ANAITASUNA

III URTEA — N. 28

Suplemento a la Hoja ANAITASUNA de Guipúzcoa

Urria (10) 1955


Mundu oba bat

 Entzute aundiko filosofo ta historiatzaille ingeles batek —Toynbee Jaunak—, deklaraziño goangarri batzuk egin ditu oraintsu Londres'eko periodikoetan. «Gaurko gizonak —diño— bidekurutze baten aurrean bizi dira. Batera edo bestera jo bear dabe. Edo, oraiñarte legez gorroto ta asarre bidetik jarraituta, batak bestea ondatu; edo, guztiok bete betean alkartuta, mundu oba baten billa joan. Ez dago beste norarik».

Toynbee jaunak baiño lenago, Pio Amabigarrenak berba egin deusku orrezaz. Mundua, orain dagoan legez —ez batera ez bestera—, ezin leike luzaroan iraun. Edo mundu oba bat edo ikaragarrizko ondamendia: auxe da, Aita Santuaren eritxiz, gaurko gizartearen etorkizuna.

Ondo ezagututen dau beak oraingo momentuaren importantzia. Ori dala-ta, txitean-pitean egiten dituan berbaldietan, ez dau galtzen abagadunerik, bide zuzena gizoneri erakusteko. Sarritan esan deusku, oraingo asarrakuntzak eta ikusieziñak ez direala amaituko, arik-eta gizonak Jainkoagana benetan biurtu arte. Eta orren explikaziñoa emoten deusku jarraian: Gizonak ezin leikee anaiak legez alkar maitatu, baldin —arraza, klase ta nazionalidade guztien gaiñetik— Aita baten semeak direala siñestuten ez badabe. Eta Aita Santuagaz batera, orixe uste dabe pentsatzaille guztiak, Mister Toynbee euren artean. Euren eritxiz, mundu oba bategiteko, ez dago beste biderik erlegiñokoa baiño.

Zer egin bear dabe gizonak une historiko onetan? Guk kristiñauok, ez daukogu aikolo-maikolo ta ezmezean zetan ibilli. Aita Santuak erakutsi deusku bidea. «Antza danez —esan dau oraintsurengo Pio Amabigarrenak—, Jainkoa gauza arrigarriren bat dabil munduan preparetan. Beartu gura gaitu, nunbaite-be, arduratsuago ta konkretuago Jesus billatzera».

Jesus billatu, Jesus aurkitu: aorixe da gure gaurko eginkizuna, mundu oba bat gura badogu. Eginkizun gatxa, guztiz miragarria baiña. Miragarritasun aonexek, beste barik, zirikatu bear gindukez arazo onetan aspertzeke lan egiten.

Mundu oba bat! Pio Amabigarrenaren amesa! Zenbat bidar berba egin deusku orrezaz Jesukristoren Ordezkoak! Baiña, mundu ori egiteko, asko aldatu bear dogu kristiñauok gure bizimodua. Evangelioaren espiritu autentikoa geuganatu bear dogu eta guztiok anaiak legez alkar maitatu. Orduantxe aurkituko dogu Jesukristo. Orduantxe bakarrik sortuko da gure artean mundu oba baten egunsenti zoragarria.


Berba egin Jauna

 - Jesukristoren jaioterriak, Palestina dauko izena. Zabaleran eta luzeeran ez da aundia. Euskalerria baiño ez askoz aundiagoa. Mediterraneo itxasoaren ertzean dago, eta bere inguruak aoneexek dira: Iparraldean Siria, egoldean Egipto, sortaldean (eguzkia sortzen dan aldean) Arabia'ko desertua, eta sartaldean Mediterraneo itxasoa. Goitik beera, erreka batek erdibituten dau Palestina osoa. Erreka orrek, Jordan dauko izena.

 - Jesukristoren denporan, lau zirean Palestina'ko provintziak: Galilea, Samaria, Judea ta Perea. Galilea, Samaria ta Judea itxasertzean dagoz, Jordan ibaiaren onazko aldean; laugarren provintzia, barriz, Perea deritxona, errekearen beste aldean.

