ANAITASUNA

Abendua (XII)

Urtea Núm. 120

Dep. Leg. S.S. 1092-1959


Neguarenak

Urtearen azkeneko illera etorri gara. Urtea, azkeneko arnasetan dagola esan geunke. Zelan doan gero denporea! Oraindiño atso genduan 1964-gn urtea ta, begira, gaur, akabua ikusten gagoz. Emoten deusku onek zer pentsa: bizitzaren Iaburra. Bai, auxe da urtearen amaikerak dakarskun ikazkizuna, ta baita neguak berak be. Arbolak basoetan azur utzian ikusirik, orri barik billoixik, bizitza baten amaieraren irudia dirudi.

 Olan eta guztiz be ederrak dira zeru-lurrak neguaren agiñean. Ederra baita be abenduaren buru dan Gabon eguna. Abendu guztia artez doa Gabon Gaberuntz. Kristoren gizon egitea gogoratuko dogu. Kristok, gure aragia artuta, mundura etorriaz, eskuartean darabilgun bizitz molde au, altxa ta santua egin deusku.

Ta Gabon eguna, familiaren eguna dogu.

 Gaur iñoiz baiño geiago, familia, euskal sendia, bidekurtze baten dagola esan leike. Bidekurtze ori denpora barriak ekarri dau ta denpora barriakaz etorri diran egoerak: naiz biarrerako, naiz jokorako, naiz ta edozein gauzetarako. Egoera barri oneik jentia etxetik kanpora bota dabe, familia askotan, erdibitu ta apurtuaz.

Baña gizonaren eskuan dago bere familia, bere sendia, era barri oeneitara ondo moldatutea galdu ez dedin.

Ez dago aitatu bearrik familiaren garrantzi aundia, askotan entzun eta leidu dogu ta lendik dakigu au. Gabon egunean, barriz, pentsatu ta egin bear dogu apur bat, pentsatu. Gabon Gabean bai egoten eta batuten dirala sendiak aitaren eta amaren onduan. Seme guztiek etxeratuten dira, gurasoen etxera. Urrundik dabiltzanak, an datoz bere aita ta amarengana. Ederto asko diñosku kanta zarrak: "Ator, ator, mutil etxera. Gaztaiña zimelak jatera; Gabon Gaba ospatutzeko aitaren ta amaren onduan". Eta trixtiak Gau orretan kalean dabiltzanak, etxe barik, guraso barik kanporatuta ikusten diranak, penagarriak bai, familiari ukundua emonda ibilliko diranak, Gabon Gaba familiaren gaba da-ta. Gabon Gabean, ba artu dagigun asmo on bat: beti ipiñi aurretik familiaren ondasuna, sendiaren bizitza.


Kresala

Txomin Agirre ta eunurte

Gure Kresala'k zer esan asko eta ugari daukaz.

Emen zati aunditxoenak agiri nai dotaz.

Eleberri onen gai aundiena arrantzalien bizitza da. Ondarru'ko mariñelen bizitza.

Mariñel umant orrek onelako eleberri eun be merezi dabez.

Idazti au pixkat txukuntzeko, gure Txomin'ek ezkongai batzuen gora-bera nastuak sartu ebazan. Mañasi eta Angel ziran ezkongai onek. Gazte biok biotz-biotzez maite ziran. Anjel, Ondarru'ko mutilletik onena, langillena eta trebeena.

Mañasi barriz, neskatx elizkoia, langillea eta batez be, egunsentia baño be politagoa. Biotzetik maite ziran. Baña naste aundi batek gora-bera txarrak ekarri eutsiezan. Anjel'ek pentzaten eban Mañasi'k ezeutsela maite. Eta neskatilliak barriz, Anjel beste neskatx batekin ezkondu nai ebala. Eta euren biotzetan alkar ezkontzia gura!

Emen izan zan korapilloa!

Mañasi'k, artu beribilla eta an jun zan Bilbo'ra. Ardantegi batian gelditu zan serbitzalle. Ondo bizi zan. Etxe-jaunak elizkoiak ziran eta onela Mañasi'k errez itzultzen eutson Jesus'i biotzeko amodio goxogoxoa.

