ANAITASUNA

1981.eko Martxoa

409. alea

75 pzta.


ANAITASUNA

Ale honetan lankide izan gara: Millan Aldana, I. Antiguedad, B. Barandiaran, J.I. Basterretxea, J.R. Bilbao, J.R. Etxebarria, I. Esparta, A. Eguzkitza, X. Elorriaga, J. Idigoras, I. Lasa, J. Pérez, K. Santisteban, T. Trifol.

ANAITASUNA

Zabalbide 68 - entlo.

Tfnoa.: (9-4) 411 66 20 - 30

MOLDIZTEGIA

Estudios Graficos.

Lege G.D.L. BI 1753 - 1967.

Printed in the Basque Country.


AURKIBIDEA

3.or.- Agiriak

4.or.- Aurkibidea

5.or.- Artikuluburua

6.or.- Aita Villasanteren liburu berria.

7.or.- Harrika. "Erregea eta Genozidioa" lehengo Anaitasunako artikuluari buruzko erantzuna

8.or.- Euskal Arrantza

9.or.- Aingerutxuak

10.or.- Azken kasu ezaguna dela eta... Arregiren erahilketari buruz.

14.or.- Lau Milioi fatalista. Nazioarteko artikulu hau benetan aipa garria da. Nikaraguako egoera larriaren irudiaz beste, miragarriro jazoten du euskal kazetaritza berriaren maila, bere gorengo punturaino eramanez. "Lau milioi fatalista" ez da soilik nazioartekoaz aritzen den zerbait. Egitura soil eta laino batez finkaturik, euskararen mamiak ustegabeko zehaztasun xeheak ere eman ditzakela irakasten digu.

18.or.- Progresoa edo kloakarako ibilaldia.

 Aldous Houxley-k arrazoia omen. Gero eta progresismoago, gero eta faxistago.

20.or.- Militarrak beti ondo. Hegazkingintzari buruz ematen diren kopuruak kontutan hartzekoak dira.

22.or.- Katalunyako abertzaleak presondegietara ere.

 Quim Pelegri juzkatu berri izan da "Audiencia Nacional"ean. Lau urte bota dizkiote. Hona hemen Anaitasunara iritsi zitzaigun elkarrizketa

23.or.- Aita Saindua.

24.or.- Robert Laxalt-en bide luze eta meharra idazlea izateko.

 E.E.B.B.etako aldizkari batetan argitaratu elkarrikusketa bat, A. Eguzkitzak euskaratu du Anaitasunarentzat. Robert, euskal artzainen semea, idazle eta filmegilea bihurtu da.

26.or.- Dimatik datorren artista bat.

28.or.- Irati, jaioberri hori.

29.or.- Euskaraz bizi dezagun.

30.or.- Dibortzioa: Behar eta eskubidea

 Dibortzioari buruzko txosten luze eta zehatza. Kristau ikuspegi aberats batetan oinarritua.

34.or.- Komunikabideen garrantziaz.

 "Edozein komunikabidetako mezua hartzerakoan ikuspundu kritikoaz jarriko dugu geure burua".

35.or.- Anaitasunarako gutuna.

 "Anaitasuna HBkoa agertzen da nagusi eta horregatik hontara nahi dut ekarri, hil duten Ryan"

36.or.- Produktibitaterik ez, mesedez.

38.or.- Besteak

40.or.- Inauteria

41.or.- Urrezko Astabelarriak: Petronor Txapeldun

42.or.- Akrostika. Lehengo Anaitasunako akrostika, txikiegia atera zitzaigunez, hona hemen berriro ikusi ezinezkoa zen lehengokoa.

 Postaz etorriak


Agiriak

Euzko Jaurlaritzako Kultura Saileko Iparragirre Programaketako Zuzendariak

Agurtzen Zaitu

ANAITASUNAko Zuzendaria, eta Euskal Jaurlaritzako Kultur Kontseilaritzak deitzen duen Iparragirreri buruzko Hormadei Lehiaketako oinarriak igortzen dizkizu, oinarri hauek ahalik eta gehien barreia ditzazun eskatuz.

José María Iparragirre zenaren heriotzaren mendehurrena, urte honetan betetzen delarik, Eusko Jaurlaritzako Kultur Sailak, kartel iragarri txapelketa eratu du.

Oinarriak

 1.- Nahi duenak har dezake parte.

 2.- Erabili beharko den gaia Iparragirre izango da.

 3.- Partaide bakoitzak nahi dituen orijinal guztiak aurkez ditzazke, erakusketa baterako moduan izan ezkero. Orijinalak izan behar dituen neurriak 70x100 zm. dira.

4.- Karteletan nahi et nahiez azaldu behar duten textuak hauek dira: IPARRAGIRRE (batez ere nabarmendurik). Eta txikiago: «Eman da zabaltzazu munduan frutua» eta I Centenario del fallecimiento. Eusko Jaurlaritza. Kultur Saila. Gobierno Vasco. Consejería de Cultura.

 5.- Lanak, 1981.go Martxoaren 15a. baino lehen aurkeztu beharko dira: Arabako Kultur Delegazioan (Olagibel, 11. Gasteiz). Bizkaikoan (Mazarredo Alamedan, 63. Bilbo). Gipuzkoakoan (Andia, 13, Donostia).

 6.- Orijinalakin batera, sobre hitxi bat bidali behar da, egilearen izena ta zuzenbidea barnean ipiniz eta kartelaren gaia kanpoan.

 7.- Lehenengo saria 100.000 pezetakoa izango da eta 25.000 pezetako bi «accesit» ere izango dira.

 8.- Epailarien erabakia, alda-ezina izango da, irabazlerik ez aukeratzea gerta daitekelarik.

 9.- Txapelketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzen direla esan nahi du. Ikuspegi desberdinei dagozkien zalantzak, eratzaileek erabakiko dituzte.

***

HERRIA 2000 ELIZA

 Euskal Herria, XX, mendeko bigarren zati honetan, bidegurutze nahasian arkitzen da.

 Estatu mailan egoera politiko berriak, munduko krisis ekonomikoak, zenbait baloreren sorrerak eta bere biztanleen idiosinkrasia edo izakerak, Europako herririk konfliktiboenetarikoa bihurtzen du Euskal Herria.

 Agian, orain inoiz baino gehiago, Euskal Herria irudimen eta sormenez beteriko jenderen beharrean arkitzen da, zentzuek, une honetan pertsona edo ta herri mailan eztabaidatzen diren kontaezinezko arazoak konpontzen, herrikideak lagunduko baitituzte.

 Beharrezko ekinaldi honen lagungarri gisa edo, "HERRIA 2000 ELIZA" aldizkariak kazetari sariketa bat antolatzen du, ondoan aurkezten diren oinarrietan finkaturik presentatzen diren artikulu edo erreportai argitaratu gabekoentzat.

Oinarriak

 1) Lanek, egun, Euskal Herriko emakume eta gizonezkoen arazo multzo mugatan mugituko beharko dute.

 Mugabarne honetan, giza bizitzaren zabaltasun eta aniztasun osoa har daiteke gaitzat, pertsona mailan zein komunitate mailan, sozial nahiz politikoan.

 Bikote harremanak. Maitasuna. Familia. Fenomeno erlijiosoa. Uri, nekazal eta arrantza arazoak. Gazte taldeak. Arazo ekonomiko, sindikal, eta politikoak. Eskola. Unibertsitatea. Euskara. Nafarroa. Euskal Herriko analisis orokorra. Irtenbideak etab. Euskadin ba ote dago deskapitalizaziorik? Iturri posibleak.

 Askoren artean hauk izan daitezke lanen gaiak.

2) Idazlanak euskaraz zein erdaraz aurkeztu daitezke. Luzezabalera, ordea, ezin daiteke 8 holandesa (bi lerrogunetara) goiti ibili.

3) 50.000 pztatako sari bana emango zaio euskaraz, zeian erdarazko lan onenari.

Lanik jatorrenak gainera, forma, zein tankera ala mami aldetik originalenak halegia, 25.000 pztatako saria jasoko du.

4) Lanak hirukoiztuak helbide honetara bidal itzazue: "HERRIA 2000 ELIZA" C. Jose M. Eskurza, 21, 5.C. BILBO, 13; aitapen honekin batera: "HERRIA 2000" 1981 sariketarako.

5) Originalak aurkezteko epea, 1981.eko martxoaren 30ean amaitzen da.

6) Epaimahaikoen osakideen izenak, epaiarekin batera emango dira, apirilaren azken hamabostaldian edo maiatzaren lehen hamabostaldian.

7) Sariketari babesa, "GOÑI"k Citroen Peugeot-eko konzesionari ofizialak emango dio.

8) Aldizkariak ez ditu originalak bueltatuko eta lanak argitaratzeko eskubidea, nahiz aldizkari zenbakitan nahiz, agian, liburu bilduma osatuz.

9) Sariketan partehartzeak oinarriak onartzea esan nahi du.

***

Etorki-k jakinerazten du

Agur adiskide maitea,

Badu 26 urte Etorki dantza eta kantu batasunak irauten duela. Eztugu lerro labur hauetan bere ixtorio luzea kondatzen ahal, baina pundu batzu oroitarazten ahal ditugu.

 1954 ean Filipe Oyhamburuk muntatu tropak Pariseko "Champs-Elysées" deitu antzoki miresgarrian bere lehen ikusgarriak emaiten ditu, hango egunkari eta astekariek goresten dituztelarik. Ez zen bakarrik hastapen bat, baina ere bururapen bat, ikusgarri berri hura "Olaeta" eta "Oldarra" bi taldetan Oyhamburuk asmatu eta egin ikusgarrien ondotik etortzen baitzen. Denek jakina da Oyhamburu dantzan ikasten hasi zela Olaeta irakasle famatuarekin.

 26 iragan urte horietan, ditzagun beraz aipa hiruz-palau gertakari inportantenak, eta, lehen-lehenik Etorkik 5 aldiz egin dituen ofiziale (profesionala) izaiteko entseiamenduak.

 Zertako ofizialeak bezala bizi nahi, denborak erakutsi baitu ez zuela bizimodu horrek luzeki irauten ahal? Oyhamburuk berak esplikatu du ainitz aldiz: "Zazpi dantzak behar diren bezala antzokietan erakusteko, hain aberatsak, ikasgaixtoak eta bertzelakoak baitira, lan handi eta sarkor bat behar da; 6 edo 8 bozetan kantatzeko berdin, eta zazpi herrialdetako soinu berezien jotzeko". Gainetik, gero eta gehiago, Euskaldunek galdetzen dituzte eta Euskadik merexten ditu "ballet" edo dantzaldi berriak. Azken urtetan, Euskadi guziko hiri handietan bezala herri xumenetan ere, Etorkik bildu arrakastak aski argi frogatu du bide onean gabiltzala.

Euskal Herrian obratzetik aparte, bertze maila ere segitu behar dugu, gure Euskaldungoa arrotz-erresumetan erakustea berdin garrantzikoa baitzaiku eta ohartu baigara kanpotiar askok ez dakitela ere nun zer den Euskadi. Bestaldi batzuetan, gure Aberriaren berri bazakiten, astekariek jakinarazirik, gure anaia batzuek Euskadiren alde egiten duteneri esker, baina horiek politika konduan galdetu eta goraldu desberdintasunaz ez ziren batere segur. Aldiz, gure ikusgarria ikusita, bilduak ziren, eta aitortzen zuten arras bertzelakoak garala gu, Euskaldunak.

Xede horien guzien betetzeko ahala izan dugu urte hastapenetik goiti, eze "Lan eta Emplegu" minixterioak emaiten baitauku dirulaguntza bat eta 13 dantzari, dantzaritsa buruzagi eta soinulari ofizialeak izanen baiditugu. Jende gutik badaki, gure Ipar-Euskadi pobre huntan, kultura sailean dauden elkartek holako diru-laguntza bera eskuratzen ahal dutela, eta Minixterioan dagoen dirua gure ganikakoa baita, zertako hortaz ez balia...

Emplegu berri horiei esker, orain aipatu xedeen betzeterat entseatuko gara eta, gainetik, gure ofizialetan dauden dantzari batek "mutxikoak" ongi jakinez. Eta Xiberutar bertze bi dantzari beren tokiko dantzetan arras trebe izanez, Hego eta Ipar-Euskadiko dantza-taldeek gure laguntza galda dezakete (Villefranque. Urrut. (59) 59 31 74). Bertzalde zertako gure dantzak eta soinuak ikastoletan ez erakuts, euskarazko xehetasun batzu emanez, noiz-nun-nola sortu diren jakinarazteko?

Hunkitzen dugun diru-laguntza eskasa izanez, gastu guzien ordaintzeko, zuen guzien laguntza behar dugu. Sar zaite beraz Etorki baitan, laguntzaile bezala, nahi duzuna emanez:

 Biltzarkide ontzaile: 100 libera edo gehiago

 Biltzarkide emaile: 30 libera edo gehiago.

 Igor "xekea" edo "mandat" (1) gure idazkiari:

 Pierre-Luc BONNIN

 10, rue de la Monnaie

 64100 - BAYONNE

 Dirua eskuratuko dugun bezain laster, zure txartela igorriko dautzugu, eta hura erakutsiz, ontzailea balinbazara, gure ikusgarrietan urririk sartzen ahalko zara.

(1) Giro postal.


Artikuluburua

Lepoan hartu ta segi aurrera

 Astelehen batetan Ryan erahil zuten. Baina erahilketa hori urrunegi geratu zaigu, Euskal Herrian eta Estatuan etengabeki gertatutako guztiekin.

 Ryani buruz edozein azterketa serioa egin baino lehen, hurrengo ostiralean beste erahilketa bat, Arregirena. Bitartean beste ekintza bat: Kontsulen bahiketa. Hurrengo astelehenean estatu kolpea, handik guttitara, polimilien erabakia eta Martxoak bederatzian, astelehenean ere bai, Telesforo de Monzón joan zaigu betirako. Gertakizunok, bata bestearen atzean etorri dira. Arregik Ryan estali zuen. Kontsulen bahiketak, Arregi. Estatu kolpeak beste guztiak.

 Izan ere, Otsailak 23.an Tejerok parlamentu osoa bahitu zuen. Baina Tejero, denok dakigunez, ez zegoen bakarrik. Millans del Bosch, 3. errejiotako kapitan jenerala zelarik, zetio egoera proklamatu zuen Valentzian. Izatez, Millans del Bosch ez zen golpista bakarra. Sevilla, Zaragoza eta La Coruña golpisten harian egon ziren. Gobernuaren alde, lehen errejioa soilik agertzen zen eta ez guztia. Bruneteko zenbait ofizial ere golpista zen. Junta nagusiaren bigarren agintea, Armada jenerala, beste golpista bat zen. Horra hor, hitz laburrez, estatu kolpeari buruzko daturik nagusienak.

 Dudarik gabe, estatu kolpe saio serio bat izandakoa. Eta nola ez! Harmadaren aginteritza erdia baino gehiagok, eskua sarturik baitzeukan! Hala ere, ez zuen aurrerarik egin; ohi den legez behintzat. Kolpea gelarazi zuten.

 Askoren ustez, delako kolpea ongi muntaturiko komedia eta fartsa besterik ez da izan. Helburuak, gu ikaratzea: euskaldunak izutu eta ezkerra ahuldu. Baina helburu berberoiek izan arren, ez du suposatzen lehengokoa. Inolako frogarik gabe, fartsa bat dela esatea, bidegabekeria nabaria da.

 Zurrumurruek, ikuspegiek, hurbilketek ez dute balio azterketa serioa egiteko. Harmadaren zerbitzuak (eta ez bakarrik harmadarenak) aurrez aurretik jakin zezakeen. Logikoena, berorixe suposatzea da. Zenbait informazioren arauera, kolpea —"Operación los Almendros"— gerorako programaturik zegoen, Martxorako. Nork engainatu zuen Tejero Otsailaren 23ra aurreratuz? Informazio zerbitzu berek? Ba liteke. Baina honek ez dio ezer kentzen kolpearen seriotasunari. Kolpea gelditu bazen, —eta hau da argirik agertzen zaigun gauza bakarra— interes kontrakorren arauera gelditu zen.

 "Multinazionalek" gelditu zuten estatu kolpea. Kolpea, CEOEk, Europa eta Amerikako multinazionalek gelditu zuten. Beren interesekin batera ez baitzihoan diktadura bat Espainiako Estatuan. Beroni buruz, adierazgarria da benetan, gau hartan eta SER irratiaren bidez hango jeneral batek esandakoa: "Se puede estar de acuerdo con Tejero en mucho de lo que dice y opina pero hay que hacerles ver que existen otros medios para llegar al fin y los que ellos han elegido no son desde luego los más adecuados". Gure ustez, hor dago asuntu guzionen kakoa. Hitzarmena beraz egin zen, jeneral ori konplotatuen buru ageri bat baitzen. Hitzarmen honetan, "fatxekin" ados jarri dira multinazionalak. Suarezen "transición" delakoa amaitutzat jo beharra zegoen: "No hay mas concesiones a la galería" (Calvo Sotelo-k, Otsailean)

 Egia esan, Suarezek "gauza asko eman digu". Bere traiektoria adierazgarri zaigu. Hamar, hogei hil eta ikurrina. Hainbeste, eta amnistia. Hainbeste, eta autonomi estatutua. Hainbeste, eta transferentzia batzu. Lorpen hauek geldieratzekoak ziren, nolabait. Burrukari bere esangura osoa ematen ari zitzaion Suarez jauna. Eta logikotzat jo behar bada ere, kontextu honen barne bilatu behar da ETA (pm)-aren erabakia. Calvo Sotelok esaten digunean: "Con Suarez se acabó la transición", aipatutakoa esaten ari zaigu. "Ez, ez uste, gauzak lortzen segituko duzuenik. Amaitu da jokoa, garbi duzue, begira tankeak"... "Daukazuena edo estatu kolpea". Eta estatu kolpe saioa egiazkoa izan bada, mehatxua ez da izan behar horregatikan egiazkoa. Estatu kolpe batek mesedea baino, kalte handiagoak ekarriko lizkieke. Ongi, ongi ba dakite; horregatik gelarazi zuten.

Gure burrukak, alda dezake hitzarmena. Ahultzeak, ikaratzeak, belaunikatzeak ez du balio. itxaropenak burrukan egoten dihardu. Azkenez, ohi den legez, fatxa eta espainolista guztien gainetik bestelako hitzarmenak egitera beharturik egonen dira; paperezko demokrazia, demokrazia begiratua, demokrazia faxista, haustura bihurtuz.

Orain gutti, Margaret Tatcherrek Belfastera egindako bisitan, zera esan zuen: Ipar Irlandak bat egin dezake Hegoaldekoarekin, haren parlamentuak eta herri subiranoak nahi izanez gero". Euskadiri buruz, traumarik egin gabe Espainiako lehendakariren batek gauza bera ageri-agerian, esango duenean izango dugu hemen demokrazia. Bitartean, lepoan hartu eta segi aurrera.


Euskal Herria

Aita Villasanteren liburu berria

 Aita Luis Villasante Euskaltzainburuak, "Luis de Elizalde" bildumako 7. liburua argitaratu du, erdaraz idatzia, orain arteko guztiak bezala, "La H en la ortografía Vasca" izenez, Dakizuenez, bilduma honetako liburuek, euskararen batasunaren inguruan dauden arazoak dituzte gaitzat, eta orain arte argitaratutakoak hauek dira:

 1.- Hacia la lengua literaria común.

 2.- La declinación del vasco literario común.

 3.- Palabras compuestas y derivadas.

 4.- Sintaxis de la oración compuesta.

 5.- Estudios de sintaxis vasca, eta

 6.- Sintaxis de la oración simple.

 Liburu honetan ere, Koldo Mitxelena jaunak egiten ditu textuari dagozkion oharrak, eta horrez gainera, hitzaurrea bera ere bai. Liburuaren lehen kapituluan 1979-11-30ean izan zen batzarrean, Euskaltzaindiak H-ari buruz hartutako erabakia dator, aktaren kopia bategaz. Gero, H-aren azaroaren historia egiten da, zenbait euskaltzalen eretziak hartuz, Azkuerenak, Gabelenak, Campionenak, Broussainenak, Krutwigenak, Arestirenak eta beste batzurenak, Arantzazuko eta Bergarako batzarreetan amaitzeko. Letra hori Euskal Herri osoan erabilia izan dela gogoratzeko ere beste kapitulu oso bat dator, gero, Lafonek hizkuntza mintzatuan agertzen diren H-ei buruz egindako azterketa eta handik ateratako arauak ere aipatzen dira. Amaitzeko, Euskaltzaindiak letra polemiko honen erabilera finkatzeko erabilitako kriterioak zeintzu diren esaten da, ondoren, H letradunen hitzen zerrenda, ala liburuaren aurkezpenean Villasantek berak esan zuen moduan, Hatxetegia, azalpen ugariz hornituta. Hau da liburuaren egitura.

Aurkezpena, Bilboko "Galería del Libro" liburudendan egin zen, otsailaren 24ean "Euskal Liburuaren X Erakusketari" hasiera emanez. Liburua aurkezten, Koldo Mitxelena jauna, Jean Haritschelhar jauna eta egilea bera, Aita Luis Villasante; entzuten jenderik nahiko, beste honelako beste ekintza batzukin konparatuz, eta aurpegi ezagunak ere asko, P. Altuna, H. Knörr, A. Zelaieta, J.J. Zearreta, J.R. Etxebarria, A. Irigoien, X. Kintana, J.L. Lizundia, R. Badiola, J.L. Goikoetxea, X. Gereño eta abar.

 Aurkezlariek, euskaraz eta erdaraz egin zuten, inperioko hizkuntzan euskaraz baino gehitsuago, baina tira.

 Haiei entzutakoak gure lehen momentuko eritzia finkatu egin du: liburua erdaldunak konbentzitzeko egina dela, eta oraindik gehiago esango genuke: H-ren kontrako Sabindarrei oker daudela demostratzeko, Sabino ez zelako H-ren kontrakoa eta arazo honetan ifartarrek eta hegotarrek, denok eman dugula amore erdibide batetara heltzeko, beraz, euskaldunak izan behar dugula eta ez bizkaieradunak edo lapurteradunak edo gipuzkeradunak.

 Eta Sabinorekiko arrazoiak benetan dira kontundenteak:

 1.- Lapurteraz zegoen "Aita Gurea", Sabinok zuzendu (garbitu) egin zuen, H errespetatuz dio Villasantek, eta guk oraindik gehiago esango genuke, H multiplikatuz, zeren textu originalean 3 datozen bitartean, zuzenduan 10 bait datoz.

 2.- Aspirazioa edo Hasperapena euskalki batzutan bizirik dagoen soinua dela dio Sabinok, eta honi ortografian irtenbideren bat topa behar zaiola, puntu, azentu edo zerbaiten bidez, ala H letra erabiliz, euskal alfabetoan sobran dagoen letra dela eta.

 3.- Sabinok, beste hau ere ba dio, euskalkiak bat baino gehiago izan arren, ortografia bat bakarra izan behar dela euskalki guztientzat.

 Honaino denok konforme, baina azkenean, elkarrizketan (orain dena euskaraz), eztabaida bi sortu ziren, bata azalekoa eta sakonekoa bestea.

 1.- Aurkezpena erdaldunei begira izan zela eta han geundenak euskaldunak ginela gehienak. Betiko leloa. Eta hau errebatitzeko Mitxelena jaunak oso argumentu peligrosoa erabili zuen, euskararen etsaien argumenturik maiteena: euskaldunak % 25 garen bitartean erdaldunak % 75 direla. Argumentu peligrosoa dela diogu, zeren bide horretatik aurrera jotzen badugu, esan genezake gaurregun Euskal Herrian erdara (frantsesa nahiz española) ulertzen ez dutenen kopurua ez dela % 3ra heltzen, beraz, efektibotasun hori helburutzat hartuz, egin dezagun erdaraz, bota pertsiana Euskaltzaindiari eta Viva Unamuno. Hau gure eritzia da.