 - Galilea iparraldean dago, Judea egoaldean, eta Samaria erdian. Orregaitik, Galilea'tik Judea'ra artez joan gura ezkero, Samaria'tik igaro bear. Pasatze ori ez zan izaten judeguen gustokoa, Samaria'n erbesteko gentea bizi zan-da. Nortzuk zirean, ba, samariarrak? Kanpotarrak, beste arraza batekoak, siñiskerizaleak, pekatariak, judeguen arerioak, atxiña judeguak Babilonia'ko desterruan egozan bitartean, erbestetik Palestina'ra etorririkoak. Orreexek zirean samariarrak. Ori dala-ta, Judeguak ez euken artu-emonik samariarrakaz, eta aundia zan euren arteko ikusieziña.

 - Judea da provintzia printzipala. Bertan dago Jerusalem, Palestina'ko uri nagusia; eta antxe dago judegu erlegiñoaren Eleiza Bakarra: Jerusalem'eko Templu miragarria. Provintzia onetan jaio zan David erregea, Belen'go errian; eta milla urte geroago Belen'en jaioko da David erregearen ondorengorik ospetsuena Jesukristo gure Jauna. Judean bizi dira judegu erriaren agintariak, eleizgizonak eta abertzale amurratuak.

 - Galilea'ko provintzia trankillagoa, da, baketsuagoa, humillagoa. Cafarnaum izan ezik, Galilea'ko erriak guztiz txikiak dira: Cana, Nazareth, Naim. Provintzia onetan biziko da Jesus ia bere bizitza guztian. Ementxe aziko da. Bertoko dialektuan berba egingo dau, eta galileartzat eukiko dabe bere jaiotzearen barri ez dakienak.

 - Jesus jaio zanean, judeguak ez euken askatasun politikorik. Beste erri indartsu baten menpean bizi zirean. Erromatarrak dira mundu guztiaren jaube; eta Erromako Emperadoreak, Cesar Augustok, aginduten dau judegu errian erregeorde baten bitartez. Ezeguten dozue erregeorde ori. Herodes dauko izena: gizon gaizto ta nabarmena, agintari malmutz ta biotz-gogorra.


Or, an, emen

 Ingalaterra.—«Naiago dot nire semeak katolikoak izan daitezala, kondeak naiz dukeak baiño». Auxe esan dau Londres'en Maria Drage'k, ballet'eko izarrak. Ogetairu urte daukoz, eta ez dau ezkondu gura izan Lord Carnegie, Escocia'ko duke bategaz. Drage andereñoa, Canada'ko moja kolegio baten edukatu zan, eta 16 urtegaz egin zan katolikoa.

Liverpool'eko katedralean 10.000 persona inguru batu dira, Jainkoari eskerrak emoteko. Katedrala oraindiño amaitu barik dago, eta munduko aundi ta ederrenetarikoa izango da. Irurogei urtean amaituko dala diño Monseiñore William Godfrey'k Liverpool'eko Artzobispoak, eta orretarako 11.200.000 dolar inguru bear izango direala.

Japon.—Domekan domekan egertzen da Asahi izeneko periodiko ospetsuan, «Atzo ta Gaur» tituluagaz, Aita Candau misiñolariaren artikulu bat. Aita Candau, frantses euskalduna da. Japonesez guztiz ondo berba egin eta idazten dau, eta bere konferentziak entzute aundikoak dira.

Alemania.—Bost milla gazte dabiltz euren borondatez erri barri bat egiten, Sartaldeko Alemania'n, Kassel uriaren ondoa. Erri ori, komunisten zonatik iges egiten daben katolikoentzako izango da. Langilleen artean seminarista askok bear egiten dabe.

Bizkaia.—Bilbao'ko Diozesian, 1955-56'ko ikastaroa 592 abadekigaz asi da: 130 teologo, 91 filosofo ta 371 latindar. Aurten 104 abadeki barri sartu dira Derio'ko seminarioan.


Bilboko kantuak (Las Bilbainadas en vascuence) [Abestia]

UN - IN-GLES - VI-NO - A - BIL-BA-O,

 In-gles - bat - da-tor - i-kus-ten,

por - ver - la - rí-a - y - el - mar:

 gu-re e-rre-kea - Bil-bo-ra:

al - ver - sus - chi-cas - bo-ni-tas

 nes-ka - po-li-tak - i-ku-si

ya - no - se qui-so - mar-char.

 e-ta ez-tau i-tzu-li - gu-ra.

Va-le - más

 Gu-rao - dot

u-na - bil-bai-ni-ta,

 nes-ka - bil-bo-ta-rra,

con - su - ca-ra -bo-ni-ta

be-re - ar-pe-gi e-de-rra

y - su - gra-cia - y - su - sal, (dos veces)

 e-ta - deu-kon - ga-tza, (birritan bertso au).

que - to-das - las a-me-ri-ca-nas,

 a-me-ri-ka-na - da-nak - ba-ño,

con - su in-men-so - cau-dal (tres veces).

 e-ta eu-ren - di-ru-tza. (irutan bertso au).

