ANAITASUNA

IRAILA ETA URRIA

405. alea

60 PZTA.


[AZALA]

PRENTSA EUSKARAZ

UDAKO IHARDUNALDIAK: FREINET MUGIMENDUAREN VII. BILTZARREA

MERCEDES SOSA: ABOTS BAT, OROIMEN BAT.

EUSKARARI BURUZKO IDEOLOGIAK.


AURKIBIDEA

3. Aurkibidea.

4. Artikuluburua.

5. Agiriak.

6. Bizkaiko Foru Diputazioan

PSOE: Faxisten estalpea, ora pro nobis.

8. Alderdi Eguna 200.000.

9. Eusko Biltzarrea bildu zen.

10. Antzerkia Euskal Herrian; uda lorea ote?

14. Erahiltzeko baimena.

16. Hankaz gora.

18. Breizetik zehar.

20. Brasil, ezezagun hori.

22. Argentinako militarren eredua.

24. Kabyliari buruz bi hitz.

25. Elkarrizketa biziak.

26. Udako ihardunaldiak.

28. Bizitza patentatua?

29. Eboluzionismoa eta kreazionismoa Estatu Batuetan. Komunean irakurtzeko gaiak.

30. Liburu. Lumadunen "rentree"-a. Jaietako askapenak.

32. Larramendiren hiztegiaz zenbait bitxikeria.

34. Mercedes Sosa: abots bat, oroimen bat.

Komunean irakurtzeko gaiak.

36. Euskarari buruzko ideologiak.

38. Esoterismoa (2): numerotan.

42. Gurutzegrama.


ANAITASUNA

KOORDINAKETA

J.R. Etxebarria

IDAZKUNTZA

M. Aldana, T. Trifol

IDAZKUNTZA KONTSEILUA

J. Agirreazkuenaga, M. Aldana, A. Eguzkitza, J.R. Etxebarria, M. Izagirre, J. Llerandi, T. Trifol, I. Urtasun, I. Zabaleta

ARABA

K. Mendia

BIZKAIA

I. Alvarez, J.A. Macias, X. Gomez, T. Trifol, J. Zerrato

GIPUZKOA

M.A. Landa, S. Oregi, A. Oiartzabal, I. Urtasun

IPARRALDEA

M. Lanatua

NAZIOARTEKOA

M. Aldana, M.J. Esteban

IDAZLEAK

P. Agirrebaltzategi, I. Antiguedad, M. Aldana, I. Alvarez, J.L. Alvarez, J. Artzelus, J.M. Artzubiaga, B. Barandiaran, J.R. Bilbao, A. Eguzkitza, E. Entziondo, J. Etxebarri, J.R. Etxebarria, M.J. Esteban, J. Iturbe, M. Izagirre, M. Kaltzakorta, X. Kintana, M.A. Landa, J. Llerandi, J. Mendizabal, J. Orbezua, S. Oregi, M. Otazurialde, M. Pagola, X. Portugal, K. Santisteban, J. Sarrionaindia, T. Trifol, I. Urtasun, J.E. Urrutia.

LANKIDEAK

K. Arko, J.J. Bakedano, X. Gomez, J. Idigoras, J.A. Macias, L. Trask, J. Zerrato.

FOTOGRAFOAK

A. Alday, Imanol, Txaber, R. Zarrabeitia.

MAKETAPENA

Gorka Urrutikoetxea, R. Zumalabe.

KOMIKIAK

X. Etxenike, Gentz, Monty, B. Zia.

MARRAZKILARIAK

Ttua Taldea

PUBLIZITATEA ETA HARPIDETZA

J. Idigoras, A. Uria.

ANAITASUNA

Zabalbide 68-entlo. BILBO 6

Tfnoa: (9-4) 433 58 08

MOLDIZTEGIA

Estudios Gráficos

lege G.D.L. Bi-1753-1967

PRINTED IN BASQUE COUNTRY


Artikuluburua

Prentsa euskaraz

Euskal Prentsa, hau da euskara hutsezko aldizkari idatziak (ANAITASUNA, ARGIA, HERRIA, JAKIN), gure ahuleziaz eta etorkizunaz erabat kezkaturik, euskarazko prentsaren etorkizunari begira, laguntza kanpaina bat eratzen ari gara Euskal Herri osoan zehar, bai Hego zein Iparraldean.

Hori dela eta, hurrengo Azaroak 14. eta 16an. "PRENTSA EUSKARAZ" lemapean, zenbait ekintza eta jokaera burutu dira, hauen artean aipatu data horietan eginen den kuestazioa gogoangarriena delarik.

Ez zaio bestalde inori ezkutatzen komunikabideon desagertzeak euskal kulturari emango liokeen kolpe izugarri grabea, belaunaldi gazteenentzat guztiz kaltegarri litekeelarik.

Anaitasunari dagokionez, gure aldizkaria kaleratu gabe egon da azken bi hilabete hauetan. Aurretik ere ez ditu askotxotan epeak eta fetxak bete eta zorionean, hori guzioien arrazoia ez da artikulu edo idazle falta. Idazleak eta irakurleak ugaritu badira ere, ekonomi-errealitateak, asmo on guztiak, (kalitatea, lankidetza, epeak, fotografia, gaiak, banaketa etab. etab.) hautsi eta menera ditzake.

Egoera ilun honetatik jalgitzeko, behin eta berriro, soluziobide bakarra dugu eskuetan: Herriari, Euskal Herriari dei egitea.

Kanpaina honen asmoak garbi daude. Alde batetik komunikabide hauen itzelezko galerei tope bat ipintzea. Bestetik, suskrizio-kanpaina sendo bat prestatzea denon onerako.

Ikusten denez, eginahalak handiak dira, garainera lortzeko bezain handia, borondatea. Eta ez dugu dudarik, denon lankidetzarekin, euskarazko prentsa egoera larria, bide onetik abiatuko dela.

Zure laguntzaren zai,

ANAITASUNA


Agiriak

Euskarazko ikasliburu berriak

Zenbait lanbide desberdinetako (Lizentziatuak, ingeniariak, etab) adiskidez osaturik dagoen Elhuyar Zientzi Taldea zientzi-tekniketako hainbat gai desberdinetan lanean ari da azken urteotan. Horrela, hizkuntza bera landuagotzen saiatzen diren aldi berean, gure hizkuntzak gaur-biharretako gizarte geroz eta teknifikatu horretarako ezinbestekoa izango duen irakaskuntzarako oinegitura bibliografiko baten eraikuntzan dihardute, beste hainbatekin batean, guzti horrekin azken batez geure hizkuntzaren normalizazio-bideak sendotu eta aitzinatu nahiz.

Talde honek eskuartean darabiltzan beste hainbat lanen artean, garrantzitsuenetariko bat zera da, goian aipaturiko zientzi sail horietarako ikasliburuen prestakuntza. Liburuok Euskal Herriko Ikastetxe desberdinetan, osorik edo partez euskaraz dihardutenetan edo hartarako asmotan direnetan, textu-gai moduan erabiliak izateko pentsatuak daude.

Halaz ere, eta modu honetako liburuek duten zenbait ezaugarri (oraingoz kopuru eskaseko tiradak) kontuan izanik eta bestalde talde horrek instituzio bidezko diru-laguntzarik ez duenez, orain arte horrela argitaraturiko liburuak zenbait Aurrezki kutxen laguntzaz bakarrik argitaratu ahal izan dira. Eta orduan ere apunte moduko formatoan atera behar izan dira.

Elhuyar taldeak 1980 urterako markatu zuen lan-egitarauaren baitan BUPeko hiru ikasturteetarako ikastextuen prestakuntza ezarri zen, Matematika, Fisika eta Kimika sailetarako. Lan hau, aldez aurretik planifikatu eta, taldeko zenbait lankideren eta beste zenbait irakasleren partaidetza lehiatsuaz, bere unean burutua izan zen; BUP 3rako Matematika liburua salbu, honi bestelako erritmo bat ezarri bait zitzaion, gainerako guztiak idatziak daude jadanik.

Hurrengo problema, eta ez txikia, liburu hauen argitalpenerako ezinbesteko diru-laguntzak aurkitzea izan da. Zorionez aurkitu izan dugu hartarako prest zegokeen erakundea: Eusko Ikaskuntza izan da erakunde hori. Bertako idazkari den Zumalabe jaunak agertu izan digunez, prest ezezik gogo biziz dago laguntza horren bidez liburuok kaleratu ahal izateko eta horrela 1980-81 ikasturte honetan bertan gure ikasle-irakasleen eskuetaratu ahal izateko.

Pauso berri bat dela deritzogu, oraingo hau, gure hizkuntzaren normalizazioa eta erabilera sendotu eta zabaltzeko; eta akuilagarri gerta daitekeela deritzogu, bide batez, sail honetan eta bestetan diharduten taldeek lanean gogor jarrai dezaten, horrela gure herriaren desioak bideratu ahal izateko. Egunoroko erabilera xumea dekretu txurigorrienak bezain beharrezkoa izango bait dugu, hemendik aurrera ere, hartara iristeko.

Donostiako Kili-Kolo

Donostiako Kili-Kolo elkarteak, dantza, mimo, umore, magia, eta abar luze batera dedikatzen den talde bat sortu du. Talde honen izena SESPIR da; eta nola ez Inglaterrako hain famatua den idazletik hartu dute izena, hots SHAKESPEARE.

Sespir taldearen ekitaldiak "ehun urterainoko haurrentzat" dira. Norbaitek nahi badezake talde honen lanak dei dezala 943 27 31 07 telefonora; edo Donostiako Padre Larroka, 10 era jo dezala.


Euskal Herria

Bizkaiko Foru Diputazioan PSOE: faxisten estalpea, ora pro nobis

Ez ditzala inork jantziak urra, Bizkaiko Diputazioan, demokraziari laguntza gutti egiten dioten tipoek aterpea bilatu dute PSOEn barna eta hori dela eta, eredu batzu jarriko ditut esaten dudanaren froga emateko. Ehun urtez gain langileriaren alde onratuki eta argikiro burrukatu duen partidu berbera, bere burua nola bilakatu egin duen kontura gaitezen bide batez.

Lehen eredu eskandalugarria Gernikan kokatzen dugu eta eguna, Diputazioaren Lehendakari zenaren Agusto Unzetaren hiletan.

Denok edo ia denok gogoratzen gara han bertan fatxek eta ultrek atera zituzten iskanbilez, "ejército al poder, gobierno dimisión" eta derrigorrezko oihuak jaurtikiz. Gutti balitz, kantak eta kolpeak etorri ziren, Gobernadore Zibilaren automobilak harrapatu zituenak batez ere. Han zegoen jende-mendeak gobernadore bera garbitu nahi zuen. Han bertan bada, zoraldi eta "lilluramendu patriotiko" berean gure Dimas zegoen odolak kolpekatua, zainetan gorrotoa zuelarik, esteriko eta patriotikoa. Gehien eta gorago garraisi egiten zuena, bai jaunak, gehien eta zartako gogorrago jotzen zuena Dimas zen, Bizkaiko diputazioaren atezainaren bat.

Egunak joanda, sasi demokraziak Euskal Herrira preautonomidun-erakundea ekarri zigun. Lehen Euskal Kontseilu Nagusiak gehiengo sozialista zeukan. Haien bulegoak Bizkaiko Diputazioan ezarri zituzten eta bertan ere, jakina, Dimas zegoen. Geure gizonak denbora zaharrak aldendu zitzaiola gero eta hobe ikusi zuen. Rubial-en babesa lortzeko ahalegin handiak egiten zituen hark bekoki guztiaz. Igogailuaren ateak ireki, sorbaldatik eskua pasa, badakizue, "koipe-emaile" (1) on batek bere jaubearen konfidantza irabazteko egiten ohi dioten gauza oro. Eta azkenez, konfidantza hori izan zuen. PSOEkoa egin zen, txartela eta guztiarekin eta apurtxo bat lehenago UGTkoa, nola ez!

Bada, horixe duzue kondaketa eta istorio bat besterik ez litzateke geure gizona lanaz bakarrik aritu balu baina ez, hark bizitzan zehar betidaniko demokrata zela erakutsi nahi zuen eta langileen artean proselitismoa egitera dedikatu zuen bere burua eta zer nolako arrakasta!

U.G.T.k gehiengoa zeukan hura sartu baino lehenago eta Dimas-i esker azken hauteskunde sindikaletan guttiengo lotsagarrira iragatera lortu dute UGTkoek. 75 botu besterik ez dute atera, ehuneko 0,35 beraz.

Ez da harritzekoa, gainerako zentral sindikalak omenaldi bat egitea pentsatzen ari direla ezagutzea, "botu gehien" lortu duena baita.

Beste kondaketa bat, bestea bezain eskandalugarria, agian gehiago, Gernikan ere ditu oinarriak eta sorlekua. Delako hau trajikokomik alorrean sar genezake baina garrantzitsu eta mingotsa delako ez dut uste inork barre egingo duenik.

Oraingo gure pertsonaia historiaz lizentziatua da baina jakina, Franco-k eman omen zion lizentziatura eta "ministro de los fascículos" hura bezala, gure Francisco Sesmero (hala du izena) Ricardo de la Cierva-ren ikasle ona zen. Gure pertsonaia honek "betidaniko amorrazioa izan dio euskara eta euskal kulturari, horregatik guttienez liburuzaina zen baina ez edonongoa, Bizkaiko Jaunerriaren liburuzain nagusia baitzen. Udal hauteskundeak iraganda, Makua Jauna, Diputatu Nagusitzat hautaturik izan zen. Egin zuen lehena, Gernikako juntetxera joatea izan zen eta bertan zegoen "gure liburuzaina" "gure artxibatzailea", esplikazio guztiak emateko prest. Museoa erakutsi zien, liburutegia ere, non beraren hitzez"... tengo muy bien encuadernados ejemplares de Fuerza Nueva y toda clase de libros y revistas patrióticas" esan baitzuen.

Jo eta tira ibilita, (2) etxe-azpira iritsi ziren, sortoetara hain zuzen. Bertan zetzaten, hezetasunak eta sitsak (3) erdi-jana, agiri, paper eta liburu historiko eta baliotsu guztiak. Pentsa dezakegu zer nolako inpresio ona eman zion Diputadu nagusiari halako gauzak ikusteak. Makua Jauna senetik aterata (4) omen zegoen jadanik eta ibiliaren ibiliz hara non ikusten dute ikaztegi ilun bat atea hitxita. Irekita, abar osto zahar batzu ikustarazten dituzte.part botata. Galdetu zion Makua Jaunak beste bati ea zer arraio zen hura eta Galdonak, Juntetxeko zizeronea, Gernikako Arbolaren abarrak zirela erantzun zion. "Zein arbola?" galdetu omen zion Makuak. Eta Galdonak berriz, "Zaharra, Diputadu Nagusia, zaharra..." Galdonentzat hitz horiek Francisco Sesmero faxistaren txarkeria guztien ordaina izan ziren.

40 urteetako bidegabekeria guztien ordaina kutatu zuen, momentu batetan.

Baina Makuari ez zitzaion berdin gertatu, minak zurbil, aserre bizian, ahotsa dar dar, paparretatik artxiberoa harrapatzen du eta tira-biraka, erdi nigarrez oihukatzen dio "Gure arbola santua, cabrón, gure arbola santua".

Eskerrak PNVko beste diputadu bat hor zegoela, Eizagirre, eta bereiztu zituen.

Ba horixe, Francisco Sesmero artxiberoa, eta igarri duzuenez artxibero ohia orain, Rubialengana arineketan (5) joan zen laguntza eske. PSOEn sartu zen. PSOEn eta UGTn eta jakina, PSOEkoek hura onartu etxekoen artean. PSOEri esker ez zuten botatu gure "langilea". Orain Bilbon segitzen du, Gran Viako jauregian apalak neurtzen eta Pablo Iglesias-i omenezkoak kantatzen.

Ederra du PSOEk beraz, hurbiltzen zitzaion ustelkeria guztia harrapatzen baitu.

Lorentzo Saez

Idazkuntza

1) "Pelota". Flatteur

2) Leku askotatik ibiltzea

3) Mite. Polilla

4) Sacar de quicio. Hors de soi-même

5) Azkar, fite

6) Estanterias. Rayons


Euskal Herria

Alderdi-Eguna 200.000

Itziaren laugarren aldiz, Alderdi-Eguna ospatu zuen E.A.J.k. "El Alderdi-Eguna de los 200.000" deitu omen diote aurtengoari. Batzuk kopuru zehatza eta guzti eskainiz: 202.971 pertsona edo alderdikide. Dudarik gabe euskal jendea batzeko ahalmen handien duen alderdia.

Han bertan esandakoak asko eta ugari dira, gehienak batetan edo bestetan jadanik agertuak, horregatik hain zuzen Arzallus-i "Goiz-Argikoak" galdetu zizkiotenak aukeratzen ditugu aipagarritzat. Hona hemen:

Galdera: Mitinetan edo eta hitzaldietan E.A.J. izan da jende gehiena batu duen alderdia. Hala ere, zenbait greba orokorretan minoria biolenta baten atzean ibili da beti. Ulertzen al didazu?

X.A.— Minoria baten atzetik ibili izan garela? Minoriaren atzetik? Hori nola da? Zer esan nahi didazu?

G.— Greba bat antolatzen denean, minoria biolenta horrek beste guztiak behartzen dituela greba hori egitera, nahiz besteak grebaren kontra daudenak gehiengoa izan.

X.A.— Ba dakizu, minoria bada, indar bidez dendak hixten eta fabrikak uzten egin behar du. Zuk ez badaukazu beste indar bat horien kontra egiteko, horiek sartzen duten beldurrak besteak atera egiten ditu eta dendak hitxi edo hitxierazi egiten dute. Orduan, guttiengo horren lana indar bidez jarraituz gero, guk beste indar bat eratu eta antolatu beharko dugu. Minoritarioen indarraren aurka joateko hain zuzen. Ez daukagu hori guziori oraindik prest. Baina behar bada, hori guziori egiteko prest gaude.

G.— Eta zure eritziz zer da hobe? Horiei erantzuteko beste indar handiago bat eratzea edo minoriaren menpean jarraitzea?

X.A.— Guk uste dugu ez dela behar indar bat. Hori abusua da. Baina beste biderik ez balego, bide horiek demokratikoak ez direla horiei guzioiei buruan sartzeko guk beste bide bat segitu beharko genuke. Indar bidez horien aurka egitea beharbada. Beste indar handi bat; normala litzateke besteak baino gehiago bagara eta benetan elkartu egiten bagara indar handiago bat sortuko da.

S. Oregi


Euskal Herria

Eusko Biltzarrea bildu zen

Hilabetean zehar euzko legebiltzarrea bere jardunaldietan aritu da berriro. Bertan eztabaidaturiko gaiak honela labur daitezke: 1) "Bilbo Handia" den erakundea ezabatzeko lege-proposamena. Delakoa onartu egin zen E.A., E.E. eta E.P.K.ren bozka laguntzaz. 2) Bigarren puntua E.E.k aurkeztu zuen E.A.K.ren bozka laguntzaz. zuen A.A.J.ren laguntzarekin. Delakoa H.B.ren parlamentaria den Iñaki Pikabearen egoerari zegokion. Izan ere, puntu honen bidez Euzko legiltzarrearen lehendakariari eskatzen zitzaion Estatuko konstituzio tribunalaren aurrean tarteka zedila, Pikabearen atxilotzea konstituzioaren kontrakoa dela defendatuz. Eskatze hau E.E.k, E.A.J.k eta P.S.E.k defendatu zuten gehiengoak onartuz.)