 2.- Euskaltzaindiak hartutako erabakiekin ez daudela denak konforme, eta ez gara H-ren eta Euskaltzaindiaren kontrakoetaz ari, betidaniko Euskaltzaindiaren defendatzaileetaz baizik. Arrazoia: ez duela kontutan izan azken urteotan H-ri buruzko erabilera nahiko finkatuta zegoela, eta esate baterako, euskara batuaren barruan egin diren hiztegiak (UZEI, Mujika, Kintana, Gereño), ikastoletarako textugintza, Udako Euskal Unibertsitateko textuak, euskara batuaz (ez besteak) idazten diren aldizkarietan eta hainbat idazlerengan, erabilera berdina ala berdintsua zegoela, eta Euskaltzaindiak bere erabakiarekin, desorekatu egin duela arazoa Orain arte idatzitako ezer ere ez dago ondo.

Adibide batzu ipiniz, etimologia eta erabileraren arteko auzian, arrazoia bigarrenari emateak zera dakargu:

 HERRI, baina ERBESTE, ERTZAIN. Eta, nola idatzi behar da, HERKIDE ala ERKIDE?

 HARRI, HARRESI eta HARROBI, baina ARBEL eta ARKATZ.

 Arantzazuko Batzarrean segurutzat emandako batzu ere desagertu egin dira: (H) AUZI, (H) ARMA, (H)IDOI, eta beste alde batetatik Arantzazun dudan jartzen ziren batzu baina idazleen ohiturak finkatu zuten batzu ere desagertu egin dira: (H) AITZUR, (H) AIZKORA, (H) ARBEL, (H) AROTZ, (H) AUZO, DEI (H) ADAR, (H) IBAI eta abar. Argi geratzen ez diren kasu batzu ere ba dira: HATZ EGIN = rascar, BEHATZ = dedo, baina ATZAZAL = uña, ATZAPAR= garra; orduan, HATZ/HATZAMAR nola idatzi behar da? Lehen aipatutako HERKIDEREN kasu berdina. Eta amaitzeko, kasu kurioso bat: hitza ifarraldekoa ala hegoaldekoa denari begiratuz, sustrai bereko hitza era bitara idatz daiteke: DOHAIN/DOHATSU/DOHAINIK, baina DOAN/DOANIK.

Beraz, han ikusi zenaren arauera, erdibide hau hartuta Euskaltzaindiak lortu duena zera izan da: H-ren kontrakoak erakarri ez, eta aldekoak nahastu.

Baina zorionez, entzundakoari kasu egiten badiogu behintzat, H-ren aldeko hauek, ez diote Euskaltzain oso batek botatako desafiori kasurik egingo, eta ez da zatiketarik egongo. Batek esan zuen moduan: disziplinatuegiak gara.

 Orain behar dena bestea da, H-ren kontrakoak erdibide hau onartzea, baina, mirakulu hau ez dut uste erraza denik.

J.R.B.


Euskal Herria

Harrika

Hamar bat urte ba dira Anaitasuna aldizkaria hartu eta irakurri egiten dudala, eta, nola ez, bere horrialdeetan anitz moetatako eritziak irakurri ahal izan ditut. Anaitasuna-ri esker sortu zitzaidan euskaraz irakurtzeko zaletasuna, dela hamar urte, eta horri esker gaur ez naiz, erabat analfabetoa.

 Urte hauetan, makina bat huts eta erdarakada ikusi izan ditut bertan (baita 408 garrengo azken ale honetan ere), bainan euskara erabili egin behar dela, hilko ez bada, eta dena barkagarri deritzat, euskara, erabiliaz sendotu eta azkartuko delakoan (Horrexek bultzatu nau lerro trakets hauek idaztera).

 Horregaitik, Anaitasuna aldizkariaren horrialdeetan, euskara dala ta, zenbait euskaldunen aurkako. erasoak ikusten ditudanean, min ematen dit, bidegabekeria iruditzen zait, eta "Pekatutik libre dagoenak, bota beza lehen harria" hura datorkit burura.

 Behin batean, Zeruko Argian, Lazkao-Txiki bertsolari ospetsuak, beste "gaurko" euskaldunen erderakadak salatu zituen, eta handik laister, Lazkao-Txiki berak sartutako zenbait erdarakada aipatzen zitzaizkion, Zeruko Argia-n bertan. Guzti honek ez du esan nahi gaizki egiten duenari etzaiola zuzendu behar (iseka egin gabe), bainan, euskara dala ta, euskaldunok geure artean harrika hasi baino lehen, pixka bat gehiago pentsatu behar dugula uste dut.

Guzti hau, otsaileko alean "Erregea eta genozidioa" artikulua irakurri ondoren bururatu zait, eta agian Garaikoetxea jaunari egiten zaion salakuntza baino larriagoak egingo ziren, bai Anaitasuna-n eta baita ere beste zenbait aldizkaritan, eta bai eskerreko jendeei eta baita "ere eskubikoei, bainan beharbada honako hau edalontzia urgaineztatu duen tanta izan da niretzat, eta horrek bultzatu nau idaztera.

 "Garaikoetxeak euskararen berririk asko ez duenez, hor kasu, bere ebakiera eta ahozkatze guztiz erdalduna" diosku kazetariak. Beti esan ohi dugu, eta orain irazkintzen ari naizen ale honetako beste horrialde batetan ere irakur daiteke, ezen euskaldun berrien arazo larrienetakoa, euskaraz mintzatzen hasten direnean sortzen zaiela, eta mintzatuaz bakarrik gaindi lezaketela zailtasun hori, eta, noski, hortan lagundu behar zaiela.

Eta euskal lehendakaria jendaurrean euskaraz hitzegiten hasten denean, bere ahozkera zer nolakoa den eztabaidatzen hasten gara. Zer egin behar du? Ahozkera bikain eta egoki bat lortu arte, erdaraz hitzegin? Beste zenbait ezker, eskubi eta erdiko politiko, artista, sindikalista, etabarrek egiten duten lez, hitzaldiak erdaraz egin? Ez. Nik Garaikoetxeak zer esan zuen erraz ulertu nuen behintzat, eta jendaurrean beti euskaraz mintzatzea eskatuko nioke gaur bertatik hasita.

Beste aldetik, bere hitzaldia egiteko euskaltzainburuaren aholkua eskatu bazuen, gauzak hobeto egiteko asmoz izango zen noski, eta eredu eta jarraibide ederra eman zien euskarari batere garrantzirik eman barik, edozer kirtenkeri esan eta idazten dutenei, euskaraz ari direlakotan (Anaitasuna-k banatzen zituen "urrezko astabelarriak" lekuko).

Norbaitek esan liteke: Honek mendia egin dik hondar pikor batetatik. Bainan niri zera iruditzen zait, euskararen egoera salatzeko, egoera hori zein larria den adierazteko, errudunak bilatzeko, irtenbideak aztertzeko, eta abar, ez dagoela inori eraso pertsonal zentzugabe eta. itsusirik egin beharrik.

Mikel Iriondo (Donostia)


Euskal Herria

Euskal arrantza pikutara

Dirudienez, CEEkoek indarra duenak arrazoia duela erakutsi nahi digute, Paris eta Madrilen artean gertatu izan diren tratu horietan, Euskal eta Espainiako ifarraldeko arrantzaren arazoa sortu denean.

 Baina egia esan, itsasoko lana eta bizitza ondoen ezagutzen dutenak: arrantzaleak, hain zuzen, eztabaidetatik kanpo gelditu izan dira supergobernuak arazoak heuren artean konpontzeko nahiko direlakoan edo.

 Datuekin jolastea nahi baldin badugu hona hemen beste batzuk: 80.ean barkuotariko %38a erabili barik aurkitzen zen, aurtengo komenioaz %68a izango da portuetan gelditu beharko dena.

 Espainiako gobernuaren arrantza-politika ezak eta CEEk gobernu honetan eragiten duen indarrak hiltegira daramate euskal arrantza. Barkurik gabe gelditu direnentzat, adibidez, estatuak ematen dituen soldatak kopuruotan aurki ditzakegu: ezkongaientzat 44.083 ptz., semealaben bat duen ezkonduari 45.927 ptz. ematen zaizkio eta birekin aurkitzen denari 47.911.

Baina paro gaizto batetan aurkitzea ez da arazorik larriena, 145 lizentzia baino ez dira ta arrantza azpiidazkariak pozik aurkitzen dela dio; ondorioa? Arrantzaleak bai Paristik eta Madrildik ahazturik daudela. Hori alde batetik, bestetik, esan dezagun Calvo Sotelok (ekonomi azpiidazkari zenean) bere esku sartzeak izan zituela arazo honeetan; azken gobernuotan arrantzaleek harturiko eskubide batzuk utziak izan dira inoiz ezagutu ez diren beste kontzesio batzuen truke. Baina ezin dugu ahaztu lanik gabe gelditzen diren ontzirik gehienak Euskal Herrikoak direla eta hor Espainiako gobernuaren azpi-joko bat ikusi nahi dugu.

Armadoreek 76.ean esaniko esaldi bat komentatzearen beharra dugu une honetan. "Gaur egun lizentziarik ezartzea onartzen baldin badugu, beste gauza bat onartzen dugu inplizitoki, hauxe: ezarketa unilateral bat; hau da, gu beti ari izan garen ur batzuetatik irtetzeko ezarketa unilaterala "Zein maila izan du Paris eta Madrilen arteko elkarrizketotan, urte honetan zehar, armadoreei ohiturak eman zien aipaturiko eskubide horrek? Dakikenak erantzun beza.

Estatu bioi eskatu behar baldin bazaie erresponsabilitaterik, Espainiakoari gehiago eskatu behar zaio, orain direla bost urte hasi zirelako CEEk eginiko errestrizioak eta oraindik gobernuak ez du ezer proposatu orduan arrantzaren berrikuntzarako beharrezko ikusten ziren gauzetarikorik. Paris eta Madrilek horrela jokatzen badute hemendik aurrera, hiru urte barru ez da izango euskal arrantzarik.

 Une honetan ezin ikusi gauzak behar bezain garbiak, baina Madrileko gobernuak ez du jokatu garbi CEEren errestrizioak hasi zirenetik hona, hori argi dago.

J.I.B.


Euskal Herria

Aingerutxoak

Sinetsarazi digute,

eguzkirik ez zela,

hodei txar batengandik

bait zen gordea.

 Hau da "GUK" taldearen bertso zatia, eta da gure egoera nahasiaren ondorena.

 Gauzak nahastea bezelakorik ez da gure etsaientzat. Zer probetxu hobeagorik?

Orain arte aski gauza irentserazi digute; eta geroztik handiagoak, hanpatuagoak nahi...

Esaten digute, orain proletalgoa ez dela iraultzaren gidari. Orain proletalgorik ez da; langileak ia nagusi bilakatu dira; burgeseria bihurtu dira...

 Orain teknokrazia da langile-klase berriaren motorea.

 Orain inor ez da miserian. Orain denak ugaritasunean, abundantzian, oparotasunean bizi dira, omen gara.

 Hau da errebisiozaleek, ez komunistak ez sozialistak diren pezeroek pregonatzen digutena; berauen problema baita. Bestelakatu dira, saldu dira, beren burua saldu dute eta orain sozialismoak diren pezeroek pregonatzen digutena; berauen problema baita. Bestelakatu dira, saldu dira, beren burua saldu dute eta orain sozialismoak traba egiten die; adibidez PCE-ri eta EIAko Onaindiatarrei...

 Orain burjeseria ez da langile-klasearen esplotatzailea, ez. Orain ez dago klase-burrukarik. Bat-batean denak "aingeru" bihurtu dira! Horrelako miraririk!

 Orain burruka harmatua erokeria da, Horren beharrik ez dugu!

 Zozoena da gaisotasun hori!

 Lantegiko ugazaba edo nagusiak ez digu gehiago ebasten, ez digu plusbalioa kentzen; horiek aintzinako ametsak dira...!

 Orain gobernatzen gaituztenak ez gaituzte engainatzen, ez. Oraingoak gure onez ari dira; ez dute beste asmorik!

 Orain agintean, boterean direnak ez gaituzte ez esplotatzen ez zapaltzen, ez. Orain "nazioaren" Onez ari diren mistonistak dira.

Orain paradisuan gaude!

Orain, Garaikoetxea, Suarez, Giscard, Schmidt, Thatcher, Reagan, etabarrek, misiolari joatea erabaki dute, Euskadiko, Kortsikako. Badertarren erailketaz, Irlandako, Vietnam, Nikaragua, Sabadorreko itsukeriaz arrepentituak, masakre haietaz damutuak daudelako.

Orain, aitasainduaren bedeinkapenez zerua irabazia dukete...

Eta beste mundu batetan, hemen Euskadin, oinak lurrean jarrik ditugunoi sinets erazi nahi digute eguzkirik ez dela...

Baina sistema kapitalistan klase zapaltzailea da agintean dena; eta orain, multinazional bateko buruzagia den injinadorea, langile-klasearen laguna dela ez digute irentsi eraziko. Euskal populuak gorrotatzen duen LEMOIZko nuklearreko zentral (Euskadiren kontrako bonba atomikoa etxean) goi-arduraduna gure adiskidea denik ez digute buruan sartuko, nahiz lan hortan UGT eta CCOO-ko saldutako sindikatu tradizionalak, eta ELA horia saiatu.

Noizdanik burgesia handiaren "neskame" leialak, haien ontasunen arduradun txintxoak, langile-klasearen lagunak dira?

"Sinestarazi digute, gizonik zuzenenak zirela gure legeen egileak".

Alienazioak, enajenazioak zernahi ikusteraziko digu; baina noiz irekiko ditugu begiak; noiz ireki nahiko ditugu?

"El libro arbitrio no es, por tanto, otra cosa que la capacidad de decidir con conocimiento de causa". (Engels).

 Jan, edan, larrua jo, autoa eta telebista erosi, eta bapo! Hor dugu zerri ederra, guri-guria, Zer gara? tresna batzu", abere batzu edo jostailu batzu...

 Ez da itsu handiagorik, ikusi nahi ez duena baino!

 Ez da gorragorik, entzun nahi ez duena baino!

 Ez da burjesagorik, butako "iraultzailea" baino!

 Ez da gaur estatalistagorik, estatuzalea, autonomizalea baino!

 Zergatik engainatuak izan nahi dugu...! Libertatearen bildur ote gara?

HAROTZA


Euskal Herria

Azken kasu ezaguna dela eta...

 Askotan ezin idatz daiteke dardara bizirik sentitzeke, eta hauxe jazo zaigu Joseba Arregi Izagirreren hilketaren berri hartu dugunean. Jakin ere, ba genekien Estatuak tortura okaztegarriak erabiltzen zituena, baina, hala eta guztiz ere, saien barre-algara sadikoez kanpaiek hiletetara jotzen ez zuten bitartean, ez genion garrantzi haundirik ematen. Aspaldidanik mamiturik geneukan arazoa desestaltzeko, hil baten beharrean izan gara ("El mártir que necesitaba E.T.A." izan omen da).

1.- Josebaren hilketaz

 Ez gara hildako honen arrazoiak aztertzen hasiko, zeren eta torturengatik izan zela erraz den ikusten (Goikoek "pasada hutsa" izendatu dutenean...).

 Arregi Otsailaren lauan detenitu zuten. Etxabe bere burrukakidearekin, kotxez jazarpena egin ondoren. Automobilaren barruan zeuden beste lagun biek ihesari eman zioten Madrilen zehar. Egun berberean, DGSko geletan sartu zuten Arregi, hala bederatzi egunetan torturatzeko, itaunketa inportantea zela eta. Modu horretaz, hilaren 13an, eta hiltzeko zorian zegoenean, Carabanchelgo gartzelara eraman zuten presaka, hobeto sendotzeko. Baina oro izan zen alferrik: Espetxez kanpo kontu hobeak har zitzan zeramatelarik, igogailuan hil zen Usurbil. Gero atxakiak etorri ziren baina hori beste kontu bat da...

 Medikuak aitortu zuenez, ba zituen gorputzean zehar anitz zauri, baita oinetan erredurak ere. Zumai haren adiskideak ba zeukan zeresanik ere: Bezperetan ikusi zuen Usurbil eta konturatu zen ubelunez beterik zegoela. Ahotik bitsa zerion eta ezin txiza egin zuen.

Nabari denez, Usurbil erhana izan zen, eta hau sinetsiko ez duenak Euskadiko Ezkerrari igorri argazkiak araka bitza.

2.- Komunikabideak, ixilik

Kontu handiaz, egunkari guztiek eta beste komunikabideek kondatu zuten Arregiren hilketa. "Hilketa" hitza ez zen gehienetan, haien azalegituretan ageri, lider baten aburua aipatzen zuen informazioan izan ezik. Izan ere, kontuz ibili behar, baina txit argi ikusi genuen jokaera hori aurreko astearen gertaeraz gonbaratuz... Usurbilen hilketa, objektiboki, bestea baino inportanteagoa zen, legea beterazteko eta konstituziozko ordenua defendatzeko omen dauden morroi batzuk eginda baitzegoen. Eta halakoak goratzen saiatzen direnak ereduzkoak baldin badira, lege hoietaz; paso ematen dutenei nolatan sistemaren barruan sartzen behartuko? Baina ez. Komunikabideek bildur izateagatik, agian.

 Estatuko boterearen hilketa honi ez zeritzoten halako. Oraindik ere gogoratzen dugu. Amilibiaren arazoaz "El Imparcial-en" agerturikoa: "¿En qué quedamos? Ante estos hechos hemos de reflexionar: ¿No cree el señor Bandrés que un aparato de seguridad tan "refinado" como el que ha descrito en las ruedas de prensa se comportaría con muchísima más cautela en el supuesto de haber aplicado torturas? Y, de otra parte, si las acusaciones contra Amilibia no eran graves ¿Por qué habían de aplicarle un método tan inhumano y reprobable? ¿POR SADISMO?"

 Egia esan, "colegas imparciales", beste gauza batzutaz gain, horrelakoak estaltzeko zirtzilak izaten zarete "UN APARATO TAN REFINADO" izan arren.

Hilketazko erreformisten faltsukeria

Usurbil hilda, zerbait egin behar zuten sektore erreformistek haien burua zeharo garbiturik uzteko. Lehendabizi, greba orokorra egiteko deitzea (Ryan-enaz paralelismo bat sortzearren). Gero, fartsa segitzeko, ekintza bakarra zela esatea noski. Demokrazia hasberri honen "huts bat".

Besterik ez zen. Eta jo eta ke agiriak argitaratzen hasiak izan ziren, kasu honen zioak herriari adierazteko —Guk askotan ez baitaukagu zentzu kritikorik haien txostenak irakurri aurretik...

Eta denak ikusten hasita, zer esango genuke PCE-k kaleratutako oharraz, esaterako? Irakur ezazue, bada!: "El pueblo, los partidos políticos y fuerzas sindicales vascas contestaron masivamente al ASESINATO del ingeniero SEÑOR Ryan condenando a sus autores; lo ocurrido (¿?) con la MUERTE de JOSE ARREGI..." Bapo, mutillok!! Ia ia ez da nabaritzen zuen interklasismoa. Ryan-ena hilketa hutsa delarik, Usurbilena aztertzerakoan kili-kolo zagozkigute. "Lo ocurrido con la muerte de Arregui..." delakoa bada eufemismo galanta berba ulergarria ez erabiltzeko. Ah!, eta non utzi duzue "Señor", tratamendu errespetutsua?

 PSOE-koek ere ederto egin zuten. Basea kaleratu nahian. Arregiren hilketa salatzeko prest jarri zen, aurreko egunetan Múgica Herzog-en abisua ahanzten ausartuz: "Que den gracias a Dios los apóstoles de la violencia de que no nos encontremos nosotros en el gobierno...".

 Horreur, Mujika!

 Apezpikuek ere beren kondena azaldu ziguten, baina "...cuando murió J. M. Ryan sentimos que algo se apagó dentro de nosotros..." halako esaeraz lehengo lerroetan ezarririk. Esan ez zigutena da Arregirenaz haien arima kriseilurik gabe geratu zenentz.

 Eta Arzallusen pellokeriari buruz, zer dago? "Tele-Norte"-en arengatu zuen: "Los que no condenaron el asesinato del señor Ryan no tienen derecho moral para movilizarse contra esta otra muerte...". Jesuita ohiaren ultimatuma. Ondo, motel, ondo. Eta lege antiterroristaren kontra jokatu ez zutenei nork emango die ahalmen moralezkoa honetan sartzeko?

 Adizu, jauna: Berton, herri odoleztatu eta apaiztsu honetan inork ez du moralezko eskubiderik beste bat juzkatzeko. Eta zerorrek askoz guttiago!! Bestela, nork utzi zizun frankismo berriaren politika zikinean sartzen, jeneralaren garaietan.

Eta bukatzeko, JAUN OHORAGARRIOK —gerorrek dakizkigunok beren burua jo bezate aipatutzat—, oinezkoen itaun batzu egin nahi nizkizueke:

Hau, azken galdera,

- Arregirengaitik izandako manifestapenak eta hantxe egindako oihuak kontutan harturik, zergatik ez diozue berriro "terroristak" baztertuta direnik?

- Zergatik ez zenuten jokatu lege Antiterroristaren kontra.

- Zer pentsatzen zenuten eztabaidatu zenean. Zergatik BAIETZA edo ta ABSTENTZIOA.

- hau askoz koldarragoa eman zenioten.

- Non ote zegoen "nuestra solidaridad con los otros pueblos de España" A. Rueda eta GRAPOko España hil zituztenean?

 Ez ziren gizakiak ala tortura salatzeko euskaldun martiri bat nahiago zenuten?

- Zergatik ez zarete Zizurkilgo elizaren lehengo eserlekuetara abiatu zuen krobata eta keinu tristeez? "Terroristekin" ez nahasteko? Hara bildutako "jendoilaren" arnasatsaz kutsatzeko bildur ala? Izan ere, Areitioren dentrifikoa freskoagoa ote?

- Eta, azkena: Arregirengatik izandako manifestapenak eta hantxe oihukatutakoa kontutan harturik, zergatik ez diozue berriro "terroristak" baztertuta direnik?

DRUIDA


Euskal Herria

Bataioa, azkenez

"Euskal" adjetiboa merezi duten aldizkari gutti horietakoa dugu "Jaunaren Deia" Euskara idatzia baita. 6 hilabetero irtetzen da Jaunaren Deia, Euskal Teologoen aldizkaria, Lazkaoko San Benitoren semeek atondua.

 Apaiz, fraideentzako ez ezik, Peraltaren markes izandakoak (hots, Opustarren "aitak") deitu ei gintuen "tropa"ren kristauontzako irakurgai interesgarriak benetan.

 Urtarril-Ekaineko aleko "Gure Liturji-Lanak" artikulu bikainean, Mezako liburuaren euskeratzearen historia bizia hartu du gaitzat eginkizun hortan aritu direnetako batek: Manuel Lekuonak.

 Berak dioskunez, lau izan ziren Erromak itzulpenari eskatu zizkion baldintzak: 1) Fidelitas cum originali 2) Popularitas, simplicitas, claritas: "izkera errikoia, errexa, argia izan dedilla" 3) Dignitas, gravitas; izkera itzal eder batekoa, izan dedilla, onestasun eder batekoa, arlotekeriarik gabea" 4) Versio unica est pro una quaque lingua: "izkuntza bakoitzak itzulpen bakarra izan dezala".

 Lehenengo hirurak betetzeko problema handirik ez omen da izan. Laugarrenez, itzulpen bakarra izan dadila halegia, ez daiteke beste horrenbeste esan. Zergatik? Bete ez delako, noski: Euskara Batura jo beharrean euskalkietara jo zuten itzultzaileak, herrikoitasuna (bigarren baldintza) batasunarekin (laugarrenarekin halegia) ezkondu ezinean aurkitu ziren eta.

