ANAITASUNA

1979.EKO IRAILAREN LEHEN HAMABOSTALDIA

388. Alea

60 pzta.


[AZALA]

Valentin de Zubiaurre-ren mendeurrena (?)

—BIDAIA BAT ESKIULARAT—


AURKIBIDEA

4. Artikuluburua.

5. Nafarroa puskatua. Astaitz

6. Bidaia bat Eskiularat. J.S.

8. Pankarta bati buruz. Ekatxa.

10. Euskal kontsumismoa. Euskal iraultzaren bidean ote? Iñaki Deuna.

12. Diputatu foralak eta boterearen erotika. Lorentxo Saez.

14. Hamabost egun hankaz gora. I. Zabaleta, B. Zia.

16. Ulrike, Ulrike nork hil hinduen? M.A. Landa

17. Ibilaldi baten esperientziak. Iñaki

18. Biziaren arduraz. K. Santisteban

19. Neskatoen beldur izkutuak eta galdera bat. M.A, Landa

20. Feminismoa eta emakumeen literaturgintza. M.A. Landa

21. Herman Hesse - arima baten bizitza. T. Galarraga

22. Valentin de Zubiaurreren Mendeurrea? J. Sarrionandia

24. Laserraren erabilpena kimikan J. Elhuyar

26. Nola hartzen dute arnasa oilasko arraultzek. J. Elhuyar

28. Bertso Berriak Estatuari jarriak. R. Garai

30. Txillardegiren euskal gramatika. J.R. Etxebarria

32. Liburu berriak J.S.

34. Gurutzegrama. L. Trask


ANAITASUNA

KOORDINAKETA

J. R. Etxebarria

IDAZKUNTZA

J. Llerandi, T. Trifol

ERREDAKZIO KONTSEILUA

J. Agirreazkuenaga, Andolin Eguzkitza, J. R. Etxebarria, Miren Izagirre, J. Llerandi, E. Martin, Joseba Sarrionandia, T. Trifol, I. Urtasun, I. Zabaleta.

ARABA

E. Knorr

BIZKAIA

J. Llerandi

GIPUZKOA

I. Urtasun, A. Oiartzabal

IPARRALDEA

M. Lanatua

NAFARROA

I. Zabaleta, B. Zabaleta

NAZIOARTEKOA

A. Eskisabel, M. J. Esteban, T. Trifol

IDAZLE ETA LANKIDEAK

J. Artzelus, X. Gereño, J. M. Torrealday, X. Kintana, A. Eguzkitza, P. Agirrebaltzategi, Mariasun Landa, J. L. Alvarez (Txillardegi), J. Mendizabal, E. Entziondo, S. Lafitte, M. Pagola, J. Sarrionandia, J. J. Bakedano, Natxo de Felipe, F. Alaña, J. Etxeberri, B. Barandiarán, K. Arko, J. Iturbe, M. Otazurialde, J. R. Bilbao, J. M. Arzubiaga, K. Santisteban, B. Atxaga, J. Idigoras.

MAKETAPENA

R. Zumalabe

KOMIKIAK

A. Olariaga, I. Lauzirika, B. Zia, X. Etxenike, Gentz, Monty.

MARRAZKILARIAK

Ttua taldea

PUBLIZITATEA ETA HARPIDETZA

J. Idigoras, A. Uria

ANAITASUNA

Zabalbide, 68-entlo. BILBAO-6

Tfnoa: (94)4335808

MOLDIZTEGIA

Estudios Gráficos

Lege Gor. D. L. BI-1753-1967


Artikuluburua

Autonomi Estatutua

"Ningún vasco bien nacido puede decir sí a una Constitución que no devuelva los fueros a Euskadi". Hala egiten zen otoi gure Euskal Herri honetako hesi eta orma guztietan. Egilea, Eusko Alderdi JELtzalea. Hala ere, dudarik ez, konstituzio hori joko posible guztien artean posibilistena zen. Eman diezaiegun sinestea eta dezagun pentsa guttienezko dezentzia politikoan oinarriturik, konstituzioa baztertu, gaitzetsi edo abstentzioaren alde egin zutela haiek, euskal bozemailetako parte garrantzitsuena batera eramanez.

Forua eta ez foruak, Euskal Herriaren eskubide utziezinezkotzat jotzen da oraindik ere, berau, jatorrizko subiranotasuna baita, burjabetasunaren oinarria. "Nosotros preferimos hablar de burjabetasuna, rechazamos la palabra autodeterminación porque tiene connotaciones extrañas a nuestro pueblo", buruzagi JELtzaleen deklarapenak dira. Guk ez ditugu burutu. Euskadiko Ezkerrak ere gaitzetsi zuen konstituzio berbera. Arrazoia berdin berdina.

Baina, hilabete batzu soilik iraganda, alderdi berberok subiranotasunaren gainetik kontu berriak dakarzkigute. Euskal Herriaren jatorrizko subiranotasuna galdu da Moncloako azken kontzentzuan. Gaitzespen horregatik Gernikako estatutua altxatu da.

Gernikako estatutaren atariko buruan ba zegoen nolabaiteko klausula bikoitza: "Euskadiren agintea herriagandik sortua da". Berori ere, hainbeste koma eta puntuekin batera desagertu da onarturiko azken estatutuan, subiranotasuna konstituziopean geratuz. Haren itzalean oinarrituko da estatutu osoa.

Ez dugu nahi eztabaidarik gehiago. Urrats koalitatibo bat gerta daiteke Gernikako estatutua baina aipaturiko puntu horretan ba dakigu nolakoa den aurrerakuntza. Dezentzia politikoaren izenean, oso gutti bada ere, gauzak bere lekuan utzi nahi ditugu.

Anitz gauza artean, batzu onak eta besteak txarrak, Gernikako estatutuari baietza ematea eta Euskadiko berjabetasuna edo eta autodeterminazioaren alde egotea konponezinak dira.

Hau guztiau esanda, Anaitasunaren jarrera politiko hau guztiz autonomoa dela argi eta garbi geratu beharko da. Gure editorialaren bigarren puntuan honelaxe aipatzen dugu: "Euskal Herriaren berreuskalduntze, birbatze eta subiranotasunaren alde, ikuspegi berriemaile hutsari begira lan egitea".

Ikuspegi berriemaile hutsez derraizugu hau guztiau eta Gernikako estatutuaren bidez gure nortasunaren berreskurapen apurra —neurririk ttikienean balitz ere— ahalbidetuko balitz zenbait ikuspegitan, ongi etorri izan bitez azken berauk, osotasunaren ikusmoldea ezertan ere galdu gabe.


Euskal Herria

Nafarroa puskatua

Abuztuak 6. Aurtengo oporretan Behenafarroara joan behar dugu, Donibane Garazi, Nafarroako Seigarren Merindadeko hiriburura goaz. Hemengoa zen Juan Huarte de San Juan jakintsua. 1.975. urtean argitaratu zuen bere liburu ezaguna: "Examen de Ingenios para las Ciencias". Baita ere hemengoa zen Jean Barbier (1.875-1.931), apeza, euskal idazlea. Liburu hauk idatzi zituen: "Supazter chokoan", "Legende du Pays Basque d'apres la tradition" eta "Piarres".

Donibanetik Eiheralarrera (Saint Michel) Joanen gara. Herri honetako erretore zen Bernat Etxepare-k argitaratu zuen 1.545an "Lenguae Vasconum Primitiae" liburua. Euskaraz ezagutzen dugun lehen liburu inprimatua. Aurtengo oporrak euskal idazle zaharren herriak ikusten igaro behar ditugu.

Behenafarroako herri politak ikusteko ametsak egin ditugu eta abiatu gara Leitzetik Iruñara gero Arnegin barrena Ipar Euskal Herrira joateko. Zubiri eta Erro igaro ditugu. Orain Auritzen (Burguete) gaude. Hemengoa zen Pablo Fermin Irigarai, "Larreko", medikua. Idazle txukuna. Bere idazlan batzu ikus daitezke "Prosistas Nabarros Contemporáneos en Lengua Vasca" (1.958) liburuan. Bero dago. Auritzetik Orreaga aldera goaz. Kaminoa zuzen-zuzena, zelaia. Kaminoaren bi aldetan zuhaitzak. Zuhaitzek beren adarrez egindako tuneletik goaz. Ibañetatik igarotzean oroitu gara 778-ko abuztuaren 15ean euskaldunak Karlomagnoren harmada txikitu zuteneko burrukaz.

Bazkaltzen ari gara Luzaiden. Zerbitzatzen ari den neskak gaztelaniaz eta frantsesez ba daki baina euskaraz ez. Gurekin behinik behin hitzik ere ez du egin euskaraz. Luzaideko semeak ziren Enrike Zubiri "Manezaundi" (1.867-1.943) eta "Boryel" bertsolaria. Euskal Herriko aldizkarietan sakabanatuak daude "Manezaudi"ren lanak. Batzu lehen aipatu "Prosistas Nabarros Contemporáneos"en bilduak daude.

Joan gara Arnegira eta anaiarteko muga lotsagarria igarotzen ez digute utzi. Lopategi gudaria hil dutelako manifestazioa omen dela Baionan eta hesia itxia dago. Frantziako kotxe erruz dator honuntz baina gu Nafarrak ezin gaitezke Nafarroan libre ibil. Parisek eta Madrilek nahi ez badute ezin gaitezke Seigarren Merindadera joan.

Gogoetak

Itzuli gara Arnegitik Iruña aldera. Garraldatik Oroz-Betelura bidean dagoen "Ariztoquia" (Haitz Tokia?) begiratokian gaude. Bista ederra da. Behera begiratu eta erreka zulo haundia ikusten da. Irati hibaia doa mendi artetik. Sortaldean Aribe ageri da. Sartaldean Garralda.

Gure historia, gure hizkuntza, leku izenak.... dira inperialismoak jarritako hesien gainetik elkartzen gaituztenak. Etxeparek idatzi zuen lehenengo euskarazko liburua. Etxepare Nafarra zen. "Euskara ialgi hadi plazara" zion. Etxeparek orain dela 434 urte. Ordurako Etxeparek ikusi zuen euskara etxe zulotik aterata gizartera zabaltzeko beharra. Gaur oraindik abertzale askok entzun ez duten oihua.

Politiko abertzale batentzat zer da aurren-aurreneko bete beharra? Euskaraz ikastea, ez baldin badaki. Euskaraz baldin badaki, euskaraz hitzegitea mitin eta bilera guztietan.

"El Ingenioso Hidalgo Don Quijote de la Mancha" da Gaztelaniar literaturaren lan nagusia. Euskal literaturaren lan nagusia Axular-en "GERO" da. Axular Nafarra zen: Urdazubiko semea.

Gaur Iruñan ez dago Axular-en izena daraman kalerik. Hemendik eskatzen diogu Iruñako udalari "AXULAR"en izena jar diezaion kale bati.

Nafarroako Diputazioa: egin iezaiozu estatua Axular-i Iruñan. Uste dugu Axular-ek Hemingway yankiak adina ohore merezi duela.

ASTAITZ


Euskal Herria

Bidaia bat Eskiularat

Donaphaleuko bide zelaitik, Oxkixeko lepotik, Oxagabia eta Erroimendin barrena, edo Izaban gaindi sartu zaitezke Zuberoara. Zuberoan herrialde berde bat izanen dukezu begien aitzinean. Etxeen teilatuak trinkoak direa, harbelez estaliak. Landetako berdean borda eta olhen kolore zuri eta ilunak ekhia sartalderuntz doalarik bortuan gaindi.

Bertze euskaldunak Zuberoara iristen direnean liluraturik geratzen dire, izan ere, halako giro arkaiko bat susmatzen da gauza orotan. Gu ere manexak gara ("Manex aldetik ote da onik haize hegoaz besterik"), gure hirietan burdinezko labe handiek irentsi dute natura eta gizarte zaharra, horregatik, zibilizaziotik at sentitzen dugu gure borua honelako lekuetan garenean. Zuberoa herrialde ederra da, baina xiberutarrek erran daukute hau ere galtzen ari dela, batez ere lanaren eskasiagatik. Lanak gütü biziazten, lanak gütü hilazten. Hain zuzen, Basabürüan 1.940 eta 1.950 artean jaio direnen artean %82 juanak omen dire atzerrira lan bila. Eta Zuberoak 1.800 urtean 30.000 bizilagun bazituen, 1.970ean 18.000 bakarrik zituen.

Konpara dezagun, Gipuzkoak 1.800an 106.000 eta 1.970ean 650.000 biztanle. Despopulazione horrekin batera üskara ere galduz joan da. Maule, Atharratze edota Barkoxeko karriketan zaila da euskaraz elestatzen entzutea. Gazte guti mintzo da euskaraz, zaharrak bakarrik elestatzen dire euskaraz frantsesez baino aisago.

Baina xiberutarrek ez du sarri ahanzten kanthoria zaharrak abesten izigarri untsa, berrogeita hamar urtekoa eta besamotza: Hagola, Eskiulakoa. Erran zeaukun hurrengo egun batez bere etxerat jiteko eta hala egin genuen bi egun barru, arratsaldez. Barkoxetik partitu genuen. Oloroeko bidetik abiatuz. Euskal Herriko muga gibelean utzi eta Biarnorat sartu ginen Barkoxeko zubia trabesaturik. Zazpi bat kilometra geroago Eskiulara ailegatu ginen. Herri ttipia, ederra, frontoe bat eta bizpairu ostatu. Galdetu genuen Hagola non bizi zenez eta erakutsi zaukuten bidea. Segitu Oloroeko bidea, aitzinerat, bi kilometra barne ezkerrerat hartu, aldaz beheiti, aldaz goiti eta hantxe zen: Hagola borda.

Ama zen soroan, amona ilurdin eta karezazü bat. Laster helduko zen Hagola. Bere izena, izaitez, ez da Hagola, etxearena baizik, bere izen ttipia Jean da eta izena Dulau. Amarekin bizi da bakarrik bordalteko soroa eta kabala gobernatzen. Elhestan hasi gara arratsaldez eta solasetan eta kantetan ihardun dugu ilunabarrera arte. Etchahun zaharraren

Etchahun Iruri, Berakarrats eta bertzeren kanthoria ederrenak entzun ditugu. Biarnoko herri euskaldun honen bizimoduaz, Eskiulako egoeraz galdetu dauogu Hagolari. Gazteak lan egiteko Eskiulatik kanpora joan ohi direnez:

— Bai, hánitz bai.