3) Hirugarrena OTAN-i buruz izan zen. Euskadiko Ezkerrak ezlegezko proposamena aurkeztu zuen, Espainiako Estatua erakunde horretan sar ez dadineko helburuarekin alegia. Kasu guztietan eta aipatutako puntuari loturik erreferendum bat egin zedila eskatu zuten. Proposamen honek zazpi aldeko bozka bakarrik hartu zituen. E.P.I. eta E.E.k. E.A.J.k eta A.P.k kontra P.S.E.k aldiz abstentziora jo zuen. Lertxundiren emendapen bati esker proposamen berri bat onartu egin zen OTANez PSE eta E.A.J.ren abstentzioz eta A.P.ren kontrako bozkaz. Emendapena hala gelditu zen: "El Parlamento vasco, ante el eventual intento del Gobierno español de proceder al ingreso en la OTAN, a través de una decisión tomada por mayoría en las Cortes en el curso del año 1981, acuerda dirigirse al Presidente del Gobierno, a la Mesa del Congreso de los Diputados u del Senado, y a los grupos parlamentarios de ambas Cámaras manifestando lo siguiente.

1º Esta cuestión transcendental no debe plantearse en la actual legislatura. Debe congelarse hasta las elecciones generales de 1983, haciendo que el tema esté presente en las propuestas electorales y, por tanto, en la decisión del voto popular.

Ello permitiría discutir, en el marco constitucional y con la participación correspondiente del Parlamento, la renegociación de los acuerdos bilaterales con los USA, pero separando de ello el tema de la OTAN.

2º En cualquier caso, una cuestión de tanta trascendencia de ninguna manera podrá ser resuelta por una votación de mayoría en el Parlamento español. Cualquier decisión habrá de ser adoptada por medio de un referendum al efecto".

Geroztik hona, beste hainbeste legezko eta ezlegezko proposamenak etorri ziren.

Guzionen laburpen bat ematerakoan beste lege garrantzitsu batzu aurkezteko asmoa du euzko gobernuak. Aipatzekotan, ondokoak aipatuko genituzke:

1.- Instituzio legegintza

a) Erakundeen egoitzei dagozkienak.

b) Gobernuari dagokiona;

c) Herrialde historikoei dagozkiona;

d) Protokoloari eta euzko himnoari dagokiona;

f) Autonomidun erakundeei dagozkienak.

2.- Sektorezko legegintza

2.1. Ekonomi eta Ondasun atala.

a) Zabaltzearen gastuen programaketari buruzko legea eta 1980.ean euzko gobernuaren egiturari dagokiona; b) 1981.rako presupostu legea; c) presupostu lege orokorra.

2.2. Lurralderako politikaren atala

a) Ingurugiroari dagokion antolaketa eta beronen hesparrua b) Beroni buruzko planteiamenduen ideiak mugatu eta erabakitzea.

2.3. Lan atala a) "Euskadi"-ko kooperatiben araudia.

2.4. Garraio, komunikabide eta itsas arazoen atala.

a) Zamaldan kontratapenaren gunei buruzko legea.

2.5. a) EUSKARAZKO ALDIZKARIEN BABESTEKO LEGEA; b) Euskal zinematografiari babesteko legea; kultur eta arte mezenasgoaren pizte eta bestearen legea.

Konturatu garenez, guri zuzen zuzen dagokigun lege bat ba dago guzioien artean. Euskal aldizkariei dagokiena hain zuzen. Asmoa dela, lege guztiok 1980.ko azkenaldi honetarako onartuak izatea.

Eta Hala bedi legeegileek Gazteizeko Diputazioan biltzartuko diren bitartean, konpainia ona edukiko dute dudarik gabe.

Hara bestela argazkia! Kristo gurutzatua, Doña Isabela lehena eta Don Felipe V. Baitute konpainiatzat. Euzko legebiltzarrearen ukiezintasunaren eta neutraltasunaren ezaugarria, alegia.

E.H.


Euskal Herria

Antzerkia Euskal Herrian, uda lorea ote?

"Independiente" edo "amateur" taldeak alde batetara utzita, hoiena arlo guztiz ezberdina baita, Euskadin ba dirudi teatroa (teatro profesionalaz ari naiz, noski) udan bakarrik daukagula. Eta egon garen 80.eko uda hontan ez da salbuespenik izan. Hortaz, hainbeste konpainia ibili da gure herri eta hirietan zehar, era askotako lanak antzeztuz.

Panorama honen barruan aipamen berezia merezi du aurtengo Bilboko kasuak. Euskal "Broadway" zirudien Bizkaiko hiriburua Abuztuaren bigarren hamabostaldian, eta Donostiako Zinemaldian egoten denaren antzeko giroa sortu zen: inoiz baino konpainia gehiago izan dira, inoiz baino kalitate handiagoko antzerkiekin, eta inoiz baino lokale gehiagotan. Gainera, gauero 1,30etan jendaurreko elkar-hizketak egoten ziren erdialdeko hotel luxotsu batetan, zeinetara aktore-aktoresak, eta batzutan egilea, agertzen ziren. Eragile nagusitzat "Astoria Katea" jo dezakegu, zeren honek bere zinetoki multzo bat antzoki bihurtu baitu (nahiz eta ez beti erresultadu oso onekin), eta obra hoberenak kontratatu.

Eragozpen bakarra prezioarena izan da, 600 pezeta gehiegi dela uste baitugu herri langilearentzat. Teatroa herrikoia izan dadila nahi badugu, zaila ikusten dut hori lortzea holako prezioekin. Kontutan hartzekoa da, bai, enpresak oso propaganda haundia egin duela, bi hegazkinez eta guzti, jendea erakartzeko, eta hori ordaindu beharra dagoela, baina hala ere gehiegi iruditzen zaizkigu esandako 600 pezeta hoiek.

Arazo honi irtenbidea bilatzeko, ideia soil bat burutatzen zait, Kultura Ministeritzak subenzionatzea hain zuzen. Baina egiaz, eta ez Madrilerako bakarrik, hona etorri diren askorekin gertatu denez. Ikusi ditudanen arteko dozena erdi bat baino gehiago Kultura Ministeritzaren Musika eta Teatro Zuzendaritza Nagusiarekin ("Dirección General de Música y Teatro del Ministerio de Cultura") "elkar lanean" eginak izan baitira —esku-programek diotenez behintzat—, baina hori sarreren prezioetan ez dugu nabaritu. Madrilen adibidez, Ana Mariscalena ikusteko butakak 200 pta balio zuen, eta ume eta zaharrentzat 100. Hemen, Bilbon, ostera 500 denetzat. Hau al da berdintasuna eta teatroa laguntzea?

Komentario laburrak

Ondoren, ahalik eta laburkien, uda hontan ikusteko aukera izan dugunaren komentarioa egingo dut.

 Musikalen arloan, et betiko errebistetatik aparte (Juanito Navarro, Tony Lebranc, e.a.) bai etorri zaigula "bitxi zoragarri" bat: "Cantando los Cuarenta" zeukan izena. Vizcaino Casasena dela esaten badugu, zelakoa den suposatuko duzue, ezta? Ba bai, baina oraindik txarragoa. Izatez, libreto osoa panfleto fatxa bat da, eta 40 etako nostalgiaz baliatzen dira jendearen bihotzetara iristeko. "Ah, bai politak urte haiek!". Politak?, bai, baina denok dakigu nortzuentzat, eta ez dendetan herrenkada izugarriak jasan behar zituztenentzat, ez beren familiakoak espetxeetan zituztenentzat...

Eta hau nahikoa ez balitz izan, azken numeroan, "... banderita tu eres roja..." entzuten genuen bitartean, oso atsegin haundiaz ikusi genuen nola eszenatokikoek beren eskuak jasotzen zituzten "Plaza de Orienten" egongo balira bezalaxe. Dena dela, eta egizale naizenez, esan beharra dago ere kanta gehienak ederrak zirela, eta Lilian de Celis (eskuaren "deitailea" kenduta) oso emakume dotorea iruditu zitzaigula.

Musikala izanik, "Historia de un Caballo" ("Zaldi baten istoria") ez du zer ikusirik aurrekoarekin, beste muturrean dagoela esan dezakegu. Leon Tolstoi-ren ipuin bat da, eta gaztelerazko bertsioak, Enrique Llovert-ek egindakoa, jadanik 6 sari lortuak ditu. Aktore nagusiak Jose Ma Rodero, Francisco Valladares eta Ma Jose Alfonso dira, beste 16 edo 17 neska-mutilekin batera.

Denek elkarrekin lortzen duten espektakulua benetan ikusgarria da, "teatro osoa" zer den erakusten digu. Argumentoa sinple sinplea da: zaldi istorioa, txikitatik zaharra izateagatik hiltzen duten arte. Patizancok (horrela deitzen baita zaldia) bere bizitza kontatzen digun bitartean, gizonaren zozotasun eta harrokeria nabarian uzten ditu "zaldi hau nirea da, hori nire zaldia da... Zer uste dute gizonek? Ez dut ezer bor tizkiago gorrotatzen "nire" hitz hori baino".

Aipagarria da ere Frederik-en mimografia.

 Komedien arloan, era berean betikoak izan ditugu: Paco Martinez Soria, Quique Camoiras, Arturo Fernandez, Jesus Guzman, Mary Paz Pondal (Gracita Moralesen itzuleraren berritasunarekin)... Zerbait berri ere, esaterako Prendes familia (Luis, Mari Carmen eta Ma Jose) konpainia osatuz, eta antzerkialdi gustagarrian; eta gero arrakasta ulertezinak:

- "Violines y Trompetas" ("Txirribitak eta Tronpetak") Jesus Puente eta Juanjo Menendezekin bere hirugarren urtean. Nahiko komedia barregarria, baina ez du ezer berririk aportatzen, ez da ulertzen nola izaten duen hain arrakasta haundia leku guztietan.

Egile beraren (Santiago Moncada) beste antzerki bat ere ikusi ahal izan dugu aurten, "Salvar a los Delfines" ("Izurdeak salbatzea"), eta guztiz aspergarria gertatu zitzaigun, nahiz eta Conchita Montes aktoresa atseginak ahaleginak egin zituen ondo pasa gintezen.

- Alfonso Paso jasanezinaren "Enseñar a un Sinvergüenza" ("Lotsagabe bati Irakastea") Jose Rubiorekin eta bere 7. urtean. Hobe ezer ez esatea. Batzutan pentsatzen hasten naiz jendea ez ote den leloa.

Oraindik urte gehiago darama Pedro Osinaga iruñearrak, 10 hain zuzen, "Se infiel y no mires con quien" ("Ezintzo izan, eta ez begira nogaz") egiten, Ana Mª Vidalekin batera. Bodebil hutsa da, eta bere generoan ona dela aitortu behar dudan arren, hortik hamar urte irautera karteldegietan tarte handia dagoela pentsatzen dut. Salbuespenak salbu, niri bodebila beti "genero menor" delakoa iruditu zait eta.

Inolako sailkapenik egin gabe komentatuko ditut ene eritziz inportanteenak izan diren obrak "Zaldi baten Istoria"rekin batera.

"El Tartufo"

"El TARTUFO", Molièrena, Enrique Llovertek egokitua. Zuzendari eta antzesle nagusia Adolfo Marsillach delarik. Orain hamar urte debekatua izan zen. Bertan orduko eta gaurko pertsonaiak identifika ditzakegu, zeren tartufoak beti egon dira eta egongo baitira hipokrita, sasisaindua alegia, onarena egiten duena, astiro astiro, besteen gain, gora heltzeko.

Beharbada sinpleegia gertatzen da. Gauzak garbiegi esaten dira. Baina agian, hain zuzen ere, apropos egin dute jendeak, herriak, errazago uler dezan.

"Petra Regalada"

"PETRA REGALADA". Antonio Gala da egilea. Idazle honek egiten duen guzian bezala, poesiaz beterik dago textua, nahiz eta prosan izan. Bere ohitura denez, Galak zenbait personaia desmitifikatzen du, baina aldi hontan ez historikoak, oraingoak baizik. Lehenengo, eta oso modu argian, herrietako "kazikeak", eta gero —nire ustez hauxe da garrantzitsuena— "askatzailea" politikotxo gazte berri hori, inork ez daki nondik etorria, gu denok askatzera datorrena,. eta gure laguntzarekin tiranoak botatzen dituenean tiranoago bihurtzen dena. Hona hemen obraren mezua: "askatzailea barrutik irten behar da, geure artetik".

Inoiz ez da esaten non jazotzen den akzioa, baina zihur nago Andaluzian dela, zeren Andaluzian bakarrik eman ahal diren erlijio ohiturezko konnotazioak sumatzen dira eta.

Julia Gutierrez Cabak Petra hobetuezina antzezten du, eta besteak ez dira atzerago gelditzen.

"5 horas con Mario"

"5 HORAS CON MARIO" ("5 ordu Mariorekin"). Miguel Delibesen elaberriaren adaptazioa. Lola Herrera aktoresa eta Josefina Molina zuzendaria.

Feministatzat jo dute obra hau zenbait lekutan eta hainbat alditan. Ez zaie arrazoirik falta horrela pentsatzen dutenei, baina ez da feminista guk normalki ulertzen dugun moduan. Textuak berak ez du zuzenean ezer errebindikatzen, 60etako emakumearen bizimodua erakusten digu bakarrik. Norbaitek esan zuenez, ezer baino gehiago "hildako senar bati judizioa" da. Carmen Sotillok —Lola Herrera— bere senarraren gorputzilari gogoratzen dizkio, edo gainbotatzen hobe, erreakzio matxistak, beraren hutsegiteak. Makur txikiena ere agertzen da.

Ordu bat eta hiru ordu laurdetan jarduten du Lola Herrerak bera bakarrik berbetan, eta ez da inoizko momentutan astuna bihurtzen.

"Contradanza"

"CONTRADANZA", Francisco Orsen lehen antzerki lana. "Lope de Vega" konpainiak antzeztua Inglaterrako Isabel erreginaz hamaika leienda daude, beraren "birjintasuna" dela medio nagusiki. Hontan finkaturik, F. Orsek Isabel gizon zenaren hipotesisa ateratzen du. Hau dela eta antzerkian bi ikuspen desberdin egin daitezke, bata hipotesis historiko modura, eta bestea sexu askatasunaren defentsa bezala. Zeinek daukan inportantzia gehien, hori norberak esan behar du nonbait. Niretzat nahiko argi dago egilearen asmoa, Isabelen "anbiguedadeaz" baliaturik, maitasunari eta askatasunari ("elkarrekin harrapaladan daudela") kantu bat egitea izan zela.

Nolabait esan daiteke "Contradanza" homosexualitatearen aldeko panfleto bat dela, baian hain arte et edertasun haundiaz egina, "Gora panfletoa!" ohiukatzeko gogoak sortzen zaizkizula.

Pellicenaren interpretaketa Isabelen paperean, bestetik, oso ona da, desmadrerik gabekoa. (Kontutan hartu behar dugu holako paperetan oso tontagarria dela "amaneramiento"an erotzea, hots "maritxu"-arena egitea).

"La lozana andaluza"

"LA LOZANA ANDALUZA" ("Andaluziar neska mardula"). Rafael Albertiren ikuspena. Hemen aipatzen badut titulu hau, teorian garrantzizkoa delako izan da, baina esatekotan ez du merezi inportanteen artean egoterik.

Dekoradoak hamabi milioi koskatu zaizkie, eta Queta Claver-en interpretazioa nahiko ona da. Hortik aparte ezer ez. Argumentuan ez dago interesik, guztiz astuna egiten da. Ma Jose Goyanesek ez ditu betetzen beharrezkoak diren baldintzak Andaluziako "lozana" izateko... Deskalabroa!

"Filomena Maturano"

"FILOMENA MATURANO": Eduardo de Filippo italiarraren komedia bat da, oso arrunta eta sinplea. Izatez melodrama bat, baina batek ez daki zergatik, mundu guztiari gustatzen zaio, agian oso gizaerazkoa, humanoa, delako, edo beharbada zuzendariak fotonobela ez bihurtzea lortu duelako,... Malkoak, irribarreak eta algarak sortzen dira bi orduetan zehar.

Concha Velasco eta Sazatornil benetan ondo daude. Aitortu behar dut Saza ez zaidala inoiz batere gustatu, baina obra hontan bere papera "borobiltzen" du. Zuzendariaren eskua? Concharen papera orain Madrilen Maria Asquerinok egiten du.

"Teatroaldi" honi bukaera emateko "Akelarre" taldearen azken antzerkia ikusi genuen, eta gero Iruiñera joan ginen "Flowers" aldarrikatuaz gozatzera.

Luis Iturriren azken "erditzea"z kritikari gehienek oso antzerki ona dela esan duten arren, ez zitzaigun hainbestetarako iruditu. Antzezlariak bai direla onak, baina obra bere osotasunean ez horrenbeste. Lau esketx ziren: bat Iturri berarena, oso dibertigarria, Bilboko eta Donostiako bi familiren arteko tirabirak (J.C. Egillor-en tankerakoak); beste bat Cervantesena, niretzako hoberena, zeinean pikareska tipikoa adierazten da; eta azken biak Lope de Vegarenak, nire eritziz astunegiak, nahiz eta interpretazio aldetik zailenak izan. Izenburua: "BANQUETES DE AMOR Y RISA".

"Flowers"

"FLOWERS" ("Loreak") teatro ikuskizuna Jean Geneten liburuan oinharriturik dago. Zaila suertatzen zait zer den edo nolakoa den esatea. Bakarrik argi, musika eta mimoaren bidez Lindsay Kemp-ek eta besteek mundu magiko batetara eramaten gaituela, zeinean heriotza eta maitasuna ikusten ditugu, baina beti edertasuna dela medio. Dena da errito baten modukoa. Egiaz zoragarria.

Beraz, Ministeritzak egiten ez badu, ea udalok, Iruiñekoaren adibidea jarraikiz, hasten diren kulturaren alde lanean. Hala dadila.

Dena den, ez dut amaitu nahi zera esan gabe, Administrazioak ez daukala beti errua, edo erru bakarra behintzat, zeren Bilbon gutxienez, hain prezio garesti horrekaz teatroak bete egin dira, emanaldi asko, jenderik ezagatik, eta prezio askoz egokiagoekin.

I.A.


Euskal Herria

Erahiltzeko baimena

"HAN ASESINADO A MI HERMANO, lo han asesinado porque les dio la gana, para probar que ellos mandan"

Ez da azken albistea. Irakurria duzue seguraski nonbait, edozein egunkaritan. Halakoak maiz edo egunero gertatzen ohi dira Euskadin. Eta ez diegu kasu handirik egiten. Bortxaz aritzen diren albistei ez diegu kasurik egiten. Gainbegirada bat botatu arin, hildakoak kondatu eta aurrera. Egia esan, ez diogu jadanik ezer ezeri kasurik egiten. Ohiturik gaude.

"A mi hermano lo mataron el 25 de junio en la prisión de Basauri"

Hori dioskunak hainbeste urte pasa da gartzelan. Ez dakigu seguru, sei edo zazpi, esan zigun. Lehendabiziko aldiz oilo bat ohosteagatik eman zioten hainbeste urte. Egia esateko ez zuen oiloa bakarrik ohostu, oilotegiko atea ere hautsi omen zuen. Hauzitegian mahaiburuari barre egin omen zion, iraindu ere, ba dirudi baietz. Bata bestearekin zazpi urte irabazi zuen dohain dohainik. Ez zen egiatan urrezko arraultzen oiloa. "Claro que era cuando Franco". Geroztik ere gartzelak aski ongi ezagutzen du: "Por robar un coche te pueden echar hasta seis años" ... "por matar depende de quien mate" ... "Behin batetan Basauriko Don Andres apaizari esan nion: Si Dios es todopoderoso porqué no hace una cuesta abajo que no tenga cuesta arriba? Zigortu ninduten 40 egun zelula batetan. Apaiz haretaz, elizamaz eta Jainkoaz barre egin omen nuen. Nagusigoak nagusitasuna eta pribilegioa gordetzeko beldurra sartu behar dizu gorputz barruan... Orain Don Andresek lekutik aldatu da espiritualki. Progresistatzat jotzen du bere burua. Baina aldaketa hori azalezkoa besterik ez da izan. Presondegien araudiak berdin segitzen du, lehen bezain ustel".