"Erromak ezarri zizkigun lau baldintza auek(-) exejesis onean, baldintza koordinatuak dira, alkarren artean koordinatuak. Bigarrenari laugarrenak kalte egiten badio, irugarrenak bigarrenari amore eman bear dio. Konkretuki, errikoitasunari batasunak kalte egiten badio, batasuna baztartu bearra gertatzen da, gure lana, gure Itzulmena errikoi gerta dedin" (115-6 horrialdeetan).

 Beraz, inolako "gravitas" bage eta Erdaraz Euskararen arazoak erabili ohi dituzten jaun-andereen Herrikoitasuna-Batasuna dikotomia maitea.

 "Neurri oietan zer-esanik ez dago, "Batua" deritzan euskalki berri ori ezin sar ditekela Liturjiaren Itzulmenetan. (...) Batuaren formak beste forma guztiak baño atzerago bilakatzen dira Itzulmen gai ontan. Ez dute Errikoitasunik".

 Hau guzti hau Batuaren formak Enpireotik edo ekarri izan bailira bezala. Nola jakin zuten BATUAK herrikoitasunik ez duela? Herriari berari galdetu ote zioten? Ez baldin bere. Ez Ikastolako, ez Gazteitzeko, Bilboko Euskal Herriari, Ez eta Gau eskoletakoari. Zein da, ba, herrikoiagoa Euskal Herriko hiri askotan: Bizkaiera, Gipuzkera, Nafarrera edo... "Batua" deritzan euskalki berri ori?

Hitz batez, euskalkien arteko desberdintasunen aitzakiaz ez zuten onartu Euskaltzaindiak eskaintzen zuen hizkuntz-eredua, berak proposaturiko Euskara mota besterik ez genekienok Elizatik kanpoan geratzen ginelarik. Eta ez dezagun ahantz Elizatik kanpo ez dagoela salbamenik. Ene! Hau lana! Guztiz ulergarria zatekeen Mons Bugniniren harridura halako batasun bitxiaren aurrean.

 "Ea, bada, orren alkarren alde aundiko eta orren alkarren diferenteak diran Euskararen euskalkiak. Eta baietz esan bear esan genion".

 Ulertuko zuelakoan nago. Izan ere. Italiako dialektuak elkarrengandik nahiko aldenduak dira, eta Bugnini bera italiarra da.

 Hara nola esaten duen Torinoko hiztunak Boccaccioren zati bat:

I dio dunque, ch'al temp dël prim Re d'e Cipri, dop chë Giouffrê dë Bojon a la conquista la Terra Santa, 1 ê arivà, che fumna dëbona famia da Guscogna a lè andaita an perelinage al Sepolcro.

 Kalabriarrak berriz:

 Dunca vi cuntu, ch'alli timpi dillu primu Rignante di Cipru, justu vi, doppu chi Guffrido Bugghiune s'aví frunziata'a Terra Santa, successi shi'na signura di Guascogna (di quiddi bone) ivu mpiddigri-naggiu allu Santu Siburcu (I dialetti delle regioni d'ltalia. G Devoto G. Giacomelli).

Segur asko ulertuko ez zuena zera da: zergatik ez zen hizkuntza baturako itzulpena egin, Italian egin den bezalaxe, eta hizkuntza batua gogoak batzeko izan behar duen Elizak zer arraiogatik ez duen bultzatzen.

Gauzak honela, kristau bat baino gehiago poztu ez ezik, harritu egin zen 1980 an Euskal Herri osoko Elizbarrutietako Liturgi Euskaratzaile taldeak Itun Berria Euskara Batuaz argitaratu zuenean.

Zer ba? "Batua" deritzan euskalki berri ori" Elizaren itzulpenetan?

 Zer gertatu izan zen? Hitz laburrez zera: Euskara Batuak Elizaren bedeinkapena lortzeko behar zuen "herrikoitasuna" lortu izan zuela: Jainkoaren hitza entzun, zabaldu daitekeela "gure elizbarrutietako euskaldunen artean askok eta askok erabiltzen duten euskaran" (Aurkezpena. IX horrialdea).

 Hortaz, azkenez sartu da Euskara Batua Elizan: bataiatu egin da. Eta gu, "asko eta asko", Euskararen, Euskal Herriaren batasunaren aldekook harekin batera. Ba zen garaia!

Borja Barandiaran


Euskal Herria

Euskal zeramikaren hastapenak

 Egun, nabaria da euskal artegintzari buruz dagoen liburu eskasia. Eta, honen barnean, are gehiago zeramikari buruzko bibliografia. Esan genezake bakar batzu besterik ez direla gai honi zuzenki lotzen zaizkion textuak.

Liburu hau, ahal den neurrian, hutsune hori nolabait betetzera dator.

Duen balioa bi aspektotan datza batipat: alde batetik, izan dela Euskal Herrian zeramika herrikoia adierazten digu. Beraz, balegoke Euskal Zeramika Herrikoiaz hitzegiterik. Kontzepto hau, ez da generalean agertzen Penintsulako zeramikari buruz egin diren katalogo gehienetan.

Bestalde ere, eta bere izenburuak adierazten duen bezala, lanabes baliagarria da gai honetaz arduratuak direnen lehen urratsak emateko orduan, hauxe izan bait da egileen helburua.

Liburua egiteko asmoa antolatutako hiru kursoen ondoren sortu zen. Hauek 1978, 1979 eta azkenekoa 1980. urtean eman ziren. Lehen biak La Bisbal Zeramika Eskolaren zuzendaritzapean antolatu ziren, eta azken urten honetan irakaslego guztia euskalduna izan da. Eta urte honetan hain zuzen ere, sortu zen textu moduko bat prestatzeko beharra.

"Egileak ez dira exhaustibotasun bila joan; helburua oinarriak finkatzea da, honen gain sor daitezkeen kritikak ongi etorriak liratekelarik.

Liburua, berez, kurtsoan parte hartu zuten irakasleek idatzitako artikuluen bilduma da eta bakoitza bere alorreko espezialetateari lotu zaio. Artikulo hauek honako hauek dira:

- Leandro Silvan: Kimika-Zeramika.

- Enrique Ibabe: Euskal Zeramika Herrikoiaren Historia.

- Angela Etxeberria: Esmaltea. Geruza beiaraztatuak eta margoak.

- Angel Garranza: Buztinak eta oreztadura.

 - Pilar Alvarez: Tornua.

 Liburua elebidun moduan agertu da, egileen nahiaren araberan, honela hobekiago serbitzen zaiolakoan geure herriko kulturari.

 Osagarri gisa, eta hasten direnentzako batipat, zeramikako materialak aurki daitezkeen fabriken eta denden izenak datozte.

 Eta azkenik, bukatzeko, eskertu beharra dago Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintzialari, eman duen diru laguntzagatik.


Euskal Herria

Till Eulenspiegel

 Egia esan, Till Eulenspiegel liburua nire eskuetan iritsi zenean, "ohi den legezko" itzulpen zehatz baina merke edo eta egituratuegia litzatekela pentsatu nuen.

 Erdarari, gaztelaniari, frantsesari edo eta nork jakin, alemanari lotuegia egonen zela burutu zitzaidan. Baina lehen kapitulutik aurrera asmo txar horiek desagertu zitzaizkidan eta nola baina!

 Nik ez dakit nor daitekeen liburu horren itzultzailea, ez baitut ezagutzen —Txiliku— sasizen hori. Dena den, maisua dugu itzulpen lanean. Itzulpena barik, jatorrizkoa dela bene benetan ematen du. Euskaraz pentsatuta, mamituta dagoela arrazoi guztiaz esan daiteke. Till Eulenspiegel euskalduna da. Ez da alemana edo erdalduna. Argudia daiteke aukeratu den gaia aproposena zela euskara jator bat erabiltzeko. Bai, baina zenbat itzulpen trakets, exotiko eta sofistikatu ikusi dugu antzeko gaietan? Buruan ba daukat nik pilo bat, aipatu egingo ez ditudanak hain zuzen. Aipatzeaz ez da ezer lortzen. Till Eulenspiegelek euskal itzulpenetan bide berriak irekitzen ditu.

Orain arte itzulpen ia guztiek euskararen egitura zaindu dute gehien batean.

 Zaindu dutelako, delako egitura finkatu egin da, agian irmoegia gelditzen zelarik.

 Baina beharrezko urratsa gaur egungo literaturan; itzulpenari, kreatze-lanari bide berriak zabalduz.

 Till Eulenspiegelen euskararen mamia esaldiz esaldi aberastuz eta handituz doa. Jatorrizko esaerak ehundaka daude, atsotitzez eta ab.ez beteta dago liburuxka hau. Till Eulenspiegel beraz, artelana da. Egileak (itzultzaileak?) itzulpenen oinarria aurkitu eta finkatu egin da. Ez du asmatzen, ez du burutzen esaera majiko berririk euskaraz ipintzen. Benetako ikerpe lana du. Asmatu baino lehen euskaraz antzekorik ez dugula segura jakin behar da eta berorixe egiten du egileak.

 Ez dakit zein izan den itzultzaileak hartu duen jatorrizko textua. Gaztelaniatik itzuli al du? Ba liteke.

Liburu honek abiada berria irekitzen digu: Bizitasunaren abiada. Eta liburua apala bada, "aurreikuste" handirik gabe eginda badago ere, hemen esandako guztiari ez dio horrek ezer kentzen.

T. Trifol


Euskal Herria

Telesforori [Bertsoa]

Irrintzi bat hortik dabil

guztioi dei eginez

abertzaleon gogoak

bete ditu saminez,

egia dela dakigu

ta sinestu ezinez

gehienontzat aita zena

joan zaigula ihes.

Bihotza beterik dugu

zure aholku finez,

gure ariman zaude ta

negarrik ez egin, ez.

Gure ariman zaude ta

negarrik ez egin, ez.


Nazioartekoa

Lau milioi fatalista

 Guatemalak zazpi milioi bizilagun dauzka, hauetarik lau milioi indioak direlarik. Indiook guztiz mesprezatu eta zanpaturik bizi dira eta mestizuak —"ladinos"— herriaren

 agintzaileak dira. Etnologo eta antropologoek haintzat hartzen dituzte indioak, baina zientzi aztergai gisa soilik. Elizek jarraitzaile fidel bilatzen dute haien artean, erlijiozko sektak ugari direlarik guatemaltar goilautadan. Oraindik ere armadarako soldadugai —indarrez soldadutzen dituzte— eta kafe, kotoi eta azukrekanabera uztetarako sasoiko langile gisa darabiltzate.

Guatemalan "indigenas" deitutako milaka indio goilautadetatik Ozeano Bareko aldeetara jaisten dira urtero, kafe eta kotoi soro handietan lan egiteko. Beren lur txikietan daramaten laborantzak ez du bizitzeko adinbatekorik ekartzen. Artoa eta indababak edo bababeltzak —frigoles— ekartzen dituzte eta hauexek artopilekin batera elikaduraren oinarri garrantzizkoa dira.

Kostaldeko soro haundi edo landaguneetan ematen diren lan-kondizioak ezin txarragoak dira eta tropikaldeko gaixotasunek, elikadura txarrak eta lan gogorrak erasotzen dituzte gizonok, aspalditxoan tximista bezain arin hiltzen zirelarik.

Esanekoak, leialak, manuerraxak, jasankorrak, baketiarrak eta bertutetsuak deitzen zituen Frai Bartolome de las Casas-en hitzak berak esan genitzake guk ere. Baina fatalistak izan behar, nonbait ere. Fatalismoak bizkarra zabala du. Jakina, jende fatalista bestea baino hiltzen, akabatzen errazagoa da.

Ezkertiarrak eta indigenismoa

 Luzaro mestizu ezkertiarrek pentsatua dute ezin egin zitekeela ezer indio hurrupatu, pobre eta umilekin. Orain arte indar iraultzaileek eramandako basagudu edo gerrilan, mestizuek edo ladinoek parte hartu dute bakarrean, Ipar-Ekialdean aterbeturik, herriska eta herritarren kezketarik urrun zeuden. Halere, gauzak aldatuz doaz eta guatemaltar ezkerrak ulertu egin du indioen geldotasuna erantzun mota bat, bizitzen segitzeko modu bat izan dela. Onartu ere egin dute fatalismo famatuak bizitzaren eta heriotzaren ulerkuntza ezberdina, etorkizunaren eta denboraren adiera bereizia daramatzala aldean. Bai, gertua da, indioak lau mendetan zehar itxaroten ari baitira.

 Gaur egun, balantzaren indarrez, indigenismoa modatan dago intelektualen artean. Indioak bazter utzitako mestizuek haiengana zuzentzen dituzte begiak. Indiar erakunde misteriotsuak omen dira eta esan ohi da indiorik askok gerrilara, bereziki E.G.P. (Pobreen aldeko Gerrilarien Armada)ra jo duela. Gerrilariek herriska edo landagune bat zenbait orduz hartzen dutenean, herritarrei beren hizkuntzetan hitz egiten diete. Hala ere, mugimendu iraultzaileak, mestizuek gidatutakoak, oraino ez dira funtsean indiarrak, zeren eta inork ere ezin izan baititu egundaino indioak organizatu, antolatu.

Izuikararen hasiera

 Guatemaltar burjeseria, jeneralak eta lurjabeak munduko basatirik basatienak ditugu. Berton, Carter lehendakaria komunista bide zen. Argentinan baino lehen, jendea suntzierazteko izuikarazko metodoak asmatu dituzte. Dena 1954.eko Ekainean hasia da, CIAk sostengatu eta United Fruit Company delakoak ordaindutako merkenariek Jacob Arbenz koronelaren gobernamendua iraulkatu izan dutenean. Hogeiren bat urtetan, gaurko gobernamenduaren bortizkeriaren biktimak hogeita hamar milatan jotzen dituzte soegile politiko zuhurrenek.

Nikaraguan sandinisten garaitia, Salbadoreen gerrilarien ofentsibaren gora jotzea, Estatu Batuetan giza eskubideen aldeko kanpainak, indioak antolatzen hastea (batez ere, 1976.eko lurrikaratik hona, lankidegoak, berreraikitzerako batzordeak eta bestelako taldeak garatzea); hauek denok izan ditu Romeo Lucia Garcia jeneralak zapalkuntza gogortzeko kitzikatzaile eta zio gisakotzat. "Mundu librea komunismotik askatzeko eta hura bera defendatzeko", odolhuste egiazko bati eragin diote militarrek.

 Indioen kontrako mendez mendeko zapalkuntzaz gain ultraeskuindarrek eta armadaren zenbait sektorek erabaki dute legezko ezker moderatuaren kide guztiak sistimaz hiltzea. Zozo eta inozoki, guatemaltar eskuinak eta jeneralek edonolako bilakaerari, nahiz baketiarra edo erreformista den, ateak itxi dizkiote.

Ustez, Guatemalak "konstituzio demokratikoa" dauka. Lehendakariak erdiko politikaz gobernatu nahi du eta M.L.N. ultraeskuindar alderdia oposizioan dago. Baina honek ez du ardura. "Armada Sekretu Antikomunista" izenez sinatzen eta kaleak eta herriak gorpuz ereiten dituzten hiltzaileak, lasai asko ibiltzen dira gau ta egun, autoz eta metraileta edo fusila eskutan. Zer egin, bada, gizonaren biziak sos bat ere balio ez duenean, kristau-demokratak parlamenturatzen ausart ez direnean eta unibertsitateko sarratea tiraleku bihurtu denean?

Urteburutik hona berrogeita hamar unibertsitateko irakasle eta ehunen bat ikasle tiroz hilak izan dira. Hamasei kazetari, hemeretzi gidari kristau-demokrata, hamarka ezkertiar gidari eta ehundaz sindikalista desagertu edo hilda aurkitu dira. Pentsa dezakeen edonor hila da hiri zein herrisketan. Ez dago aukera handirik: ixiltzea ala gerrilara pasatzea. Bestelakoan atzerriratzea.

Asko bai asko gerrilara pasatzen dira bizi beharrez, bakezko bilakaerarako ez baitago posibilitaterik Guatemalan. Militarrek ongi dakite hau, oposizioko bi buru ezkertiar hilarazi baitituzte: bata, mugimendu sozial-demokratakoa eta beste Iraultzarako Fronte Batuko lehendakaria.

Ba diote: "Garbitu egingo ditugu profesionari langile eta herritar guztiak, gerrilaren tresna edo laguntzaile direnak. Bai eta talde hoiekin harremanik duten lagun guztiak, haien bozeramaile edo defendatzaileak. Unibertsitatea purgatu arte segituko dugu ekintzan".

Ekonomia larri-larria

 Bestalde, krisi ekonomikoa ageria da eta gehituz doa. Hirurogeita hamargarren urtera arte, Guatemalak, Ertamerikako herrialderik aberatsena, beti jakin du baliabide berriak aurkitzen, hazi eta aitzinatu ahal izateko. Hauxe dugu kafearen kasua, koloregai sintetikoek gainbeheratu zutenean anilarren garrantzia, kotoiaren esplotarioarekin —hau berrogeigarrenean gertatu zen hogeita hamargarreneko krisiaren ondotik—, eta kaferaren trafikoa hondatzearekin; hirurogeigarrenean transformazio —industria agertzea eta Ertamerikako merkatu elkartua sortzearekin. Halere, baliabide hauek guztiok urrituz doaz, asebetetzeko puntura heldu baita.

 Gaur egun, guatemaltar ekonomia egoera larri-larrian dago. Lurjabeek ez dute esten lurretako langileen eskabideen aurrean eta armadako buruzagiak aberasten dira lur-soroak bereganatuz, indioen kaltetan.

Armadaburuek duten esperantza bakarra petrolioan eta Reaganengan dago kokatuta. Petrolioaz militarrek Eldorado berri bat amets egiten dute eta Reagani esker, militar laguntza gehitu egin da neurri nabarian. Oraindik segi dezakete beren hartan eta gertakari honek:ekarri dien poza nabariki erakutsi dute armada-burjeseriek. Halabaina, oposizioak Reaganen garaitian beren porrokaldia ikusi dute, hau da, etorkizunerako mehatxu astunez kargatutakoa.

Miliania


Nazioartekoa

Progresoa edo kloakarako ibilaldia

"Il n'est jamais bien agréable de barboter dans les eaux troubles du pouvoir. Mais comme c'est l'unique moyen d'y voir un peu clair, la descente dans les égoûts s'avère nécessaire". (GUEULE Hebdomadaire-1980: Sekulan ez da pozgarri gertatzen poterearen ur uharreetan igerian izatea. Baina, zeozer argi ikusteko bide bakarra denez, kloakara jaistea beharrezkoa zaigu).

Orain dela gutxirarte poliziak erabiltzen zituen medioak, pistolak, matrakak eta txibatoak baino ez ziren. 1968.urtean (urte horretan gertatu zen Maiatz Gorria) U.S.A.ko prokuradore generala zen Ramsey Clark jaunak honela zioen: "Aurkikuntza zientifikoek eta berauen aplikapen teknologikoek eguneroko aldakuntzetan murgildu erazten gaituzten bitartean, jurisdikzio kriminalaren sistema ez da oraindik metodo horiek ukitua izan". (Crimen in America).

 Hala ere, azken urte hauetan panorama zeharo aldatu zaigu. Lehen estatu batuetan eta gero Europan "metodo" berrien azterketa hasia da. Ustez "kriminalitatea" gizartearen gaitz bezala desagerterazteko zena, orain gizartean barrena gertatzen diren era guztietako borrokak kontrolatzeko erabili da, edo beste era batez esanda ORDENA betiko mantenitzeko.

Nixon-en administrazioaren ondorengoa

 Aldaketa hau, 1.960.urtetik aurrerantza gertatu diren mugimenduetan datza. Izan ere, urte horietan, mundu osoan, baina batez ere U.S.A.n, poliziak desafio berriak ezagutu ditu: giza-eskubiderik eza Amerika HAUNDIko beltzen ghetto-etan; Vietnamgo sarraskiaren aurkako erantzuna, batez ere, unibertsitateetan... Manifestazio hauen aurrean poliziak erabilitako metodo gogorrek (Txakur zakurrak, balak, lakrimogenoak...) gaitzidura ekarri zuten populazioaren parte handi batentzat. Horien aurrean postura bi agertu ziren. Batetik, tentsio hauen kausak, gizarteak minoriekiko zeukan zuzengabeko jokabidean dautzala esaten zutenak, eta bestetik, zapalkuntza gogorragoaren alde zeudenak. Bigarren bide honetan zegoen gobernua eta hauxe izan zen 1.968.urtean Hauteskunde-garaian Nixon jaunak esan zuen sloganik adierazgarriena: THE LAW AND THE ORDER (legea eta ordena).

Industria berri baten billa

 Amerikan erakunde berri bat agertzen da: LEAA (Law Enforcement Assistance Administration = Legearen Aplikaziorako Laguntza-Administrazioa —LAIA—). Teorian, erakunde honen zeregina, kriminalitate eta borroka sozialen kausak aztertzea izan behar zuen, baina praktikan, Nixon-en garaian, erakunde burokratiko bihurtzen dute, polizia efikazago baten prestakuntza eta "materiale" berrien sorkuntza posibletu zituena. Bilakabide honetan ba dago egon beste faktore bat. Izan ere, projekto hilargitarraren eta Vietnamgo eskusartze harmatuaren amaierak merkatu berri baten beharra dakarkie industria aerospazialari eta hainbat multinazionali ere. Eta merkatu berri hori LEGEA ETA ORDENA izan da. Honek nahiko ondo azaltzen du azken bolada honetan poliziaren zerbitzuan jarritako bide elektroniko, informatiko eta beste era askotako teknologiak.

Liberté, fatalité, kalamité

 Hortxe dago "La Douce France" IRIS-en zeinuaren azpian. 1.975. urtean IRIS-80 izeneko ordenadore bi ziren jarriak Pariseko Julen-Breton kalean, Prefekturak eta Barneko Ministeritzak erabiltzen zituztenak. Hasieran IRIS horik fabrikatzen zituen entrepresako teknikoak ziren ordenadoreak maneiatzen zituztenak; baina geroztik, desplazatuak izan dira eta egun, Barneko Ministeritzako "espezialistak" dira lan hori egiten dutenak. Honez gero, Parisaldeko agente guztiek EDOZERTARAKO fitxa "zulatu" bat bete behar dute, ordenadorearen memorian sartuko dena. Eta sartzen dena sartuta dago. Era honetan, autobideetatik, mugetatik, prefekturetatik, edonondik eta edonoiz eska dakizkioke ordenadoreari Urlia batez datuak. Honetarako karnetaren zenbakiaz baliatzen da tramankulua, berori "numéro d'identification nationale" bilakatu delako. Hasieran, ustez, "delinkuenteen" datuak sartzeko bazen ere, egun, era guztietako datuak sartzen dizkiote: trafiko-multak, ezaugarri fiskalak, egoera zibila, egindako bidaiak... Eta zelan ez!!! inmigrante guztien mugimendu guztiak hantxe direla!! Eman nahi duten azken pausoa, oraindik eman ez badute, hauxe omen da: La France osoko era guztietako artxiboak edota fitxeroak ordenadorean sartu eta berau La France osoko prefektura, eta jakina, entrepresa (multi) nazionalizatu guztiekin lotu. Era honetan, ordenadorea bizilagunen eguneroko "gauza" guztietan erabil liteke. Esan dezagun, gainera, honelako ordenadore baten memoria amaigabea dela, erants dakizkiokeen ekipo osagarriak kontutan harturik. Eta gogoan daukagu oraindik Martin Villa jaunak Alemaniara egindako bidea eta handik ekarritako kableak. Eta seguru ere Gasteizen zeozer pentsatzen hasiak direla: "C'est la vie".