Baina badire gazte laborariak ere?

— Ah! Laborariak ee bádira, gaztíak ere egoíten dirénak badira. Beheko etxian báda bat, hogeita híru urte, bena beste semía jaínik da lan egitera.

Pariserat eta halako lekuetara joaten direa?

— Eztire habóro juíten, Parisérat ézta habóro juíten. Bena Oloroera baí.. Gerla ondún Eskiulaik partitü, da Parísen, himrogeíta laúan. Eskiúlako séme bátek eginaázi zin pastorála. Eta izan níntzen ikústen, bena ezin ikusi. Etzen ili bat ee izánen... Sala animéle batetan, sala ederrá beítzen. Bazién berrogei, zonbait etorrita, hamabóst Eskiuláko. Bázién, erran nik, edo eztákit, hámar Larraiñéko, eta bestík herri ootakok...

Baina orain guti joaten dira Pariserat?

— Ez, ézta Pariséra nihur ee juíten, bat bera ee ez. Badu urte hánitz ézta nihur ee jún. Bena ordín, gerla ondúan déna juiten zen Pariserát. Eta erraiten duté han eta Pariséko eskiulatárrak, nik entzun duten zaharrér Eskiulako Parisen zaharrer, dénak juntatuz geroz herri hau beno handiágo dela. Eskiulatárrak Parisekúk juntátuz geroz hében beno habóro dira. Herri handigo da han Eskiúla, popülazionian. Bena orai nihur ee ezta juíten.

Eta joate zirenetatik ez da inor itzultzen?

— Bai, hanitz bau hanitz jiten dira.

Aisa da jitea hain herriska eder batetara. Hagolak erraiten dauku, halaber, Eskiulako gazteak euskaraz mintzo direla beti, Atharratzen eta Barkoxen baino arras gehiago. Larraine, Altzai eta Eskiula direla euskaldunenak. Eskiulatarrak administrazionearentzat Biarnokoak direla.baina ez direla biarnesak euskaldunak baizik Hagolak dioskunez hirur mintzaira dira Eskiulan, lehen euskara, bigarren frantsesa eta hirugarren biarnesa. Aspaldian biarnesa zen bigarrena, baina frantsesak hartu dauko lehentasuna kazeta, telebista eta eskolarengatik. Euskarak ere galdu du hainbat frantsesarekiko azken urteetan.

Hagolak erraiten dauku, halaber, Santagraziko neskatilak edderrak direla, izter beroak eta begi zohardiak. Arno godalet bat eskuan eta sarri hasten gara oleka kanta artean. Matalaz pastoraleko kanta bat abesten dauku Hagolak:

Nurk erran ote zian

gaskoin da Eskiula

gaztek ukatu die

zaharren odola.

Ez, eskuara bizi da

betian bezala

eta orok laidatzen

eskualdun arbola.

Botzik girade Eskiulan

egin baikira fidelak...

eta abesti eder honen ahaide xarmangarria gure baitan genuen atxikia hainbat oren beranduago ere. Ilunabarrean Hagolari eta bere amari agur erran daegunean eta Barkoxerat itzultzeko bidetik abiatu garanean gu ere oso botzik ginen eta nahi genuke goraintziak eman eskiulatar oroer, eta milesker Hagola eta bere amaren karesari.

J.S.


Euskal Herria

Pankarta bati buruz

Behin, Portugaleteko jaiak ziren eta Herri Batasunako militante katxondo batzuri pankarta bat bururatu zitzaien. Pankarta gogorra zela?...

Zoritxarrez, basati "inkontrolatu" batzu, P.N.V.ko "hertzainak", apurtu egin zuten eta uretara bota. Baina berdin da kontatuko dizuet nolakoa zen. Inoiz ikusi duzue San Ferminetako pankartarik? Ba, modu horretakoa.

Ezker partean gizon batzu jatean (edo musetan; ez nago seguru...) Hauen gainean aingeru baten (Forgendroen antzaz) pankarta batez: "El kurrusko orain". Beheko partean hertzain bat "moro" batzu mehatxatzen.

Erdian, M. Herzog jota bat dantzatzen ari zen Rubial jaunarekin eta Suarez eta Garaikoetxearen eztaia, juxtu, tarta banatzeko mementuan.

Ezker aldean, zezen plaza batetan H. B.ko jendea (egileen hitzak...) Zakilixut, Marizikin, etab., bai eta txerritxu bat, "Que se vayan" kantatzen, zezenek polizien kontra jotzen duten bitartean. Bukatzeko, bertsolari bat Estatutuan buruz aritzen:

Estatutu bat digute

egin batzuek Madrilen

eta hementxe "txakur" gehiago

jarriko digute

Pankarta hori 17an, arratsaldean jarri zuten. Bertoko gauean P.N.V.ko batzu joan ziren pankarta apurtzen, H.B.ko txosnuan bi militante zegoelarik. Enfrentamendurik egon zen, noski, eta eskutara heldu zen. P.N.V.koak, hasiera H.B.koak baino gehiago ziren. Andra batzu, probokatzen etorri ziren "hertzainak" heldu baino lehenago. Ingurutik zegoen jendea P.N.V.ko basatien kontra aritu zen eta azkenean hauek, burua makurturik joan behar izan zuten.

Hau zertan datorren artikulu buruarekin? H.B.k agiri bat atera zuen gertaera hau salatzen. Egia esanik, haundiespenen bat ere ba zegoen. Esaterako H.B.k esan zuen 50 zirela P.N.V.koak eta ez zegoen 49 baino gehiago. Hortaz kanpo, agiria nahiko objetiboa zen.

P.N.V.k beste bat atera zuen, gauzak aldrebez zirela esaten. Beno, lehenik beste bat atera zuen: "Comisión de Cuadrillas de Portugalete" fantasma batek, H.B.ri irain galantak botatzen. Baina funtsean bi agiritan gauza berberak diote. Sinatura eta idazteko modua aldatzen soilik.

Lehen agiriaren iturburua ere ba zegoen argi. Nahiz eta P.N.V.k ez sinatu, Rueda eta Barral, P.N.V.ko militanteak jarri zuten herriko kaleetatik.

DEIAn P.N.V.ren bertsioa agertu zen soilik. Postaz bidali zioten, zertifikaturik, H.B.ren agiria eta dirudienez, bidetik galdu zen...

P.N.V.k dionez, H.B.ko jendea 2 baino gehiago ziren. Txosnan ez zegoen jende gehiago. Geroago sartu zen jendea ez zegoen hor, poteka baizik.

Hain mingarri bazuten pankarta hori, zergatik ez zuten erretiratzea eskatu? Zergatik joan ziren gaueko ordu 2etan eta ez 10etan?

Zergatik zuten hain mingarri? "La pancarta que motivó el enfrentamiento entre nuestros militantes y los de H.B. no era una crítica jocosa del Estatuto de Gernika, sino toda una sarta de insultos a este Partido y a sus dirigentes más calificados". Pankarta horretan ez zen bakarrik PNVko jendea agertzen pixkat irrigarri utziak. PSOEkoa eta bai ere H. B.koa (txerria hain zuzen ere...) agertzen ziren. Beharbada zera izango da: Garaikoetxeak pankartan ez zuen "sex-apel"ik eta txerritxuak... oi, txerritxua!, aingeru bat zirudin pottoloa...

Bertsoengandik pentsatu ere ez. Portugaleteko PNVkoen artean ez dago bertso horik ulertzeko gai dena...

Pankartakoa ez zen hor bukatu. Konpondu egin zuten eta Bilbora eraman. Hau eskegita zegoela, berriz, P.N.V.ko "hertzainak" etorri zitzaizkion pankartari, apurtzeko. Lehengoan ez zuten lortu, baina ez zuten etsi, ez. Hurrengo egunean lortu zuten eta uretara bota, badaezpada...

EKATXA

***

El fascismo, único enemigo de la libertad de expresión

En la pasada madrugada del día 18 de agosto, fiestas Patronales en Portugalete, fueron objeto de una salvaje agresión componentes de HERRI BATASUNA de este pueblo a manos de conocidos militantes del P.N.V., en número no inferior a cincuenta personas.

El desarrollo de este atropello fue a consecuencia de una pancarta, que bajo la fachada jocosa de las fiestas, criticaba el Estatuto de la Moncloa y exigía a su vez AMNISTIA, retirada de las F.O.P. y derecho a vivir en Euskadi, así como la voluntad de HERRI BATASUNA de estar en todo momento unida al Pueblo, aspecto éste, negado por el P.N.V., cuando en el Ayuntamiento de Bilbao mandaban a los "moros a sus chabolas". Es de notar que todo el contenido de la pancarta ha sido ampliamente difundido en la prensa escrita y fotografiada.

Esta crítica no fue asumida en modo alguno por dicho partido, que en Portugalete al menos, tiene fuertes connotaciones racistas, sectarias y antiobreras, y que a falta de una mínima capacidad de respuesta racional, —críticas en pancartas, escritos, panfletos u otras formas— aplico ese método de que impenitentemente hace gala: la fuerza física, la agresión a golpes y la destrucción de objetos ajenos a su propiedad, en este caso la pancarta, etc. escudándose como se ha dicho en un principio, en un numero elevado de personas.

Muy lamentable es que por parte de estas "personas" se utilicen como pantalla a mujeres y ancianos, —no es la primera vez, ya que en un pleno del Ayuntamiento de Portugalete así lo hicieron—, para poder dar motivos de provocación y respuesta contundente, (léase palos a diestro y siniestro), contra esos "rojos que se llaman abertzales y traen doctrinas extrañas al Pueblo Vasco".

Estos defensores de mujeres y ancianos, y que aprovecharon el momento propicio que suponía el haber solo dos hombres en la txozna de HERRI BATASUNA, tienen nombres de sobra sabidos, como los Beitia, Rueda, Uribarri, Arostegi, Cobos, Sra. de Sierra, Pilar Urrutia, Laura Fernandez, Chechu apodado "El Algarrobo" y un largo etc. que todo Portugalete conoce. Lamentable es que el llamado "Algarrobo" tuviese además la indecencia de amenazar a un miembro de HERRI BATASUNA, concejal del Ayuntamiento, Gorka Martinez, en plena calle, al domingo siguiente, día 19.

Es claro que todo este equipo sólo tiene un apelativo: MATONES, matones de la peor calaña y el más bajo instinto.

De hoy en adelante nos debemos limitar a contemplar al PNV como compañero de viaje en sus métodos de Fuerza Nueva y de cualquier otro grupo de similar índole.

Siempre consideramos la crítica como una parte fundamental de la Libertad de Expresión y método insustituible para llegar al conocimiento de las causas y efectos lo más real posible, observando que la represión sobre la crítica, y más aún, con métodos como los usados por el P.N.V., lleva a la total anulación de esta Libertad de Expresión, por tanto a la anulación de cualquier Libertad en el seno del Pueblo y de los trabajadores.

La incalificable acción llevada a cabo por los militantes de P.N.V. en Portugalete, dedicados a insultar con las más bajas groserías, tanto en sus órganos oficiales de prensa como en los comunicados, y mucho más en la calle, nos lleva a confirmar que efectivamente nuestros oponentes son cada vez más claros en este contexto de lucha por la ruptura democrática, y estos oponentes, o mejor dicho, estos enemigos, son la burguesía que representan, pues ya que duda cabe, es el P.N.V. partido que defiende los intereses burgueses, así como su padre político a nivel de Estado, la U.C.D., como cadenas de transmisión de la explotación social y nacional a cargo del sistema capitalista. Así pues, es el P.N.V., quien liquidando sus últimos conceptos nacionales y humanistas, hace gala de los refinados métodos de represión burguesa. No nos hacen falta ya en Euskadi las F.O.P. para reprimirnos: tenemos suficientes con los niñacos de E.G.I. y los ertzaiñas del P.N.V.

Somos conscientes de haber dado en el clavo, de poner el dedo en la llaga, vista la respuesta del P.N.V., por lo que nos reafirmamos más solidamente en nuestros principios de combatir este "Abrazo de la Moncloa" con que el P.N.V. y la U.C.D. nos tratan de ahogar a los trabajadores y al Pueblo en general, bajo la aceptación por la fuerza del proceso reformista burgués, y que a pesar de las amenazas y de los golpes que suframos a manos de esta nueva policía, la de los matones de Kaiku y boina, continuaremos con la denuncia de esta nueva opresión contra el Pueblo Trabajador Vasco que se nos quiere imponer, así como la lucha por la consecución de unos mínimos democráticos —la alternativa de K.A.S.— que rompiendo la estructura franquista, nos permitan adquirir cotas más amplias de cara a la consecución de la liberación Social y Nacional de Euskadi.

Así pues, para este Comité de HERRI BATASUNA de Portugalete, vista la identificación de los grupos políticos burgueses, debiera el hasta ahora llamado Partido Nacionalista Vasco, pasar a denominarse PARTIDO REGIONALISTA VASCONGADO, sucursal de U.C.D. en Euskadi. Creemos que esta denominación es correcta, dada la práctica política adoptada por este colectivo de claro espíritu represivo, liquidacionista del problema nacional vasco y de diáfana opción socio-económica explotadora.

COMITE LOCAL DE HERRI BATASUNA DE PORTUGALETE

***

Al Partido Nacionalista Vasco. Al pueblo de Portugalete

Ante la información aparecida en el diario Egin del pasado día 23 y en la hoja repartida en mano en varios pueblos, en la que se denuncia una supuesta agresión de militantes de este Partido a elementos de HB y se vierten toda clase de insultos, calumnias y mentiras contra nuestro Partido y en algunos casos contra determinados militantes nuestros, precisamos ante la opinión publica lo siguiente:

1. Que no nos sorprende el tono de bajeza, mentira y agresión constante que rezuma el escrito, porque es práctica habitual de la coalición HB en toda su andadura política en Portugalete.

2. Que la pancarta que motivó el enfrentamiento entre nuestros militantes y los de HB no era una crítica jocosa del Estatuto de Gernika, sino toda una sarta de insultos a este Partido y a sus dirigentes más cualificados.