A-PA-GA LUZ MA-RI-PO-SA A-PA-GA LUZ,

A-ma-ta ar-gi - mi-txe-le-ta - a-ma-ta ar-gi,

que - yo - no -pue-do - vi-vir - con - tan-ta - luz.

 e-zin - naite-ke - bi-zi ain-bes-te - ar-gi-gaz.

Po-bre-ci-tos - los - bo-rra-chos

 Gai-xo-ak - kan-po-san-tu-an

que es-táis - en - el - cam-po - san-to,

 za-go-zen - moz-kor - za-le-ok,

que - Dios - os - ten-ga en - la - glo-ria

 e-gon - zai-te-ze - ze-ru-an,

por - ha-ber - be-bi-do - tan-to.

 or-di-ok - ar-dao - za-le-ok.

A-pa-ga - luz - ma-ri-po-sa a-pa-ga - luz,

 A-ma-ta ar-gi - mi-txe-Ie-ta - a-ma-ta ar-gi,

que - yo - no - pue-do - vi-vir - con - tan-ta - luz:

 e-zin - nai-te-ke - bi-zi ain-bes-te - ar-gi-kin:

Los - bo-rra-chos - en - el - ce-men-te-rio

 Moz-kor - za-le-ak - kan-po-san-tu-an

Jue-gan - al - mus.

 Mu-sean - e-gin.

 EL - VI-NO - QUE - VEN-DE A-SUN-CION

Ia-so-nek - deu-kon - ar-daoa

ni es - blan-co - ni - tin-to - ni - tie-ne - co-lor

 ez-ta - baltz - ez - zu-ri - ez - ko-lo-re-rik

A-sun-ción - A-sun-ción:

 Ia-so-ne - Ia-so-ne:

e-cha - me-dia - de - vi-no a - ca-ñón.

 bo-ta ar-daoa - ko-bra-tu - ba-rik.


Maiñe zuurra [Komikia]


Bartolo [Komikia]


Egia ta guzurra

 Danok dakigu gaurko ta denpora guztietako ezkontzak diruagaitik egiten direala. Baiña ez Euskalerrian bakarrik. Ikusi daigun, adibidez, Chicago'ko periodiku batek ekarren anuntzioa:

«Nekazari gaztea naiz, neska bat bear dot ezkontako, derrigorrezkoa da traktor bat eukitea, soloak makiñetako. Bialduizue fotografia bat... baiña traktorrarena».

***

Mexico'n pasauta. Erri koxkor baten ezeukien kartak botateko buzoirik. Maisu jauna joan zan alkateagana, erri osoaren izenean, buzoi baten eske. Alkateari ondo iruditu jakon eta bat ipiñi eban, polito apainduta, plazaerdian.

Urtearen buruan, alkatea oporrik ederrenean egoanean, bajatorko barriro-be, maisua, beste buzoi baten eske.

— Baiña, gizona —erantzun eutson alkateak— igaz ipiñineban bat, eta ederra, plazaerdian. Zer posau da, ba, orregaz?

— Kartak bota ta bota eta bete egin da, alkate jauna —erantzun eutson alkateari maisu lelo arek.

***

Kanposantu baten egozan bein aita-seme batzuk amamari lurra emoten. Biak egozan, xerio xerio, triste xamar, berba bat be esan barik. Olango baten aitak ateraten dau pipea eta tabakorria erretan asten da. Semeari txarto irudituten jako aitak eginekoa, baiña ezta ezer esaten eusartuten. Azkenean badiñotso.

— Baiña, aita, eztau ikusten berorrek kanposantu baten gagozala? Zelan erretan dau?

— Eztakik leitan ala? Eztok ikusten leku guztietai eskribiduta dagoela: erre i pe, erre i pe.


Gure lagunak [Komikia]


Legea ta Espiritua. Amaorde ala ama

 Zoaz Bilbao'ko portura, eta moilletako langilleeri dei eginda, asi zakioez esaten: "Gizonak, erlegiño bat dakartsuet, zuen griña txar guztiak menperatuten lagunduko deutsuena". Egingo neuke, dozena erdi bat gizon ezetz ekarri zeure ondora. Baiña zoaz Bilbao'ra naiz Barcelona'ra, ta portuko langilleeri egioezu berba: "Lagunak, zeuen askatasuna dakartsuet. Aurrerantzean ez dozue ugazaba baten menpean bizi bearko. Neuk etengo deutsuedaz zuen katigutasunaren kateak". Onelan berba egiten badeutsezu, arrapaladan etorriko jatzuez danak eta agoa zabalik entzungo deutsue.