Identité, merde, identité

 1.979.eko abenduaren 25'ean La France-ko Barneko Ministeritzak identitate-karneta berrien sorpena aldarrikatzen du. Berak zioenez, dispositibo osoa "Commission Nationale Informatique et Liberté" izeneko organismoaren kontrolpean geratu behar zen. Honez gero eztabaida batzu gertatu dira hango parlamentuan, baina horiek ez diote erroari heldu.

 Formaz aritu dira, besterik ez. Antza denez, "afera" aurrera doa eta laster ikusiko ditugu Iparraldeko anaiak karneta berriz jantzita. Hango aldizkari batetan (GUEULE) agertu den karneta berriaren kopia bat edo aurkezten dugu hemen zuek ikus dezazuen, laster hegoaldera helduko zaigulako "esperantzan".

Laburpena

 Ez dago honetaz laburpenik esaterik. Dena dago kontrolatuta, gero eta gehiago. Baina antza denez, hori ez zaie askori interesatzen, "ardatz" izatea gustatzen zaielako.

 Azken bolada honetan, Euzkadiko "reconversión industrial" hori aipatua izan da. Baliteke siderometalurgia hemendik kendu eta elektronika ipini gura dutela. Hori horrela bada.

SASTRAKA


Nazioartekoa

Militarrak beti ondo

 Airegarraioan (1) dagoen krisia argia da, eta 1979.ean irabaziak asko murruztu baziren, 1980.ean galtzen amaitu duten konpañiak ez dira gutxi, baina beste aldetik hegazkingintzan diharduten enpresa gehienek, batez ere handiek, inoiz baino irabazi eta salmenta handiagoak izan dute. Nola izan daiteke hau?, galdetuko du batek baino gehiagoak: ba, militarrei esker.

 Airegarraioaren krisiaren zenbakiak hementxe ditugu: 1979.ean garraioa % 11 gehitu arren irabaziak asko gutxitu ziren eta 1980. urteko ihardunaldia zenbaki gorritan amaitu duten konpañiak ez dira gutxi: Iberia-k, Aviaco-k, Spantax-ek, eta Transeuropa-k esate baterako, ondo dakite hau.

 Alde batetik erregaiaren (2) prezio-igoera dago (orain dela gutxi gastu guztien % 10 zena, gaur %30) eta beste batetik krisi ekonomiko orokorra. Hau dela eta, konpañiek modernizatu beharra daukate, erregai gutxiago behar duten hegazkinak erosiz, konpetentziari aurpegi emoteko; honela, I. Taylor Air Canada-ko presidenteak, erregaiaren kostua oraindino 4 bider handituko dela uste du, eta honek ezinbesteko transformaketa ekarri beharko duela; Air France-ek adibidez neurri hauek hartuko ditu:

a.- kontsumo gutxiko hegazkinak erosi: Boein 707 batek, Boein 747 baino %40 gehiago kontsumitzen du; Carabelle batek Airbus batek baino %51.

 b.- Pisua kendu hegazkinei: hegazkin bat urtean 100 edo 200 kg. loditzen da konponketetan, eta kilo horiek urteetan zehar garraiatzeak gastua dakar, beraz, ahalik eta hegazkin berrienak erabili.

 c.- Ondo aztertu hegaz egiteko erak: abiadura eta baldintza onenak hartzeak %3 gutxiago gastatzea dakar, eta Paris-etik Los Angeles-era tonelada bat erregai gehiago eroateko 500 Kg. gehiago erre behar dira.

 d.- Lurrean, hegazkinak traktoren bidez garraiatu, reaktoreak erabili barik.

 Beste konpañiak ere antzeko neurriak hartzen ari dira, baina ikusten denez, hegazkinak berriztea behar-beharrezkoa zaie, nahiz eta hauen prezioa inflatuta egon.

 Beste alde batetik, hurrengo 10 urteetan, Hegazkingintzak, Airegarraio zibil eta militarrengandik hartuko duten eskariak 20 billoi pezetatakoak (1 lauki) izango dira gutxi gora-behera. Benetan eskari gozuak izugarrizko irabaziekaz amaitu duen arlo batentzat. Ihaz adibidez, Boeing-ek %57an gehitu zituen bere irabaziak, United Technologies-ek %39an,eta Rockwell-ek %48an; europearrak ez dira ibili hain ondo, baina hala eta guztiz ere, irabazi ederrak izan dute (2 laukia).

Konpañia zibilak hestu eta larri dabiltza, baina militarrak?, ba, hauek, ufa-ufaka betiko moduan. Alde batetik aurrekontu militarren igoera generala da, eta ondorioz, berrikuntza kanpaña bateri ekin diote mundu mailan, hainbat mila hegazkin erretiratuz (Phantom, Starfighters, Jaguar, Mirage F-1 eta beste batzu), eta gainera, "carrera armamentista" edo "harmen estropada" deitutako honetan hegazkinen eta misilen garapen teknologikoa itzelezkoa denez eta dirurik faltatzen ez bazaie, anbiziorik orandik gutxiago, ba, gero eta materiale sofistikatu eta gareztiagoagaz ornitzen ari dira.

Eta zirku eder honen erdian, zelan ez: gu zergak ordaintzen, agian sekula (eta hala bedi) erabiliko ez diren hegazkinak erosteko, eta normala den moduan, inork eritzirik eskatzen ez digularik, zeren oso ondo dakigulako militarrek, haien erosketak zelan eta nori egin behar dizkioten jakiteko ez dutela inoren aholkurik behar, eta oraindik gutxiago kontrolik, nahiz eta billoiak (ez dakit nik diru hau zelan kontatzen den ere) egon erditik. Eta amaitzeko, detalletxo bat: gogoratzen zarete orain urte bi Italian eta Españian zelako "eskandaloak izan ziren Lockheed konpañia amerikarrak militarrei ematen zizkien soborno edo "eskupekoak" zirela eta?, eta harritu egiten zarete?

J.R.E.

1) Transporte aereo.

***

HEGAZKINGINTZAREN MERKATUA 1980-1990 URTEETAN (billoi pezetatan)

iturria: Lockheed

1. HEGAZKIN ZIBILAK

1.1. Garraio laburra 1,48 %7,40

1.2. Garraio erdi-luzea 3,60 %18,-

1.3. Garraio luzea 3,48 %17,40

2. HEGAZKIN MILITARRAK

1.1. Misilak 1,24 %6,20

1.2. Beste Hegazkinak 10,20 %51,-

Guztira 20,- %100

HEGAZKINGINTZAKO LEHEN HAMAR ENPRESAK

iturria: Dossier-Mercado

 Salmentak Irabaziak

 (milloi pezetatan) (milloi pezetatan)

1.- United Technologies (USA) 647.700 23.205

2.- Boeing (USA) 579.700 36.057

3.- Rocwell (USA) 460.700 18.632

4.- General Electric (USA) 431.800 25.415

5.- McDonell-Douglas (USA) 375.700 14.195

6.- Lockheed (USA) 290.700 3.995

7.- General Dynamics (USA) 290.700 13.209

8.- Aérospatiale (FR) 192.100 136

9.- British Aerospace (G.B.) 154.700 6.137

10.- Martin Marietta (USA) 146.200 12.699


Nazioartekoa

Katalunyako abertzaleak presondegietara ere

 Quim Pelegri dugu "Martí Marco - Félix Goñi" kasu hori hauzitegian jazan ondoren espetxeratua izan den Katalandar abertzale bat. Espetxeraldi luzeak eskatzen baziren ere amnistiaren alde ko taldeen ekintzei esker jeitxi egin dira, halan eta guztiz Pelegri-ri fiskalak eskaturiko 14 urteotariko 4 dagozkio. ANAITASUNAK elkarrizketa bat izan du berarekin eta ondoren doakizue:

Zergaitik zaude presondegian?

— Katalan independentista izateagaitik naukate gartzelaturik. Azken urteotako katalan independentista eta Español Estatuaren arteko dialektika aztertzen badugu, garbiago ikusi daiteke hau. 1976-tik gaurdaino iraultzaile independentistak eta Espainol Estatua elkarren aurka izan dira: bere konstituzioari ezetza eman genion (langile eta katalanen aurkakoa), Monkloako estatutoaren aurrean abstenitu ginen... Guzti hau ikusirik eta "Principat" entzat estatutoaren promulgatzearekin erreforma politiko honen etapa bukatu denean (eta antzeko estatutoak badira, hala-hola Pais Valencia, Les Ills eta Pituisa-entzat) independentismoa hausturazko aukera argi eta garbi gelditu da, diktadorearen heriotza izan ondoren erreforma politikoa moldatu ezina.

Hau dela-ta Español Estatuak lehen gaur eta beti zapaldu eta zapaltzen jarraituko du katalan independentismoa. Errepresioa era askotakoa izan da (edozein eratako manifestapenekintzak galeraziz eta faxisten erasoen lagunduz...) Sarritan edonolako detentzio eta gartzelaratzeak ere bai (gogora dezagun Lluis Monserrat urte bete baino gehiago kartzelan izanik kargurik gabe atera zela edo berriago den Serra haizparen akusazio gabeko detentzioa); beste atxilotze antzera gure atxilotzea kontexto honen barruan sartu behar da.

Independentista inguruetan detenitu guztion jokabidea ondo ezaguna da. Gaur 25 independentista gaude atxiloturik.

Independentismo kontzientzia nola hartu zenuen?

— Txikitandik sortutako prozesu bat denez gero, ez zait erraz egiten galdera honen erantzuna. Hamarren bat urte nituenean katalan aur-aldizkari bat irakurtzen hasi nintzen, hasieran, eskolan gaztelaniaz besterik irakurtzen ez zenez gero, ulertuko ez nuelako halako susmoa hartu nion; anaiak ekiteko esan zidan, baina hasieran konturatu gabe, etxean hitz egiten genuen hizkuntzan idatzirik zela eta ulertzen nuela ikusirik, egoera hura guztiz normala zela eta kontzientzia hartuz hasi nintzen. Bestelako bizipen asko baziren: nere aita lanik gabe ustea, Poliziak katalanez argitaratzeagatik hertsi bait zuen editoriala, eta bertan aitak lan egiten zuen.

Zuzendu ninduten arrazonamenduak hain bestekoak ziren, non gaur ezinbestekoa iruditzen zait independentista izatea. Eta nire esperientziaz eta ideiak politikoki planteiatu nituenez gero, horixe da naizena. Baina nire militantzia unibersitatean hasi zen. Han gure hizkuntzaren normalizazioarekin bereziki interesatuta zeuden jende talde ta aurkitu nuen; eta baita ere ekologismoarekin harremanetan hasi nintzen. Giro honetan harreman batzu izan ondoren, konturatu nintzen problema hauen soluzioa bereziki eta baita ere herri gisa ditugun beste problema guztien soluzioa borroka politikoaren bitartez lortu behar genituela.

Talde politiko batean zaude?

— Unibertsitateko lehen urteetan PSAN Provisionaleko militante izan nintzen. Lehen esan dudanez, gure hizkuntzaren egoeraz arduratzen nintzen batez ere, denbora haietan eta baita, arazo ekologikoez, eta gehien batean izaera itzulezina dutenez gero (adibidez, nuklearrak), horregatik ahal den modurik egokienean eta gaur soluzionatzera beharturik gaudela, bihar berandu izan daitekelako.

PSAN-provisionala 1979an Katalunya Nord OSAN-ekin elkartu zen eta prozeso hontatik "Independentistes dels Paises katalans" (IPC) sortzen da. Gaur organizazio honetako militante bat naiz; nahiz eta presondegitik nahi nukeen beste lan egiterik izan ez. (organizazioan). Propaganda itxura izango badu ere, Euskal Herrira heltzen den informazioa faltsoa dela ikusirik, IPC mogimenduko militante bat naizela argi eta garbi azaldu nahi dut, Frantses eta Espainol Estatuaren aurrean "rotura" politikoa garbi ikusten dugun bakarrak garela, eta praktikan borrokarako berezko programa propioa daukagula, ez estatalista edo ez sukursalisten eraginik gabe.

— "Modelo" Presondegiko egoera nolakoa da?

— Beste Estatuko presondegietatik berezitasuna badu Modelok: bere presozainak, funtzionarioak fatxa hutsak dira; Presozain eskolatik ateratzean, ikaslerik fazistenek badakite bere metodo zaharrak gozatzeko tokirik egokiena Modelon daukatela.

Gaur, Bosgarren galeria, Barzelonan tartekatutako Herrera de la Mancha-ren zati bat da. Beste problema batzu, osagile, laguntza eskasa, higiene falta (arratoi, tximitxak haratustel itxuran), presondegiko tailerretan explotazio kapitalista, presozainen aldetik edonolako neurriak, eta abar eta abar dira...

 Dena dela, borrokalari independentista naizenez gero, ezin nezake onartu Espainol Estatuko preso izatea, eta bahituri bat sentitzen naiz. Eta hau honela izanik, Estatuko presondegi guztiak berdinak iruditzen zaizkit.

— Espainol Estatuko nazio zapalduen elkartasuna nola ikusten duzu?

— Gaur egun Espainol Estatuko beste nazioetan gertatzen denarekin gaizki informaturik gaude. Hala eta guztiz, gure arerioa Espainol Estatua izanik, bada elkarrekin jokatzeko indar berezia. Baina elkartasun hau posizio nazionaletan oinarritu behar dugu, beste nazioetako borrokarekin errespeto berezi ba izanik, batez ere.

— Zelan ikusten duzu Euskadiko egoera?

— Esan nahi dut, katalan independentista bezala, uste dudala, Euskal-Herriaren borroka adibide izugarri bat dela, eta euskaldunak bere borrokan sakonduz eta aurreratuz izango direla benetan elkartasun zaleak eta internazionalistak.

— Zer sentitzen duzu katalan bat Madrilen juzgatzean?

— Autonomiaren botere eskasari esker juzgatuko naute Madrilen Otsailaren 18-an. Gobernu zentralak "Generalitat"-eri eman dizkion transferentziak barregarriak dira, eta gu zapaltzen jarraitzeko lagunduko dituen transferentziak berentzako gorde dituzte; errepresioaren tresna garrantzizko bat dago hor "Ley Organica de Seguridad Ciudadana", eta Madrilek dauka bera erabiltzeko eskubide bakarra eta beti.

Markatu dudan arrazoi honetatik aparte bada beste garrantzizko bat ere bai. Juizio egunean norberaren herri eta lagunengandik urruti sentitzea ez zaio inori atsegin izaten, eta Madrilen egitearekin horixe lortu nahi dute; baina "comites de solidaritat" direlakoak juiziora presentatzea erabaki dute eta juizio honetan juzgatzen gaituzten bostontzat laguntza haundia izango da, dudarik gabe.

Autonomiaz zer pentsatzen duzu?

— Bide itsu bat dala uste dut, hau da independentziaruntz doan bidea mostuko duena. Autonomia Estatu Espainolaren berregitura eta indargarri bat da. Ez digu, gainera, problemarik bat ere soluzionatzen (adibidez beste Estatu Autonomista batzuek soluzionatu duten hizkuntzaren problema edo soluzionatzen jakin duten problema).

 Estatu Espainolaren problemak soluzio bakar bat du: Espainol Estatuaren desagertzea. Azkeneko Errepublikan garbi ikusi zan. Problema ez zela sistema politikoarena, egiturarena baizik.

 — Nola ikusten duzu Paisas Katalans-en egoera?

 — Hego aldeko Paisas Catalans, eta bereziki Principal-ean, erreforma politikoari dagokionez, desenkantu hazkorra somatzen da. Parlament-erako azken auteskundeetan egondako abstenzio ikaragarriak horrela erakusten du. Ez da independentismoaren garaipentzat har daiteken abstentzioa, bai, berriz, erreforma politikoaren izugarrizko porrota.

 Parlament-i hasiera eman zitzaion egunean gogoan dut bere inguruetan kaleratze-mehatxua jasoten zuten lantegi bateko langileak bildurik zeudela, baita ere Comites de Solidaritatekoak gure askatasuna eskatzen, dudarik gabe haien artean ez zen alderdi parlamentariorik.

 Anedotazkoa irudi lezake, baina egoera hortan Parlament-a zabaltzea nahiko adierazgarri dela uste dut, zeren bai langabezia eta bai independentisten kartzelatzea soluzionatu beharrean, lehen baino sakonago bihurtu baitira ordudanik hona. Pais Valencia-an hizkuntzaren defentsan erantzun gogorra ematen ari dira, eta era berean gure herriaren nortasunaren defentsan.

 — Zein dela uste duzu gure herriak jarraitu behar duen bidea?

 — Garrantzi handikoa jotzen dut sektore ezberdinen borrokak gaur sakabanatuak, berreelkartzea independentista mogimentua indartuz eta danak bakoitzak bere neurrian, lagundu dezatela (mogimendu independentista honetan).

 Eta besterik ez dut esan nahi, elkarrizketa han argitaratzea nahi nukelako, baina historian zehar ikusiko dugu nola independentzia lortu duten herri guztiek, bide berdina jarraitu dutela.


Nazioartekoa

Aita Saindua

 Eliza bateko buru den Juan Pablo II, Euskadira etortzekoa dela eta, aurretik jakin behar nor den, nolakoa den, zertara datorren, zer esango duen, etabar.

 Bistan dena, gauza guzti horiek ezin jakin, ez bait gara iragarleak.

 Hala ere zerbait ezagutzen genuen gaurko Eliza horren buruzagia, eta orain gehixeago noski.

 Lehen bagenuen aitasaindu faxista bat, Pacelli Zeritzana, gero Pio XII ezagutua izan zena. Hark benedikatu zituen (eta ez benedikatu bakarrik) faxismoaren harmadak, "gurutzada" bihurtu baitzen.

Pertsonai ez halako Euskal-Herriko historiak zerbait esan dezake, ez haren ohorez.

Federikok ere, Krutwig-ek alegia zedozer badaki hartaz. Besteak beste,. bere "Vasconia"n eta UZEIko Politika Hiztegian "faxismoa" hitzaren barnean badakar irakurgarria den pasarte bat.

 Dena dela, hau ez da sekretu bat, ikusi eta entzun nahi izan duenarentzat.

 Orain ordea, beste bat dugu, eta honek, bere aintzinekoek egin ez zutena egin du.

 Apez zen gizon batek (jesuita kasualitatez), apezgoa uzten du "cuelga la sotana" (1) inongo dispentsarik gabe, eta Italiako Alderdi Komunistan sartzen da. Hori dela eta, Munduko Gerla izan, eskomunikatua izaten da. Gero ezkontzen da, zibiletik jakina.

 Eta gero dator konponketa...

 Asmatuko zenuten nortaz ari naizen!

 Tondi-taz ari naiz noski. Baina hau ez da "peon caminero" (2) bat, ez da proletario bat, ez. Hori izan balitz, konponketa hauek pentsatzeagatik bakarrik, erotzat joko zuten, Horrelakorik...!

Tondi hau Erromako Gregoriana Unibertsitateko irakaslea zen, ez beraz nornahi. Eta kasualitatez bezala Pio XII-garrenaren aholkularia...

 Sistema honetan nornahi ez denean gauzak errez konpontzen dira, baina hori: norbait izan behar.

 Tondi jaunak beraz, ameztea iltzeko zorian zuela eta, aitasainduari laikotzat jotzeko eskatzen dio; baita egin ere; horrela elizatik (behar den bezala...) ezkontzeko ahalbidea emateko, nahiz eskomunikatua, zibiletik ezkondua, eta apaiza izan.

 Eta horra mirakulua:

 Euskal-Herriko egunkari batek harrituta, txundituta hona zer dioen. "Y el nuevo Papa, Juan Pablo II, firme en no conceder la reducción al estado laical a los sacerdotes que lo piden, decide reintegrar en el ministerio sacerdotal al antiguo jesuita P. Tondi".

 Eta beherago:

 "La iglesia está llena. Son sobre todo sus antiguos compañeros de partido que él ha convertido al cristianismo"

 Gauzak garbi daude orain. "Peon caminero"k ez du sekulan horrelako malabarismorik egiteko aukera izango, ez txikiagoak ere; baina Tondik bai. Zergatik?

Gizon hau azkarra izanik, PC-ko Komite Zentraleko zuzendarietakoa izana eta "komunista" izatetik irten denak, badaki hori, mumu hori zer den; badaki hori gauza tzarra dela, iguingarria, deabru eta masoiena; badaki, bide horretatik teoria eta prasia baturik eraman ezkero, gauzak bestelaka daitezkeela, iraultza egin daitekeela; badaki bide hortatik jarraituta aitasainduek jai dutela; badaki...

Eta zer gauza hobeagorik, maniobra guzti hau eginaz antikomunismoaren bandera eramango duen gizon hau bedeinkatzea bezelakorik?

 Nork egingo du hobekiago lan hori?

 Orain hobeto ezagutzen dugu Juan Pablo II erreakzionarioa. Orain badakigu Euskadira, Loiolako jesuiten etxera, etortzen delarik zer egin eta esango digun. Orain badakigu zertara datorren.

Ez dugu askatasunaren alde borrokatu behar, hori kaltegarria da, zeren Batikanoko feudoak kolokan jarriko baititugu; zeren sozialismoa, komunismoa gauza txarra baita berarentzat; zeren harmak, gurutzadetarako bakarrik balio baitute; zeren marsismoa bekatua baita...

Oskurantismoa, bai, hori bai dela gauza ona!

 AMEN!

Harotza

1) Gaztelania herrikoiaz: Laisser l'état ecclésiastique.

2) Gaztelaniaz: Cantonnier.


Nazioartekoa

Artzainaren semea. Robert Laxalt-en bide luze eta meharra idazlea izateko

 1950. urtearen hasikinetan zen eta Robert Laxalt prest zegoen liburua sastegira (1) botatzeko. Urtebetea igaroa zen eta ez zeukan ordurarte inongo lerroalde erabilgarririk (2).

 "Prest nengoen lantegia uzteko. Guztiz pertsonala zen liburua. Eta orduan idazmakinaren ondoan jezarrita, idatzi nuen "Nire aita artzaina zen eta beraren etxea mendia", eta esan nion neure buruari Jauna, hau duk!

 Sweet Promised Land (Aginduriko herri gozoa) Nevadako euskal historiaren atal bihurtuko zen. Gizon baten kondaira egiazkoa da Dominique, Laxalten aitarena. Baina era berean hainbeste artzain gazteren istorioa kondatzen du, Pirinioetatik Ameriketara etorri zirenena. Artzain gazteak gogoeta batekin heltzen ziren: diru nahikoa irabaz eta etxerantz atzera berriz joateko ametsarekin. Baina Dominique bertan geratu zen, harea eta txitxarabelarra (3) bezain nevadatar bilakatuz.

 Laxaltek bere lehen liburuak idazten ziharduneko egunak gogoratzen ditu, Morris Hall-eko bebarruetako beraren bulegoan atseden hartu bitartean. Bera unibertsitate-argitaletxearen zuzendaria da eta orobat Renoko Nevadaren Unibertsitatearen idazle gomitatua (writer in residence).

 Beraren liburuaren gomutak are biziagoak dira orain, Argentinatik etorri berria. Argentinako azken gautxoei buruzko lan bat idatzi behar duelako National Geographic aldizkarirako.

 "Ene aitak Argentinara joateko aukera eduki zuen. Lan hau berarekiko zerbaitzat hartu nuen. Beraren ezproinak eraman nituen" Laxaltek irribarre batez dio hori beharbada beraren sendikortasunaren ezaguterazteaz lotsaturik.

 Bera ez da nevadatar jatorra, Kaliforniako Alturas-en jaio baitzen mundura 1923an, nekazaritzaren kilimonaren garaian. Aitak artaldea galdu zuen, eta lau lagunetako senitarteko (Dominique aita, Teresa ama eta haien seme biak, Paul eta Robert) arrantxurik arrantxu ibiltzen ziren lana edireteko. Dominique-k ardiak zaintzen zituen eta Teresak janariak prestatzen arrantxuetako langileentzat.

