ANAITASUNA

X URTEA N.º 114

Dep. Legal SS. 1092-1959

Suplemento de la Hoja Anaitasuna de Guipúzcoa

BAGILLA (6) 1964


Pobretasuna ta gizona

Pobretasuna:

- ezta egoera ekonomiko bat

- ezta karterea utsik eukitea

- diru barik bizitzea ezta berez birtute bat.

Pobretasuna biotzeko kuestiñoa da. Eskekoak euki daike biotz aberatsa, aberatsak, barriz, biotz pobrea.

Gatxa da pobretasuna zer dan esatea, eta oraindik gatxago bizitza guztientzako neurri bat jartzea. Bear bada, pobretasunaren printzipiorik jeneralena, neurririk ez, mugarik ez daukala da. Zelan jarri neurri batean pobretasunaren bete-bear guztiak?

Kristok esan euskun zorionekoak izango zirala pobreak. Bienabenturantza onek esan gura sakona dauko. Ortarako, pobretasuna ezagututeko, lenengo pobretasuna bizi bear, bizitzak aiña daroalako.

Benetako pobretasuna, maitasunaren ondorea dala esango neuke nik. "Maitatu eta egin gura dozuna" esan eban Agustin Doneak. Egi galanta, ziur! Bai, maitatu Kristo, bere bizitza, bere egiteak, bere irakaspenak... eta gero egin gura dozuna... Baiña konturatu: Kristoren maitasuna zure biotzean ondo jasita badaukozu, zer egin daikezu Berak egin ez ebana? Ta Kristo pobre izan zan, benetako pobre. Orregatik esango neuskizu pobre izatea, Kristo lako izatea dala.

— Baiña, egiñetan, zer?— erantzungo deustazu.

— Gure pobretasuna benetakoa bada, kristiñau danok pobreak izan bear dogu gogoz. Baiña, izatez, errealidadean, ze neurrian izan bear dogu pobreak? Noiztik gogozko pobretasuna, aberastasunean bizita, ametsa baiño ezta izango?

— Izan be, ezta erreza neurri bat jartzea. Bakoitzean ikusi bear. Ara emen gogozko pobretasunareri sigño batzuk: danontzako, edozeñentzako laguntza materiala emoteko dispoziziñoa, prestatuteko errestasuna, prestamoaren inkonbenientietan eroapen pozgarria... Bizitzan zear, maitasunik badaukogu, kontzientziak agertuko deuskuz pobretasunaren bete-bearrak. Zelakoak izan be...!

Pobretasunaren kondiziñorik printzipalena Jaungoikoa biotzean eukitea da, ziur. Askotan, gaurko gizoneri, Ebanjelioko fariseoari gertatu jakona pasatzen jako: lagunduten deutso, bai, lagun urkoari, baiña bere biotza diru ta aberastasun zai dago. Laguntza ori umanismo, filantropia, edo beste edozer gauza izango, baiña ez benetako pobretasunareri kumplimentua.

Ebanjelioko pobretasuna ez da, ez, ondasunak ixtea bakarrik. Batez be "eleziñoa" esan gura dau. Beste gauza danen gañetik kristiñauak Jainkoa augeratu dogu: bere maitasuna, bere mandamentuak. Orregatik, bere borondatea dalako, jo bear dogu beti pobretasunean, bai noberen bizitzan, bai gizarteko artu-emonetan.

Pobrea izatea ez da edozer gauza. Pobretasuna konpreniduteko, biotza garbitu bear da lenengo. Gizon asko "miserian" bizi dira, arrastaka. Ez dauke ezer, ezta dexente jazteko ta jateko be. Alan da be, ez dira pobreak. Ez dabe iñoiz konprenidu Ebanjelioko bidea. Biotza kezka baterik dauke. Zergatik? Maitasuna palta jakelako. Artu gogoan pobretasunak ez dakarrela bearrez maitasuna; maitasunak ostera, beti daroa pobretasunera.

Pobretasuna, azkenez, danok lortu bearrean gagozan animaren joera bat da. Beraz, prolema ontan maitasanak dauko zer ikusirik aundiena. Orregaitik: "maitatu ta egin gura dozuna".


Zoriona eztago emen. Zorionaren iturri billa

Gizona beti zorionaren billa ibilli ei da. Jakiña! ba zoriontsu izateko egiña dago. Bizi izan diran guztiak beraren billa ibilli arren, oraindiño zorion orren iturria nun dagoanik eztakigula esan geinke, ba batzuk au ta besteaka, ta olan batzuk eta bestetara beste batzuk, zorion ori topau guran gabiz.

Gazte askok mundu ontako gauzetan topau leitekela pentsetan dabe antza, ze munduko gauzen atzetik dabiz, ta, zeozer lortzen badabe beste ondasun batzuk esku artean euki arte eztira nasai egongo; ta ara zelan eztauken zorionik.

Zorion egarri au mundu ontan asetu daikela dirudien gauzetan ezin geinke ezelan be bete. Naiz ta ondasunak nai aña euki arren, beti beste gauzaren baten gogua izaten dogu. Zoritxarrez olantxe gabiz gazte asko. Materialistak bakarrik ukatuko leuken egia beste zera dogu, mundu onetako gauza guztiak geure biotzaren sakona ezin daikeela bete.