Alantxe egiten eban San Paulok Corinto'ko portuan. "Begira —esaten eutsen— munduaren edertasuna ta bertan agiri dan orden miragarria. Ortik dator Lege Naturala. Zoritxarrez, ordena ongizonak ausi egin eben, eta ordenearen ordez zalaparta, naastea, pekatua sortu zan munduan. Egiñen egiñez oitu egin zirean gizonak pekatuagaz, eta aztu bere gaiztotasunagaz. Euren jainko guzurrezkoak ontzat emoten eutsezan gaiztakeri guztiak: Venus'ek aragizko loikeria, Merkurio'k lapurretea, Marte'k asesinatua, etc. Gizonak konturatu be ez zirean egiten euren egokera makurragaz. Bidezkoa irixten eutsen euren bizi-moduari, eta Salbagille baten guraria ta itxaropena galdu egin eben. Ain zan errukarria euren izakerea".

Baiña, dana dala, Salbagille ori mundura etorriko zan, eta emon egingo eutsen gizoneri egokera triste orretatik urtetako gogoa.

Orretarako, judegu erria autatu eban Jainkoak, eta Sinai mendiko Legea emon eutsan. Arrezkero ba-ekien gizonak Ona ta Txarra nun egoan. Ba-ekien aintzat artzen arimako gauzak. Ori gorabeera, biotz-gogorrak zirean judeguak, eta Lege ori gordetako akulu bearra euki eben. Ori dala-ta, "esklabu legea" deitu eutsan San Paulok judeguen Legeari. Alan ta guztiz-bere, ez da bildurra Jainkoak bere umeakandik gura dabena, maitasuna baiño.

Bai! Kristo Salbagillea orrexetarako etorri zan mundura: askatasuna ekarteko, ta bere Espiritua —bere Maitasuna— guri emoteko. Beiak idigi euskun Jainkoaren Erreiñua, mundu barria, bertan ez bildurrez, maitasunez baiño obarantza joateko.

Erreboluziño aundia, egiazko erreboluziño bakarra, Kristok egin eibana. Beste erreboluziñoak ez dabez gauzak onerantza aldatuten. Gizon oker bat beera bota, bere ordez beste okerrago bat ipinteko. Kristoren erreboluziñoak mundu bi jarri zituan bata bestearen kontra: alde baten justizia, ordenea ta maitasuna, beste aldean pekatua, naastea ta egoismoa.

"Paganoen zuzendaria —diño San Paulok— egoismo da, formalismoa judeguena, Maitasuna kristiñauena". Maitasunaren dotriñea MISTIKA bat da, mistika indartsua, arimeari aparteko argia ta adorea emoten deutsana.

Zoritxarrez, gure artean asko bizi dira, Kristoren Legeari judeguen antzera obedezietan deutsenak, ez maitasunez, bildurrez baiño: Legeak galerazoten dabelako edo inpernuaren naiz beste zerbaiten bildur direalako.

Beiñola baten, andra bateri ume bi emon ei eutsezan jagoteko. Amaordeko orreri ganora bakotxua zala-ta, alper usain apur bat eukola-ta, irureun ta berrogetamalau artikuluko erreglamentu bat emon eutsen, eta alguazil bat bere gain erreglamentua gorde erazoteko. Modu onetan, egiñezina biurtu jakon laster bere arazoa, eta guztiz gorrotagarria bere bizibidea. Maitasun barik, esklabuen antzekoa begitanduten jakon bere egokerea.

Umeen egiazko ama, kampotik izanda gero etxeratu zanean, umeak beragana deitu zituan. O ze maitasun samurra orduan, bai amarena ta bai umeena! Bere umetxu laztanak! Ez geiago amaorderik, alguazillik eta erreglamenturik! O ze zoriona guztiena!

Kristoren aurretik, gizonak Jaunaren Legea bildurrarren gordetan eben karga astun bat baillitzan. Kristo etorritakoan, barriz, Jainkoa maite izatearren egin bear geunke dana.


Pirmin burrukalaria K.O. [Komikia]