..."Nire anaiaren kasua pixkat ezberdina duzu. Hura ero omen zegoen. Etxekoekin gora-behera asko eta handiak. Psikologikoki desorekatuta zegoen anaia. Mediku eta psikiatri osabidea behar zuen. Zanpaketarik ez... Haren atxilotzearen gora-beherek barre mingotsa ematen dizu. Barakaldon atxilotu zuten, geltokian. Ba dakizu zer egin nahi zuen?... Trenaren burnibideak aldatu eta aldatzekotan aldatu nahi zituen baina zorionez ez zen ezbeharrik gertatu. Amaginarreba zetorrela trenean sartu baitzitzaion buruan. Geltokiko arduradunek harrapatu zuten. Zenbait lapurretaz ere bota zioten poliziakoek gainera. Horietan guziorrekin eta trenaren atxakiarekin gartzelara eraman zuten. Ez zegoen ongi, ez. Depresio asko. Baina hori sendatzen da eta sendatzeko, medikuek gartzelatik ateratzeko baimena eskatu zuten. Hemen daukat hainbeste zertifikatu. Dena alferrik. Zamudiora eraman zuten bera hil baino astebete lehenago. Baina geroxeago beste juez (1) batek, Bilboko hirugarrenak Madrileko psikiatri-etxera eramateko agindua eman zuen eta bitartean Basaurira berriro ekarri zuten"...

Ekainaren hogeitabian, arratsaldeko lau t'erdiak inguruan, Severinok etsiturik, gartzelatik lehenbaitlehen jalgitzeko asmoa zuela, Valium 10, Sinogal, Merilil eta garbikari bat irensten ditu denak batera. Inork ez daki nondik atera zuen hainbeste pastilla. Anaiak ikusiko zuen Severino patioan eroria. Medikua behar zuela baina zerbitzu-arduradunak ez du nahi medikurik. "Yo soy el que mando y tengo la sartén por el mango". Medikua deitu omen zuela esango zuen eta medikuak ez duela ezer, esan omen dio arduradunari.

"De todas formas si se pone peor me avisan" esango omen zion medikuak zerbitzu-arduradunari.

Gaizkiagotu egiten da Severino, eta gaizkiagotzea normaltzat hartu behar den ondorioa da.

Utz dezagun momentu bat historiaren haria. Medikuak benetan gaixoa ikusi badu nola esan dezake "gaizkiagotzen bada abisatzeko"?

Zein medikuk egin dezake halako arinkeria bat? Toxikapenaren ezaugarriak diagnostikatzeko gaixoa gaizkiagotu behar al da?

Ez. —La absorción digestiva de los barbitúricos se lleva a cabo de manera rápida, de forma que alcanza los máximos niveles hemáticos en 1 ó 2 horas (Medicina 34. zk.)—.

Barbiturikozko toxikapena aurretik egon dela uste izaten denean, mediku batek erraz atera dezake ondorio argia. Izan ere, Neurologi sisteman sintomak agertzen dira: eragitea, dardarzioak, takikardiak; farmako batzuk logabetasuna eragiten dute, beste batzuk aldiz lo sakona etab. Horiek guzioiek frogagarriak izaten dira. Beraz, medikuak ba zekiela egia balitz, bera litzateke Severinoren heriotzaren erantzuleetako bat. Baina ez da horrela. Gartzelaren arduradunak ez zuen medikua abisatu.

Severinok pastillak hartu ondoren ez zuen medikua berriro ikusi.

Sei ordu t'erdi egongo da mediku-laguntzarik gabe. Erdi moraturik dagoenean, ia pultsurik gabe, hilzorian, koma sakonean orduan egiten dituzte prestaketak ospitalera eramateko. 0,45tan Basauriko Udalaren anbulantzia batek eramaten du gorputza. Minutu batzutan gorpua izango zen.

Beste gainerako guztiak berez etorriko ziren. Medikuak bakarrik dimisioa presentatuko zuen. Hauzia bideratzen den artean arduradunak berdin segituko du, berak baitu "zartagina girtenetik".

Biharamunean Basauriko presondegian presoak gose greban hasi zirenean errepresioa eta zigorrarekin erantzun zieten.

Ez da gauza askorik, aldatu Francoren presondegietan. Haren izpiritua bizitzaren eta heriotzaren jabea da. Ezin ziteken inola ere zalantzan jarri erdarazko esaera: "Quien manda, manda". Delakoa garbiegi frogatu dute Basaurin.

E.H.

(1) Epaikaria. Juge d'instruction.


Hankaz gora

Madrileko konferentzia

Mendebaldeko Estatuek Madrileko konferentzia propaganda psikologizko harma bihurtu nahi dute, antza denez, "giza eskubide" delakoen aitzaki-maitzakiak erabiliz (Afganistan, Polonia, etab, kasu). Ez litzaiguke txarra zera gogoratzea, hots, Euskal Herriko 80 abokatuk dossier exhaustibo bat aurkeztu diote lehengo konferentziari, bertako komisaldegietan gertatutako torturak, Amnesty International egitate hauen ziurtatzaile delarik, eta "inkontrolatu" famatuen ekintzak salatuz. Prestaerraza ere litzateke beste dossier bat, halakoek arestian uniformea erantzita ekiten zutela edo ultra —eskuindar banda harmadunak gobernuaren eta erregearen armadaren men-menean daudela frogatuz.

Ikusten denez, hauexek ditugu planteiamendu diferenteak eta horrengatixek trataera ezberdina daukate delako konferentzian. Tratamendu ezberdin honen sostengua zera genuke, maila edo kategoria bereiziko giza eskubideak bide daudela, alegia. Eta kategoria horiei atxekiz, arazoei bestela erizten diete.

Egoera ekonomikoaren ezaugarri nabariak

Gaur egungo egoera ekonomikoaren ezaugarri nabarienak ondokoak lirateke:

 Nazioarteko mailan atzerapen ekonomikoa. Landu gabeko produktu nazionalaren haziera gutxitu da OCDEko herrialdeetan azken hiru urteotan. Ondorio gisa, langeldiketa haziko da eta gaur egungo 20 milioitatik 23 milioitara igango da, 1981, urte erdian.

 Barne mailan industri ekintza ahultzeko joera dago.

Esportapenen indar galtzea, kontsumuaren beheraketa, biak langeldiketatik eta langilean erdieste-ahalmenaren galeratik sortuak, eta inbertsio eskasa ditugu ahuldura honen etorburu.

 Langeldiketaren gehipen zozoa eta enpleguaren erorkera zailuak sorterazi ditu ekonomi jaitsaldiak, perspektibarik ezak, entrepresa hixte eta krisiak. 1980.ean 500.000 lagun langabe geratuko dira eta langabeziak 1.800.000 pertsona hartuko ditu. Ezin bestean gehitu egingo da langabezia.

 Produktu ez-elikagarrien prezio-erritmua %20tik gorakoa da.

Ba diraute, beraz, inflaziozko tirabira bortitzek, haren erritmua % 15etik goiti dagoelarik.

1980.eko pagamendu balantzaren defizita 4.500 milioi (lau miliar t'erdi) hurreratuko da, inportapenak hazten direlako eta esportapenak urrituz doazelako. Pezetaren debaluazioa % 8koa da urteko lehenengo zortzi hilabeteetan.

 Politika ekonomikoaren bereizgarria langileen interesei erasotze etengabea da. Egoera ekonomiko txartuari eta funtsezko arazoei aurpegi emateko ez gauza izan da, ordea. Gobernu berriak politika ekonomikoa definitu, xedatu beharko du.

Telefilmeak

Gaiztoak aldatu

Orain dela hamar edo hamabost urteko tirodun telefilmeak eta oraingoak konparatzen dituen edozeinek, gauza oso sinple bat ikus dezake: onak, lehen bezala, guapoak eta eskoitiarrak dira, ordenaren eta legearen defendatzaileak. Berba batetan: "fatxa" batzu. Gaiztoak aldiz, aldatu egin dira. Lehen, forajidoak, bandidoak, lapurrak, erhaileak eta abar eta abar ziren, Orain, terroristak ala droga-saltzaileak.

Onak mantendu

Honen argibide arketipikoa EL SANTO dugu. Ulea ondo orraztuta segitzen du, baina orain lur-aire misilak tiratzen dituzten edo politiko famatuen kontra atentatuak prestatzen dituzten terroristen kontra dabil.

Aberats txorizoak

Eta benetako terroristetatik aparte, kristoren txaletak eta villak eta yate izugarrietan dabilen magnate sail bat agertzen da: disparatzen dutenen atzean daudenak dira hauk. Kasualitatez, txorizo hauk (nahiz eta ez zaien honela deitzen), italiarrak edo grekoak edo hegoamerikarrak dira, sekula ere ez iparramerikarrak edo ingelesak.

Erhailketak

Terroristak, zelan ez?, beltzaranak, ule txirikilodunak (kuskuildunak) eta bibotedunak dira. Batzutan baita arabiarrak edo beltzak ere. Erhailtzeagatik erhailtzen dute, beste batzuk eraginda ala kokoloak direlako.

Zelan edukiko dute motibo logikorik egiten dutena egiteko?

Ikusten ez den txerria

Terrorista garbiak eta terrorista lohiak beti galtzen dute. Dena dela, guri beti geratzen zaigu duda bat: nork saltzen dizkio armak terrorista horri?, ze argi dagoelako berak fabrikatzen ez dituena. Hori ez da sekula pelikuletan azaltzen, nahiz eta batzutan pistaren bat eman. Adibidez, gaizto batez esaten da CIA-tik kanporatua izan dela, edo oraindino txarrago, KGB-koa dela.

Detaile moduan, RTVE-k serie hau arratsaldeetan botatzen du, umeen orduan, Ameriketako Estatu Batuen aintza eta ohorerako zerbitzari den UCD-renarako Amen.

J.R.B.

EL PAPUS-eko TELE COÑAS-etik itzulia


Nazioartekoa

Breiz-etik zehar

Breiz edo Bretainia, hain kideko dugun Europako Herria. Nazio eta hizkuntza baztertu eta zapalduak, Frantziako estatuaren barnean.

Bere musika aski ongi ezagutua gure Herrian, kantari batzuei esker, Gwendal, Alan Stivel eta beste. Baina hau alde batera utziz, egia esateko ez dugu informazio gehiegirik Bretainiako kultura eta Herriari buruz.

Aurtengo udaran eginiko bidaiatxo bat aitzakitzat harturik, goazen azaletik aztertzera, zenbait ohartxo emanik, pixkat hobeto ezagut dezazuen.

Geografikoki, Frantziako penintsula mendebaldearenean kokatzen da eta Estatu Frantsesaren antolamenduan departamentu hauek osatzen dute, Finisterre, Côtes du Nord, Ille-et-Vilaine eta Morbihan, hauek osorik, eta beste departamentu baten zati batek ere, Loire-Atlantique, hain zuzen Nantes aurkitzen denarena.

Bertan agertzen zaizkigun izen batzu entzunak dira, adibidez, Finisterre, Cornouaille. Noski, Europak Atlantikoan sartzen duen beste mutur bat delako, eta honetan antz handia Galizarekin eta Inglaterraren hego aldearekin.

Itsasertza oso irregularra du sartu-irten askoz osatua. Hau da gogoan geratzen dena hain zuzen ere Bretainiatik bidaia bat egin ondoren. Labar biluziak, itsas higitsu batek landuak, lurmutur harroak, badia zabalak, hondar fineko hondartzak. Eta itsasoan galduta edo eta itsasbazterretik hurbil Bretainiako irlak, bakoitza bere nortasunaz: "Belle-Ile", "Batz", "Ouessant"...

Barneko Bretainiak osterantzean, ohiantxo berdeak, hauek mugatzen, eta gero eta hedatuago, laborantzako lurrak eskeintzen dizkigu.

Bretainiako hiri nagusiak itsasaldean kokatzen dira, arrantzaleak batzu, Concarneau, Douarnenez, St. Malo..., merkatariak beste, Nantes, St. Nazaire, eta bi militarrak, Brest eta Lorient.

Barnean, Rennes ez ezik, ez dugu hiri handirik.

Abelazkuntza, arrantza eta turismoa dira, Bretainiako populazioan, gehiengo baten bizibideak. Industria oraintsu arte, Loire hibaiaren estuarian salbu, eskasa izan da, eta gehiena kontserba fabrikak eta untzigintzan. Baina azken urteotan Frantziako entrepresa handi batzu lantegiak ezarriz, bai eta bertan unibertsitate laboralak kokatuz, eta bertako gazteen sakaldiari esker, Bretainiako industrigintzari bultzada handia eman zaio.

Bretainia mystikoa

Kristo jaio baino lehen, Bretainiako lurraldeak bazuten zerbait mysterios. Menhirrak inon baino gehiago aurki zitezkeen. Eta ez soilik eta banan banan, multzo ikaragarri handietan baizik. Karnag-eko (Carnac) inguruetan bakarrik hiru mila baino gehiago. Eta ez ziren, urte guti batzutan eraiki. Arkeologoen ustez, Kristo aurreko 5.000 eta 2.000 urteen tartean ezarri ziren. Eta nortzuk? Bada Galoak heldu aurreko gaizki ezaguturiko herriek. Noski teknika aski aurreratua izan behar zuten halako harriak mugitzeko, kontutan izanik, kantitateaz gainera, harri handienak 350 toneladakoak direla.

Menhir lerroztapen hauek, paraleloki kokaturik, batzu mendebaldera begira daudelarik, hemiziklo edo kromlech-etan bukatzen dira. Beste batzu elkarren artean gurutzatzen dira. Batzu eta beste astronomikoki kokaturik dirudite.

Badira ere zenbait dolmen, hauek hilobitzat hartzen dira zihurki. Lurrez estalita zeuden, eta batzuk horrela jarraitzen dute. Lurpila horri "tumulus" deitzen zaio. Ezagunena Karnag-eko St. Michel-ekoa dugu.

Fenomeno megalitiko hau, mende askotan zehar, Bretainiako bizitza mystikoari loturik joan da. Erromanoek menhir batzu, heuren zeremonietara moldatu zituzten, harrian bertan Jainko erromanoen irudiak zizelkatuz.

Kristau erlijioak ere aprobetxatu ditu, santifikatzen, gainean gurutze bat jartzen edo eta bere symboloak harrian grabatzen.

Kontua da, herriak, nola edo hala, harri hauek beneratzen segitu duela mendeetan zehar.

Bretoiera

Alde linguistikoa eta etnikoari begira, bretoiak galoengandik, frantsesengandik baino hurbilago aurkitzen dira. Bretainako mendebaldean egun mintzatzen den hizkuntza "Keltiar Hizkuntzen taldekoa da. Baina ez da Galiar Hizkuntzaren Hastarren bat, zein IV. mendean desagertu zen, baizik eta berarekin ahaideturiko hizkuntza, eta Bretainia Handitik ekarritakoa anglo eta saxoien inbasioen garaian, V eta VI. mendeetan.

Beraz Armorika-n (penintsularen izen zaharra) finkatu ziren, Bretainia Handitik zetozen iheslariek, ekarri zuten bretoiera eta bai Bretainia izen berria.

IX. mendean NOMINOE-ren erreinuan, Bretainiak bere goren puntua ezagutu zuen eta bere hizkuntzak hedapenik zabalena (ia penintsula osoa hartuz).

X. mendean berriz, batasun politikoa apurtzen da eta hizkuntzak atzerakada handia du. Bai Normandoen inbasioen erruz eta bai feudal gizartearen ezartzearekin.

XI. mendetik aurrera, bretoiera, hizketan normalizatzen da. Idatzi ere egiten da, baina Erdi Aro osoan latinetik eta frantsesetik, lan erlijioso eta moralistak itzuli baino ez da egiten. XV. mendetik aurrera baditugu lehen lan orijinalak, "Misterio" (bertako santuen bizitzekin eginiko kondairak) batzu hain zuzen.

Erromantizismoarekin hasten dira intelektualek idatzitako lanak. Batez ere 1.845etik aurrera "Hersart de la Villemarque"-k idatzitako "Barzaz-Breiz" lanari esker. Honen agertzearekin batera, bretoi idatziaren biltze linguistiko eta ortografikoa eman baitzen. Bretoi Batu hau, batik bat "Jean Françoi LE GONIDEC" gramatikariaren lana izan zen.

Gaur egun Bretainia bi zatitan banatzen da, eta hain zuzen ere hizkuntzari dagokion mugari (isoglosa) jarraituz.

Behe-Bretainia (mendebaldean) eta Bretainia Garaia (ekialdean).

Bretoia Behe-Bretainian mintzatzen da. Muga St. Brieuc, iparraldean hasi eta Vannes ondoan hegoaldean amaitzen da. Lau dialekto nagusi daude, LEONekoa, TREGUIERkoa, CORNUAILLEkoa eta VANNESekoa.

Hizkuntza literarioan lehenengoa dugu nagusi, halegia Brest, Behe-Bretainiako hiriburuaren inguruko lurraldekoa.

Gaur egun milioietik gora dira bretoieraz mintzatzen direnak. Eta beraz Keltar Hizkuntzen artean nagusi, mintzatzaileei begira bederen.

U.D.B. (Union pour la défense de la langue bretonne) elkarteak, bretoiera irakaskuntzan sartzearen aldeko kanpaina bat eraman zuen, behinik behin Behe-Bretainian. Eta lortu zuen Instituto edo Lyzeo eta Maisu Eskoletan eman zedin.

Bretainia Garaiari doakionez, Rennes II Unibertsitatean, Keltikoaren Saila dute. Aspaldidanik eskatzen dela "Keltar Hizkuntzen Instituto" bat ere.

Frantsesa da oraingoz intelektual eta ikasien hizkuntza. Ahal izango da bretoiera bestearen paperaz jabetu? Aurka, industrializazioa, soldadutza, zinea, telebista eta turismoa ditu (kontutan har, Provence ondoren Frantziako lurralde turistizatuena dela. Eta hau ulergarri dugu, Ipar Euskal Herriko itsasaldean gertatzen denari begiratuz). Zein izango da bere etorkizuna maila guztietako hizkuntza normalizatu bezala? Dakusagunez, bretoierari euskarari bezalako arazoak planteiatzen zaizkio, eta egia esan mundu osoan hizkuntza ofizial ez diren guztiei berdin. Izan gaitezen baikorrak.

Beste garaietako hedapen zabalaren ondorioz, gaur egun bretoiera mintzatzen ez den zenbait tokitan, toponimian anitz haztarren daude. Dena den Bretainia osoan genekusazkenetatik aipa ditzagun nagusiak:

- Ploe, plou, plo edo plea. Adierazten dute parrokia. Eta honela "Ploudaniel" (S. Danielen parrokia), "Ploermel" (S. Armel-en parrokia), "Pleumeur" (parrokia handia) etab.

- Tre. Adierazten du parrokiaren subdibisioa. Eta honela "Tregouet" (ohianeko auzoa)...

- Loc. Adierazten du tokia. Eta honela "Locmaria" (Mariaren tokia), "Locronan" (S. Renan-en tokia) etab.