Teresa izan zen,azkenean, familia toki batetan ezarri zuena. Hazten ari zen familia, harrez gero lau umerekin, Carson City-raino hartu zuen. Teresak erositako arroztegi bat, berak ere zuzentzen zuena, izanen Nevadako etxe iraunkor baten hasiera. Dominique-k artaldeak zaintzen jarraitu zuen neguko ta udako larretatik zehar.

Laxaltek lehendabizikoz Carson City-ko lizeoan ikasten ziharduen bitartean ukan zituen idazlea izateko gogoetak. Haren anaia Paul orain Nevadaren senadore federaletako bat, legegizona izateko zegoen, geroago anaia gazteagoak John eta Peter izanen ziren bezala. Eta Robert-ek ez zion inori hitz egin bere idazteko ametsez. "Oso harrokeria handia zirudien. Ni herri txiki batekoa nintzen".

 Autoreak oso bide luze eta malkarra (4) hartu zuen idazlea izateko. Laxalten amak seme guztiek hezkuntza ona hartuko zutela espero zuen. "Gure ama zena beti zebilen urrikigabe unibertsitate-hezkuntza hartu behar genuela. Haren ustez, pertsona bat lan gogorraz eta jasankortasunaz aurrera egin zitekeen garaia joana zen ia".

Kaliforniako Santa Clara Unibertsitatean zegoen bitartean gerla hasi zen. Eskola utzi zuen eta aldi bat egin zuen Kongo belgiarrean, Estatu Batuen zerbitzu kontsularrean. Beraren soldadutza amaitu zueneko, amak arrazoia zeukala onartu zuen eta bere hezkuntzari ekin zitzaion berriz ere, Reno-ko Nevadaren unibertsitatean (URN delakoan). Bertan 1947an amaitu zituen bere ikasketak ingeles, frantses, historia eta filosofian.

Idaztea ez zegoen oraindik Laxalten jomugetan guztiz itsatsia. Unibertsitatean egon bitartean, boxeoa oso gauza garrantzitsua bihurtu zitzaion. Beraren boxeokera toki txikienetan egindakotik eta urrezko eskularruak irabazteraino zoan, eta berak ere Stewart-eko indiar taldearen boxeolari zuri saidun bakarra izatearen ohorea zeukan.

Laxalt, metro betea eta larogei zentimetro gutxi gora behera, zabal, amoltsu (5) eta filosofiko ez da boxeolari baten irudiarekin ekantzen (6). Oraindik zergatik boxeatu zuen jakiteko saiaketan dihardu. "Boxeoa... maitatzen nuen eta gorrotatzen. Laukira igoteko aurregogoeta gaixoa zen ia. Halako lilura hilkor batez eragiten ninduen. Beharbada, neure buruari zeredozer frogatu behar nion".

Berak behin Mike O'Callaghan gobernadore ohiari (berau ere boxeolari izandakoa) zera esan zion, "boxeolari-oinarria edukitzea ez da gauza txarra idazlearentzat. Burmuinak zunpatuak izateak ezin zitekeen txarra izan".

Unibertsitateko lehen ikasturteak proba eta esperantzetako garaia izan ziren. Lanaldi erdiko langilea zen Nevada State Journal deritzon egunkarian. Udal aitari artzaintzan laguntzen ematen zituen. Azken urteetan, zeukan helburuagatik idazteko eramanen zuen erabakia hartu zuen.

Laxalt oso loturik zebilen artzaintzaren bizitzearekin, baina arrantxuko ardura nagusia aitarena zen, eta Dominique nekatuz zoan berak bakarrak lan guztiaren pisua eramateko. Eta aukera eman zion semeari. Berak har zezakeen artzaintzaren negozioa, edo eta ikasten jarrai; orduan artaldea salduko zen.

 Robert Frost-en The Road Not Taken (Hartu ez den bidea) poeman bezala, Laxaltek gutxien ibilitako bidea hartu zuen eta arrantxua atzean utzi.

 Laxalt ez da damu 1946an harturiko erabakiaz, halaz ere oso senditzen zuen arrantxuaren falta. Bera eta Paul, anaia, tristeziaz mintzatzen dira maiz artaldearen salmentaz, eta "gero nik barre eginen dut eta erranen: Jainkoa, gogoratzen haiz goiz goizetatik tzarri behar izateaz; eta lantzean behin oso hotz eta eskas zen kanpoan".

Mutilak, agian, arrantxua utzi du, ez baina arrantxuak mutila. Laxaltek oraindik zaldiak dauzka eta erregularki zamalkatzen du: "Oso bakemailea da niretzat zaldi baten gainean, bakarrik egotea. Bapatean zerua irikitzen da, eta inguruko nire problemak apur eta xume egiten ditu".

 Berak ere halako irudi mendebaltar (western) gogorra onartzen du. National Geographic aldizkariaren argazki bat, bera New Mexico-n abelgorria zaintzen, Morris Hall-go beraren bulegoan eta halaber etxeko bebarrukoan zintzilikatua dago. Joyce, haren azken hogeita hamar urteetako emazteak "beraren irudi barneratua" deitzen du.

Beraren Nevadarekiko atxekimenduagatik, hutsarte, mendi, eremu eta desertu, toki garai eta lehorren maitasuna bezala deskribatzen duena, bera zen "Nevada" liburua, Estatu Batuen bimendehurren nazionalaren liburua idazteko aukera bikaina. Berak ere dioenez, National Geographic aldizkariak izendatu ere egin du: "mendi edo zaldirekin zerikusirik badu, jo Laxalterengana".

Etxeko bulegoa, edo eta zuloa senitartekoak deitzen dutenez, Laxalten deskribaketa bere erara egiten du. Idazmakina zaharra harizkizko idaztegi batetan jarria. Lizeoan zegoelarik erosi zuen eta oraindik ba darabil, barrez dioenez "kondaira politak idazten dituelako" Harizki-idaztegi (7) hori umeetako etxekoa da. Eta aitaren unanprakak (8) zintzilikatuak daude brida eta zaldiburusirekin (9) batera.

Nahiz eta bere idazkuntzaren lehen urteak familian jarririko pisu handia legez gomutatu, Joyce ez dator bat. "Ez zen bat ere gogor. Etxean idazten zegoen eta beti helkor (10). Benetako aita ona zen" Haurrek bera behar izanez gero, beherantza joaten ziren eta berarekin mintzatzen.

 Joyce-k dioenez, Laxalten idazkuntza gauza ona izan zen beren bizitzetan, hainbeste gauza irekiz esperientzia berrietako. "Lan bat egin behar baduzu, turista bezala bidaiatuz ikusiko ez zenituzkeen jendeak aurkitzen dituzu. Oso atsegina da idazle bezala gora eta behera ibiltzea".

 Familia osoak —hiru ume dira, Bruce, Monique eta Kristen— urte bi eman zuen Frantzian (Iparraldeko Euskal Herrian). Laxaltek Fulbright dirulaguntza irabazita zeukan eta Library of Congress (Parlamentuliburutegia) delakoaren kontseilaria zen euskal kulturan.

Euskal Herrian egon bitartean, Laxalt UNR (11)-en euskal ikaskuntzen programa baten sorkuntzaz ibili zen arduratuta. Bertan Willian Douglas aurkitu zuen, euskal ikaskuntzen programaren koordinatzaile aukeratua izan zena. 1967an URN-en ikasketaplanetan sartu zen programa. Ordutik Douglas-ek Laxaltekin egin du behar University Press-en (Unibertsitate-argitaletxea) euskal liburuen sailerako aholkulari.

Douglas biltzeaz gain, Laxaltek University Press hori berregituratu zuen lehenago zen berri —eta argitaralpen— sailetik. 1953an UPI agentzia utziz geroz, Laxalt estatupresondegian heriotzezigorren betetzen ikusteaz leporaino zegoen, urtebete sartu zuen gobernuagentziarekin. 1954an URN-en berri —eta argitaralpen— zuzendaria bilakatu zen.

Lirikotzan eta oso zaindu bezala deskribatzen du Douglas-ek Laxalten idazkera. Laxaltek onartzen du ez dela erraz pundu horretaraino idazkeraz heltzea. "Lerroz lerro eta orrialdez orrialde izkiriatzen dut. Lantzean behin orrialde betea egiteko berrogeitahamar idatzi ditut lehenago. Urratsez urrats egindako aurrerabidea da".

Laxaltek ipuin bakoitzak bere giltze propioa duela uste du, bera kondatzeko bide beretzia "Hobe giltze hori aurkitzen baduzu, osterantzean galduan ibiliko zara zelai osoan zehar" Laxaltek Kontzentrazioa ez galtzeko A Man in the Wheatfield (Gizon bat galsoroan) makinaz idaztean, orrialde bakoitzeko lehen lerroa majuskulez idatzi zuen: "Izan ere, zer kontxo erran nahi duzun"!

Laxalten idazkera filme bat bihur daiteke laster. Richard Colla-k, filmeprodukziogile eta zuzendari beregainak, A Man in the Wheatfield elaberriaz filme bat egiteko tratua egin du. Laxaltek dioenez oso kilikatua (12) dago eta konfidantza osoa dauka Colla-rengan, liburuari fidel izateko agintzen diona. Laxaltek ere Sweet Promised Land-erako filme baten aukera izenpetu du.

 Douglas-en ustez, filmegidoien idazle izatearen famak ez du Laxalt mainatu edo hondatuko. "Ez dut uste hainbeste aldatuko duenik. Honez gero oso estimatua da Nevadan. Bera, noski, famatua izan da bere erara. Ez dut uste, benetan, horrek beraren bizitzea aldatuko dukeenik".

 Laxaltek baietz dio: "Euskaldunak (bere buruaz mintzo) ez dira harritzen. Zerbaitek zure bizitzea mugatzea ez da osasungarri".

Nahi eta ez, Laxalten oharrak beraren ondoretasun kulturalera itzultzen dira, idatzi duenaren gaia izan dena hein handiaz.Tradizioak besterik ezean onartzen ez dituela dio. "Zoriontsua naiz, —ez, hori oso gastaturik dago—, gustura nago euskaldunazanik. Arrazaren hainbeste ezaugarri maite egiten dut".

Idazleak azkenik bere buruaren irudirik hoberena New Mexico-ko betzainez (13) idatzi duena dugu: "Ilunabarrean utzi nituen hezurkera nekaturik eta hautsez beteta, eta hirietako lanbidei muzin egin dien eta Sangre de Cristo-ko despopulaturiko zelaietan askatasuna aurkitu duten gizon horiekiko bekaitzaz".

Irakurleak zoriontsu dira idazkuntzak azkarrago sakatu zuelako herrialdeak baino. Laxaltek dionez: "Herrialde honen —Nevadaren— kimika nigan dago". Kimika horzabaltzen du idaztean.

Joan D. MORROW. RENO aldizkaria, 1980.eko Otsailean.

(A.E.k ingelesatik itzulia Jonsson Communications Corporation-en baimenaz)

1) Lohitara, lohietara, zaramara, Basura, "poubelle".

2) Baliagarririk.

3) Artemisa, Armoise. Zizarea = lombriz, c.

4) Maldaz beteta. Escabroso, scabreux.

5) Docil, paisible, afectuoso, bienveillant.

6) Ekandu = acostumbrarse, s'habituer.

7) Harizko idaztegia.

8) Unai + prakak = pantalones vaqueros, chaps.

9) Zaldi + burusia. Converture, oreiller, manta.

10) Accesible, disponible.

11) University of Nevada Reno.

12) Inquieto.

13) Behi + zaina.


Gaiak. Elkarrikuska

Dimatik datorren artista bat

 L.A.— Bizi guztia Diman, bertotik urten bere ez. Soldadu bere ez nintzen joan, zera, corto de talla-gatik libra nintzan. Hamairu neba-arreba izan ginan, hamaika bizi, zazpi neska eta lau mutil, ni hirugarrena. Tallaten hamabi urtegaz ikasi neban, aitagaz. Beste anaiak bere ba dakie.

 ANAITASUNA.— Joan zara inoiz eskolaren batetara talla ikasten?

 L.A.— Ez, ez naz inoiz ikasten joan. Eskolara urte bete edo joan nintzan, Igorrera, gehiagorik ez, eta ipintzen zan urtearen amaieran dibujuen exposizioa, eta zer egin eusten? danak ohostu; eroan nabezen guztiak ohostu. Ikasteko aukerarik euki bere ez, hamaika ginan etxean eta. Dibujuak eta modeluak lehengokoetan aitari ikasi zelan egiten eban, eta gero norberak apurka apurka asmatu.

ANAITASUNA.— Zenbat ordu egiten duzu lan egunean?

 L.A.— Goizeko zortzietan hasi eta gaueko bederatziak arte, eguerdian ordu batetatik ordu bi t'erdietara deskantsatuta. Zapatutan hortura.

 ANA.— Eta ematen du bizitzeko beste?

 L.A.— Emon bai bizitzeko, hainbeste ordu egin ezkero emoten ez badau, ba...

 ANA.— Eta egunean zazpi ordu eginda atera daiteke bizia?

 L.A.— Zazpi orduetan behar egin ezkero bai, baina hasten bazara zigarro bat erretan edo berbaz, beste gauza bat da, baina zazpi orduetan behar egiten badozu, bizitzeko bai.

 ANA.— Lan asko daukazu?

 L.A.— Beharra sobran. Nahiz eta dormitorioak eta holako gauzak gitxiago egiten dira, ze, dormitoroiak tallatuta karu urteten dau. Gaur hortik aglomerauekaz eta egiten dabe, en serie, makinakaz. Nik eskuz, eta materialak berak balio dauenagaz...

 ANA.— Zelan kalkulatzen duzu prezioa?

 L.A.— Egin eta gero: zenbat egun, material eta gastu, ba, honenbeste. Lana ikusten dauenak merke dala esaten dau, baina erosten datorrenari karu eritzi. Batzuk ez deutsoe arteari inportantziarik emoten, uste dabe artea beste edozein lan lez dala, peoi baten moduko behar bat edo, askorentzat.

 ANA.— Inoiz, nor edo nori eskatutakoa gutxi iritzi eta eman dizu diru gehiago?

 L.A.— Eskatu dotan baino gehiago ia inor bere ez. Pobreren bat bada igual, baina aberatsa bada ezer bere ez, aberatsak negar.

 ANA.— Zer egur erabiltzen duzu?

 L.A.— Gastañea. Orain sei urte edo Abadiñon erosi naben 60 m3 eta betiko daukot heurekaz.

 ANA.— Horko armario handi hori norako da?

 L.A.— Durangorako.

 ANA.— Balioko du, e? Gutxienez berrehun mila, ez da?

 L.A.— Berrehun?, hortik. Honegaz ezin leike irabazi ezer. Arpegirik ere ez behar dana eskatzeko. Honek benetan balio dauena kobratu ezkero, agur. Honeri beroneri erosi neutsozan 60 metro gastañak eta hortik, etxeko moduan edo egiten deutsat.

 ANA.— Ezagutzen duzu zure ofizioko besterik?

 L.A.— Hemetik ez. Andra Marin ikusi naben armario bat eta esan eusten Otxandioko batek egina zala, baina nor dan ez dakit, ez dot ezagututen.

 ANA.— Ze lan mota egiten duzu eta non daude?

 L.A.— Arotz-beharra, tallea, pintatu ere bai. Oso zabalduta dagoz. Elizetako lanparak, jarlekuak, altareak, kaixak, erlojuak, eta abar. Elizak, ba, Laukinizekoa, Obakoa, Artaunekoa, Ondizekoa. Gero hemeko Batzokia, Andra Mari jatetxean kaixa bat dago, bertako elizea tallatuta, Larrabetzuko txalet batekoak, Galdakaon kaixa asko.

ANA.— Politena?

 L.A.— Politena?, behar bada etxeko salea.

 ANA.— Beti eduki duzu gaur duzun beste lan?

 L.A.— Ez. Francon denboran beharrik bere ez, lapurren moduan ibilten ginan honek gauzak egiten. Landa ez dozu ezagutzen? dibujantea, elizako kartelak eta egiten zituana?, ba, harek ekarten zituan berak dibujatuta "zazpiak bat" eta holako gauzak, eta noizik behin alkatearen andrea etorten zan hemetik eta, nongo eskuduak dira honek?, Euskal Herrikoak dirala esan eta gero kaletik joatean alkateak arpegi bat...

 ANA.— Lehen, magnetofoia martxan ipini orduko esan dizugu ANAITASUNA-gaz asarre zarela, zergatik?

 L.A.— ANAITASUNA lehen pozik hartzen neban, baina gero PNV-en kontra eta hasi zan eta kaka zaharra. Alkarreri joten hasten bagara, zer? Holan zer egingo dogu? danok galdu. Lehen asko gustaten jatan. Beti egoten nintzan noiz helduko, eta heltzen zanean hasi lehenengo horritik eta akabaraino, baina gero PNV-en kontra... Ekarri egistazue hurrengoa ikusteko ea orain zelakoa dan, ea gustaten jatan eta atzera apuntaten nazan.

 ANA.— Inori irakatsi diozu talla egiten?

 L.A.— Ilobak etorten dira batzutan. Igual ikasiko dabe, baina hiruretatik hasita futbolean hasten dira eta futbolean pasaten dabe bizia. Uste dot egunen baten konturatuko dirala honek balio dauela futbolan beste edo.

 ANA.— Exposiziorik egin duzu inoiz?

 L.A.— Igaz ipini gendun Batzokian eta aurten bere jaietan zeozer ipinteko asmoa daukot. Baten etorri jatazan ea joango naizen zapatu baten Sopelaneko ikastolara apur bat erakusten, eta joango naz halako egunen baten. Eta, Maiatzean ez dago Bilbon zera, "kilometroak" edo?, ba, Deustutik etorri jatan bat behar batzuk eroateko hara, eta eroan behar dotaz.

ANA.— Zer, eta noiz arte beharrean?

 L.A.— Osasuna dagoen arte. Egunen baten, gogoa badaukot, hor, azpiko dendan behar batzuk ipiniko dotaz gure dabenak erosteko. Niretzat tallea janariaren moduan da, hau egiten goza egiten dot eta hemen egongo naz osasuna dagoen arte.

ANA.— Eta Andra Mari jatetxeko kaixari foto batzu aterako diogula prometitu ondoren agurtu genuen langile arrunt baina gizon eta artista interesgarri hau.

Itsaso eta Harkaitz


Gaiak. Bertsoak

Irati, jaio berri horri [Bertsoak]

I

 Aspaldidanik geunden zure zai

 azkenez ba zatozkigu,

 ahoa lasai, irri alai batez

 guztioi zabaldu zaigu;

 heriotza gaur berriro ere

 da bizitzaren gatibu,

 mundu hontako legea baita,

 bizitzak irabazi du.

II

 Mundura heldu zara etenik

 zure gordailu beroa,

 hau baino hobe ez al zenuen

 lehen zeundeneko linboa;

 hango bizitza zer den ez dakit,

 baina zaila da hemengoa,

 jaio ta heriotzarainoko

 arineketa zoroa.

III

 Zapaldu behar dugun bidea

 ez uste leguna denik,

 zutik irauten izaten dugu

 gizakiok nahiko lanik;

 nola erakarri zaituzte hona

 gordintasun hau jakinik,

 bidea zuri eragiteko

 eman al duzu baimenik.

IV

 Bizi behar dugu eta goratu

 naturarekin batera,

 mundu honetan urte batzutan

 administratzaile gera;

 gure izadia tratatzen dugu

 etsaia balitz bezala

 ta horrela goaz, hain zoro gara

 geure burua hiltzera.

V

 Hazkuntza eta progresoaren

 morroi al gara biziko;

 ezjakinaren sokaz lotuta

 izadia dugu ito,

 aire ta lurra, dena pozoinduz

 izango al dugu nahiko,

 guk lurra ama dugula nonbait

 ahaztu zaigu betiko.

VI

 Ikusten duzu, haurra, hemen dena

 dela zentzugabekoa

 aspaldidanik ahantzi zaigu

 behar zen errespetoa,

 nagusi bati eskaintzen zaio

 guk gaizki egindakoa,

 beste batzuren artean hemen

 "konfort" dugu jaungoikoa.

VII

 Ba da, bai, jaunik, ez guti ere,

 nor ez da hauen zalea

 "demokraziak" herri askotan

 eskaini du saporea

 giza bizitzak sagaratzeko

 jaso diote altarea,

 zer kolore du, nork ikusi du

 zer ote libertadea.

VIII

 Zoriontsu nahi baduzu izan

 egingo dizute uko,

 kasu egiten baduzu ez

 zaizu ezer gertatuko,

 suge maltzurrek hilko zaituzte

 bizitzen utzi orduko,

 hipokresiak begi zorrotzez

 zehazki begiratuko.

IX

 Hona hemen zer biziko duzun

 handiago zarenean,

 hainbeste aho histeriko hor

 irtengo zaizu bidean,

 zitalkeria ugari dela

 dakusazun bitartean,

 gorrotoa maitasuna dela

 sinestarazi nahiean.

X

 Erakutsiko dizu nagusi

 jaunak bere zigor latza,

 emakumea zarelako ere

 lotsaraziko, neskatxa;

 goitik begira jarriko zaizu

 nahiz ta zuk burua altsa

 ta dastatuko duzu euskaldun

 izatearen garratza.

XI

 Baina bizitza besterik ez da

 hemen denok daukaguna

 eta horri lotzen gatzaizkio fin

 izan arren oso astuna;

 erpeak zorrotz, begiak erne

 hartuz ematen zaiguna;

 ez dugu etsilio, bizi gaitezen

 maite dugu maitasuna.

XII

 Zure geroa zein izango den

 hala ere inork ez daki

  zorion oro opa diogu

 zu bezalako ume bati,

 ongi etorri, haurtxo maitea,

 gure bihotzaren zati,

 maitatzen dugu bizitza zinez,

 maite zaitugu Irati.

Xabier Zorrotza


Gaiak. Euskara

Bizi dezagun euskaraz

 Bizi moduak aldatuz badoaz, hizkuntzak ez dira aldatzen horregatikan abiada berean. Seguraski "Akerraren adarra baino gaiztoago", Tejero edo eta multinazionalak daitezke. Hala ere, hizkuntza guztiek memoria handia dute. Gureak ere bai. Hori dela eta, besteek erabiltzen duten memoria hori, geuk ere erabili behar dugu.

¿Quién te ha pedido que intervengas? Nork eskatu dizu parterik hartzeko?

 ¿Porqué tienes que entrometerte? Zergatik sartu behar duzu eskua?

 Y a ti, ¿qué te importa? Eta zuri zer?

 Caerse de bruces Sudurrez gainera erori

 Es que no se puede Ezin da eta

 Es que así no se hace Horrela ez da egiten eta

 Es que mi hermano está enfermo Anaia gaixorik dut eta

 ¿Es que no te das cuenta? Ez zara konturatzen ala?

 ¿Es que te da igual? Berdin dizu ala?

 En lugar del blando prefiero el duro Biguna barik, gogorra nahiago dut

 En lugar de tu tía puede venir ella Izekoa barik bera etor daiteke

 Esto sí que está bueno Hauxe bai dela handia!

 ¿De qué te ríes? Zeri egin behar diozu barre?

 ¿De qué te quejas? Zertaz kexatzen zara?

 No corras! Ez joan arin!

 Como corre! Bai arin doala!

 No tengo tiempo ni para reir a gusto Nahi adina barre egiteko astirik ere ez dut!

 Me has hecho daño Min eman didazu

 Darse un golpe Kolpe bat hartu

 Hacerse daño Min hartu

 ¡Y qué me importa que me vean! Eta zer dit inork ikusi arren!

 ¡Y qué me importa que lo digan! Eta zer dit inork esan arren!

