaurregun, AEK-ren bidez bakarrik, lortu ahal den arren (Diputazio kalea, 3-1º eskuina Bilbo) liburutegietan saldu ahal izateko jestioak egiten ari dira.

100 pezetatik 300-era kostatzen dira, batzuk besteak baino orri gehiagokoak direlako.


Euskal Herria

Juan Jose Viñaspre, egiaren mina Eusko Trenbideetan

FF.VV.edo Eusko Trenbideak deitzen diren zerbitzu publikoetako langile bat kanporatu zutenean, bakarrik azalegituraz adierazi zen arazo hau egunkarietan eta beste informabide batzutan. Baina FUNTSA, MAMIA, EZ DIGUTE ARGITU NAHI IZAN EDOTA EZ DIETE ESATEN UTZI. Bilbo-ko Areatzako geltokirantz Juan Jose Viñaspre Ozaeta langile kanporatuaz galdezka joan garenean entzungorrarenak egin dizkigute hango artekari eta geltoki-buruak. LAB sindikatuaren egoitzara jo beharrean izan gara Viñaspre jaunaren helbidea ezagutzeko eta azkenean berarekin mintzatu gara xehetasun gehiago jakin nahiaz.

***

Al Comité de Empresa de los Ferrocarriles Vascos

Por compañeros delegados del Comité de Empresa, he sabido que el compañero presidente, tenía que haberme comunicado, que obra en su poder el EXPEDIENTE DISCIPLINARIO: que la dirección tiene abierto contra mi persona:

Por tanto, espero ser informado documentalmente de los contenidos de toda comunicación al efecto, de la dirección al Comité de Empresa, y de los acuerdos que sobre lo mismo, vaya tomando el Comité de Empresa.

No admito ningún expediente:

No admito ningún castigo.

Y sobre la responsabilidad de la dirección de los FF.VV. sobre quien pesa:

- El hecho pernicioso, de que se está negando DESDE SIEMPRE, resguardo firmado a las cantidades recaudadas y entregadas por interventores y jefes de tren.

- La obligación de facilitar de forma ineludible o inmediata, a cada agente de tren, los resguardos de las cantidades ya entregadas, y de las que entreguen, aunque no lo exijan. Pasar del cohecho de dirección, al derecho humano: abolir el sempiterno látigo. Su rigor inhumano.

- La persecución contra mi persona por dirección, y sus ansias de aplastarme, se cifran en obligarme a trabajar de JEFE DE TREN, sin dotarme de credencial, a gritos y amenazas del Sr. Taín Latorre. Quitarme mi DIA DE DESCANSO SEMANAL, sin consultar conmigo, en forma a la brava, desaforada y amenazante, fruto de vieja costumbre en este ferrocarril, como si de esclavos se tratara.

Dirección a pisoteado sus propias leyes, trocando su culpa de ABUSO DE PODER, en ajusticiamiento de sus víctimas, que hace sufrir contra derechos humanos y laborales. Defendí mis derechos, pero está patente el odio de dirección.

- Ahora vuelve dirección a querer asesinar mi vida, quitándome todo derecho a vivir, con su sempiterno sadismo, por haber defendido mi dignidad, contra su eficiente cohecho, de recoger dineros de recaudaciones en ruta, negando los RECIBIS. Negra historia de trucar el DERECHO en COHECHO.

Dirección arriesga vidas y trenes, enviando estos aún hoy, a reparar, entre Algorta y Lutxana, con el maquinista solo. Sin agentes de tren.

- Sin dejar de ser directores, Magistratura de trabajo en Bizkaia, autorizó como obreros a dichos directores, concediéndoles licencia para votar en todas las elecciones sindicales, causa defendida por el secretario general de FF.VV. Sr. Urquijo. Votaron en las últimas elecciones sindicales.

- Mi examen para jefe de estación, me fue descalificado por ILEGIBLE. El mismo puño, y la misma letra fue calificado para mi acceso a interventor. Obran en mi poder los documentos que testifican esto, con la firma del director F. Escudero Unamuno.

Dado que esta situación es de descarada ocupación militar, donde se priva de todo derecho humano y laboral, con amenaza patente y procaz del sr. Pradera del Organo Gestor de los FF.VV. de abolir todo derecho sindical adquirido hasta la fecha:

INVOCO

Al tribunal contra criminales de guerra nazis de Nuremberg, para que previa investigación de derechos internacional, haga justicia.

Al tribunal internacional de La Haya, para que previa investigación, haga justicia.

A la comisión internacional de la DECLARACION UNIVERSAL DE LOS DERECHOS HUMANOS, para que previa investigación, proclama veredicto.

A la opinión pública, para que EXIJA INVESTIGACION PUBLICA, de la conducta de esta dirección, en el pisoteo y conculcación de todo derecho humano y relación pública de los culpables.

Bilbao: 3-5-1981

Viñaspre

***

Anaitasuna-k: "Esaiguzu noiz eta nola sartu zinen Eusko Trenbideetan"

 J.J. Viñaspre-k: "Orain lau urte edo 1976.ko Abenduan izan zen. Bilboko geltokian bagoiak eskobatzen hasi nintzen. Sei hilabete geroago artekari izateko examinak egin nituen eta aprobatu".

A.— "Noiz hasi ziren istiluak?"

 V. "Hasieratik zenbait huts ikusi nuen, material, langile eta bidaiarientzat kaltegarria zena. Adibidez: Areetatik edo Algortatik Lutxanako lantegietaraino trenak hutsik bidaltzea bakarrik motoristarekin edo artekariarekin eta motoristarekin. Honek guztionek seguritatea kentzen dio trenbideari trenetan aberia izanez gero.

Zergatik? Ezin estal daitekeelako trenbidea motorista bakarrik doanean.

A.— "Adieraz iezaguzu hori".

 V. "Esan dudanez, modu horretaz ez legoke seguritaterik. Motorista eta artekaria egotekotan trenbideko punta bat zainduko lukete soilik. Tren honen seguritaterik handiena ekipo osoan datza, hots, motorista, artekaria eta tren-burua doazenean. Eta hau ez da inoiz ere betetzen. Trena irteteko aginkera beti egiten dute arau hau kontutan hartu barik, zuzendaritzak eta buruek dena dakitelarik.

A.— "Zer pasatu zitzaizun gero?"

 V. Baldintza hoietaz zirkulatzeko ez nintzen prest. Nik ez nuen tren-buru ibili nahi izan zeren eta haiek ez zidaten horrentzako kredentzialarik eman. Gero, istripuren bat izanez gero, noren gainean eroriko litzateke errespontsabilitatea? Nigan? Eta gainera kredentzialarik gabe? Guttienez hiru pertsona hoiek joan behar dute. Bi, puntetako geltokietara joan daitezen abisatzera —aberia sortuz gero— eta beste bat tren barruan geratzeko".

A.— "Zure ezetza horregatik sortu zen diru-biltzearen arazoa?"

 V. Bai. Geroztik makina bat probokazio jaso dut, zuzendaritza eta goikoengandik. Azkena, 1980.ko Otsailaren 27an. Egun horretan bidaian eginiko diru-biltzea ematera joan nintzen Areetako geltokira. Bidaian kobratutako dirua ematerakoan, geltoki-buruak ez zidan gordekinean sinatu gura izan, erregelamenduan ipintzen den bezalaxe. Gordekinean hutsune bat agertzen da, "cantidad de pesetas - recibi - jefe de estación" jartzen dena. Geltoki-burua sinatu beharrean, "no se me ponen los cojones" batez erantzun zidan, sinatzeko hutsunerik bazuela esan banion ere Orduan diru-biltzea hartuta, bulegotik alde egin nuen. Goizean zen eta geroago, lanean ari nintzela, artekari-buruarekin egin nuen topo. Hau txartelez eta diru-biltzeak emateaz arduratzen da. Carmelo Fraguas geltoki-buruak egin istilua kondatu nionean esan zidan: "dejeme en paz y no me venga con hostias".

Arratsaldean, etxean, gertaera hoiek idatzi nituen eta biharamunean sozial-zuzendari den Ricardo del Corte-ri aurkeztu nion kopia bat, hal gordekinak sina zitzan geltoki-buruari abisatzeko esanez. Eta arraioa!!! Ricardo del Corte-k esan zidan bera ez zela gauza halakoak agintzeko bere sozial-zuzendaritzatik!!! Nork gero?

A.— "Salatu al zenuen joera hori?"

 V. Bai. Lau egunetan itxadon nuen ea baten batek Carmelo Fraguas-ek sinatu nahi zuela ziostan. Epe hau pasatuta gero Ricardo Del Corte-ri emaniko eskribua fotokopiatu eta geltokietako iragarki-tauletan ipini nuen. Denbora aurrera zihoanez, Martxoaren 4an beste ohar bat jarri nuen geltokietan. Honetan Enpresa egiten ari den irregulartasunak salatzen nituen. Martxoaren 12an disziplinazko expedientea egin zidaten. Biharamunean, Martxoak 13, zainak ebaki nituen Atxuri geltokiko zuzendaritza-bulegoen aurrean. Odolez blai zorabiatzear nengoenean eusko trenbideen idazkari orokorra den Enrique Urquijo-k "A ver si te mueres de una puta vez" esan zidan oihura.

A.— "Eta gero?"

 V. Bueno, egun bereko hamabiak ingurutan esnatu nintzen Basurtoko ospitalean eta arratsaldeko seietan "alta" hartu nuen. Martxoaren 18an ospitaletik faktura ailegatu zitzaidan. Ondoko paper batek zera zioen: "Baja 1975.ko Irailaren 30an".

A.— "Nolatan izan zen hori, bada?

 V. Lehendabizikoan Enpresak ni lasaitzen ahaleginak egin zituen Seguridad Social-ek oro ordaindu behar zidala esanez. Bueltaka ibili ondoren Seguridad Social-goek enpresak ez zidala "alta" eman haiek erakundean aitortu zuten. Juan Ramon Areitio azpizuzendari orokorrari esan nion Bilboko kaleetan zehar pankarta batez azalduko nintzela arazo hori konpondu ezik. Hark, ados zegoela eta biharamuneko dena konponduta izango nuela. Bai bostak!!! Fakturaren arazoa konpondu zen baina Seguridad Social-ekiko filiazioarena ez. Administrazioak ordaina pagatu zuen baina ez ninduen sartu Seguridad Social-ean. Martxoaren 20an erakunde horren egoitzara joan nintzen neure filiazio hori egiazkoa ote zen frogatzeko. Hango langile batek ordubete bat eman zuen ni artxiboetan aurkitzeko baina dena alferrik. Ez nengoen. Orduan inpreso bat bete erazi zidan neure datu ofizial guztiez eta hamabost egun buruan erantzuna edukiko nuela esan zuen. Geroztik ez dut inolazko oharrik hartu. Seguridad Social-ean afiliatuta egon gabe faktura pagatzeko akordiora iritsi ziren enpresa eta erakunde hori?"

A.— "Noiz kanporatu zintuzten?"

 V. Maiatzaren 6an.

A.— "Eta orain, nola doa, kasua?"

 V. Antza denez enpresak indemnizazio bat eman nahi dit eta eritasun egoera luzatua jubilatu arte eduki. Hau LABeko lagunek esan didate baina nik ez dut hau onartzen eta neure lanpostuaren alde burruka egingo dut. Nire lanpostua errespetatzea ala kaleratzea, baina dena argiro, txorradarik gabe. Eta hau guztiau sinadurak eskatzeagatik. Nire lankideak ikara dira eta ez diote geltoki-buruari eskatzen sinadurarik. Hau beti egiten da. Nora doa diru hori? Zer egingo ote dute hartaz? Nik etxean 127 errezibu ditut eta guztiak sinatu gabekoak. Zergatik botatzen dute "recibi" horren sinadura eskatzen duena? Galdera honi Garaikoetxea jaunak erantzun beharko lioke, dena argitu beharrean burusitik tiraka zegoen artekariari lanpostua kentzea erabaki omen zuelako.

A.— "Jendeak lagundu dizu?"

 V. "Beldur handia dago. Komite antinuklearrekoek, LAIAkoek, LAB, e.a. LAIAK trenak pintatu zituen martxoaren 6 an. Orain berriro egin dute, "Viñaspre readmisión" ipintzen..."

A.— "Burrukan segitzeko prest?

 V. "Jakina. Pasa den hilabetea ez dut oraindino kobratu... Familia ere ba dut eta egoera honetaz ezin egon naiteke gehiago. Fineraino heltzea erabaki dut, goiko buru asko bustirik utziko dudan arren".

Elkar agurtu dugu. Oraingoz amaituta dago baina oraindik falta zaizkio beste gauza batzu kondatzeko. Eusko trenbideetako bidaiari bati J.J. Viñaspre-z galdetzean esan dit: "Oso gizon ona zen "Egunon" esaten zuen bakarra txartelak eskatzerakoan...".

J.M. Pastor


Euskal Herria

IX. Udako Euskal Unibertsitatea

Aurten ere, Iruñean ospatuko da Udako Euskal Unibertsitatea Uztailaren 20tik Abuztuaren baterarte Larraona Ikastetxean. Matrikula epea Ekainaren batean zabaldu da, eta matrikula tokiak hauek dira:

Gasteizen Axular liburudenda, Donostian Elhuyar elkartea, Iruñean Auzolan liburudenda, Baionan Zabal liburudenda eta Bilbon UEUren idazkaritza (Urkijo zumardian 18, telefonoa 444 09 29). Matrikularen kostua 4.000 pta izango dira eta pentsioarena beste 11.000 pta. Matrikula epea ekainaren hogeitamarrean bukatuko da.

Giza eta gizarte zientziak

Deretxoaren arloan ikastaldi bi emango dira: Estatuaren hiztegiaren azterketa eta finkamena eta Estatuak ematen dituen eskubideak lan-zuzenbide alorrean. Mintegia Akordio Ekonomikoen azterketaz izango da, Ekonomian sailekoekin batera.

Ekonomian ikastaldiak ekonomiaren irakaskuntzaz arituko dira: hiztegia landu, Fakultateetarako textua prestatu. Mintegiak: Sistema dinamikoen azterketa, Kontzertu ekonomikoen azterketa (Deretxo sailekoekin batera), langabezia kalkulatzeko teknikak eta Reaganen politika ekonomikoaren azterketa (Sarrikoko ikasle taldeak eginik).

Filosofia sailean ikastaldiak, komunikazio arlora joko dute: Komunikazioaren arazoa filosofiaren ikuspegitik, komunikazioa eta "adieraren" auzigintza Filosofiaren historian zehar eta Wittgenstein-engan bereziki, "ikurraren" arazoa komunikazioaren baitan: simbologia, psikoanalisia eta komunikazioa; komunikazioa Soziologia berriaren ikuspegitik: Mc Luhanen teoriaren aurkezpena eta balorapena, komunikabideen arazoa komunikazioaren baitan: euskal komunikabideak eta "euskal komunikazioaren" auzia, komunikabide eta komunikazioarekiko irtenbide eta joera berrien bila. Arlo hontan Filosofiaren irakaskuntzaz topaketa batzu egingo dira.

Historia arloa hiru azpisailetan bananduko da: Irakas azpisaila, Lexikografi azpisaila eta Iker azpisaila.

Hizkuntzalaritza

Aurten, alor hontan Bertsolaritzak tokia edukiko du, bere historia, izatea azala edo forma: teknika eta errima.

B titulorako ikastaro bat emango da; Euskaltzaindiak D eta B mailetako konbokatoria egingo du, nafarrentzat eta UEUn matrikulatutako ikasleentzat bakarrik.

Glotodidaktika eta Linguistikaren arloak sartzen dira programa.

Natur Zientziak

Botanika eta geologiazko arloak ikusiko dira, ikastaldi, hitzaldi eta mintegiak emanez alde batetik, eta praktikak eginez bestetik eta hortik aparte irterak izango dituzte.

Zientzi zehatzak

Fisika, kimika, matematika eta alfabetatze zientifikoa dira arlo hontatik ikusiko diren gaiak: Astronomia, Fisikaren historia elektromagnetika, eguzkitiko energia, Erresonantzia magnetiko nuklearra, analisitarako metodo elektrokimikoak, matematikaren irakaskuntza (Irakasle eskoletan, BUP, COU, LH eta Unibertsitatean), integrazioaren historia laburra, matematika hiztegia: balorapena eta erabilpena. Alfabetatze zientifikoa Lanbide Heziketako irakasleentzat prestatuta dago, gai hauekin: fisika orokorra, fisika elektrikoa, marrazketa teknikoa, teknologia elektrikoa, teknologia mekanikoa eta hizkuntz prestaketa.

Hau da aurtengo UEUko programa laburra. Gai hauetatik gainera, izango dira ekintza osagarri batzu: musika, mahai inguruak, modari buruz hitzaldiren bat, euskal sukaldaritzataz besteren bat eta abar.

Eta bukatzeko, esan beharra dago kirol txapelketak ere ospatuko direla eta han bertan beste ekintza osagarri batzu jendeak asmatuko dituela espero dugula.

UEUko Prentsa Bulegoa

IX. UDAKO EUSKAL UNIBERTSITATEA

IRUÑEA 1981

PROGRAMA

I.- Giza eta gizarte zientzia

1.- Deretxo

A- IKASTALDIAK

1.- Estatuaren hiztegiaren azterketa eta finkapena

2.- Estatuak ematen dituen eskubideak Lan-zuzenbide alorrean.

B- MINTEGIAK

Kontzertu Ekonomikoen azterketa (Disziplinarteko lana Ekonomia Sailekoekin batera)

2.- Ekonomia

A- IKASTALDIAK

Ekonomiaren Irakaskuntza:

- Hiztegia landu

- Fakultateetarako Textua prestatu

B- MINTEGIAK

1.- Sistema dinamikoen azterketa

2.- Kontzertu Ekonomikoen azterketa (Lan disziplinartekoa Deretxo Sailekoekin batera)

3.- Langabezia: Kalkulatzeko teknikak

4.- Reagan-en politika ekonomikoaren azterketa (Sarrikoko ikasle taldeak).

3.- Filosofia

A.- IKASTALDIAK

1.- Komunikazioaren arazoa Filosofiaren ikuspegitik

2.- Komunikazioa eta "adieraren" auzigintza Filosofiaren historian zehar eta Wittgenstein-engan bereziki.

3.- "Ikurraren" arazoa komunikazioaren baitan: Sinbologia, Psikoanalista eta Komunikazioa

4.- Komunikazioa Soziologia berriaren ikuspegitik: Mc Luhan-en teoriaren aurkezpena eta balorapena.

5.- Komunikabideen arazoa komunikazioaren baitan: Euskal komunikabideak eta "euskal komunikazioaren" auzia

6.- Komunikabide eta komunikazioarekiko irtenbide eta joera berrien bila.

B- TOPAKETAK

Filosofiaren Irakaskuntzaz.

4.- Historia

A.- IRAKAS AZPISAILA

1.- O.H.O.erako Programa berrituak eta hauek dakartzaten aldaketak.

2.- Historiaren irakaskintzaren Metodologia:

- O.H.O.ean

- B.U.P.en

- Giza Zientzien irakaskuntza irakasle Eskoletan

3.- Irteera: Iruñeko Museora

Iruñeko ibilbide historikoa

B- LEXIKOGRAFI AZPISAILA

1.- "Denbora" kontzeptuari buruzko lexiko-ikerketaren aurkezpena.

Taldearen lan prozedura; arazoak eta irtenbideak Bildutako lexiko-altxorra, Epekapen historikoa Ahozko literatura: zenbait textu eta itzulpen

2.- Histori lexikogintzaren arazo praktiko nagusienak.

3.- Histori hizkeraren lanketarako taldearen aurkezpena.

C- IKER AZPISAILA

1.- Histori topaketak

Gaia: Lege zaharraren edo aintzinako errejimenaren etena Euskal Herrian (1750-1900)

Ponentziak eta mahaingurua

2.- Irteera: Nafarroako Erdialde eta Ebro aldeko populaketaren azterketa.

II.- Hizkuntzalaritza

5.- Bertsolaritza

1.- Bertsolaritzaren historia

2.- Bertsolaritzaren izatea.

a.- Testularitza, koplaritza, bertsolaritza.

b.- Bertsolaritzaren berezitasunak: bat-batekotasuna edo inprobizazioa. Zer den hori. Beste arteengandiko alde nagusia: sortu eta interpretatu eta batera.

c.- Bertsolaritzaren inguru soziologikoa, sagardotegietatik gaur arte.

d.- Gaiak eta gai jartzaileak

e.- Lehengo eta oraingo entzulegoaren arteko aldea

f.- Berezkoa eta ikasia. Zer da bata eta zer bestea

g.- Etorkizuna.

3.- Bertsolaritzaren azala edo forma: teknika

A.- Doinua edo kantua. Zer doinu mota den bertsolariena.

B.- Neurria. Zer den hau eta nola lor liteke.

a.- Hitz betegarriak

b.- Hitz konposatuen jokoa: genitiboz ala gabe

c.- Hitz sinonimoak eta antzekoak

d.- Hitz desberdinak, baina kontestuan berdintsu direnak.

e.- Atzizkiak, kendu nahiz ipintzekoak

f.- Laburdurak edo kontrakzioak

g.- Elipsisa

4.- Errima

a.- Kontsonante familiak

b.- Bariazioaren beharra eta nola

c.- Errimakera progresiboa

d.- Hiztegi errimatuaren azterketa

6.- B titulurako ikastaroa

GAIAK

Euskaltzaindiak, maila honetan eskatzen dituen gaiak emango dira:

* Morfosintaxia

* Fonologia

* Dialektologia

* Literatura

OHARRA:

Euskaltzaindiak, U.E.U. Iruñean egiten dela aprobetxatuz, D eta B mailetako konbokatoria egingo du.

Konbokatoria hau nafarrentzat eta U.E.U.n matrikulatutako ikasleentzat bakarrik izango da.

Bestalde, U.E.U.n egin daitekeen Ikastaroa lagungarri modura hartu behar da eta inondik ere ez gehiagorako.

7.- Glotodidaktika

0.- SARRERA. Programaren aurkezpena eta lan metodologia

1.- Busturiko Ikastaro Intentsiboa:

Ikastaroaren:

- planteiamendua eta helburuak

- baldintzak

- plangintza eta programaketa

Erabilitako materialea eta teknika didaktikoak.

Eskolatik kanpoko harremanak.

Emandako eskolen aurkezpen praktikoa

2.- Euskalduntzeko Ikasprozesuaren ikuspegi orokorra (I).

Oinarriko euskara eta bere barneko mailak.

Oinarrizko euskararen programaketa. Kriterioak

3.- Oinarrizko Euskararen programaketa. Ariketak. Ariketa mota ezberdinak, mailaz eta helburuz. Lau hizkuntz-trebetasunak.

4.- Ariketa globalen eta analitikoen aurkezpen praktikoak.

5.- Gipuzkoako euskal-eskoletako Ikastaro intentsiboen esperientzia.

6.- Euskalduntzeko ikasprozesuaren ikuspegi orokorra (II) Oinarrizko euskara maila eta hobekuntza maila Alfabetatzea.

7.- Hizkuntzen ikasprozesuari buruz gaurregun dauden ikuspegi orokor ezberdinak.

Programaketa estrukturo-linealak eta globalak.

Ikuspegi sintagmatikoak eta komunikatiboak.

8.- Hizkuntzaren funtzio komunikatiboa.

Gaurko egoera haurren eta adinekoen irakaskuntzan.

Nola aurrera jo eta zer medioz.

8.- Linguistika

A.- IKASTALDIAK

1.- Hizkuntza zeltikoak

2.- Nominalizazioa:

- Sarrera: teoria eta historia.

- Aplikazioa: euskararen kasua.

3.- Komunikazioa, filosofia eta hizkuntzaren aldetik:

- Mc Luhan-en teoria

- Euskal Herriarentzako aplikazioak.

4.- Hemeretzigarren mendeko Linguistika

5.- Euskara eta Ideologia

B.- MAHAI INGURUAK

- Gau Eskolak

- Ikastola

III.- Natur Zientziak

9.- Botanika

A.- IKASTALDIAK

1.- Landaredi potentziala

2.- Landaredi erreala

3.- Klimaxa

B.- PRAKTIKAK

Europako landarediaren azterketa, mapetan, hiru zuhaitz mota hartuz:

- Artadia

- Bagadia

- Harizti-ameztiak

C.- IRTEERAK

Mapen bidez egindako praktiken aplikapen praktikoak egin Arbaiun aldean:

- Leire mendikatearen zehartebaketa

- Arbaiungo Arroilaren ebaketa

- Pinudi baten ebaketa

- Artadi baten ebaketa

- Amezti baten ebaketa

10.- Geologia

A.- HITZALDI ETA MINTEGIAK

1.- Euskal Herriko historia geologikoa.

2.- Erlieben eta klima

3.- Paleontologia

B.- PRAKTIKAK

- Mapa topografikoak interpretatu

- Mapa geologikoak interpretatu

- Argazki aereoak erabili

C.- IRTEERAK

Arbaiun aldera beste taldeekin batera

IV.- Zientzi zehatzak

12.- Fisika

A.- IKASTALDIAK

1.- Astronomia: Klase teorikoak eta gauetako irteerak.

2.- Fisikaren Historia

3.- Elektromagnetika: Klase teorikoak. Laborategiko praktikak.

4.- Eguzkitiko energia: Panelen eraiketa prakoak.

B.- AURREZPENAK

1.-Tranformadore trifasiko baten eraiketa

2.- Galdetsu: Konputagailuz lagunduriko irakaskuntzarako sistema.

3.- Makina-tresna baten zenbakizko kontrola

C.- HITZALDIAK

Hiru bat izango dira, Leioako Unibertsitateko hiru Irakaslek emanak.

13.- Kimika

A.- IKASTALDIAK

1.- Erresonantzia magnetiko nuklearra

2.- Analisirako metodo elektrokimikoak

B.- MINTEGIAK

1.- Oreka kimikoa

2.- Hizkuntza kimikoa

C.- PRAKTIKAK

Eroankortasunari buruzkoak.

14.- Matematika

A.- MINTEGIAK

1.- Matematikaren Irakaskuntzaz:

- Irakasle Eskoletan

- B.U.P. eta C.O.U.n

- L.H.tan

- Unibertsitatean

2.- Integrazioaren historia laburra

3.- Matematika Hiztegia: balorapena eta erabilpena.

B.- AURKEZPENAK

- TESI DOKTORALA.: Problema erdilinealak ireki ez-bornatuetan.

- Egile eta aurkezle: MARIA JESUS ESTEBAN.

- ARGITALPENAK: MATEMATIKA OROKORRA. II.

Prestatzaile: MARIA JOSE ZARATE

NEURRIA ETA INTEGRAZIOA

Prestatzaile: XABIER DUOANDIKOETXEA

MARIA JESUS ESTEBAN

15.- Alfabetatze zientifikoa

(LANBIDE HEZIKETAKO IRAKASLEENTZAT)

GAIAK

1.- Fisika Orokorra

2.- Fisika Elektrikoa

3.- Marrazketa Teknikoa

4.- Teknologia Elektrikoa

5.- Teknologia Mekanikoa

6.- Hizkuntz prestaketa

OHARRAK:

Hona hemen ikastaro honen berezitasuna;

Egunak: Ekainaren 29tik Uztailaren 11ra

Tokia: LA SALLE IKASTETXEA (Donostia)

Matrikula: Maiatzaren hogetamarrerako egin beharko da ELHUYAR-en (Garibay kalea 23, 3 Tfno. 42 9945)

Kostua: Matrikula: 2000 pta.

Bazkaririk eta afaririk ez da emango

Ordainketa: BANKOan k/k 1001648.