- Lann. Adierazten du eliza. Eta honela "Lannion" (Donibaneren eliza), "Lampaul" (S, Paulen eliza), eta beste.

- Ker. Adierazten du etxea. Eta honela "Kermaria" (Mariaren etxea), "Kerguen" (etxe zuria), etab.

- Guic, gui. Adierazten dute hiria. Eta honela "Guimiliau" (S. Meliau-ren hiria), etab.

- Traon, trou, tro. Adierazten dute harana. Eta honela "Tromelin" (haraneko errota), "Tromeur" (haran handia)...

- Coat, goat, goet, hoet. Adierazten dute oihana. Eta honela "Huelgoat" (oihan garaia), "Kergoat" (oihanetxe), "Penhoet" (oihan bazterra), eta beste.

Antton Azkargorta


Nazioartekoa

Brasil, ezezagun hori

Gutariko askok Brasil-ez dakien guztia zera da, han Rio-ko ihauteriak daudela, Amazonas itzela omen dela, eta samba delako dantza dantzatzen dutela; eta... zer gehiago? Zer dakigu herri handi horren jendeetaz, bizimoduaz, antolaketa sozio-politikoaz, bizitza kulturalaz? Ezer gutxi, kasu gehienetan.

Nik honetazko informazio pixkat daukadanez gero, dakidana baten bati interesa dakiokelakoan, eta gainera. Hego Amerikako aktualtasuna, zoritxarrez, inoiz baino handiago delakoan, hau idaztea bururatu zait.

Derragun, hasteko, Brasil hain estatu handia izanik, ezin dela hango irudi global bat eman, zeren eta herrialde bakoitzean, egoera desberdina dagoen. Baina saiatuko naiz ahalik eta irudi bateratsuen bat ematera.

Brasil-en hedadura ia Europa osoarena Izanik, aurtengo biztanleen kopurua ehun eta hogeitamairu miloitakoa izan da: jendea, gehienbat, portugaldar kolonitzaile eta hara eramandako esklabu afrikatarren seme-alabak dira. Ba daude ere aspalditik bertakoak direnetakoak, baina ez asko, eta batez ere, Amazonas hibaiaren inguruan.

Hango lurra oso aberatsa da; alde batetik, klima bero eta heze delarik, lurremaitza oso handia da; hala, kafea, seska, kakaoa, artoa, arroza, ekilorea, soia, eta fruituak kantitate handitan ematen dira han.

Bestalde, mineralen aberastasuna ezaguna zaigu aspalditik: burdina, urrea, zilarra, bauxita, diamanteak, sufrea, eztainua, uranioa azken denboretan, etab.

Industriak ere, pausu handiak eman ditu azken urteetan, eta orain, Brasil Hego Amerikako estaturik industrializatuena dela esan daiteke.

Hau dena ikusirik, bizitz maila altua dela pentsa daiteke, eta horrela izan zitekeen, jakina, ondoren adieraziko ditudan gauzak gertatuko ez balira.

Nekazaritza, betitik edo ia, esku gutxitan egon da; hegoaldean batez ere, Andaluziako egoeraren antzeko bat aurki daiteke, h.d., hango biztanle gehienek, gutxi batzurentzat egiten dutela lan. Eta nekazaritzaren miseriatik alde egitearren, pilaka joaten da jendea zentru industrialak daudeneko hiri haundietarantz, batez ere, ofizialki, hori egitea bultzatu delako.

Baina leku horietan ez dago lanik guztientzat, eta dagoena ez da ondo pagatzen; beraz,... mixeria berriz, hirietako mendikoa baino askoz izugarriagoa delarik.

Gure herrietan ere, zoritxarrez, ohituak daude aberatsak eta pobreak daudela ikustera, baina hangoa itzela omen da, hain da nabaria desberdintasuna. Estatu hartan ez dago kasik erdiko klasekorik, baizik eta klase aberats txiki bat, eta gainontzekoak, edo ia, pobre-pobreak.

Hain banaketa txarra nola egin den ulertzeko, mekanismo ekonomikoak eta hauexek mantendu eta mantentzen dituen sistema politiko aztertzeari egoki deritzot.

Brasil, lehenik diktadore gisa, eta azkenik, hauteskundeetan ateratako botuengatik, lehendakari bezala gobernatu ondoren. 1954. urtean bere burua hil zuen Getulio Vargas-ek, Peron-en antzekoa izanda, h.d. nazionalista eta populista.

Momentu hartan, oso txarra zen egoera Brasil-en, batez ere, ekonomia aldetik, eta hain zen nahastua ezen Guda-Ministeritzak segurtatu behar izan zuela Juscelino Kubistchek-en agintzera pasatzea. Honen helburu nagusia, bere herria aurrerarazi eta industrializatzea zen, eta hori burutzeko, Brasil kapital atzerritarrari ireki zion, eta laster hartuko zuten kanpotarrek zegoen industria eta berriaren kontrola.

Lehendakari honen programa, energia, garraiobideak eta produkzio-industria desarroiloan zetzan, eta bera izan zen, ere. Brasileko irudi berria ematearren, Brasilia eraikitzea erabaki izan zuena.

Kubistchek boterean egon zeneko zazpi urteetan, asko aldatu zen estatuaren egoera; industrializapena handituz zihoan, bai, baina aldi berean, desberdintasun sozialak sakontzen ziren (adibide gisa, 1960. urtean, biztanleen 1%-ak, irabazien 20% hartzen zuen). Bestalde, prozesu horri esker, talde berri bat agertuko da gizarte brasildarrean: zuzendariak, abokatuak, injeniariak, "public relations"-ak, etab.. h.d., jabeak ez izanik, jabeen interesei lotura egongo direnak.

Egoera honekin egin zuen topo Janio Quadros-ek, 1961. urtean boterea hartu zuenean. Beraren gobernuaren helburu garrantzizkoena, inflakzioa geratzea izan zen, eta horretarako, kreditoak eta soldatak balaztatuz gainera, ez dio batere laguntzarik inportazioari.

Baina beraren gestioa guztiz anbiguo izan zan, eta 6 hilabete iragan ondoren, botereari muzin egin zionean, hain zegoen dena nahastua, ezen argi ez baitzen geratu hurrengo lehendakariaren izendatzea, h.d., Joao Goulart-ena.

Honen gobernuak, aurrekoek bilatzen zutenaren atzetik bazebilen ere h.d., desarroilo ekonomikoaren bila, gogor ekin zion erreforma estrukturak egiteari nekazaritza, bizilekuak, hezkuntza, fiskoa...

Baina ekonomia aldetik arazo latzak eduki bazituen pagubalantzaren desorekarengatik, politikoki ere ez zen ondoegi ibili zeren eskuina beraren kontra agertzen zen bitartean, ezkerra talde txikitan zegoen zatitua, nazioa "salbatzearen" aitzakiaz.

Agitazioa garaiezina izatera heldu zenean, Goulart-ek bere erreforma-programa aurrera eramatea erabaki zuen:

- nekazal erreforma.

- erreforma politikoa.

- unibertsital erreforma.

- konstituzioaren aldatzea.

- Oinarrizko aldaketetaz, erreferendumen bidez, herriari galdetzea.

Baina gehiegi izan zen hari klase dominatzailearentzat, eta boterea eta dirua galtzera zihoala ikustean, eliza atzerakoiaren laguntzaz, erdiko klasea bultzatu zuen, masa herrikoen kontrako burruka antikomunista egitera. Horrelatan, "Familia, Jaungoikoa eta askatasuna"ren aldeko ibilaldiak prestatu ziren etengabe, eta inflakzioak mintzen zuen erdiko klasea, prentsa atzerakoiaren bultzadaz, eskuinerantz bihurtu zen.

Eta 1964. urtean, martxoaren 31ean, militarrek Goulart egozten dute, eta boterea hartu.

Ondorioak erraz imajinagarriak dira: exekutiboari aparteko botereak ematen dizkiote, bera indirektuki izango da hautatua, eta garrantzitsuena dena, komunismoaren kontrako burrukara lantzatzen dira, nahiz eta agirietan, desarroilo ekonomikoa eta justizia sozialaren alde burruka egitearren boterea hartu dutela esan.

Militarren hiru lehen urteetan, ez zen hartu erabaki ekonomiko handirik, eta jende xehearen deskontentua, goraka joan zen arin, 1967. urteko amaieran, ikasleak, intelektualak eta langileak kalera irten zirelarik. Beraiek soldaten igoera eta bizitza politikoan parte hartzea eskatzen zuten soilik, baina agitazioa geldierazi nahiean, 1968.eko abenduan, 5 Akta konstituzionala dekretatu zen, zeinetan, exekutiboari legislatiboaren boterea gehitzen zitzaizkion, eta gainera, eskubide pertsonak eta sozialak desagertzen ziren.

Eta urte berean hasi zen geroago "mirari brasildarra" deituko zena, h.d. desarroilo ekonomikoaren azelerazioa, kapital eta inbertipenen internazionaltzea, eta biztanleen gehiengoa metatzetik eta aurrerakuntza teknikoetatik urruneraztea, eta irabazien kontzentrazioa.

Prozesu hau zela eta, inflakzioak goraka egin zuen izugarri, eta honi fiskoaren aldakuntzak abantailak soilik aberatsei eta erdiko klaseari ekarri zizkiola gehitzen bazaio, argi dago nola joan ziren areagotuz klaseen desberdintasunak.

Egoera hori zela, Gal. Medici lehendakariak, herriari "demokrazia" zor ziola Pentsatu bide zuen, eta hauteskundeak antolatu zituen 1970. urtean. Gobernuaren alderdiak gehiengoa lortu zuen beren alderdiak gehiengoa lortu zuen beraietan, batez ere, komunikabideetatik eman zen informazio oso zuzendurik zegoelako.

"Ixiltasunaren kultura"k tente segitu zuen Medici-ren gobernuak iraun zuen bitartean, eta denborarekin, desmobilizazio handia lortu izan dute.

Irekitasun politikoa aurrera doa, astiro baina seguru, 1975. urtetik, baina ez da ezer atera gobernuak markaturiko lineetatik, alde batetik, hau oso dinamikoa izan delako, eta bestetik, arestian aipatu dugun desmobilizazioa, eta oposizioa hain zatitua eta ezgauza izateagatik.

Beraz, oraintxe bertan, nahiz eta pluralismoa onartuta, 5. Akta Konstituzionala deuseztatua, eta egoera ekonomikoa gehienentzat gero eta txarrago diren, hor segitzen du erregiminak, boteretsu, finko, 16 urtetan zehar egin duten politika apurtzailearen fruituak dastatzen.

Noiz arte iraungo duen galdetzea alferrikakoa iruditzen zait, oraindik lan handi egiteko, eta kontzientzia asko aldatzeko geratzen da eta.

Maria Jesus Esteban


Nazioartekoa

Argentinako militarren eredua. Zientzia modernoa ez, baina jostailu atomikoak bai

"Sekuritate-krisiaren problema ia 100 urte da zaharra. Azken mendearen bukaeran, Marx-ek "Kapitala" argitaratzen du, eta jabego pribauaren karaktere ukiezina kuestionatzen du; mende honetan, hasieran, gure barne-bizitzaren espazio sakratua Freud-ek atakatua da bere "Ametsen interpretazioan"; eta 1905.ean Einstein-ek "Erlatibitate Teoria" enuntziatzen du, zeinetan materiaren kondizio geldo eta estatikoa krisitan jartzen baitu... Orduan Mendebaldeko gizonak bere sinismenak laban egiten hasi direla sentitzen du eta... baloreen Apokalipsis bat heltzen ari dela".

Ba dira lau urte eta piku Argentinan militarrek kolpea eman zutela. Ordutik aurrera, kanpotik ikusita, gauzak ongi doaz han: football-txapelketak eta Buenos Aires-en larehungarren urteurrenak irudi baikor bat ematera lagundu dute.

 Baina beste gauza asko gertatu dira. Gobernuaren ekintza oso efektiboa izan da kontrako izan daitekeen guztiaren garbiketa egiten (Harguindeguy jaunaren profesionaltasuna ukaezina izan da horretan). Errepresioa sozietateko maila guztietara heldu da, eta momentu honetan desagertuen eta hildakoen kopurua gutxitzen ari da... gai izan daitekeen inor geratzen ez delako.

Iraultza eta heziketa

Zer esanik ez, aurretik zegoen heziketa-sistema iraultza militarrarekin deuseztapenera doa. Ehun urtetan iraun duen eskola publiko, laiko eta kalitatezkoa, eskola pribatu eta konfesional baten bidez ordezkatua izaten hasi da, eta aurretik populazio-maila desberdinen biltzaile zena (pentsatu behar da Argentinako jendearen jatorri kosmopolita) orain banatzaile bilakatu delarik.

Eta heziketa-sistema berriaren kritikatzaile izan zitezkeenak erahilak edo gartzelatuak edo herbesteratuak izan direnez, Argentinako irakasleak zer esan jakin gabe geratu dira, Boteredunen ortodoxiaren zai. Eta Boterea mintzatu da. 1978.eko Azilaren 26an, Cordobako gobernuak (Argentina Errepublika Federal bat da) matematika modernoaren irakaskuntza debekatzen du, subertsibo dela kontsideratzen baita. Erabaki hau Buenos Aires-ko eta Santa Fe-ko Gobernuek ere jarraitzen dute. Hiru probintzia horietan Nazioko populazioaren 30% bizi da.

Ordurarte, militarrak ez ziren geldirik egon. Liburutegietako liburu asko debekatuak edo publikoki erreak izan ziren (besteren artean, Chomsky, Vargas Llosa, Ivan Illich,...). Unibertsitateko Sekretari Akademiko zen Aire-Harmadako Oscar Julia Generala, Marx eta Freud kriminale ideologikoetaz mintzatzen zen. Cordoba-n zeuden 50 psikoanalistetan orain ez omen da bat ere geratzen, "Siglo XXI" editoriala suntsitua. Eta abar luze bat.

Desarrazoiaren arrazoiak

Matematika modernoaren debekapenak eztabaida bat ekarri zuen Argentinan bertan. Honelako arbitrarietate bat ezin zitekeen erantzun gabe geratu. "La Nación" delako berripaperak "Nor da bektoreen beldur?" izeneko editorial bat publikatu zuen, eta zenbait jenderen eritziak argitaratu zituen (Ernesto Sabato idazlerena —fisikari ere baita— tarteko).

Buenos Aires-ko "Confirmado" eta "Extra" astekariek eman zituzten Cordoba-ko Gobernuaren arrazoiak debeku hori ateratzeko. Arrazoi garrantzitsuenetariko bat hau izan zen: Dieudonne matematikari frantsesak 1959.ean Royaumont-en egindako batzarre batetan, zera esan omen zuen: "Behera Euklides!". Eta esaldi horrekin, Matematikek zeukaten neultraltasun ideologikoa gal zezaketen, eta iraultzaren zerbitzuan harma bat bilaka zitekeen.

Hona hemen beste arrazoi batzu, "Extra"-tik aterata: "Matematika modernoak Aristoteles-ek erakutsitako prozedurak ez direnak erakusten ditu... honek gure irudi tradizionaletan konfidantza-falta bat darakar, eta subertsioa kuraiatzen du... Matematikaren zenbait gaiek "bektore" eta "matrize" bezalako hitzak erabiltzen dituzte, zeintzuk hiztegi Marxista edo subertsibo batetako tipikoak diren. Gauza berdina gertatzen da multzo-teoriarekin, zeinek, argi dagoenez, multitudeak ebokatzera eta masifikatzera jotzen baitu".

Halaber, "gurasoak matematika modernoaren tekniketaz eta kontzeptuetaz jabeturik ez daudenez, beraien haurrak ezin dute lagundu irakasleek jarritako ariketetan, problema familiarrak sortuz eta subertsio-eremu bat erraztuz". Gurasoek matematika modernorik ikasi ezin balute bezala!

Politikoen zientzia

Matematika modernoari tokatu zaiona ez da puntu bat baizik. 1977.eko bukaeran Emilio Massera Almiranteak Universidad del Salvador —Buenos Aires-ko Unibertsitate katoliko bat— delakoan ohorezko Profesore (!) izendatu zutenean egindako hitzaldian, zera esan zu zuen!

"Sekuritate-krisiaren problema ia 100 urte da zaharra. Azken mendearen bukaeran, Marx-ek "Kapitala" argitaratzen du, eta jabego pribauaren karaktere ukiezina kuestionatzen du; mende honetan, hasieran, gure barne-bizitzaren espazio sakratua Freud-ek atakatua da bere "Ametsen interpretazioan"; eta 1905.ean Einstein-ek "Erlatibitate Teoria" enuntziatzen du, zeinetan materiaren kondizio geldo eta estatikoa krisitan jartzen baitu... Orduan Mendebaldeko gizonak bere sinismenak laban egiten hasi direla sentitzen du eta... baloreen Apokalipsis bat heltzen ari dela".

Almirante-profesoreak aipatzen dituen hiru izenak juduenak izatea deigarri da, eta Darwin edo Heisenberg ez aipatzea. Konspirazio judu-komunista ote?

Zoritxarrez, Argentinako diktadura inoiz baino gogorrago dagoela dirudi: Estatu Batuek toleratua, eta errusoek suportatua, ez dirudi nazioarteko arazoek erregimena bigun eraziko dutenik. Gainera, alemanek saldutako ekipamendu nuklearrari esker, lehergailu atomikoak egiteko ahalmena hurbil dute: Zientzia modernoa ez, baina jostailu atomikoak bai.

I. Zuazo


Nazioartekoa

Kabyliari buruz bi hitz

Kabyliako gauzak gertatu zirenean, Algerian nintzelarik, artikulu horren bidez gauzatxo batzuk nahi nituzke azaldu, Algerian bertatxe ohartu ditu danak... Orain arte behintzat, "zango beltzak" eta Algerian izandako Europarrak ezik, jende guttik daki Algeriako Ethnografiari buruz.

Kabyliek ethni berberoaren (edo —imazighen— berberoeraz esan da) zati bat osatzen dute, —djurdjura— Mendietan (Kabyli handia edo altua) eta —babor— Mendietan (Kabyli txikia) kokatua. Herrialde bietatik kanpoan ere bai hedatzen da ethni berbera Algerian: Auresetan (chaouia leinnuak) —hoggar— Mendietan (touareg), Ghardaian (mozabitak), herrixka batzuk ouarsenisko mendietan eta kostaldean Tenes eta Cherchell artean. Ikusten ahal denez ez daiteke esan Algeriako herria bat dela, muga horiek guztiz artifizialak direla, Europako imperialismoaren ondorioak baizik ez direla. Nahizta errealitatea horrela izan Algeriako konstituzioak bere lehengo artikuluan (Frantziarena bezalaxe) dio "Errepublika bata da eta ezin partituzkoa"; horrek esan nahi baitu minoriak ez direla ofizialki onhartuak; benetan horixe da tristena: Algeriarrek imperialismo gogorrena burrukatu zutenak (Algeria Frantziaren partetik nazio bezala ukatua zen) systema berdiña muntatzen dute beren minorien kontra. Berberoek ez dute eskolarik beren hizkuntza aurreratzeko, Kabylian bertan daudenen geihengoak, emakumeek bereziki ama-hizkuntza baizik ez dakite (edo frantsesa pixka bat). Gizonezkoek, arabe-dun-ekin geihagotan harremanetan daudela-eta hizkuntza bi edo hiru dakizkite. Badaude kantari batzuk Kabylerazko diskoak ofizialki zabaltzen dutenak; adibidez idir, ait menguelet eta emakumezko talde bat. Kantari horiek ez dituzte zabaltzen politikazko kantuak hori ofizialki debekatua baita; baina kantu herrikoiak askotan aire moderno gaztez antolatuak (Allan Stivellek egiten duen bezala) eta kantu berriak adierazten dituzte. Ofizialki Estatu Algeriarrak kultura herrikoia dagoen bezala onartzen du; baina zoritxarrez horrelako lege batek kultura berberarentzat oztopo bat da ez baitio etorkizunarako bidea irekitzen. unibertsitatean adibidez kultura berberoak ez dauka lekurik eta hortik sortu dira aurtengo gertakizunak.