Gañera neska ganoraduna zalako aloger aundia irabasten eban.

Baña egun batetik bestera, Indiano zar, zikin eta petrail batek urratu nai eban pake zoragarri ori. Diru asko eban, Ameriketan izana zan-da. Eta Mañasi, neska polita eta liraiña, biotzeraiño sartu jakon. Iñoan bere kolkorako: "zarra naz, baña dirua eukeran dotan lez laster ezkonduko naz; a ze polita dan beroi!

Laster asi zan Mañasi'gaz itz egiten. Baiña eskutitz bero-beroak be egin eutsozan. Ona emen aretaiko zatitxo pixkat: "Ezkongai nago eta egin ezkontzeko ustetan nabil, neugaz pozik biziko dan lagun baten billa. Beste askoren artian zeu aukeratu zaitut: zei izango zara niretzako lagunik onena. Ezta alan, Mañasi? Ia berrogei milla ogerleko dukadaz, bankoan ondo gordeta, ni ilten nazanian zeuriak izango dira danak, eta bitartean aurek emoten dabenagaz biziko gara ederto. Ezta?"

Idazle jatorra

Mañasi'k eskutitz au artu ebanian arrituta gelditu zan. Gitxi palta jakon zabeleko miña ipinteko be.

Indiano zar, uger, ezelizkio ori nigaz ezkondu? Sasoi onien dabil. Eznau arrapauko gizon zar eta bizertsu orrek —iñoan Mañasi'k.

Eta onetaik erantzun eutson neskatilliak: "Eskerrik asko baña etzaitut bear. Berrogetamar urte izan dozuz oneskero: zarra zara niretzat. Kristiñau otza eta euskaldun badaezpadakoa zareala entzun dot: ortik be ezkiñake ondo etorriko. Gordeizuz, bada, zure diruok beste batentzat, eta parkatu egiozu bere gordinkeria".

Indiano kotxaua! Bekokian mallu bategaz jota legez jausi zan lurrera albiste ori irakurri ebanian. Biotza goitik beraño txiskalduta gelditu jako.

Baña etzan gelditu lurrian, egin ebazan arrigarrizko lana Mañasi'gaz ezkontzeko. Baña dana alperrik!


Pakea. Nai utsa

(Pakea zer da? Ezta:)

- erresponsabilidaderik ez eukitea

- konformismoa

- indiferentismoa

- trankilidadean bizitzea

- lelotasuna

Pakearen sustraiak

- Kristau izateak diñoana aurrera eroatea

- lagun urkoari jagokozan deretxoak emotea

- kontzientzi, renobaziño ta dialogo-k eskatuten dabena beti egitea

- libertade ta maitasuna

Gaur une gatx batean arkituten gara. Egia da izan, XX-gn. gizaldi onetan artuten doguzan pausoak garrantzi aundikoak izango dira ziur. Ezta beste munduko gauzarik. Danok konturatu gara. Ta ara or zelan bakoitzak beren zeregiñaren kontzientzi sakonagoa artuten doan. "Gaurko egunetan mobimentu askoren ixartzean arkituten gara", —idatzi dau Aita Komblin-ek. Konzilioa kontzientzi orren erakuskirik mardulena izan dala esango neuke.

Prolema asko agertu jakuz aurrean. Ta Juan XXIII-gn. Aita Santuak "aggiornamento" berbeagaz prolema askoren aurrean gaurko munduak beste era batera jokatu bear dauala esan deusku; bear dana lortuteko renobaziño bat bear dala, bai Eleizako ta bai estaduetako estrukturetan. Ta dana PAKEA zabalago ta egiazkoago egin daian.