 ¡Y qué me importa que lo sepan! Eta zer dit inork jakin arren

 ¡Y qué te importa que lo saquen! Eta zer dizu inork atera arren

 A mí no me importa Ez dit axola

 Alegrarse Poz hartu

 Sin dejar de caminar Ibiltzeari utzi gabe

 Sin dejar de hablar Hitz egiteari utzi gabe

 Sin dejar de comer Jateari utzi gabe

 Tenemos mucho que contarnos Zer esanik asko dugu

 A esto hay que sacarle jugo Honi koipea atera behar zaio

 Un día es un día, hombre! Egunari bera eman behar zaio, motel?

 Eres más malo que la sarna Akerraren adarra baino okerragoa zara

 Tienes algún contratiempo Ezbeharren bat al duzu?

 Estar en el quinto pino Lekutan egon

 Viene en plan de chufla Jolaserako gogoaren bizarra dakar

 Algo está tramando ese Honek buruan zerbait darabil ba

 ¿Qué estás tramando? Zer darabilzu buruan?

 Me tiene tirria Begiz jo nau

 Está en carne viva Azal gorrien gainean dago

"Quien con niños se acuesta cagado Datzanak orekin (zakurrekin)... jeikitzen

se levanta" kukusuekin

"El que dice lo que no debe, oye lo que debe" Esaten duenak behar ez dena, entzun

  dezake behar duena

 Cuanto más arriba más dura será la caída Igotea gora go, eroria dorpeago

  Hiru belarritan iragan hitz ixila orotan

  lasterka dabila


Gaiak. Soziologia

Dibortzioa munduan

 Gurera haize berriak ekartzeko baino ez bada ere, munduan zehar dauden dibortzioari buruzko jarrerak ezagutzea beti dugu komenigarri. Ezagutzen diren eritzi guztiak bat ez datozela esan behar dugu aurretik, baina gehienetan badugu zerbait orokorra dibortzioa onartzeko orduan: tratu txarrak, infideltasuna edo/ta elkarrekin ezkontza haustea erabagitzen denean.

Belgikan, adibidez, elkarrekin ezkontzan haustea erabagitzen denean notario batek emango du azken hitza urte bi igaro ondoren. Urteotan, bestalde, ugaritu egingo dira Estatuaren partetik, arazoa hautsi aurretik, konponbide batetara heltzeko ekintzak, baina ezkorra gertatuko balitz konponketa hau, automatikoki hartzen dute senar emazteok dibortzioa.

Mexikon kostituzioak legeztatzen du dibortzioa eta zibil botereak erabagitzen ditu dibortzioaren ondorenak (bai seme-alaben etorkizuna bai batekin edo bestekin edo/ta ekonomi arloko akordioak nola egin behar dituzten).

Austrian dibortziora heltzeko ez dute zertan bestearen (beste ezkontidearen, noski) hutsunik azaldu behar. Herrialde sozialistetan dibortzioa onartuta dago, baina Estatuak beste konponbideak fomentatzen ditu horrelako erabagi batetara heldu aurretik. Dena den, dibortzioa lortu behar baldin bada, hiru iletan lor daiteke semerik ez balego. Seme-alabak egonez gero, beste lege batzuk zaindu behar dituzte banandu aurretik. (Dena den, emaztea haurdun dagoen bitartean, ezin eska dibortziorik, ezta umeak urte bat burutu artean).

Frantzian elkarrekin hartzen baldin badute erabagia, ez dago ezelako arazorik lortzeko Bestalde batetik, posiblea da dibortzioa lortzea bai adulterioagatik edo tratu txarragatik. Inglaterran, kasurako, elkarrekin erabagiez gero eta urte bitan banandurik bizi, ez dute hauzitegira ere joan behar.

 Ameriketan nahiko zabalduta dago elkarrekiko erabagiera hori, zibil ezkontzetarako noski. Venezuelan orain dela 30 urte ezagutzen dute dibortzioa. Brasilen zibiletik nahi duzun biderretan ezkon daiteke pertsona (bai ezkondu eta bai banandu). Txilen, adibidez, ezkontza zibila izaten da gehienetan eta ezkontza hausteko, Estatuak hartu behar du azken erabagia.

Etxe inguruak

Munduan zehar ibili ondoren Espainiako Estatuan zer-nolako asmoak egon diren ikusteari ekingo diogu orain. 1976.urtean Punto y Hora aldizkari hortan honelako esaldi bat aurkitzen zen: "Senar emazte biok elkarrekin erabagitzen baldin badute ezkontza haustea, nork asma dezake eskubide hori uka diezaiokeen lege bat?" Dena den, orduan nahiko zabalik aurkitzen zen ondorengo jarrera hau: Nahiago da maitasunaren birjaiotza bat lortzearen alde ekitea ezkontza gaizki doanean fikzio juridiko bat gorde nahi izatea baino. Horrek ez du esan nahi seme alabak daudenean dibortzioa ezin besteko gauza bat denik, argi dago seme alabei etorkizun digno bat eman behar zaiela, eta dibortzioa egituratu behar luketen legeek kontutan hartu beharko lukete arazo hori, noski.

1977.eko Urtarrilan Espainiako Eliza nahiko adikorra izango zela uste zuen jende askok, baina gaur egun ikusi dugunez ez da horrela portatu. Aldi honetan kristau askok maitasuna zela ezkontzaren oinarria aditzera ematen zuen eta banatze ezin hori, oinarri bat baino egiteko gelditzen zen lan eta desafio bat zela.

Aldi honetan ere, Jesus Lezaunek dibortzioa nahi duenarentzat egiten den posibilitate bat zela esaten zuen, dibortzio egoteak ez zuen esan nahi jende guztia banandu behar zenik "Inork ez du —esaten zuen— beste inori dibortzioa ezartzeko baimenik, baina inork ez du ere eskubiderik maitasunik ez dagoen toki batetan ez banatzea eskatzeko".

 Orduko eskabideak honexeek ziren: Dibortzioaren legea sortzea, bai zibil mailan eta bai erlijio mailan. Bestaldetik normaltzat hartzen zen, ezkontza moeta biok onartzea, bai Elizan egina bai zibiletik egina (eta onartzeaz batera medio eta bideak jartzea).

Historia antzeko hau egiten ari garela jar ditzagun 73.eko Irailan argitaratutako inkesta baten datuak, inkesta hau Nafar Elizbarrutiko soziologia ta estatistika bulegoak eta Espainiako estatistika eta soziologia bulego orokorrak egina degu. Datuon artean azpimarra dezagun berrogei urtetatik beherako andrazlegoaren % 50a dibortzioaren alde agertzen zela. Bestalde batetik, hiririk handienetan jendea dibortzioaren aldekoago agertzen zen txikietan baino eta gazteak ziren dibortzioaren alde gogorren jokatzen zutenak.

 81.a aztertzen dugularik, hona hemen Gallup inkestaegileak argitara emoniko datuak: Aurtengo Urtarrila %65a agertzen da dibortzioaren alde Espainia osoan. Gehien eskatzen dutenak komunistak, sozialistak eta nazionalistak dira baina gutxien eskatzen dutenak "Coalición democrática" aukeratu dutenak dira, UCDko lagunak, bestalde, baietzean eta ezetzean zatitzen dira. Azken datu gisa ikerturiko %90ak bere burua kristautzat hartzen du nahiz eta haien artean erlijioarekiko jarrerak ezberdinak izan (%65 praktikante baitager, besteak ez hainbeste agertzen diren bitartean).

Dibortzioa egungo gizartean

Dibortzioaren oihartzunak kaleratu direla argi eta garbi ikusten dugu edozein egunetako egunkari eta aldizkaritan. Gizartearen mailan zabaldu den arazoa baldin bada gizartearen gainetik dagoen instituzio batek zuzendu behar ditu huts eta akats guztiak, eta gure kasu konetan argi dago Estatuak bere partea hartu behar duena arazo sozial hontan.

Gai honetan, orduan, instituzio bi ikusten ditugu; herri bakar batek eskatzen duen gauza baten aurrean. Herri bat da dibortzioa eskatzen duena eta instituzio bi legeztatzea nahi dutenak (Estatua eta Eliza). Horrelako hauzi batetan norberak bere burua zaindu behar du bestearena libro uzten duelarik. Estatuak 30 eta piku miloi jendearentzat atera behar digu lege bat; multzo horretan, kristauak, beste erlijioetakoak eta ateoak aurkitzen direla, eta hemen lege bat izango da. Elizaren kasuan legea ezberdina izango dena badakigu denok, baina horrek ez du esan nahi Elizak eginiko legea Estatuaren legearen oinarria izan behar duenik. Gauza bakoitza bere tokian eta madariak Abenduan.

78an hauxe esaten zen: "... epaileak ezin izango dio ezkontzari erreztasunik eman ezkontzak era hutsuna izan arren ezkontidetariko batek uste onean hartu baldin bazuen ezkontza bera".

Azken artikulua 81a dugu, honetan ezkontzaren hausketaz ari zaizkigu legegizonak; dena den, artikulua jarri baino lehen PCE eta PSOEko arduradunak, ezkontza hausteko eskatzen den urte beteko epearen aurka jarri zirela esan dezagun. Artikuluan hauxe aurki genezake: "Ezkontza moeta edozein izanda, epaiezkoki aginduko da banaketa: 1- Ezkontzaren lehen urtea burutu ondoren ezkontide biek eskatua edo/ta batek proposatua eta bestearen baimenaz. 2- Ezkontide batek eskatua bestea banaketa legal hauzitan dagoen bitartean".

"Sal comun" aldizkarian Fernandez Ordoñezekin eginiko elkarrizketa batetan agertzen zenez "Europan badira dibortzio aurrerakoiagoak eta atzerakoiak" (Kontura gaitezen Eskandinabian zapuzketaren bidez lor daitekela dibortzioa) Dena den, Europako herririk gehienetan, bai aurrerakoi eta atzerakoietan, dibortzioaren legeak berrikerketaldian aurkitzen dira, Ordoñezek esaten zuen bezalaxe"... gure kasua une honetan, dibortziorik ez egoterik bobortzioa egoteaz datza eta bigarren puntu legez ezkontza hautsi aurretik urte beteko epea eman gogoetak egitekoan ".

 Fernandez Ordoñezen lege hau zabalduko balitz Espainian "familiaren etorkizuna konprometituta geratuko litzateke" esaten zuten aipaturiko agiri horretan. Era honetara mintzatzean lortzen dutena dibortzioa anatematizatzea baino ez da eta ezkonfesional izan behar duen gizarte honek ezin du horrelako tartekamendurik onartu.

 PSOEk gotzaien agiria, desegokia, neurrigabea eta desfinkatzailea zela adierazten zuten. PCEk, ostera, Elizak aurretik zuen demokraziarekiko jarreraz aldatzea nahi zuela aipatzen zuen. Bitartean Fraga jaunak ontzat hartzen zuen apezpikuen erabagia.

Baina egia esan, Elizako buruak dioena eta beheko kristauek uste dutena ez dator beti bat, eta dibortzioaren kasuan gutxiago esango genuke gainera. Abenduaren 13an agerturiko agiri batetik hurrengo ohar hauexeek ateratzen dizkizuegu (agiria, Herrikoi Kristau komunitateek eta Euskal Herriko apaizeen koordinakundeak sinaturik datorkigu).

 "1-Edozein Estatuk du ezkontza hausteari buruzko lege zibil bat ateratzeko eskubide osoa, eta gehiago gure kasuan Estatua pluralistatzat egituraturik baldin badago".

 "2-Nahiz eta kristautasunean eta beste erlijioetan ezkontzak sakramental nortasuna izan, erlijiokideek ezin dute heurei bakarrik legokien lege bat Estatu osoan ezartzea eskatzerik".

 "3-Ezkontzaren haustezintasuna kristauei dagokien arazo bat baino ez da eta kristauek beraiek zuzendu behar dutena baina kristauok ezin diote eskatu Estatuari haien lege berezia bizilagun guztiei ezartzerik".

 "4-Guztiz inmorala da dibortzioak kalteak eta ondamenak ekar ditzazkela esatea".

 "5-Ezkontzaren naturari begiratuz, ezin dugu ikusi ezkontza hauste kontsentsuala nola debeka daitekeen ezkontzaren natura bera aipatuz".

 "6-Dibortzioak lortzeko epeak, laburrak izateaz gainera, merkeak izan behar dute".

Gure ustez, nazional-katolizismoaren hondarrek desagertuz joan behar badute, sakratu eta ezsakratuaren artean ezberdintasunek argituz, joan behar dute, eta dibortzioaren kasuak posibilitate handiak ematen ditu hortarako.

Ikus dezagun azkenean kristauek gotzaien jarreraz uste eta argitaratzen dutena: "...kristau ikuspegi batetik ezkontza guztiz haustezina denik ezin daiteke esan. Bai San Mateo eta bai San Pabloren testuetan ikusten ditugu arrazoi ezberdinak ezkontzak apurtzeko; zergatik esan behar orain salbuespenik ez dago ebanjelioetatik irtenda eta urrunago joanez?... Ezin daitezke testu sakratuak indartu ezkontzaren haustezintasuna frogatzeko testuok inguru sozialetik atereaz eta hasieran ez zuten helburu ta esanahiaz jantzirik... Ezin dezakegu ahaz ezkontzaren oinarria zein den: Maitasuna, eta ez kontrako edo ta sexunahi huts bat. Maitasun hau desagertzen denean ezkontzaren oinarria joan denez gero desegiten da ezkontza bera, San Ziprianok hauxe esaten baitzuen: "Maitasun gabeko ezkontza ohiadego bat da".

Dibortzioaren legea U.C.D.ren IIgarren Kongresoan

 Fernandez Ordoñezen taldeak gertatutako legeak ez ditu aurrez aurre PSOE eta PCkoak bakarrik baizik eta UCDko hainbat kide ere: demokristauak eta Opus-zaleak hain zuzen. Segur dugu denok dibortzioaren legea UCDtik irtengo dela, hala ere, alderdi horretan eritzi ezberdinak nabaritzen ziren 2. kongresu honen hasieran.

 Orain eta kongresu hori bukatu ondoren, lehen lege honek atzerapen handia izan duela esan behar dugu. Arazorik larriena ezkontide biok ados egonda eginiko dibortzioa zen, eta botazio baten ostean erresultatuak argiak izan ziren: UCDk ez du nahi ezkontza haustea senar emazteen eskuetan usterik, horrela mintzatzen zen behintzat Escartin jauna: "Ezkontza ez da ezkontideen eskuetan geratzen den instituzio bat. Beste interes batzuk, semealabena, gizartearenak daude eta beroiek ematen diote ezkontzari instituzionaltasun hori".

 Dirudienez, eta 1979.eko kanpainan esandako sloganak aitzakitzat harturik, UCDkorik gehienek gotzain jaunek argitaratutako agiria onartzeaz gainera berenganatu dute: "Zibil arautegiak ezkontza eta familiaren estabilitatea zainduko du 1979. eko kanpainaren ispirituak dioen bezalaxe ez da onartuko ezkontideek elkarrekin erabagitako dibortzioa", hauxe izan zen zentristek argitaratutako agiria Fernandez Ordoñezen legea ukatu ostean.

Dibortzioa: beharrizana eta eskubidea

 Gaur egun pertsonak elkarrekin bizitzeko duten eratariko bat, zabalduena gainera, ezkontza dugu, eta gizateriak egindako guztiak bezalaxe bere akats eta hutsuneak ditu. Dibortzioak, orduan, ez ditu arazoak kentzen edo deuseztatzen; konpontzen baizik. Dibortzioak aurretik egindako kontrato bat apurtzeko modua ematen digu, besterik ez. Kontrato hau egiteko dauden bideak kritikagarriak izan arren ere, ez da hau bere tokia, hel ditzagun orduan kontratoa apurtzeko jarri behar ditugun minimo horiek.

Zati bitan kokatuko dugu gure arazo hau, alde batetik sozial mailari dagokionez eta bestetik Elizari dagokionez, baina maila bietan gauza bat dugu oinarriz eta beharrezko: diskriminaziorik ez zabaltzea ezein ezkontiderengan.

 Dibortzioa lortzeko kausa, era, semealaben egoeraz eta pentsioen kontuaz datza. Denei dagokienez, arin eta dohaina izan behar duela aipatu behar dugu. Dibortzioa, beste gauza asko bezalaxe (hala abortoa), klase pribilejiatuei dagokien gauzatzat geldi ez dadin. Banaketara heltzeko bideak luzeak eta karuak baldin badira, ezein ekonomiak mantenduezin duelako hain zuzen.

Kausei begira, jenderik gehienak onartzen dituen puntuetatik kanpo, tratu txarrak, adulterioa, etab. at) beste puntu estabaidatsu bat gelditzen da: kontsentsoaz gertatutako hausketa. Maila honetan proposatzen duguna zera da: epaileak anulaketaren berrezagumenean ez lukela kausez galdetu behar, baizik eta ezkontideek dakarten eskabideari onarpena ematea, bestela galtzaile bat aurkitu nahi baita bion artean eta aurkitu nahi honek ondorio sikologiko txarrak ekar baititzake ezkontidetakoengan. Orduan, bada, senar emazteon elkarrekin izan duten bizitza hauzitara eraman beharrean, dibortzioa eman dezala eskatzen dugu (aipatutako arrazoiokaitik).

Egia esan, gaur egun, ezkontza hausketak egin ondoren, txartoen gelditzen direnak emakumeak ditugu, azken batetan guztiz marjinaturik gelditzen baitira gizartearen begien aurrean. Egoera hori konpon beharrezkoa litzateke, honetarako seme-alabek norekin gelditu behar duten eta pentsioen arloak ongi (eta feministeki esango nuke) zaindu behar dira. Haurren kasuan normala litzateke andrari ematea erabagiteko prioritatea, hura dedikatu baita umeekin egotera denborarik gehienean. Eta Pentsioez ari garela legeak gehiago lotu behar du gizona, berak eramaten baitu dirua etxera (zorion edo zoritxarrez) eta hausketa egitean andra dirurik gabe eta teilaturik gabe geldi daitekelako etxean egin duen lana ordaindua izan ez baita.

Orain arte dibortzio zibilaz ari izan bagara ere, ez dugu ahaztu behar dibortzio kanonikoa ingurutik dabilkigula katoliko praktikanteen artean %63a dibortzioaren alde agertzen da eta.

 Eliza, Estatuak jarri behar ez luken premisa batetan, oinarritzen zaigu: haustezintasunean. Baina hau azkenean ez da fedearen prostituzio bat baizik. Nondik ateratzen ote du Elizak ezkontza zuzenbide naturalagatik apurtezina dela? Nola ezkontzen ote ziren kristauak XI. mendearen aurretik? Elizak ez du "dogma" gisa planteatu behar haustezintasuna "norma" modura baino, eta norma denez gero, alda daitezke gainera. Gaur egun Elizak daraman jokabideaz, koaktibo izatea nahi du elizaleen artean, dibortzioari dagokion arloan. Orduan eta laburpen gisa, Eliza halako planteiamendua errebisatu beharrean aurkitzen dela esan dezagun (katoliko praktikanteen artean, %63ek dibortzioa eskatzen dutelako). Elizak, jendeak eskatzen dielako eta dogmarik ez delako, dibortziatzeko erak zabaldu behar ditu. Dibortziatu eta birrezkondu nahi izan duena katolikoen komunitatean (ongi hartuak izan daitezen) bide herzkorrak eraiki behar ditu.

Amaitzeko, era kontsentsuala (dibortziatzeko era kontsensuala esan nahi dugu) ez onartzean, hausketaren errudun bat aurkitu nahi duela esan behar diogu Eliza ofizialari eta hori ez dugu uste kristaubidean onartuta dagoenik. Eta mesedez, Elizak kristau eta ezkristauen artean izan dezakeen prestigioa galtzea nahi ez baldin badu ez dezala utz hurrengo perpausa esaterik: "Ezkontzaren haustezintasunak ezfededunak ere ukitzen ditu; orduan Estatuak ezin du hartu berarentzat ezkontzaren lorriari buruzko legeak egiteko eskubidea" (Orenseko Gotzain Jauna).

Dibortzioa, bai zibila eta bai kanonikoa, beharrezkoa dela denok dakuskegu, baina dibortzio duin baten bitartez bete nahi dugu eskabide herrikoi hori.

Dibortzioaren legea eta gobernu berria

 Dela denbora gutxi erregeak Suarezen ordezko bat aukeratu zuen Calvo Sotelo jauna zoriondua zelarik. Otsailaren 25an hartu zuen Calvo Sotelok bere agintaritza eta hori igaro arte ez dirudi dibortzioaren legeak parlamentura helduko denik. Gobernuko presidente berriak ez zuen nahi galdu boturik inbestidura hontan, eskaz ibiliko zenez ken ditzaizkiokeen arazoak boterea lortu eta gerorako utzi nahi zituen eta dibortzioa dugu maila hortan jaun eta jabe.

Gauzak honetan daudelarik, Villar Arregui jaunak (ezkontze abogatua) Fernandez Ordoñez jauna deitzen du elkarrizketa publiko batetara dibortzioaren lege hori kritikoki aztertzeko zuzenbide zibilaren ikuspuntutik. Aurretik badirudi ekintza hau nahiko argigarria izan daitekela jenderik gehienentzat, baina beste herri eta kasuetan gertatu denez, ez al da izango maniobra bat jende arrunta estabaidaz identifikatu ez dadin? eta azkenean boto publikoren bat eman behar denean, ausartu ez daitezen, beste mundu bateko gauzaren bat bailitzan, dibortzioaren lege berau? Dena den eta beste arlo batetara igaroz esan dezagun 400 abogatuk obispoek dibortzioari buruzko lege hori kritikatzeko zabaldu duten agiri hori birkritikatzen dutela ondorengo eritziez: "...badakigu Elizak ez duela inoiz horrelako eskubide baten aldekorik ezer erabagi baina horrek ez du esan nahi zibiloi dagokiguzan arloetan ezein eskubideaz sar daitezkenik"... dokumentu horrek geroago ta argiago erakusten digu lehenago aldietan eskuma handia ta Elizaren artean sortu ziren hartuemanak oraindik bizirik daudela.

Dirudienez Calvo Soteloren gobernu berriari gehiago interesatzen zaio OTANeko arazoa etxe barnekoa baino eta sozialistek esaten zutenez baliteke dibortzioaren legea pare bat iletan atzeratua izan, guk hemendik esan nahi duguna hauxe da: ez dadila pasa gure artean Italiarren artean, 1870-1921 bitartean, gertaturikoa; hau da, dibortzioari buruzko 9 legek pot egin zutela eta 1970.rarte dibortzio legerik gabe egon direla.

J.I. Basterretxea


Gaiak. Eritziak

Komunikabideen garrantziaz

 Komunikabideek urrats handiak dituzte emanak. Ikusiezinezko boterea baina nonahi aurki daitekeena, ba dauka eraginik guregan. Egun, gero eta metodo konplikatuago hornitzen da. Nork igar zezakeen aurrerapen itzel hau Erdi Aroan, monjeek kodizeak lehenengo medio erabiltzen zituztelarik?

Estatua eta informazioa

 Estatu komunikabideen botere izugarriaz konturaturik, informazio bideak bereganatzen saiatu da betidanik. Modu horretaz, hark berak finkatu nahi duen pentsaera hedatzeko oso metodo egokia eridetean, bere kontrato eritzien ororen zabalkundea —konpetentzia ideologikoa— desagertarazten ahaleginduko da. Hau gertatuta, bide librea edukiko du bizilagunen gogoak bonbaztatzeko. Adibide gisa, hor dugu Napoleon enperadoreak eginiko purga:

 "Brumarioaren" 18an boterea harturik, egunkari ugari suspenditzen hasi zen bere itxura ona zaintzearren. Data horretaz geroztik hilabete bi buruan 13 berripaper ziren Parisen. Gainera argitartzen zena kontrolatzeko prentsa-bulegoa sortu zuen. Hala eginda, 1811 urte soil soilik lau egunkari zeuden Parisen. Eta hori frantses iraultzaren mendean, hainbestetan errepikatu diguten askatasun garai hartan.