Han nengoela eritzi asko entzun nituen horri buruz, kabylena ezik zoritxarrez. Arabeek diote kabylak bizimoduz "Arrazistak" direla aparteko bizimodu bat daukatelako eta politika mailan traidoreak direla, adibidez, joan den Maiatzan eztabaida batzuk sortu dira El asnam-en (herri hau kabyliatik kanpoan dago) bizi diren kabyliar emigratu eta bertakoen artean eztabaida bat sortu zen tizi ouzoo-ko gauza zela medio. Arabeek (eta ikus puntu ofizialak ere bai) ez dute kabylera hizkuntzatzat hartu nahi dialektotzat baizik. Arabe gazte batek kabylia izan litekeela Kurdistain edo Israël berri bat (konparazio bat baldin badago behintzat!) eta errepresio gogor bat sortuko dela. Orduan nabari dago kabyliako abertzaletasun azaltzen denean. Arabeek sentimentu antikabyl bat eta gorrotoa erakusten oi dituzte. Lehenago frantses kolonialismoak asmo arrazista sartu zuen algeriar guztien bihotzetan. Theori bat eraiki zuten kabylak aspaldin europatik etorri zirela aipatzen zuena; (esan behar da hori mytho hutsa dela; hori frogatzeko ez dagoela ezer, baina oraindik jende askok horixe sinesten du); honengatik arabeak baino balio geihago zuten eta kolonialismoak izugarrizko diferentzia bat egiten zuen herri bien artean, kabyliei errespontsabilitate geihago eta abantaila geihago emanez. Gaurko Algerian ikus daiteke errespontsabilitate altuenak bai politikan bai entrepresetan kabyliarrek dauzkatela. Baita ere gauza horretaz baliatzen da Algeriako gobernuak kabyliak abertzaletasuna belzteko; prentsak zabaldu zuen kabyliako asuntua kanpoan muntatua zela eta muntatzaileek kolonialismoaren nostalgiko batzuk zirela. Baina Algeriako iraultzaren historia badakusagu nabari da kabylian beste herri aldeetan bezin bat gudari izan direla; orduan pentsa dezakegu gaurtxe kabyl gazte batzuk kabyliaren alde beren burua ematen baldinbadute ez dutela Algeriako iraultza ukatu nahi. Lehenago nahiz berberoa, nahiz arabea, bakoitzak burrukatzen ari zen frantses kolonialismoaren kontra; baina kabyliarren bihotzetan beren lurraldeko nortasuna kontserbatzea beti bizia izan da, eta orain arabizazio kanpaina aurrean beste ikuspegi bat hartzen ari da: Algeria modernoan kabyliaren nortasuna zabaltzea.

J. Lafitte


Elkarrizketa biziak

— Zer duzu maiteen mundu honetan?

Nik bizia dut maiteen, abstrakziorik gabe, bizi osoa.

— Zer pentsatzen duzu hemengo talde politikoei buruz?

Horixe: talde direla, eta denok bat egin arte, ez dugula ezertxo ere lortuko. Dena den, ez litzaidake gustatuko jende guztia eritzi batekoa izatea, baizik eta abertzaletasunean aglutinakorra aurkitzea.

— Zeintzu izen aipatuko zenituzke gustora?

Maitatu egin dutenenak: Txe, Buda, Kristo, Gandhi, Luther King, Lanza del Vasto, Rosa Luxembourg, Chavez, eta horrelakorik.

— Zer nolako literatura gustatzen zaizu?

Euskaraz idatzia dagoen ia guztia irakurtzen dut. Baina azken honetan idazle anitz saiatzen da bere nahaste mentala besteei adierazten, eta nire eritziz, maisulanik gutxi idazten da. Erdaraz, Hego Amerikako nobelagintza oso gustokoa dut, eta ideolojiaz, Ekialdeko filosofo eta olerkariek, nahiko hunkitzen naute.

— Zilegi al da belaunaldi biziak etorkizunekoengatik sakrifikatzea?

Bai, dudarik gabe. Ekialdetarren modura pentsatuz berraragituko garela, ia dibinidadea lortu arte, ez nuke zilegi, beharrezko baizik esango, zeren eta lehengo benefiziari gu geu ginateke. Eta aldiz, katolikoen modura pentsatuz ere, sakrifikatzea ez ote dute dotriña, nahiz eta beste gisara jokatu? Gehiago sakontzea mereziko luke auzi honek, baina luzeegi litzateke.

Gizona ezagutzeko aski al da nork bere ezagutzea?

Topikoetan erortzen gara, baina beure burua ezagutzen (sakonki esan nahi dut) saiatzen denak, bidea erraztuko du, eta beste gizonak hobeto konprenituko ditu.

Zer pentsatzen duzu iraultzari buruz?

Nik pentsatzen dut, gizona bihurri izan behar duela, instituzionalizatuta dauden lege eta "abarren" aurrean bederen. Beraz, hau horrela ikusirik, iraultza nahitaezkoa iruditzen zait, baina nik, bizia maite dudanez gero, ez dut iraultza ehortzailerik maite, baizik eta geure artean ezagutzen ez dugun beste iraultzaren bat. Ba dakit ordea, idealisten mundua beste galaxia batetan bilatu beharko dudala.

— Euskarak etorkizunik al du?

Euskara, guk euskaldunok nahi duguna izango da, nahiz eta maximalista bilakatu, zinez diotsuet, geugan dagoela bere etorkizuna.

— Anaitasuna aldizkariari bagagozkio, gai berririk sartuko zenuke?

Nik euskalkietan idatziriko elkarrizketak ondo ikusiko nituzke; bai eta idazle berriei eskeinitako horritxo bat beren saioentzat. Eta humorea kendu gabe, gurutzegramak eta antzekoak gehitu.

— Anaitasunaz balorapen bat egin mesedez.

Azken aletan agertu diren eztabaida pertsonalak, lotsagarri, xinple eta irrigarriak iruditu zaizkit. Euskarak bera jo du zenbait artikuloetan, eta edo ez dakit behar adina, edota ez daude nahiko ongi osatuak. Bestalde, sarritan Anaitasunaz baliatzen naizenez nire euskara lantzeko, aukera handirik ez dagoenez, Anaitasunarekin jarraituko dut oraindik.

Jokoaren baldintzak

• INKESTARI DAGOZKIONAK

 0) Irakurle guztiek parte har dezakete.

 1) Makinaz edo eskuz idatziriko hiru orrialde bidali beharko dituzu.

 2) Euskaraz. (Edozein euskalkiz). Ez kezkarik izan ortografiaz edo eta joskeraz. Zuzentzekotan geuk zuen dezakegu.

3) Asteriskoz doazen hamar galderei beharrezkoa duzu erantzutea.

4) Gehiago galdetzeko eta erantzuteko libre zara.

5) Izengabetasuna gordeko da inkesta guztietan. Hala ere bidaltzaileak karnetaren zenbakia, zuzenbidea eta izena bidali beharko ditu. Alderantziz, ez da argitaraturik izanen.

• IKERKETARI ETA PUNTU EMATEARI

 1) Irakurle guztiek parte har dezakete.

2) Anaitasunako erredakzioa, idazleek edo eta kolaboratzaileek ezin dute atal honetan parterik hartu.

3) Postaz, eta bidaltzailearen izenarekin batera, ematen dituzun puntuak garbi azaldu beharko dituzu, puntuazioaren laukitxoan gurutze bat markatuz.

 4) Berdin egizu ikerketari dagozkion galderekin, laukitxoan gurutze bat markatuz.

Puntu ematea

Elkarrizketa honi zuk zenbat puntu ematen diozu?

Ingura ezazu biribil batez

-5 -4 -3 -2 -1 0 +1 +2+3 +4 +5

Zure uztez, elkarriztatuak ondoko adina duke:

16tik - 23raino

23tik - 31raino

31tik - 39raino

39tik - 47raino

47tik aurrera

Zure ustez elkarriztatua:

emakumea da

gizona da

Zure ustez elkarriztatua:

hiri handi batean bizi da

herri handi batean bizi da

herri ttiki edo baserrian bizi da

Zure ustez elkarriztatua lanbidea duke:

Esku langilea

langile espezializatua

Arrantzalea edo Baserritarra

Goi mailako kuadro teknikoa (ekonomista, injeniadore, peritoa, medikua, abokatua), irakaslea, kazetalaria, etab)

Behe mailako kuadro teknikoa (Bulegolaria, idazkaria, ajentea etab)

Entrepresa ttiki baten jabea

Maizterra

Goi burjesia


Gaiak. Pedagogia

Udako ihardunaldiak

Freinet mugimenduaren VII. Biltzarrea

Irakaskintzan dihardugunoi Udak hainbat eta hainbat ikastaro eskaini ohi dizkigu: ADARRA, UDAKO EUSKAL UNIBERTSITATEA, eta abar luze bat, noski.

Udan, halaber, ospatu ohi dute Freinet mugimenduko irakasleek beren biltzarrea. Aurtengoa zazpigarrena izan da eta Asturias-en ospatu dute. Euskal Herrian ez du mugimendu honek eragin haundirik, baina interesik duelakoan hemen doaz zenbait ideia eta oharpen.

Historiaren hildotik

Mugimendu honen sortzailea, Celestin Freinet, Gars-en (Frantzian) 1896.eko Urriaren 15.ean jaio zen. Majistergoko Karrera egin ahal izan zuen. Europako gerlan, 1916.ean hain zuzen, biriketan zauriturik suertatu zen. 1920.ean, hospitalez hospitale ibili ondoren, Frantziako Hegoaldera dator maisu eta eskolan sartu bezain laister bi gertakariz ohartzen da: 1. Eskola Normaletan ikasleari eman ohi zaion prestakuntza ez da haurrentzat interesgarri. 2. Gaixorik aurkitzen delarik, ezin du klasea beste maisuen gisara eraman, egun osoz hitz jario batetan.

Honela, klasearen orientabide berri bat asmatzen du, bera guttiago mintzatuz eta hitza haurrei utziz. Hemendik sortzen da Mugimenduarentzat hain garrantzizkoa den "testo librea". Haurrak nahi dutena, sentitzen dutena, bizi dutena idazten dute, eta ez inposatutako zerbait. Eskolatik kanpo ere lan egiten dute, beren ingurua ezagutuz, gustatuz eta ikertuz.

Haurren espresioari eta ibilaldi haietatik sortu ohi ziren lanei jarraipena emateko, haurrek erraz maneia dezaketen inprenta egiten du. Inprentaren bidez inprimatzen dituzte haurrek beren lanak eta lan guzti hauen bildumak "Bizitzako Liburua" darama izenburutzat. Eta hemendik sortzen da Freinet-en beste teknika berri bat. Lehen aipatu liburua, hain zuzen, Bretaña-ko Herriska batetako eskolara iristen da eta hango haurrek, orriak pasatzerakoan, harriturik geratzen ziren, Probentzara bidaia egin bailute sentitzen baitziren. Bretañakoek ere berea egin zuten eta hor eskola arteko elkartrukatzea.

Freinet-ek eta bere lankideek argitaratzen zuten "L'Educateur Proletarien" aldizkariaren bidez mugimenduaren ideiak eta lan pratikoak zabalduz zihoazen. 1927.ean ospatu zen lehen biltzarrea.

1928.ean S. Paul de Vence-ra doa edo; hobeki, bidaltzen dute. Betiko hildotik jarraitzen da: testu libreak, inkestak, eskolako kazeta eta bere pedagogiari dagokion guztia. Baina, normala denez, jokabide hau ez da denen gustokoa, burjes eta aberats jendearena ez behintzat. Eta hemen hasten dira bere aurkako kanpainak. idaztiak, informeak eta kasu hauetan erabili ohi diren bide eta artimania guztiak. Azkenez, lortzen dute bidaltzea. Baina, bere pentsakera eta jokabideari amor eman gabe, basoz inguraturiko etxe bat bereganatzen du eta han jarraitzen zaio lanari. Hau dena 1935'eko urte inguruan ematen da.

Bigarren Gerla Mundiala eman bezain laister, 1940.eko martxoaren 20an detenitzen dute. 1941.ean fascisten aurkako gerrilan parte hartzen du. 1947.ean Vence-ko, eskola berrikitzen da. Mugimendua zabalduz doa Europan zehar. 1966.eko Urrian hil zen.

Ideologia

Freinet-en Mugimendua ez da, Pedagogia hutsari loturiko zerbait. Ez da Pedagogizismo huts batetan erori. Hasera haseratik oinarritzen da ideologia garbi batetan. Aski da Freinet-en bizitza ezagutzea. Baina, azaletik bederen, zehatz dezazun ideologia hori.

Eskola da, noski, klase zapaltzaile eta dominatzailearen aparailu ideologikotariko bat. Eskolaz baliatzen da, klase dominatzailea bere interesak defendatzeko, bere ideologia aparailu horren bidez trasmitituz eta "heziketaren" bidez produzio eta gizarte moldea birsortuz. I924.ean, Freinet-ek "Vers l'Ecole du Proletariat" (Proletargoaren Eskola batetaruntz) izenburuko lanean eskolak eman ohi duen ideologia salatzen zuen:

"Hemendik aurrera, justizia, anaitasuna, aberria edo Gizateria hitz borobilpean gordetzen dira ekintzaren benetako mugigarriak: kapitalisten interesak."

Freinet-ek ez du sinesten hainbeste aldarrikatzen den eskola neutral hortan. "Eskola aseptikoa, haur guztien zerbitzutan dagoen eskola, aldarrikatzen dute boterea eta dirua dutenek, baina, eskola oro bezala, eskola bakoitza sortu eta zuzentzen dutenen zerbitzutan dago".

Beraz, garbi dago Freinet-entzat eskola gizarteari, eta konkretuki, giza klase bati loturik dagoena, eta eskolak zerikusirik baduela gizarte honen aldakuntzan.

1976. urtean Salamanca-n ospatu zen III. Biltzarreak honela zioen: "Heziketa zera dela uste dugu: Pertsonaren askapena, lagunkidetasunean dihardugularik, zapalkuntzarik gabeko gizartea sortzen joan gaitezen, giza klaseak desegin arte. Hau gizarte sozialista batetan bakarrik izanen da posible".

..."Langileriaren eta Herri Langilearen burrukan murgildurik gaude klaserik gabeko gizartearen eraikuntzan".

Mugimendua konszient da eskolak ez duela gizartea aldatuko. Baina, halaber, konszient da beste zenbait arlotan dihardutenekin batera lan eginaz, eragin eta garrantzi haundia duela. "Ez dago eskubiderik aitortzeko —diote— sistima politikoaren aldakuntzaren alde burrukatuko garela eta hori lortzen dugunean pedagogia aldatzen saiatuko garela. Hau ez da egia. Sozialista deitu Herrialdeetan gertaturikoa froga.

VII Biltzarrea

Uztailaren 7tik 12arteko aste barnean Oviedo-n ospatu zen. Asturias, Andalucía, Aragón, Euskadi, Canarias, Baleares, Cataluña, Valencia, León, Castilla, Murcia eta Galicia-ko ordezkariak bildu ziren.

Espainiako Estaduari gagozkiolarik, Mugimendua Estadu mailan eratua dago eta Eskualdeko eta Nazionalitate bakoitzeko taldeek, federakuntza forman, osatzen dute. Eskualde edo Nazionalitateko talde bakoitzak autonomia osoa du eta bere biltzarreak ere ospa ditzazke.

Geuretzat hain garrantzizkoa den pundu honi buruz, 1976.ean Salamanca-n ospatu zen VII. Biltzarrean argi agertzen da mugimenduak Espaniar Estaduko nazionalitateei dien begirunea eta errespetoa. Zera zioen:

- Nazionalitateen onarpena.

- Nazionalitateetako kulturaren berreskuratzea, defendatzea eta desarroilatzea.

- Mugimendua Estadu mailan MCEP (Movimiento Cooperativo de Escuela Popular) deitzen da. Gero, nazionalitate mailan lekuko hizkuntzaren arauerako izena har dezake. Esate-batetarako, Gailegoak beste izen batez deitzen dira eta aldizkari bat ere gailego hutsez argitaratzen dute. Estadu mailan aldizkari bat argitaratzen da, nola izenburua hala edukia lau hizkuntzatan idatzirik.

- Biltzarreak bi zati izan ditu: bata teorikoa eta bestea praktikoa. Teoria mailan, gaurko egoera politikoa aztertu zen (lehenik talde txikietan eta gero asanbladan), mugimenduaren eginkizuna eta abar... Freinet-en jokabideari jarraiki, garbi dago gaur Gobernutik ezarri nahi dizkiguten legeak eta plangintzak ezin daitezkeela inolaz ere onar eta gero eta gehiago burrukatu behar garela Eskola herritarra, dohain, laikoa eta pluralista eta, hemen jakiña, euskaldun baten alde.

Granada-ko ordezkari batek zionez "mugimenduaren zutabe nagusiak hauek lirateke: Heziketa haurraren desarroilo oso bat bezala eta ez inposapen gisa; haurraren bereizkuntzarekiko errespetoa eta eskola herritar baten eraikuntza, guraso, haur eta irakasleak partaide direlarik. Autogobernaturiko eskola baten alde gaude, beraz Ikastetxeetako Idearioaren kontra. Eskola bakoitzak gurasoek eta haurrek nahi dutena izan behar du".

Arratsaldez, seminario pratikoak. Hemen, urtean zehar irakasleek eskoletan egin duten lana agertu, aztertu, kritikatu, baloratu eta elkar zabaldu.

Seminario hauek ospatu ziren:

1.- Denbora librea eta koloniak.

2.- Matematika

3.- Komunikapena.

4.- Eskolaurrea. Irakurketa eta idazketa.

5.- Globalizapena: eraketa eta ikerketa lehen etapan.

6.- Inguruaren ikerketa.

7.- Klase gaien prestaketa eta argitalpena.

Euskal Herritik ere bazen ordezkaririk. Hernaniko Langile Ikastolatik, Bizkaiko Estatal Eskoletako batzu eta Iruña eta Gazteizko beste bakarren batzu osatzen dute Euskal Herriko taldea. Gutxitxo, noski, ene iritziz, jakiña.

Mugimendukoek, Euskal Herrian hala Estadu mailan, aportapen interesgarririk eskaintzen die Udako Eskolei. Euskal Herrian, ADARRA taldeak antolatzen duen Udako ikastaroan badute parterik. Seinale ona da, noski meta mugimenduaren gaurkotasuna eta balioa adierazten du.

FELIPE IZAGIRRE


Gaiak. Zientziak

Bizitza patentatua?

Petrolio-lohiune erraldoiak ezabatzeko prozedura kimikoak (detergenteak nagusiki) nahiko ez zirela ikusirik, laborategi askotan prozedura biologikoak saiatzen hasi ziren. Beste toki batzutan bezala, General Electric multinazionalak Schenecktady-n, New York-en, dituen laborategian ere hidrokarburu-jatun diren bakteriekin experimentatzen hasi ziren 70 hamarkadaren hasieran.