Gaur kristiñautasuna ta munduari jagokozen artu-emanak barriro ikasten gagoz. Lelengo gizaldietan kristiñautasuna asko zabaldu barik egoan; eta beraz, mundu ta estaduetako arazoetan kristiñauak ez eben euki zer-egin askorik. Irugarren gizaldian, kristiñautasuna estaduko erlijiñoa egin zanetik, kristiñauak pake ta gudak ekarri daikezan kuestiñoetan geiago sartuta ikusten doguz. Une onetan asten dira lelengoz Eleiz ta Estaduetako artu-emanak. Geroago, Eleizak indartsuago egiten danean, artu-eman onek apur-apurka konponduten joango dira. Ta beti finalidade bategaz; benetako PAKEA lortutearren.

Baiña... zer da PAKEA?


Bakea. Nai bai, baiña

Pakearen prolema —kristiñauarentzako— medioena baiño besterik ezta. Ezdago dudarik. Pakea mundu guztiak gura dau. Baiña benetako pakea gura izateko, zelan gura dogun ta nondik datorren jakin bear. Pakea ezta etorriko iñoiz ezerezatik, edo biar egin bako eboluziñotik edo indarketa batetik. Bear bada ezta izango gatxena pakearen planoak egitea; baiña ezta etorriko iñoiz ben tako zoluziñorik, pakea gizon bakoitzaren egiñetik ezpadator.

Medioak, elburu bat lortuten dabenetik, eztira izango iñoiz indiferentea. Bai zera! Geienetan gauz danaren sustraietan eurak eukiten dabe papelin aundiena-ta. Pakea gizarteko gizon danen artean lortu bera dan gauz bat da. Estaduak ezin dau pakerik egin, naiz borondate ona euki, kaleko gizonak sortzez jagokozan deretxo ta obligaziñoak ez badau biarrik egiten. Ta ori ez.

 Pakea ez da etorriko iñoiz berez, kardoak etortzen diran moduan. Alan da ze, aberri batean pakea lortuteko, lelengo gizon bakoitzaren pakea lortu bear da. Osterantzen, itxurazko pakea baiño ezta izango. Eta itxurazkoa eukitekotan, obeto ez euki!

Ideoloji askok gizon indibidualari izarteko arazoetatik baztertu egin gura deutsoe. Oeen joera Ebanjelioko ta Eleizako sentiduen kontra doazala erdi-erditik esango neuke nik. Gizona adimena daukonetik, edukaziño bat artzeko ta indar txarren ganetik urteteko bear dauzan doaiak daukoz. Iñok ukatu ezin daiken gauza da auxe. Ta ukatuten daben ideolojiak, zer lortuten dabe? Geienetan gizon bakoitzari jagokon erresponsabilidadea galdu edo kendu ta konformismo zikin batean itxi. Erresponsabilidade-eza ta derrigorrisko konformismoa! Ara or, piztieri jagoken estadoa. Ta piztiak, naiz kaiola eder baten egon, nai txirri-txio-txio eztitxu bat abestu, beti dira piztiak. Piztiak, eta ez gizonak!

Joera asko bide orretatik doaz. Konsigna ugari ta diferentiak izango dira: guda pakea lortute... t. a. Baiña ze sentidu daukee ideoloji orrek? Zergaitik doaz gizonari jagokozan deretxorik jatorrizkoen kontra. Orain bein Fidel Kastro-k iñoana jatort burura: "Kondairak aprobatuko gaitu". Ara or, esate baterako, ideoloji orreek egiten dabena: guzur galantak bota jantzi eder bategaz ornituta.

Pakea, bada, —benetakoa billatuten badogu beintzat— konflito danak erabakiteko bide bat izan bear da, gizona gizon danetik beti eukiko dauz konflito onek-eta. Ta pakeak erabilli dauan bide ori, Paulo VI-gn. Aita Santuaren "Ecclesiam suam" enziklikan eder ortan agiri dau argi ta garbi. Bide oreek iru mailla daukoz; ara 1) Kontzientzia, bakoitzak egiz ta benetan bete daian bere munduko ontako misioa; 2) renobaziñoa, txarto edo ain ondo ez dauzan gauzak benetako bidean jartzeko; ta 3) dialogua, gizonaren konflito danak erabaki ta bakoitzak euki daiken egi zatia lagun urkoari eroateko. Bai. Batez be gaur dialogoa bear dogu; ta ez konzilioko edo Eleizako arloak erabakiteko bakarrik. Dialogu ori mundu guztietako leku guztietara sartu bear da. Dialogoan jarri bear geintekez gure lagunakaz, kontrarioakaz, beste ideolojietakoak diranakaz... t. a. "Joera bat dago —diño Paulo VI-gn. Aita Santuak— gaurko egunetan bear doguna: dialogoa da". Dialogoan ezta naikoa lagun urkoari gure egi zati eroatea. Dialogoan batez be entzun egin bear da. Entzun zarata barik, ez entzuteko ez ei dago obeagorik gogor diadar-egin baiño-ta.