3. Que es totalmente falso que fueron dos los elementos de HB que se enfrentaron a nuestros militantes, siendo innumerables los testigos que presenciaron como el grupo de HB, encabezado por dos concejales de esta coalición, era muy superior en número al grupo de nuestros militantes en citado incidente.

4. Que revela un cinismo inusitado hacer un montaje de este calibre de un hecho aislado y presentarlo como modelo de violencia contra el Pueblo Trabajador Vasco, precisamente por una coalición como HB, que defiende la violencia indiscriminada ejercida por una determinada organización armada y que nada tiene que ver con la liberación nacional y social del Pueblo Trabajador Vasco.

5. Que es demagógico e incalificable manifestar que el Partido Nacionalista Vasco está identificado y defiende los intereses de la burguesía, cuando nuestros postulados socio-económicos son claros en este aspecto y nuestra meta es una sociedad vasca, libre, democrática, igualitaria y solidaria con los demás pueblos y nuestros militantes no pertenecen a los Consejos de Administración, sino que son una parte importante del Pueblo Trabajador Vasco.

6. Que somos claramente humanistas y estamos perfecta y públicamente definidos en contra de la violencia y de la pena de muerte, lo cual no es óbice para impedir que organizaciones como HB se dediquen a ofender y violentar a nuestro Partido o sus militantes y que responderemos con toda contundencia y severidad a cualquier provocación, sin necesidad de recurrir a mujeres y ancianos.

7. Que está clara la campaña iniciada por HB contra el Partido Nacionalista Vasco en toda Euskadi y que no tiene otro objeto que confundir a la opinión pública y predisponerla en contra del Estatuto de Gernika, única vía posible en estos momentos para el autogobierno y la recuperación de nuestra personalidad como Pueblo y que ha sido elaborado no por el Partido Nacionalista Vasco, sino por la mayoría de los Partidos democráticos actuantes en Euskadi, excepto por HB, y que por tanto representa el criterio del sector más numeroso del Pueblo, opción a la que se opone el sector minoritario representado por HB, que trata de imponer su criterio con claro acento antidemocrático y totalitario, olvidándose del principio básico de la democracia y la libertad de expresión que es el respeto a las ideas ajenas.

8. Que HB, en vez de dedicarse con tanto ahínco a dar consejos y certificados de matones, niñacos, burgueses, derecha, etc., lo que tenía que hacer es trabajar con los demás representantes del Pueblo para solucionar en la práctica los problemas que nos aquejan.

10. Es indignante ver como dicho Comité de HB recurre a la bajeza de citar apellidos e incluso asignar apodos a personas cuya solvencia y honestidad son de sobra conocidas en el pueblo, recordándonos con ello métodos represivos similares utilizados hasta ahora.

JUNTA MUNICIPAL DEL PARTIDO NACIONALISTA VASCO

(URI BURU BATZARRA-PORTUGALETE)


Euskal Herria

Euskal kontsumismoa. Euskal iraultzaren bidean ote?

Lana... lana... lana... lana...

Hauxe da, alegia, "gure" egunoroko ogia, "gure" borrokaren mamia, "gure" pankartaren arima: lana, lana, lana...

Zein lan den, hori bost axola. Garrantzitsuena lana dugu, bai lana. Lan egitean produktuak sortzen dira (era guztietakoak, alegia) eta produktuok saltzean, guk, erosle amorratuok, kontsumista huts bihurtzen dugu geure burua. Kontsumistak geu gara: langile-erosleok. Guk egiten duguna geuk erosten dugu eta gainera bitarteko maitagarri batzu direla medio.

Lana - produkzioa salerosketa - kontsumoa?

Hauxe da gure egunoroko katogia. Baina zein da kate madarikatu honen azken harmaila?

Agian, guk egiten-erosten ditugun produktuok, erabiltzen ditugu?

Agian, guk egiten-erosten ditugun produktuok, askatzen laguntzen gaituzte?

Gaurko gizarte puta hau kapitalista dela ba dakigu, baina termino horri "kontsumismo" hitzaren esanahi globala erantsi beharko litzaioke, erantsi beharko genioke, bi kontzeptu horik separaezinak baitira, separaezinak baititugu.

Alternatiba sendotzean hau guztiau kontutan hartzekoa da, bai eta honek beronek besarkatzen duen ere. "Denok" ezagutzen dugu kapitalismoak daukan, indarra baina ba dirudi indar hori politika mailan" zentralitaturik dagoelakoan gaudela; ba dirudi geure burrukak "maila" berorretan murgildurik ditugula hortik kanpo gertatzen dena sekundariotzat jotzen.

- Lemoizeko putetxe nuklearren kontrako burruka ba liteke maila globalean egiten dugun burrukarik lehenetariko bat izatea. Eta ez dira "politikoak" izan burruka global hau bultzatu dutenak, ez-politikoak baizik, ekologistak baizik. Baina burrukak ez dira natura bezain armonikoak gertatzen, eta gaurregun Lemoizko putetxearen kontra bagoaz ere, bihar, behar bada, kandelak Iberduero-ri erosiko dizkiogu, eta gu pozik. Sakondu behar dugu! Burruka honetan apostu egin duguna ez da txantxetakoa! Burruka honetan gaurko zentzugabeko gizarte honentzako alternatibaren itxaropena ipinia dugu eta.

... (ipini zernahi)

- Bestalde, Euskal Herrian (Euskadin, politikoki) "Euskal irrati-telebista nahi behar dugu". Hau aspalditik entzuna dugu, baina gure etxean azken denboraldi hauetan gertatzen dena kontuan hartuz ez ninduke harrituko honelako zeozer entzuteak:

"EUSKAL HERRIAN EUSKAL PROPAGANDA BEHAR DUGU ETA NAHI DUGU"

eta hemendik datorkiguna:

"MORROSKO jaboia, zure arroparen peoia" (edo limoia, edo kabroia).

"TXILINDRON euskal detergentea, koladaren autoritatea".

"ZPLAST yogourth abertzalea. Topa ezak zure saria eta hator gurekin Disneylandia ikustera".

"Eskuak zimeltzen bazaizkin, erosi ezan TXIMINO garbigailua eta bitartean igurtzi ezan alua !!!" (honela balira sikieran, gaurko "sexualkeria" ez litzateke hain tabu).

"..." (asma ezak/n).

Batek baino gehiagok barre egingo dio honi baina ez pentsa guzurra denik, Bilboko autobus gorrien iragarki batzu baino ez dituzue ikusi behar.

- Kontsumismoarean kontra jotzen ez ba dugu, ona gagoz!

Normalean, kapitalismoa botere politikoetan ikusten dugu, baina kontsumismoa NON ikus genezake? Ba da garaia, kontsumismoa guregan datzala ikusteko.

Gu kontsumistak gara; kontsumistak GEU gara. Nor da kontsumista? Zer gara gu? Gu kontsumista ala iraultzaile gara? (Alfabetatze ariketak bilera antzuetan egiteko, iharduteko). Gero, gertatu behar dena gertatzen ohi da: Multinazional batzu (coca-cola) ezker abertzalearen gain bizi izaten dira (calimocho).

Ba dirudi "ideologia" "herri-jaietan" aparte uzten ikasia dugula: VIVA SAN FERMIN! MUSICA!

Azken batez, propaganda, saltzeko bide bat da. Guk egiten duguna saltzeko, Geuk egiten duguna besteok saltzeko (plural hurbilean ipintzen dut ze ba dakigu nortzu diren). Geuk egiten duguna eta besteok saltzen digutena GEUK erosteko bide bat.

... (katogia etengabe doa...).

- Kolmorik kolmoena, ondokoa: UME KONTSUMISTEEN IBILALDIA (edo antzekoa). Hauxe dugu benetako pedagogia ikastoletan lantzeko, gurekin garatu diren prejuizioak gaurko umeengan errotik desagertarazteko pedagogia alegia, EUSKAL entrepresa batek bultzaturikoa, eroski, hain zuzen ere. Baina hau, bost axola! Hau ez da politika, horrekin ez dugu masen kontzientzia aurreratuko! Garrantzitsuena legeak aldatzea da (legeak aldatu ote?) eta EUSKAL LEGEA jarri, euskaldunok nahi duguna, bizitzeko behar ditugunak. Bestea muin-jate hutsa da, besterik ez. Horrela dago panorama edo horrela ikusten dut nik behintzat. Zuen erantzunen naukazue. Urrengorate.

Iñaki Deuna


Euskal Herria

Diputatu foralak eta boterearen erotika

Herriak aukeratu dituen pertsonen ideiologiaren aldaketa izugarria gertatzen da, Bizkaiko Diputaziotik administratzen diren interesak eta beroriei dagozkien jarrera bereziak kasu. Norberak, behin baino gehiagotan galderak egiten dizkio bere buruari delako aldaketak zergatik gertatzen diren jakiteko esperoan.

Agian, adibide batzu eman liezazkiguke horrela konportatzeko adierazpideak emanez.

Horretaz, PSOEko ordezkariaren kasua dugu esaterako. Betidaniko telefonista izan da bera. Demokrazian oso berria da, PSOEn daraman denbora oso laburra baita, sartu berria beraz. Hala ere, diputatua dugu oraintxe eta denbora motz horrek ez dio orduan garantiarik asko ematen demokrazia dexente eta guttienezkoa aurrera eraman dezan. Baina ez noa ni horretara. Kondatu nahi dizuedana zera da: bere hitz egiteko moduaren aldaketa.

Emakumea "normala" zelarik, telefonoen arduraduna eta ez besterik zela esan nahi dut horrekin, bere hitzak oso arruntak ziren. Gu guztiok legez egiten zuen berba hark, handikikutsukeria eta solas luzerik gabe. Orain aldiz, diputatu aukeratua izan denez geroztik han dabil gauza arrunten eta leloen esateko, hiztegi guztietako hitz zailenok erabiltzen. Norberak jakina, zera sortzen du ondoriotzat: Herriaren kultur maila jasotzeko ardura politikoak eman eta kitto!

Ba dago baina, eredu gehiago. Horretako bat H.B.ko izan dugun pertsona batengan ikusi dugu. Kasu honetan itxura aldaketa askoz grabeagoa izan da. Langileon irudiz, pertsonaia hau koalizio horretakoa izanik, Diputazioan zeuden faxista guztiei egurra astintzen hasiko zitzaiela alde batetik eta langileon eskaera eta bidezko errebendikapen alde lan eginen zuela bestetik. Baina ez, jezarri zen mutila bere kadiran eta burmuineko hariak hasi zitzaizkion arraroki lehertzen. Handik lasterrera hasi zen Diputazioko funtzionari faxisten kontuei kasu egiten, langileen errebindikapenak ahaztuz. Zorionez, koalizioak Diputazioa uzteko agindu zion.

Zer gertatzen zaio honelako jendeari? Non daude hauteskundeetan egin ziren deklarapen polit eta handiak?

Ondoetako bat gerta lekieke: Botuemailekin fraude egitea —oso grabe grabe dena eta fikziozko zientzia litzateke— edo eta Diputazioko kadirak sorgindurik egotea. Mahai baten atzean jezartzean itxura aldatzen baitute, Jekill arrunt eta normal batzu bihurtuz.

Espekulazio arloan sartu garenez, soluziobide bat legoke kasu hauentzat. Fraudea egonez gero, botuemaileok badakigu zer egin behar dugun aurrerantzean, berriro presentatzeko muturrik edukiz behintzat.

Gaur egun hortxe dauzkagu eta udal garabiak ere ez lituzke mogitu egingo. Ez daude ba gustora! Botereak eman dien zentzazio faltsuaz lagunduta, lepo gainetik so egiten diote gaineko guztiari. Hauteskundeekin alde egiteko esango dietenean miseria eta frustrazio bizian suntsituko dituzte beren buruak.

Diputazioko kadirak sorgindurik dauden suposizio fantastiko horri buruz, E.A.J.k du soluziobidea nik uste. Honetarako, alderdikeria guztiak aldean utzi behar ditu E.A.J.k, nik proposatu soluzio-bideari jarrai diezaion jo eta ke. Honela duzue:

Jesuita izandako baten bat dei ezazue, esaterako Artzallus jauna, diputazioan dauden deabru guztiak atera ditzan. Politik harremanetan garbiketa bat lortuko litzateke horrela. Ikusiko da ere, nola funtzionari gutti gelditzen da lanean, lanari lotuta noski, berrezagutu behar baita funtzionaririk askok diputadu berriei koipea eman baino besterik ez dutela egiten, utilen eta baitezpadakoarenak eginez.

Soluziobide horrek ez ezpalu bere finetara helduko niri gertatzen zaidan bakarra ur boltsa bat erostea dateke. Boltsa, urez bete, besaulki azpian ipin eta etxeratu, kadirek ez baitute behar ipurdirik azpia berotzeko, boltsek berdin egiten baitute.

Ezin bazter dezaket katxondeoa, ezin. Egunak joan eta egunak etorri eta, Diputazioarekin harreman hestuak dauzkagunok diputatuen ekintzak ez direla deusetan demokratizatu dakusagu gero eta hobe.

Lehen bezala langileak izorratzen dituzte. Orain demokrazian oinarrituta. Diputazioan errua berorixe da ez baitute barne estrukturarik aldatu edo berriztatu. Mac Carthi zalea ez nahiz ni baina garbiketa bat egin behar da zenbait funtzionariren artean. Gauza askotan funtzionariok dira arduradunak.

Ez dut uste soluziobidea denik lehengo diputatuek gauza guztiak abandonatu zituztela esatea. Funtzionariei ere funtzionatzea eskatu behar zaie; eta funtzionatzen ez dutenak kaleratu eta akabo.

Loretxo Saez


Hamabost egun hankaz gora

Las Palmas-en "piropoekin" erne!

Las Palmas-eko aireportuko enplegatu bat bota egin dute bere lantokitik, haren aurrean pasatzen zen emakume bati "hitz goxoak" esan zizkiolako.

Zoritxarrez, emakumearen senarra denda barrenean zegoen, eta bertatik bertara entzun zituen enplegatuaren hitz goxoak.