"Animalia" berri bat

Laborategi horretan, Indian jaiotako Ananda M. Chakrabarty izeneko biologilariak "Pseudomohas" deituriko bakteriekin lanean zihardun. Gauza jakina zen bakteria horik hidrokarburuen kateak apurtzeko ahalmena zutela. Zientzilari honek zera aurkitu zuen, hidrokarburuak apurtzeko ahalmenaren erantzuna zeukaten geneak ez direla bakteriek duten DNA bakarrean aurkitzen, baizik eta zelulan zehar aurkitzen diren plasmidoetan. Gero, bakteria batzutatik plasmidoak ateraz eta beste bakteria batetara translandatuz, petrolioaren hidrokarburuak jateko ahalmen izugarrizko bakteria beri bat sortu da. Bakteria berri horik beharrezko diren arte izoztuta manten daitezke.

Petrolio-isuri bat dagoenean, bakteriok petroliora bota daitezke, eta egun batzutan petrolio proteinatan eta karbono dioxidotan transformatua geratuko litzateke. Bukaeran, petrolioari esker ugaldutako bakteriak, gosez hilgo lirateke.

Bakteriak patentatzen

1972.ean General Electric-k eta Chakrabarty-k bakteria berri hori patentatzera eraman zuten. Eta problema legalak hasten dira. Bakteriak patentagarriak dira, plastiko berri bat bezala edo produkzio-teknika bat bezala? Beste alde batetatik, landareen gurutzamenduen ondorioz lortzen diren barietateak ez badira patentatzen, zergatik bakteriak bai?

Gorabehera luzeak pasatuta, 1980.eko Ekainan Estatu Batuetako Tribunale Gorenak bakterioak patenta daitezkeela erabaki du. Erabaki honek ondori ugari ekarriko ditu. Jadanik, Inginadoretza Genetikoaren ondorio diren 100 organismo baino gehiago itxaroten ari da patentea, eta, behar bada, salmenta. Hor dago, adibidez, intsulina-sintetisatzaile den E. Coli-ren aldaketa bat. Patente-lege honen bidez, honelako "Produktuak" eskuragarriago izango dira, eta lapurreta zientifikoa (patentatu gabeko produktuak" eskuragarriago izango dira, eta lapurreta zientifikoa (patentatu gabeko produktuen artean ugari dena) nolabait gainditua izango da.

Perspektiba zabalak

Biologiaren eta Biokimikaren alorrean inginadoretza genetikoak duen eremua amaigabea da. Momentu honetan —eta urte gutxi barru gehienak ezagutuko ditugu— hauetaz pentsatzen da: airearen nitrogenoa zuzenki fixatzen duten "mamutzak", fertilizatzaileen dependentzia gutxituz; erregai bereziak sintetisatzen dituztenak; fotosintesiaren etekina areagotzen dutenak; aminoazidoak sintetisatzen dituztenak; industria kimikoaren poluzioa degradatzen dutenak; inguramendua zikintzen duten metaleak eta plastikoak aldatzen dituztenak; mineraletako metaleak kontzentratzen dituztenak, eta zaborretatik bereizten dituztenak; eta abar luze bat.

Beste zenbait ondorio

Hala ere, problema batzu aurkitzen dira. Adibidez, noiz esan daiteke bi mikroorganismo berdin direla, eta patente bakar baten pean daudela? Aldakuntza minimo bat nahiko izango da beste patente bat betetzeko, laborategi biologiko batetan lan egiten duen ia edonork bere patente propioak ukan ditzake, eta hauziak ugari izango dira.

Baina zientifikoen patenteen arazoa ez da ezer bakterion erabilmendu ez-kontrolatu baten ondorioekin konparatuz. Bakteria petrolio-jatunak petrolio-gunetara heltzen badira —eta nahiko da bat heltzea— gune osoa desagertuta geratzeko. Eta ba dirudi arrisku hori ez dela arbuiagarri, oraindik ez baita, laborategi hiperseguruetatik kanpo, sekula erabili.

(A! ikasle ingenuo batek pentsatzen badu honelako organismo bat aldatu eta negozio ikaragarri bat egitea, ahanztea hobe, explotazio komertziala eta irabazpenak laborategiko jabearen eskuetan geratzen baitira).

I. Zuazo


Gaiak. Zientziak

Eboluzionismoa eta kreazionismoa Estatu Batuetan

1925.ean Tennessee-ko den Dayton izeneko hiri txikian Estatu Batuetako judizio hospatsuenetako bat zelebratu zen. Bertan, John Scopes, biologia-irakasle bat, epaitua izan zen eskolan bizitzaren jatorriari buruz Bibliaren kontrako teoria eboluzionistak azaltzeagatik. Orduko abokatu famatuenak alde eta kontrako portaerak defenditu zituzten, orduko denboratako Estatu Batuetako eskualde txiroenen eta integristen batetatik etorritako juratu baten aurrean. Irakasleak eta eboluzionistek galdu egin zuten judizioa, eta hura lanetik egotzia izan zen. Ordutik lurrera, Estatu askok eboluzioaren irakaskuntzaren kontrako legeak aprobatu zituzten. Hala ere, orain dela hamabi bat urte, Estatu Batuetako Justiziako Gorte Nagusia inbalidatu zituen lege horik, Konstituzioaren kontrako baitziren.

"Kreazionismo zientifikoak"

Baina, hala ere, kreazionismoaren aldeko erakundeek ez dira horrekin baretu. Orain textu-liburuetan eta irakaskuntza "denbora berdinaren" lorpena dute helburutzat. Nabarmen da ikustea mogimendu honen atzean ez dagoela erakunde erlijiosorik, dirudienez, Konstituzioaren 1. Zuzenketaren kontra ez joatearren (Zuzenketa honek eskola publikoetan doktrina erlijiosoen azalpena debekatzen du).

Momentu honetan, kreazionistek ematen duten argudio nagusiena hau da, kreazionismoa, behar bada, ez da doktrina zientifiko bat izango, baina gaur egunean eboluzionismo zientifikoak duen oinarri zientifikoaren adina ba du. Eta Biologia Eboluzionistan agertzeri diren desakordioak aipatzen dira zientifikotasun gabeziak bezala.

Gaur egunean, irakaskuntzan denbora berdina exigitzen duten legeak zenbait estatutan aprobatu izan dira, eta beste batzutan aurten, segurasko, pasatuko dira.

Talde zientifikoen erantzuna

Harrigarria da Estatu Batuetan dauden zientzilarien taldeak lege horien kontra oraindik ez azaltzea. Antza denez, geologilari, biologilari eta antropologo gehienek ez dute diskutitu nahi beraien zientzien oinarriak planteamentu ez-zientifikoak dituzten kreazionistekin. Baina, orain legearen indarrez, behartuak dira doktrina kreazionistak irakaskuntzan azaltzen, eta hasiera bat bezala, ikuspuntu ez-zientifikoen eskolan sartzearen kontrako informazio-sare bat muntatu da.

Honela, Iowa-n, "denbora berdinaren" aldeko lege-projektu bat atzera joan da Iowa Academy of Science delako erakundearen eritzia onartuz. Baina Iowa salbuespen bat izan da. Unibertsitate askotan ikuspuntu kreazionistak ere azaltzen hasi dira, bertatik ateratzen diren lizentziatuek irakaskuntzan ari direnean, guraso eta ikasleen argudioak ikas ditzaten eta legeak bete ditzaten.

Problema hau gero eta grabeago bilakatuko da Irakaskuntzaren Askatasunaren izenean ikasleek eta ikasleen gurasoek, legearekin, ahi dituzten astakeriak irakaskuntzan sartuko dituzte, eta nork daki?, behar bada 1925.ean gertatutako judizioa errepikatu egingo da, zientifikotasuna publiko ez-jakitun baten eskuetan hauzitzen delarik.

I. Zuazo


Komunean irakurtzeko gaiak

Gertaera-ren Birjina

Urtero, Irailaren 18an, Karrantza haraneko jai nagusia ospatzen dugu, hau da, delako "Gertaeraren Birjina"-ren jaia (gaztelaniaz "La Virgen Del Suceso"), eta, niri biziki laket zaidala geure historiatxoan burua murgiltzea, ez naiz geratuko honetaz dakidana azaldu gabe. Noski, aurrez aurretik esan behar ez diedala kasutxorik ere egiten jai honen sorrerari buruz entzuten diren gezurrezko historiei ("Gertaera" hori erlijioarekin lotuz). Nik, aztarnak oro aztertu ditut eta ba daukat egia osatzeko gairik. Gutxi gora behera, horrela dateke:

Orain direla urte asko, euskaldunen askatasunez beteriko odola kristauen gaiztakeriak oraindik pozoindu gabe zegoen garaian (hots, oraindik "hereseak" ginen garaian), orduan, "gertaera" guztiz arraro bat jazo zen Karrantzan, ikaragarria! Birjinitatea ezagutzen ez zen gizarte batetan, zeinetan florenciarrek, Veneciarrek eta Bocaccio-ren Decameron-eko gainerako osteek kopiatuko zituzten akelarreak egiten baitziren, GIZARTE HORREXETAN, egun batez, birjina bat! agertu zen. Jakina, gure arbasoak (neureago Karrantzan jazo zen eta, denonak izango direla suposatzen dut baina) sor eta lor geratu ziren, zekusatena sinestu ezinik. Ez zekiten nola erreakzionatu "GERTAERA"ren aurrean.

Egin zuten lehen-lehena, Urkiola-ko errainetan aurkitzen diren karpeetara joatea izan zen, hurbiltzen zen izurriaren kontrako arriskuaren aitzinean, ILARGI adiskidearenganaino igon zen eguzkitar izpien eskutik. ETA, prestagai batzu lortuta, zirimola modura itzuli zen bere ilunezko gelara espeziaren nahaski askatzailea prestatzeko. Karrantzar haiek, sorrago eta lorrago, itzuli egin ziren hain sotilki prestaturiko katxondinarekin eta bi litro gutxienez injektatu zizkioten birjina hari.

HASIERAN, ez zuen erreakzionatzen. Ostera, poliki-poliki, hain keinuketa eta gogo lizun eta aldiztoak dibujatuz joan zitzaizkion, halakoa izan zen bere antibirjinitatezko oihua, non gure jentilgizonak ez ziren instan batez ere duda-mudatan egon. Momentu hartan haran edderra besarkatzen zuen ostadarraren bi muturrak batu zituen elkarbatze bat egin zuten. Eta, ostadarraren kolore guztiak, gardentasuna galdua, ezin agortuzko orgasmoaz nahastu ziren. Birjina desbirjinduak, gehiago eta gehiago nahi zuen. Asaezina zen. Eta hain izan zen handia obuluekin dantzatu esperma-kopurua, ezen anaitasunezko elkarbatze hartatik karrantzarño franko jaio baitzen. Horrexegatik, egun, Irailaren 18 guztietan, karrantzar guztiok gordetzen dugu sortuak izan ginen egunaren oroipena, eta "Gertaeraren Birjina" beneratzera joaten gara urtero.

Karlos Santisteban (Irailaren 18an)


Liburu

Euskeraren mundutxoan geratzen bagara, 1545. urtean jaiotzen naiz mundura ni. Mundutxo hau mundutzar bihurtzen badugu, askozaz lehenago, baina utz ditzagun geure ez diren saltsak (gezak izaten baitira) eta barnera gaitezen geure otarrean. Geure otarre apalean.

Etxepare delako batek erditzen nau urte horrexetan eta goratu egiten du zipriztintzen nauten hitzak. Orduan, hasten dut nik neure burruka existentziala giro aurkakor batetan: apaizok ez beste arduratzen dira nitaz. Eta nola esan beraiei tenore horretan haien laguntza laket ez zaidala? Superbizitzeko halako-holako joku batetan sartzen naiz beraz eta denbora berrien zain gelditzen naiz. Itxaropentsu. Ehundaka urte iheslari joan dira eta gauzok samartxo aldatu dira, hala ere, oraino ez nago pozik. Bide ezkutuak bilatu nahi nituzkeenean, ez dut gidaririk aurkitzen ezta ere pozgarririk. Ni ez naiz aberrigabeko liburua. Liburu Euskaldun dut izena nik eta uste dut Euskal Herrian nahiko garbi dagoela dagoeneko zer den aberria, zer den langileen aberria eta zer den internazionalismoa. Ez dut hasiko beraz polemikan, eztabaidaka. Bakar bakarrik euskal liburutasunaren trajikomediaren berri eman gura nuke, ez dadin esan hemen teatrorik egiten ez denik. Gaurko liburu honek, laguntasuna, konpresioa, leialtasuna behar-behar ditu: ezin dezake aguanta beti giro berdina, aldatu behar du eta adiskide minak edo ta ez hain minak baina bai adiskide dauzka beharrezko. Eta gizarte paternalista, moralista eta matxista hau onartzen ez badigu ere, liburuok, natalitate indizea goratu behar dela uste dugu eta dibortzio eta antisorgailuen kontra pronuntziatzen gara. Liburu gehiago behar dugu geure baratzean euskal generoen eta letren fraternitatea iraunkorragotzeko eta euskal pentsaera guztiak euskeraz libururatzeko. Hemendik ere esango dugu gogorregi gertatzen zaigula euskal liburu gixagaixooi "kultur hitz" gehiegiz geure orriak betetzea eta baita ere gure irakurleak aspertzen direla nobela bakoitzean hiztegi berezi bat ikasi behar dutenean. Aspektu honetan, MIKELDITARRAK delakoak nahiko buruko min ematen badigu, EKHAITZA-k gehiegizko iruditzen zaigu. Liburu gorrotatuak jai dauka Euskal Herrian eta edonon. Aristokrata izateko oraingoz ez dugu gogoa, apal izaten jarraitu nahi dugu, baina izaten.

Liburuok ba daukagu ere sexualtasuna eta ez dugu nahi bazterturik izan. Ideia guztiekin erlazionaturik egon nahi dugu. Posizio guztietan nahi dugu larrua jo. Euskera pornografikoa behar dugu geure hoztasuna bentzutzeko eta euskal liburuaren esperma mundu orotan zehar sakabana dadin.

Karlos Santisteban


Gaiak. Solaspausa

Lumadunen "rentrée"-a

"Anaitasuna"tik bota egin ez banaute, egin beharko zuketen (hainbat hilabete da horrialde hauetan ezer idatzi ez dudala...). Izan ere, Euskararen leihaketen prestatzeak ez zidan beste edozertarako astirik uzten.

Baina udaldiaren parentegiaren ondoren hemen naukazue berriro lanean luma eskuan: "la rentrée", "la vuelta al cole" da. Testu liburuak erosi, istantzia berriak bota, lehenengo lagunak agurtzea, bileren egutegi berria finkatzea. Bai: bizitza ez da oporretako azken egindako maletarekin batera amaitu. Itzuli egin da bizitza, bere eskubideen bila; irauli eta inarrosi egiten gaitu. Ogibidera itzuli behar. Guk, lumadunok idazteko ofiziora.

— "Gero eta guttiago gustatzen zait hemen gertatzen ari dena" —ziostan orain dela gutti antzinako lagun batek liburudenda batetan— "Herri Batasunaren, E. Ezkerraren, EAJen gorabeheretan lehen izan nuen interesa arras galdua dut. Jadanik ez dut ezer ulertzen: bitan irakurri dut Urbiola eta Arbeloaren arteko gatazkarena eta oraindik ez dakit bietako zein den Parlamentu Forala-ren burua".

— "Gaiztoa esan nahi duzu? Arbeloa, noski".

— "Honela dateke, zeuk badiozu. Dena dela, esan dizudanez ez dut gauza interes haundirik".

— "Desmobilizatuta zaude. Tranpan erori egin zara. Atseginetan daudeke Madrilgo politikeroak"

— "Ez dut ukatuko, baina edozelan ere, ez dut herri honen problemak inoiz konponduko diren esperantzarik... Ba dakizu "Anaitasuna" hartzen dudala oraindik? Ez naiz hala ere lehen bezala zer arraio diozuen asmatzen hiztegia eta guzti" —jo zuen aurrera nire begirada errukiorraren pean, Hego Ameriketako idazleen arasetan Grabiel Márquez edo Vargas Llosaren zerbaiten bila— "hauen obrak irakurtzea eman dit buruak orain".

— "Jadanik ez daude modan, ez da?".

— "Hainbat hobeto" —zikardukan— "begira liburu honi: ia seirehun horrialde du eta laurehun pzta besterik ez du balio. Modan balego 750 pta balio luke guttienez" —eta oratu egin zion nire begietaraino eramanez— "ta zuk? Beti Euskaraz irakurtzen?".

— Bai.

— "Al dago gauza irakurgarririk orain Euskaraz?".

— "Ba, nik, egia esan, irakurgarria ez ezik, askoren iritziz hain irakurgarria ez dena, ere bai, irakurri ohi dut, Euskaraz izatekotan. Aurten Joxe Agustin Arrietaren "Abuztuaren 15 eko bazkalondoa" gustatu zait hobekien".

— "Ez naiz fidatzen... eta zuk, zergatik ez duzu zerorrek idazten?".

— "Neuk? Harrigarria benetan: askok egiten dit galdera hau".

— "Eta zer diezu erantzuten?".

— "Zer esana ez dudalako ez dudala idazten erantzun ohi diet... oraingoan berriz benetako arrazoia emango dizut, entzun gure baduzu".

— "Bota, gero".

— "Filologia Ingelesan duzu Litzentziatura eta Ingelesaren Irakasle Agregadoa zara oso oker ez banago. Baina esan: inoiz bururatu zaizu Ingelesez nobelaren bat idaztea?

— "Ingelesez nobela idaztea! Pentsatu ere ez.

— "Nahiz eta Ingelesez eta Literatura ingelesaz ondo jantzia izan. Beste horrenbeste gertatzen zait niri Euskararekin: Euskara ama-hizkuntzatzat ez dudala halegia".

— "Eta zer? Ez Arestik ez Txillardegik ez Kintanak ez zuten Euskara ama-hizkuntzatzat ukan".

— "Egia da. Ni ez naiz ordea ez Aresti ez Txillardegi ez Kintana. Neutaz ari natzaizu. Nik eta nire lako euskaldunberri askok hamaika oztopo gainditu behar izan dugu Euskara ulergarri baten jabe bilakatu arte. Aski egin dugu Euskara ikastearekin ez duzu uste? Gero... idatzi egin behar zen eta, guretako batzu komiken bat ipuinen bat idazteraino heldu gara, beste askoren laguntzaz, noski. Guri nobela edo entsaiurik idaztea eskatzea lar da.

— "Zer ba? Irudimen edo teknikaren ezak jota zaudete?"

— "Hizkuntza bera falta zaigu: gure barne-oihartzunena esan nahi dut. Hitzak hizkuntzan bizi dira. Hitzak jakin behar dira, ez den denak ordea, hitz bakoitzaren historia eta ingurua: hitz banaren pisua. Hitz bakoitzak entzule edo irakurlearengan sor ditzakeen sentimenduak eta oihartzunak jakin behar dira idaztean, idazlea eta irakurlea "onda" berberan egon daitezen. Saia zaitez "gauza bera" Ingelesez lehenengoz eta zure ama-hizkuntzaz gero esaten: Te quiero. He loves you. Gauza "bera" esan duzu baina ez dira berdin: "te quiere" txikitatik egoera ezpain urte leku askotan entzundako eta zerorrek erabilitako sintagma horrek zenbat bihotz-higidura dardar eta abar ez du sorrarazten zurengan! "He loves you" sintagmaren esannahia ezagutu egiten duzu: hauxe da guztia. Eta "mutatis mutandis" "te quiere" esatean esannahi logikoaz aparte badakizu zer nolako zirrada sor zenezakeen nitan, zu eta biok hizkuntza konkretu batek moldaturiko kultura, historia, sentikortasun baten semeak gara eta. Hor dago gakoa: gure gogoz bestera betiko euskaldunak eta gu ez gara "onda" berberan. Zer egingo diogu! Ez duzu inoiz jakingo, zehazki bederen, zer sentitzen duen euskaldunak "haur" "ama" "hamalau urte"... "putaseme" entzutean, hitzon esanguren jakitun izatearen gorabehera.