OHARRAK

1.- Fetxa: Uztailaren 20tik Abuztuaren 1era

2.- Tokia: LARRAONA KOLEGIO NAGUSIA

Avda. Pio XII z/g. Tfno. 948/25 04 00 IRUÑEA.

3.- Matrikulak:

- Epea: Ekainaren lehenetik hogetamarrera

Tokiak:

ARABA:

AXULAR LIBURUDENDA

Avda. Sancho El Sabio, 29. Tfno. 945/22 51 95

GASTEIZ

BIZKAIA:

U.E.U.ren IDAZKARITZA

Alda. de Urquijo, 18 pral izda. Tfno. 94/444 09 29

BILBAO-8

GIPUZKOA:

ELHUYAR

Garibay, 23-3º Tfno. 943/42 9945

DONOSTIA - 4

IPARRALDEA:

ZABAL LIBURUDENDA

Pannecau karrika, 52. Tfno. 2543 90

BAIONA.

NAFARROA:

AUZOLAN LIBURUDENDA

5. Gregorio, 3. Tfno. 948/21 3447

IRUÑEA

4.- Haurtzaindegia:

Izanen da Haurtzaindegi zerbitzua klase orduetan.

5.- Kostua:

- Matrikula 4.000 pta.

- Pentsioa 11.000 pta.

- Denetara 15.000 pta.


Euskal Herria

"Euskaldunek lehenik erdietsi behar dute soberanitatea Kulturan". Federiko Krutwig-ekin elkarrizketa

Orain dela aste gutxi Toledo-n bildu ziren Europa-ko sei naziotako ordezkariak gutiengoen hizkuntzek dituzten arazoak aztertzeko. Ihardunaldiok Sueziak Madrilen daukan enbaxadak antolatu zituen, Apeti (Asociación Profesional de Traductores e Intérpretes) delako elkartearekin batera. Catalunya, Galiza, Suezia, Danemarka, Noruega eta Euskal Herriko ordezkari bina joan ziren. Euskaldunak Juan San Martin eta Federiko Krutwig izan ziren eta azken honekin mintzatzeko aukera izan dugu.

Bileraren ondoriorik nagusienak gutun batetan ezarri ziren eta datorren bilera Mallorcan egitea erabaki.

 Krutwig-ek adierazten digunez, "dirudienez, badago Suezian problema bat; Suezia herri handia da, 10 milioikoa uste dut. Estatu hizkuntza dute (euskara Euskal Herrian bertan hirugarren klaseko hizkuntza da ofizialki) Suezian badute beren alde estatuaren indarra. Hala ere ikusten dute nola orain ingelesezko literatura zabaltzen den mundu osoan eta nola munduan kultur kolonialismo bat kreatzen den".

Hau dela-ta bildu zituen sueziar enbaxadoreak. Bestalde, Krutwig bera da Euskaltzaindian literatur batzordea bultzatzen ari dena. Bere ustez, beste herrietan bezala Akademiaren bizkar hezurra literatoek osatu behar lukete. Puntuotan oinarriturik zurrunbilo baten moduan abiatu zaigu kulturaren bideetatik.

Suezian ikusten dute nola kultur morroitza hasten den eta honen kontra egin nahi dute. Ona litzateke kultura bakoitzak izpiritu unibertsalaz bere hizkuntzan kreatzea eta beste kulturekin harremanetan sartzea.

 Nordisk Rödet, "Consejo Nórdico" espainolez eta euskaraz "Aholku Nordikoa", hauek badute dirua eta orain zerbait egin nahi dute Iparraldeko kulturak beste herrietan sartzeko. Walden jauna ministerioko dirua zaintzen duena da. Nirekin mintzatu zen eta erran zidan Suezia, bertako literaturari buruz euskaraz itzulpenak, edo lan originalak ere, finantzatzeko eta publikatzeko gerturik legokela. Nik erran nuen: "A ver si al Gobierno Vasco se le cae la cara de verguenza". Sueziako Gobernuak Euskal Gobernu baten beharra dugun

A.— Euskaltzaindiako Literatur batzordea noiz sortu zen?

K.— Uste dut Otsailean. Aspaldidanik ez nuen entelegatzen literatur saila bat ez zegoen. Ba daude Jagon Sail bat eta Iker sail bat.

Bertze akademietan inportantea da literatur kreatzaile saila eta geroz ikertzaile saila eta jagon saila.

Akademiak ez du kulparik, aukerarik ez zegoen. Baina zerbait antolatu behar litzateke. Euskal Herrian azken urte hauetan zerbait aldatzen ari dela dirudi, orain 20-40 urte sortzen den mugimendu hori. Orainarte ez zegoen horrelakorik. Euskaldunek orain, batzuek behintzat, badute irakurtzen frantsesezko, alemanezko, ingelesezko literatura. Baietz esan zidaten eta antolatzeko baimena eman. Antolatzen hasi nintzen; egin nuen lehen gauza, Lehendakariari euskararen egoera zein den irakurtzeko informe bat igorri.

Harekin egon nintzen Azkoitian eta pertsona zibilizatu bat zela iruditu zitzaidan. Orduan pentsatu nuen, ba: ni ez naiz antijeltzalea. Uste dut jeltzaleak ere orain aldatzen direla. Europako beste mugimenduak bezala gehiago eta dira. Badirudi, zabaltzen badira Italiako Demokrazia Kristaua bezalakoak izanen direla eta ez Espainiako UCD-ren moduan jarri. Badakit momentu batetan Arana Goiri oso kabernikola eta reakzionarioa zela baina orain demokristauak ez dira kabernikolak.

A.— Gaia zehaztuz, zuk zergaitik igorri, bidali zenion informe hori? Ez al zen Euskaltzaindiaren barruko gauza bat?

K.— Bai, lehenik barrukoa zen. Baina Euskaltzaindia aldatu nahi badugu Estatuaren laguntza behar dugu, euskal kulturgintza pagatu egin behar da.

 Akademiako batzordeko estruktura badut eta kondizioneak baditut, baina kondizioneak betetzen dituzten pertsonak ez ditut. Bost nahi nituzke, bi edo hiru baditut gora behera, bainan egiazkoak ez ditut. Bertsolarikeriak izkiriatzen dituztenak sartzen badira, korrupzionea litzateke bere barnean. Nik ezarri nituen kondizioneak hauek lirateke:

- euskara orain dagoen minus egokeratik gorantz atera nahi luketenak.

- elite izpirituaz literatura idazten dutenak

- literatur prosan ari direnak

- literatur kritikalariak

- bigarren mailan, neurtitzetan poesia kultibatzen dutenak. Eta ez dira izanen:

- linguistika baizik kultibatzen ez dutenak

- herri literaturan ari direnak. Herri literatura ez da literatura, literatura ez da herrikoikeria, beti da pertsona konkretuen ekintza.

- herri literatura aztertzen dutenak: populista, folklorista eta herrikoiak, elite ekintzaren etsaiak Mundu osoan elite hitzak zentzu zentzu ona dauka. Elitea da herri baten burua, piramidearen burua, elite gabe ez dago herri bat.

A.— Zuk diozuna ez al doa Demokraziaren kontra?

K.— Bai zera! Euskaldunok, espainolaren bidez, espainol kulturaz kolonizatuta gaude. Espainolez "pueblo" diozunean, beti da "pueblo" contra la cabeza, contra los de arriba". Euskarazko hitza "herria" "volk" alemanezkoa bezalakoa da, piramide osoa da. Baina piramide bat da, ez da bietan tronkatua, Euskaldunek espainolezko kontzeptuez pentsatzen bait dute, "pueblo = herria". Kontuz, "herria" osoa da, eta ez soi soilik beheko parta. Euskaldunek ez dute ikusten nola euskaldun gehienek espainolako kulturaren morroiak diren. Euskaldunek bere kultura osoa espainolaren bidez hartu dute eta munduan beste kulturarik ez dagoela ere uste dute. Soil soilik euskaldun batekin mintzatzea duzu eta berehala ikusten duzu nola euskaldunek munduko beste literaturen ezagutzerik duten eta ez dagozela ere usten duten.

A.— Baina, hori zer, jende arruntak ala...?

K.— Kulturdunek ere. Hemen beti, Euskal Herrian, kultura espainolako eskolen bidez sartzen baita... Espainolako institutoan zuk irakurtzen duzuna beti da Cervantes, Lope de Vega, Calderon, eta bertze literaturatako gauzak beharbada aipatzen dira baina ez irakurtzen. Beraz, aspaldidanik nik horri buruz proposatu nuen: bazeuden frantses eskolak, aleman eskolak... zergaitik euskaldunek ez zituzten beren haurrak eskolaotan sartzen? Orduan behintzat alienazionea alemana, ingelesa, frantsesa izanen zen; orduan behintzat euskaldunak ez lirateke kultur morroiak, kolonizatu herri orduan behintzat euskaldunak ez lirateke kultur morroiak, kolonizatu herri bat. "Baina hori ezina da... espainol kultura..." Eta holako exenplurik ba ditut.

Orain 10-15 urte eratu nahi genuen Iparraldean "bachiller europeo" baten jartzeko eskola bat. Bazegoen gerturik Inchauspe, senadore izandakoa, harekin mintzo ginen: han bada gaztelu bat, Donibane Garazin, eta gure disposizionean jartzen zuen.

Euskal Herrian zabaldu genituen holako deiak, 500, euskaraz, bachiller europeoa emaiteko eta soil soilik lau pertsonak erantzuna eman zuten. Besteak "ah, gure haurrak atzerrira joaitea...", zeren eta Baxenabarra atzerria baita, bainan Suizara joaitea ez da atzerrira joaitea.

A.— Eta hori zein jenderi zuzendu zenien?

K.— Abertzaleak bezala ezagutu zirenei eta dirudunak zirenak hori pagatzeko. Hola erakusten da euskaldunak eta abertzaleak espainol kultur morroiak diren.

Informean zer proposatzen nuen? Euskal Gobernuak Euskal Herrian zabaltzen den liburu bakoitzaren 500 exenplare erostea eta zabaltzea. Beharbada gehiago egin beharko litzateke.

Suezian autorek ez dute soilik %10 kobratzen, %16 eta bi heren baizik. Geroz, Estatuak edizioneak garantizatzen ditu. Editore batek lan bat hartzen duenean beti autoreari edizione osoaren komisioaren heren bat pagatu behar dio, eta bi heren geroago. Han Suezian, 10 milioi biztanle dituen herri batetan beren pertsonalitateaz, nazionalitateaz arduratzen dira eta euskaldunak ez.

Inkesta bat egin dut hemen Zarautzen. Saltzen diren liburuetatik hiru laurden erdarazkoak dira eta laurden bat euskarazkoa. Eta laurden erdia, zortzitik bat beraz, metodoak dira eta zortzitik bat literatura. Eta askotan ikastolentzat dira. Euskaldunek, ikastolatik ilkitzen direnean ez dute irakurtzen. Eta ikusten duzu, footing egiteko ba dute ordu batzu egunero baina liburu bat irakurtzeko ez dute ordu laurden bat. Eta Zarautz burjes hiri bat da, gutxi gora behera.

Bertze herriekin konparatzen baduzu, euskaldunek ez dute euskara maitatzen, hau dudarik gabekoa da. Zoaz Beljikara. Zer gertatzen da Beljikan?

Flamenkoek, iparraldean, lortu nahi dute hizkuntz ofiziala flamenkoa izaitea. Hiriburua bilinguala da, Bruxelas, eta funtzionarioak bilingualak izan behar dute. Iparraldean inpuestoen deklarazionea flamenkoz egin behar duzu. Flamenkoz egiten ez baduzu, atzera igortzen dizute deklarazionea eta ipsofakto exoficio pagatu behar duzu triplea. Eliza katolikoak ere soilik flamenkeraz predikatzen. Eta hemen espainolez predikatzen du Eliza katolikoak. Eta hiri batzutan, turistak badaude, frantsesez predikatzen badute, flamenkoek protesta egiten dute elizaren barruan. Lovainan, ni bizi nintzen herrian, farmazeutiko batek, flamenkoz apoteke eta frantsesez "pharmacie", jarri zuen letreroa, bi hizkuntzatan. Bi hizkuntzetan jartzeagatik behin baino gehiagotan kristalera apurtu zituzten harriez. Euskal Herrian abertzaleek nola jartzen dituzte guztiak? Espainolez.

Hemen haurrekin euskaraz mintzo dira, zakurrekin ere bai, baina haien artean erdaraz.

Hori baino gehiago. Zuk badakizu La Salle-n (Zarautzen) gertatu dena. Eskolan fraileak euskaltzaleak dira, eta sail bat, paraleloki, euskaraz antolatu dute. Hau gertatua da gutxi gora behera Zarautzen hiru guardia zibil hil zituzten egunean. Niri kondatu didana espainol bat izan da. Gurasoen bilerak espainolez egiten dira beti; holako bilkura batetan norbaitek erran zuen nola euskarazko haurrek matematiketan difikultate batzu zeuzkaten. Orduan bilera horretan euskal gurasoek botatu, eta tartean abertzale bezala ezagutzen diren pertsona batzuek, eta zer erabaki dute? Euskarazko haurrak kendu beharko lirateke euskarazko klaseetatik! Nik ezina zela pentsatu nuen eta pertsona bati galdetu nion ea baietz erantzuna izan da. Hau, espainol batek harrituta kontatua: "Nosotros no, los vascos han dicho que hay que quitar la sección vasca" Eta horietan euskal abertzaleek! Hori da bere hizkuntza maite duen herri bat?

Hemen, Zarautzen, bada moja eskola bat eta guraso abertzaleak bidaltzen dituzte alabak erdalduntzera. Hau ez da euskera maite duen herri bat.

Nik askotan pentsatu dut: Euskal Herrian badaude etorkiz bi herri. Bata euskara ekarri zuena ez dakit noiz eta beharbada euskaldunak baino lehen bizi ziren baskoak. Eta baskoek ez dute euskara maitatzen, baskoak euskararen etsaiak dira, euskara suntsitu behar dela pentsatzen dute baskoek. Euskara suntsitzeko edozein hizkuntzaz koaligatzeko, elkartzeko gerturik daude. Askoz gehiago maitatzen dute euskalduntzen diren inmigranteek.

Euskal Gobernuaren dretxo morala soil soili euskal kulturgintzan dago. Herri bat kultura kreatzen duen talde berezi bat da. Kulturgintzan dago euskaldunen pertsonalitatea. Euskaldunek kultura egiten ez badute ez dira herri bat eta herri bat izaiteko eskubidea ez dute eta estatu administrazio bat kreatzeko ere ez. Gobernua soil soilik litzateke parasito batzuen zaku bat. Euskal gobernuaren eskubide guztia euskal kulturgintzan datza.

Adibidez, badakizu, Alemanian Errepublika Federal bat dago. Lehenik estatu batzu geratu ziren eta geroz estatuak bildu dira. Soberanitatea Bund edo Federazio Alemanean dago, salbu eta kulturgintzan: estatu bakoitza subiranoa da, heiek hoin inportantea dela ikusten dute. Euskaldunek lehenik erdietsi behar dute soberanitatea kulturgintzan.

Baina kulturgintza zer da? Batez ere, herri batek berarizkoa, propioa, literatura du. Baina kulturgintza honetan ez dira bertsoak, bertsolarikerikariak gutiago, kultura ez baitira. Herri kultura ez da kultura, hori folklorea baita, kultura begi gizon batzuen ekintza da. Kultura kreatzen ez duen herrian desagertzen da.

Herri Hizkuntzan dago oroitzapen etnikoa baina literatur hizkuntzak kreatu direnean, Sumerian eta geroz grekoekin, kultura kreatzen ez duen herria desagertzen da eta hizkuntzaren bidez herria desagertzen da.

Euskal Herria desagertuko da euskal literatura kreatzen ez dugun bitartean. Baina literaturaren muina prosa literarioa da; beraren bidez hizkuntza literarioa sortzen da, ez bertsoen bidez. Hori baino gehiago: honen kreatzeko herri guztiek literatur hizkuntza batua kreatzen dute. Literatur tradizioen bidez kreatzen dute eta horregatik beti lapurteraren alde izan nintzen. Lapurtera ongi hasi zen XVI. mendean. Geroz holako petralkista bat, Etxepare; Geroz, Biblia itzulpena izan da beste herrietan bezala, hizkuntza burjesa kreatzeko, protestanteek mundu osoan burjesia kreatu baitute eta heien hizkuntza ere bai. Leizarraga nolabait hasten eta reakzione bezala Axular, kontrareforma izan zen.

Jesuitek Italiako kultura eta Rennaissance-a erhail dute. Pentsa dezakezu Italian hil badute bere sortzearen herrian zer egin duten. Sortzen zen kultura fetus-ean hil zuten.

A.— Baina Axular ez zen jesuita...

K.— Ez zen jesuita baina kontrarreformaren alde zegoen. Dena dela Axularren literaturan, mezu bezala, ez dago mezurik, beraz zero da; baina hizkuntza bezala ona da. Orduan sortu zen egokera hura Euskal Herrian jarraitu da, Euskal Herrian beti ukan ditugu euskarari buruz izkiriatzen dutenak, baina euskaraz ez. Eta hau ikusten da Akademian. Mundu guztian beti egin da, lehen partean, kultur kreatzaileen bilkura; eta geroz ba daude kultur kreatzaile hauen kritikoak edota linguistak. Baina euskal Akademian zegoen lehen saila linguistena zen. Eta euskal akademiak errepikatzen du soil soilik Euskal Herriaren egoera. Nik ez dut esaten borondate txarrik dagoenik, baina hau ikusirik begiak zabaldu behar dira.

Nor izan da euskal literaturaren hasieran? Pello Abarka; ez Peru Abarka, pellokeriak izkiriatzen baitzituen, tontokeriak eta orduandanik (batez ere Bizkaian, bizkaitarra bait zen) hasten da hori: herriko tontoa, euskalduna, holako arrogantziaz, estupitateaz; bere estupidakuntza holako gauza ona bezala presentatzen dute. Eta zerbait ikasi duen Maisu Juane-ez burlatzen dira.

Eta hori ez da batzuek uste duten bezala kasualitatea, ez. Mogelek inkisizioneko zensorea izateko eskubidea eskatu zuen. Hori integrista, oskurantista eta antikulturalista bat da. Beraz, pertsona horri omenaldia ez, kontra omenaldia egin behar zaio. Hori izan da Euskal Herrian sortu duen izpiritua: jebokeria. Eta jebokeria honetaz Euskal Herria suntsitzen ari da eta izpiritu hori oraindik ere bizi da. Hau da dialektuetan izkiriatzeko arrazoia. Ni dialektuen alde nago, bizkaieraren alde nago, maitatzen dut bizkaiera. Baina izkiriatu hizkuntza ez badugu, euskara hilen da.

Estatu nazionala hazteko lehenik fetua kreatu behar da eta guk euskal literatura eta euskal kultura fetu bezala kreatzen ez badugu ez da euskal estatua etorriko. Estatua beti da ondorioa. Egiazko nazionea beti kreatzen da. Dialektuetan idatzi nahi dutenak euskal askatasunaren etsaiak dira.

A.— Hori ez al da fuerte xamarra...?

K.— Bai dudarik gabe. Jakin gabe, objektiboki, etsaiak dira. Mundu guzian egokera nazional, status-a, kreatzen da literatur hizkuntzaren bidez, ez dialektuen bidez. Dialektuetan izkiriatzea egokera prenazional bat da Eta egokera prenazional batetan jarraitu nahi dutenak egokera nazionalaren etsaiak dira. Zuk galdetzen zenuen Akademiak zergaitik literatur batzordea kreatu nahi duen. Akademian egon dira soilik linguistak. Nor izan da literato bezala egon dena? Txomin Agirre. Baina Txomin Agirre munduko literaturekin konparatzen baduzu hori bostgarren mailako klasiko bat da: ohiturista bat: Europako literaturen mailan zero baino gehixeago da.

Badakizu zer den "Kresala": han apez batek deretxo zibilean ezkondu nahi zuen, arraioa. Eta bertzean, Garoa, mendi garaian bizi den gizona onena; geroz, hirietan, zantar guztiak. Frantziako literaturan "Arcadia dorada" bat egon dela erraiten da. "Arcadia dorada" honetan beti erregeren semea artzaien jantziez jantzita zegoen eta filosofiari buruz aritzen zen.

Euskal hirietan bizi diren burjesek, abertzaleak direnean, beren abertzaletasuna artzaien jantziez jazten dute, baina mintzo direna ez da holako gauza gora, Beraz, euskarazko egokera ez da "arcadia dorada", "arcadia chatarra" baizik. Frantziako literaturan artzaien arteko dialogoak filosofikoak dira, baina euskal burjesen artzaien arteko dialogoak tontokeriak dira; ez dira urrezkoak, txatarrezkoak baizik.

Egiazko iraultza bat egiteko estrukturatze kriterioa aldatu behar da. Biologia berriak erakutsi digunez, bizia berez estruktura bat da. Materia, estruktura gabe, entropiara joaten da. Estrukturen bidez bizia kreatzen da estrukturarik gabe ez dago bizia.

Estruktura bakoitzean estrukturatze kriterio bat eduki behar da. Eta kriteriorik baduzu, nahitaez hierarkia bat duzu.

Ni orain gure gizartean dauden kriterioen kontra nago. Gure gizartean dagoen kriterioa dirua da eta marxismoa berdina da. Horregaitik, nire aburuz marxistek nehoiz ere iraultza bat eginen dute, marxistek eta kapitalistek gizartea estrukturatzeko kriterio berdina baitute, Nire aburuz, estrukturatze kriterioa Rennaissancekoa izan behar da: kultura. Epoka horretan munduak gora egindu du. Diruaren kriterioa, Max Weber-ek erakutsi duenez, protestanteek ekarri dute. Beren mentalitatearen bidez, kapitalismoa sortua da. Protestanteen Reformaz eta Antireformaz, kapitalismoa goratua da. Jesuitek, protestantismoaren kontra egitekoz, protestanteen kriterio guztiak onartu dituzte katolizismoaren barnean. Horregaitik, jesuitek eta protestanteek, Italian gertatzen zen Rennaissance-a erahil dute. Eta ni ez naiz Eliza katolikoaren kontra mintzo, jesuiten kontra baizik.

Orain, kapitalismoa dagoen impassetik ilkitzeko ez dago bide bat baizik: ohiturak kentzeko, superestruktura kentzeko kultur base berri bat kreatzea.

A.— Bukatzeko, zein da zure ustez Euskaltzaidiaren intzidentzia euskal gizartearengan?

K.— Filosofia estudiatzen baduzu, ba daude bi sail: bata da Fisika: denaren gauzen jakintza eta bestea da Etika, izan behar lukeenaren jakintza.

Filosofiaren aldetik begiratzen badugu orain euskal gizartearengan duen intzidentzia txikia da. Etikaren aldetik, handia behar luke izan.

Euskaltzaindia euskara eta euskal kulturarentzat da. Beraz, nire aburuz, Euskal Gobernamenduak Euskaltzaindiaren zerbitzutan egon behar luke, etikan. Fisika nola den, noren zerbitzuan dago? Ez dakit, baina dudarik gabe ez dago euskal kulturaren zerbitzutan, izan behar lukeen bezala.

Batzuek pentsatuko dute oraingo Euskaltzaindiaren kontra mintzatzen naizela; ez, hola izan da, euskal gizartearen reflexu bat da. Guk aldatu behar dugu, Euskaltzaindiaren bidez, euskal gizartea, euskalduntzeko.

Behar bada, honetaz gainera, sartu behar luketen batzu ez dira sartu. Txillardegi, nire aburuz, aspaldi ez zen sartu, eta sartu dira Txillardegiren kultur ikuspuntutik askoz beherago zeuden pertsonak. Eta hori ezina da.

Nik, behintzat, Azkueren denporan, nehoiz ez dut begiratu pertsona bat apeza den ala ez, nire politikako haburukidea den ala ez. Soilik begiratu diot euskal kulturgintza orain arte linguistika besterik ez da izan. Gizona pentsatzeko modu bi daude: bata da basetik gorantza doana, kreatzailearena da. Bigarrena kreatu den piramidetik teoria baten bidez gauzak interpretatzea. Linguistak holako bigarren ekintzako pertsonak dira.

A.— Aurretik pentsatutakoa aplikatzen dutenak...

K.— Adibidez, Etxepare: nik ez dakit handia zen ala txikia, baina lan bat egin du. Bainan gero, ikertzaile batek Etxepareri buruz lan handi bai egin du. Beharbada linguista batek izkiriatzen duen lana oso handia da, Etxeparek izkiratzen zuena hamar mila aldiz baino handiagoa. Baina linguista horrek ezin zezakeen izan Etxepare hori gabe.

Kreatzaileak zuhaitzak dira, linguistak haren ondoan hazten diren huntzak; baina huntza inoiz ez doa zuhaitza baino gorago. Euskal Herrian huntzak ukan ditugu, baina nola zuhaitzak ez zeuden, huntzak beti lurraren gainean egon dira.

Mikel Gereka

Koldo Gerardo Puente Mujika

eta

Mikel Sanchez


Euskal Herria

Noren eta norentzako Unibertsitatea?

Apirilaren hasieran 25 urte baino gehiago duten ikaslegaientzat egin ziren Bilbon azterketak. Horiek dira bide, Unibertsitatean onartuko dituzte edo atzera bota.

Ez dakit nolakoak izan diren aurreko urteetan, baina honetakoa guztiz salatzekoa da, antieuskalduna izateagatik eta azterketaren objektibotasun lege guztien kontra jotzeagatik.

Hizkuntza hautatzekoa denean, denei oportunitate berdintsua emateko, hizkuntza batenganako fobiarik ez balego, normala izaten da testuak edo hizkuntzazko galderak maila berberakoak jartzea.

Edozein arrazoigatik hizkuntza batenganako fobiarik balego, hori baztertzeko, hizkuntza hori ahal den jende guttienak hautatzeko ahalegiñak egingo lirateke...

Ez, ez dut mamua bazter guztietan ikusten, ez da hori. Ariketa textu bat itzultzea zen. Euskarazkoa, euskaldun alfabetatu batek (eta segur seguru hau ez zela berak egiten zuen lehen itzulpena...) nekez egin zuen, 3. mailako ikasleren batek ezin izango zuela egitea edo gorriak ikusi behar egiteko komentatu zidan. Frantzesezkoa, ordez, lehen edo bigarren mailako ikasle batek egiteko modukoa... Nola deritzo horri? Datorren urtean,aurten euskara hautatu duten askok besterik hautatu beharko dute azterketa gainditzeko.

Hori hizkuntzaz. Gaiez ere zerbait dago esateko.

Ikus zer nolako gai objetibo: Arkitektura historian zehar. Bizpahiru horrialdetan zer jarriko zenuke zuk? Orain frogatu, galde ezaiozu zure ondoan dagoenari...

Izan ere, oso normala da horrelako jende menperatzeko (azterketa hauetara doazen gehienak aspaldian ikasketak utzirik eta lanean dabiltzatenekoak dira, ez ahaztu...). Egunero gai hori sartzen zaigu telebistan, irratian, kalean, aldizkarietan... Kutsadura, kirola, Prentsa, krisialdia eta horrelako gaiak ez dira entzuten; horiek lerdokeriak edo eta intelektualegiak dira...

Baina ez da hori, oso grabea bada ere, ni gehien kezkatzen nauena. Nire problema objetibotasuna da, zerik ere ez dagoela eta zergatik ez dagoen.