 Zer jazoko da orain, burjes demokraziak haren semeak izanez? Legeen bidez hamaika oztopo (zentsura erak, prentsa-askatasuna omen dagoen arren) jartzen zaiela beste komunikabideei beren aburuak azaldu gura dizkigutenean. Ez dugu txit exenplu konkretua Euskal Herrian EGIN egunkariaz?

Komunikabideen arriskua

 Lehendabizi esandakoari jarraituz, zer aipatu beharko dugu telebistak eta irratiak ematen diguten programakuntzaz? Eta prentsaren berriez? Dena buruzko kolonizakuntzaruntz bideratuta egoten dela. Albisteak itxuragabetuta etortzen zaizkigu. Telebistan pertsonaia imitagarriak erakusten dizkigute:

 Travolta antzeko dantzari ederrak, inkonformistarena egiten dutenak nahiz eta gero sistemaren morroiak izan; Starsky eta Hutch polizia begikoak, geure burua haiegan agertuta ikus dezagun (I love you Hutch, do you like...?), eta abarrekoak.

 Anitzetan, heuren programak entzuten ditu gula, sujetu aktibo izan beharrean hartzaile pasiboak izanen bagina bezala egoten gara. Alienatuta gaude beharbada eta irratigailua edo ta telebista konektatzean ez dugu entzunkizunaren azpiegiturako funtsa aztertzen. Esaterako, F.M. ospetsuaren soinuak kantatzen aritzen garenean, goikoek entzuten behartzen diguten musika moeta horrek kontsumismoaren eskemetaraino eroaten gaitu. "Eta honek, zer funtzio du?" —itaunduko du norbaitek— Osoki ikusiz gero, funtzio ttikia, noski. Katea askotako katenmaila besterik ez da.

Sistemaren jokaeraren elementua

 Gizartearen gidariek beti izan dituzte populua menperatzeko moduak. Oraingoan errepresio fisikoarenez gain, ba daude gogozkoak: Komunikabide arloa haietariko bat izanen litzateke. Aldizkarietatik, telebistatik, irratitik, egunkarietatik hartzen dugunaren eduki faltsututa izaten da boteretsuen zerbitzua. Eta hala gu masifikatzea lortu dute. "Berdintsu" izaten gara. Berdintasunaren esangura aldatu egin da. Aintzinean, indibidualitatearen bilakaerarentzako baldintza ei zen. Gaur, ostera, identitatea ematen du aditzen, ez multzoaren batasuna: lan berberetako gizonen identitatea; komunikabide bera erabiltzen eta ideia berberak edukitzen dituztenen identitatea; gustu beren identitatea, hots, roboten identitatea, sistemak armarik gabe utzi ahal izan dituen automaten identitatea.

Baina guk zoriontsu izan nahi dugu, geure nortasuna nabarituz. Eta zer egiten du sistemak "indibidualista", "ezberdin", garela sinets dezagun? Ohikeria barruan sartzen gaituzten elementuak asko dira:

- Joko politikoa: — "Ni ez naiz zu lakoa, partidu honen alde bainago" askotan artalde beraren partiduan izan arren.

- Publizitatea: Diferente izan!! (Bai, baina haiek erranen diguten moduaz).

- Konpetentzia: Diru gehiago irabaz ezazu! (Besteen gainean pasatzeko)

- Lan sailketa...

Baina funtsean, deusik ez da aldatu. Arau horretatik aldenduko dena zoro izanen da.

 Lagun gehienak konformismo beharraren kontzientziarik ez daukate. "Indibidualistak" direlakotan poz pozik bizi izaten dira zeren eta beren pentsamenduz ondorio orokorretara ailegatu baitira, baina ez dakite ideia horiek besteenak direnik. Denon arteko kontsentzua da "gogoeta" horien korrekzioaren froga hutsa. Eta, txarrena, gu maiz konturatu ere ez honetaz!!

 Komunikazio kanal bakoitzaren atzean ideologia bat dago. Han ematen dena sistemaren oinarria indarragotzeko erabilia da gehienetan. Informazioa ez da inpartziala. Finantzatuta etortzen zaigu eta argi ikusten da informazioa emateagatik ordaintzen dutenek beren interesak zaindu behar dituztena.

 Beraz, edozein komunikabidetako mezua hartzerakoan ikuspundu kritikoaz jarriko dugu geure burua, nahiz eta medio hori maneiatzen dutenen pentzuaz bat izan. Bestela, gizakiaren abstrakzio gaitasuna galtzeko zorian ibiliko da, "laugarren botereak" arras ezpertsonalitzatu eta menperaturik izanen garen unea heldu arte.


Gaiak. Eritziak

ANAITASUNArako gutuna [Bertsoak]

 Eztabaida denez gaur

faltatzen zaiguna,

egokitzat eman dut Anaitasuna,

entzun behar dutenek

bedi hau entzuna:

alperrik kontatzea

nork jakina duna!

txit egin duguna,

ez al da aztuna?

Hemen da gutuna,

eman erantzuna;

"Mutil koxkor bat" du

doinu ezaguna.

 Larogeitabat da aurtengoa,

 joana da larogeia,

 baina bizitza Euskalerrian

 ez da horgatik alaia;

 hori dela ta eztabaida dut

 sortu erazteko nahia,

 hainbat gai latzez hitzegiten gu

 lehenbaitlehen gaitezen saia:

 azken asteko gertaeretan

 eskaini digute gaia!

 Aspaldi neukan sortu nahiean

 ondorengo eztabaida,

 ea haizea fresko ta garbi

 datorren gure herrira;

 jendeak beti idazten baitu

 norbere egunkarira,

 Deia Egin edo Anaitasuna,

 bakoitza bere harira;

 ta bitartean mixeri latza

 Euskadira etorri da!

 Anaitasuna HBkoa

 agertzen da nagusian,

 eta horgatik hontara nahi dut

 ekarri hil duten Ryan.

 Bera erahila dela jakinda

 min-malkoak aurpegian,

 ta hau batez ere ustelkeria

 nagusi baita herrian,

 ezkerrak egun baitu egiten

 lehen soil zena eskubian.

Aspaldi hontan desmadraturik

 da burruka harmatua;

 bide okerra eta zikina

 nire ustez du hartua.

 Eraso gura diot nahiz eta

 batzuk duten sakratua:

 ez ote dira konturatutzen

 lasai dela Estatua,

 ta bitartean Euskalerri hau

 dela odol-merkatua!

 ETAren kontra eginez gero

 sarri izan da esana,

 biolentzia atxakitzat ta

 ondokoa zeramana:

 boterearen represioa

 estaltze asmoko lana.

 Gaur ez zaitezte modu horretan

 inguratu niregana,

 boterearen aurka baitaukat

 nire gogo ta izana.

 Gizakume bat erahilez gero

 sarri ohi da erabaki,

 lurperatua ondo zegona,

 txakurra edo izaki.

 Heriotz-pena dugu hutsean

 bizitza kentzea bati;

 behintzat horrela ezer lortzerik

 ez dela edonork badaki:

 ta ezer ez da eskuratzerik:

 Zapaltzaileek ze atxaki!!

Uzteasko dute hartu bidea,

 bestela Oligarkiak

 zapaltzeko ta, ateak ditu

 parez-pare irekiak.

 ETA behar da; nonbait ez dira

 gaur arrazoiak txikiak,

 efikazia ahaztuz bengantza

 hutsan ez al dira hasiak?

 Halere Euskal Herria hautsiz

 oraindik hiru zatiak.

Egoera hau nola sortu den

 orain esatera noa:

 Euskalerrian txit zabaldurik

dugu estalinismoa;

noizbait helburu gisa zutenek

herri-askatasun asmoa,

gaur ari dira soilik indartzen

 hemen militarismoa.

 Ha ze haundia gertatu zaigun

 heriotzaren lainoa!

 Ryan bahitu zuten baino lehen

 soberan zuten jakina

 bizitza merke batgatik zela

 zentrala bota ezina.

 Hala ta guztiz astakeria

 jadanik dute egina;

 polizia ta ETA artean

 banatu da herri-mina:

 Zentrala egin dadin al dute

 hauek jarri ahalegina?

 Martxa honetan, Del Burgo edo

 ETAn esku hiltzeko da;

 egun horretan Nafarroa da

 urrunduta luzarora.

 Lehen ere bonba eroak jarri

 ta gehiago dago droga:

 Nola liteke hainbesteraino

 bidea galduta zora?

 Tiroka segi nahi duen oro

 bihoa Pazifikora!!

 Egoera ez dugu inolaz alaia;

 odol-jarioak ez al du amaia?

 Bertsotan edo prosan erantzuten saia,

 bertsolari-umil honek hortan dizu nahia

 HB ta EIA,

 LKI, LAIA

 edozein anaia,

 entzun nire deia,

 Iñaki Lasak dizu gaur jarri gaia.

I. Lasa


Gaiak. Politika

Produktibitaterik ez, mesedez

 Laneko produktibitatea auzi larria da gaur egun. Burjes entrepresari eta ekonomilarien gogoan gero eta interes handiagoko lekua hartua dauka, batez ere sistima kapitalistaren kinkarik (1) larrienean, beronen ezaugarria etekin (2) tasa beherapena baita.

 Ba dirudi kapitalak, produktibitatea gehitzearekin, mirarizko ura aurkitu zukeela, ekonomiaren birzuzpertzeko (3) oinarriak garastatu, hots, erakarri egingo zituena. Logikazki, ikusgune honek langileei aldean ekarriko zizkien kostu sozialak saihestu beharrez. Interes honen erakuskari ona hurrengoak ditugu: CEOEren "Jornadas sobre productividad" delakoak, iazko Irailean egindakoak; gai honi buruzko klausulak krisi-espedienteetan eta sektorekako berregituratzeetan (4) barnesartzea, batere salbuetsi gabe; hitzarmenetan produktibitateari buruzko atalak tratatu nahia; UGT-CEOEk Akordio-Markoan (AMIC) itundutako atala, produktibitatearen gehitzen eta "absentismo" delakoaren kontrolari buruzkoa.

Arazo honetarako kapitalaren interesa eta sindikatu nagusiek arazo honi lotzeko orduan duten argitasunik eza, kontrastean daude. Honek ba garamatza produktibitateari datxekion (5) burjes filosofia inplizituki, ixilbidezki (6) onartzera; UGTen kasuari beha, AMIC delakoa sinaturik haren postulatuak lotsagabekiro onartzera. Bestalde, ez litzateke haundia izango, langile mugimenduan diharduten korronte iraultzaileetan sentiberatasun (7) gabezia nabaria egiaztatzea, arazo honi dagokionez, edonondik ikusita ere, kasu berezi eta behinena merezi duen zerbait den bezala delarik.

Kapitalismoa eta lanaren antolakuntza (8)

 Kapitalismoaren garapen (9) aldietan zehar, lanaren antolakuntza aldatu da gainbalioa (10) gehitzeko, kapitalaren beharrizanen arauera. Ba du zerikusirik izan transformazio hauekin, hurrupakuntzaren (11) gehipenerako langile klasearen euspenak (12).

Lehenengo aldian, "kapitalismo lehiagarrian", gainbalioa gehitzea laneguna luzatzearekin batera zihoan. Langile mugimenduak arlo honetan zenbait eskubide minimo eskuratzeak eta kapitalismoa bera kapitalismo monopolista (kapitalaren biltze eta erdiratzea) bilakatzeak joanerazi egin zuten produkzio-erritmuak areagotzera (13); hau guztiau faboratu zuten produkzio-prozedurari ezarritako zenbait aurkikuntza (14) zientifikok.

Bertan Frederick Taylor eta honek sortutako sistima, "taylorismoa" edo "lanaren antolakuntza zientifikoa", ezarri beharra dago. Funtsean, produktibitatearen oinarri ideologiko eta teknikoak dakartza, burjes ikusgunetik begiratuta. Ustezko "zientifikotasuna, objektibitatea eta neutraltasuna" ditu apaingarri sistima honek. Taylorismoa, egitekoen partzelakatzea, higiduren (15) bakuntzea (16) eta errepikatasuna (17) "lan produktibo eta eraginkorragoaren" oinarri gisa dituen sistima bat da. Honetarako menekotasun eta laneko diziplina haundiak beharrezko ziren. Produkzio-sistimetan egindako "aurkikuntza edo aurreramendu teknologiko" bakoitzak, gero eta sakonerago egin dute perspektiba honetan eta kapitalari medio teknikoak eman dizkiote, produkzio-erritmuak gero eta areagotzeko.

Zenbait jakintzak, ustez zientifikoak direla, beren lankidetza eta instrumentalizazioarekin lagun egin diote sistima berorren garatze eta ezartzeari. Modu berezi batez, hau berau gertatu zaio Psikologiari, konduktismo eta akondizionamenduaren (eragitea-erantzuera) teoriatik, nortasunari buruzko arras teoria "humanistetaraiño" (psikanalisiaren manipulatzea barne), artean laneko konfliktibitatea kontrolatzeko mekanismo kontzeptual osoa dagoela. Gizonaren askakuntzarako (18) baino, langileak sistima hurrupatzailearen meneratzeko balio gehiago izan dute jakitateok.

Lanaren antolakuntzaren krisia eta kapitalismoaren erasoa

 Langileek metodo hauen ezarrerari gogor egin zioten era nabariz lehen saioetatik. Erantzuera lanerako metodoen aurka era ireki eta zehatzez agerterazi zen, bai eta ixilbidez, inplizituki ere, hau da, laneko lar-hurrupakuntzak (19) konfliktibitate haundiagoaren lehergarri eta azpiko kausa gisa diharduela, nahiz eta konfliktibitate hau eskabide zehatzen edo errefusatze molde "eskutuen", bidez, sabotaiara edo absentismora bultzatuz, azaldu ez. Ez dago zalantzarik, langile mugimenduak lanaren antolakuntza kapitalistari, lanaren burjes adierari eta produktibiteari burruka latz eta garratza egin diela. Errefus honen adierazpenik gehiena eta, bide batez, garrantzirik haundienera heltzen den unea, 68.eko Maiatzaren ondotiko burrukaldien ondorio ditugu.

 Kapitalismoak langile-erantzuerari emandako kontraekintzak (20) bi fronte funtsezko izan zituen bere lehenengo aldietan. Alde batetik, lanaren antolakuntza berritu nahi zuen, eta hartarako, langileari eragiteko eta hura bera entrepresako ibili onean "partaide" bihurtzeko elementuak sartzen zituen. Halakoxeak ditugu ondoko saioak: "egitekoen aberastea" eta "taldelana"; honixe produktibitate minimun bat esleitzen (21) zaio, lana banatzeko askatasuna emanez. Hauek, "fordismo" eta "neofordismo" deitutako sistimak ditugu. Bestaldetik katea inperialistaren inguraldera (22) lekualdetzen (22) dira hurrupakuntz maila haundiagoa daramaten, harako lan haiek.

 Halere, ordezko sistima hauen ezartzeak aldean dauka langileen mesfidantza eta gaur egun, krisi egoera honetan, kapitalak haiei zaputz egitera jotzen du epe laburrean. Taylorismoaren sistima klasikorantz bira egiten du, jadanik aipatutako inguraldera (22) lekualdatzeari (22') segituz. Baina, batez ere, bere alde erabili nahi du langile mugimendu antolatuaren ahulezia, langabeziaren gehitzapena eta lanpostuaren kolokatasuna (23) langile sail haundien eragingarri (24) garratza diren uneotan.

 Textuinguru honetan ulertu behar dira burjeseriaren eraso ideologikoa eta berau legetan hezurmamitzea (25), laneko konfliktibitatearen kontrola berreskuratzeko eta, bereziki produktibitate-tasa gehitzeko. Hau honela, "japoniar modeluari" egindako laudorio eta balakuak (26) ulertzen dira.

 Dena esan beharrez, sindikatuak berak ditugu burjeseriaren erasoa faboratzen dutenak krisitiko "irteera elkarbanatua" (27) beren ihardueraren (28) giltza eta gako (29) bihurtzen baitute. Modu honetara, egoera zail honetan langile mugimendua andegatzen (30) dute.

 Akordio-Markoak langileei dakarkien aipatu oldartzeaz (31) gain, bertan UGTk produktibitate-gehitzapenerako tratuak onartzen dituelarik, aipatu ere behar da Langilearen Estatutuan zenbait artikuluren sartzea. Artikulu hauek, (5, 20-4, 26, 34, 35, 37, 38, 52.d, 62.ak), produktibitatearen gehitzeko ahala aisatzen (32) diote neurri haundi batean entrepresariari. Hura bera langilearen eginbide gisa hartzen da eta adierazi egiten da entrepresako Batzordeak Zuzendaritzaren lankide behar duela izan. Bestalde, aipatu artikuluoi, langileen gaineko entrepresaren kontrola berrindartzeari (33) dagozkionak behar zaizkio erantsi.

Sindikatuen hautakizunik bai ote?

 Ba ote da hautakizun (34) sindikalik, "produktibitate-absentismo" gaiari buruzkorik? Argi dago ezetz, logika kapitalistatik behatuta. Baina gauza segura da sindikatu nagusiak, produktibitatearen gehitzea behin eta berriz tratatzeko prest, ez dira logika horretan sartzetik gibelatzen (35).

Lehendabizikorik, produktibitatearen arazoari gaur egun lotzeak, beharrizanen eta ekonomi garapenerako motibazioen sail bat onartzea dakar aldean, egungo garapeneko modeluak oinarri dituelarik beroiek, Kontsumismoan, "aurrerakuntzaren" (36) ideologian, energiaren alferrikaltzean finkatutako gizarte kapitalistan ulerterraza da, produktibitate edo, hobe esan, produktibismoaren galdakizuna (37) lehen mailara, beharrizan objektiboaren antzean, altxatzea. Aitzitik, eta aski frogatua dago, "denok lan egiteko gutxiago egin" slogana ezin hobeki beteko litzateke beste garapen-modelu batetan, gizarteko beharrizanak bestela mugatzekotan, noski.

Bigarrenik, "komunzki" ulertzen den bezalaxe eta dakigun dakigunean, produktibitatearen gehitzeak lanpostuen zabaltzea geldierazten du, bai eta haiek gutxierazten ere.

Hala eta guztiz ere, produktibitatearen auziaren ondoan ere ba doaz, lanaren antolakuntza egun dabileneko kondizioak: lanaren gainerazapen (38) bestelakatzea (39), langilerik gehienak nahi gabeko egitekoetan ariturik edozein motibazio pertsonaletatik urrun; sistima kapitalistako lanean dauden kondiziorik eskasenak.

Honetarako, datu batzu ditugun erakuskari eder: laneko istripuen kopurua, Espainol Estatuan, urteko milioi batetara iristen da; lau langiletarik bat gai toxiko hilgarrien ekintzaren menpean dago; egungo egunean ba daude 700.000 produktu kimiko, egunero industriak ohi darabiltzanak, eta urtero 10.000 inguru gehiago egiten dira: herri industriadunetan ematen diren minbizi kasuetarik %30a, lanpostuetan eskukatzen (40) ari diren produktuei zor zaie; langileetarik %40a lanagatik psikikoki afektaturik dago eta buru-patologiaren (41) eraginagatik lan-absentismoaren %25a sortzen da.

 Hau honela, produktibitatea ezin bereiz daiteke lanaren antolakuntza kapitalistak, ez eta egungo garapen-modeluaren era erabat aldatzeko burrukatik ere, beraz. Anartean (42), langile antolakundeek (43) arazo hau ideologiazki eta sindikalgintzaz (44) argitu beharra dute langileei begira, lanaren antolakuntzarako gaurko erak errefusatu, eta egoera hau, produkzio-erritmuak areagotuz, txarragotu nahi guztiei gogor egin.

Halere, gaurko lanaren antolakuntzak biziari beha dauzkan ondorioen argitan ere, premia gorrizkoa da auziaren planteiu oldargarriagora (45) iragatea. Produkzio-sistimen eta antolakuntzaren inguruan burrukaleku berria ireki behar da, gorputz —eta buru— osasunaren (46) ikusgune aurrerakoia jasotzen duten teknikari eta espezialisten partaidetzaz baliaturik. Hauekin bat-batera, langileak doazke, gaur ematen diren hurrupakuntz egoerak salatzeko eta, langilekontrolaren bidez, kapitalari produkzio-sistimak diren bezain eremu erabakorrean (47) hartzeak (48) erauzteko (49).

Joseba Perez eta Milian Aldana

1) Situación crítica.

2) Beneficio

3) Reactivar.

4) Reestructuración.

5) Lotuta dagokio.

6) Ixilbidezki: inplizituki.

7) Sentiberatasun gabezia.

8) Organización

9) Desarrollo, dévelopemment.

10) Plusvalía.

11) Explotación, pillage.

12) Euspeña.

13) Intensificar

14) Descubrimiento, découverte.

15) Higidura = movimiento físico.

16) Simplificación.

17) Repetitividad, réitération.

18) Liberación.

19) Sobre-explotación.

20) Reacción ante un hecho.

21) Asignar.

22) Periferia, banlieu, alentours.

22') Emigrar.

23) Inseguridad, inestabilidad.

24) Erangingarri: motivación.

25)

26) Halago, lisonja, louange.

27) Salida compartida, issue partagée.

28) Actuación.

29) Clave, clef.

30) Minar, inutilizar, faire tort, nuire.

31) Ataque, atentado.

32) Facilitar.

33) Reforzar.

34) Alternativa, choix.

35) Retraer (se), sustraer (se)

36) Progreso.

37) Exigencia.

38) Imposición.

39) Alienación.

40) Manejar entre manos, manipular, employer, manier.

41) Patologia mental.

42) Mientras tanto, cependant.

43) Organización, organismo.

44) Sindicalmente, por acción sindical.

45) Ofensivo, acometedor.

46) Salud física y mental.

47) Decisivo, determinante.

48) Toma, conquista.

49) Arrancar, extraer.


Besteak

Estatu kolpea baino lehen

EL ALCAZAR-EK: «El Alcázar» PIENSA QUE HA LLEGADO «la hora de las otras instituciones»

"Un constitucionalista y teórico del Estado sostiene que "la legitimidad de un Estado pasa por la seguridad ciudadana interior y exterior, el desarrollo económico y la justicia social". ¿Puede el desguazador reconstruir la misma nave que ha desmantelado? En este imperativo lógico se detiene nuestra reflexión. Ahora bien, cuando nadie en el Estado parece poder desarrollar esta función, quizá sea la hora, no de apelar a congresos, partidos, gobierno, de los que nada decisivo ya puede salir, sino a las restantes instituciones del Estado".

Diario 16-k: «ALMENDROS» QUE NO FLORECERAN

 Un sospechoso seudónimo, «Almendros», está incitando a las Fuerzas Armadas desde el diario «El Alcázar» para que intervengan en el curso político. En el tercero de sus artículos, publicado el domingo pasado día 1, llega todavía a más: pide que actúe el Rey.

Su técnica es simple y engañosa: no acaba en una, conclusión a partir de los hechos observados por todos, sino en una conclusión previamente establecida gracias a unos hechos caprichosamente seleccionados. Así, la actual crisis no es un episodio más en la vida de una nación, por muy grave que parezca, sino el fondo de una decadencia que justifica intervenciones extraordinarias.

«Almendros» atribuye a la Corona y al Ejército funciones distintas de las que prevé nuestro ordenamiento constitucional. Intenta comprometer gravemente a la institución monárquica en una borrosa operación y sitúa a las Fuerzas Armadas por encima del poder político.

Lo que hace «Almendros» es incitar a la quiebra del normal curso democrático. Y lo hace desde un periódico, bien a las claras, ante los ojos del propio Gobierno, que se queda tan frío, como si oyera llover.