— Ulertu duzu?

— Baietz uste dut... eta ez dago konponbiderik?

— Guri dagokigunez, berriz euskaldun mundura jaio izatea... ezina dena.

— "Eta idazteko griñarekin"

— "Gainera".

— "Orduan Euskal Literaturarik izango bada, euskaldunzaharrek, Euskalherriaren sentikortasunaren historia eta abarren jabeek, halegia, idatzi beharko lukete... Eta zuek?"

— "Geuk? Geuk irakurri egingo ditugu beren obrak"

— "Ondo mamitua duzu gaia" —esan zidan nire entzule-adiskideak astiro— "Ohartxo bat egingo dizut, ordea: idazle euskaldun horiek zureaz beste onda batetan daudelarik, ez dutela jakingo "haur" "ama" eta... (zer gehiago esan duzu?)

— "Hamalau urte", "putaseme"...

— "Hitz guzti horiek zuengan duketen kolorea edo oihartzuna. Gorren arteko elkarhizketa ote?" Zer erantzun diezadakezu?

— "Deabrua bera zarela. Dena dela hobe dukete azken hitz hori (putaseme) etxean laga eta gu ez iraindu, euskaldun berrion artean, apal eta suminkorrik, denetarik dago eta.

— "Como en botica".

B. Barandiaran


Jaietako "askapenak"

Egun hauetan eta uda osoan zehar, jai patronalak ospatu dira, eta horietatik asko, bereziki, udatiarrei begira, bertoko santuak, sarritan, neguan baitu eguna.

Eta jaiekin batera, fenomeno bat sortu zaigu, hau da: jaietako askapenak, arlo berdinetan agertzen zaizkigunak.

Badakit, aurretik, nahiko diskutigarriak izango direla askapen hauek —batez ere bateonbati pertsonalki afektatzen bazaizkio— baina nire ikuspegitik ikusita hauxek dira:

Sexu askapena, eta ez norberaren libidoa askatzen duen askapen garbia, baizik eta gizarte matxista baten zapalkuntzari jarraipena ematen diona. Zoritxarrez, Sanferminetan Emakumeen Batzordeak egin zuen salaketa (Alemaniako bi neska bortxaturik izan zirela, Iruñako murailetan), ez da bakarra izan, eta hori isiltasunean eta salatu gabe gelditzen direnetatik aparte.

Eta hortik, eta egunero sortzen diren beste egoeretatik, datorkigu gertaera hauek salatzeko beharra. Baina, zoritxarrez, jaiak emakumeak guttienezko maila batetan mantentzeko gizartearen joera eratzen duen arragoak baino gehiago ez dira.

Baina, jakina, jaiek ekartzen dituzten askapen guztiak ez dira kaltegarriak. Beste arlo batean, askapen politikoa daukagu. Edonork ikus dezake politika kaleratu, herritartu egin dela. Bateonbatek politika ikusten, dantzatzen, jaten dugula esango luke, eta egia izan daiteke, gure herrietako jaietan egiten diren ekintza guztietan, amnistiaren aldeko (eta orobat, gure herriaren askatasunerako) exijentzien usaina dastatzen dugulako. Ormetako pintadak gehitu dira. Gure presoen argazkiekin egindako pegatinak jaietako pegatinak beste saltzen dira. Eta tanborradetan, Amnistiaren Aldeko Gestorek edota Komite Antinuklearrek heuren agerpenak ateratzen dituzte.

Jaietan manifestaldiak, Gobernu Zibilaren baimenak eskatzeko beharra kenduta, ugaritzen dira. Apurka, apurka errudun sentimendu hori galtzen ari da, baina ez du kentzen gogora daitezen, jaietan ere, presoak.

Jazoera hau ez da Euskal Herriarena bakarrik. Kultura guztietan ardura politikoak (eta erlijiozko mitoak edo beste sinets beharrak) herriaren manifestazio triste eta alaietan azaldu dira, eta plastikoki, Valencia-Falletan edo Sanferminetako Peñen pankartetan ikus daitekeen fenomeno bat da.

Esan liteke —gure herriaren historia gaurkotu bat egingo bagenu— jaietako ekintzek kultura herritar eta borrokalari bat osatzen dutela, eta behetik hasitako talde borrokalariak, jaietan ere hazten direla.

Guztiok ezagutzen ditugun jai batzuetan gertatu den lez, herri erakundeen aurka joateak ondorio garratzak ekar ditzake.

Hirugarren askapena, ohiturena dugu. Sakonena, funtsezkoena, eguneroko betebeharra, lan zanpatzailea puskatzen, apurtzen, triskatzen duena.

Greziar klasiko baten hitzetan: "Gizona ohitur abere bat da" eta urrezko erregela hau ere, sistemak bere egin du.

Egoera txar baino txarragoetara geure burua makurtzen dugunean, "normalizaziorako bidea eratzeko harriak ipintzen ditugu. Aurreipinitako konbentzionalismoak aidera botatzean, sistema horren zutabe txiki bat hausten dugu.

Erlojua ahazteko ahalbidea, ezagunak eta ezezagunak agurtzeko aukera, treneko eguneroko aurpegi grisak begien aurretik kentzeko oportunidadea, eta liberazio gehiago, eskaintzen dizkiote jaiek langile automatizatuari.

Eta askapen hauetatik aparte, beste batzu aurki litezke gure herrietako jaietan, baina hori beste lanaren kontua da.

Laura Mintegi


Gaiak. Euskara

Larramendiren Hiztegiaz zenbait bitxikeria

Larramendiren Hiztegiak bi ediziotan ikusi du argia. Lehenengoz 1745. urtean, Donostian, zuela bi urte idatzita zegoela, eta bigarrenez 1853. urtean, baita ere Donostian, eta Pio de Zuaza editorearen bidez.

Tarte honetan euskararen gainean beste liburu batzu argitaratu ziren eta hauen berri Zuazak ematen digu. Bera? Astarloak euskara ikasteko beharraz eta konklusio horretara heltzeko jarraitu zituen bidetaz dihardu.

Hiztegiaren izen osoa hauxe dugu DICCIONARIO TRILINGUE CASTELLANO; BASCUENCE Y LATIN, eta azalean Gipuzkoako Probintziari eskeinia dagoela azaltzen zaigu.

Hiztegia argitaratzeko baimena emanez zenbait jesuiten gutunen ondoren (lehenengoa 1743. urtetakoa), erregearen Cedula datorkigu, 1744.eko Apirilaren 16an emana, alegia, Felipe V.aren erreinuan.

Norbaitek Hiztegiaren salneurriari buruz zalantzaren bat bazeukan, hurrengo horrian argitzen zaio: horri bakoitzak 10 maraveditan baloratuta zegoelarik, eta Larramendik berrehun eta zazpi horri eman zituela kontutan harturik, bi mila eta hirurogei eta hamar maraveditan saltzeko behar a zegoen. Hori behintzat, erregeak eman zion hamar urtetako epean.

Hitzaurre luze eta famatua hasi baino lehen, Larramendik, eta eskeintza modura, gaurregun barre egin erazten digu hitzekin, Hiztegiaren aurkezpena egiten saiatzen da:

"Beraz, beste hizkuntzarik inor ezin daiteke harrotu noblezia aboroz, funtsezko meritu gehiagoz ez eta hilezinezko izenaren eskubide aboroz. Bere jatorria dibinoa da, bere jaiotza infusu, Babeleko Dorrean ustekabean aingeruen hizkuntzaren Sortzaileak eratutako beste hizkuntzena bezalaxe.

Bere aintzinatasuna Dorre famatu harena, besterik ez da. Eta paradisuko hizkuntza izan ezbalitz, meritu faltaz ez zukeen eskubide hori galduko; hebreoak baino kalipu, bizkortasun, ugalkortasun edo hizkuntza kalifikatuenetariko beste zenbait balore guttiago ez baitu; eta denbora luzeago bizitza eta askatasuna gordetzeko glorian irabazten du".

Beste zati batean ere, gaur oraindik euskarazaleen artean eztabaidatzen den (zorionez, gero eta guttiago) arazo batez mintzatzen da, zeraz, euskararen garbitasunaz:

"... eta euskarak, —berritasun eta aldaketari eskuraezina, eta inpresio bastartetatik libre— bere aintzinako garbitasuna eta edertasuna ikugabe gorde ditu; hori dela eta, Espainiako lehendabiziko biztanleak, Tarsis zein Tubal izan, gaur gipuzkoarrak entzungo balitu, hiztegi eta itzultzailerik gabe —bere hizkuntza ez bazuen ahaztu— ulertuko lituzke".

Geroago, eta beste gogoramen batzuen artean, Hiztegia idaztera mugitu zuen zergatia zein zen azaltzen digu. Gaztelatik Bizkaia eta Gipuzkoara zetozen apaiz eta bizilagunentzat Hiztegiak zeukan balioa. Gizon hauek hizkuntza ezezaguna ikasteko gainditu behar zituzten oztopoez jabeturik, bere hiztegi landuaren eskeintza egiten du.

Eta hitzaurrearekin hasita, begietan jotzen digun lehen gauza, etimologiena da. Guztiontzat ezagun dena, eta Villasantek HISTORIA DE LA LITERATURA VASCA liburuko 134-137. horrialdetan oharterazten duen bezala, Larramendik hitz berri asko sortu eta gaztelania edo latinetik datozen beste askorentzat, euskal etimologiak sortu zituen. Sorturako hitzen kasuan ez zuen argitzen noiz ziren berak asmatuak eta noiz herritik hartuak, baina berriak bereizteko bidea ematen digu: berak sortzen dituen hitzak hitz fakultatiboak direla. Bakarrik hiru kasutan argi esaten du hitzen jatorri berria. Hona hemen hitzak:

 "sutumpa" - "cañón de artillería" adierazteko

 "godaria" - "chocolate" adierazteko

 "surrautsa" - "polvo de tabaco" adierazteko

Beste kasu askotan ez da hitzaren jatorria azaltzen, eta berak eginiko zenbait asmakizun berri ontzat eta herritartzat ematen dizkigu. Hau da biztanle hitzaren egoera, gaurregun aski zabaldua dena.

Jakina da Larramendiren hitz batzuen azalpen etimologikoa. Ezagunenak hauek dira:

 alabantza = alaba - antza

(amari alabaren antza daukala esaten zaionean alabanza bat egiten zaiolako)

 estandarte = estanda - arte

(estandartea eramaten zuen gizonak lehertu arte alboan eroateko betebeharra baitzuen)

Baina badaude beste batzu hain entzunak ez direnak eta horregatik ez interes guttiagokoak:

Hona hemen Jaincoa hitza. Jaungoicoa hitzetik datorrena. (Bide batez esan behar dugu egoki ez zaizkiola iruditzen Jainkoa esateko beste hizkuntzetan erabiltzen diren hitzak, Dios, Deus, Dieu, Tdio edo Theos, izea propioak eta edonork eraman ditzakenak baitira).

Larramendik Jauna jabe ona-tik datorrela esaten digu; eta jabeak agintariak eta exijentzi handikoak izaten omen direlako ikusten du ona kalifikapenaren beharra, Jainkoak jabe hitzaren zentzu txarra ez du eta.

 Eguzquia, eguzquiña berrirakurtzen eta egun egina (edo egun egilea) ulertzen du.

 Illarguia da hile bakoitzaren argia, eta urteko hamabi hilen jarraipena kontuan hartuta, hilargiaren aldaketak (hilbeherak eta hilgorak) ulertuko lirateke.

 Eguna da eguzki'lana, eguzkiak berak egiten baitu. Gaba edo gauba, gabetua edo hutsa, argiaren falta.

 Guizona hitzaren interpretazioa hiru modutara egin daiteke:

1- Gauzona = ona

2- Gaitzona = gaiztoa = ona, kualitate biak gizonarengan elkartzen direlako.

3- Guisa ona = era + oha.

 Andrea hitza an-dere hitzetatik dator. Emacume ere aztertzen du, hume emale etimologia egina, beste bat zilegitzat emanarren: eme hume hitzetatik etor liteke, bere seksu berezia adieraziko balu.

Hitzaurrearen zati honekin amaitzeko, emakume ezkondua euskaraz emaztea dugu, edo, bere eritziz, hazteco emana, estadu berrian betetzen duen funtzioa adieraziz.

Zuka eta hikari buruzko burutapenek ere merezi dute geldiunea. Baina Larramendirekin topo egiten dugunean, XVIII.eko idazle baten aurrean gaudenik ezin dezakegu ahaztu, eta beraz, Aita Larramendi bere garaiko gizon bat zen.

Hau zuka eta hikaren erabilkerari aplikatzen dion erizpidea aztertu baino lehen esan behar den zehaztasun bat da.

Larramendiren hitzaurrean agertzen denari jarraituz, errespetua merezi duen pertsona batekin mintzatzen denean, erabili behar den tratamendua zera da, berori edo berorrec. Tratamendu berbera kidetasuna ematen digun lagunarekin erabiliko da. Baina lagun horrek ez badigu ematen eskeintzen diogun kidetasuna, zu, zuc, zeu edo zeuc hitzekin mintzatuko gara. Hirugarren kasua, arrunt, zakarrekin, dihardugunean erabilitako zera da, hi, hic eu, euc.

Eta atal honetan emakume eta gizonen arteko tratamendu desberdina aipatzean (duk/dun) euskararen kortetsiaz oharterazten digu.

Laura Mintegi


Gaiak. Elkarrikuska

Mercedes Sosa: abots bat, oroimen bat

Oso erreza izan da Mercedesekin mintzatzen hastea. Berehala, sinpatia handiz, Donostiako Bitoria Eujeniako kamerinoko eserlekuak eskeintzen dizkigu...

Ile luzea, indio arpegia, gestu lausotuak, 45 urtetako emakume arjentinar honi xarma, edertasun sakon bat dario. Hogeitamar urte kantagintzan, abots aberats bat., mila modulazioko abots ikaragarria..

Mercedes Sosa, Hego-ameriketako poeta eta abeslari famatuagoen bozgorailu dugu. Ataualpa Yupanki, H. Lima Quintana, H. Guarani, Violeta Parra... Azken honen kantak ("Gracias a la vida" "La carta", "Los pueblos americanos"...) Mercedesen abotsaren bidez ezagutu ditugu.

Argentina! Ezinezkoa da Mercedesentzat bere herria ez aipatzea. Arjentinar lagun batek kontatu zidanez, Lanusse diktadorearen aurrean kantatu beharrean arkitu zen batean, Mercedes, bizkarra emanaz diktadoreari "A mi pueblo!" esanaz, eskaini omen zituen bere kantak.

Anekdota hontaz aparte, jakina da Mercedesek dituen arazoak bere aberrian lan egiteko...

Mercedes, jantziak aldatu, pontxo zabal batez istali eta eszenariora agertzeko prestatzen da. Bigarren eguna du Donostian, apur bat urduri dagoela aitortuz, eta besarkatzen nauen bitartean komentatzen dit...

A zer publiko hotza!... Zergatik da? Azken momentuan hasten da publikoa partizipatzen..."

"Arjentinako Tukuman herrian jaio nintzen. Hamabost urtekin abeslari txapelketa bat irabazi nuen. Baina, badakizue zer gertatzen den kasu hauetan... familiak ez zuen begi onez ikusten ni artista batetan bihurtzea. Reputazioa zela eta ez zela, ulertzen? Bainan, ene bokazio eta gogoa handiegiak ziren... Laguntzak? Bai! Zenbait abeslarik asko lagundu zidaten: Kafrune, Horacio Guarani... Halaere, emakume abeslari batek beti jarraitzen du ezzepzio bat bezala konsideratua izaten jarraitzen du beti. Ez dago diskriminazio nabarmenik kantagintzaren munduan, baina arazo bereziak ditugu emakume abeslariok. Esate baterako, abeslari batek, gizonezkoa baldin bada, emakume mordo bat du bere inguruan, bere bizimodua errazteko animatzeko.. Emakume abeslari baten bizimodua askoz zailagoa da.

"Ez nuen Violeta pertsonalki ezagutu... bainan zera esan behar dizuet: Guk, arjentinatarrok, Violetaren lana baloratu eta maitatu egin genuela txiletarrak baino lehenago. Emakume guztiz aparta zen. Gorabehera handiko bizimodua izan zuen, destino trajiko baten biktima eta azkenean, dakizuenez bere burua hil zuen. Era askotako kantak ditu, gehienak zoragarriak eta horregatik berari eskaini nion diska bat.

Oraingo honetan Victor Jararen kantak abestu nahi ditut! Begira, ni konturatzen naiz jende askoren oroimena oso ahula dela eta berehala ahazten zaiela zenbait gauza. Bainan ni ez naiz horietako bat. Ni abots esta oroimen bat naiz eta Victor Jararen oroimenez nire abotsa erabiliko dut.. Nik oroimen freskoa dut eta Victor Jararen erahilketa ez dut ahazten.

"Ni ez naiz errefuxiatu bat, ez dut ene burua herbesteratu, askok pentsatzen duten bezala. Arjentinan dut ene 21 urteko semea eta ene senarraren hilobi berria. Ni Arjentinara joan naiteke bainan egin ezin dudana da han kantatzea. Arjentinan ez dituzte M. Sosaren kantak debekatzen, baizik eta Mercedes Sosa, pertsona, abeslari ezkertiarra izatea debekatzen da. Ene kantak ez bait dira subersiboak, ez ezin dituzte debekatu, lan on, serio bat egiten saiatzen naizel asko. Hegoameriketako folklorea ezin dute debekatu, bainan Mercedes Sosa bai, marginatzen naute, ezin dut iñon abestu, iñoiz ez dit telebistak neri deitzen eta, kanporatu beharrean aurkitzen naiz lan egin nahi baldin badut.

Denok behar dugu gure lana ondo egin, bakoitzak bere arloan langile ona izan, eta nik ahalegin guztiak egiten ditut publikoari lan on bat eskaintzen. Honek ez du esan nahi, guretako bakoitzak bere ideologia ez duenik. Eta nik ideologia badut, ideologia ezkertiarra. Ez diot iñori ene ideiak inposatzen, ez propagandarik egiten, ez dut publikoa ene esanetara ekarri nahi, eta dakizuenez ene kantak era askotakoak dira. "Duerme duerme negrito" subersiboa al da? Arjentinan lan ezin egite honek, izugarri sufriarazten nau. Edozein artistak ezin du bere herritik kanpo luzaro bizi, herriaren beharra du, herritik indarra eta kemena jasotzen baitu. Bai! Arjentinan lan egitea asko gustatuko litzaidake. Arjentinan bizi bainan ezin dut.

"Euskal publikoa oso musikazale, iaio eta exijentea da. Asko gustatzen zait, bainan, txe! nolatan zarete hain hotzak? Nolatan?...

Mariasun Landa


Komunean irakurtzeko gaiak

Bidaia baten kronika

Ez naiz ni errelatoen oso zalea, baina nola jende guztiak presumitzen duen udatearen egun sargoritsuak zoriontasunaren ispilu bihurtzen eta bekaizkeria sortzen, horregatixe, bekaizti amorratua naizelakoxe, nik neuk ere erabiliko ditut hitz paradisutiarrak.