Euskal Arrantzaleen Eleberria

Eleberri au arrantzaliak gaitik egiña da. Ba-daukaz kontu onetan ikaragarrizko atzalburuak: Kitolis. Eztakit egia edo gezurra izango dan: gure euskal-zale, Arteche jaunak, esan ei eban Europa'ko atzalburutik onenetaikua zala. Guzurra? Egia? Bakotxa berak apaitu bedi arazo ori. Nik beintzat zenbatu ezin ala irakurri dot atzalburu ori. Ondiñoik enaz aspertu, eta amaika malko gori-gori ixuri eragin daust! Azalburu onek Kitolis'en tirabira negargarri bat elesten dau.

Euskeraz maitatu eban gizona

Ona emen tirabirako estu alditxo bat "Ze ordu ete da? —itaundu euskun Matxin zarrak, eriotz ondoko soñuagaz—. Amaiketatik amabira —esan geuntsan. Ta berak oraindiño belarrietan dukatan esateko erarik illuneagaz— "Zein luzea dan gaba —jarraitu eban— zein luzea. Nik ezin neike iraun laster amaitu bear dot eta zuek ikusten badozue gurekorik"...

...baña ezertarako ezeukan adorerik eta aotik bitza eriola: damu dot Jauna, damu dot, Jauna esanaz, an jun zan ondora..."

Orain beste zatitxo bat Kitolis beren semetxoagaz: "Ixillik gengozan danok, bildurgarrizko ixiltasunean. Ikosmestxu —deitu neutsan andik apur batera—. Ikosmestxu, ondo zagoz? Ezeustan ezer erantzun. Zelan ba, ilda egoan-ta?

Onelako atzalburuak parra-parra dagoz emen: Ondamena, Arrain zaltzalleak. Geroago eta txarrago eta abar.

Azkenian gure eleberri polit au Anjelen eta Mañasi'n ezkontzeagaz bukatzen da.

Ikaragarrizko estroposuak izan ebazan ezkontzeko; Anjel'ek inpernukoak igaro bear izan ebazan (Ondamenean dakar), Kitolis'en antzeko tirabira baten. Baña Jaungoikoari eskerrak bizirik urten eban ixasotik.

Mañasi'gaz alkartu zan. Seme ugari izan ebezen. Zeru zatitxo bat lortu eben lur ontan.

Eleberri onek atzalburutik atzalburura kirioak tente ipinten dauz.

Ain ondo konpondua da berau! Atzalburuak errez, garbi eta ganoraz idatzi ta dagoz.

Irakurlea ezta nekatuten ezer be.

Iztegia iturriko ur garbia baña be garbiagoa dau.

Nik luma ariñegia daukat gura Txomiñ'ek eleberri au gaitik merezi dabezan goraltzak bear diran lez esateko, eta arin-arin amaitutea onen-onena iruditu yat.


Gaztea, ez makurtu iñoiz burua

Gaurko mundu ontako gazteok, zoritxarrezko zeozerren bat pasetan ba-jaku ezbear ori laster jenerala egiten dogu, beti, besterik barik, pasau bear dan gauza balitza lez.

Gure lagun zan neskatilla bategaz aserratuten ba-gara, mundu guztiko neskatilla guztiak buru ariñak dirala esango geunke, danak bardiñak. Ta neskatillak bardin: "mutillak beti bardin", "danak dira tentel utsak", "mutillekin ezin leike ezer egin", eta abar.