Edozein gaitan eta edozein mailatan, ebaluazio galderak argiak eta ulerkorrak izan behar dira; hau da, ikasleak segiduan jakin behar du zer eskatzen zaion. Eta hori ez da gertatzen komentatzen ari garen kasuan. Bata etxegintzaz mintzatuko da, bestea eleizgintzaz edo eta hilobigintzaz, hirurak eta beste gehiago ere Arkitektura dugu. Era berean, momentu berberetan ez ziren berdinak Atenas eta El Kairon egiten ziren etxeak, ez eta oraintxe Bilbon eta Miamin egiten direnak... Bizpahiru horrialdetan beti utziko duzu zerbait jarri gabe, edo bestela zure erantzuna ez da izango behar den zehatza, edo...

Zergatik? Galderak eta gaiak guztiz objetiboak badira, horrelako kasuetan behar denez, erantzuna argia da, eta ikasleak ondo ala txarto erantzun, ez dago erdixkarik. Gutti ematen badizute zuk azterketa ondo eginda, protesta dezakezu... Objetibotasunik ez badago, beti geratzen zaizu zalantza. Protesta egitera ausartzen bazara ere, beti aterako dizute atxakiren bat. Objetibotasunik ez badago, nori eta nola emango zaio sarrera eta nor eta zergatik atzera bota? Batek daki!!!


Euskal Herria

Euskadi Ireland. Euskara eta Gaeliko irakasleen arteko elkartrukea

Berrogei eta hamar, (50,) gaeliko jatorrizko hizkuntzaren irakasleak, uda honetan, Euskal Herrira etorri nahi dute euskara irakasleak, uda honetan, elkartruke bat egitera.

Irelanden, Euskal Herrian bezala, bere jatorrizko hizkuntza berpizten saiatzen dira; maila honetan gure eta haien arazoak antzerakoak dira.

Gaelikozko eta euskarazko irakasleen arteko harremanak benetan interesgarriak izango diren ustetan Ulibarri Euskaltegiak eta Behal International Schoolek harreman hauek, eginkorrak izan daitezen ekintza bitxi bat antolatu dute.

Berrogei eta hamar euskaldun Irelandera joan ahal izango dira bertan hilabete igarotzera, bertako irakasle baten etxean, eta era berean berrogei, eta hamar irelandar etorriko zaizkigu, beste hainbeste euskal irakasleren etxeetara.

Pentsa daiteke garezti izango dela, eta ez, alderantziz baizik. Euskaldunei 6.750 ptz kostatuko zaie matrikula, segurantza eta mediku gastuak. Bidaia hegazkinez, trenez eta untziz, edo kotxez eta untziz egin daiteke. Prezioak —joan eta etorri— 33.900 pezeta egazkinez edo 11.500 trenez edo kotxez. Ikusten denez sakela guztietara molda daitezke bidaiaren prezioak.

Honelako ekintzarik ez da inoiz eratu Euskal Herrian orain arte. Euskararen irakaskuntzarako eta beraz Euskal Herria euskalduntzeko honelako ekintzak beharrezkoak deritzazkigu.

Dudarik gabe edozein hizkuntza irakasteko, beste bat nola ikasten den ikusteak izugarrizko garrantzia du. Ikaslegoaren zailtasunak hobeto ulert ditzazkigu gure buruarengan ikertzen badugu hizkuntz berri baten ikasgoa.

Kontutan harturik, mugituko garen giroa zein izango den eta hilabetetarako bakarrik dela, Irelandeko irakasleek ingelesa erakatsiko digute eta guk beraiei gaztelania eta frantsesa Iparraldera datoztenei.

Aurrerantzean honelako kontaktoak gehitu behar direla uste dugu. Halaber premiazko bezala jotzen ditugu elkartrukeok eta ez bakarrik irelanderrekin baizik eta beste zenbait herriekin ere.

Bainan hala ere elkartrukeok ez bazaizkizue komeni, Irelandara joan ahal duzue 58.000 pezetekin. Prezio honetan etxebizitza, janariak eta klaseak barne direlarik.

Ulibarri Euskaltegia, bide honetan jarraituz, Society of Basque Studies in America Estatu Batuetako elkartearekin hartuemanetan jarri da elkartrukeok haiekin ere bidetzeko. Kasu honetan amerikarrek ingelesa erakatsiz eta guk beraiei euskara.

Elkartruke hauetan interesaturik dagoena zuzendu dadila:

ULIBARRI EUSKALTEGIA

Ald. Urquijo, 19 - Tfno. 444 19 41

BEHAL INTERNATIONAL

Avda. Basagoiti, 42 Algorta - Tfno. 469 40 12

(BIZKAIA)


Hankaz gora

Ordaindu ordez kobratu

Alejandro Herrera Casado Basaurin bizi da, eta Bilbotik herrira joateko, taxi bat hartu zuen lehengo egunean. Ordaintzerako orduan, taxistak 600 pezeta eskatu zion, eta Alejandrok, Bilbotik Basaurira joateko tarifa 400 pezetakoa zela erantzun zion, eta ez ziola hori baino gehiagorik ordainduko. Taxistak orduan, arazoa azaltzeko, Udaletxera laguntzeko eskatu zion Alejandrori, eta harantz abiatu ziren. Baina bidean, non agertzen diren beste lau taxista, eta Alejandro taxisetik atera ondoren, lurrean utzi zuten konorte barik, izugarrizko jipoia eman eta gero. Ondorioa: klabikula apurtuta, hospitalera grabe. Zer egiteko kapazak garen 600 pezetagatik. Neuk diodana: mundu honek ez duela erremediorik.

Bermeo-Bermio-Bermeo

ANAITASUNAren azken alean, artikulu bat argitaratu genuen herri honen izena, gure ustez, nola idatzi behar zen esanez. Han aztertzen zen alternantzia BERMEO-BERMIO zen, baina, mira por donde, beste posibilidade bat ere ba dagoela, "Elizalde" ikastolako umeek, Bilboko IBILIALDIA'81n, kamisetetan eroan zutena: BERMEO, azentu eta guzti. Hau da gauzak konplikatzeko gogoa edukitzea. Neuk ez diot ba..., mundo honek ez daukala erremediorik.

Baten faltaz bi

Peter Scott gizon ingelesaren bihotza, ez zen bat ere ondo aurkitzen, eta konpontzeko, transplante bat egitea erabaki zuten medikuek. Hori dela eta, Harefield hospitalean, zirkulazio-akzidente batean hil zen 13 urteko neska baten bihotza ipini diote, baina berak zuen bihotz gaixoa, kendu gabe, beraz, momentu honetan, Peter Scott-en paparrean, bihotz bi ari dira lanean.

Ikusten denatik, mundu honetako gauza batzuk ba dute erremediorik.

Ohitura matxista bat

Leioa, lehen Lejona, Bilbo ondoan dagoen herri bat da, eta orain dela urte pare bat edo, izen bereko jatetxe eder bat igiri zuten bertan. Jatetxe hori, Bilbo inguruko fama handienetarikoa da (beraz, garestienetarikoa) eta, etxeko espezialitate modura edo, ohitura bitxi bat dute, ondo ulertzen ez dudan ohitura matxista bat: gizonezkoei ematen dieten kartak, janariak eta prezioak dakartza, emakumezkoei ematen dietenak, janariak, baina preziorik ez. Behar bada, haien ustez, gizonezkoek ordaindu behar dutelako izango da, ala agian, janarien eta jakien prezioen berri, emakumezkoek gizonezkoek baino hobeto jakiten dutenez gero, etxekoandreak entera ez daitezen zenbat aldiz multiplikatu duten edo, egingo dute.

Mundu honek, erremedio gatxa dauka benetan.

Ez zuen baliorik, baina badaezpadan saldu

Lugo probintziako Lancara herrian gertatu da. Orain dela gitxi, Adelpha erakundeak, protesta bat zabaldu du, Lancara herriko San Juan del Muro elizako atea desagertu egin delako. Azkenean, arazoa argitu egin da: atea, eliza horren ardura duen abadeak, saldu egin zien antikuario batzuei, bere ustez, ateak ez zuelako bat ere baliorik. Ez zuen baliorik, baina berak saldu... ai, zorro, zorro.

Mundu honen erremedia, ez da etorriko elizaren aldetik; hori seguru ezetz.

Zenbat irabazten duzu zuk?

 Exxon omen da munduko lehen enpresa. 1980. urtean, bere salmentak 8.800.000 milloi pezetakoak izan dira, eta irabazi garbiak, 360.000 milloi pezetakoak. Enpresa hau amerikarra da, noski, eta bere zuzendaria ere bai. Zuzendari honen izena Clifford C. Garvin da, eta Exxon bada munduko lehen enpresa, Cliford munduko lehen ejekutiboa: ihaz, 3.340.000 dolarreko soldata eduki du, hau da, egunean 732.000 pezeta irabazi du.

Ikusten denatik, amerikarrak, heuren mundua baino ez dute konpontzen.

Oporraldia

Oporraldia hastera goazela eta gutariko askok haien musturrak apurtuko dituzte bideetako bazterretan. Urteak igaro arren, nahiz eta mundua geroago eta bilakatuago bideetako eriotzeen kopurua ez da gutxitzen. Datu gisa aipa ditzagun hurrengoak: 1969.urtean, adibidez, 395.575 izan ziren lurpera joanak bide istripuak zirela eta.10 urte geroxeago hilak 545.173 izan dira: hots, ia 200.000 pertsona gehiago. Egia esan gehienak, istripurik gehienak, bideetan ematen dira hirietako kaleetan baino. Eta guk, zerbait lagundu nahian, eta bide aproposak egiten ez diren bitartean Espainiako "Bide Apostolutzak" emandako bat jartzen dizuegu: "San Kristobal martiri ospetsua, Jaungoikoaren esku miraritsuari esker ez suaren ez gezien minik hartu ez zenuen hori. Lagun nazazu imitatu ahal diezazudan! Kristorenganantz daramadan bide hori errezago izan dadin zure eguneroko laguntza indartsua espero dut asmook bete ditzadan". Honela azaltzen ziren "Bide Apostolutza"koak bide istripuen aurka jokatzeko Ekaina honen hasieran.

Japonian

Nakaizu japoniar hiriko balneario batetan urregorri bainu bat zabaldu zuten lehengo batetan. Ur berezi hortan bost minututan egoteak 25 doilar balio du. Gero, bainua hartu ondoren, urregorrizale guztiek argazki bat ateratzen dute etxeetako hormetan zintzilikatzeko. Ez al litzateke hau bide apropos bat basamortuetako ur eza konpontzeko, ez diot soroak urregorriez garastatu beharko direnik, baina bai urregorriez uharka berriak zabaltzea ura eramateko, ezta?

Gezur detektorea

Hamburgoko "ZEIT" izeneko astebetekarian ondorengo iragarkia irakurri dugu: "Gezur detektorea, 1950 marko. Segur al dakizu zure ezkontideak enganiatzen ez zaituela? Zure bazkideak garbi jokatzen duela argi ikusten duzu? Interesatzen zaizun guztiaren egia jakitea nahi al duzu? "Voice Stress Analysser" gailuak esango dizu, 1950 marko bakarrik".


Nazioartekoa

Frantzian zerbait berri espero

Frantziako Lehendakaritzarako hauteskundeak eman ondoren, legislatiboetarako bi epeak eman dira. Maiatzaren 10ean hasi zen aldaketa politikoa guztiz konfirmatu da Ekainaren 21ean. Sozialistek irabazi dute baina ez edonola, beren kopurua hiru aldiz biderztua izan da Frantzia osoan zehar, Ipar zein Hegoaldean, eskuindar feudoetan ere ondamena probokatuz. Eta Euskal Herriko Iparraldean, kostaldean bereziki, sekula ikusia izan ez den ondorioa eman egin da oraingo honetan, Bernard Marie eskuindar diputadu anti-euskalduna galduz sozialisten onarako.

Horregatik, bidezkoa iruditu zaigu Mitterranden garaipenaz eta garaipen horren atzetik dagoen historia hortaz ikerketatxo bat egitea. Lanaren helburua Mitterrandek, bere Eliseoko postua lortzeko eraman duen politikaren laburpen bat besterik ez litzateke eta hortarako beharrezkoa zen V. errepublika hortatik hastea. Kandidato sozialisten egitaraua azaltzeko azkenez.

Estatuek eta beraien zuzendariek gehienetan, nahiago dute jarrita dagoen egoera, aldaketa baino. Baina, hau ez da izan Frantziako kasua, hemen aldaketa aukeratua izan delako. Egia esan, ez Moskuk ez Washingtonek ez zuten nahi aldaketa handirik Pariseko Eliseon, nahiago zutelako ezagutzen zutena, hots, Giscard, zetorkiena baino; hau da, Mitterranden politika baino.

Sozialistek, Mitterranden alderdikoek, ez dute nahi langabezira hontaratu, ez dute nahi pasibitaterik ekonomiaren ezein arlotan, Frantziako politika eta ekonomiaren erreaktibazioa baizik. Hauxe izanda behintzat, heuren kanpainan azaldu dutena. Ikus dezagun, luzarotik datorren kanpaina honen aurrerabidea.

1.- Lehendik datorren burruka

Burrukaz aritu baino lehen jar dezaiogun gudatokia. Aurtengo Maiatzaren hamarrean izan diren hauteskundeak Frantziako lehendakari bat aurkitzekoak izan dira, baina gure galdera hauxe litzateke: zer nolako lehendakari?

V. Errepublika eman zenetik, Pariseko lehendakariak aurretik zuen baino botere handi eta zabalago eskuratzen du 1958.era arte zegoen sistema parlamentarioa baldin bazen (hau da, parlamentarioengan zegoela politika egiterik handiena) oraingo honetan, V. Errepublikaren geroztik, sistima presidentzialista izango da, hots, lehendakariak berak parlamentu osoak baino indar gehiago duela politikagintzan.

Lehendakaria dugu boterearen buru, berak zaintzen baititu konstituzioaren garapena botere publikoen jarduera, Estatuaren jarraiera, burjabetasuna, lurraldeen integritatea eta asambladaren zeregina. Bestalde, lehen ministroa eta gobernua izendatzen ditu, ministro kontseiluaren buru da eta Gudarostearen buruzagia da. Hau horrela delarik, Mendebaldeko Europan dagoen lehendakaririk indartsuena dela esan genezake.

Frantziako lehendakariaren garrantzi honek IV. errepublikan du bere jaiotza. Errepublika honetan botere legislatiboak ejekutiboan agintzen zuen, era honetara sortzen ziren gobernuek asteak edo hileak baino ez zituzten irauntzen.

Egoera hau aurkitu zuen De Gaulle jaunak eta urak uharkara bihur daitezen konstituzio berri bat asmatzeari ekin zion. Konstituzio berri honek V.errepublika sortuz Estatuto lehendakariari ematen zizkion lehen aipaturiko botereok.

Herriaren %80ak onartu zuen konstituzio honek oreka eman dio Frantziako politigintzari baina orain arteko lehendakariek gehiegi erabili dute konstituzioak ematen dien boterea. De Gaulle, kasureko, erregetzat hartua izan zen oposizioaren aldetik eta Giscardek gehiegitan erabili du, duen boterea inolako azalpenik gabe.

Azken urteotako hauteskundeak

Azkenaldi honetan Frantziak hauteskunde orokor bi ezagutu ditu: lehena 1974.urtean lehendakari bat aurkitzeko eta bigarrena lau urte beranduago, baina honetan parlamentorako egina.

Georges Pompidou 1974.eko Apirilaren 2an hil zen bere atzetik nor jarri omen zen zehazturik gabe. Eskumako alderdiak zoratu ziren jarraitzaile bat aukeratzeko, bitartean ezkerrak Mitterrand aukeratzen zuen.

Eskumak bere tira-biretan pertsona bi bilatzen ditu Chaban Delmas C. Pompidourekin lehen ministro ohia) eta Giscard d'Estaing (Ekonomi arazoetarako ministroa bai De Gaulle eta Pompidourekin).

Lehen itzulian Giscardek jan zion bidea Chaban Delmasi eta bigarren itzulian Giscard eta Mitterrand aurkeztuko ziren frantsesen aurrean. Bigarren txanda honetan Giscardek Mitterrandek baino bostehun mila boza lortuz lehendakaritza eskuratzen du Jacques Chirac-i lehen ministroaren tokia emanez kanpainan zehar eman zion laguntzari ordaintzeko.

1978. urteko hauteskundeak parlamentoa betetzekoak izan ziren. Mitterrandek 1974.enekoak galdu ostean, Ezker Batasunari ematen dio bere laguntza eta 1972.ean hasitako Batasuna bere fruitua ematen hasten da. Baina fruitu guztiak Sozialistek hartzen dituzte Komunistek Batasuna uzten dutelarik.

Apurtze hori zela eta, ezkerrak eskumak baino larogei eta hamaika diputatu gutxiago lortzen ditu, gaullistek lehen indarra izatea lortzen dutela eta Giscard-zaleak bigarrenak gelditzen direlarik, hirugarren leku batetan ezkerra agertzen zen nahiz eta hauteskundeen lehen itzulian botoen %49'87a berea izan.

Dena den, aipatu dugun Ezker Batasun honetan Sozialistak (Mitterrand) eta Komunistak (Marchais) baino ez zeuden, ezker erradikala kanpoan gelditzen zelarik. Beste ezker honen ustez, zein eskumak irabazi zein Batasunak irabazi, gauzak ez ziren gehiegi aldatuko.

Ezker erradikalaren ustez, eskumaren eta Batasunaren asmoak ekonomiari buruz berdintsuak ziren, biak ziren kapitalistak sakonean nahiz eta azalean ezberdinak zirela eman. Haientzat, burjeseria klasikoaren alboan beste bat ari da jaiotzen, Alderdi Komunistak sortzen duena hain zuzen. Alderdi honen helburua boterea eta produkzioa Estatuaren eskuetan batzea dalako. Bestaldetik, sozialistek irabazi arren, Alemania edo Hungriako sozialismora baino ez dute uste helduko zenik eta.

Ezker erradikalaren ustez politikak nuklear arloa, Frantziaren Afrikako inperialismoaren arloa edo eta gutxiengo arazoak ere ukitu behar ditu, Frantzia osoa Paris bat bihurturik gabe. Gauzak horrelaxe zeudelarik hasten da Giscarden aldia (1974-1981).

2.- Giscarden aldia

Giscardek zuzendu eta gidatu duen garai honi izen bat jarri behar bagenezaio aldaz beherarena jarriko genezaioke. Aldaz behera. Lanean, langabezia izugarri eman delarik, eta aldaz behera giza-eskubideen mailan, baina zehaztasunez jarraituz, ezin ahaz dezakegu inflakzioak frantsesei eman dizkien buruhausteak.

1974.urtearen geroztik langabeziak gehitze izugarri bat ezagutu du. Datu gisa urte batetan kotxegintzaren produkzioa %24'3a jeitsi dela esan dezakegu edo aurtengo Ekainean itxaroten den langabetuen kopurua miloi t'erditik gora joko duela Frantziako aldizkarietan irakurtzen dugunez.

Jazo dena hauxe litzateke. 1962.etik 1975.era bitartean Frantziako populazio eragilea bi miloitan hazi da, zeuden nekazari asko lantegira eramanez, andrazkorik gehienak lanean jarriz, Algerian bizi ziren frantses guztiak Frantziratuz eta inguruetako nazioetatik langileak inportatuz.

Gero kapitalismoaren krisis mundiala agertu denean eta salmentak gutxitzean jendea soberan zegoen, ez bakarrik produzitzen zebiltzatenak, belaunaldi berrietako jendea ere bai. Orduan zera genituzke: Langabezian batu direnak, heuren lehen lana aurkitzen ari direnak eta heuren lantegietatik botata izan direnak.

Giscarden politika ekonomikoaren ardatza ekonomiaren ez birjaurtikiaz legoke; hau da, langileen soldatak ez altxatzeaz Frantziako eskulanen prezioak konpetitiboak daitezen merkatuan. Beste puntu batetan interesak oso garaiak izan direla esan behar dugu; era honetaz, Frantzian jezarririko kanpotar kapitalak errentabilitate handiagoa ezagutzen duelarik ez da Frantziatik aldentzen.

Hitz batez, kapitalarentzat nahiko baikorra izan baldin bada Giscardek eraman duen politika ekonomikoa langileentzat txit okerrago izan dela esan dezagun.

Lehendakari ohiari egin zaion beste salaketa Giza Eskubideei uko egiteaz datza. Aski ezagunak dira Frantziak Afrikan daramatzan bideak, kasureko Ertafrikako Bangui-n Pariseko errespontsabilitate zuzenean eman zen haurrilketa jar dezakegu. Euskal Herriari hurbilagotik joten dizkion beste kasu ezagunak ditugu, euskal errefuxiatuekin Eliseon eraman den giza-aurkako politikaren barnean bat ditzakegula: herbesteratzeak, extradizioak eta gartzelatzeak nahiko ezagunak ditugu denok hemen banan banan birrazaltzeko.

Frantziak ezagutzen duen energia arazoak ere badu bere tokirik Giscarden garaiari egiten ari gatzaizkion gainbegirakada honetan. Energia egitarauak honelako aurreikuspenok ikusten zituen: Kontsumo guztitik % 53'5ra heltzen zen petrolioaren erabilketa % 33ra jeistea, ikatzari dagokionez % 18tik %11ra baina nuklear indarrari dagokionez asmoak altxatzekaok dira, %6'4tik %30'2ra hain zuzen ere; energi berriek ezagutuko duten igoera %1,6tik %4'1ra joango dira.

Amaitzeko, hauteskunde aurreko egunetan Frantziak zuen inflakzioa %15ekoa zela esan dezagun. Frantziako herriak Giscardengandik zenbat hartu duen jakitea nahi duenak gogora dezala Francois Mitterrandek, Maiatzaren 21ean, Giscarden eskutik lehendakaritza hartu zuenean nola oihukatu zioten lehendakariohiari lehendakari berriari ongi-etorria ematera joan ziren paristarrek.

3.- 1981. urteko kanpaina

Lehen itzuliaren aurrean

Batzuk izan dira lehendakaritza hartzera aurkeztu direnak, baina jende guztiak sailkatu ditu bi mailetan: Aukerarik zutenak eta Kandidato txikiak edo aukerabakoak. Dena den, ikus dezagun norberak zuen asmoa zein zen.

Arazorik nabarmenena ekonomiaren inguruan ezartzen da. Hautagai guztiek onartzen baldin badute ekonomia oso gaizki aurkitzen dela ez daude ados nola konpontzeaz. Chirac-ek, bere aldetik, inbertsiobide guztiak zabaltzea eskatzen du lege gutxiago eta gastu estatal txikiagotuz; gutxi gora behera Thatcher eta Reaganek egin dutena. Giscard-en ustez egin behar dena Frantzia hiru super lehen herrien artean kokatzea da, falta zitzaiona bidea azaltzea Marchais eta Mitterrandek kontsumoaren igoera bat proposatzen dute soldatak altxatuz eta industriaren berriztapen osoa, ikerketa eta etxegintzari toki berezi bat emanez. Ezkerraldeko kandidatook lantegi eta banku batzuen nazionalkuntza eskatzen dituzte ekonomia bultzatzeko.

Kanpo-politikari buruz dauden iritziak ere nahiko ezberdinak dira. Chirac-en ustez Mendebaldea indartu behar da Soviet Batasunaren inperialismoa gelditzeko. C.E.E.ri buruz ondo dagoela dio une honetan eta jende berri gehiagorik behar ez dela. Giscard ere asmo berdinekoa da C.E.E.ri buruz eta "Hirugarren Munduaz" gogoratzen baldin bada aitakiro baino ez da. Mitterrand ez da ez CEE ez NATO-ren aurkakoa nahiz eta birrarmaketa gogor kritikatu. Marchais bera baino gogorragoa da, ez du nahi zerikusirik CEErekin eta Soviet Batasunari jarraitzen dio kanpo-politikan.

Baina, orain arte aipaturiko pertsonaia hauek baldin izan badira hauteskundeen pisua eraman dutenak ezin ditugu ahaztu beste kandidatu txikiak, beraiek baitira alderdi politiko nagusien esnatzaileak.

Lehena, France Garand dugu. Honen ustez lehenbiziko lana langabezia gelditzea da hortarako Estatuko lurralde ezberdinei eman behar zaie aukera. Aukera hori ere energia mailan eman behar den zerbait da. Eskumar lagunekin jarraituz hona hemen beste bat: Michel Debré. Honentzat arazo osoa frantsez harrokeria indar eta bultzatzea litzateke, ultranazionalista dugu jaun hau. Ekonomi arazoak konpontzeko mugak herstea eta kanpotar inmigratuen etorrera gelditzeaz nahiko litzateke. Michel Crepau dugu ezker erradikalaren kandidatoa. Ekologia, nazionalkuntzak eta langabeziaren aurkako lanorduen jeitsiera ziren bere egitarauaren ardatzak. Brice Lalondek ekologian oinarritu zuen bere programa osoa. Lanorduek gutxietzearen beharra dute ez bakarrik jende osoa lanen bat izan dezan, baizik eta langileek oporraldi zabalagoak izan ditzaten. Huguette Bouchardean dugu Alderdi Sozialista Batuaren Kandidatoa. Feminismoaren ikurra hartu zuen eta ekonomiari dagokionez lanpostu berriak sortzearen alde eta lanordu gutxitzearen alde agertu da. Bestalde, benetako kooperazioa nahi du "Hirugarren Munduaz". Zentral nuklearren aurka agertzen da. Azkena trotskista bat dugu Arlette Laguiller egitaraurik gabe aurkeztua, beste kandidatoek aurkezten dituztenak faltsoak direlako.

Lehen itzulia

Apirilaren 26ko botazioen ondoren aldaketa kualitatiboak nabari daitezke bai eskuman eta bai ezkerrean. Boturik gehien atera zutenak Mitterrand eta Giscard izan ziren, baina Mitterrandek ezkerreko botu gehiago batzen bazuen ere, ez zitzaion berdin jazo Giscardi, honek botoak galduz Chirac indartzen baitzuen. Esan nahi dena zera da: Mitterrandek ezkerreko botoak bere alderdira ekartzen baditu Giscardek ez, eskumako botuak eskumatarago doazelako, Chirac-entzat hain zuzen.

1974.ean Mitterrandek (Marchaisen Laguntzaz, P.C.E.ren laguntzaz) %43 a lortzen zuen, hortik %19a gutxi gorabehera komunistena zelarik. Aurtengo hauteskundeetan bera bakarrik %26aren jabea izan da; hau da, orduan baino %3 gehiago, hiru hori Alderdi komunistatik dator Marchaisek aurten %16 baino besterik atera ez baitu. Beste alde batetik gainerako ezkerrak ezker erradikalak %9'5 a lortu du denon artean.

Eskumaldean ere eman dira aldaketak, baina hortara joan aurretik ikus ditzagun eskumaldeko kandidato txikien portzentaiak: Debrék %1,66a lortu du eta France Garand %1,33a, bien artean %3a osotzen dutelarik, gutxi gora behera.

Beste kandidatu nagusiak Giscard eta Chirac ditugu. Giscardek %4a galtzen du lehen itzuli honetan eta Chiracek (oraingo hauteskundeetan berria) %18ra heltzen da Giscarden botu asko berenganatuz.

Portzentaiak honela daudelarik eta inork %50a baino gehiago atera ez duenez gero bigarren itzulira pasatzen dira gehien atera dutenak Mitterrand (sozialista) eta Giscard (eskuma).

Bigarren itzulia

Maiatzaren 10era aurkezten diren bi kandidatuok arras ezberdin ditugu: Giscard teknokrata hutsa dela eta Mitterrand humanista delarik. Mitterrand idazle famatua den bitartean Giscard idazle frustratu gisa agertzen da. Kultur zabal eta aberatsa du Mitterrandek, ikerketara eta erreflexioetara zuzenduta dagoen kulturaren jabea.