Aurten P.N.V.-k (oraindik siglen erotikotasuna antzematen ez dakitenentzat, hiru letra horiek "Pene Vaskoe" esan gura dutela esan behar) ez du erabili "Veranea en Euzkadi" slogan famatua, eta nik, beti korrontearen kontra igeri egiten gustatzen zaidalarik, abadagune polita izango zela gure Euskal Herrian ingurutxo bat emateko pentsatu nuen. Zenbait lagun sufrituri neure intentzionaturiko asmoen berri eman nion eta, bestelako atzerakuntzarik gabe, prest geunden geure lurtasuna ausnartzeko lur biziz. Horixe bai, ez genituen ahaztu kondoiak eta ardo ameslaria: beharrezko dira oso libidoaren oihuak eta eztarriaren garraixiak ixilerazteko.

Ba genuen asmoa Humboldt-en edo Txaho-ren ibilbideak jarraitzeko, baina txiroegi gertatzen zitzaizkigu berauen jomugak geure gai gris ezin imajinatiboentzat: eta alboratu egin genituen posibilitate hau hasiera-hasieratik. Marko Polo-ren bidaiak nahiko sugestiboak ba ziren izan, hala ere, urrunegi geneuzkan denboran eta baita ere urrutianago geure ahalmen psiko-monetarioetatik: ezinezko. Horixe bai, derrotismoaren lagun inolaz ere ez garelarik, projektua betikor zetzan oraino, eta betikortasunari oratu genion koldartsu, fruitua ustel ez zedin.

Geure aitzineuskoen izpiritua nongura arnastu ahal izan dugu, eta horrelaxe beteago geratu da geure euskal arima. Iruñako murrailek Vasconen mila balentria kontatu dizkigute; Santxo Haundiaren "haunditasunak" (erredundantziak ez dira kotizatzen Bolsan) Sabino Aranak eta beraren sekitoak arrazoi pixkat ba zutela frogatu digu; Barkoizen Etxahun-ek kantatu dizkigu zenbait berset dolurusik; Benito Lertxundiaren abotsa entzun milatiarrak eta gidari euskaldun abertzale bat eduki ditugu harpekide eta, agian, ia-ia, gogaide (diakroniaren orduak kontutan hartuz, jakina); Lapurdin euskal errefuxiatuak ikusi ditugu (terrorista aurpegiak eta guzti); ni ikasiago bilakatu naiz dialektologian, ezen neure inpultsu kristauak ezin baztertuz, eliza eta frailetxe guztietan sartzen bainintzen eta elizako "kantak" hartzen. Euskerak salba nazala.

Beste anitz gauzatxoren artean, gogoangarriena beharbada dateke baina Leire-ko monasterioan pasaturiko une alaitsuak. Nirekin zegoen neure laguntza bat, Leire, eta berak ez zekien monasterioduna zenik: huraxe aurkikuntza. Guk, txiroak!, ez genuen geure kleptomania jasan ahal izan, eta zenbait debozionario mangatu genituen monasterio delakoan frailesito berri bat ordenatzen zuten bitartean. Eta hara non kristoren (maiuskularik gabe) itzala hurbiltzen zaigun esaka: "oraindik ez dago oso argi euskeraz noiz erabili behar den "ko" atzizkia eta noiz "En" baina erabaki arte, Leire, hau ez dun heure monasterioa, Leirekoa baizik". Kristoren itzala (maiuskulaz, baina puntu baten ondokoa izateagatik) joan egin zen eta gu harritu samar geratu ginen. Gero ponentzia bat aurkeztu genuen ere frailesitoen euskal gai transzedentalen bilkuran, gaitzetsia gertatu zen baina. Azkenean galdu egin genuen gatazka, eta Leire (nolabaittxo ezagun dezazuen esango dizuet leial, goiera normalekoa, ixili eta ile arraroduna dela: ez dakit nola azaldu ilearena, baina behin, bere portala zein zen ziur ez nekiela, ile ipitzudun neska batez itaundu nion atezain bati eta berehala eman zidan berri. Ba daukazue "delitoaren gorputzaren" imajina eskematiko bat, ezta?) desmonasteriodundua gertatu zen fite.

Baina desmoralizatu barik, "Leire, Leire, Leire, Leire, Leire, Leire, Leire, Leire..." delako abestia kantatu genuen eta bakea itzuli zen geure animoetara. Eta gainera, azkenez debozionariokin joan ginen eta orain euskal ama deboto batek dauka, nik erregalatua: "Juanita" deritzo. Baina honen fisionomia eta idiosinkrasia hurrengo batez agian kontatuko dut.

(Erredakzioa itxi baino lehen Leireren (edo Leireko, ez dakit) izpiritua heltzen zait esanez goraintziak eman ditzadala Soriako gartzelan dagoen Jonentzat eta baita ere euskal preso guztientzat. Hor geratzen da.

Karlos


Gaiak. Euskara

Euskarari buruzko ideologiak

"Nosotros, los vascos, verbigracia, vamos dejando nuestra antigua lengua y adoptando el castellano, lengua internacional".

Miguel de Unamuno.

El Idioma Nacional.

Euskarari buruz esan direnak

Maiz geratu naiz hausnartzen euskarari buruz esan diren guziak bilduez gero zer bilduma harrigarria osotuko litzatekeen. Mendeetan zehar, hemeretzigarren mendera arte bederen, hizkuntzalaritza hainbeste fantasiaren gordelekua izan baldin bada euskarari buruzko fantasiak are eta bitxiagoak eta aldrebesagoak izan dira. "Le basque a partagé avec le celtique le privilège de faire dire à son sujet d'incomparables extravagances" esaten zuen, ondo, frantziar idazle batek, Miguel de Unamunok bere "Crítica del problema sobre el origen y prehistoria de la raza vasca" doktoradutzarako tesian, 1884an, zitatzen zuenez. Miguel de Unamunoren honekin batera euskararen ideologiei buruzko beste idazlan aipagarri bat Julio de Urquijo zenak 1918an eginiko "Estado actual de los estudios relativos a la lengua vasca" da, non oraindik bizirik zirauen apologismoaren kritika egin bait zuen.

Duela bost bat urte, Jon Juaristi bilbotarrak euskararen ideologien historia soziala osotzen ihardun zuen (Euskararen Ideologian, Kriseilu Ed, 1976). Trilogia gisa argitaratu behar zen idazlana (I-Etorkiak, II-Aranismoa eta III-Erlatibismo linguistikoa), baina zoritxarrez lehena bakarrik argitaratu zen, eta "zoritxarrez" diot metodo dogmatiko samarra erabili arren idazlana xit interesgarria zelako.

Antonio Tovar

Oraintsu, udara honetanxe argitaratu den "Mitología e ideología sobre la lengua vasca" delako liburu berria irakurtzen geratu naiz. Jon Juaristiren liburua aipatu ere egiten ez duen arren aztergai berbera du, hau da, euskal hizkuntzari buruz izan diren teoria eta ideien bilakaera azaltzea. Egilea arras ezaguna eta ospetsua da hizkuntzalari zirkuluetan: Antonio Tovar. 1911n sortu zen Valladoliden eta irakaslea izan da Salamanca, Buenos Aires, Tucuman, Illinois, Tubingen eta beste unibertsitatetan.

Liburu frango ditu argitaratuak: filologia klasikoaz, linguistika indoeuropeoaz, Ameriketako hizkuntzetaz, eta euskarari buruz ere. Euskarari dagokionez, haren bibliografian aipagarriena "El euskera y sus parientes" (Ed Minotauro, Madrid, 1959) artikulo bilduma da, non badiren idazlan arras interesgarri batzu. "Mitología e ideología de la Lengua vasca" honek, berriz, izenburuz bederen, gai deigarri bat igortzen zuen eta liburu handiak hartzen diren bezala hartu nuen, eta iadanik esango dut, gero zergatia, irakurri eta liburu ahulak uzten diren bezala utzi nuela.

Euskarari buruzko ideologien bilakaera azaltzen da liburuan zehar. Lehendabizi, Erdi Haroko kronista eta Errenazimenduko humanista hispanikoak agertzen dira. Gero euskaldunak (Esteban de Garibay, Andres de Poca, Baltasar de Echave, Arnauld Oihenart, Joseph Moret, Gabriel de Henao). Ondoren, M. Larramendi (eta G. Mayans), P.P. Astarloa (eta J. Traggia), W. Humboldt (eta L. Hervás) eta Sabino Aranaren garaiko ideologoak aztertzen dira. Azkenez, desmitologizazioaren buruzko kapitulua Miguel de Unamunoren bidea erakusteko.

Miguel de Unamuno

Hain zuzen ere, badirudi Miguel de Unamuno ageri dela desmitologizazioaren eta euskararen azterketa zientifikoen aintzindaritzat, nabarmena delarik honen aldeko apologia. Honi buruz gauza frango idatzi da eta ez da gauza berririk, baina beste zita tipi bi imintzeko tentazioak irabazten nau. Alde batetik Miguel de Unamuno oso zientifikoa eta desmitifikatzailea zeni honela mintzo zelarik:

así como me parecería una verdadera impiedad que se pretendiera despenar a alguien que se está muriendo, a la madre moribunda me parece tan impío inocularle drogas para alargarle una vida ficticia, porque drogas son los trabajos que hoy se realizan para hacer una lengua culta de una lengua que en el sentido que se da ordinariamente a esta palabra, no puede llegar a serlo".

Eman dezagun honetaz azterketa zientifikoa egin duela eta praksi konsekuentea proposatu. Halabaina, ez da hain zientifikoa, ez hain desmitifikatzaile gaztelerari buruz mintzo denean, alderantziz baizik. Esate baterako:

"el lenguaje, instrumento de la acción espiritual, es la sangre del espíritu, y son de nuestra raza espiritual humana los que piensan y por tanto sienten y obran en español. Y la acción sin lenguaje no es más que gesto".

Baina ez da hau lekua M. Unamunoren tesiak aztertzeko, aipatu egin nahi dut bakarrik liburuan apologia egiten zaiola azterketa baino gehiago, M. Unamuno aitabitxi izan ezin daitekeen gai batetan hain zuzen.

Akats batzu

Liburuak, zalantzarik gabe, balio frango ditu, liburu on samar bat da. Halere baditu zenbait akats nabarmen, eta hauxek ikusiko ditugu hemen, ez guziak, handienetariko batzu baizik. Utzi ditzagun aparte akats tipiak, oharkabean sorturikoak (Nació el creador del partido nacionalista vasco en Abadiano... esaten da 166 orrialdean) eta abiatu gaitezen aproposen bila.

Lehendabizi, Antonio Tovar-ek euskararen ideologiak aztertzeko hautatzen dituen idazleak. Batzutaz luzaz mintzatzen da, bestetaz guti, eta aunitz ez ditu aipatu ere egiten. Julian de Churruca y Elorza (Lauroguei idatzi zuena), Joannes Etcheberri Sarakoa, Agustin Chaho ez al ziren aipagarriak? Bada Arnauld Oihenart eta Wilhelm von Humboldt salbu, aipatzen diren ideologia guziak alde bitan batu ahal dira: batetik espainolak eta bestetik erdaraz egiten duten euskaldun apologistak. Euskarari buruz euskaraz egin denik —guti bada ere bada zerbait— ez da deus ere agertzen eta, gainera, Iparraldekoak baztertu egin dira (Agustin Chaho ez al zen beste guziak bezain sasiletradu, beste guziak bezain letradu?), eta beste nazioetako ikerlarien eritziak ere. Beraz, pundu honi dagokionez, partzial samarra ematen du liburuak.

Metodoaren aldetik ez du Jon Juaristirenak zuen hestutasun metodologikoa, eta teorien azalpen eroso bat ematen da. Halabainan, iturrien zitak eman eta deus guti gehiago eskaintzen da, ideologien alorrean derrigorrezkoa delarik soziologia ere egitea, beharko lukeen azalpen sozial orokor bat falta zaio, beraz, idazlanari.

Iadanik heldu da amaitzeko tenorea artikulu honentzat, dudarik gabe solas frangotarako gaia ematen duela oraindik liburu honek, baina, orohar, ene eritzia emanen dut, hau da, zabalkunde handiko liburu bat izateko (Alianza Editorialeko sakel liburuei dagokienez) gaia lehendabizikotz irakurtzen duenarentzat astun samarra egiten dela eta, aldiberean, gaia zerbait ezagutzen duenarentzat ez duela berri handirik ekartzen.

Eba Karpente


Gaiak. Soziologia

Esoterismoa (2): numerotan

"Tau" delako sinboloa, tenplarioen sinkretismo okultistaren proklamazioa da. Ezaguna da gaur egunean Tenple ordearen arautegi ezkutua, zeinek artikulu batetan zera diosku: "Baldin eta juduren edo sarrazenoren batek bere mahaira gonbidatzen bazaitu zenbatnahi jan ezazu eta, Jaungoikoari bere faboreengatik eskerrak eman berorrenak diren janariak atzera bota dituzten hipokritak mespreza itzazu ere".

Egundaino ez da tenplarioen "Tau"a Kabalarekin lotu gin, dudarik gabe honako nahasmen honegatik: "Tau" delakoa alfabeto griegoaren hitz bat izanik, beti erlazionatu egin da juduen alfabeto sakratuaren "Tav" delako horretan, baizik eta "Teth" delakoan (9,gn. numeroarekin erlazionaturik). "Teth" hitzak, horrez gainera, badauzka mistika hebraiarrean esannahiak franko: alde batetik, hitz horrekin izendatzen da beren erlijioaren bederatzigarren hastapena, zein kokatzen da Adam.en (gizon primigenioa) ernaltze organoetan. Beste aldetik ere, "Teth" hitzaren zentzuak zerikusirik badu Marte planetarekin, bere kolorea gorria zanik; baita Tarot naipeetan ere, bederatzigarren naipea, ermitaria, "Teth" hitzaz izendatu ohi da.

Tenplarioen sinbologia ikuspuntu hau erabiltzerakoan, oso argi ematen zaizkigu honako ondorio hauek: monje gudariak zirela (hau da, ermitariak), kolore gorria erabili ohi zutela gurutzeetan, eta batez ere sarbide errituetan ernaltze organoetako musua parte bat zela, arautegi ezkutuan berriro ere irakurtzen dugun ez: "Errezeptoreak neofitoari musu emango dio ahoan putzaldia sortzeko, elkarren segidan plexoan munkatuko, zeinek indarra menperatzen du, eta azkenez zakilan, Hastapen Sortzailearen imajea dena".

Baina esannahi guzti hauen gainean aspektu askotan dakusagu nola tenplarioak magikoki zuzentzen diren 9,gn. numeroaz. Gogora dezagun Tenple ordea bederatzi kidez osatua zela hasiera batetan, eta bederatzi urtez egon zirela Lur Santuan Troyes'ko Erresuman onarpen ofiziala eskatu orduko. Beste aldetik ere, gurutzeak, sinbolo magikotzat erabilia, bazuen 40 graduko (40 x 9 x 360º) angulu bat, bitartean et elizak egiterakoan erabilia 36 gradukoa zen (4x9 = 36), goiztiar gotiko tenploetan ikus daiteken bezala.

Santiago'ko katedrala eta bederatzia

Santiago'ko katedralaren atzekaldean sortzen den Azabacheria kalea Cervantes enparantzaraino luzatu egiten da; kale honetan orain dela denpora gutxi ere saldu egiten ziren azabatxe kutunak (amuletoak), oso errekerituak beren ustezko birtute magikoengatik herri guztietatik etorritako erromesek. Kale honen ondoan zen Erdi Haroan juduen aljama eta horrelaxe denda asko judu hauen propietateak ziren, oraindik ere inguruko kale eta karrika askoren izenetan daukagularik beren arrastoa: adibidez eta oso signifikatiboki Jerusalen kalea ondoan Troya delakoa dugu, hain zuzen ere aintzinako "Torah" izenaren aldaketa.

Ingurune honen berri emanez gero, katedralean bertan zer arrastorik aurki daitekenari jo egingo diogu. Lehengo eta behin esan beharra dago ezen gaur egunean iraun egiten duen eraikuntza hirugarrena dela katedralaren historioan zehar, besteen transformaketaren ondorioa izanik. Jatorrizko kontzepzioan ere aurki zitekeen 9,gn. numeroaren konstante etengabea, eraikuntzaren modulo bezala; hasiera batean, bada, bederatzi kapera absidal zeuzkan katedralak, 63 zutabe (7 x 9), 9 zutoiarte eta 72 (8 x 9) jarleku horuan.

1.161,gn. urtean Mateo maisu legendarioak hasi zuen "Portico de la gloria" famatuaren harriak lantzen; eta obra hau arretaz begiraturik edertasunak geure begirada itzal dezan utzi gabe, kontuan izango genuke nola judu tradizioak eraginda dagoen, Bibliaren sinbolo eta pertsonaiengatik baita kabalaren sistema numerologikoaren agerpen sintomatikoagatik ere:

Atariaren argizulo erdian badago apostol bat, zein apostol ardatza dei dezakegu; alde bietara bederatzi zutabe bana daude eta hauen zokaloak bederatzi arrano, lehoi eta agure. Ezkerreko aldera zortzi profeta eta eskuinera zortzi apostol, zeintzuk betetzen dira erdian den bederatzigarren zutabe huts batekin. Tinpanoan, bederatzi figurak erakusten dizkigute Pasioaren sinbolo iniziatikoak, eta arku ardatzan diren agure apokaliptikoen arteko bederatzik ere "matraz alkimiko" delako bana eramaten dute.

Baina azken bederatzi agure hauek betetzen dituzten lekuak ere lege kabalistikoak eraginda daude zeren:

1) Arkuan osatzen duten proportzioa 67,5 gradukoa da... eta 67,5 honetik atera genezake: 6 + 7 + 5 = 18, eta 1 + 8 = 9.

2) Ezker aldetik zenbaturik, beren lekuak 3, 4, 8, 15, 16, 17, 18, 21 eta 24, garrenak dira, beren suma 126 izanik... eta 1 + 2 + 6 = 9.

3) Eskuin aldetik zenbaturik leku hoiek, 1, 4, 7, 8, 9, 10, 17, 21 eta 22, garrenak lirateke, hau da 99, eta 9 + 9 = 18, baita 1 + 8 = 9.

Azken erreflesioa

Numero konbinaketa hau ez zaigu zentzugabekeri bat iruditzen, agudezia zoro bat baino zenbait gehiago susmatzen dugu batez ere aurreko kontsiderazio guztien argitasunaz. Jende askok, juduen magia numerologikoa ikusirik, ez daki ondorio ikusbera batzuk direla baino esaten, edo beharbada ulertezinak diren dogma batzuen aurrean gaudela baiztatzen. Egia esan, ustezko magia hau askozaz harago doa, eta funtsean unibertsoaren oinarrizko magnitudeen errepresentazio batetan datzate. Zentzu honetan, beraz, numeroak espazio-denporaren adierazpen bat besterik ez dira, eta, horrelaxe, azken finean esistitzen den guztiren adierazpena, nahiz materiaren nahiz gogo nagusien.

Numeroaren kontzepzio kosmiko honen barnean, kabalak, sistema pitagorikoak bezala, hamar numero simpleetan oinarritzen du beste dena: hamar jario dibino, zeintzuk direla medio gizonak uler eta konpreni dezake izaera dibinoaren esentzia.

Idei unibertsal hau judu tradizioan esistitu izan bide da denporetan zehar, estalirik ala ez, eta hortik edan zuen kristau kultura okultistak, zeinek, potere erlijiosoek anatemizaturik, ezkututik ihardun behar izan zuen, esoterismoaren adierazpen bat bilakatzen zuen ezaguera moeta bat praktikatuz, zeren eta ez ziren emandako sinesmenekin konformatzen, armonia kosmikoaren funtsezko arrazoinak bilatzen ari ziren baizik.

Joanes Urkijo


Gurutzegrama