Olan gauzak jeneralizatea ondo ete dago gero? Frakaso bat eroan bear izan daben gazte askok gogo ta almen guztiak galdu egiten dabez. Batek bere lagun zintzo moduan eukan neskatilla batek alde batean ixten ba-dau, orduan bere barruan, karakola lez, itxi egiten da sarri, ta besteekin kontaktu ta artu-emonak alde batean ixten dabez sarri. Ta apurka-apurka olakoxe bere buruaren leiz otz orretan, beste guztien laguntzak itxirik, munduan bera bakarrik biziko balitz lez, biziten asten da.

Olako personak euren bizitza, zeruan dizdiradun izar bat sekula geiago ikusi barik igaroten dabe. Bizi modu garratz eta kolore bagekoa. Euren iritxiz besteak beragan konfiantzarik eztauke, ta ondoratzen ba-jakoz eztala intentziño onagaz pentsau be bai.

Egunen batean, bear bada, plazako jezarleku baten edo periodikoa irakurtzen dagoala neskatillaren bat edo ondoratzen ba-jako, olakoen bateri, ta izan lei aintxiñatik maite daulako edo persona ontzat daukalako ondoratzea be, ta berbaldi gozotxoen bat euki, laster bere barruan zera esaten asiko litzake: "etorri daizala niregan barriro, beti enabe engañatuko-ta", edo "beste batean enok len lez tontokeri batean ain errez jausiko", ta lengo otztasun baltzean sarratuten dira.

Egoera au benetan barregarria da ba; barregarria ta negargarria. Burubage aundiena be laster konturatuko litzake, batek borondate txarra euki ba-dau be, beste guztiak, edo guzti orren artean asko beintzat, borondate onekoak dirana. Gazte bat, benetan gazte dan bat beintzat, olako estadu batetan elitzake jausi bear. Gazteak indarra esan gura dau. Baten jausi arren, indar geiago ta aundiagoagaz gaztea beingoan jagiten da. Gaur, zoritxarrez, burua altzetan eztakien jente asko dago gure mundu ontan, jente asko ta gazte asko. Gorputz gaztea euki arren neska-mutil askok arima zarra dauke. Bizitzan zear, izar polit eta gozorik zeruan iñoiz ikusi barik pasetan diranak, euren barruko odei baltzak izan orreek ikustea galazoten bai deutse.

Neska-mutillak arima gaztea euki bear dabe. Gaztea, gazteari jagokozan kualidade ta guztizkoa.

Egoera illun ta garratz orretik, au edo dala-ta, urten dabenak ondo konturatuten dira ze aundia izan zan euren zorakeria. Euren buruaren barrutik kanpora urten ebenetik dana barria irudituten jake, dana bizitza barriz beterik, dana ederra.

Jakiña, zoriona ekin barik ezin geinke lortu. Mundu ontan errez ezta gauza onik lortzen. Iñor maite ba-dogu zelan geure maitasuna agertuko deutsagu. Berba politakaz edonork egin leike, baita maitasun printza txikienik eztaukanak be. Erderazko esaera zar arek esaten dabena, ze egi aundia dan: "Obras son amores y no buenas razones".

Mundu ontan euki diteken guztia euki arren ortik ez jaku zorionerik etorriko. Au ondo jakin bear geunke. Ekonomi gauzetan eta ondoen dabizen naziñoetan beste iñun baiño geiago, bizitzagaz enpagatu-ta dagozenen porzentajeak aundiagoak izaten dira. Ta materia baño besterik ez balego lez, euren izatea ezebezera biurtu naian bizi dira, ezebeza euren uts ta zorion ezaren amaiera izango dalakoan.