Senarrari ez zitzaizkion gustatu lore horik eta denuntzia sartu zuen aireportuko zuzendaritzan.

Gauzak horrela, enplegatu egotziaren alde atera dira aireportuko beste sei bazar edo dendak.

Senarrak zioenez, gauza itsuskiak esan zizkion enplegatuak emazteari, eta honek dioenez, emakumearen edertasunak baizik ez zituen goraipatu.

A! Ahazten zitzaidan: senarra militarra da. Honekin zerbait argiturik dago.

Alemanian zentral nuklear bat desmuntatzen

Mendebaldeko Alemanian zentral nuklear bat desmuntatzen ari dira.

Dirudienez, bere teknologia atzeratua eta zahartua gelditu da, eta horrengatik ari dira desmuntatzen.

Ia urtebetez funtzionatu zuen, experimental gisa, eta 1.974 urteaz geroztik itxita dago.

Ez nintzateke deus ere harrituko, Lemoizera ekarriko balute teknologia hori eta makinaria.

Horrelako gauzak eta handiagoak egiten ohituak baitaude Iberdueroko agintariak.

Teatroan arkakusoak

Geronako teatroan gauza harrigarri bat gertatu da. Udal teatroan ospatu zen azken kontzertuan, jendea arkakusoz bete zen.

Dirudienez, Geronako Udalak ez zuen desinfektatu aretoa, urtero egiten duen bezala, eta jendea eseri bezain laster, han hasi ziren arkakusoak, salto eta salto.

Ez dakit, jendeak bertan jarraitu ote zuen kontzertua bukatu arte; baina jarraitu baldin bazuten, animaliekiko maitasun handia izan behar zuten.

Leitzako artadian amodio lanetan

Leitzan bukatu ziren jaiak, eta artadiak guztiz zanpatuta eta etzanda gelditu dira.

Abuztuan ospatzen dira urtero jaiak Leitzan, San Tiburtzioren omenez. Kasualitatea baldin bada, ere, pertsona batek bakarrik darama patroiaren izena. Leitza berezia baita.

Hasieran artadiak aipatu ditut eta horren zergatia adieraziko dizuet.

Urtero, herriko zenbait gaztek, eta batez ere "Soroko Joxe Antoniok" izen zerrenda bat osatzen dute. Zerrenda horretan mutilak eta neskak parekatu egiten dira (bakoitza nahi duenarekin parekatzen da) eta artadiko partzelatxo bat eskeintzen zaie.

Zertarako artadiko partzelatxo hori? Ba, erraza da: amodio egiteko, larru jotzeko eta xirri egiteko.

Partzelatxo guztiak numeraturik daude eta horrela bikote bakoitzak badaki (segur jakin ere) bere txokoa libre dagoela nahi duten ordurako.

Artadian dena libre da, baina kontuz ibili behar da artazoztorrekin, zulo guztietatik sartzen baitira eta min egiten baitute.

Hurrengo urterako badakizue. Leitzara joaten bazarete, artadirako txanda eskatu.


Nazioartekoa

Ulrike, Ulrike, nork hil hinduen?

Alemaniako Sttugart-Stammhein presondegian, 1976.eko maiatzaren 6an, Ulrike Meinhof, Baader-Meinhof taldearen buru famatuena, hilda agertu zen. Orduan, Alemaniako agintariek, Ulrike Meinhof bere burua urkatuz hil zela aldarrikatu zuten. Baina, delako "suizidio" honek, noski, ez zuen jende askorik konbentzitu, urte batzu lehenago, misterioski, hain segurtasun handidun presondegi hartan, Ulrikeren taldeko beste hiru lagun (Jean Carl Raspe, Gudrun Ensslin eta Andreas Baader) tiro batez hilik agertu baitziren. Orduan ere, Alemaniako agintariek beren buruak hil zituztela esan zuten, baina askok eta askok zenbait galdera egin zuen. Adibidez... Nork eta nola eskuratu zituzten harmak? Oraindik ere, galdera honek ez du erantzunik izan.

Ulrike Meinhof-en heriotzea argitzeko, nazioarteko komisio batek ihardun zuen. Eta orain Maspere frantses editorialak azaldu berria du komisio horrek azaldutako txostena(1).

Horretan nahiko garbiro adierazten da Ulrike-ren heriotzea erahilketa bat izan zela, hots, itotzeak sorturiko bihotz geldiketa izan zela heriotzearen kausa eta ez urkapenarena. Ez zeukan puskaturik, urkatuen moduan, bizkar hezurreko bertebrarik, eta gainera, Ulrike-ren ernaltze organoetan hematomak aurkitu zituzten, bere hanka biak handiturik, eta esperma arrastoak bere kuleroetan. Hau guztiau, hari eginiko bi autopsietan agertzen da.

Estatuko agintariek, zehaztasun hauk eta txostenean agertzen direnak, nahiago ukan dituzte ahantzi. Alemaniako Parlamentuan ez da behin ere Ulrike-ren heriotzearen gorabeherarik erabili izan. Zertarako?... Ulrike Meinhof-en heriotzea buruhiltze bar izan zen eta kitto!

Urte batzu pasa dira eta oraindik heriotze hau argitu gabe dago: NOR SARTU ZEN ULRIKE-REN GELAN MAIATZEKO GAU HARTAN?

Hilda gero, eragozpen moeta guztietakoak jarri zituzten hilketa hura argitzeko. Bi egun geroago eta haren gela berpintatua izan zen, arrasto guztiak estaliz, senide edo abokatuak joan baino lehenago.

Klaus Croissant abokatuari (Ulrike-ren testamentuaren betetzailea) edo haren ahizpari ez zaie behin ere utzi Ulrike-ren gorpua ikusten edo haren gelako inbentarioa egiten.

Dena dela, aipaturiko txosten horretan, nahiko garbi adierazten da Ulrike-ren heriotzea ez zela izan buruhiltze bat erahilketa bat baizik. Tamalez, txosten horrek ez die itaun guztiei erantzunik ematen: Nork hil zuen Ulrike Meinhof?... Hor dago kakoa, argiezina.

Eta gainera, zoritxarrez, egun, Alemania, nori axola Ulrike-ren erahilketa?

MARIAXUN LANDA

(1) "La mort d'Ulrike Meinhof". Rapport de la Commission d'enquête, Francois Maspéro editoriala.


Nazioartekoa

Ibilaldi baten esperientziak

1978.eko martxoan egindako ibilaldi baten esperientziak kontatuko ditugu Marokorantz abiatzeko asmoa dutenei begiratuz. Esan behar den lehenbiziko gauza bidai-agentziak ateratzen dituzten "panfletoak" alde batera uztea komeni dela da.

Sarritan entzuna izango duzue Herri nahasi hau (Maroko) lapurren paradisua dela; bai hori egia da baina gobernukoen aldetik bakarrik. Kaletako jendea ahal duen neurrian zuen gauzak lapurtzen saiatuko da eta hori leku guztietako gauza da ez Marokokoa bakarrik zapalkuntzaren ondorioa hain zuzen.

Marokon dagoen giroa ezagutzeko hiri nagusietatik at joan behar da nahiz eta hiri hauk ezagutzea interesgarri izan (Marrakech, Fes, Casablanca...) kontraste dela eta, eta dauden kontraesanaz jabetzeko.

Monumentuzaleak baldin bazarete Rabaten ba duzue zerikusirik (mausoleoa...). Bestetik giro politikoa interesatzen bazaizue zoazte Fes-a zeren eta herri kulturala baita, bertan unibertsitaterik famatuenak direlarik. Hara jo eta laster aurkituko duzue zuekin eztabaidatzeko prest dagoen norbait batik bat estudianteak (ezkerretakoak).

Marrakech-en ikusitakoa guztiz ezberdina da. Parte berria Europako edozein hirirena bezalaxe da. Parte Zaharra "Medina" delakoa, horixe da interesgarriena: sugeen enkantatzaileak, eskorpioenak, tximinoekin dabiltzanak, ipuin-kontatzaile itsuak, berritsuak... Medinako harraketan saltzen den janaria dastatzea interesgarritzat jotzen dugu honetan, batez ere "cous-cous" delakoa. Jo eta ke! On egin!

Turismo aldetik ere ba dago zer esanik. Itsasaldea guztiz turistikoa dugu. Barnaldea berriz interesgarriena jendea nola bizi den jakiteko. Mapa ikustean berdez edo zuriz dauden kaminoak hartu behar dira zeren eta gorriz daudenak generalak baitira eta "zibilizazioaren" fokoetaruntz doaz

Natura aldetik hor dugu Atlas mendilerroa hirutan zatitua:

- Beheko Atlas:

goiko partean Mediterraneoaren aldean.

- erdikoa:

Fes eta Marrakech hirien artean.

- goikoa:

Marrakech-tik basamortura doan partea.

Azken parte honetan Toubkat mendia dugu (lau mila.ta piku metro). Mendi honen beronen maldan Imlil herri ttikia dugu, Asni-tik 14 kilometrotara. Nahiz eta mendira ez jo leku oso interesgarri. Aldea berberiar honetan berberiar herria nolakoa den ikus daiteke. Hemen trukea nagusi dugu. Zernahi lor dezakezu trukez: janaria, edaria, harriak, (amatistak, basamortuko arrosak...), sandaliak, alabastrozko irudiak... Txo neska! "defentsa" orna baldin baduzue nagusi bihurtuko zarete herrixka hontan!!

Natura aldetik Atlas kenduz Ouzoud-eko urjausiak dira. Marrakech-tik Fes-erako bidean (Ikus Mapa). Zibilizaziotik urrun daude oraingoz behintzat.

Gu Marokora joan ginen. Beharbada zuek beste leku batetara joan zarete konta ezazue zuen esperientzia!

Euskara eta euskaldunok JALGI GAITEZEN MUNDURA.

Iñaki


Gaiak. Soziologia

Biziaren arduraz

Geure gizartearen katramiletan barneratu bezain laster, argi ikus genezake ispilu puskatu hauetako hamaika giza-izpirik.

Ez dugu behar gizona dimentsio unibertsalean; gorputz mailan ikustearekin nahikoa litzateke.

Egia esan, eta agian gezurra esan ere bai, "homo sapiens"-arengandik gaurko "homo alienatus"-arenganaino ez dagoke amildegi jauziezinik. Denak ditugu zubi zuzenak.

Gizona eta gizona. Horra hor kausitu zitzaigun egia haustezina, hilezkorra. Nahiz eta gure egoera honetan ez ei diogu kasu handiegirik errealitateari egiten.

Baina errealitateak errealitatedun dirau, eta aurpegia eman beharrean aurkitzen dugu geure burua. Errealitatean bizi behar eta errealitate-kide beharrez izan.

Izan ere, ezbeharren mozorroek ez ligukete min baino egingo. Eta sentikorrak gara, ezin dugu (denok) fakir haragia ukan.

Hiltzen ari gara, hauxe bai zuriaren zuria. Eta gure eginbehar bakarra, eta emankorrena apika, suntsimendu honetako karia bilatzean legoke; betiko antzu jarraiki nahi ez dugun bitartean behinik behin. Maiz, halabaina, zail zaigu, oro, horixe ere.

Demagun instan batez, zazpi zirkuluen zazpi giza-guneak eriden ditugula, eta, (irudimenari astinduz berriro) zazpi gizaire horiengan bizitzaren zazpi giltzak. Zein izango genukeen erantzuna, burutapenaren hegalaldia? Nik neuk, ez nukeen sinestuko neure aurreko ezertxorik, nahiz eta argiaren argirik argiena izan.

Egunetik egunera, urtez urte, menderik mende doakigun gorputz-itzalaren projekzioak, jadanik ez dakusa ikustekoa, ez eta erraxena ere.

Gizartearen katakunbetan sarturik, gero eta beldurrago gara, geure adimenaren mugikortasuna ebakituz doa, aurrerapena handitzen den heinean. Beldurregi gara, geure NOR ezagutzeko ere, geure NORtasuna. Eta horregatixe ezin pentsa, ezin pentsa liteke gataxka osoaren, globalaren, ZERA eriden. Gure gutasunak berak galerazten dizkigu posibletasunaren bidexkak, eta errealitate horretantxe murgildu behar, beti behar.

Zertarako orduan giza-mailako aztertze sakon eta mamitsurik? Zertarako eta zertatik?, banan-banan ezintasunean bagaudeke.

Gaurko giza-suntsimenduaren mamia uler ahal izateko, gizarte osoaren desegintza egiaztatu beharko genuke. Hasi zerotik eta eginkortasun guztietatik aniztu, sekuentzia bakoitza grabatuz.

Eta ez dakit berriro basamortuan geundekeen.

Liburu askotan ikusi dudanez, denek ahalegintzen dira NONDIK gatozen jakitearren, frogarazteagatik, baina ez du inork erakusten zergatik gara jaiorik.

Zergatik? Zergatik? Zergatik?... hona hemen galdera. Eta zein erantzuna?

Zergatik-aren inguruan matematika oso bat itxura liteke, ez agian, matematika exakta, baina bai geroaldiko matematika. ZIUR.

Zergatik jaio gara eta zergatik ez gara jaio.

Elkarren aurkako bitasunaren aleak. Bigarrena izango balitz itaunketa mila argudio asma zezakeen edonork, oso erraxak baitira ezetzak. Eta ezetza baten alboan ez da jakinminik irteten.

Maiz, halabaina, ez jakintasunaren jakinduria izan daiteke. Ezetza ahalguztidunak kateak milaka puska ditzake.

— Laket al zaik bizitza?

— Ez.

— Zergatik?

— Ez zekiat.

Ezetza horren bidez fite ezabatzean da istilua. Baina erantzuna baiezkoa balitz?

Nola azaldu bizi oso baten gorabeherak gero balantzan ipintzeko eta horrela hitzaren egiatasuna atera?

Ez duke merezi baina, hainbeste txotxokeria zipristindu. Zer lor genezake dialektika txar batekin?

Politika eta ezpolitika, bizia eta ezbizia, heriotza eta ez heriotza; agian orok bere ezetza?

Hor legoke biziaren ezbizia. Nahiz eta zergatik jaio ez jakin, biziko bagara ezbizi bat beharko dugu, eta horretaraxe mundu deituriko hau.