Bigarren itzuli honetan eta kanpainari dagokionez, punturik garrantzitsuena Maiatzaren 5ean bi kandidatuok telebistan izan zuten agerraldia litzateke. Kazetariek emandako aukera hau oso ongi erabilia izan zen norberak bere puntuen azalpena emateko. Giscardek Mitterrandi aurpegira botatzen zizkion gaiak hauexek izan dira: Gobernatzeko gehiengorik ez zuela, sozialismoa zabaltzea nahi zuela lantegiak eta bankuak nazionaltzean. Baina Mitterrandek, arma berbera erabiliz, langabeziaren arazoa aipatu zuen telebistan Giscardek gehiengorik ere ez zuela bere alderdian aipatzeaz batera.

Dena den, eta nahiz eta askok horrelako elkarrizketa publikoek ezer edo gutxi balio dutela esan, egia esan, Giscardek puntu asko galdu zuen Mitterrandekin izan zuen elkarrikuska honetan. Mitterrand indartzen baldin bazen egoera haretan Giscardek beherapena sortarazten zuen.

Azkenean eta Maiatzaren 10eko botazioen aurrean Marchaisek (P.C.E.) laguntza eskeintzen zion Sozialistari; Giscardek, Chirac eta Debrérenak hartzen zituen bitartean.

Ondorioak nahiko ezagun dira: Mitterrandek %52a lortzen zuen Giscard baztertuz. Ifar Euskal Herriari dagokionez Giscarden aldeago agertzen zela esan dezagun; halan eta guztiz ere, biren arteko ezberdintasunak txikitu ziren. Mitterrandek 1974.ean %38a lortu zuen, oraingoan ostera %45a gutxi gora behera. Giscarden kasua aldrebezkoa izan da 1974.ean %62 lortzen baitzuen eta oraingoan %55a baino ateratzen ez duelako. Ikusten denez ezkerra indartuz doa Euskal Herrian nahiz eta daraman bidea Estatu osokoa baino astiroago joan ere.

4.- Mitterrand Eliseora

Mitterrand Eliseora joateak, politika mailan behintzat, gauza berririk ekarriko digu, Frantziako kanpo politika eta barnekoa, beraz, zerbaitez ezberdinduko dira Giscardek eraman duenaz, batipat.

Barne politikari dagokionez lau gai nagusi genituzke: Sozialistaren programa, eskumaren batasuna, ekonomia berri bat eta ezkerra Mitterranden alde agertzea.

Aurtengo Urtarrilan azaldu zen egitarau batetan agertzen zen Mitterranden alderdiak Frantziari ematen zaion bidea, bide zehatza, ehun eta hamar proposapen zuena, hain zuzen. Aseguroak, bankuak, nuklear, militar eta burdingintza guztiak nazionaltzea alde batetik eta bestetik, 35 lanordu astean eta 150.000 lanpostu berri urtean eragiteak osatzen dute ekonomia berriaren ardatza. Zentral nuklearrei buruz, egiten ari direnak bukatu baina berririk ez irekitzea, herriak horrela eskatu arte erreferendun batetan.

Aberatsei zerga berri bat jartzea nahi duela ere aipagarria dugu, zerga hau berrogeita hamar miloi pezeta baino gehiago dutenentzat egina litzateke.

Beste maila batetan, heriotz zigorraren aurka agertzen dela dio. Eta eskubideen artean soldadutzan daudenen sindikatzeko duten eskubidea litzateke garrantzitsuena behar bada. Etorkinez Giscardek baino asmo zabalagoduna dugu Mitterrand; behin bost urte Frantzian bizi ondoren Udal hauteskundeetan boza emateko eskubidea izango dute.

Mass-Mediak herriratzea eta deszentraltzea eskatzen du. Hortarako zerbitzu publikoa izateaz gainera pluralistak izan beharko; aipa dezagun ere herri-emisorak ezartzeko baimena zabalduko dela.

Militar mailan lehengo politikari jarraituko dio; hau da, indar nuklearrak hobekitu "Frantziaren burujabetasuna gordetzeko". Ekonomiari buruz, Sozialisten egitarau honek proposatzen duen beste datorik, bada nazio arteko hartuemonei dagokioena: hain zuzen Multinazionalen aurka joanda merkatu erlazio berriak zabal, herri azpidesarroilatuekin eta Mediterraneoko alineatubako herririk gehienekin, erlazio gehiago lortzea.

Mitterranden egitarau honek gehien zaintzen duen arloa ekonomiarena genuke. Horrela delarik, pausurik aurrerakoiena lantegi nagusien nazionalizatzeaz legoke, baina zeintzuk dira lantegiak, banku eta aseguruekin nazionaltuko direnok? Egazkigintzan "Dassault" lantegia, 15.000 langilekin eta kapitalaren %30 a estatuarena delarik. Kimika arloan "Roussel-Vclaf" eta Rhône-Poulenc" 110.000 langilekin bien artean. Zibernetika arloan "ITT-France" 14.000 langile, "Thomson" 140.000, eta "Honeywell Bull" 20.000 langilekin. Beste lantegien artean hurrengook ere aipatu behar: "Pechiney Ugine Kublmann" aluminiora dedikatua 89.000 langilekin, "Saint Gobain" lantegia beiragintzan aritzen dena bere 162.000 langilekin, burnigintzan nazionalizatzeko direnak "usinor" eta "sacilor" ditugu, bien artean 60.000 langile dutelarik. Arma lantegien artean "Matra" izenekoa eta elektrizitate mailan "Elektrizitate Lagunarte Orokorra" bere 170.000 langilekin.

Noski, baietz, asmo hauek bere ondorioa izan du Kapitalisten artean eta hauek gidatzen zuten "boltsa" delako hortan. Pariseko boltsa beti agertu da Giscarden alde eta Mitterranden aukeraketaz berri izan bezain laster (aipaturiko nazionaltzeok direla eta) jende guztiak nahi zuen bere baloreak saltzea. Nazionalizatuko diren entrepresen baloreak % 20a galdu zuten Mitterrand aukeratu zenean. Gero, apurka apurka, orekatu egin dira baloreak heuretariko batzuk %3 igonda. Bankuek, bai Thatcher eta bai Schmidt jaunak beren laguntza eskeintzean lehendakari berria den Mitterrandi orduko beldurrikara txikitu da.

Lehendakari berriaren aukeratzeak ere izan ditu bere ondorio politikoak. Eskumari dagokionez, badirudi Giscard eta Chirac-ek heuren indarrak batuko dituztela laster ospatuko diren legislatibo hauteskundeetan batera agertzeko. Aipa legislatibo hauek Ekainan bertan ospatzekoak dira eta bertan ikusiko benetako eskuma nola gelditu den Mitterranden garaipenaren geroztik.

Eskumak bere burrukabidea gertatzen badu ere, ezkerrak berea darama. Oraingoz, behintzat, Frantziako sindikatuek eta Alderdi Komunistak berak laguntza eskeini diotela Mitterrandi bere politikaren alde jokatuz. Dena den, ez dirudi, iskanbila berririk egongo denik P.C. eta P.S.aren artean legislatiboak igaro arte behintzat. Orduan, P.C.ak. Marchaisen objetibo batzuk aurkeztuko dizkio P.S.ari; baina P.S.ak gertu du bere erantzuna: hartuemanetan hasteko P.C.ak bere kanpo politika berrikusi behar du, bai euromisilei duten aurkako jarrera bai Afganistan eta Poloniari buruz dituzten tesisak. Egia esan, legislatiboak eman artean ez da gauza zehatzik emango P.C. eta P.S.aren artean; halan eta guztiz ere, jendeak P.C.a P.S.aren eskabideetara makurtuko dela uste du azken sondeoetan eman diren datuak kontutan izanik; horrela, badirudi P.C. hau beherago joango dela %13 ateraz P.S.a %36 eskuratuko duela uste den bitartean (Giscarden bozak %20 lirateke eta Chirac-enak %18).

5.- Mitterrand eta Euskal Herria

Bi puntu izan behar ditugu kontutan Mitterrandek Euskal Herriari buruz eramango duen politika aztertzerakoan. Alde batetik, lehenaren eskainiak (euskal departamendua eta nekazari erreforma eta bestetik, herriak eman dion erantzuna (kasu honetan nahiko ezkorra).

Euskal departamendu bat egitearen asmo han Estatua deszentralizatzeko sozialistek duten asmo orokorreko partaide bat besterik ez litzateke. Asmo hau aurrera eramatean prefektoak Pariseko Gobernuak jarritako ikusle batzuk lirateke eta ejekutiboa zinegotziek eramango, baina oraindik teoria hori asmoetan baino ez dago.

Nekazari erreforma hori CEEren barneko kide guztiei egiteko eskatuko zaionaren partaide izango omen da. Dakigunez ifarraldea errurala osorik da nahiz eta turismorako erabilia izan sarriegi. Nekazari erreforma honen bidez zer nahi den, oraindik zehazturik gabe dago.

Egia esan, euskaldunak ez dira gehiegi fidatzen lehendakariaz, edo behintzat ez ziren gehiegi fidatu Maiatzaren 10ean %44a baino besterik eman ez ziotelako, harrerarik honena Zuberoan eman zioten Mitterrandi bozen arteko %52a eman baitzioten, baina, orokorki hartua, Euskal Herriak ez du Mitterrand nahi.

Hau honela dagoelarik, oraindik ikusteko dugu Mitterranden praxia asko maite ez duen Euskal Herri honetan.

J.I. Basterretxea

***

Langabezia, Giscard-en hazia

Giscarden ustez Frantziak ezagutzen duen langabezia ez da bere politikagintzan jaio, baizik eta estatu horrek ezagutu duen demografia hazkunde handiegian. Frantziako lehendakariohiak galdu den lana baino zazpi biderrez gehiago sortu duela aditzera ematen zuen hauteskundeetara agertu aurretik burutu zuen dossier batetan. Haburu honi jarraituz Frantzian jende gehiegi dagoela esan genezake eta errudun bakarra jendea litzateke, besterik gabe.

Jazo dena hauxe litzateke: 1962.etik 1975.era bitartean Frantziako populazio eragilea bi miloitan hazi da, Frantzian zeuden nekazari asko lantegietara eramanez, andrazkorik gehienak lanean jarriz, Algerian bizi ziren frantsez guztiak Frantziratuz eta inguruetako nazioetatik langileak inportatuz.

Hau horrela eman delarik, oraingo gazteek ez dute lana non egiterik eta langabezia geroago eta zabalago dago frantsesen artean. Erru guztia atzetik datorren jendeari botatzea umekeria baizik ez da. Frantziako hazkundea egin zenean kontutan hartzekoa izan behar zen belaunaldi berrien etorrera. Baina horrela egin beharrean, orduko kapitalismo hezkorrak eskatzen zuen bideari ekin zitzaion etorkizunerako kontuak karpeta zaharretan artxibatuz.

Kontu honetan Giscard jaunak bere zerikusi handia izan zuen, berak heredatu zuen plangintza oker honeri irtenbide aproposak jarri ezean.

Giscardek Mitterrandi utzi dion ekonomia honela aurkitzen da: Aurtengo produktibitatea ihazkoa baino %ba beherago dute frantsesek. Lanik gabe daudenak 1.660.000 dira une honetan; hau da, populazio eragilearen %7,4a. Inflazioari begira, urtean % 12,5a igoten dela esan dezagun. Badu lanik, ba, Mitterrandek Giscardek utzi duena hobeagotzeko.

***

Mitterrand-ek irabazi eta mundua ikaratu

Mitterrand-en garaipenak bere oihartzun zabala izan du munduan zehar, baina batez ere NATO eta USA barruan. Orain arte Europan zegoen oreka, kontserbadoreek eta sozialdemokratek sorturiko oreka hain zuzen, bere azkena ikusteko arriskuan dago Giscard eta Schmidtek sortu zuten ardatzak beste aldi bat ezagutu behar baitu. Dirudienez, Eliseon sozialista bat egotean aipa ardatz hori Parisetik Londreserantz joango baita. Bestaldetik, ardatz berri honek, egungo Europan, nazioarteko hartuemanak beste era batetara antolatuko dituelakoan gaude.

 Estatu Batuetan, kasureko, ez da maitasun handiegiz hartu Mitterrand-en garaipena. Egia esan, lehendakari berriak agindu zituen lantegi nazionalizapen guztiak eginez gero amerikarren interesek Frantzian kolpe handi bat hartuko lukete. Halan eta guztiz ere, orain arte behintzat, nazioarteko politikan Mitterrand Washington-etik hurbilago dabil Mosku-tik baino; horra hor Camp David-eko erabagiei eman zien laguntza edo/eta Afganistan-eko gainerasoketaz egin zituen kritika gogorrak. Frantziak, NATOan jarraitu behar duen politika zehazturik gabe dagoanez gero den-dena dago, oraindik, hankaz gora.

 Moskun harrera hobeagoa izan du Mitterranden garaipenak nahiz eta hango semerik leialena P.C.F.ko Marchais jauna izan.

Pozik agertzen du bere burua Kremlin-ak Mitterrand-en garaipenaz zeren errusiarrek Georges Marchaisen esku jartzen dutelako Mitterranden garaipena eta azkenean P.C.F.koen botuak P.S.F.ko lehendakariarentzako izan direlako.

Era honetara, errusiarren ustez, P.C.F.ak eman dion lau miloi bozak eragina izango dute P.S.F.ko lehendakariarengan, Mitterrandek "pake politika" bat eraman dezan Europako hartuemanetan Marchaisek eraman beharko lukeen antzera. Baina Mitterrand independentziaren alde agertu da, horra hor gakoa.

 Bonn-en dena dabil hankaz gora Maiatzaren 10etik aurrera. Nahiz eta Sozialdemokrata batek izan poterea, Mendebaleko Alemanian ez dirudi, Bonn eta Parisen arteko lotura estuagoa izango denik, txikiagoa baino. Schmidt eta Giscarden artean bazegoan finkatuta hartuemana baina orain, Eliseoko maizter berriarekin ez dago gogo handirik erlazioetarako Willy Brandt-en ordua heldu dela dirudi, zeren Paris eta Bonn-en arteko erlazioak presidentziatik presidentziara emango ez direnez Alderdi Sozialistatik Alderdi Sozialistara eman beharko.

 Inglaterran izandako harrera daiteke Frantziako lehendakariak izan duen onena. Giscard eta Thatcherren arteko hartueman pertsonalak oso txarrak zirela jende guztiak daki, Pariseko aldi berri honetan Frantzia eta Ingalaterra arteko ardatza estuagoa lortzen baldin bada badirudi Londresek eskuhartze handiago bat izango duela Europako politikagintzan.

***

Frantziako Errepublikar lehendakariohiak

1848. urtearen geroztik, Frantzia Errepublika izendatu ondotik, hogei lehendakari izan ditu Parisek. Hogeiotarik gehienak ez dira birritan aukeratuak izan hiru kasutan baino: Greuy, Lebrun eta De Gaulle-k lortu zuten haien bigarren agintealdia hastea, nahiz eta inork bukatu ez. Hona hemen lehendakariohiok:

 II. Errepublikan Luis-Napoleon Bonapartek izan zuen poterea 1.848.etik 1852.era bitartean.

 III. Errepublikan ondorengo hauek izan ziren Eliseoko jaubeak:

2 - Adolphe Thiers (1871-1873)

3 - Mac Mahon (1873-1879)

4 - Greay (1879-1886 eta 1886-1887)

5 - Sadi Carnot (1887-1894)

6 - Jean Casimir (1894-1895)

7 - Felix Faure (1895-1899)

8 - Emile Loubet (1899-1906)

9 - Armand Fallières (1906-1913)

10 - Raymond Pincaré (1913-1920)

11 - Paul Deschanel (1920, otsailatik irailara bitartean)

12 - Alexandre Millerand (1920-1924)

13 - Gaston Doumergue (1924-1931)

14 - Paul Doumer (1931-1932)

15 - Albert Lebrun (1932-1939 eta 1939-1940)

IV. Errepublika

16 - Vincent Auriol (1947-1954)

17 - René Coty (1954-1959)

V. Errepublika

18 - Charles de Gaulle (1959-1966 eta 1966-1969)

19 - Georges Pompidou (1969-1974)

20 - Giscard D'Estaing (1974-1981)

***

Frantziako herritargoak kanpainan ahazturikoa

Mendebaleko Europan dagoan Estaturik zentralizatuenetariko bat (zentralizatuena ez esatearren) dugu gaur egun Frantzia. Baina estatua zentralista baldin bada alderdi politikoak gehiago direlakotan gaude. Lehendakaritzarako egin diren hauteskundeen kanpainan ezer gutxi komentatu da Estatuaren gutxiengoez eta.

Egia esan zortzi dira Paris inguruan Frantziari loturik dauden herriak. Herritargoak heuren hizkuntza bereziak gordetzen dituzte eta hizkuntzoz mintzatzen direnak 18 miloi dira Estatu osoan; hau da, Frantzian hirutarik batek bere hizkuntza berezia gordetzen du, baina administralgoak ez die eskubiderik onartzen aipaturiko gutxiengo honeei:

Euskal Herriari dagokionez "Pyrinées Atlantiques" deituriko departamenduan, Okzitaniako zati batekin dagola esan behar. Okzitania bera hogei eta hamaika departamendutan puzkatuta dago. Katalunyaren ifarraldea ere Frantziako Estatu berberan aurkitzen da Ekialdeko Auñamendiak deituriko departamendu hori osotzen duelarik. Ifarralderantz goazela Probentzia aurkitzen dugu Alpes inguruetan, Altsazia Alemaniako mugan, Wetshoek zati flamendarra eta Bretainia bera, ezin ahaz daiteke Korsikako herria gainbegirada honetan.

Oraintsura arte herriok eraman dituzten erreibindikapen guztiak nahiko paketsuak izan dira, baina dela gutxi zati batzuetan borroka armatua jaiotzen ari da, hala nola Ifar Euskal Herrian, Korsikan eta Bretainian.

Herriok borroka armatuetarantz joan arren Pariseko gobernuak ez du, orain arte behintzat, ezer egin gutxiengo honeek, dagozkien eskubideak, eskura ditzateen.

Bestalde batetik, Okzitania eta Bretainan berbizkunde kulturala ezagutzen ari dira Frantziako gobernuak laguntzarik ez eman arren Komunikabideak eta burokrazia ofiziala frantses hutsean ematen direla esan dezagun azkenez.

Horrelako Estatu baten aurrean aurkitzen da Mitterrand gaur egun bere kanpainian oihukatu duen deszentralizapen hori ezartzeko.

***

Langabezia eta buruhilketa

"(...) Hamazortzi hilebetetan egon zen Anne-Monique langabezian. Orain zela gutxi lan bat aurkitu izan zuen ardo Kooperatiba batetan. "Lanerako Nazional Bulegoak" esan zion lanarena, nahiz eta lan hori, printzipioz, mutil batentzako asmatua izan (...)

Berak ez zuen ikusten eragozpenik eta lantegian aurkeztu zuen bere burua (...), konponbidea zuten bere etxeko alokairuaren hiru mila frankuok, indar eta gasaren zorrak. Lagunek utziriko zorrek argia ikusiko zuten (...)

Martxoaren 23an agertu zen lantegitik lanean aritzeko. Entrepresak "Paktu Nazional" horrek ematen zituen legepean aurkitzen zen norbait bilatzen zuen "Betebehar Sozial" gutxiago ordaintzeko. Egoera honetan aurkitzen direnak honexeek dira: langabezian urtebete baino gutxiago daramatenak edo langabekoa bere lehen lanaren bila dabilenean. Anne-Moniqueren kasua baldintzotan sartzen ez zela argi ikusi zuen lantegiak eta neska kanpoan utzi aurretik telefonoz aritu zen Estatuko goimailetako arduradunekin betebehar sozialen legekenketa bat lortzeko (...).

Baina "Lanerako Nazional Bulegoa" tresna astun bat bihurtu da eta kasu honetan ez dago legekenketarik Anne-Moniquerentzat (...)

Hogei eta hiru urte zituelarik eta bere lana galdu zuelako hil ote zuen ber burua? Séte-n (bere herrian) oraindino eztabaidatzen da kasua (...).

"Le Nouvel Observateur" aldizkariaren 856. aletik hartuta.

***

"Je veux croire à vous"

Berria iritsi zitzaidan, askori bezala Espainiako telebista ahalguztidunatik. "Parece que el gobierno francés no tiene intención de conceder la extradición del terrorista vasco"... "Ematen du, ba dirudi, askoren ustez" errepikatu zuen edasleak behin eta berriro Espainiarekiko bidegabekeria hura ezin irentsiz Tamainiako injustitzia itzela Frantziak egiten zuena, terrorista asasino horri errefuxiatuen eskubideak emateko prest baitzegoen Mitterrand-en gobernua.

Eta momentu hartan lagun batek Mitterrand-i bidaldutako telegramaren edukiaz oroitu nintzen: "On n'aurait pas la force morale de croire à quelqu'un qui peut extrader celui qui est victime d'un pouvoir grossièrement masqué en démocratie". Ez, extradizioa emanez gero zailegia zen Mitterrand-en gizabidetasunaz areago sinestea, ezina. Baina eta zer? Hasiko al gara garaiotan sozial-demokraten justizi zentzuaz eztabaidatzen? Ez al dugu errepikatzen kapitalismoaren gestioegile hoberen eta pausatuenak direnik? Zertarako orduan hainbeste mistifikazio eta senetik ateratako zurinkeria? Extradizioa emango ez balu beste koordenada politikotan bilatu beharko genuke haren arrazoia. Arazo larri gehiago ez sortzea, esaterako. ETAren kontra zuzen zuzenik ez joatea, esaterako. "C'est un problème espagnol, ne faudrait pas qu'il devienne francais".

ETAren kontra mutur muturrez sartzea ez da gaur oso politikoa Frantzian. Ez da sekula izan, gaur txarrago. Eztabaidak, tirabirak ekintza harmatuek batez ere eskumaren eztikeriak bihurtuko litzaizkieke sozialistei. Prentsan eta komunikabide guztietan Eskumak duen botere ahalguztidun horren bidez Mitterrand-en sozialismoa beste bazter berri batetik erasotzeko bidea ere bai.

Politikoki jokatu du Mitterrand-ek. Giscard-ek berak gauza bera egiten zuen. Ez zen sekula ETAren muturrak aurrez aurretik apurtzeko ausartu. Baina Giscard, Giscard zen eta gure artean ez diogu sekula gizabidetasun izpi ttikienik ere eman. Frantziako herri eta pertsonen gizaeskubide guztien borreroa edo eta borrero teknokratikoen mandataria. Eskuma betikoa. Baina Mitterrand-ek ez du nahi beraren burua horrela kontsidera dadinik. Mitterrand-en irudia bestelakoa da. Pobreei, herririk gabekoei langileei mintza nahi zaie. Hala dio bere desio ezkutuak.

Politikoki bakarrik jokatu al du Mitterrand-ek? Ez dakit. Duda handiak gordetzen ditut nirekin. Ezinjakin honek nire lagunaren telegramaren azken hitzak dakarzkit burura: "Je veux croire à vous". Noiz arte iraunduko du ene ilusio honek?

T. Trifol


Nazioartekoa

Josep Lluis Pitarch

"Josep Lluis Pitarch i Tortajada, llicenciat en història, treballa algun temps en investigacions arqueològiques. Està lligat des de fa molts anys a les reivindicacions nacionals catalanes al Pais Valencià i, així, ha participat en l'organització de diverses campanyes a favor de la llengua, de l'autogovern, etc, abans i després de 1975. Fou cap del Departament per a la Normalització i Foment del Valencià a la primera conselleria d'Educació del govern preautonòmic del País Valencià, des d'on organitzà el Pla Experimental d'introducció del català al sistema escolar Valencià. Ha participat en diversos congressos i trobades i especialmente sobre temas lingüistics i diensenyament. Actualment es un dels principals animadors de la Coordinadora d'Ensenyants del País Valencià". Horrela presentatu zidaten Valencian Josep, hizkuntzaren egoera ulertzeko norbaiten bila nengoenean...

AN.— Josep, zein da gaurregun katalaneraren irakaskuntzaren egoera hezkuntza zentroetan?

 J.P. Kaos bat eginda dago, llabur esateko...

Eta kaotikoa da momentu honetan Consellek daraman politika, Herri honek orain beharko lukeenaren kontrakoa da.

Normalizazioa da gure arazoa, gure helburua, eta hauxe da UCDk nahi ez duena. UCD da Consellen burua eta boterea, eta alderdi hau edonolako oztopo jartzen ari zaio katalaneraren irakaskuntzaren normalizazioari, gure interesen kontra eta, jakina, Coordinadora d'Ensenyants-en kontra.

Koordinadora honetan —bere izenean ari naiz zurekin hizketan— irakasle kopuruaren erdia baino gehiago gaude eta Consellen politika oztopojarlearen kontra, katalaneraren irakaskuntza eskolatan martxan jartzen saiatzen ari gara.

Begira zer nolako kaos dagoen: alde batetik guk katalanera irakastea nahi dugu eta bestetik honen irakaskuntza ofizialki babestu beharko luketeenek, Consell eta Administrazioak, kontra egiten dute, lege guztien kontra... Hemen nahaste izugarria sortzen da eta hauxe, jakina, katalaneraren irakaskuntzarentzat kaltegarria da.

AN.— Mintzatzen hasi garenean arazoa politikoa zela esan didazu. Zehaztu hau, mesedez...

 J.P. Bai. Arazoa politikoa da, ez da linguistikoa, nahiz eta herri mailatan bizi garen kaos honek ulertze arrarorik izatea: katalaneraren batasuna ukatzea, kasu, valentziera ez dela katalaneraren zatia.

Ez da arazo linguistikoa, politikoa da eta nahaste hauek interes politikoz bultzatzen dituzte.

Hau ulertzeko bizi garen egoera ikusi behar da. Egoera hau, jakina, aspaldidanik datorkigu, baina orain inoiz baino argiago ikusten da Estatu Espainol osoan, hori euskaldunok segur-seguru ondo ulertzen duzuela, ofentsiba argia egiten ari dela Estatuko nazio zapalduen kontra.

Valentziar Herria, nahiz eta duela gutxi hasita, gero eta handiagotzen dabil bere konzientzia nazionala. Ondorioz, Gobernuak, hemen han bezala prozesu hau ito nahiaz, hizkuntza erabiltzen du.

Dudarik gabe, nazio zapalduen arazoaz jabetzeko, edonork eman behar duen lehen urratsa bere hizkuntza zapalduaz aditzea izango litzateke. Gobernua edonola saiatzen da hau edikitzen. Hizkuntza erabiltzea argikiro debekatu ezin duenez, erabiltze hori latza egiten dabil, ahal duen neurrian, eta hezkuntzan bereziki, hizkuntza nazionala baztertzen; horretarako edonolako bidea, ortodoxo eta ez hain ortodoxo erabiltzen.

Hezkuntzan, modu kaotikotan dabil, nahasteak sortzen. Zuk dakizunez, linguistek argi esan dute valentziera katalaneraren zatia dela, eta gainera oso zati garrantzitsu. Euskaraz bezala: ezin duzue baztertu ez Donostiako mintzaera, ez Iruiñakoa, ez Erronkarikoa; denek Euskara osatzen baitute. Gure kasuan berdin xamarra da.