Paulo ta gaztedi barria

(gazte baten aitortza)

"Kristoren ordezkoak eztau ikusten dana ain illun gaurko gaztedian"

 Oraindiño eztakit zelan izan zan. Goizearen goxoagatik edo... "Aita Santua" deituten deutsoen orren berbak indartsuak ziralako edo... Erroman nengoalako izango zan bakarrik. Erroma aundian. Erroma zarran, betikoan. Nik uste nuan, Paulo VI-gna., bekokia illun ipintzen ekian aita on bat zala, sarritan semeeri lotsa apur bat be emon bear jake-ta. Oso ona, osoa ikusten nuan, ori bai. Baiña bestelakoa zan. Beintzat goize orretan. Gizona, gizon arteza, jatorra.

A.S.C.I. egiten dabenen bitzarra zan Erroman. Aberri guztiko irugarren biltzarra, kontuixu. Biltzar ori neurea bakarrik izan zan, ba Paulok ola iñoan:

"Zuen barru-izakera gogatsua asko gustaten jat. Ideia ta asmo barik eztago bizitzerik, ezin da ibilli illunean argi barik-eta. Zuen asmo gogo ta ideia orreik, EGI-an ondo kokatuak egon daitezala, beste baliodunak bastarreratu barik.

Ba-dakit gogo orrein erroak gizonaren barnerarte sartuta dagozala; barrutar indarra daroela; ama lurratik ikasiak dirala; siñismenaren egitik eta Kristoren grazitik janarituten dirala, ta ba, dakit, baita be, arteztasun zaleak eta egiagatik amorratuak zareela: egitez kristau ta fededunak. Siñistuten deustazuenak zaree zuek; seriotsu jokatuten dakiten mutillak; bada-ezpadan, nazkakerian, nastakerian eta aragikerian jausten ez zareenak; gizon artezak, kristau jatorrak.

Bizitza ain gogatsu, oso, zorrotz, gudaritsu, kementsu artuta ikustean, arrigarritu egiten naz".

Eta Pauloren berbak gizon aundi batenak iruditu jatazan pentsamentu penagarri batzuek esaten euskuzan artean:

"Orregatik, gazte maiteak, gaurko bizitzan ikusten doguzan itxura trixtegarrienak, bizitzaz nazkatua dagon gaztearenak dira: arpegi ximel, loguretsu: oneik, gaurko gizaldiaren frututzat emoten dire. Eztot gura esan gaurko "teddy-boy" edo "mods and rackers"-ak, drama sakondun mutillak, penagarriak, gazte-gaztetatik naigabearen ur mingotza edanda dagozanak; txarkeri guztietan ondatuak, eztotaz gura aitatu oneik bakarrik, ez, baita be beste orreik, bizitzaren zorakeriari darraikioenak, "momentuan" bakarrik euren ustea ipinten dabenak, joan danari ta datorrenari kasurik be egin barik. Bizitzaren zentzuna alde batera botata, bizitzari zelan gustu geiago atara dabiltza. Bizitza, antzerki utsa dala, diñoe, orregatik zorakeri bat egin eta kitto. Eztakie bizitza goi-goitiko doaia dala, eta bakarra, betebear aundia ta aztuna, maitasun garbi eta sakratua".

Eta gazte guztien arpegietan igarten zan ba-ekienela zer iñoan bere inguruan egoan Aita Santuak:

"Zori txarrez, literatura, zinean, eta joko biltzarretan jarraibidetzat ipinten dire olako gazteak eta jarraitu be buru arindun askok jarraituten deutse, arek egiten dabezan guztiak egiñaz".

Eta Paulo VI-gnak esan eutsen gazteeri:

"Zuen animeri birtute ta balio barria, ta ondasun apartekoa emongo deutsazuez".

Eta bizitzan baterik bestera, nora barik, dabiltzen mutilleri: "Erregututeko, pentsatuteko, maitatuteko, biar egiteko, gudaritsu jokatuteko, bakoitzak besteeri lagunduteko egiñak zagoze".

Eta Paulo Aita Santuak Kristoren ordezkoak, gaztedia bedeinkatu eban, oraindik ba-dan gaztedi zintzoa. Beste "gaztediak" eztauko gure artean zergatik izan be.