Eta hortik atera zezaketen erlijioek beste mundu baten ametsa. Heriotza izateko ezheriotza behar. Baina ezheriotza hori, heriotza bera, bizia bera baino zerbait mingotsago balitz?

Hainbeste txalaparta korapiloduntsuren hatzaparretatik ihes egiteko, ez dugu bizia baino. Nahi-ta-nahi-ez bizi behar dugu.

Bizia erreproduzitzeko bizi behar dugu. Eta bizia erreproduzitzean galdurik gaude.

BIZIAREKIN AMAITUKO BAGENU ZAPALKUNTZAREN AZKENA LITZATEKE!!!

Karlos Santisteban


Gaiak. Soziologia

Neskatoen beldur izkutatuak eta galdera bat

Haurrek, bildurra zer den ondo ezagutzen dute. Pelikula bat dela, kale ilun bat dela, trumoiak direla... ongi asko dakite gure haurrek sentimendu hori zer den. Haurrei noiz-nola-zergatik pasatzen duten beldurraz galdetuz gero, ongi erantzungo dizuete... Itsasoak koltxoneta eraman zuen egun hura, nolako beldurrez esnatu ziren amets txar hori izan ondoren... mendian galdu ziren arratsalde hura...

Guk geuk ere, holakoak ezagutu ditugu. Haurren konfidentziak entzutean, parre txiki bat egiten dugu geure artean. Egun, guzti hori, superatuta daukagu. Pelikulek ez digute beldur izugarririk sortzen eta mendian galduz gero nolabait aterako ginatekeela larrigune horretatik Pentsatzen dugu.

Dena dela, ba daude beste testimonio batzu, parre izkutu hori sorrarazten ez didatenak. Adibidez, nire gelan jasotako hauk: "BA EGUN BATEAN, ZINETIK ATERATAKOAN, GIZON BAT GURE ATZETIK IBILI ZEN. AUTOTXOKEETARA JOAN GINEN ETA GURE ATZETIK ETORRI ZEN. HANDIK ATERATAKOAN, NEREAREN ETXERA JOAN GINEN ETA GURE ATZETIK ZETORREN ETA BESTE EGUNEAN ERE BAI... HOLAKOETAN BELDURRA PASATZEN DET".

(Idoia, 10 urte)

***

"Zinean, gizon batek heldu egin ninduen eta esan zidan: 'Si vienes conmigo te doy 100 pts' eta nik ezetz esan nion. Orduan gizona hasi zitzaidan heltzen eta ni koska hasi nintzaion gizonari. Eta gizonak soltatu egin ninduen... Jo!, pasa nuen bildurra..."

(Jaione, 10 urte)

***

"Egun batean, ikastolatik etxera nindoala gizon bat nire atzetikan zetorren eta nik atzera begiratu nuen. Bera geratu zen. Ibiltzen hasten nintzen eta bera ere bai. Aulki batetan eseri nintzen eta bera ere bai. Etxera joan nintzen eta dana kontatu nion amari. Beldurrez nengoen".

(Rosi 11 urte)

***

"Ea noiz pasatu dedan bildurra?... Ba egun batean, gizon batek pentsegitu ninduen. Etxera nindoala niri deika hasi zitzaidan eta ni korrikan eta bera atzetikan eta ni korrika eta korrika..."

(Eli, 10 urte)

***

Testimonio hauen aurrean, ezin dut parre egin. Are gehiago: Ez dut garbi ikusten zer egin behar dudan. Zer egin behar dugun. Garrantzia kendu?... Baina garrantzia du! Haurraren hegoak moztu, atxilotu etxean, etengabe zaindu? Horri ere ez deritzot ongi.

Andereñook, amek, ezin dugu edo ez dakigu oso ondo haur hauei nola lagundu. Ezin diogu gertaerari garrantziarik kendu, zeren bihar, agian, antzeko edo zerbait okerragoa gertatuko baitzaie. Nola jokatu beharko genuke?

Gaurkoz, galdera hau egitea besterik ez zait bururatzen.

Norbaitek, beharbada, erantzun dezake.

(Mariasun Landa)


Gaiak. Soziologia

Feminismoa eta emakumeen literaturgintza

Joan den ekainaren 22an, Gazteizko Ikastetxe Unibertsitarioko E.K.T.-k antolaturik, Axular liburudendan, mahainguru bat. Holako mahaingurua gure inguru kulturalean gauza berri bat dela garbi dago. Halaere, mahainguru hartan parte hartu zuten emakume idazle batzuk (Amaia Lasa, Arantza Urretabizkaia...) aspalditik argitara emanak zeuzkaten beren lanak. Zer gertatu da, ba, urte hauetan, bilkura hau edo gerora izan daitezkeen beste batzuk, posible bihurtzeko?... Nere ustez, aspaldidanik eta maizago ospa zitezkeen gertakari hauk, gaur egun ospatzen badira, kalean eman den emakumeen burruka feministaren eraginagatik izan da.

Beste zenbait arlotan, nabarmena da eragipen hau. Hor daude alderdi politiko guztiak, korrika eta presaka eginiko zenbait errebindikapen beren programetan sartuz, eta baita ere gizonezko listetan, emakumeren bat edo beste aurkeztuz...

Emakumeak, beren opresioari buruz hartzen eta hedatzen ari diren kontzientziatze mailak, hau da, borroka eta erreibindikapen feministek, guttienez, emakume euskaldunaren marginazio politiko eta kulturala argitara ekartzeko eta nabari agertzeko balio izan dute. Eta beren baztertzea edo ausentzia ez dela baztertze kasual edo inuxente bat adierazten dute.

Badira urte batzuk Virginia Woolf-ek adierazi zuela, idazten duen emakumea, kalean emakumeak jasatzen duten egoerarekin osoki loturik dagoela. Kalero egoeraren eragina idazlearengan azpimarratuz eta alderantziz ere. Sukaldeko lau hormen artean kateaturik aurkitzen bada emakumea, txikitandik jasotzen duenak ez badio, emazte eta ama izatetik aparte, beste biderik eskeintzen, bere anaiek ikasketak egiteko dituen erraztasunak berari uko egiten bazaizkio, berriro Virginia Woolf-en hitzetan, ez badauzka "gela, bat, berea, eta 500 libra... orduan ez dago euskal emakume idazlerik. Agian, erdi eroturik dagoen bat edo beste, bai!... bere kabuz aritzen dena eta inongo garrantziarik ematen ez zaiona.

Gure kasu konkretoan gainera, gure hizkuntzan analfabetuak izateak eta hizkuntza, praile konbentuetan gordea izateak eta ez monja etxeetan, oztopoak handitu besterik ez ditu egin.

Arrazoin sozio-politiku edo historikoak edo nahi denagatik, gure literaturgintza nahiko kaskarra baldin bada, gainera, esan beharra dago erabat gizonezkoena dela.

Orduan, honek zera pentsarazten dit: Sakonki begiratuta, gure literaturgintza ez da zerbait osoa, inkonpletoa baizik. Literaturgintza horretan, gure herriko jendetzaren erdia baztertuta dago. Non dago emakumeen ahotsa, non munduari buruz eman diezaigukeen atzoko eta gaurko emakumeen ikuspegia?... Garbi dago, liburutan behintzat ez. Baina hau ez da gertatzen, noski, gure kultura, emakumeen kulturarik ez dagoelako... izkutaturik, marginaturik dagoelako baizik. Halaere, arrasto batzuk aurkitu daitezke. Gelditu diren zenbait olerki, ipuin, edo bertso, bainan izenpetu gabe, noski! Baina, beharbada, gai honek beste arazo batetara eramaten gaitu. Hau da: Emakume euskaldunen kultura propio bat, ba ote dagoen... edo nolakoa den eta abar.

Bainan hasieran planteatu dudana zera da: Emakumeen esnaera honek, gizonezkoen mundu honetan pertsona gisan bizitzeko daraman borrokak zer eragipen izan duen, edota duen, emakume idazleengan.

Alde batetik, gaur egun, emakumeen eta emakumei buruzko liburuak SALDU EGITEN DIRA. Beraz, argitaratu egiten dira. Publiko zati batek publikazio hauek eskatzen dituela esan nahi du honek. Eta hau, estimulo haundi bat da, noski, idazlearentzat. Hemendik sortzen diren kritikak, komentarioak eta abarrak, egilearen lana zabaltzeatik aparte, bere obraren aberastea eta sakontzea dakarte.

Bestalde, eta neure irudipenerako garrantzitsuena eta aipatzeko dena, FEMINISMOAK LITERATURGINTZAREN HIZKUNTZA MAILAN DUEN ERAGINA DA.

Idazleak erabili ohi duen tresna bera, hau da hizkuntza, zalantzan ipini baitu feminismoak. Nagusi eta dominatzaile den gizonezkoen hizkuntzak, nolatan emakumezkoena kolonizatzen duen nabarmen utziz. Emakumeen baloreen mundua, emakumezkoen esperientziak, betidanik gizonek dominatu duten hizkuntza eta erabilkera mota batetan, ematea eta trasmititzea ea posible den, planteatu du feminismoak. Zalantza honek, bide berri batzuk urratzera eta bere lanaren era berplanteatzera eraman ditu zenbait idazle. Eta nere iritzian, oso onuragarriak dira gauza hauek guztiak Emakume idazle asko hasiak dira jadanik, emakumeez emakume bezala idazten, orain arte inoiz egin ez den era berritan. Eta honela esan genezake, emakumeen literatura honek, feminismoaren mogimendua argitu eta indartu egingo duela. Bai kasu batetan eta bai kasu bestean, literaturgintzak irabazten du.

Mariasun Landa


Gaiak. Literatura

Hermann Hesse - Arima baten bizitza (2)

Haurtzarotik hasi eta bizitzaren ideiaz pentsamendu sakon bat lortu zuen arteko joeraz ihardun genuen aurrekoan. Hemendik aurrera H.H.-ren egintzen eduki guzia izpirituaren zoriontasuna lortzea da. Hau izango da Hessen obraren arazorik garrantzitsuena.

H. Hesse-en bigarren etapa hau bere kinkalarri sakonen markaturik dator. Kinkalarri hauek, aurreko literato idiliko-burjes-aren bizitza utzarazi zioten eta haroko inguramen sozialetik kanpo bizi zen izaki problematiko bat bilakarazi zuten. Bigarren etapa hau Damian (1.919), Azken uda klingsor-en (1.920), Siddharta (1.922), Estepako otsoa (1.927)... e.a.-etan zabalki dokumentaturik dago.

Obraza hauetatik bi azpimarratu behar ditugu: El lobo estepario eta Siddharta. Lehenengoan giza zorigaitzen azterkari, bere galbideetan zoriontsu eta batik bat, gizakiaren barne borroka azalduz aurkitzen dugu H.H. Siddhartan, berriz, giza zoriona lortu ahal izateko era zuzena deskribatzen edo bideak adierazten diharduela esan genezake. Gizonak bere buruari jarraitu behar dio eta erabiltzen duen guzia baztertu.

Garai hartan, H.H.-ren pentsakera gogortzen da. Alemania nazian bizi izan zituen urteak, nazionalismoaren ideia eta mugek gogortzen dute eta bere idazti guztiak arrazen eta muga gainetiko gizateria bat lortzearren nabari dira.

Bere bizitzaren hirugarren etapa honetan serioski hartu behar litzatekeen utopia bat eratzen saiatzen da. Gizona barregarri azalduko zuen "opera" sortzeko lehen asmoa baztertu eta "utopia errealista" batez lan egiteko ideia hartzen du. Lan sakon honen ondorio, Txirtxilu jokua (1943) izan zen.

Geroztik, Hermann Hesse-ren bizitza jokabide honetan eta bere etika baieztatzen jarraitu zen.

1.946-an, Nobel Saria eman zitzaion, bere berezitasuna eginkortasuna ez, baina jarraibidea dela esan genezake; bere bizitzari iruzur egin gabe, jokatzen jakin zuen jarraibidea.

Hermann Hessek jainkoa aurkitu zuela esan genezake eta hau, gainera, bere barnean. Jainkoari jarraitu zitzaion beti, bere jainkoari, eta bere izpirituaz ados bizi izan zen. Hau da H.H.-ek gizonarengan genien balioztatzen zuena eta horregatik gertatzen zaigu hain erakargarri bere pentsakera.

Bere bizitza osoa esnatze haste bat izango da eta esnatzea, bere burua ezagutu eta giza- mailan gordetzen zuen lekua aurkitzea izango da.

Horrelakoxea zen Hermann Hesse. Adimendun abere sakon bat, bere buruaz zalantzatsua, baina bere izpirituaz sinesteduna. Bere burua ezagutzea eta ezagutu nahi zuen han-hemenkariaren bizia, bere zainetan zehar bihotz barreneraino iritsi eta bat ere bere bihotzagatik hil

Herman Hesse 1.962-ko abuztuaren 9-an hil zen Montagnolan. Bere izateaz ez da hilobi hotz bat besterik gelditzen, baina bere pentsamendua ondorengoentzat gelditzen da, eta ez da inoiz ahaztuko.

Txemi Galarraga


Gaiak. Artea

Valentin de Zubiaurreren mendeurrea?

Hau idazten duenak, Valentinen jaioeraren fetxa bi aurkitu ditu: 1.879ko abuztua, eta bestea, 1.884ko uztaila. Guretzat, bigarrena da fiagarriena, idazle gehienen lenengoa ipini arren. Zeren eta ohar hauen zioa 1.879ko abuztukoa izan dan, guk jarraituko dugu, eta hemendik bost urtetara, beste behin ospatuko dugu gure pintorearen mendeurrea.

Garaien, Euskal Herriko txoko politenetariko batean, jaio zen Ramon de Zubiaurre, eta han pintatu zuen, (han eta Castilla, Segovian, Salamancan etab.), bere obra ezagunenak gure Balentinek, Han ere, ondiño tente dago, bere etxea, pintatzen zuen gela, "caballetea" etab. Oro ikusi genuen, Zubiaurrean lobari esker.

Hemen, argazkietan etxe barnean dauden koadro eta pinturak ia sekula erakusita izan ez direnak.