Orduan, konzientzia nazionalaz jabetzeko prozesu hau, hizkuntzaz hasita eta Paissos Catalans batasuntzat hartzera doan prozesua edikitzeko nahastea sortzen dute horrelako sasizientzia erabiliz. Gaia desgizatu nahi dute, pozoituz, baina beren buruak zuritzen dituzte, oinarri zientifikorik ez baitute. Baina, jakina, ziria sartzeko gogo hori ez doakie zientzialariei, horiek guttiengoa dira azken batez, Herriari doakio; eta, horretarako, bihozkeria erabiltzen dute, oso "chauvinistak" dira, herrikeria bultzatzen dute: Fallak, Valentziak gloria berria eman behar diola Españari dioen "herrialdeko" himno berri bat, senyerari barra urdina jartzea...

AN.— Zehaz dezagun: argi geratu denez, eraso politikoa dago Herriren kontra; baina, nork egindakoa? Lehen zatian UCDaz mintzatu zara... Beste gehiagorik dago? Norbaitek ematen dizue laguntza?...

 J.P. UCDaz mintzatu naiz horrek duelako bere eskuetan bai Consell eta bai Estatuko Gobernua. Bera da errudun nagusia. Gainera UCDren planteamenduak eta burjeseria valentziarrarenak berberak dira. UCDk, burjeseriaren "ordezkaria" izanik, helburu nagusitzat hartu du zera hori.

Honetaz aparte, Consellen dauden beste alderdi politikoak ditugu: PC eta PSOE hain zuzen ere. Biok, nire ustez, oso txarto jotzen dute, eskumaren txantaiak eraginda etsi egiten dutelako; eta ez bakarrik hemen, hauxe leku guztietan. Etsi egiten dute lotsagarriki, hutsaren truk, deabruari arima saltzen diote, atzera ematen dute hutsaren truke. Hau dela eta, oso txarto jotzen dute...

Alderdi biek beren kongresutan hitz ederrak esan dituzte: katalaneraren batasuna defendatu behar dela eta besterik ere, baina hitzak hitzak dira eta ez ekintzak. Orain Autonomi Estatutorako aurreproiektu bat paktatzen ari dira eta hementxe dago gakoa. Estatuto hori ez da batere ona guretzat, ideia argia dugunontzat; PC eta PSOEren militante arruntek ez dute ontzat emango ere, eta, nahiz eta katxondeo ematea, UCDk eta eskuin puntako alderdiek ere ez. Ezin da konsentsurik egin, eta etsi egitea buruhiltzea da. PC eta PSOEk pakto autonomiko hau onartzen badute, beren burua hiltzen ari dira, eta Valentziar Herri erahiltzean lagunduz.

Parlamentutik kanpoan daudenak egiten dute, baina ez dute indarrik...

AN.— Zer egiten du Consellek? Eta "historia"ren zehar? Hor zerbait dago kontatzeko, ez da?

 J.P. Beno, Consell bera harrigarria da.

Lehen Consellean Hezkuntzarako jarri zuten Kontseilariak, UCDkoa bera, Josep Lluis Barceló, oso argiak ditu hizkuntza kontuak eta guregana etorri zen horretarako laguntza eta kontseilua eskatuz. Konkretuki, neu deitu ninduen bere kontseilaritzarako, eta Valentziera bultzatzeko Departamentuko buru jarri ninduen. Horrek urte bat iraun zuen, eta bigarren legislaturan UCDk ez zuen Barceló diputatutzat presentatu. Bota egin zuten, eta, jakina, ni ere bai. Honekin batera, guk generaman politika osoa.

Hezkuntza kontseilari berria jarri zuten, UCDkoa ere bai; baina honi guk egindako lana apurtzeko aginte argia eman zioten. Honen atzean UCDko buruak daude, Roseta eta Abril Martorell bera; kontseilaria ez da pantaila baizik, idiota gizajoa...

AN.— Bere izena...

 J.P.— ...Peris Soler... politikan guztiz ezezaguna, guztiz analfabetoa, eta agintzen diotena, Barceló Plana apurtzea, betetzeko prest.

Barceló Plana zera zen: Saiaketa moduan, katalanera hezkuntzan sartzea, Elebitasunarako Dekretua egiten zen bitartean, horrela egin zen...

Dekretu hori Barceló bota zuten garai berean egin zen. Ondorioz, gaurko Consellek Dekretu beraren kontra egiten du, legetik kanpo.

Guzti honek kaos honetara ekarri gaitu. Alde batetik Consellek Dekretuari oztopoak jartzen, eta bestetik guk Dekretua praktikara eraman nahiaz. Dekretua ez zaigu oso atsegina, baina hobe da aprobetxatzea, gure ustez. Baina beraien helburu bakarra oztopoak jartzea da, ilegalki jotzen. Horrela, momentu kritikorik ere egoten da: Goardia Juzkatuan Administrazioa bera denuntziatu dugu; eta OHOZKO Inspezioak atzera jo behar izan du, bere jokabidea aldatu behar izan du eskola batzutan, kasu konkretu batzutan, salaketa hauek zirela eta.

Hauxe da Consellen bigarren aroa, lehena Barcelórena izanik; eta hirugarrena ere, bistan omen dugu. Dirudienez PSOE, PC eta UCDren arteko akordiorik omen dago, akordio tristea, lehen komentatu dugunez. Akordio hau dela eta, gaurko consellerrak aldatuko lirateke eta Ezkerrak Conselleriaren bat hartuko luke.

Oraindik ez dakigu honek zer ekarriko duen, txar ala onik. Nire ustez txarra izango da, guztiz txarra; UCDk ez du etsi egingo, eta besteek daramaten politika ikusiz gero...

Hauxe da gure suspense nobela honen hirugarren atala... Bitartean, umeek ezin dute normalez ikastea, hizkuntz-politika normala egin ezinez gabiltza komunikabideetan, eta abar...


Elkarrikuska

Manu Agirre: gauzak argi ikusten dituen itsua

 Artikulu hau idazten ari garela, Bizkaiko ONCE.ko ehunen bat partaidek hertsialdiari eman diote hasiera Ekainak 22ean errebindikapen ekonomiko eta sozialak eskatuz. Gobernuko lege berri batek aditzera eman duenez kupoiak tabernetan ere salgai ipini ahalko dira. Tamainako neurri honek kalte handiak ekar ditzaieken ONCE-koei beren diru sarbideak, jadanik eskasak, askoz gehiago moztuz.

 Gizarte honetako bidegabekeria eta desoreka eskandalugarri guztiei beste pisu bat ipini nahi diote mozkin guztiak kontrolatzen dutenak beren probetxuan.

 ONCE.ko egitura faxistak zalantzan ipintzen direnean eta ateratako irabazpen itzelei itsuek oreka jarri nahi dutenean, bide berriak topatzen ditu demokraziak diruek beste norabideak har ditzaten. Betiko norabideak seguraski, baina oraintxe honetan "demokraziaren" seiluarekin eta guzti.

Manu-rengana joan ginear, ez genekien nolako pertsonaren aurrean aurkituko ginen, ez bait genuen sekula itsu batekin horrela tratatu eta beti uste izan bait dugu itsuak pertsonak bereziak direla. Berarekin egon ondoren, esan genezake harrituta geratu ginela haren maila kulturalarekin, analisiak egiteko kapazitatearekin eta bere bizitza osoan eroan duen burrukarekin. Berezia da, bai, halabeharrez eta bizitzak eman dion experientziaren eraginez, baina ez da ezertan ere pertsona "normalen" behetik dagoen norbait. Ez dakigu nolako lana desarrollatuko duen Bilboko Udaletxean eta bere barnean dagoen guztia kanpora atera ahal izango duen, baina lan horretarako kapaza dela, hori seguru.

MANU.— Hitz gutxitan esango dizuet zein izan den nire bizitza, nola dagoen itsu baten bizitza eta orokorrean elbarri guztien bizitza.

Ataunen jaio nintzen, baserri batean, 1958.eko Apirilaren 14an. Noiztik naizen itsua? jaiotzetik, hola jaio nintzen. Nire familiaren heziketa maila normala zen, edo normala baino gutxiagoa gauza askotan. Ni zazpigarren semea naiz, eta beste guztiak "normalak" dira. Orduan, ba, ni jaiotzean, erabat desorientatuta zeuden: zer egingo dugu itsu honekin?, nola enfokatu problema hau?, nora eramango dugu?, eskolara ezin dugu eraman, problema honekin arduratuta dagoen profesore bat ere ez dagoelako, eta abar eta abar. Eta hortik dator problema psikologikoa: gaurko egunean, jendea ez dago preparatuta pertsona guztiak berdin kontsideratzeko eta orduan ni txiki-txikitatik sentitu nintzen desberdin beste anaietatik. Hiru, lau, bost urtekin garbi neukan neure nortasunean, desberdina nintzela, eta niretzako ez ikusteak gauza oso diferenteak ekarri behar zituela beste pertsonen gatik.

Hamabi urterekin kolegio berezi batetara

Kontextu hortan egon nintzen etxean hamabi urte, nire gurasoek ez zekitelako itsuen organizaziorik eta horrelako gauzarik zegoenik. ONCE izeneko organizazio bat zegoela enteratu zirenean, eta itsuentzat kolejio batzu zeuzkala, etxean geratzea baino edozein kolegiotara joatea hobeto izango zela pentsatu zuten, itsuen eragozpenak gainditzeko eta soluzio batzu emateko gertatuta egongo zirela uste zutelako. Kolegio hoiek lau tokitan bakarrik daude: Madril, Alicante, Sevilla eta Pontevedran, eta niri Pontevedrara joatea tokatzen zitzaidan, zeren Norteko jende guztia hara joan behar zen. Hamabi urtekin joan nintzen, eta benetan gustora, ikasteko ilusioarekin eta beste pertzonak bezala izateko ahaleginak egiteko prest.

Hori aurretik, Atauneko eskolara joaten nintzen lagunekin eta, baina seriotasun handirik gabe, poliki poliki apur bat estudiatu eta... niretzako oso ona izaten zen, alde batetik irteten nintzelako, eta bestetik lagunekin jolasean ibiltzen nintzelako. Gainera nahiko integratuta nengoen eta gustora, baina ez nuen mailarik erabiltzen eta ahal nuenean joaten nintzen eta hola. Pontevedrakoa oso desberdina izan zen.

Gainera nahiko integratuta nengoen eta gustora, baina ez nuen mailarik erabiltzen eta ahal nuenean joaten nintzen eta hola. Pontevedrakoa oso desberdina izan zen.

Garai hartako beste kolegio internoak bezalakoa zen, erabat errepresiboa, izugarrizko bortxaketa alde guztietatik eta kristorena... ni behintzat harrituta gelditu nintzen. Garai hartako lagunek orain esaten didatenez, nik beti esaten nuen ez nintzela itzuliko kolegio hartara, baina...

Egindako ikasketak

Kolegio hartan egin nuen lehen maila, niretzat erreza zen, pentsa hori 6 urteko ume batek egiten duela, gero hurrengo urtean bigarren eta hirugarren maila egin nituen eta hirugarren urtean laugarrena eta bostgarrena eta Batxillerreko hirugarrenera pasatzeko proba bat. 14 urtekin Madrilera pasatu nintzen, beste kolegio batetara, edadez horrela tokatzen zitzaidan eta. Madrilen, laugarrena bostgarrena, seigarrena eta COU egin nituen.

ANAI.— Klaseak zelan izaten ziren?

MANU.— Guk, irakurtzeko eta idazteko sistema bat daukagu, Braille sistema eta horrekin, estudiatzeko eta, ez dago inongo eragozpenik. Eragozpen handiena zera da, oso materiale gutxi dagoela sistema hortara pasatuta, baina textu aldetik eta, ondo. Gero COU Madrileko institutu normal batean egin nuen, ONCE-k batxillerretik aurrera ez daukalako inongo eskolarik gertatuta. Eta, klaseak besteak bezala segitzeko ez nuela eragozpen berezirik konturatu nintzen. Problema bakarra, Matematikatan eta egoten zen, eta aurreko egunean irakasleari zera esan nion: zuk, harbelean idazten duzun guztia altu esan; horrela egiten zuen, eta orduan, interesatzen zitzaidana idazten nuen, eta inongo eragozpenik gabe segitzen nituen klaseak. Kimikan eta Fisikan ere berdin: hori zen zailtasun guztia. Dena den, COU-n utzi nituen estudiatzeko asuntuak.

Itsuen sindikatua

ANAI.— Gero Ataunera itzuli zinen?

MANU.— Ez, Madrilen geratu nintzen, itsu langileen sindikatu bat sortu zelako. Sindikatu horrek bi helburu zituen: bata, ONCE-ren barruan burrukatu, ONCE demokratizatzeko, eskema paternalistak hausteko eta langileri-dinamikan sartzeko gure problematika, eta bestea, itsuen integrazioa eskatu maila guztietan, bai heziketa mailan, bai langintza mailan, eta baita erlazioetan ere. Niri garai hartan, estudioak uztea eta erabat hortara dedikatzea hobe zela iruditzen zitzaidan, eta hala egin nuen, egun osoa hortara emanez. Gero diferentzia batzu izan genituen, zentral sindikal batzuetan sartu ala ez sartu eta abar, eta azkenean batzu irten egin ginen. Orduan, Madrilen segitu edo Euskadira etorri planteatu nuen: ni pertsonalki hemen hobeto sentitzen nintzen eta gainera, maila horretan ez zegoen ezer ere eginda, beraz, hiru hilabete egin ondoren, Bilbora etorri nintzen.

Etengabeko burruka

Bilbora etorri aurretik,. neure bizimodua planteatu nuen, eta esan nuen, bueno, bi irtenbide ditut: estudiatzen segitzea ala Madrilen hasi nuen burruka segitzea. Gaurko egunean, biak batera erabiltzea ezinezkoa dela iruditzen zait, nola gutxi desarrollatuta dagoen gure burruka, lan asko egin behar delako eta, oso gutxi gara lan hori egiteko eta orduan, hortara ibiltzen baldin bazara beste gauzak utzi egin behar dituzu. Gure burrukara dedikatu, baina nola?

ONCE (Organización Nacional de Ciegos de España)

ONCE-n bertan, hiru kategoria daude: batak dira saltzaileak, besteak dira ONCE-n barruan lan egiten duten itsuak eta besteak dira, administrazioan dauden langile "normalak", esango nuke. ONCE-k taktika bat segitzen du, eta taktika hori zera da: haiek ere pentsatzen dute, kupoiak saltzea halako limosna bat dela, gaurko egunean beste kategoria batetara pasatua, baina limosna eta ez duela inongo satisfaziorik ematen. Orduan zera egiten dute: haiek konsideratzen baldin badute itsu batek halako ahalmenak edo dituela, edo azkartasun batzu eta gertakizun batzu dituela, hemen barruan ematen diote postu bat. baina lanpostu horretan ez da ezer egiten. Eta ez da ezer egiten, administrazio-mailan lan egiteko medio batzu behar direlako (tesorerian lan egiten baduzu, kalkuladora batzu eta holako instrumentu batzu) eta ez dagoelako ezer, ONCE-ri ez zaiolako interesatzen.

Behetik hasi

Orduan pentsatu nuen, bueno, nik zein bide hartuko dut burruka hori hobeto eramateko?, eta kategoriarik bajuena saltzailearena zela iruditu zitzaidan, eta hortik hasi behar zela burruka eramaten, nahiz eta saltzailea alderdi askotatik egoera txarragoan egon eta opresio handiagoan, gizartearen aurrean bere miseria nabarmenagoa delako. Hortik astea pentsatu nuen eta hala hasi nintzen orain dela hiru urte.

Itsuen problematika

Problema asko dago gaur egun itsuen munduan, itsua kulturatik aparte dagoelako, informaziotik aparte dagoelako, historian zehar oso zapalduak izan garelako. Adibidez, esango nizueke, orain dela 2.000 urte, itsu jaiotzen zirenak hil egiten zituztela, eta beti izan garela limosna eskatzen zutenak, edo magoak edo trobadoreak: holakoxe jende erabat baztertua.

Kupoiarekin, egia esan, itsuak salto bat eman du; diru nahiko irabazten duenez, itsuari berari, problema superfizialki hartuta behintzat, salto bat egin duela iruditzen zaio: eskale izatetik kupoi-saltzaile izatera, eta orduan, edozein mobilizazio, benetan zaila da.

Kupoiak

ANAI.— Nola funtzionatzen du kupoien asuntuak?

MANU.— Prozesua hauxe da: aurreko egunean gu etortzen gara hona eta kupoiak erosi egiten ditugu, kapitala geuk jartzen dugu. Gero saldu egiten dugu komisioi baten bidez, %20-30 gutxi gora-behera, zenbat eta gehiago saldu, diru gehiago. Saltzen ez dugunatik, kopuru bat dago bueltatu daitekeena, eta beste bat ezin daitekeena bueltatu. Baina honek bere ondorioak ditu: bueltatzen baldin baduzu, gero, igandeetako, oporretako eta jubilazioko eskubideak galdu egiten dituzu.

ANAI.— Eta hortik ateratzen da dirurik?

MANU.— Bai, eta bene-benetan esango dizuet hori ez dela problema: gaur behintzat, itsuaren problema ez da dirua. Ez da erreza hau esatea, baina kasi-kasi esango nuke aldrebes dela: dirua dela problema beste gauza batzu aurrera ateratzeko.

ONCE-ren barrutegia

ANAI.— Itsu batek, kupoiak saltzetik aparte egin lezake beste lanik?

MANU.— Egin lezake. Gauza bat da egin lezakeena berez, eta beste bat, gaur, gauzak dauden bezala egonik egin lezakeena. Adibidez esango dizuet, 1958.eko lege bat dagoela, itsuak ez duela lanik egiteko kapazitaterik esaten duena, eta era berdinean, edozein itsu Seguritate Sozialetik kanpora gelditzen da. Baita ere esango dizuet, ONCE sortu zenean (Francoren koñatuak egin zituen honen estrukturak eta abar), bi monopolio hartu zituela beretzat: bata, kupoia saltzeko libertatea, Haziendari ezer ere ordaindu gabe, eta besta, Españiako itsu guztiak, legez, nahi eta nahi ez, ONCE-ren barruan egon beharra. Gaurko egunean, enpresa benetan fuertea da, erabateko presupostu altuak erabiltzen dituelarik: adibidez aurtengoa 23.000 milloikoa izan da, eta orduan, kupoi-saltzen hori negozioa bihurtu dute. Orduan, eta galdetu didazuenari erantzunez, ONCE-ri ez zaio interesatzen itsuek beste gauzetan lan egitea, eta ahal dituen oztoporik handienak ipintzen ditu, itsuak beregandik independizatu ez daitezen ONCE-k, fisioterapia eskola bat du, teknika aldetik seguru asko Europatik onena, baina eskola hortan urtero 5 edo 6 bakarrik hartzen dituzte, eta hori nahita, nahita egiten dute, alde batetik eskola horri elitismoa emateko, eta beste alde batetik, ez zaiolako interesatzen itsu asko irtetzea heuren erakundetik. Hemen Bilbon adibidez, bi itsu daude Cruces-eko Sendategian lan egiten fisioterapeuta bezala eta oso apreziatuak dira.

Nik uste dut, gaurko egunean, berezi-bereziki, faszismoa, ONCE bezalako erakunde, ez dakit marginaletan esan, baina honelako erakundeetan bizi-bizirik dagoela. Jendeak ez du ezagutzen ONCE eta antzeko erakundeak, eta orduan ez zaie ajola hemen zer gertatzen den, eta hemen geratzen dira lehengo faszistak, baina faszista-faszistak, beti izan direnak eta gaur ere faszista bezala konportatzen direnak, eta hauek, erakundeok nahi duten moduan eta nahi dutenarako erabiltzen dituzte. Honetaz luze egin daiteke hitz.

Ezkondua eta ume bat

ANAI.— Eta beste arlo batetara pasatuz, dakigunez, ezkondua zara, baina, nola sartu zinen harremanetan zure emaztearekin?

MANU.— Gure harremanak oso logikoak izan ziren. Gaurregun, kolektiboak heuren artean oso lotuta daude, edozein kolektibo, eta itsuei ere berdin gertatzen zaigu. COU egiten ari nintzela sartu nintzen berarekin harremanetan, hura telefonista kurtsillo bat egiten zegoela eta pentsio berberean topatu ginelako. Honela, hiru bat urte iraun genuen, eta gero bera Caceresera joan zen lan egiten, eta Bilbora etorri nintzean bere lanpostua hona aldatzeko aukera eduki zuen, eta honela.

ANAI.— Zuek biok itsuak zarete, baina zuen umea ez. Zer sentitzen duzue hori pentsatzean?

MANU.— Egia esan, hori ez da inprobisazioa. Guk oso kezka handia dugu gure umetaz, eta aurretik sendagilearekin egonda geunden, itsua izateko posibilidaderik zegoenentz jakiteko, eta ia ia zihur esan zigun ez zela itsua izango. Itsua izateko posibilitate handirik izango bazen, ez genuen haurrik izango.

Zer sentitzen den?, poz handia. Guretzat, ume normal bat izateak oso sentidu berezia du, sentidu razista duela esango nuke nik, zeren hain gara gizartearen aldetik zapalduak eta baztertuak, eta hainbeste aldiz esaten digute ezin dugula ezer egin, ba, haur bat dugunean eta haur horrek ez duenean eragozpen berezirik, esaten dugu: koño, zer gertatzen da hemen!! Horrelako gauza bitalak, sentidu handia dute guretzat afirmazio moduan, ez luke izan behar, baina hala da: psikologia aldetik behintzat, oso sentidu handia du.

Heziketa integrala

ANAI.— Itsuen problematikara itzuliz (nahiz eta arazo familiarrekin ez garen bertatik irten), esaiguzu itsua gizartean integratzeko zeintzu pausoak eman beharko liratekeen.

MANU.— Nire ustez bi soluzio daude: integrazio pertsonala, hau da, nik karrera bat egitea eta neure burruka guztia neuk neuretzat lan bat lortzea izatea, aia, pertsonalki ikusita behintzat, burruka global bat eramatea.

Itsuak, integratzeko, heziketa integrala behar du, gero, beste pertsona "normalekin" harreman normalak erabiltzeko. Heziketa integral hori nondik pasatzen den? ba, bueno, familiaren kontzientziazio batetik, auzokoen kontzientziazio batetik eta abar. Begira, adibide bat jarriko dizuet: ni txikia nintzenean eta nire osabak joaten zirenean gure etxera, nire anaiak gatik galdetzen zutenean, normal galdetzen zuten, baina nigatik galdetzen zutenean, beti esaten zuten gaixoa, gizajoa edo holako zeozer. Nik uste dut, horrelako gauzak horrela jarraitzen dute bitartean, ez dagoela bestelako soluziorik lortzerik. Hori konpontzen ez den bitartean, bestelako soluzioak faltsuak izango dira.

Baztertuen mailak

ANAI.— Sarritan erabiltzen da gaurregun marginatu edo baztertu hitza. Baina berdin da elbarria, itsua ala homosexuala izatea?

MANU.— Bai, eta ez hori bakarrik, nire ustez, marginazio-problema ez da elbarrituena, itsuena, homosexualena, alkoholikoena eta beste hainbestena bakarrik, berdin-berdin da emakumeena edo langileen problema.

Gizarte zatitu batean bizi gara, eta gizarte zatitu hortan orain arte politikoek heuren analisietan bi zati erabili dituzte: burgesia eta langileria, baina langileriak ere, burgesiaren eskemak beretzat bezala hartuz heziketaren bidez eta abar, bere tartean ere zatiketak egin ditu, eta zatiketa horik zer dira? ba, emakumea zapaltzea, baina emakumea, homosexualak, itsuak edo beste marginatuen gainetik kontsideratuz, homosexuala elbarrituen gainetik kontsideratuz, beso bat falta zaiona itsuaren gainetik kontsideratuz eta itsua, buruko edozein problema duen baten gainetik kontsideratuz. Beraz, ez da hain problema aislatu bat, filosofia baten azken funtsezko problema baizik. Besterik ez da.

ANAI.— Beraz, zuen problematikak politika-loturak ditu?

MANU.— Nahiko garbiak ene ustez. Edozein gizarte kapitalistak ezin diezazkioke honi soluziorik eman. Zergatik? Kapitalismoak daraman filosofia politikoa eta filosofia morala direlako problema hauk sortzen dituztenak. Aldaketa benetan iraultzaile bat ez baldin badago eta egoten ez den bitartean, ezin da problema hau kualitatiboki soluzionatu.

Informazio-problema

ANAI.— Zure filosofia politikoa egiteko, egunean egoteko, partidu politiko bakoitzaren programa ezagutzeko eta abar, informazioa ezinbestekoa da. Zuk zelan lortzen duzu informazio hori?

MANU.— Guk, informazioa lortzeko ahalegin bereziak egin behar izaten ditugu. Ni Ataungoa naiz, eta lagunekin hitz eginez eta gauzak irakurriz, planfletoak diskutituz eta abar zerbait lortzen da. Ni beti izan naiz politika zalea. Niretzat politika oso gauza elementala izan da; hamar urte nituela nire anaia exiliatu egin zen, eta planteatu beharra izan nuen politika zer den, zein diren onak eta zein ez, eta horrelako planteamentu elementalak. Hortik hasi zen nire kezkamina.

Gero, orduak eta orduak pasatu izan ditut irratia entzuten, egunean 8 eta 9 ordu, ondakortako emisorak eta, ongi ezagutzen nituen; esan liteke, entzule espezialista bat nintzela. Itsuontzat, irratia; oso inportantea da, ia ia mundurako dugun lehio bakarra.

Eta informazio idatzia, lagunen bidez lortzen dut, batari esan eta besteari esan eta honela, jendeari paliza emanez.

Euskara

ANAI.— Ikusten dugunetik, euskara aberatsa eta landua duzu, ez da etxekoa. Nola lortu duzu?

MANU.— Ez; ez, ez, hori gezurra da. Begira, nire kezkarik handiena momentu honetan horixe da. Nire heziketa intelektual guztia erdaraz izan da, eta gauzak nahi nukeen bezala idazteko euskaraz, oztopo handiak aurkitzen ditut.

Bilboko kontzejala

ANAI.— Zu laster, HB-ren partetik zinegotzi edo kontzejal moduan sartuko zara Bilbo Udalean. Jende askok, zu zerrendetan sartzea marginatuen botua lortzeko maniobra politiko hutsa izan dela uste du. Zer deritzozu horri?

MANU.— Hori pentsatzea naiko normala, da, baina bi gauza esango dizuet. Bata, da, nik Herri Batasuna bezala eta itsu bezala eta baztertu bezala ez nuela kanpaña handirik egin, eta beste aldetik, zer esango nizueke, hori pentsatzen duenari ez dagoela oraindaino arrazoi berezirik ematerik. Nik uste dut, kontzejal bezala egin nezakeela lana, eta espero dut beste edozeinek bezala egitea. Nire asmoa, hemendik bi urtetara demostratzea da, eta beste edozein pertsonak bezala neure opzio politikoa hartu dudala eta opzio politiko hortan, nik lan interesgarria egin nezakeela uste izan dutela. Nik ikuspegi berezia dut experientzi konkretu bat bizi izan dudalako, eta neure experientzia bizi izan bezala neure perspektiba politikoak ez dira pertsona normal batenak bezalakoak, eta gauza beste era batera ikusten dut.

Niretzat hori da lanik handiena. Baztertuen problema eta iraultzailearena eta langileriarena, azkenean problema berbera direla demostratzea, eta nire eginkizuna momentu honetan zera da: analisi iraultzaile batean, gizarte honetako edozein sektoreren problematika analizatu ahal izatea. Explikatuko naiz. Nik uste, orain arte, edozein analisitan hiru-lau sektore erabili izan direla bakarrik, burgesia edo langileria edo emakumea eta azken urteotan, nahi baldin baduzue, baita homosexualen problema ere, baina beste hainbat sektore daude orain arte analisi iraultzailetik kanpora gelditu izan direnak, eta nik demostratu nahi dut, ezin dela egon inongo transformazio iraultzailerik ez baldin bada hartzen sektore guztien problematika, eta ezin badugu batu hori dena analisi berean.