Agorraren 16-gn goizea ezereztuten ioiana Erroma zarran, bakarrik Aita Santuaren berbak, ziran ezerezaren zeru orretan dizdiratzen egozan argi printzak:

"Gaurko gaztedia beste arpegikoa ta beste balio batekoa da; gazte elduak, begirada indartsu ta serioa dabe, gudaren arrastoak, gogor egin bearretik etorriak; gazteenak galdu dabe joan diren gizarteetako faltsokeriak, baliogabedunak, ekarri deutseezan burukomiñak; askok bereganatu dabe seme zintzoen itxura arteza ta alaitsu, pozez beterik ipinten dabe gogatsu euren zaletasun guztia ideia ta asmo aundi ta barrietan".

Aldendu nintzan Erromatik, Itxura asko neroiazan, baiña bat argitsuena: Pedro arraintzale betikoarena.


Erlijiño-askatasuna

Kontzilioan asko eztabaidatu da "Erlijiño-askatasun eskema" dala-ta. Garetariko askok uste gendun argitaratuko ebela oraingo ekiñaldi ontan, baiña datorren sesiñorako itxi dabe, ondo ikusia, ondo preparatua ez egoalako antza.

Libertade erlijiosoa diñogunean ez dogu esan gura libre garala Jainkoagan sinisteko ala ez. Ez dogu esan gura libre garala Jainkoari kultoa emoteko. Ez dogu esan gura erlijiño guztiak bardiñak diranik, edo bardin deutsola katoliko edo protestante izan. Ez da bardin. Benetako erlijiñoa katolikoa da.

"Pacem in Terris" enziklika entzunak diñosku ba-ze "edozein gizonak daukola eskubidea kultu eskutu ta agiriagak Jainkoa ondrauteko, bakoitxari bere kontzientziak diñotsan lez".

Kontzientzi-libertadea aldarrikatuten da emen argi ta garbi. Batzuk uste izan dabe —ta gure artean orain be bai— kontzientzi-askatasuna emoteak "Eleiza katolikoa ez dala egiazko bakarra" esatea lez dala. Ta ez. Onek esan gura dauana zera da: protestante batek —edo zismatiko batek, bardin da— bere erlijiñoa benetakoa dala uste badau ta bertan agindutako legeak bete, ori zuzentasunean dagoala. Ta zerura doala zuzen zuzen. Edozein katoliku on lez. Borondate ona bear da.

Orain, beste problema bateri be lotu gaikioz, onegaz zer ikusi ba-daukona.

Estaduak beartu gaikez erlijiño bat onartutera?

Ara zer diñon Pio XI-ren "Mit brennender Sorge" enziklikak: "Fededunak bere fedeari berari jagokozan formekin, bizi ta beteteko kendu-eziñezko eskubidea dauko. Fede orren profesiño eta betetea kendu edo estorbua ipinten deutsen legeak, lege naturalaren kontra dagoz".

Libre gara gu bakoitzak Jainkoaren aurrean egiazkoa dan erlijiñoa beteteko, eta or ez dauka Estaduak —edozein Estaduak, katoliko edo ez— zertan sartu bearrik. Beste gauza bat da Estadu katolikoa komeni dan ala ez. Bakoitzean ikusi bearko da ori. Jeneralean esan geinke, erriko geiena katolikoa danean, orduan ederto dagola. Ta gure artean? Or dago, ba, diskusiñoa. Bataiatuta bai, baiña esan ete geinke erri geienak betetan dauazela katolikotasunaren aginduak? Badira ezetz diñoienak.

Pentzeu zuek orduan zer komeni jakun, deretxoa daukazu-ta.

Kontzilioan esan da: "Erlijio askatasunak dakarzan bentajak, okerraren propagandak ekar eikezan arriskuak ontzat emon leikezala eglten dabe. Gizonaren esperientziak erakusten deusku erlijiño-gauzetan Estaduaren esku-sartzea beti amaituten dala negargarri" —Joan Heenan Westminster-ko Inglaterra arzobispoa, lurralde diferentetako 70 gotzai baiño geiagoren partez, euren artean Inglaterra eta Gales-ko gotzai guztiak.