Valentin hona zetorren urteko, udan, pintatzen. Bera Madrilen jaioa, (aita musikalari ospetxua izanez, eta hara deitua), Bizkaiko, Durangaldeko pertsonaiak eta paisaiak pintatu zituen. Bere anaia, Ramon (mutugorra, Valentin lez) osterantziraz, ez zen agertzen Garaitik eta Durangoaldetik, zeren eta bere emazteak ez zuen asko maitatzen gure eskualdea. Valentinek bai, eta Durangotik berriztik, eta beste herritik zebilen maiz, modeloak eta ardo godaletak bilatzen. Hemen pintatutako koadroekin laster izan zuen arrakasta ospetsua Espainako pintura lehiaketa eta sarietan; Europan zehar baita: Alemanian, Belgikan eta azkenaldian, Ameriketara joanda, han ere izan zen bizkor ezaguna. San Fernandoko "Bellas Artes" akademian, bere aitaren tokia eztali zuen, eta Alfonso XIII erregeak bere erakusketa bat inauguratu zuen, argazki batean ikusi dugun bezala, eta nondik ikus bai ezakegun zer axola lortu zuen Espainaldian arte mailan.

Hirurogei urteetan ezkondu zuen, (Garaiko erroteak esana, bere amari plazer emateko) Pilar Elejoste emakumearekin, baina heriotzak hatzeman zuen berehala. Mende honetako euskal pintoreak, Arrue, Urrutia, Aranoa batzutan etab, lar folkloristak esan dute izan zirela, eta egia esana guk ere honela pentsatzen dugu. Baina Zubiaurre anaiak folkloristak direla esan dutenok erru handia dute eta ez dute deus ere bere pintaera ezagutzen. Alde batetik, Valeriano Bozalek, Valentin sartzen du, edozein hipotetiko eskola errealista espainola, bera, bere ikuspegi zentralista eta "marxista" erabiliz. Baina, errealismo hori, guretzako, ez da beste errealismo espainolarekin parekagarria; zeren eta Valentinen koadroek ez baitute Solana edo Castelao Galizian dituzten sentimendu eta esangurak. Errealismoak edozein expresio edo indar utsa irudietan eduki behar du. Valentinenegan al ba dago nolakoren bat erretratuetan, bere obrak, oroz konpururatua, ez du kalifikatibo hori merezi.

Valentinek gai euskalduna edo Gaztelaniako erabili zituen. Eta denatan, Javier de Bengoetxeak dioen bezala beti agertzen zaizkigu, enabardura poetikoak eta sinbolistak, Puvis de Chaavanne-rengan bezala. Nork esango luke "arrantzale txiroa" obra errealista denik? Valentinen pertsonaiak beti daude bakarrik. Nahiz eta talde baten barnean ageri, bakoitzaren mundua, mundu ezezaguna eta misteriozkoa da besteentzat.

Erretratuak eta paisaiak, zeru urdinak hodei oriz beteak, neskatilla edo atsoen begietan dirdiratuak. Beren jantzietako margo zuriak eta moreak, ortzaitza urrunduak eta ilunak, arratsaldeko ordu magikoan. Orok konposatzen du sentimendu eta sentsibilitate sinbolista bat.

Pertsonaiak beti daude geldirik eta isildurik. Begietatik eta aurpegi ororekin adierazten dituzte bere arima paisai erdian. Beharbada, pintorea mutugorra izateak edukiko zuen zenbait eragipen pintaera horretan?

Hemen ditugu ba, Zubiaurreren etxean ohostu genituen koadroak. Denon artean, askok ez dute ikusi argirik, bere etxe barruan baino. Lehengo aldiz argitaratuak, erakutsiak, hona dakarguz, eta omenaldi txiki bezala balio beza.

J.S.


Gaiak. Zientzia

Laserraren erabilpena kimikan

Kimika dugu transformazio molekularrez arduratzen den zientzia. Transformazio hauen ezaugarri nagusi bat energi kopuru ezagunen galera edota gehiketa da. Aldaketa kimikoak ezin dira maila fundamental batetan ulertu eta aplikazio praktikotara zuzendu, baldin eta erreakzio kimikoetan agertzen diren energi kopuru espezifikoak ez baditugu ezagutzen eta kontrolatzen. Ontzi batek bere barnean dituen atomo edo molekulak era normalean exzitatzen badira, honetarako bero edo presio altuz erabiliz, gertatuko den erreakzioa mailaka osatuko da, alde batetik nahi dugun sustantzia lortuz, baina baita beste zenbait azpiproduktu ere. Erreakzioa guk nahi dugun direkzioan gerta dadin, kimikoak sarritan beste sustantzia batzuetaz baliatzen dira, katalizadore izendatzen direnak hain zuzen. Sustantzia hauek era askotan agertzen zaizkigu. Adibidez, katalizadore bat metal bat izan daiteke, baina baita ez metal edota konposatu organumetaliko bat ere. Zer esanik ez solido, likido edo gas eran ager daitekeela.

Ez dago urruti eguna, produktu kimiko bat lortzeko behar diren tenperatura, presio eta katalizadore egokien kalkulu enpirikoa orain alkimia bezain zaharra irudituko zaiguna.

Kimikaren helburu nagusienetako bat lotura kimiko determinatu batzuk hautsi edota ahultzea denez gero, logikoa dirudi horretarako beharrezko den energia, maila edo maiztasun egokienean bideratua izan dadila.

Aldaketa energetikoen kontrol hau egun poliki poliki egiaztatzen ari da laserren erabilpenari esker.

Laserrak energi iturriak ditugu, baina energi iturri oso bereziak: ultramore, ikusgai, infragorri edo mikrouhinen edozein uhin luzeran energi iturri bortitzak eskaintzen dituzte. Laserraren propietate karakteristikoak (monokromatitasuna eta intentsitate handia) aproposak ditugu erreakzio kimikoak probokatzen ala katalizatzen dituzten energi aldaketa espezifikoen kontrolarako.

Jadanik laserrak kimikan sortu duen eragina neurtu nahiz eta honela bere etorkizunaz idea bat egin nahiean, komenigarria da jakitea xehetasun gehiagoz laser baten energi aportazioak uda aldatzen duen molekula, atomo eta elektroien energia. Ikus dezagun nola gaurko teknologia kimiko konbentzionalaren mugak gaindi edota ebita daitezkeen laser sistema egoki eta apropos bat erabiliz.

Erreakzio kimikoak bitarteko asko eta baldintza oso desberdinen pean gertatzen dira. Ezaguna da zenbait erreakzio kimiko bat batean gertatzen dela, erreakzio horrek behar dituen gas, gesaldura edo solidoak alkartu bezain azkar hain zuzen.

Erreakzio hauek ez dute energi aportaziorik behar kanpotik, eta honegatik, ez dira egokiak laserra aplikatzeko. Beste erreakzio batzuk, eta seguraski gaur edo etorkizunean arreta industriala duten ia guztiak, bero, presio edo katalizadore baten beharra dute edota guzti hauen konbinaketa batena. Sail honen asmoa energia erreakzio kanale aproposari eskaintzean datza, eta ez lehen bezala beste erreakzio kanale posibletan alferrik galduz. Laserra energia kopuru garrantzitsuak maiztasun edo maila energetiko determinatu batetan emititzeko gai denez gero, transformazio kimikotarako erraminta zehatz batetan bilakatzen ari zaigu.

Laserra aplika daitekeen espektro elektromagnetikoaren eremu nagusi bakoitzak, hau da, ultramoretik infragorrira, propietate determinatu edo jakin batzu azaltzen ditu energia eskaintzeko eraren arauera. Atomo eta molekulen propietate nagusienetako bat gorputz hauek energia kopuru koantifikatu batzuetan emititzen ala jasotzen dutela dugu. Atomo edo molekula batek energi kuanto bat jasotzen duenean, energia gutxiagoko maila batetik energia handiagoko beste batetara pasatzen da. Jauzi hau, noski, handia ala txikia izan daiteke eta atomo edo molekularen propietateak aldatuko dira kuantoaren energiaren balioaren arauera.

Beraz, garbi dago laser iturri batek molekula bati energi kopuru zehazki kalkulatu bat eskain diezaiokeela, honela bere egoera energetikoa maila batetik beste batetara pasaz. Maila elektroniko jakin bat dardar egoera energetiko askoz osatuta dago; dardar maila bakoitza dira egoera energetiko askoz. Azken urte hauetan espektroskopiak informazio kopuru handi bat eskaini digu ezagutzen ditugun atomo guztien egoera energetikoei buruz, hala nola mailaka molekulei buruz ere.

Maila energetikoak zehazki ezagutzea nahita ezkoa dugu laserra aplikatu nahi badugu, zenbait egoera energetiko jakinak exzitatu behar direnez gero erreakzio kimikoa lortu ahal izateko. Laserra baino lehen, kimikoaren aukera bakarra erreakzio kimiko bati energia eskaintzeko bero iturri konbentzionala zen. Egia da bero eta argi iturri konbentzionalak nolabait kontrola daitezkeela; emititzen duten radiakzioa iragazki batzuen bidez aukeratuz. Baina hau energiaren zati handiena galduz lortzen zen. Laser batek eskain dezakeen energi fluxua edozein arartetan, ararte berean iturri konbentzional bat erabiliz lor daitekeena baino milioika edo bilioika aldiz bortitzagoa da. Honela, laborategiko laser eskas batek askoz fotoi gehiago emititzen du azalera unitateko eguzkiak baino uhin luzera berdinean eta azalera unitateko.

Orain arte esandako guztia irakurri ondoren, suposa daiteke laserraren aplikatzeak kimikoen amets guztiak ase ditzakeela, erreakzionagaiak nahi duten eran exzitatzeko —elektronikoki, dardarki edo biraka— aukera eskainiz, eta erreakzio bat hasieran aukeratutako eran kontrolatzeko, azpiproduktuak sor ez daitezen.

Baina praktikan, laserraren kimikak, mundu honetako beste gauzak bezala, zenbait oztopo aurkitu du, amets horik erabat ezin egiaztatuz.

Atomo edo molekula batek radiakzioa kuanto diskretuen eran har dezake, baina ez edozein egoera energetikotan, baizik eta mekanika kuantikoak onartzen dituenetan bakarrik. Fotoien absorbaketak atomo edo molekula hori oso maila energetiko altuetara eraman dezake. Azken finean, absorbitutako energiak atomoak elektroi bat edo behiago galtzea ondoriotzen du. Era berean, molekula bat zatitan edota azkenik bera osatzen duten atomoetan banatuko da.

Guzti honek, laserra erabiltzen duen kimikoari galdera nagusi bat sortarazten dio: zer gertatzen da laserrak atomora eraman duen energi gehikeriarekin? Energia segidan zeharkako kanaletatik galtzen bada, erreakzioa ez litzateke inoiz gertatuko, eta. egiten badu ere. oso poliki aurreratuko da.

J. J. Elhuyar

HIZTEGIA

ararte intervalo

azpiproduktu subproducto

bitarteko medio

eremu campo

ezaugarri característica

ikusgai visible

infragorri infrarrojo

iragazki filtro

jauzi salto

kopuru cantidad

kuanto cuanto

lotura unión

maiztasun frecuencia

ultramore ultravioleta


Gaiak. Zientzia

Nola hartzen dute arnasa oilasko-arraultzek

Gauza jakina da hegaztien arraultzek ez dutela kanpotikako laguntzarik behar hegaztia sortzen ari denean, beroa ezik. Behar duen janari, mineral, energi iturri eta ura bertan daude, arraultza barruan. Beraz, oilaskoa edota den aberea dela, egin behar duen gauza bakarra beroa eskaini eta tarteka tarteka arraultza mugitu da, umekia ez dadin azalera atxiki.

Halaz ere, arraultzari osagai inportante bat falta zaio: oxigenoa. Oxigeno hau beharrezkoa da sortzen ari diren zelulen makinaria metabolikoa hornitzeko, eta ondorioz, desarroilatzeko. Baina nola hartzen du arnasa arraultzak? Inguruko oxigenoa hartzen al du, ondoren dioxido karbonikoa kanporatzeko?

Gure mundu honetan, arnasketa prozesua honela betetzen da: lehenik isurgai bat arnas hartzen dugu, eta isurgai honen barruan dagoen oxigenoa birika edota braukietan odolera pasatzen da. Aldi berean, odoleko dioxido karbonikoa isurgaira pasatzen da, ondoren kanporatuz eta zikloa berriro hasiz. Bai birikak eta baita braukiak ere muskulo batzuk eragiten dituzte. Eta eragin honen maiztasuna, ezaguna den bezala, gure metabolismoaren beharrak zuzentzen du. Aldiz, hegaztien arraultzetan ez da arnas hartze mugimendurik nabari eta ez dago ezta ere aire-korronterik bere barruan, oxigenoa behar den lekuetara eramango duenik behintzat. Honen ordez, arraultzak difusioz hartzen du arnasa. Difusio hau, azaleko milaka poro mikroskopioen bidez gertatzen da.

Poro hauen esistentzia lehenik frogatu zuena Edimburgoko Royal Societyko partaide zen John Davy izan zen, 1863an. Honetarako arraultza urez betetako txarro batetan ezarri zuen, ondoren huts-ponpaz ur gaineko airea kanporatuz. Ohartu zen arraultzaren azalean gas-burbuilak sortzen zirela, eta honela ondoriotu zuen azalean zulo txiki batzuk behar zutela egon.

Gasak azala difusio-prozesuaz zeharkatzen du. Prozesu hau oso ezaguna: molekula kontzentrazio altu batek kontzentrazio txikiago batetara joateko joera du. Berdin gertatzen da munduko hainbat fenomenorekin: beroa tenperatura altutik bajura joango da beti. Difusioa gas-molekulen energia zinetikoari ezker gertatzen da, honela arraultzak bere barnean duen energia metabolikorik gastatu altua, eta oxigeno-molekulak barrura sartuko dira. Era berean, baina alderantziz, gertatzen da dioxido karbonikoarekin. Gas-aldaketa honen abiadurak ba ditu bere mugak, hauek poroaren azalera, luzera eta azala zeharkatzen duten gasen kontzentrazioak izanik hain zuzen.