Baina, zer egingo du itsu batek?

ANAI.— Lanean hasten zarenean, kontzejalen batek ez zaitu hartuko gauza folkloriko bat bezala?

MANU.— Ez kontzejalek bakarrik, jende gehienak!, eta ez jende gehienak bakarrik, oraindik gehiago esango dizut, Herri Batasuneko jende gehienak baita ere: ni konsziente naiz horretaz, zeharo konsziente. Nik uste dut, % 90ek pentsatzen dutela: baina, zer egingo du itsu batek Udaletxean? Nire lehengo lana horixe da, demostrazio bat ematea, baietz! nirekin ados egongo direla edo edo ez direla egongo, baina nik lan on bat egin dezakedala. Orduan, niretzat garrantzi handia du kontzejala izateak, baztertu guztien espilua izango naizelako momentu honetan. Ardura handia dut, nire obligazioa ispilu ona izatea delako.

Interesen problema

 ANAI.— Nola ikusten duzu gaurregun Bilboko Udaletxearen egoera? Egin daiteke lanik?

MANU— Udaletxean lan egiteko bi era garbi ikusten ditut, bata, Udaletxeko gestioan lan egitea, eta beste, Udaletxeko ordezkaritza aprobetxatu auzo-elkarteetan eta edozein elkarte herrikoietan lan egiteko. Nire ustez, aurreneko bidea erabat itxita dago; ez dago Udaletxean gestio positiborik egiterik, eta orduan, Herri Batasunaren lana udaletxean, gaurregunean, herriaren abotsa izatea da.

Gaurko problema hau da: PNV-k, burruka politikoa PNV eta HB-ren artean dagoela demostratu nahi digula, elite politiko batzuren artean, eta HB-ren lana hori ezeztatzea da eta gaurregun Bilbon PNV herriaren interesen kontra ari dela egiten lana. Eta hori nola demostratu? ba, zenbat eta HB-k auzoen problematika eta baztertuen problematika eta sektore konkretuen problematika gehiago erosotu, eta orduan, sektore hoiek hobeago ikusiko dute ez dela HB eta PNV-ren arteko problema, baizik eta interes konkretu batzuren problema.

Oportunismoa aprobetxatu

ANAI.— Gu orain zuregana etortzea elkarrizketa hau egitera, oportunismoa dela uste duzu?

MANU.— Ba, begira, ez dezaket hori esan, zeren orain dela sei hilabete edo, ANAITASUNAko batek esan zidan elkarrizketa bat nahi zidala egin, eta gero ez dakit zer pasa den, eta gero zuek deitu didazue eta hemen gaude. Baina ni horretaz erabateko konsziente naiz. Ni kontzejal atera nintzenean Radio Nacionaletik deitu zidaten, EFE-tik ere bai, eta baita Lecturas-etik ere. Eta orduan nik planteatu nuen eta esan nuen: zer da hobea?, zer egin behar dut?, ezetz esan hori oportunismo hutsa dela eta, eta ez dela azken funtsean paternalismoaren bidea segitzea baizik, ala aukera aprobetxatu erakuspen progresista bat eramateko. Eta nik egia esan behar dut, Lecturas-en zidaten elkarrizketarekin gustura nago, hemengo zenbait egunkaritan baino hobeto atera da.

ANAI.— Eta gainera Lecturas, ANAITASUNA baino askotaz jende gehiagok irakurtzen du.

MANU.— Kazetariak esan zidan, astero 800.000 ale ateratzen dutela, eta hori garbi ikusi dut: orain kaletik pasatzen naizenean, jende guztiak, hombre, te vi el otro día en la entrevista, eta ez dakit, zer baina egunero 10 edo 20 kasu.

ANAI.— Apurtxo bat molestoa ere izango da, ez da?

MANU.— Bueno, gu horretan ohituta gaude, zeren nola itsu bat kalean joatea ez den gauza normala eta jendeak komentatu egin behar duen, ba, berdin zait esatea pobrecito ciego edo le vi el otro dia en la revista, berdin-berdin zait, jendea ez delako isiltzen.

Gauza luzatzen zihoan eta amaitu beharrean aurkitu ginen, nahiz eta hainbat gauza gelditu oraindino airean.

Manu-ren ikuspegi orokorra ematen saiatu gara eta agian lortu dugu; pena da bere hitz egiteko era lasaia, hitzak neurtuz eta zerbait esan aurretik gauzak ondo pentsatuz, transkriba-ezina izatea. Behin baino ez zuen apurtu elkarrizketa osoan bere hizkera hau: bere euskara landua zela esan genionean; aserretu egin zitzaigun. Ikusten denetik, ez du nahi inork jaboirik pasatzerik ala merezi ez duen lorarik botatzerik (gure ustez lora hori merezi zuenarren), baina berdin aserretzen da jendearen minusbalorazioaren aurrean. Bakoitzari berea, ez errukirik ez mesprezurik" dela esango genuke Manu-ren ikurra.

Itsaso eta Harkaitz


Gaiak

Bertso berriak despeloteari jarriak [Bertsoak]

(doinua: esnesaltzailearena)

Bertso hauen bitartez

azaltzera noa

zer den nudismoa

gosea ez ote da

nonbait motiboa?

uda datorkigu ta

horrekin beroa

horrela berotzen da

ingurugiroa

berotzen ez dena da

betiko leloa (bis)

Nudismo horrekin gaur

hondartza bete da

noa ikustera

jendea handik dabil

piztien antzera

zakila dago gora

ta titia bera

urtuko litzateke

han Luzifer bera

kanpo ta barrukoa

dena da batera.

Jendea bildua da

hemen ehundaka

guztiok saltaka

kendu dute gona ta

kendu dute praka

ez zeie axola, ez,

gaueko enbata

eta berbetan dagoz

bi-hiru-launaka

jendea pozik dabil

lotsarik ez da ta (bis)

Ni ez nago oituta

ba dinot benetan

ez nago brometan

horkoa ikusita

gorputza dut ketan

honetaz ez zidaten

aipatu umetan

baina abantaila bat

da gauza honetan

eguzkia sartzen da

leku guztietan (bis)

Ilun dagon tokira

gu sarritan goaz

argia emonaz

gauzak ikasten dira

eindako aprobaz

praktika gabe ez da

teoria inolaz

haizeak hondartzako

hareak daroaz

hortxe ikasi ditut

makina bat jolas. (bis)

Nudismoa ba dago

gaur hainbat herritan

asko ta sarritan

jendea pozik dago

arazo berritan

behin ikusi ezkero

ba dator birritan

horregatik dinotsut

zinez ta egitan

zu be zatoz jartzera

hor larru gorritan. (bis)

Sastraka


Gaiak

Foruaren Hobekuntzaz

"Navarra se vió en la alternativa de catar el mandato regio, aceptando la unidad constitucional ó de aparecer rebelde al trono de la reina, sufriendo las consecuencias de la resistencia".

(Pablo Ilarregui)

Zer izan den eta zer izan daitekeen "Foruen Hobekuntza" konprenitzeko jo beharra dugu hobekuntza hau finkaturik daukan oinarrietara, Nafarroako foru arauetara hain zuzen.

Horregatik uste dut ezinbestekoa dela Pablo Ilaregik joan den mendean izkiriatutako hitzok hemen aipatzea. Horrela idazten zuenak jakin ba zekien ongi, Nafarroako erresumaren independentzia hiltzera kondenaturik zegoela. Handik oso epe motzera Nafarroaren independentzia foraltasuna bilakatuko zen, Espainiako probintzia bati zegokion edo legokioken foraltasunarekin. Horixe bera foraltasuna, gaur/hobetzen/saiatzen den berbera.

Eta ezinbestekoa da aipamena, ageri agerian erakusten baitigu Espainiako Estatuak Nafarroari eta bere gobernamendu apartekoari eman dioen begiramenduaz kontura gaitezen. Zer nolako "hitzarmenez" ari garen objektiboki jakin dezagun eta hitz batez esateko, zein noble, jator eta errespetagarri izan zen "paktu" horren oinarri eta funtsa zeinen bidez, Espainiako Elkartean sartu baikinduzten.

Baina nola erreakzionatu zuten gure jauntxoek tamainiako paktu horren aurrean?

Nola erantzun zioten xantaiari?

Honi erantzuteko beharrezkoa dugu orduko (1834) egoera nolabait ikustea. Nafartar gehienek gerrari eta ondorioz gerraren garaipenari jo eta ke zebilkioten baina bitartean Iruñea bera liberalek hartuta, karlistekumeei haiek inposatzen zizkieten politikoak eta politika bera.

Egoera horretan egoten zirelarik, Ilarregi beraren beste aipamen batek erakutsiko digu herri-borondatearen usurpatzaileei zegozkien asmoez: "Temiendo no obstante la Diputación foral que al perder Navarra su independencia o autonomía política perdiera también los capitales que gravitaban sobre su vida pública"...

..."La Diputación debe prevenir para el caso de que el cambio en lo legal sea anuncio de un cambio absoluto en la parte, ponga el remedio que por necesidad y justicia debiera aplicarse a sus acreedores".

Kasu beraz!: Herriaren nortasuna galtzear dagoelarik, bidezkoa eta zuzena ez da nortasunari begiratzea, MEREZIENTEEN ONDARETASUNARI BAIZIK. Jakina! merezienteok eta diputatuok ez ziren jornalariak. Nortzu ditugu merezienteok?: Burjeseria; sortzen ari zen burjeseriaren mandatariak eta dakigunez delakoei ardura zitzaien gauza bakarra beren klase interesak defendatzea eta arrisku guztiez babestea zen.

Eta delako interesok arriskutan zeudelarik Herriaren betidaniko nortasunaren kontra erasotzea erabakitzen dute Estatu Zentrala asetzeko itxaropenean. Ez da kasualitatea mende honetan egin zen "Herri-mobilizapen" bakarra zelako interesez oinarrituta zegoen ikustaraztea. Gamazadan foraltasuna defendatzea erabaki zuten baina foraltasun horrek ez zuen deus egin euskararen alde, kulturaren alde, herri-hezkuntza eta osasungintzaren alde. Ez zuen ukitu nahi Nafarroan zeuden azpiegitura feudalak. Gamazadaren helburu bakarra, zera zen orduan: Subiranotasun fiskala defendatzea eta honen bidez klase interesek ematen zizkieten mozkinak gordetzea: Beren buruei subentzioak eta salbuespenak eman eta bitartean herri xumea, zerga eta tasen pisua medio zela, zapaltzea. Eta modu honetaz jokatu dute Nafar foruaren defendatzaile horiek gure historian zehar. Mugak Ebrotik Piriniotara aldatzeko proiektua mila bider eraman zuten Gortearen aurrean eta Gorteak ezetz erantzuten zielarik erresuma bera deuseztatzea erabaki zuten. Leringo Kuntearen antzera. Hark bere titulu eta ondareak arriskutan ikusi zituenean nahiago izan zuen Nafarroa saltzea.

Horregatik hain zuen, burjabetasuna galdu genuen eta "Hobekuntza" edo gaizkikuntza horren bidez, Espainiako probintzia bilakatu ere bai. Baina hala ere, ezin konpreni daiteke osorik gaur eguneko Hobekuntza hau, arazoaren beste atalari begiratzen ez badiogu: Ba dugu beraz, Nafarroa forala eta espainola baina zer gerta dakioke Nafarroako euskaldun tasunari? Zer du ikusirik horrekin Hobekuntzak? Erantzuna oso argi dago: Forua sorreratik gaizkiagotzen hasi zela bistan dago. Froga hortxe dugu: Mendien arazoak (1859. urtean jadanik), Gamazada, etc, etc. Gaizkikuntza honek ez zituen kezkatu meneratzaileak eta zapaltzaileak, aitzitik.

Bistan dago, beren interesak arriskutan ikusten dituztelarik prest egoten direla beti Nafarroaren burjabetasuna bera deuseztatzeko. Froga ona hortaz, XX. mendean zehar egin diren kontraforukeria eta uzkeria.

Baina uzkeri honek halaber, euskal naziotasunaren espiritua lortu du Nafarroan eta baita Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan ere. Delako espirituak sortu duen ondorio logikoena bertantxe dugu: Euskal Elkarte politiko bat sortu nahia eta beronen bidez, Nafarroako jauntxo eta notableen pribilegioak murriztu eta deuseztatzea, Estatu erdirakoiari lotu loturik egonez, boterea beren esku bakarretan egon baita.

Eta hori berori da burjeseria honen kezka bakarra. "Hobekuntzaz" ari badira une honetan "peligro separatista"-ri esker zor zaigu. Hau da, boterea beren eskuetatik kanpo eror ez dadin, ahalegin guztiak prestatu "Hobekuntza" dela medio.

Jadanik 1918.ko Abenduaren 30ean Nafarroako Jauregian udal biltzarre orokorra bildurik zegoelarik, Nafarroaren nortasuna berreraiki behar zela proklamatu zuten aho batez.

Era berean, 1839.ko foruen kontrako legea deuseztatu behar zela adierazi zuten biltzarkideok. Uste dut delako hau kontutan hartzekoa dela. gure oraingoek zenbat puntu edo hobe zenbait praka eta zenbatetaraino jeitsi duten ohar gaitezen. 1918.hartan jakina, euskal naziotasunaren sentipena nahiko zabal zegoen baina arriskua behin iraganda, ez zen berriro mintza gauza horietaz, 1933.erarte hain zuzen, nahiz eta "Hobekuntza" baino, gaizkikuntzak gaina hartu.

1933.urtean beste mamu bat agertzen zaie betiko HOBENDUNei: Euskal Estatutuaren mamua. Beti bezala, pausatu egingo da Nafarroan zehar HOBENDUN eta gaizkile horien desioa: Pribilegioak gordetzea.. Eta burutu egin zitzaien askotan entzundako leloa: ESTATUTUA EZ, FORUAK BAI. Baina arriskua berez alde egiten ez zitzaienez, Franco eta Molarekin batera konplotatu zuten pribilegioak gordetzen segitzeko.

Betidaniko foruzale hauek "garaipen heroiko" hura izan arren, ahaztu egin ziren berehala betidaniko hobekuntzaz eta gertatu egin zituzten beren buruak betidaniko mozkinen bidez bizitzeko. Alkate foruzale hark zioenez: "Mi elección no la debo a los cazurros de mi pueblo sino a la designación de la cultura del Sr. Gobernador".

Benetako esaldi antologiko eta surrealista. Are gehiago kontsideratzen bada delako alkate hau gaur egunotan alkatea ere dela eta bere alkatetasuna horretatik demokraziari buruzko hitzaldi eta lekzio ugari ematen digula lasai eta patxadaz.

Berrogei urte iraundu du diktadurak eta behinik behin ere ez dira foruzaleak altxatu foruen bihurpenaren alde. Kontrakoa egin, hori bai, mila aldiz egin dute. Orain ordea, Euskal Herriaren egia alde guztietatik zabaltzen delarik, betidanikoari buruz hasi dira: Foruaren Hobekuntzaz. Estatua ez, Foruak bai. Hori da hain zuzen, foru horien jatorria eta beren desobekuntzaren historia. Francoren heriotzarekin batera, "Betidaniko arriskua" bersortzen zaie.

Euskal sena eta sentipena Nafarroatik kentzeko ahalegin guztiek porrot egin dute eta sentipen hau indar osoan bizitu eta nabaritzen dugu gaur egunotan. Honen aurrean Diputazioren lehengo kontraekintzak ez zuen luzaro itxaron. 1977.ko Abuztuak 20 duela, informe berezi bat eskatzen dio Diputaziok Nafar eskubideen Ikasketa Batzordeari. Delako informe horretan, zeintzu diren eta izan diren funtsezko arrazoiak Berreskuratze osoa lortzeko galdetzen dio; hau da, burjabetasuna edo independentzia osoa zertan oinarritzen den jakin gura du Amadeo Marcok. Benetan gehiegikeria. Ba dago beste anitz bide eta medio, euskaldunak zatikatzen eta erdibanatzen segitzeko. Horregatik Ikasketa Batzordearen erantzuna erabatekoa da:

1º.- Hay que hablar de Reintegración Foral deseable a conseguir mediante una interpretación razonable y congruente de la ley Paccionada de 1841.

2º.- Nada de veleidades democráticas. La Diputación debe seguir concentrando todo el Poder. A lo máximo puede funcionar un órgano consultivo con alguna función deliverativa si la Diputación lo cree conveniente para algún caso concreto.

3º.- Nada de mezclarse con alguna otra región.

4º.- En cualquier caso el momento no es oportuno para reformas de la ley de 1841.

Susto ederra hartu zuen gure Amadeo analfabetok zer eskatzen egon zen konturatu zenean. Horretarako ba dago hainbat jakintsu eta haietako batek ardura hartu zuen esplikatzeko. Ikasketa Batzordearen erabakia, duda izpirik gabe, onartu zuten parlamentuan. Baina honetan aztertzen gaudelarik, interesgarria topatzen dugu honi berari buruz Del Burgo-k eduki zuen jarrera berezia. Interesgarria, zeren eta gonbaraketak atera baitaitezke geroago. Jarrera berezi horri buruz honela mintzo zen ordua Del Burgo: "Lo importante es que la reintegración foral se lleve a cabo de forma paccionada y sin que se derive de la Constitución del Estado"...

..."Es evidente que no puede abordarse un planteamiento global de la cuestión mientras no se defina en la futura Constitución Española el marco autonómico, es decir, mientras no se concreten las funciones y competencias que el Estado está dispuesto a transferir a los poderes regionales".

Bistan dago bi esaldi horien artean dagoen aldrebesa baina gobernamendu foralari eta bere etorkizunari dagozkien oinarrizko arazoak azaltzen dira: Jatorria eta oinarri politikoa. Konkretatze praktikoa eta Autonomi Estatuekiko harremana.

Amadeori joan egin zitzaion ikara eta Madrilen "rupturaren" aldeko nahikeriak ahitu ziren. Etorri egin zen berriro burjeseriaren zentzutasuna zeinek nahi du esan behar baitela aldatu derrigorrezkoa, ez ostera beharrezkoa, deus ere alda ez dadin. Horrela publikatu egin zen nafar orri ofizialean hiru erret lege. "R.D.L. nº 1/78-a, R.D.L. nº 2/78-a eta azkenez R.D.L 121/79-a. Azken honek 1841.ean "paktatu" omen zen egoera juridikoari aldaketa sakona egiten dio. Ezein Herri-Kontsultarik gabe, indarrean sartu zuen azken Diputazio frankistak eta Suarez-en Gobernuak. Erret-Lege honen hiru atalak aipagarriak dira. Delakoetan Nafarroako oinarri juridikoa zein den azaltzen du eta gobernamendu forala indarrean sartzeko Herri-kontsultarik ez da aipatzen bertan. Nafarroa da beraz, Herriaren borondaterik eskatzen ez den Erkidego bakarra. Baina argi dago. Indarrean dauden legeek ez dute helburu Nafartarren borondatea berrezagutzea. Indarrean dauden lege hauen helburu bakarra zera da: Euskal Batasuna eragoztea. Erabakitako erreferendum bakarra 2/78.ko Erret-Legeak ematen duena da. Baina praktikan jartzeko, altxatu dituzten tramankulu guztiek lehenengoz porrot egin behar dute, Parlamentuak euskal batasuna eskatzean. Foruzale guztien zoritxarrerako, delako lege eta eragozpen hauek ezin debeka dezakete euskal naziotasunaren sentipena gorantz joan dadila Nafarroan barna eta hor horretan janda daude aspaldian. Saiatu, saiatzen dira eta horregatik lortu nahi dute, aintzina bezala, "gure Foruen Hobekuntza".

Zein izanen den prozedura guzti honen ondorio zehatz eta iraunkor ezin asegura daiteke zientifikoki baina historiaren aldetik egon den aintzindari eta betikoen aldetik eduki duten portaera jakinda, ez da izan behar belagile famatua. Lasaikiro, ondorengo bi baiezko hauek bota ditzakegu:

a) 1841.tik hona Nafarroak eduki duen jatorrizko eta aparteko gobernamendu foralaren antza ere desagertuko du Hobekuntzak.

b) Hobekuntza horretatik aterako den gobernamendua Estatuko edozein Erkidego autonomoaren estatutu bezala izanen da. Nahiz eta izena aldatu.

Idazkuntza


Gaiak

Foruaren Hobekuntzaz

Aspaldian hasi omen dira, Madrilen noski, Nafar foruen hobekuntzarako negoziaketak. Triste ba da ere gure "viejo Reyno"ren sistema forala, burujabetza, Madrilen negoziatzea, tristeago da inor ez dela jabetzen han egosten denaz. Dirudienez negoziatzaileei ez zaie gehiegi kezkatzen nafar herriari informatzea.

Batzorde negoziatzaile baten historia

Hainbeste garrantzi haundiko negoziaketa bat egiteko Españako gobernu eta Nafarroako Diputazioa artean bi batzorde negoziatzaile sortu ziren. Gobernuarenaz ez dugu asko esatekorik, bertan Martin Villa dago eta nahiko ezaguna dugu. Diputazioaren batzordea hautatzerakoan sortu ziren lehenbiziko istriluak. Orain arte honelako negoziaketak Diputazio osoaren ardurapean zeuden, baina oraingo tirabira diputatu abertzaleak kanporatzea izan zen. Ez da komenigarri Madrilgo gobernuarekin negoziatu eta batzorde berean Euskal kontzientzia daukatenak euki. Ez zen zaila akordio batetara heltzea. Denek zeukaten zerbait irabazteko. UCDren sector criticoak lortu zuen Del Burgo eta Abertzaleak batzordearen kanpoan uztea. PSOEk bere representapena haunditu zuen eta UPN sartu zen batzordean nahiz eta ez euki diputaturik. Jesus bueno, Amayurkoa, eta Garcia de Dios baztertuak izan dira, Batzordea Eskuindarren eskuetan geratuz, UCD 5, PSOE, 2 eta UPN 1. Oso argi ikus dezakegu zein den PSOEren jokabidea eta zeintzu beren intereseak.

UCD negoziaketa bi bandatan

Esaten badugu Nafar foruak UCDren eskuetan daudela ez da harritzeko, UCDk Madrilen edo Nafarroan interes berbera baitu. Dena hau gutxi izango balitz eta "23 F"aren golpearen ondorio bezala, Jaime Ignacio del Burgo bere "protagonismoa" berreskuratu du. Susmagarriak izan dira, azken negoziaketak bukatuz gero, Martin Villa eta Del Burgo arteko elkarrizketak.

Ondorioak

Ondorioak garrantzi haundikoak izan daitezke; denok dakigu estatuto bascongadoa egin gero, hemen Nafar gobernu bat sortuko dela, nafar hazienda, telenavarra eta abar... hitz gutxitan orain Euskal Herrian daukagun harresia haundiago izanen dugula.

Bestaldetik libre sortu ziren foruak, Euskal Herri guztietako foruak, konstituziopean jarri behar dira. Ezin da gainditu ere beste Estatutoen mugak, zeren eta Gobernuak ez du onhartuko bereiztazunik beste lurralde autonomikoen exenplu bezala. Laburki, UCD, UPN eta PSOEren kontsensuari esker, negoziaketa hauetan aterako dena autonomia arrunta bat izanen da. Gero TVE, Diario de Navarra, eta abar saiatuko dira produktoa saltzen, irakaskintza forala, gobernu forala, teleNavarra eta abar. Eta garrantzitsuena Euskal Herria zatikan, Iparralde, Vascongadak eta Nafarroa.

Etorkizuna zer egin

Oraindik ez dakigu nola bukatuko den ipuin hau, hala ere ez da oso zaila burutatzea. Bitartean, herria, erakunde eta alderdi politikoak lotan daude. Edo behintzat hala dirudi.

Batzorde negoziatzaile izendatu zenean EE., LKI eta PT saiatu ziren kanpaina bat egiten; alferrik ez baitute egiazko pisu bat Nafarroan.

Beste batzuk esaten dute "foruen hobekuntza" ez dela deus konponduko, arazoa jarraituko dela eta borroka ere jarraituko duela. Haientzat ateraldia negoziaketan dago eta konkretuki "Hirugarren bidean".

HB, dirudienez itxoiten ari da negoziaketeen bukaera, ikusteko eta kontzientze-kanpaina bat antolatzeko. Gure ustez, erantzun gogor eta bateratu bat eman behar genuke, denbora zaharren metodoak berreskuratuz, hau da, lantoki, hauzo eta herrietan jendea informatzen jokatzen dugunaz.

Juanjo Iturralde


Gaiak

Bertso berriak Bilbori jarriak [Bertsoak]

Halako egun batean, edo gau batean behar bada, afalostean zihur aski, beroak jo gintuen eta Bilbori Bertso Berriak jartzea pentsatu genuen. Baina ez bakarrik jarri, kantatu ere bai, kantatu ahala salduz eta saldu ahala kantatuz (inork erosiko balu behintzat) aintzina ohitura zen bezala.

Ale guztiak ez ziren agortu. Gelditzen zaizkigunotatik bidaltzen dizuegu.

Bilbo hiria gaitzat hartuta

hiru lau bat bertso berri

Lasa ta Aurrek jarri dituzte

hitza emanda elkarri.

Domeka goizez, ohitura den lez,

Plaza Berrira etorri

hemen ez dugu inor jango ta

umeak ere ekarri.

Gauzak erosi nahi badituzu

oso da kontu erreza

Bilboko denda erosoena

hor dago Corte Inglesa.

Apain jantzita irtengo zara

nahiz eta izan traketsa

urte guztiko xoxak uzteko

ez da leku aldrebesa.

Bilboko diru zaharrak

izan zuen sona

ez zen gero broma!

baian aldatuz doa

lehenagotik hona.

Estutasunak jo du

agintzen zegona

txaketa aldatzeko

prest dugu gizona,

kaiku saltzaileentzat

negozio ona.

Afinatu ditzagun

arpa ta gitarrak

agur bilbotarrak!

hona ekarri gaitu

aurretik Iparrak.

Ximinia haundiok

ikuitzen izarrak

aberatsen fabore

pizturi su-garrak

noraino heltzen dira

Bilboko indarrak?

Agintari bagina

hau gure ordena

erre Bilbo dena!

inork ez luke izango

galtzearen pena.

Etxe gabe bilutsik

lur gorri gardena

berton egingo dugu

herri ederrena

Naturaren legeek

dezaten goberna.

Iñaki eta Jonek.

Iñaki eta Jonek


Gaiak

18.000 Km. euskara ikasteko

Kaliforniako Santa Klara Unibertsitatean Hizkuntza Modernoez Katedratika den Gloria Kastexanak 18.000 Km. egin du Ulibarri Euskaltegiak Arantzazun gertatu dituen ikastaroetara agertzeko.

— G.K.: Nere benetako hizkuntza propioa ikasteko ordua zela uste dut. Denporaldi luzeak eman ditut hemendik kanpo, bai Afrikan eta Ameriketan hainbat mintzaera ikasirik, baina oraindik ez dut ikasi neurea. Hau dela eta internatura etorri naiz euskera ikastero beste zeregin guztiak albo batetara utzirik.

— Baina zergatik etorri zara ikastaroa hasi aurretik?

— G.K.: Urte bi direla, Ameriketako Unibertsitatean irakasle ginen zazpik "Society of Basque Estudies in Amerika" taldea sortu genuen, han (USAn) bizi diren euskaldunek jartzen zituzten beharrei erantzuteko. Talde honek 1982.eko Abuztuan Euskaralogoen Nazioarteko Kongreso bat antolatu nahi du Kaliforniako Fresno herrian. Nire betekizuna kasu honetan Euskal Herriko banku eta gainerako entitate komertzialekin hartuemanetan jartzea litzateke, horrexegatik etorri naiz aurretik.