SUAREZEN DIMISIOARI BURUZ (El País, 30-1-81)

Paralelamente a esto, durante la tarde se desencadenó una serie de informaciones en las que se aludía a una supuesta implicación de altos mandos militares en los condicionantes de la dimisión de Suárez especulaba con una presunta presencia en Madrid de cinco capitanes generales.

El teniente coronel Fernández Monzón oficial del Ministerio de Defensa, desmintió con rotundidad a EL PAIS estas informaciones, señalando que el Ejército estaba escrupulosamente al margen de esta circunstancia política. «Es totalmente mentira la información. Los capitanes generales no se han movido de sus regiones. El único capitán general que estuvo recientemente en Madrid fue el teniente general Fernández Pose, que acudió el miércoles a una audiencia normal con Su Majestad.

Fernández Monzón añadió que no se habían tomado medidas especiales ni en el mando militar ni en la tropa, ya que lo que se ha producido «es una crisis política y no una emergencia nacional».

EL PAIS-ek (30-1-81)

Las tensiones surgidas en el Gobierno y su partido a partir de marzo de 1979 han sido originadas fundamentalmente por la presión de sectores tradicionales de la gran derecha sobre lo que consideran una política no coherente con el electorado ucedista en lo que se refiere al derecho de la familia, la economía y la enseñanza, así como en la construcción del Estado de las autonomías.

La Iglesia en los temas morales amplias zonas militares en el autonómico y sectores de la oligarquía financiera respecto a la fiscalidad y a la política económica se han mostrado crecientemente descontentos a lo largo de los dos últimos meses. Suárez esforzó en septiembre del año pasado, con lo que ha sido el último de sus Gobiernos posibles, en restaurar la coalición de tendencias e ideologías que configuraron UCD a la muerte del dictador. La impresión primera que percibimos ahora es la incapacidad permanente del partido en el poder para ofrecer una alternativa democrática, sin duda por la identificación de los intereses que priman en UCD con los representados tradicionalmente por el aparato burocrático y político del anterior régimen.

El País-ek (31-1-81)

En cuanto al terrorismo, la idea de que la sustitución del presidente del Gobierno puede acabar de la noche a la mañana con las bandas armadas o es pura demagogia o esconde el propósito de ofrecer una alternativa de ocupación militar o guerra sucia en el País Vasco.

Por el momento resulta fácil hacer una reconstrucción, a la vez verosímil y veraz, de la ofensiva desplegada desde fuera del Congreso por instituciones, grupos de presión y fuerzas sociales que no se sientan en ninguna de las dos Cámaras y que seguramente han tenido el apoyo o la simpatía de centros de decisión situados allende nuestras fronteras. Tiempo habrá, sin embargo, para desenmarañar ese ovillo hilado fuera del poder legislativo y en cuya manufacturada han participado posiblemente sectores de la milicia, de la Iglesia y de los negocios, más preocupados por las orientaciones de Washington y del Vaticano que por los deseos de los electores.

DEIA-k (30-1-81): ¿QUE DICE EL EJERCITO?

Cuando en las primeras horas de la tarde se conoció la noticia de la dimisión de Suárez, saltó el miedo de una nueva versión de "golpe a la turca". En una versión más suavizada se decía que algunos sectores del Ejército habían presionado para que se produjera la dimisión. Para salir al paso de esos rumores, horas más tarde el jefe de la Oficina de Información del Ministerio de Defensa, teniente coronel Monzón, desmentía oficialmente algunos rumores que, según Europa Press, maliciosamente se han hecho circular, en el sentido de que habían existido presiones de tipo militar en la dimisión del presidente. "Es completamente falso y no tiene sentido", subrayó.

ANTONIO PAPELL-ek (EL CORREO-n, 2-2-81)

Después de innumerables consultas, este cronista cree sinceramente que no ha habido presiones espurias en la dimisión del señor Suárez. Es, pues, falso que los militares hayan tenido protagonismo indirecto alguno, tal y como algunos medios se han cuidado de filtrar a título de rumor. Sin embargo, es ya de por sí significado que tales rumores se hayan extendido —lo cual, obviamente, no ocurre jamás en democracias estabilizadas en circunstancias semejantes— al mismo tiempo que se tienen todas las evidencias de que la crisis es un puro reflejo de las tensiones creadas en el seno del todavía primer partido del país.

DEIA-k (28-1-81): Numerosos ultras detenidos en Madrid. Requisado amplio arsenal de armas al Frente de la Juventud.

El Ministerio del Interior ha publicado dos notas en las que se detalla filiación de los miembros del Frente de la Juventud en Valencia, Madrid y armas y efectos que se les ha intervenido.

E.M.K.-k (30-1-81)

EMK, por su parte hizo público el siguiente comunicado:

«La dimisión de Adolfo Suárez es el resultado de las presiones secretas de fuerzas que tratan de instrumentalizar las instituciones civiles.

El próximo Gobierno va a ser, todavía más que el recién caído un rehén de las fuerzas más reaccionarias de nuestra sociedad.

EMK alerta a la opinión pública frente a las intrigas antidemocráticas y llama a las clases trabajadoras a permanecer vigilantes ante las mismas».

TENIENTE GENERAL - DE SANTIAGO Y DIAZ DE MENDIVIL

"Pienso que las cosas han ido demasiado lejos. No podemos encogernos de hombros y desahogarnos con lamentaciones de palabra o por escrito. Hay que salvar a España si tenemos conciencia de españoles y creyentes".

"Como soldado que he dedicado toda la vida al servicio de España, creo que es llegada la hora de que todos los españoles pongamos fin al rompimiento de nuestra unidad y como consecuencia, la desaparición de nuestra patria. En nuestra historia hemos vivido momentos tan difíciles como el presente, pero siempre, en situaciones parecidas a ésta, hubo españoles que rescataron y salvaron a España".

FELIX GARCIA OLANO, (Deian, 15-2-81)

Al fondo, el Estado-policía

Sin embargo, estas reflexiones éticas que parecen elementales, no lo son tanto para sectores de ciudadanos que creen que existe un terrorismo malo que es el que realiza contra el Estado y otro terrorismo bueno es del Estado.

Hay grupos que se definen como demócratas pero que sueñan con el nacimiento de un Estado-policial. Es una versión más europea, más sofisticada y menos grosera que el clásico y desprestigiado golpe militar. Se trata de ir recortando paulatinamente los ámbitos de libertad a los pueblos y a los ciudadanos mediante una aplicación de leyes excepcionales que se van prolongando indefinidamente.

Lo que la Constitución reconoce por un lado, se quita por otro. La creación del Estado-policía dentro de las democracias occidentales, es la nueva versión de la tentación totalitaria. Y en esos Estados-policía, las fuerzas de seguridad suelen tener unos poderes sacrales y omnímodos. Quienes defienden esta tesis aceptan generalmente que la Policía puede utilizar métodos excepcionales para obtener información: "Para salvar vidas humanas —suelen argumentar— merece la pena apretar un poco los tornillos a los terroristas".

En el caso concreto del Estado español hay quienes formalmente aceptan el modelo de una sociedad democrática, pero todavía siguen pensando y actuando con esquemas del franquismo. Dicho es un lenguaje religioso todavía no se han convertido a la situación democrática. Están situados dentro de importantes centros de decisión y parece que realizarán sus funciones como si la Constitución fuera papel mojado y estuviéramos en un Estado-policía, en el que todo ciudadano es un sospechoso y donde la vida humana no tiene demasiado valor, especialmente si milita en determinadas ideologías.

EGIN-ek (11-2-81)

Manifiesta HASI que "para todos los hombres y mujeres del pueblo que intentamos frenar una de las más brutales agresiones del gran capital sobre nuestro pueblo, cual es el intento de consumar la imposición por la fuerza de las armas de la central nuclear de Lemoiz, resulta duro y trágico comprobar las consecuencias que la avaricia capitalista depara a los trabajadores y pueblo en general, porque es el pueblo trabajador quien paga con su sangre, sudor y lágrimas sus imposiciones. Justamente porque evidenciamos diariamente nuestros sentimientos humanos nos duele comprobar como los capitalistas no dudan en permitir, sin rubor alguno, la muerte hasta de sus más próximos y necesarios colaboradores, como lo demuestra la actitud de Iberduero S.A. con respecto al ingeniero-jefe-Ryan".

XABIER ARZALLUZ-ek (11-2-81)

Y refiriéndose a las actuaciones de ETA, Arzalluz consideraba que "no dejan opción: o te pasas a ellos, o marcas las distancias con toda claridad. Mucho más cuando en los últimos tiempos no se limitan a unos planteamientos políticos, sino que se permiten decidir en conflictos laborales, en cuestiones energéticas y hasta ecológicas, así que su coacción puede llegar al campo que se les antoje.

ARREGIREN ERAHILKETA DELA ETA, EGIN-ek

Ordubatak ondo jota zirela hasi zen Joxe Arregi "Usurbil"-en aldeko meza Zizurkilgo Arantzazuko Amaren elizan. Den-dena euskaraz. Jendez beterik zen eliza. Harritzekoa ere ez da, milaka asko bildu baitzen, atzo, Joxe Arregiren gorputza ikustera eta azken momentuan bere ondoan egotera. Jendea, beraz, hiletan garaian, kanpoan geratu zen. Bezperan erabaki zen bezala, goizeko hamaikak aldera, etxe aurreko plazan utzi zen zerraldoa. Ondo itxirik zuen tapa, halere, zenbait gaztek, honetaz eta hartaz baliatuz, estalkia jaso zuten. Berehalaxe hasi zen gorputzaren aurrean prozesioa; denek ikusi nahi zuten, denek sentitu betondoan zituen kolpeak. Bien bitartean, plazan eta plaza ondoan bildu zen jende talde ikaragarria, oihuka eta deiadarka: "Gora ETA militarra", "Policía asesina", "Herriak ez du barkatuko", "UCD hiltzaile, PNV laguntzaile" eta antzekoak. Ordubatak aldera jaitsi ziren etxekoak eta apaizak zerraldoaren ondora. Nahiko bizi entzun zen, han eta hemen, momentu horretan, "Joxe herriarena da, ez zuena", nolanahi era aurreko egunean gertatu zen tirabira oroitarazi nahiz.

DEIAK GENERAL SANTIAGOK EGINDAKO DEKLARAPENEI BURUZ

Todo el artículo del militar franquista respira aires de revancha, de amenaza, de vuelta al pasado más reciente del Estado español, de imponer, en fin la voluntad de unos muy pocos, sobre la absoluta inmensa mayoría del país.

Es necesario que la sociedad en pleno, ponga coto a través de sus instituciones democráticas, a estas anticonstitucionales soflamas, las cuales, persiguen, evidentemente, anular por la fuerza de las armas el primer texto legal del país. Y la decisión debe ser abordada con energía por aquellos que fueron elegidos en su día como representantes del pueblo. El peso de la ley tiene que ser ese elemento corrector de los desajustes antidemocráticos que se produzcan en el seno de la propia sociedad y, con más razón, en el seno de las instituciones que, en teoría, sustentan la nueva etapa asumida por la totalidad de los pueblos que conforman el Estado.

Los delicados momentos por los que atraviesa la situación sociopolítica general, no son los más propicios como para que el visceral llamamiento a una nueva cruzada del teniente general De Santiago quede sin la debida respuesta. Al igual que se persigue, se juzga y se condena la apología del terrorismo el llamamiento del nostálgico militar, debe ser juzgado y condenado en todo su alcance y con todas sus consecuencias. Ese paso significaría un saludable ejercicio democrático de los que tan falto está este país.

ANTONIO DE SENILLOSA-k

Se tenía la impresión de que, junto al Gabinete ministerial, funcionaban en la sombra otros cenáculos más íntimos que ejercían influencias decisivas o, tal vez manejaban instrumentos crípticos. Invisibles vetos impedían las apariciones televisivas de personalidades y limitaban programas; y los medios de comunicación recibían, de forma directa o remota, advertencias y premoniciones que trataban de constreñir sus actitudes. Era una política imprevisible y de largas sesiones noctámbulas. Todo lo decisivo se desarrollaba entre madrugadas y sobresaltos. Parecía desprenderse de este cúmulo de indicios la existencia de un profundo complejo de desconfianza en las alturas del poder ejecutivo. El recelo era universal. Se sospechaba de todos por definición. Nadie era de fiar. Esa clave psicológica, extraña, pero cierta, producía inevitables rechazos.

EL ALCAZAR-ek: (Arregiren heriotza dela eta)

A este muerto de la ETA se le dedicarán homenajes públicos calles y plazas y, por descontado, será recordado de continuo y en sus aniversarios se removerán las elegías, en colaboración con el clero y su Jerarquía. Dentro de unas semanas, de unos días, quizá ya ahora mismo, de Ryan no se acordará nadie. Como nadie se acuerda de los quinientos y pico de asesinatos que le precedieron; ni de las víctimas de California 43, ni de la cafetería Orlando, ni de la estación de Chamartín, ni del Hotel Corona de Aragón. Ni del colegio de Ortuella, que es cuestión vidriosa, a la cual, sospechosamente, se ha cubierto enseguida con un tupido manto de silencio y de olvido. ¿Imaginamos lo que se estaría escribiendo, lo que se había escrito, si aquella horrible masacre infantil fuese presuntamente obra de eso que llaman los ultras?

La desigual contemplación de unas tragedias forzosamente distintas en su motivación; el distinto enjuiciamiento de unas muertes; la manipulación política de hechos tristes, aunque a veces inevitables; la injusticia de muchos, amparada por la atemorizada tolerancia gubernamental, están sembrando en España odios, rencores y divisiones que será difícil reparar. Que, quizá, sean ya irreparables.

Si, Dios no lo quiera, todas estas pasiones violentas produjeran algún día un estallido, sépase desde ahora quiénes serían los responsables: los que propician esos enfrentamientos, los que falsean las verdades, los que azuzan la discordia, los que magnifican el crimen y glorifican a sus habituales. Y antes que nadie, los que, pudiendo impedirlo, lo consienten entre temblores, iniquidades y vacilaciones.

EL PAIS-ek

Pero ¿será posible que el Gobierno no sedé cuenta que la obcecación en impedir que un Estado democrático tenga una policía democrática, objetivo que requiere una reorganización de los cuerpos de seguridad, es el mejor apoyo que ETA Militar ha tenido y sigue teniendo para llevar a cabo su estrategia? La gran mayoría de buenos policías profesionales, la dignidad del Estado y el respeto a nuestro pueblo merecen algo más que el silencio culpable del Gobierno y las «inmediatas órdenes» de investigar.

EL ALCAZAR-ek

Los resultados pueden estar ya muy claros: el sábado, 14, tras la emisión del «Telediario» de las 21,30 horas, se recibió en Prado del Rey un mensaje de «ETA-militar», por el que se felicitaba a Televisión Española tras el exhaustivo y complaciente relato ofrecido acerca de las circunstancias que pudieron rodear la muerte del terrorista. El mensaje terminó con estas palabras: «Muchas gracias por la información». Pocos segundos después llamó, personalmente, un hermano de José Arregui Izaguirre, que, a su vez, agradeció, vivamente emocionado, el despliegue de Televisión Española en torno a un suceso que, setenta y dos horas después y tras la autopsia médica, va camino de su esclarecimiento, pero que ha tenido la virtud de poner a la Policía, en particular, y a las Fuerzas de Seguridad del Estado, en general, en un trance de descrédito público, de injuria pública, de ofensa pública. Radio Nacional de España, por su parte, dedicó a las 21 horas —espacio informativo cuya duración global suele ser de cinco a seis minutos— más de diez al tema exclusivo de la muerte de José Arregui Izaguirre. Las dos entidades, o sea, RTVE, no han escatimado esfuerzos en la busca y captura de opiniones de las que pudieran desprenderse desde la injuria al desdén para los garantes de la paz ciudadana.

EL ALCAZAR-ek

Es absolutamente preciso que se analicen minuciosamente los resultados y los efectos de la huelga en el País Vasco. Y que, en función de los mismos, a raíz de la muerte de Arregi, se exigen responsabilidades si es que llega el caso. Mucho me temo que estemos ante un asunto realmente grave. Es obvio, y a nadie se le ocurrirá negarlo, que las circunstancias que han rodeado la muerte de Arregui han de ser esclarecidas. Para eso está la justicia. Deseemos, pues, que funcione. Pero sin perder de vista que ninguna de estas acciones va a contribuir a su brillo, y que es perfectamente probable que estemos ante la posibilidad de una insurrección revolucionaria.

José Luis Alcocer

SABADO GRAFIKO-k: ETA-Lemóniz: 2ª fase

La organización terrorista ETA gestiona actualmente en Francia, Italia y Alemania la adquisición de misiles tierra-tierra, para intentar volar la central nuclear de Lemóniz, según este semanario supo de fuentes próximas a los circuitos comerciales de armamento europeos.

La transacción se estaría efectuando de una forma muy especial, tras haber sido convenientemente tasados; ETA ha ofrecido a algunos de los más importantes traficantes de armas buena parte de los 7.000 kilos de "goma-2" robados el pasado 24 de julio en Santander para su venta en el exterior, con el fin de amortizar con ellos la adquisición de los cohetes. Servicios de seguridad de diversos países europeos están ejerciendo una estrecha vigilancia sobre la decena de grandes traficantes europeos capaces de realizar una operación de esta envergadura, para intentar atajarla.

SABADO GRAFIKO-k (Artikuluburua): ETA: ¿a por ellos?

A. Y Es necesario descabezar esa hidra rabiosa que es la ETA. Y poco se logrará con las gemebundas condenas que ya avergüenzan a los españoles. Cuando las Fuerzas del Orden Público logren acorralar o enfrentarse con tales asesinos, deber perseguirlos y darles muerte allí donde se les encuentre. Si buscan refugio entre elementos de la población civil, han de saber éstos que se exponen a riesgos mortales. Al fin y al cabo, ETA ha asesinado a no pocas personas "por error", diciendo aquello de "lo sentimos, nos hemos equivocado". Cuando se sorprende con las manos en la masa a un recaudador del "impuesto revolucionario" como sucedió con un alto empleado administrativo del diario "Egin" ese tipo debe pudrirse en una cárcel de alta seguridad tras un severo juicio, sin la posibilidad de que le alcancen libertades provisionales ni se beneficie de fianzas cuyo origen es patentemente delictivo.

Si un energúmeno se niega a responder en estrados a las cuestiones de un magistrado, contestando en vascongado, que se le acumule el desacato y que vuelva a prisión hasta que ese juez haya tenido el gusto o la curiosidad de aprender tal lenguaje, que es otro, además del oficial del Estado.

Si unos individuos se escudan en la inmunidad parlamentaria y cobran, pero no asisten a las sesiones, ni cumplen con los deberes mínimos que deberían exigirles los automarginados que les votaron, despójeseles, por incomparecencia a incompetencia de esa dignidad a la que no son acreedores.


Urrezko astabelarriak

Petronor txapeldun

Aspaldi honetan, "Urrezko astabelarriak" izeneko sari preziatua banatu gabe geunkan. Baten batek, materialearen faltaz edo izan dela pentsa dezake, baina bai zera. Egia da, gaur egun euskarazko textuen idazketa gehitxoago zaintzen dela; eta, gainera, itzultzaile-eskola ere muntatua denez, segur asko gauzak hobetuz joango direla.

Edozertara ere, noizean behin aparteko aipamena merezi duten pitxi antologikoak heltzen zaizkigu, eta horrelako kasuetan nola gera saria eman gabe? Hauxe da, hain zuzen, Petronor entrepresak bidali duen gonbite txartel "elebidun" honen kasua.

***

ZIENTZIEN ELKARTEKO BURUAK «ARANZADI»

eta

PETRONOR ENTREPRESAKO BURUAK

 ohorea dute gonbidatzea hontara

 «GURE HEGAZTIAK-NUESTRAS AVES»

 liburuaren aurkezpenera.

 PETRONOR entrepresagatik argitaratua, Euskal Herrian abereen bizia ezagueraz hedatasunera ekarpen bezala.

 Eta orijinalez iruditzatzen dituzten luburua aldi bereko erakusketara.

Noiz: 1981'eko Urtarrillaren 29'an.

Tokia: Bilboko Merkatal, Industri eta Itsasketa Ganbaran.

Ordua: Arratsaldeko 7'etan.

Aurkeztaileak:

 Jesús Altuna Jauna

(Zientzien Elkarteko «ARANZADI» burua).

 Antonio de Madariaga Jauna

(PETRONOR entrepresako zuzendari orokorra).

 José Mª Faus Yurrita Jauna

(Zientzien Elkarteko «ARANZADI», hezurdunen ataleko burua).

OHARRA:

Bitarteanzerbitzatukodengozagarria «GURE HEGAZTIAK-NUESTRAS AVES» jabe izango daiteke jarraian eta irabaziak Zientzien Elkartekoarentzat «ARANZADI».

***

Zer deritzozue? Ez al da zoragarri? Zer nolako esaldi esanguratsuak! Adibidez:

 Zientzien Elkarteko Buruak "Aranzadi", ohorea dute gonbidatzea hontara entrepresagatik argitaratua.

 Euskal-Herrian abereen bizia ezagoezaz hedatasunera ekarpen bezala.

Eta orijinalez irudiztatzen dituzten luburua aldi bereko erakusketara.

Asko gustatu zaizkigu beste hauk ere:

 Zientzien Elkarteko "Aranzadi" burua

Zientzien Elkarteko "Aranzadi", hezurdunen ataleko burua.

Eta azken oharraren "adierazgarritasun subjektiboa" (zerbait esatearren diot hau) miresgarria da. lehenengo hitz superkonposatuak superpetroliuntzi baten itxura du gutxienez, edo agian, hidrokarbururik luzeena bezain luzea da: "Bitarteanzerbitzatuko dengozagarria". Eta lastima da, kasu honetan gure itzultzaile anonimoak joskera aldetik ondo asmatu baitu. Dena den, azken erremateak ere ez du ezer galtzekorik: "... jabe izango daiteke jarraian eta irabaziak zientzien Elkartekoarentzat "Aranzadi".

Ulertu, gauza handirik ez dugu ulertu, baina barre,... barre? tripak mintzeraino ere. Eta umorea gauza ederra delarik, ez dugu uste textu horren itzultzailea gehiegi haserretuko zaigunik. Ez al zuen, ba, saria ongi merezia?

Tira, tira! Apez ez garen arren, bihotz bigunekoak gara eta horrelako bekatuak barkatzen ba dakigu; penitentzia jarriz, noski. Honelatan, egilea damuturik dagoelakoan, zenbaki honetako astabelarriak "cum laude" eramatera kondenatzen dugu. Agian gasolinaren prezioa beheratuko balitz, guk ere lehenago altxatuko genuke penitentzia hori, gizakiok petroliotik ere bizi baikara.

Amen.

R. Garai


Akrostika

Postaz etorriak

Aspaldidanik zuen guttun bat hartu nuen nire zuzenbidea desagertu zitzaizuela azalduz. Hau dela ta, ez dut ANAITASUNA azken lumerorik hartu. Dena dela, okerrak zuzentzeko erantzuten dizuet guttun honen bidez eta humorea dudan artean bertso (?) edo antzeko batzuen bitartez adierazten dizuet gertatutakoak.

Besterik gabe, urrengorarte.

Agur

I

Aspaldidanik jaun-andreok

izan naiz arpideduna

Nere etxera heltzen zitzaidan

llero ANAITASUNA

Okerren batek aldrebestu du

Gaur arte egin duguna

Ea argi pizka baten bidez

Zuzentzen dugun iluna.

II

Orain artian bizi izan naiz

Ainbat urte ondarruan

San Iñaziok ogeritamairu

laugarren pixu txikian.

Gernikerantza abiaturik

Carlos Gangoiti kalian

Berrogei eta amabi duen

Lehen pixu, eskumian:

Honerat etortzen bazerate

Hemen nauzue pakian.

Fco. Xabier Ensunza Balier