Arraultza barruko airearen hezetasuna kanpokoa baino handiagoa izanik lehen esandakoaren arabera, ur-molekula batzu ere kanpora aterako dira (ohar gisa esan dezagun ur-molekula bat oxigeno-molekula bat baino txikiagoa izaten dela). Animaliek, normalean, ura bere barruan mantentzeko hainbat sistema desarroilatu dute. Antza denez, arraultzak ura galtzeko diseinatuta daude, baina, hori bai, erritmo kalkulatu batetan. Txita sortzeko behar den ia energia guztia gorringoko koipe-erreserbetatik lortzen da. Erretako koipe gramo batetik ia ia beste hainbat ur metaboliko sortzen da. Beraz, txita handitzen doan eran, arraultzaren ur-edukiera erlatiboa ere goruntz doa, galtzen ez bada. Arraultza jarri zen orduko ur-edukiera erlatiboa arraultza hausten den mementukoa bezainbatekoa behar badu izan, kalkula daiteke nola jarri orduko arraultzaren masaren 15% gutxi gora behera ur eran galdua behar duen izan. Eta bai baserritarrak eta baita gai hauetaz kezkatzen direnak, aspalditik dakite ur galtze hau erabat beharrezkoa dela txita ondo jaio dadin.

Ba dakigu arraultzak 21 egun egon behar duela berotan. Epe honetan 60 gramotako oilo-arraultza tipiko batek 6 litro oxigeno hartuko ditu, 4,5 litro dioxido karbono eta 11 litro ur-lurrin kanporatuz aldi berean.

Bistan da arraultzak masa ur eran galtzen badu, eta, guk dakigunez ez zaio ezer sartzen, azkenik arraultzak gutxiago pisatuko duela. Hain zuzen 51 gramo. Txitak, aldiz 39 gramo bakarrik pisatzen du.

Inoiz arraultza gogor bati azala kendu badiozu, ohartuko zinen jadanik azala egiazki azal bat eta bi mintzez osaturik dagoela. Kanpoko azal honen osagaia karbonato kaltzikoa dugu, zutabe antzeko kristalez osatuta. Beraz azala azalera diskontinuo bat da, alde batetik besteraino zeharkatzen duten zuloak agertuz. Zulo hauek ditugu lehen aipaturiko poroak. Mintzak, aldiz, fibra organikoz osatutako sare batzu ditugu. Halaz ere, bi mintzak ez dira erabat berdinak. Bata bestea baino lodiago da.

Azalak dituen poro hauk dira gasak alde batetik bestera pasatzeko duen bide bakarra. Hala ere, poro hauk ez dira beti erabilgarriak gasarentzat, materiale organiko ala ezorganikoak estal baititzake. Azido baten bidez arraultza kontuz garbitzen badugu, gutxi gora behera bere azaleran 10000 poro dituela ohartuko gara. Kopuru hau arraultza batetik bestera alda daiteke. Espezieak ere zerikusirik badu. Arraultza bakoitzak duen poro-area erabat inportantea da, prozesuak automatikoki funtzionatu behar baitu. Poro gehiegi badago, oxigenoa sobran egongo da arraultza barnean, baina era berean, ur gehiegi galduko da, deshidratatuz. Azalera txikitxoa bada, aldiz, txita ito egingo da oxigeno faltaz. Oreka bat lortu behar dugu, txitaren hazkundea optimoa izan dadin.

Arraultza jarri ondorengo aste edo asteterdian oxigeno gutxi kontsumitzen du. 10 eta 14. egunen artean, ugalpen gogor bat nabari da, eta arraultza eskain dezakeen gas elkarraldaketa maximora helduko da, hau da, 600 mililitro eguneko. Balio hau da guk gutxi gora behera 2 minututan, erabiltzen duguna. Kontutan hartu behar dugu arraultzak 10000 poro mikroskopiko duela gas-elkarraldaketa honetarako. Kalkuluak eginez, segundo 20 billioi (2 x 1012) molekula oxigeno sartzen dira, aldi berean 14 billioi molekula dioxido karboniko eta 12 bilioi ur molekula atereaz.

Txita hazten doan eran, geroz eta oxigeno gehiago behar du. Bestalde, orain bertan esan dugu arraultzak bere poroen bidez ezin omen du 600 mililitro oxigeno baino gehiago elkarraldatu. Nondik lortzen du, bada, txitak beharrezko duen beste oxigenoa. Soluzioa erraza da: 19. egunean txitak bere mokoa aire-ganbaran sartzen du, bertako airea erabiliz. Ekintza hau oso inportantea da, txitari birikak aireztatzeko aukera eskeintzen baitio. Momentu honetatik aurrera, txitak oxigenoa bi bidetatik jasoko du: azaletik lehen bezala eta aire-ganbaratik bestalde. Sei ordu beranduago gutxi gora behera, txitak azala hausten du, moko gainean daraman diamantearen bidez, lehen aldikoz inguruneko airea arnas hartuz. Hemendik aurrera ez du oxigeno problemarik izango arraultzatik ateratzeko egin behar duen azken esfortzurako.

Ikus dezagun, anekdota gisa, beste hegazti batzuen arraultzen pisuak: txikitik handira joz, kolibri batena dugu denetan txikiena, gramo laurden bat pisatzen duelarik. Egungo hegaztien artean handiena, berriz, abestruza gu. Bere arraultzak 1,5 Kg. pisatzen du bataz beste. Duela gutxi arte esistitzen zen beste hegazti bat Madagaskarren, elefante-hegaztia bere arraultza baten pisua 9 Kg. taraino heltzen zelarik.

Bistan da arraultza handi batek txiki batek baino elkarraldaketa handiago bat eskatuko duela. Hau dela ta, arraultza baten konduktantzia, (egunero galtzen duen pisua barruko eta kanpoko ur-lurrin presio diferentziaren arteko erlazioa) handitzen doa bere tamainuarekin. Baina ez da linealki handitzen: masa 10 aldiz handitzen bada, konduktantzia 6,5 aldiz bakarrik ugaltzen da.

Bigarren ondorio interesantea honako hau dugu: masa 10 aldiz handitu arren, poroak 2,7 aldiz bakarrik handitzen direla. Hau, hain logikoa ez badirudi ere, esplika daiteke: azalaren lodiera alde batetik arraultzaren pisuak eta bere gainean ezarriko den hegaztiarenak mugatzen du. Baina ba du bigarren muga bat ere, eta, hau, hain zuzen, txita jaiotzerakoan bere mokaz apurtzeko adinekoa izan behar duela da.

Fic-en legea aplikatzen badugu, hau da "poroaren azalera bere, konduktantzia eta poroen luzeren arteko biderkadura da", poroaren azaldera 2,7 x 10,5 = 17 aldiz handiagotzen da arraultzaren masa 10 aldiz handitzen bada.

Garbi dagoela dirudi arraultzaren azala eta txitaren arnas hartzearen beharrak oso bertatik lotuta daudela. Bestalde, hegazti baten arraultza oso eredu ona dugu gasen difusioa aztertzeko. Agian inoiz, hau ondo ulertu ondoren, esplikatu ahal izango dira pertsonen biriketan gertatzen diren difusio-prozesu konplexuak.

J.J. ELHUYAR

HIZTEGIA

aire-ganbara cámara de aire

arnas hartu respirar

atxiki pegar

gas-burbuila burbuja de gas

hezetasun humedad

huts-ponpa bomba de vacío

isurgai fluído

osagai componente

ur-edukiera contenido de agua


Gaiak. Kultura

Bertso berriak Estatutuari jarriak [Bertsoak]

 Moncloa-ko Estatutuari buruz, mila gauza entzun da. Batzuren eritziz, oso gauza ederra da, gure arazoaren Konponbidearen hasiera dela esanez.

 Beste batzu guztiz aurka daude, dituen akatsak gogorki salatuz. Alde eta kontrako arrazoiak komunikabideetan behin baino gehiagotan aipatu direnez, ni ez naiz horietaz zuzenki arituko. Ostera, euskaldunen artean ohitura denez, bertsotan agertuko dut neure eritzia, gustatzen baldin bazaizkizue zeuek ere kantatzeko. Dakizuenez, mitinak eta sermoiak aspergarriak gertatzen dira; eta zertxobait alaitzeko, bertsoek lagun dezakete. Eta jende guztiak kantatzen badu, hobe.

 Bertsootarako aukeraturiko doinua, Xabier Amurizaren "Euskal Herritik aparte" delakoarena da. Ba dakizue: Bertsoak ez dira irakurtzeko, kantatzeko baizik.

Hirurogeitahemeretzi

mendea zaigula hasi,

Euskal Herriko enda zaharra

oraindik da bizi.

Ez dezagun bada, etsi!,

geroak baitu merezi

Geure nortasuna irabazi

burrukari eutsi!

Hor dago Estatutua,

erdi sekretuz lortua,

orain nahi dute izan dadila

denok onartua.

Zaratoka agertua

begi barruan sartua

medio indartsuz propaganda ta

txanpainaz hartua

Uzederena da poza

izanikan bera jueza,

Suarez habila engainatzea

ez baita erraza.

Azaltzea da nekeza

nola litekeen gauza

Konstituzioa ukaturik

onartzea aisa

Estatutua medio,

ni neu ez naiz ezer fio,

baietza eman behar zaiola

etsaiak baitio.

Guretzat ez du balio

esaten dut nik serio

bestela gure Nafarroari

agur eta adio

"Estatutua harturik

presoak omen librerik"

horrelako esloganak ere

dauzkagu entzunik

Horretan ez da dudarik;

Soria hantxe utzirik,

Nanglarizko gartzela berria

ez dute hoberik

Errefuxiatuak kontuz,

ibil daitezela zentzuz

Frantziako jendarmengandikan

oso urrun zainduz

Zeren edozein deskuiduz

Giscard jaunaren aginduz

gerta litezke harrapaturik

bizia ere galduz

Hau egoera makala!

nola ez zimur betazala

ikusirikan bigarren mailan

euskara dagoela

Aizu, euskaldun formala,

lodia zein argala,

euskara ez bada, zein duzu bada

hizkuntza nazionala?

Demokrazia dela ta

hamaika palo hartuta,

oraindik ere berde-marroiak

hemen indartuta

Horrela dago paktauta

Madrilekoak poztuta

polizia autonomokoak

ezer ez dira ta

Hainbeste jende kalean

poliziaren aurrean

guztiok errefuxiatu eta

presoen aldean.

Huelga generalean

Euskal Herriko partean

guztiok bat egiten dugula

gutarrak hiltzean

Bukatzeko funtzioa

propaganda-kantzioa:

erreferendua magiko da

Hau inbentzioa!

Hori bai afizioa,

betiko botazioa.

Baietz esatea baino hobea

da abstentzioa

Ramon Garai


Gaiak. Kultura

Txillardegiren euskal gramatika

Liburuaren aurkezpen publikoa aspaldi egina izan arren (Donostian, 1979-VI-27an hain zuzen ere), orain arte atzeratu dugu aipamena, liburuaren beraren kritikarekin hornitua emateko. Egun hartan jende piloa bildu zen Donostiako Udaletxeko aretoan, E. Knör, J. Intxausti eta Txillardegiren artean eginiko agerpenera. Eta jende piloa diot zeren eta liburu bati buruz eta euskara hutsez eginiko aurkezpenera berrehun bat pertsona hurbiltzea, ez baita azaren azpiko horria.

Dena den ez dut liburuaren aipamena egin nahi izan, beraren mamia hobeki ezagutu arte. Izan ere, hasieratik zenbait azaleko kritika ustel entzun bainuen liburua sakonki ezagutu gabe eginak bestalde, eta ez nuen hankasartze berbera egin nahi. Udak eta berarekin ohi dakarren oporraldiak, ostera, liburu lodikote hori patxaraz eta goitik behera irakurtzeko aukera eman dit, eta aurkezpen-eguna urruntxo dagoela, orain iruzkin zentzunezkoagoak egin ditzakedala uste dut.

Liburuaren mugak

Sagarrondoari madariak egitea ezin eska dakiokeenez gero, kritika zuzenik egiteko, guztiz komenigarri da, aldez aurretik, zein helbururekin egin den jakitea. Muga hauk Txillardegik berak agertu zizkigun aurkezpen-egunean eta, ezer baino lehen, berorik aipatzera noa.

Nagusiki Morfologiaz ari dela esan behar da, berau esatea gehiegi ez bada ere. Dakigunez, gaurko Hizkuntzalaritzan ez da muga garbirik markatzen, Morfologia eta Sintaxia deitu ohi direnen artean. Edozertara ere, eta nolabait lehenagoko hitzez baliatuz, liburu honetan ez dela sintaxirik sartzen esan behar. Berez, sintaxi arloa Patxi Goenagak prestaturiko "Gramatika Bideetan" sakonki aztertua dagoelarik, ez zuen izateko arrazoi handirik, gai berberaz beste antzeko liburu bat ateratzeak, eta bai ostera haren osagarria prestatzeak. Hemen azaltzea merezi ez duten arrazoiengatik, hala ere, denboraz oso atzeraturik dator Patxiren liburutik, nahiz eta batera ateratzeko pentsatuak izan. Jose Luisek Morfologiaz aritu nahi izan du, beraz, Sintaxia eta Fonetika arazoak sartu gabe.

Bestalde, egileak esan zuen legez, ez da ikerlan modura prestatua izan, helburu didaktikoz egina baizik. Hain zuzen ere, Euskaltzaindiaren hildotik abiatuz, euskara baturanzko bidean eman diren urratsak gramatika modura agertu nahi izan ditu. Alde horretatik, ba, liburuan Euskaltzaindiaren erabakien kontrako punturik ez da jarri, zenbait Kasutan Euskaltzaindiak erabaki gabe dituen puntuak jarri dituen arren, hala nola, hikako formei buruz ari den kapituluan (38.kapitulua).

Liburuaren erakunde orokorra

Orohar, ongi ordenaturik datoz gaiak, puntuka eta zen bere numerazioarekin. Lau koloretara idatzia izanak, oso argitzen du zenbait arazoren azalpena, elementu desberdinen balioa garbiro erakutsiz, hala nola deklinabide-atzizkien eta lotura-hizkien arteko desberdintasuna edo aditzetan parte hartzen duten subjektu desberdinen markak.