— Zuk zuzentzen duzun elkarte honek zer egiten du kongreso honez gainera?

— G.K.: Denetatik egiten dugu. Dantza taldeak sortzen ditugu, "Picnic" egitera joaten gara kanta eta dantzatzeko. Frantsezez, ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz idatziriko aldizkaritxo bat ateratzen dugu. Indianan euskal gaiez espezializaturik dagoan liburutegi bat jarri dugu martxan. Gaurko lanik handiena Ameriketako Unibertsitatean dauden Euskara Sailak ofizialki onarturik egon daitezen egiten dugu, bestalde Euskara Saila hori ez duten Unibertsitateetan jartzea eskatzen dugu. Datorren urteari begira beste lan bat Prestatzen ari gara, kasu honetan Ulibarri Euskaltegiarekin gaude elkarrizketetan hango 100 ikasle hemengo beste 100 ikasleen etxeetara etortzeko, haiek euskara sakontzeko eta trukean, berbera hemengo ikasleekin ingelesera ikas dezaten hango etxeetan.

— Zer nolako harrera izaten dute lanok Estatu Batuetan?

— G.K.: Estatu Batuak nahiko handi direla esan behar dugu, baina halan eta guztiz ere harrera herrikoia oso ona izan dela esan behar. Kasureko "I'M PROUD TO BE BASQUE" ("Euskaldun izatearren arro naiz") idatzirik daramaten plakek oso harrera ona izan dute azkenaldi honetan.

— Amaitzeko, lehen aipa elkarte honekin erlazioetan aritzea nahi duten guztiek nora jo behar dute?

— G.K.: Helbide honetara: SOCIETY OF BASQUE STUDIES IN AMERICA P.O. BOX 13212-FRESNO, CALIFORNIA 93796.

Aipa zuzenbide honetan gaude gurekin harremanetan jartzea nahi duten guztientzat. Lanak geuk bakarrik egitea ez da asmoa, baizik eta Ameriketan dauden euskaldunen enbaxadore izatea.


Gaiak

La Paz: gatazka handiko auzoa

 Igaro Martxoaren 7an Donostiako Gros auzoan dagoen Aurrezki Kutxa lapurtu ondoren mutil bat bahitzen zuten poliziek. Komisaldegira eraman ondoren dirua droga erosteko behar zuela azaldu zien. La Paz auzokoa zen eta hamabost urte zituen.

Trintxerpe alboan eta Ulia mendiaren magalean kokaturik dago La Paz etxe multzoa, hots, Donostiatik 2 Km. tara. Azkenaldi honetan hazkunde izugarria ezagutu du 10.000 edo 15.000 biztanle dituelarik, haietariko gehienak haur eta gazte direla. Biztanleen kopurua hazten zen bitartean beste arazo bat agertzen zen, gazte delinkuentzia eta beronekin batera drogarena ere bai.

Gaur egun kinki eta lapurren auzoaz ezagutzen du jenderik gehienak. Egia esan, toki honetan aski ezagunak dira holako ekintzak (motorren, lapurketak, pisuenak eta abar, bai auzoaren barruan bai kanpoan), baina fenomeno hau ez da sortzen ezeretatik.

La Paz auzo hau 1962. urtean eraiki zen Etxebizitza Ministeritzaren gainbegiradaz eta "Etxebizitzarako Arau Orokorrak" esaten zuenari begira. Etxeak eragiteko lurraldeen jaubeak expropiatuak izan ziren eta etxebizitzak egin ondoren haien jabegoa "Obra sindical del Hogar" horren eskuetara joan zen.

Eraikitzea 1965.ean hasi zen 1974.era arte amaiturik egon ez dela. Egun dauden etxeak honelako hauexeek dira: 12 bloke eta 8 dorre, lehenek 60 eta bigarrenek 80 etxebizitza dituztelarik. Ikus daitekeenez dagoan masifikazioa izugarria da.

Etxebizitzak, lehenak behintzat, Donostiako bariantea egin zeneko expropiatuei eman zitzaizkien. Jende honen ekonomia egoera nahiko larria zen, txaboletan bizi ziren eta.

Bestalde batetik La Paz auzo berri honetara etorri ziren gehienak etorkinak direla esan behar dugu; Kastila, Galizia eta Extremaduratik etorriak hain zuzen. Populaziorik gehienak, ere, hamaika etxeko direla. Etxebizitzetan neurri bi ematen dira: handienak 60 m2 eta txikienak 40 m2. Halan eta guztiz arazorik gorriena umeek (egun osoan) kanpoan jardun behar dutela da. Gainera amarik gehienek lan egin behar dute haien senarrekin batera etxea aurrera ateratzeko eta horrela haurrak zaindurik gabe gelditzen dira denpora osoan. Faktore hauek, jakina denez, umeen egonezina eta delinkuentzia sortarazten dituzte.

Aipatu behar dugun beste konstante bat kulturala dukegu. Oso nagusi gutxi igaro dira eskolatik eta gutxiago dira lehen ikasketak bukatu dituztenak. Areago gutxiago goi mailako ikasketera heldu direnak eta ia inor unibertsitatera joan dena. Analfabetismoa edonon aurki daiteke auzo honetan, batez ere nagusiengan, nahiz eta gazteek hartzen duten irakaskintza oso pobrea izan.

O.H.O.a bukatu eta gero umeek ez dute besterik ikasten etxean horretarako dirurik ez dagolako edo gurasoek ikastean etorkizunerako irtenbiderik ikusten ez dutelako. Gainera La Paz honetan dauden ikas azpiegiturak oso eskasak dira: eskola publiko bakar bat eta instituto bat, bizi den jende guztiarentzat txit gutxi. Aipa ikastetxe hauek bete beterik aurkitzen dira, jendea pilaturik eta batzuk kanpoan gelditzen direlarik. Kasureko, aipa dezagun institutoak egin behar izan duena: C.O.U.ko ikasleak nonbait sartzeko ikasgela aurrefabrikatuak lortu behar izan ditu. Ikastea erdi galerazota baldin badago lan egitea oso zaila da ere bai. Gauzak horrela daudela gazteak kalean dabiltza gora eta behera denpora ematen, porroa erretzen edo injektatzen. Haien gurasoek ezin diete dirurik eman, orduan...

Gazte delinkuentziaren arazoa geroz eta larriago izan da La Paz auzoan, baina unerik gorriena 75-76. urteetan eman zen munduak ezagutu zuen krisialdiarekin batera. Krisialdi honek paroa ekarri zuen eta langabezi honek delinkuentzia gehiago erakarri zuen. Gazteek oso zaila dute heuren lehen lana aurkitzea.

Langabeziaz mintzatzerakoan bakarrik arduratzen gara ekonomia arloaz, baina badago beste arlo bat. Egia esan dirurik gabe ezin eros daiteke ezer eta lehen beharrizanak bete barik gelditzen dira. Hau grabea baldin bada arlo bat besterik ez da. Beste arlo batetan lanik ez duenak jazatzen duen psikologi kolpeak baitaude. Gizartearen aurrean ezgauza ikusten duelako bere burua eta senidearen aurrean parasitotzat hartzen baitu bere burua. Arazo honek pertsonak biolentoago izatera bultzatzen ditu, azkenean desliluratuta gelditzen dela eta bere izaera mingoztuta gelditzen zaiolarik. Elkarbizitza nahastu egiten da horrela.

Gauzak horrela ikusirik, bukatu ezinezko zirkulu batetan sartzen gara: gazte delinkuentzia, droga, kultura eza, ekonomia arazoa, langabezia... Aipa faktoreok zergaiti eta ondorio dira heuren artean.

Azaltzen ari garen ekintza hauek ematen diete La Paz auzoko gazteen bizitzari zentzuna. Heurekin mintzatzean hori egitera zerk bultzatzen dituen ez dakitela esaten dizue. Ez daude ezertaz motibaturik, nagusien ematen dieten bizitzeko arauak ez dituela betetzen, berdin diotela hiltzeak ere bai. Haien ustez droga irtenbide bat litzateke beste zerbait hobeago itxaroten duten bitartean.

Baina egoera honetan dagoen haizerik kutsatuena jendearen ezkortasuna litzateke. Bertoko jendeari galdetuez gero, ikusten duten bide bakarra zigorraren munduan ikusten dute, lehen aipa arazoak urrintzeko kartzela oso bide egokitzat aurkitzen baitute. Arazoa ulertzen ez dutenenetarikoak ditugu hauek.

Beste batzuen ustez arazoak ez du inolako irtenbiderik eta gizarteak ez du aukerarik ematen arazoak konpontzeko.

Beste batzuk irtenbideak ikusten dituzte baina epe luzerako. Honeen ustez arazo osoa konponduko da arazo ekonomikoak bere azkena ezagutzen duenean.

Beste batzuk kultur talde eta etxeak egin behar direla aipatzen dute (egun ez dago bat ere ez), era honetara bertan bizi den jendea beste ekintza batzuk egin ditzake eta arazoa konpontzen joango litzateke.

Azkenez, beste talde txiki batek hurrengo honetan dakus irtenbidea: haurrak txikitatik beste era batetara heztuz, giro deliktiboetarik urrinduz, kultura haien esku jarriz, ikasteko zaletasuna haiengan sortuz... Teorikoki oso ongi dago dena, baina nola eraman hau aurrera? Egun auzoak duen egoera sozial eta ekonomikoak ez dio irtenbiderik uzten plangintza hori.

Ikus daitekeenez, La Paz auzoak duen etorkizuna nahiko beltza delakotan gaude. Dena den, gauza bat argi eta garbi ikusten da, zera: delinkuentziaren arazoa, gazteen delinkuentzia batez ere, ez dela berez sortzen, baizik eta arrazoi sakon batzuk bultzatzen dutelako.

M.A. Merino Arranz


Komunan irakurtzeko gaiak

Hizkuntzak batzen eta urruntzen gaitu

Gutxi entzuten dut irratia; hala ere noizean behin jartzen dut, informazioaz aparteko programak entzuteko ere. Eta hizkuntzari dagokionez, zer pentsa ematen dit ia beti.

Ez naiz hasiko euskararen erabilkuntzazko portzentaiak aipatzen, puntu hori nahiko ezaguna baita. Bestelakoa izango da oraingo irazkina. Pasa den igandeko kontu bat azalduko dut, iganderokoa hobeto esan. Bilboko Herri Irratia zen. "El tunel del tiempo en la canción sudamericana" edo horrelako zerbait zen programaren izenburua. Ez dut programaren kalitateaz edota egokitasun tekniko-musikalaz hitz egingo, alde horretatik maila interesgarrikoa zelakoan bainago. Programa horren inguruan izandako zenbait gogoeta adieraziko ditut soilik.

Hego Amerika urrun samar dago; Frantzia baino urrunago noski. Portugal baino urrunago. Ostera, arreta eta xehetasun handiz aztertzen ari ziren bertako musikaren historia, nik entzundakoa ia ehungarren programa baitzen. Hala ere, ez dirudi Frantziako musika aztertzeko horrenbeste interesik dagoenik. Horrenbeste programarik ez, behintzat. Eta ez agian, musika hori txarragoa delako, urrunago gertatzen delako baizik. Urrunago? Nola liteke urrunago gertatzea Baionatik Frantziara (edo Okzitaniara) pauso bat baino ez badago.

Asko eta luze pentsatu gabe ere, hizkuntzaren zubiaz konturatu nintzen. Hain zubi luzea ezen Ozeano Atlantiko osoa zeharkatzen duela, Bilbo Hego Amerikarekin lotzeraino, Hego Amerika Frantzia baino hurbilago jartzeraino! Horrenbesteko indar erakarlea baitu hizkuntzak!

Eta gure arteko batzuk garrantzia kendu nahi diote hizkuntzari! Gaur egun. Euskarari, noski!

J.R. Etxebarria


Gaiak

Gay harrotasuna

Gogoratzen naizenez, hiru alditan erabili da ANAITASUNAn homosexualitatearen gaia, behin dossier gisan, eta beste bitan EHGAMgoekin elkar ikusketan. Oraingo hontan berriro ukituko dugu, "Gay Harrotasunaren Eguna" laster izango baita.

Emakumeen eguna Martxoaren 8an eta Langileena Maiatzaren 1ean ospatzen diren moduan, Ekainaren azken asteburuan "Gay Harrotasunaren Eguna" ospatzen da. Aurten, 28a da, izatez, egun "ofiziala" mundu osoan, baina Euskadin aldez aurretik ekintza sorta bat egingo omen da. Hala nola, hitzaldi-elkarrizketak, zinea eta abar.

"Bai, gure asmoa zera da: —dio EHGAMgo batek— hilean zehar hitzaldi batzu antolatuko ditugu. Azken orduko aldaketarik ez badago, hauxek dira prestaturik daudenak: "Nazioarteko Errepresioa"z, Ricardo Lorenzok emanda ("Homosexualidad, el asunto esta caliente" liburuaren egileetariko bat); "Lege Arazoa"z, Bandresekin; "Homosexualitatea eta Erlijioa"z, apaiz parroku batek hitz egingo du; zenbait psikiatrarekin mahai inguru bat; eta "Gay mugimendurako alternatibak", EHGAM, ESAM eta Catalunyako erakundeetako batzu direla hizlariak.

Hontaz gainera, "Gay Zine I Maratoia" eratzekotan gaude, baina oraindik ezin dizut ezer zihurrik esan. Gero, betiko manifestapena, noski, berau 26an, ostiralez, izango delarik.

Aipatu dudan guztia Bilbon egingo da. Donostian ere manifestapena da eta agian zine zerbait ere".

A.— Zuen "II Biltzarre Nagusia" egin berria duzue, ez al da?

— "Bai, Martxoan egin genuen, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako jendearekin. Gasteizekoak orain apur bat "galdurik" daudela dirudi.

Bertan, arlo homosexualen transformaketaz eztabaidatu genuen. Nola agertzen ari den burjeseria homosexual bat, bere klaseko berezitasun ideologikoekin; nola hasi den gayentzako material berezitako prozesu kontsumista bat... Gainera, zentzu berean, argiro nabaritzen da leku hertsietan, "urrezko ghettoan", nolabaiteko tolerantzia dagoela; kalean edo leku zabaletan, aldiz, betiko errepresioa afektibitatearen adierazpenerako. Errepresio hau ez da beti izaten lege aldetikoa, jakina, herri mentalitatean moral sozial homofobiko berberak jarraitzen baitu.

Sexu askapenerako mugimenduek modernizazio burjesaren abangoardia bihurtzeko arriskua daukatela ikusi genuen. Hau da: "izan zaitez aske eta dinamiko, bota ezazu ahalik eta gehien "hauts"...". Guk, berriz, kuantitatiboaren aurrean, kualitatiboa hazi erazi behar dugu. Ondo dago askotan larrua jotzea, zergatik ez, baina interesgarria da ere harreman sexualen erdiko maila ona izatea, eta gaur egun, hemen, ez da batere ona, nahiko txarra baizik.

Askatasuna eta sexu askapena oso loturik daude. Baina ez zentzu permisibo kapitalistan ulertua, trukeko objektutzat, pertsonaren bultzapen global bezala baino".

A.— Zuek esaten duzue kapitalismoaren aurka zaudetela. Zein da, orduan, sistemarik hoberena zuentzat?, sozialismoa ote?

— "Bai, bai. Baina kontuz. Argi dago gaurko familia krisi agerian aurkitzen dela. Hau ez da nahiko, bestalde, alternatiba praktikorik dagoela esateko. Ez lurralde kapitalistetan, ezta "Ekialdekoetan" ere, edo hauetan oraindik gutxiago. Orduan? Hortxe nahi dugu orain hasi lanean. Giza harremanen sare berri bat asmatu behar dugu, sexuen banaketa (maskulinitate eta feminitate" rolak") historiaren hondakindegira jaurtikiz.

SEXUALITATE SOZIALIZATU baten alde gaude. Hau da, norberaren aurrera bidea, bizitzen den ingurugiro sozial eta naturalarekin armonia osoan.

Kontsekuenteki, beraz, sozialismoaren aukera defendatzen dugu; baina adierazi, bildu eta elkartzeko askatasunak segurtatuko dituen sozialismoa; Estatuaren boterea deskonzentratzeko eta deserdiratzeko bideak sortuko dituena; gutxiengoak errespetatuko dituena... Hots, inoiz egon ez den sozialismoa.

Beno, hobeto azaldurik dago atera dugun biltzarreazko txostentxoan. Norbaitek gura badu eska diezagula".

A.— Prentsan irakurri dugu Madrilen "Gayen Topaketa batzu" izan zirela, eta baita "Internacional Gay"aren urteroko bilera. Parte hartu al duzue?

— "Aurtengo I.G.A.ra ("International Gay Asotiation") ez gara joan, dirurik ezagatik batez ere. Dena dela, eta partaide garenez, informazio osoan hartzen dugu. Ez dut uste merezi duenik zertaz aritu zen esatea, baina bai El Salvadorren gertatzen ari den gayen kontrako zapalkuntza aipatzea, zeren gizon eta emakume gau asko hiltzen ari baitira. IGA honen aurka atera da, eta protestak bidaltzeko eskatu digu fronteei. Era berean, USA, URSS, Austria, Frantzia, Grezia eta Txipren dauden lege diskriminatzaileen kontra ekiteko deia zabaldu du IGAk.

Madrilen izan diren bi COFLHEEetara (estatu mailako koordinakundea), joan gara, berriz. Beraietan, beste gauza askoren artean, kanpaina txiki bat egitea erabaki zen Belgikako Enbaxadara telegramak eta sinadurak bidaltzeko, irakasle lesbiana baten kaleratzea salatuz. Kaleratze hau telesaio batetan bere burua lesbianatzat agertzeagatik gertatu zen. Hortan gaude orain.

Azkenez, topaketei buruz zera esango dizut, lau ponentzia egon zirela; "Gay Mugimendua eta langileen eta herri mugimendua", EHGAMek aurkeztua; "Homosexualitatea eta eguneroko bizitza", Gaztelako FLHOCena; "zigor Araudia", Galizako CCGGk aurkeztua; eta Catalunyako FAGCren "Gay mugimendurako alternatibak".

Gauza aipagarri bitxi bat suertatu zen han. Prentsaurrekoa prestatzen ari zirela, Gipuzkoako EHGAMgo batek "Egin"eko berriemaleaz ez ahanzteko esan zuenean, norbaitek "¿a esos terroristas?" ohiu egin zuen. Gero, prentsaurrekora "Egin"ekoa zen agertu zen kazetari bakarra".

A.— Zer gertatzen da zuen legeztapenaz?

— "Ba dakizu urte bat baino gehiago dela eskatu egin genuela, baina ez zaigu erantzunik ailegatu. Beraz, berriro presentatuko ditugu estatutoak ea zer jazotzen den, eta beste bidetik aurreko eskapenaz galdetuko diogu Gobernuari.

Gai hontaz EAJ salatu behar dugu bere joera atzerakoiagatik gure mozioa "Eusko Legebiltzarre"an aurkeztua izan zenean".

A.— Eta daukazuen txokoaz?

— "Txoko Landan" diozu? Hori zenbait lagunen txokoa duzu —ezagutzen den txoko mixto bakarra—. Gertatzen dena zera da: denak direla, gutxi gora behera, taldekoak, eta orduan praktikan EHGAMeren egoitza egiten du. Bertan moeta askotako ihardunaldiak izaten dira, hala nola hitzaldiak, antzerkia, zinea, jaiak, e.a.. Gure asmoa zerbitzuak eratzea da. Liburutegia muntatu nahi dugu, eta mediku, psikologo abokatu. eta abarren kontuak erraztu.

Beraz, edozertarako EHGAMgoekin harremanetan sartu nahi baduzue, joan zaitezkete "Txoko Landan"era (Solokoetxe eskilarak, 4. Bilbao), edo dei egin (94) 4150719 telefonora. Donostian posibilitate bakarra 953 posta kaxa duzue.

I.A.


Gaiak

Abortoaren inguruan hainbat haburu (eta II)

Abortoaren aldeko egun internazionalaren inguruan agertzen zen gure lanaren lehen zatia, eta orain, handik hilebete batetara gutxi gora behera, bigarrena; hirugarren bat egingo dugulakotan.

Joan zen, aspaldian, Italian gerturik zuten erreferenduma; italiarrek lege berberaz jarraitzea erabagitzen zutela. Orduko beldurrak baretu direla dirudi, baina halan eta guztiz ere, abortoak ez du behar lukeen irtenbiderik, tamalez baina horrela da.

Oraingo honetan beste lejislazio bi ekarri ditugu hona, alde batetik Holandakoa eta bestetik Alemaniakoa. Hurrengo batetan, eta betiko aitzakia jarriz, toki eza jarriz, Euskal Herriko alderdien eritziak argitaratzen saiatuko gara.

1- Holandako kasua

Aurtengo Apirilan emaniko lege baten bitartez legalizatzen zen Holandan abortatzeko eskubidea haurraldiaren lehen hamabi asteetan erabagitzen baldin bazen, bai ama eta bai osagilearen adostasuna bat etortzen baldin baziren.

 Dena den, eta Holandako senatuan izan ziren botazioen ondorenak ikusiez gero badirudi legen nahiko estua dela. Demokrata kristauek haien baietza eman zioten legeari, baina sozialistek eta gainerako beste ezkerrak bere ezetza oso lege kondizionatu eta laburkorra delako.

Lege honik amaiera ematen dio legegintza hutsune bat eta lehen hamabi asteetan abortatzeko baldintzak jartzen ditu. Lehena hauxe da: erabakia amak eta osagileak hartu behar dutela elkarrekin, arazoa pentsatzeko bost egun pasa eta gero. Bigarrena zera: abortatzeko egin behar diren medikal ekintzak espezializatuta eta gobernuaren baimenaz ari diren etxeetan baizik ezin direla egin.

Legea honela dagoelarik, Holandako zenbait emakume ez dator bat gobernuak zabaldutako legeaz manifestaldiak egin baitira legea zabalago izan dadin eta lehen hamabi asteok igaro ondoren abortatzea legezkoa izan dadin orduan ere bai.

2- Alemaniako lejislazioa

Gaur egun Alemanian daukaten lejislaziotik bi artikulu atera ditugu ale honetan aurkezteko. 218 eta 219.ak dira, hain zuzen, abortoari buruz mintzatzen diren puntuak.

Teorikoki haurdunaldia ebakitzea zigortua dago legearen aldetik 218. artikulu honek esaten digun bezalaxe. Era honetaz abortatzen duen emakumeak modu ezberdinetako gaztigu izan dezake. Kasurik gehienetan ezar daitekeen 3 urtetako zigorra gartzela da edo diru zigorra. Halan eta guztiz ere, batzutan ezartzen den gartzela pena hori 5 urtetakoa da; adibidez, abortoa emakumearen nahiaren aurka egiten denean edo/eta abortoa egitean, nahiez, haurraldian dagoen emakumearen bizitza galdu edo arrisku gorrian ipintzen denean.

Legea hauxe baldin bada, beste puntu batetan abortoa ez gaztigatzeko nolakoa izan behar den azaltzen zaigu. Kasu hauetan hauzitegiak ezin du emakumea zigortu. Noiz ba?

1.- Haurduna ados baldin badago eta bere haurdunaldia ebagitzea bere bizitza zaintzeko eta bere osasuna gordetzeko egingo balitz.

2.- Medikuak horrela azaltzen badio haurdunari jaiotzera doan umeak kalte izugarriak izango dituela espero denean bai jarauntziari eta gestazioari begira. Bestalde batetik, haur hori ekintza biolento baten ondorioa balitz haurdunaldia ebagitzea ez litzateke zigortua izango. Aipa gestazioan lehen esandako formazio eta kalte txarrak espero direnean abortatzeko dagoen epeak lehenengo 22 asteetan egitea uzten du. Beste kasuetan lehen 12 asteetan egin beharko da.

Orain arte aipaturiko kasu guztiok osagilearen baimen eta arduraz egiten direnak izan dira. Medikuaren aholkurik gabe dauden abortoak zigorturik ditugu 219. artikuluak dioenez: "Osagilearen baimena idatzirik gabeez duenak eta abortoa egitera ausartzen denak urtenbeteko kartzela hartuko du, haurdunak ez du zigorrik hartuko. Berdin jokatuko da abortoa 218. artikuluan azaldurik baldin ez balego".

Artikulu berber honek ondorengo hau dio: "medikuak ezin izango du abortoak aholkatu horretarako baimen zehatzik ez badin badu noizpait eginiko ekintza ilegalen baten ondorioz." Esan nahi da, osagileren batek aborto ilegalik egin baldin badu noizpait eta hori dela eta, zigortua izan baldin bada abortoak aholkatzeko medikurik gehienak duten baimena kendurik izango du, abortoak dekretatu ezin duelarik. Baina ez zaio baimen hori kentzen egin duena segur dagonean, susmatzen baldin bada edo akusaturik baldin badago ere berdin jokatzen baita.

Dena den, badago beste ohar bat artikulu honetan. Kasu honetan mintzagaia abortoaren propaganda litzateke; abortoa egiteko deitzen duenak, edo abortoa egitea goratzen duenak ondorengo zigor hartuko du: bi edo hiru urtetako gartzela edo bere trukean jar daitekeen zigor ekonomikoa. Lege hau, noski, ezin ezar dakioke, osagile mailan, bai abortatzeko dauden praktikez ateratzen den propagandari ez abortatzeko dauden tresnez (maila berberan, jakina) egiten denari.

Aborto ilegalak egiteko asmoz merkatu orokorrean tresnarik zabaltzen duena zigortua izango da Alemanian 219. artikuluak dioen bezalaxe. Sartzailea, bera, zigortua baldin bada, berak sarturiko tresnak kenduak izango dira aipa merkatu orokor horretatik.

Abortatzeko lege hau haurraldiaren ebagiketari aplikatzen zaio soilik; hau da, arraultzen ernaldua umontzian kokatu aurretik egin daitezkeen beste operazio eta ekintza guztiak legetik at gelditzen dira; lege honen zigorgaietatik kanpo gelditzen dela esan nahi da.

Alemaniako lege hau, ondoren aipatuko dugun gaiaz, behintzat, Italiakoa baino lasaiagoa da. Lege honek ez du ezer zehazten abortatzera doan emakumea adinez nagusia ez denean. Aurreko lanean azaldu genizuenez, Italian, kasureko, behar beharrezkoa dute nagusi ez direnek guraso edo tutorearen baimen zehatza. Azaltzen gabiltzen den betekizuna ez dago adin nagusitasunean, baizik eta haurraldiaren ebagiketaz eta bere ondorioez idea zehatza edukitzean; hau da, ekintzaren balantzea analizatzeko gaitasuna izatean.

Dena den, badira azalpen batzuk arlo honetaz. Abortatzera doan emakumeak 16 urte baino gehiago duenean, esaterako, berak erabagitzen du. 16 urte baino gutxiago dutenek osagilearen baimendua eduki beharko dute. Baina, emakumeak 14 urte baino ez balu gurasoek edo tutoreek eman behar izango lukete azken hitza.

Bestalde batetik buru hutsunerik dutenek, daukaten adina baztertuz, abortatzera heltzeko haien guraso edo zaintzaileen baimena izan beharko dute klinikara sartu aurretik eta haurdunaldia ebagitzeko ekintzak hasi baino lehen.