Modu berean, irudiek, eskemek eta koadroek laguntza handia ematen dute irakaskuntzari begira, era honetan lanaren helburu didaktikoa agerian jartzen delarik. Niri neuri, kasu, txit gustatu zaizkit aditzaren azalpenetan denborari eta aspektuari buruz jarririko eskemak, ideiak argitzen oso lagungarri gertatu baitzaizkit. Gauza berezi gisa beste puntu hau dugu. Noizean behin, puntu nagusien amaieran prezeski, aparteko koadrotan eta kolore urdinez, espainolez eta frantsesez eginiko laburpen txikiak ageri dira, zientzi aldizkarietan jarri ohi diren "summary" direlakoen antzekoak. Niri, egia esan, ez zaizkit ez lagungarri ez kaltegarri gertatu, lehenengo bizpahiru kenduz besteak ez baititut irakurri. Ez dakit inorentzat mesedegarri izanen direnentz, baina hor daude.

Zenbait hutsune

Nahiz eta liburua nahiko osoa izan eta euskara baturako egina izan, nik neuk bizkaierari dagokion aportazioa behar baino txikiagoa dela susmatu dut liburuan zehar. Zenbait kasu aipatuko ditut adibide legez:

- Zergatik -RUNTZ eta ez -RANTZ? Hori erabakita al dago?

- Leku-izenen kasuan ez da aipatzen a ez-organikoz bukatzen direnen arazoa, Bizkaian ugari direnak bestalde: Deustua, Iruñea, Bizkaia,...

- Nortzu, zertzu eta antzekoak zergatik Bizkairako soilik? (14.) Ez ote dira guztiontzako mesedegarri?

- Hitzak aipatzean, sarri ageri dira Bizkaiko formen hutsuneak. Adibidez, 33. kapituluan ez da berba aipatzen; 37.ean alde batetara uzten dira ostera, osterantzean (ostantzean) behintzat, behinik behin (behinipenik).

Iparraldeko (edo Ekialdeko?) gauzetan ardura handiagoa duela dirudi. Nolabait esateko, euskara batua Ekialderantz alderatua dagoela ematen du.

Erratei dagokienez, ongi inprimitua izan dela aitortu behar da, euskarazko liburu eta aldizkarietan ikusten denarekin konparatuz behintzat. Hala ere, zenbait oker txiki ba dira, eta asko gostatuko ez delarik, ahal dela hurrengo argitarapenetarako zuzentzea komeniko litzateke. Horrela, adibidez, ekidin eginen litzateke 32.gaian bizi nintzen eta bizi izan nintzen formen eskema denboraletan ageri den nahastea.

Ene ustez, bestalde, eta oraintsuko artikulu batetan azaldu nuen bezala, hainbat/adinbat hitzak nahasturik ematen ditu gidoiak jartzean. Dena dela, arazo hau geroago eta finkatuagoz doala esan daiteke, UZEI barneko lanari esker. Baina orduko Txillardegiren lana inprimategian zegoen.

Hutsuneekin bukatzeko, hasierako aurkibidearena aipatuko dut. Atzekaldean aurkibide alfabetikoa dakarren arren, honetaz gain oso komenigarri litzateke, gaien eta azpigaien aurkibidea.

Hainbeste gauza interesgarri

Liburuan ageri diren gauza asko lehenik ere ezagunak bagenituen ere, oso baliagarri gertatzen da, gauza horik guztiok ordenaturik ematea, horrela bide batez, textu- eta gidaliburu bezala ere erabil daitekeela.

Bestalde, liburu osoan zehar argitasuna susmatzen eta eskertzen da: Azalpenak oso ongi eta eskematikoki emanak, adibidez ongi hornituak.

Ene ustez, hauxe da liburuaren bertuterik handiena: azalpenen eskematikotasunaren argitasuna. Labur eta zehatz.

Halaber, erabilitako iturriak zintzoki aipatzen ditu. Eta egileak behin eta berriro agertzen duenez, guk geuk ere esker berezia zor diegu Azkue eta Altube euskaltzaleei, berek aspaldi eginiko lanak oraindik ere oinarri finkoa baitira.

Gai konkretuen artean, diodan ezen oso gustura irakurri ditudala aditzaren aspektu eta denborari buruzko azalpena, arazo hori ongi argitu baitit. Ba dakit, jakin, René Lafon izan zela arazoaren lehen argitzailea. Baina modu didaktikoz azaldu duen lehena, oker ez banago, Txillardegi izan da, liburu honetan hain zuzen. Interesgarria da, halaber, hikari buruzko partea, nahiz eta landuagoa izan behar zukeela uste dudan.

Eritzi orokorra

Liburua bere osotasunean hartuz, guztiz positibotzat daukat. Aitortu egin behar dut, ezen hasieran ez ninduela gehiegi bete, "Sustrai Bila", "Oinarri Bila" eta "Euskara Batua zertan den" liburuen antz handiegia hartu niolako edo. Baina irakurriala, honelako liburua egin beharra zegoela ikusi dut. Euskarazko gramatika didaktiko eta batua behar genuen, eta ba dugu.

Gehiago oraindik; niri dagokidanez, eta ANAITASUNA honetako Gramatika-Sailaren ardura daramadala, artikulu pilo batetarako gaia ematen didala aurkitu dut. Beraz, eta hau pozik diot, hemendik aurrera informazio-iturri bezala erabiliko dut sarri. Horregatik bakarrik balitz ere, baina, egiatan, liburuagatik beragatik, eskerrik asko Jose Luis.

J.R. Etxebarria


Liburu berriak

ABARRAK

Kirikiño

Duela 50 urte hil zen bizkaitar idazle hau, Ebaristo Bustinza, euskal idazle herrikoi eta ospetsuenetariko bat. Mañarian zen jaioa 1.866an, fisika eta matematikak Madrilen ikasia eta Bilbon bizi izan zen EUSKALZALE, IBAIZABAL eta EUZKADI aldizkarietan idazten zuelarik. Euskara herrikoia eta erraza zerabilen eta, purismoaren garaian, ospe handia lortu eta oso irakurria zen.

Bere artikulu eta idazlanak liburutan bildu zituen. Lehen liburua 1918an argitaratu zen Abandon, ABARRAK. Bigarren liburua BIGARRENGO ABARRAK deitzen da, Zornotzan argitaratu zen 1930ean, idazlea hil eta hurrengo urtean. Ipuinak eta gertaerak kontatzen dira, batzu jazorikoak, bizkaiera garbi eta sano batean.

1.966an liburu mardul bat argitaratu zen Kirikiñoren idazlanak bilduz, hiru atal dituena: 1) ABARRAK, 2) BIGARREN ABARRAK 3) ETA ABAR, lehenaren titulu orokorra daraman arren. Bizkaitar eta euskaldun guztiei gomendatzen diogu Kirikiñoren liburu hau.

LEGAZPI

TITULU HORREKIN, Legazpiako gaueskolak eta bertako udalak babestuta liburu berri bat kaleratu du egunotan. Euskaraz eta erdaraz egindako liburuotan Legazpia hiria hartzen da tematikatzat. Gaiak ugari dira hala nola, geografia, historia, ekonomia, demografia eta abar. Egileek diotenez, jende askok estudiatzen ditu besteen aberastasunak norberarenak ahaztuz edo gaizki ezagutuz. Herri bakoitzak, eskualdeok ere ba dute berea. Hori da liburu horretako helburu bat. Uste dugu Oso erabilgarria gerta daitekeala ikastoletan haurrak bere ingurua nola den ezagut dezaten. Eredu polita ere Euskal Herriko beste udal barrutientzat.

ARNAS GAIZTOA. ERROMANTZEEN AIRERA...

Luix Mari Mujika

Luix Mari Mujika Lizartzan jaio zen 1.939an, sakramentinoa eta historian doktoratua da. Behar bada, azkenaldian liburu gehien argitaratu dituen idazlea da, zeren eta orotaz idazten baitu. Hainbat saiakera historiko idatzi ditu: AINTZINAKO SOZIOEKONOMIA (1.974), GIZARTEA ETA PARASOZIALISMOA (1.975)... Bilinguismoari buruz ihardun du frangotan, bi tomotako euskal hiztegi bat egina du DICCIONARIO GENERAL Y TECNICO delakoa, gramatika eta sintaxiari buruzko idazlan batzu ere argitaratu ditu... Eta orain, bere poesiazko bostgarren liburua argitaratu du.

Bere lehen liburua BIDE GIROAK izan zen 1.963an, bigarrena URDIN ETA BURNI 1.965ean. 1.975ean HITZAK EBAKITZEAN eta beranduago ZORTZIKO HAUTSIAK. Orain, obra bi tomo batean: ARNAS GAIZTOA eta ERROMANTZEEN AIRERA... Lehena 1.976an egina omen da eta bigarrena 1.977an idatzia. Sinbolismo kreatzaile eta surrealismoaren errotik omen doa Luix Mari Mujikaren joera, liburuaren azalaren arauera. Liburua irakurrita ikusi dudana zera da, poema neurtuak aski ongi, eta deus ere ez hoberik. Pseudoepika euskaldun bat nunnahitik dariola, topiko frango, eta euskal kanta epiko zaharren suntsidura. Irakur olerki labur bat:

Nafarroaren nahaspil

Nafarroaren nahaspil,

Nafarroaren aintzin!

— Nola zabiltz

hain beltz ta isil?

Nafarroak:

— Ah, euskal odol sumin

batek dit min!!

GAUZETAN

Koldo Izagirre

Ustela saila

Koldo Izagirrek hainbat liburuska ditu argitaratuak, guztiak poesia edo narratiba esperimental baten alorrean: ITSASO AHANTZIA, ZERGATIK BAI, OINAZE ZAHARRERA, GUARDASOL AHANTZIA eta GAUZETAN.

Esan daiteke azken liburu hau aurrekoaren. Guardasol ahantziaren, jarraipen bat dela. Lehen bost ataletan bederen, gauza arruntetan oinarriturik interpretazio mitiko eta fantastikoak bilatzen saiatzen da: Arboletan, Elurretan, Teilatuetan, Izarretan, Uretan. Haur irudimena errekuperatu eta gogoeta mitikoak eta fantasiak asmatzen eta sortzen dihardu, eguneroko objektu arruntak gaitzat harturik.

 Burdinetan deitzen den atala desberdina da, irudimena ezik, espetxeratuaren gogetak isladatzen baititu.

Orohar, irakurgarriak dira sei narrazio poetiko horik eta euskara erreza da gainera. Akatsik aipatzekotan, esango genuke testuak laburregiak direla. Izan ere ezin daitezke bestelakoak izan, baina nahi genuke Koldo Izagirre narrazio luzeagotan.

VOYAGE AU BOUT DE LA NUIT

Louis-Ferdinand Céline

Luis-Ferdinand Destouches, Céline delakoa, 1.894an jaio zen Courbevoie herrian, Seinealdean. Parisen iragan zuen haurtzaroa, Alemanian eta Ingalterran zenbait egonaldi eginik. Lehen gerla mundialean eritua izan zen. Kamerún aldean egon ondoren Frantziara itzuli zen ikasteko eta ezkontzeko. Edith Follet-ekin ezkondu eta alaba bat izan zuen, medikuntza ikasi zuen eta bere emazteaz bereiztu. Suitza, Ingalterra eta USAn lan egin zuen eta 1.928an Frantziara itzuli zen.

1.932an argitaratu zuen bere nobelarik lehena eta interesgarriena: VOYAGE AU BOUT DE LA NUIT, zeinari Renaudot saria eman baitzioten. Geroztik hainbat nobela eta liburu zientifiko argitaratu zituen: L'EGLISE (1.933) komedia, LA VIE ET L'OEUVRE DE SEMMELWEIS (1.936) saiakera, MORT A CREDIT (1.936) nobela. Europa guztian barrena ibili zen eta Lucette Almanzor bailarinarekin ezkondu zen 1.943an. Bigarren gerla mundialaren garaian frango idatzi zuen: BAGATELLES POUR UN MASSACRE (1.937), L'ECOLE DES CADAVRES (1.938), LES BEAUX DRAPS (1.941), GUIGNOL'S BAND (1.944). Baina bere antisemitismoagatik eta nazien aldeko kolaborazioagatik istilu asko izan zituen. 1.944.eko udan ihes egin behar izan zuen Alemaniarat eta urte betez Sigmaringen-eko kolaborazionisten gordelekuko medikua izan zen. Gero Danimarkaraino ihes egin zuen, hemen detenitua eta gartzelan izandu zen. Bitartean Frantziako gobernuak kondenatu egin zuen errebeldian eta konfiskatu egin zizkioten ondasunak. CASSEPIPE (1.948), FOUDRES ET FLECHES (1.949) eta SCANDALE AUX ABYSSES (1.950) argitaratu zituen garai hontan.

1.951.ean Frantziara itzuli zen, amnistia medio, mediku gisa lan egiteko. Garai hontakoak dira FREERIE POUR UNE AUTRE FOIS (1.954), ENTRETIENS AVEC LE PROFESSEUR Y (1.955), baina batez ere D'UN CHATEAU L'AUTRE (1.957), NORD (1.960) eta RIGODON (1.969). Azken hau postumoa, Louis-Ferdinand Céline 1.961.ean hil baitzen Meudon herrian.

VOYAGE AU BOUT DE LA NUIT bidaia hunkigarri bat da, benetan, udaberritik negura eta gauetik egunera, bizitzaren bidaia, pertsonaren barne-erraietan barrena bailitzen. "Voyager, c'est bien utile, ça fait travailler l'imagination. Tout le reste n'est que déceptions et fatigues. Notre voyage à nous est entièrement imaginaire. Voilà sa force. Il va de la vie à la mort. Hommes, bêtes, villes et choses, tout est imaginé. C'est un roman, rien qu'une histoire fictive. Littré le dit, que ne se trompe jamais. Et puis d'abord tout le monde peut en faire autant. Il suffit de fermer les yeux. C'est de l'autre côte de la vie".

Louis-Ferdinand Céline-ren bidaia hau luzea da, gartsua, sakona eta egiazkoa. Bizitzaren bidaia desaragitzen du, lengoaia eta narratiba iraulirik.

J.S.


Gurutzegrama

Larry Trask