Lege honek ez du ezein osagile abortoa egiten bultzatzen bere kontzientziak horrela eskatuko balezaioke, hala eta guztiz, haurdunaren bizitza edo osasuna arrisku gorrian aurkituko balitz abortoa egin beharko lukete legeak horrela eskatzen baitie.

Laburtzeko jar dezagun orain Alemanian abortatzeko eraman behar den prozedura osoa zein eta nolakoa den. Lehen bait lehen haurraldia determinatu egin behar da, honetarako osagile baten azterketa eskatzen da eta bere lana (osagilearena) arraultzea noiz ernaldu den zehaztea litzateke (gero, legea ezartzeko, ernalketaren eguna behar beharrezko agertzen baita) Bigarren pauso bezala hurrengo hau eman behar lukete emakumeek abortatu nahi izanez gero: kontseilutegi sozial batetara joatea abortoari buruz elkarrizketa izateko. Pausu hau ez da derrigorrezkoa abortoa osagileak aholkatu baldin badu hasieratik, baina beste kasu guztietan beharrezkotzat hartzen da esan toki honetatik pasatzea eta bertoko kontseilariekin elkarrizketa bat izatea. Kontseilua abortatzeko baino hiru egun aurretik jazoa eduki behar du emakumeak.

Hirugarren pausua ernalketa zehaztu duen osagileak emandako informazioaz abortoa eragingo duen beste osagile batengana joatea litzateke ondoren aipatuko dizkizuegun agiri guztiekin: a) Ernalketaren zehaztasunak; hots, azken hilerokoaren data, b) ebagiketari idatziz emaniko baieztapena, c) ebagiketaren beharrizanaren azalpen argumentatua eta d) emakumeak baimena emateko duen ahalmenaren zertifikatua, eta abortatzera doan emakumeak adin nagusitasunik ez balu haien guraso edo tutoreen baimen idatzia.

3- Beste zenbait datu

Euskal Herriko alderdi politikoek abortoaz duten eritzia hurrengo alerako uzten dugularik gaurko atal honen azken zati gisa jar ditzagun "Osasun Munduar Elkarteak" (O.M.S.) argitaratutako datu batzuk aski interesgarri iruditzen baitzaigu.

Informeak dioenez badirudi egunero 100.000 aborto eragiten dela; hots, ematen diren hiru haurdunaldietarik bat ebagitzen da, abortorik gehienak herri azpidesarroilatuetan ematen direlarik.

Herri desarroilatuetara joten baldin badugu ere dauzkagun datuak honelakoxeak dira: Frantzian, adibidez, abortoetarik %22,7a adin nagusitasunik ez duten emakumeek eginak lirateke, eta bestalde batetik abortoetariko %73,4a antisorgailurik erabiltzen ez duten emakumeek eskaturik direla esan genezake.

Ifar Ameriketako datuak hauexeek dira: haurraldietariko %30 ebagitzen dela eta 15-19 urte bitarteko emakumetatik, %10a haurdun geratzen dela.

Espainian 300.000 aborto zenbakitu ziren 1975. urtean. Emakumeen elkarteek diotenez 3.000 emakumek galdu dute haien bizitza abortatzean Estatuan bide ezagatik, noski. Daramagun urte honetan ehunen bat emakume abiatu dira Erromara abortatzeko Espainian erarik ez dutelako eta bai Ingalaterrara eta Holandara 10-15 emakume espainiar heltzen da abortatzeko itxaropenaz.

J.I.B.


Gaiak

Anaitasunak bere harpidedunei

Azken alean aipatzen genizuenez behar beharrezkoa dugu zuen helbide aldaketen informazio zehatza eskuratzea, eta horregatik berriz eskatu behar dizuegu, helbideaz aldatzen baduzue, bidaltzeko, mesedez, helbide berria lehen bait lehen eta honekin batera azken errebistan izan duzuen harpide-zenbakia, IBMan egin behar ditugun aldaketak errezagoak izan daitezen.

Egia esan, batzuk izaten dira bueltatzen diren aldizkariak, zuen etxeetara heldurik gabe eta postariaren holako eskuizkribuaz: "desconocido".

Eskabidea haxe da: zure etxebizitza beste nonbait jartzen baldin baduzu bidali zuzenbide berria azken etiketarekin eta zure etxebizitza toki berberean baldin badago, baina kalearen izena aldatu edo eta euskaratu egin baldin badute egin ezazu berdin.

Helbideei buruz zera adierazi nahi dizuegu:

a) Ez jar, otoi, zuri gustatuko litzaizukeen izena, ofizialki onarturik ez badago.

b) Ez euskaratu zure kontura erdaraz soilik agertzen den kalearen izena. vg: "Calle Correo" "Posta Kalea".

c) Euskaraz ipin daitezkeen izen bakarrak ofizialki onartuta daudenak dira. Eta hemen, jakina, EUSKARAZ bakarrik jar itzazu.

Tal como os apuntábamos en la última revista nos es muy necesario el contar con información detallada sobre todos vuestros cambios de dirección. Os pedíamos que enviárais junto con vuestras nuevas señas la última etiqueta de la revista con vuestro número de suscriptor. Hoy os recordamos la misma canción.

La petición es esta: si cambias de vivienda que nos mandes puntualmente la nueva junto con la antes mencionada etiqueta, y si no la cambias pero tu calle cambia de nombre o es traducido al euskara que hagas de igual manera.

Sobre las direcciones ten en cuenta que:

a) Solamente se puede recibir la revista si la dirección es la oficial, por lo tanto no pongas el nombre que a ti te gustaría si no es oficial.

b) No traduzcas por tu cuenta el nombre de la calle si este solo aparece en castellano oficialmente. vg: "Calle Correo" "Posta Kalea".

c) Los nombres que únicamente se pueden poner en Euskara son los que estén oficialmente aprobados. Y en estos casos, claro, pon únicamente el nombre en EUSKARA.

Tel que nous le disions dans le numéro paru au mois de Mai il nous est tout à fait nécessaire de connaître en détail tout changement d'adresse qui aurait pu se produire.

A cet effet, si vous changez d'adresse rappelez vous de nous envoyer la dernière étiquette d'envoi en nous précisant votre numéro d'abonnement et votre nouvelle adresse.

En tout cas il faudrait prendre soin aux recommandations suivantes:

a) Ne mettez jamais d'autre adresse que celle oficiellement reconnue et admise par l'administration postale. N'oubliez pas d'y ajouter votre code départemental.

b) Ne traduissez pas à vos risques des noms affichés seulement en français ou encore les substituer par d'autres pur et simplement inexistants. Ex: "Av. d'Espagne" par Hegoaldeko etorbidea.

c) Mettez toujours en euskara tout nom officiellement reconnu ainsi.


Gaiak

Udan ere euskaraz

Eskolapioetako Gau Eskolak Udako Ikastaroa baserrian antolatu

 NOIZ: Uztailaren 16tik 29ra. (bazkaltzeko heldu, egun horren bazkaria etxetik eraman.

 NON: Iturralde baserrian. Arrazola. Durangoaldea.

 MATRIKULA: Bederatzi mila pzta. 9.000 pzta.

 MAILAK: 3. eta 4. maila.

 EGITARAUA: Klaseak, irteerak, aktibitateak, e.a.

 ZERBITZUAK: Joango direnak, janariak, garbiketak eta zerbitzu guztiak egin behar dituzte.

 ADINA: 16 urtetatik aurrera.

 ERAMATEKO: Lozakua, klaseetako materialea, e.a.

 MATRIKULAZIOA:

- Ekainaren 15-19.

- Arratsaldeko 7-9.

- Eskolapioetan. Alda. Recalde 19. Bilbo. Tfno.: 42414 36.

 MATRIKULA

Ekainaren 20rarte zabalik egongo da matrikula epea.

Matrikula onartzeko kartaz, matrikula txartela ondo beteta eta matrikula dirua gure kontu libretan sartu duzula adieraziko duen agiria bidali BILE edo BIEra.

Matrikula onartu dela adierazteko bueltan agiria bidaliko zaizu.

Edozein berri argitzeko dei:

- BILEra 4333001 telefonora

- BIEra 6730010 telefonora.

"Lan metodologia eta berresketa" ikastaroa

Helburuak:

- Umearen eboluzio globalaren kontzepzio teorikoa.

- Nagusien zeregina umeekiko harremanetan.

- Harreman "eragingarria" edo "inhibigarria".

- Familia, sozial edo geografia giroa kontutan izatearen garrantzia, lan inguruan.

- Ohizko jolasak. Zuzendutako jolasak.

- Jolas dramatikoa. Sinbolikoa.

- Abesti eta dantzak - Tailerra.

- Ekintza maniagarriak - Materialea.

Elementu ezberdinen konbinaketa espazioan (Pentsamendu abstraktoa. Jolas araudiak, aurrikuspena).

Hizkuntzaren terapia ikastaroa

Helburuak:

Ikastaro honen helburua, partaideei beharrezko diren ezagupenak ematea da, hoiekin baliaturik hizkuntzaren terapia ezberdinak egin ahal izan ditzaten.

Psikomotrizitate ikastaroa

Helburuak:

A) Psikomotrizitate hezkuntzaren oinarri teorikoak.

1) Jitea, jarrera

2) Psikomotrizitate hezkuntza eta berrezkuntza.

B) Psikomotrizitate praktika.

1) Partehartzaile bakoitzaren gorputz inplikazioa

2) Bizipen egoeren analisia.

C) Psikomotrizitate pedagogia eta hezkuntza

1) Psikomotrizitateaz egin diren lanen filmeak

2) Eztabaidak.

Saiokaren metodologia ikastaroa

Helburuak:

1) Irakasleengan mentalitate aldaketa bat probokatu beren irakaskintza praktikoan metodologia aktibo bat erabiltzera bultzatuz.

2) Irakasleek ezagutu ditzatela, maila ezberdinetan Saioka materialea egiterakoan erabili diren kriterio psikopedagogikoak.

3) Irakaslea prestatu, Saioka materialean proposatutako metodologia jarraituz, bertako edozein gai programatzeko eta garatzeko gai izan dadin.

Irakurketa eta idazketa global metodoaren bitartez

Ikastaro hau irakasle talde honek eramaten ari den experientzian oinarritua izango da.

Antzerkia eskolan

Expresioa bideen erabilkera.

Antzerkia expresio bide bezala (gorputz expresioa kreatibitatea, ikerkuntza... e.a.) erabiliaz ditugun posibilitateak.

Metodologia: Saio praktikoak izango dira oinarrizko teoriaren azalpenetan oinarriturik.

Hizkuntzaren didaktika Piageten teorietan oinarritua

Eguneroko ekintzetan Piageten teoriak praktikan jartzeko ditugun posibilitateen ezagutzea eta azterketa.

Metodologia: Teoriaren ondoren saio praktikoak.

Psikologia ebolutiboa

- Psikologia ebolutiboaren prozesoa.

- Familiaren inguru giroa

- Inguruaren eragina

- Adimen Sensomotriza

- Adimen errepresentatiboa

- Edipo...

Matematika 2. etapa

- Matematikaren planteiamendu orokorra.

- Programaketa: 6,7 eta 8. mailak.

- Metodologiaz (experientzia praktikoak)

- Materialearen aurkezpena (Elhuyar)

- Lan batzuren azterketa

- Jolasak eta materialea

- Matematika eta beste gaiak

- Pelikula bat

- Matematikaren ebaluaketaz zerbait.

***

1.981rako Udako Euskara Ikastaroak

GIPUZKOA

Antolatzaile Lekua Noiz Mailak Nola Prezioa

Tolosako Euskal Eskola Ekaina Uztaila Guztiak eta Alfabeta Ikastaro intentsiboak 6000 pts 6 horas

Tfno. 67 29 48 TOLOSA    4.600 pts 4 horas

Goiherriko Euskal Eskola Ekaina-Uztaila Guztiak, Afb. D. Titul Barneikaslegoetan Matrícula 6.250

Lazkano Tfno. 88 34 03    Pensión Comp. 16.375

Gipuzkoako Euskal Eskola Uztaila, Abuztua  Barneikaslegoetan Total 23.000

Abalzisketa, Amezketa, Ugarte

Arrasateko Euskal Eskola Ekaina, Uztaila Guztiak eta alfabeta. Ikastaro intentsiboak 4.200 pts.

Hernaniko Euskal Eskola Uztaila 3. maila eta mintzatzen Barneikaslegoetan Matrícula 6.700

Tfno. 42 80 50 Hernani    Pensión compl.

   18.500

Ondarrabiko Euskal Eskola Uztaila Denak Alfab. D tituloa 2 orduko ikastaroak

Tfno. 64 15 62 Ondarrabi

Donostiako egia Euskal Eskola Uztaila 2. eta 3. maila Ikastaro intentsiboak

Tfno. 27 31 19 Donostia

Donostiako Ibaeta Euskal Eskola Uztaila 2. maila Ikastaro intentsiboa

Tfno. 27 31 19 Donostia

Ulibarri euskaltegia Aranzazu Ekaina, Uztaila, Abuztua, Denak, Alf. eta Barneikaslegoetan 18.000 pta.

Iraila D. tituloa  guztitara

Tfno. 444 1941 Bilbo

NAFARROA

Antolatzaile Lekua Noiz Mailak Nola Prezioa

Berroizarko Euskal Eskola  Maila guztiak Ikastaro intentsiboak 2.500 pts.

Berriozar

Ipes S. Miguel, 8 Abuztua eta Iraila Maila guztiak Ikastaro intentsiboak

Tfno. 21 52 87 Iruinea

Ipes Uztaila eta Abustua 1. 2. eta 3. maila Ikastaro intentsiboak

Berastegi, sakana (Altsasu)

Arturo Kanpion Uztaila, Abuztua eta Iraila Maila guztiak Ikastaro intentsiboak Matrikula 2.500

Tfno. 21 36 96

Arturo Kanpion  3. eta 4. maila  Matricula 9.000

Tfno. 31 36 96

Joan de Amendux Abuztua Maila guztiak Ikastaro intentsiboak

BIZKAIA

Antolatzaile Lekua Noiz Mailak Nola Prezioa

Bilbo Zaharreko Euskal Eskola Uztaila eta Abuztua Maila Guztiak Ikastaro intentsiboak

Correo, 9 3º Tfno. 415 82 92

Bilbo

Iralabarri Euskal Eskola Julio y Agosto Maila guztiak Ikastaro intentsiboak

Irala, 8 Tfno. 431 19 36 Bilbo

Errekaldeko Euskal Eskola Ekaina, Uztaila, Abuztua  Ikastaro intentsiboak

Zubibarri-Deustua Uztaila, Iraila-Urria Denak, mintza prakt. Ikastaro intentsiboak

Euskal Eskola

Santutxu Euskal Eskola Uztaila 2, 3, 4 eta mintza prakt. Ikastaro intentsiboak

Karmelo Ikastola. Bilbo

Gazteleku Elkarte Kulturala Uztaila, Abuztua, Iraila 1,2,3, maila Ikastaro intentsiboak

Indautxuko Euskal Eskola Ekaina Maila guztiak Bi orduko ikastaroak

Colegio Jesuitas. Bilbo

San Inazio Euskal Eskola Uztaila Maila guztiak Ikastaro intentsiboak

Kultur Etxea, 7,9. 1º Bilbo

Eskolapioak —Baserrian— Uztaila 3. eta 4. maila Baserrian

Alda. Recalde, 19

Tfno. 424 14 36 Bilbo

Busturialdean Euskal Eskola Uztaila eta Abuztua Maila guztiak Barneikaslegoetan 10.000 ptz.

Kortezubi, Areatza, Gorozika    bazkaria ap.

Buzturialdean Euskal Eskola Uztaila D. Titulorako Ikastaro intentsiboa 8.000 Pta.

Tfno. 685 18 21

Ego Uribe Ekaina, Uztaila, Abuzt. 2. 3. eta 4. maila 2 orduko ikastaroak

Basauri Irai.

Txorri Herri Euskal Eskola Uztaila 2. 3. eta Alfabetatzen Cursos intensivos

  en caserio-baserrian

Durangaldeko euskal eskola Uztaila  Hiru orduko ikastaroak

Ibarrezkerra Euskal Eskola Ekaina, Uztaila Maila guztiak Ikastaro intentsiboak

Santurce, Portugalete,

Baracaldo, Sestao

Ulibarri Euskaltegia Uztaila, Abuztua, Iraila Alfabt. y Título D Ikastaro intentsiboak 6.500 pts.

Ulibarri euskaltegia Uztaila, Abuztua, Iraila Titulo D. Barneikaslegoetan 18.000 ptas.

(En Billaro)    (guztitara)

Alda. Urquijo, 18 Bilbo

Mikel Zarate Ikastegia Ekaina-Uztaila lau maila Ikastaro intentsiboak 4.500 pta.

Tfno. 443 49 94

Labayru Ikastegia Uztaila Maila guztiak Barneikaslegoetan Matricula 6.000

Seminario de Derio    pta.

Tfno. 453 31 00

Gabriel Aresti Euskaltegia Uztaila, Abuztua, Iraila Maila guztiak Barnekaleg. eta baserrian caserío 16.000 pta.

Gran Vía, 24. Tfno. 423 23 12     internado 6.000

Bilbo

ARABA

Antolatzaile Lekua Noiz Mailak Nola Prezioa

Arabako Euskal Eskola Uztaila 1. 2. 3. eta 4. maila

Tfno. 233 13 39

Iparraldean ere uda ikastaroak egingo dira baina ez ditugu oraindik datuak

Iparraldeko Harduraduna: Koldo Amestoy Tfno. 949 / 29 67 91, 15, rue Port Neuf —BAYONA—

GAU ESKOLAK / idazkaritza - rue de L'Ursuia 64240 Hasparren


Besteak

"Errege berriaren otoitza egin duenetz president berriak, ez dakigu. Bainan girixtinoek gogoan hartu behar dute Jondoni Paulok Timoteo bere lagunari izkiriatzen ziona: "Fededunak otoitz egin dezatela erregeentzat eta buruzagi guzientzat" Iparraldeko HERRIA aldizkariak Mitterranden garaipena zela eta.

"Ce sont des terroristes" disent les Anglais. Qui, peut-être! Encore que cela ne justifie pas qu'on laisse un homme mourir de faim. Ajoutons à cela que les terroristes de l'IRA sot, peut-être, d'un genre un peu particulier, différents, en tout cas, de leurs homologues italiens ou allemands. Prenons le cas de Francis Huges, qui vient de mourir, à vingt-cinq ans, à la prision de Long Kesh". LE NOUVEL OBSERVATEURek Irlandako burruka dela eta.

"Les grèves de faim sont un prétexte. Accédez aux demandes des prisonniers et, demain, l'IRA commencera à poser des bombes. L'IRA s'est rabattue sur la défense des prisonniers parce qu'elle n'avait plus insuffisants. Nous sommes un group offensif. Cela peut vous paraître gênant; mais nous ne cachons pas que nous avons une liste de gens à éliminer: les militants activistes de l'IRA provisoire". Ifar Irlandako ekintzaile protestante batek IRAkoek daramaten burrukaz eta gose grebaz.

"La misión liberadora del pueblo soviético vive en la memoria de trece naciones de Europa y Asia, que el ejército soviético liberó o ayudó a liberar de la esclavitud..(...). El día de la Victoria inauguró el tercio del siglo XX que hemos vivido sin guerra (...) El XXXVI Congreso del PCUS instó a "hacer todo lo posible para desviar de los pueblos el peligro de guerra nuclear, para preservar la paz en la Tierra". Honela mintzatzen zaigu TIEMPOS NUEVOS Errusiar aldizkaria Sobiet Batasunaren funtzio humanitarioaz. "Mais les deux hommenés clès de sa politique étrangère, Alexander Haig et Gaspar Weinberger, sont déjà devenues les bêtes de l'extrême droite du Congrès". LE NOUVEL OBSERVATEUR aldizkarian USAko lehendakariaren lagunak direla eta. Noren erruz, beraz, munduko gudak egun?

"Es curioso el revuelo organizado alrededor de la pastoral de los obispos de Bilbao, San Sebastián y Vitoria. Porque veamos, ¿Quiénes deben de estar enfadadísimos con nuestros obispos? Creo que únicamente, ETA, el BVE y sectores inmovilistas, antidemocráticos y militares con afanes golpistas. Nadie más". EL CIERVO aldizkarian agerturiko eskutitz baten zati bat, gaia baskongadetako apezpikuek biolentziaren aurka eginiko pastorala eta honen oihartzuna.

"Un estado democrático no es aquel en que todo el mundo puede hurtar el bulto a todo o impedir que cualquier cosa se haga, sino un Estado en el que los que hacen las leyes y los que gobiernan salen de una elección periódica. Una vez los gobernantes llegan al poder por esta vía han de verse en condiciones de ejercer ese poder, por que solo así pueden rendir cuentas en la próxima elección" EL CIERVOtik hartuta. Kasu honetan definizio batzuk ematen dizkigu aldizkari honek, Estatu Indartsua zer den azalduz edo Gizarte paketsua zer litzatekeen komentatuz, hemen daukazuena Estatu demokratikoaren bere definizioa duzue.

"Ya han llegado las subidas tanto de los teléfonos como y de la luz y otras muchas más. Parece que este gobierno quiere ascender muy pronto y muy alto y seguro que si continúan con estas medidas alcistas, nosotros, para estar a la altura de las circunstancias, tendremos que volar en globo". Espainiako Bankuak egindako agiri batetan Espainiako ekonomiak, urte honen zehar, hazkunde txikia ezagutu duela esaten baldin bazuen, kale-langileek, ostera, beste gauza bat uste dute, kasureko EROSKI aldizkarian argitaratutako hau.

"Lanoperat sartzera doa Jugoslabia. Sei errepublika edo sei herrialde elgarri josik egiten dute Jugoslabia. Gune bakoitzak badu bere mintzaera bere zuzenbidea, bere begitartea. Seien hazaua tinka-tinkatua zaukan bere burdin-esku tinki-tinkietan Tito marexalak. Zeraukan Francok Espainiako probintziak bezala. Franco eta Tito elgarren irudiko gizonak ziren, hala nola esku eskuina eta esku ezkerra, hala nola bi itxura, bat beltzez, bestea gorriz zirrimarratu.

Ukan ditu asko inarroste Jugoslabiak, Stalinek nahiko baitzuen sei harmetako jauregia lurrerat uzkali, Jugoslabiatarren gaztigatzeko. Ez ziron jasan, holako herri txar batek hura bezalako jaunari buru egitea, eta haren eskupetik ihes egitea, itsas alorretik etortzen ahal zitzaion lagunak baliatuz.

Tito bi haundietarik berex dagon multzoaren lehendakari bat egon da; Fidel Castro, azken hau Rusiari josia egonez kanpoz eta barnez, zen beste bat horrekin.

Hobe dela ezpainiak josirik egoitea Jugoslabian lehenago Espainian bezala, denek badakite mundu zabalean. "Leinu berria" idatzi zuelakotz Djilas, Tito-ren adixkideak, bainan Titoren lagun aberastuen kontra, Titok igorri zuen zalu mila debru zenbait urterentzat". HERRIAk horrela idazten zuen Titoren eriotzaren lehen urteurrenan.

"Si de lo que se trata es de que mejore el seguro de desempleo o que los sindicatos alcancen las altas cotas de presencia institucional o que incluso se devuelva el patrimonio sindical, bien está perseverar lo más unitariamente en el empeño, pero coincidiremos que para estos y otros y otros objetivos puntuales es menester hacer precisamente lo contrario, no hipotecar la acción sindical.

(...) Ojala que, libres de interferencias de grupos políticos, mejorando día a día nuestra organización, nuestra capacidad de respuestas, vayamos ganando confianza en nosotros mismos, sin preocuparnos tanto las puertas de castillos en el aire que se nos cierran y abriendo al ritmo de nuestras posibilidades puertas y más puertas en el avance sindical" ELA-ren aldizkarian idatzia artikuluburu gisa.


Ximeleta [Komikia]

J. ELORRIAGA


Urrezko astabelarriak

Urrezko astabelarriak

Gure ohiturari jarraituz berriro gauzkazue zuekin "Urrezko Astabelarriak" banatzen. Egia esan, nahiago genuke "urrezko krabelinak" edonori eta edonon zabaltzea, baina zoritxarrez gugana datozen testuetarik gehiago dira gaizki daudenak ongi daudenak baino.

Oraingo honetan Tolosako C.I.T./elkartea dugu irabazlea, meritoak ondoren dituzue apostrofe apaintzaile eta guztiz:

***

Udaletxeko Batzargelan

Garagarrilla'ren 20'an

Arratsaldeko 7'etan

AKADEMIKU EGINTZA

- Maiburu: IÑAKI BARRIOLA jauna

- Izlariak:

- MANUEL LEKUONA jauna

Gaia: EUSKALERRIKO ANTZERKIA

- AGUSTIN ZUBIKARAI jauna

Gaia: LABAYEN'en ANTZERKIA

- EUGENIO AROZENA jauna

Gaia: ANTZERKI BERRIAN EUSKAL ANTZERKIAREN SARBIDEA

GARAGARRILLA'ren 21'an

Goizeko 10'30etan

MAI INGURUA

Gaia: EUSKAL ANTZERKIA AZTERTZEN

- Maiburu: YON ETXAIDE jauna

- Izlariak: IÑAKI BEGIRISTAIN jauna

TXOMIN KORTAJARENA jauna

ANTONIO Mª LABAYEN jauna

ESTANISLAO URRUZOLA jauna

AGUSTIN ZUBIKARAI jauna

GARAGARRILLA'ren 20'an

Gabeko 10'etan

LEIDOR ANTZOKIAN

LENENGO-ALDIZ

DOMENJON DE ANDIA

A.M.ª Labayen'ek eratua

 BANAKETA: Alegi'ko INTXURRE ta TXINTXARRI antzerki taldekoak

Donosti'ko EUSKAL IZTUNDE antzerki taldekoak

Oiartzun'go INTXIXU antzerki taldekoak

Tolosa'ko LIZARDI ta OARGUI antzerki taldekoak

Urnieta'ko EGI BILLA antzerki taldekoak

 Zuzendari: Joxe Mary ETXEBESTE

 APAINTZAILLE: Joxe Luis BELLOSO


Arlote ala pertsona izan?

 Mendez mende ahozko komunikabide bakarrak herritarteko giza harreman arruntak izan dira.

 Mendez mende entzun ikusteko komunikabide soilak gure plazetan, kaleetan, baserrietan eta etxekoen eta ezagunen artean izan dira.

Erdal Eskolak ez zuen bada euskararen etorkizuna errotik moztu.

Baina 1920.tik aurrera giza harremanetan aldaketa sakonak ematen ari ziren: Irratiak, 1960.tik aurrera: Telebista; jadanik zeuden komunikabide idatziak kontutan hartu gabe.

6 eta 20 urtez atzerapenez gaude euskaldunok.

Gauden egoeran, hiritar euskaldunen erantzunkizuna behar beharrezkoa da baina guztion gainetik Eusko gobernuak ba du erantzunkizunetarik handiena.

Erantzunkizun hauen artean ondorengoak dira ezinbestekoak:

• Hainbat eta arinen kultura unibertsala adierazteko euskara telebistan eta irratietan sartzea, euskara hutsezko irrati telebista sortuz.

Eta horri buruz lehendabizikoa ez da euskara ez dakitenei irakastea. Lehendabizikoena euskaraz bizi diren eta bizi nahi dutenei, ama-hizkuntza edo eta norberaren borondatezko hizkuntza delako motibapen logikoak ematea da.

• Kultur unibertsalaren obrak edo liburuak itzultzeko erakunde ofizial bat antolatzea, denon presupostu publikoak babestu eta ordainduta.

Halakorik egingo ez lukeen gobernuak urrelilipean egotea mereziko luke.