Zorionaren billa gabizan guztiok sarritan problema au txarto planteetan dogu. Gizona ilten danean ezebezera biurtuko balitz, orduan bai asetuko leukeela; baiña egia beste bat da. Orregaitik ba mundu ontan lortu ezm geinken zoriona topetan ibilli bearrean zorion iturritzat artzen doguzan gauzak mediotzat artu bear geunkez.

Gazte askok euren moduan zarata ta salto galantak egiten eztabezanak motel eta tristetzat artzen dabez. Zoriona, barriz, biotz baketasunez betean dago, ta mogimentu, salto ta orrurik barik be, barruko eztakit zelako poza, zoriona sentiduten da. Ta olan dabillenari mundu ontako gauza guztiak poz aundia emoten deutse.

Bein amazazpi urteko gazte batek au esan eustan: "Gauzak bear diran moduan egingo baneuz, neskak, dantzak eta beste olako ainbat gauza alde batean itxi bearko neukez, ta ori "ezin neike". Mutil orrek ona izatea ta pozik bizitea ezin ebazan konpondu antza. Lagun, gauza ta olgetetan bere zorion guztia topauko ebala pentsako eban bearbada; baiña zeozerrek ba-zirautzan bere barruan alako gauzak asetuko ez ebena.

Problema au beste modu baten planteauko bagendu soluziñoa be laster topauko geunke. Biotzaren poza Jaungoikoagaz bakean gagozanean eta Bera geure egiteen meta danean topetan dogu. Orduan geure lagun, ondasuna eta abarrak Jaungoiko orrengana joateko lagundu egingo deuskue ta orduan, benetakoa izango da gure zoriona. Ez gero arpegi triste ta illunezko zoriona! Orduan geure kanta, salto, dantza ta lagunak benetako sentidua eukiko dabe ta gauza guztiak benetako poza ta zoriona emongo deuskue.


Arraintzaleak. Jo beti geiagora

Baiña zelan joko dogu geiagora? Gero diru geiago egiñaz? Besteak baztertuta, zapalduta? Geure indarra erakutsiaz? Ez, ezta bide orretatik. Guk, arraintzaleok, gero ta andiagoak izateko, dirua ta indarra erabiltea zentzun bako gauza bat egitea da, piztiak be egin leitekena. Ta gizona piztia baiño zeozer geiago ba-da, danok dakigunez.

Geiagora jote au, geure bizitzaren indar iturria izan bear dau. Euki, begien aurrean euki bear dogu ideial bat; eztauko ardurarik lurrekoa bada ideial ori. Lurreko gauza onak beti daukee zerikusirik zerukoekaz, Jaungoikoagandik datozelako. Euki, ba, ideial ori ta zeuen alegin guztiekaz, gogotsu, jo ortara.

Gizonak, edozein bizimoduetan, ezpadau gogotsu jokatuten, esango neuke, bizitzako gerratea galdu egin dauala. Biotztsu eztan bizitzen bizitzak eztau balio askorik, bapez ez esateagaitik.

Arraintzale bizimoduan be, auxe berau baieztu bear dogu: arraintzale izatekotan, arraintzale osoa izan. "Edo izan, edo ez izan, auxe da kustiñua": Shakespeare inglesaren kontsejua, ta ezta makala!

Arraintzale ona izateko be ikasi egin bear da gero. Gaur, edozeiñeri jagoko arraintza patroira allegatea. Galdu dira antziña bateko kontuak: odol urdiña, aren edo onen semea, ta abar. Gaur egunean, balio dauanak arek balio dau, ta eztau besterik, ez arrazarik ezta markezaren semerik. Askotan entzuten da, itxas-arazoetan, gaur, oraindiño, eztagola lema-gizonik, eztala topaten arraintzaleen deretxueri arpegia emoteko iñor ondo preparatakoa.

Geiagora jo gura dauan itxasgizonak, eta bere anai diran arraintzaleak goragotu, asmo sendo bat artu bear dau bere barruan: arraintzale andi bat izateraiño ekin. Ikasi ta jakin itxaso kontuan al dauan guztia. Artez eta zuzendo emon ofeziuari. Iñok ez dedilla esan arraintzaleagaitik "au badezpadako morroia dok"; "itzi'jok zeozer beran pentzure ta esango'stazu". Gizon osoa bada, barriz, danen barruan sartzeko almena eukiko dau. "Oso" onek gauza danak artzen dauz beragan: ekonomiko ta gizarteko arazoak, erlijiñokoak eta moralak.

Gorantz eginkeran, igotean, ezin doguz aztu geure ofeziuan anaiak diranak. Batzuk, eurek ondo doazenez, zokondoratu egiten dabez euren sasoi bateko gurariak. Eztau izan bear olan. Guk, geure bakoitzaren asmoak bete badoguz, besteenak lortuten alegindu bear gara.

Arraintzale artezaren bidea, arraintzale guztien ondasuna da. Dakienak, dakienagaz lagundu. Gazteak ikasi, biar edo etzi besteeri laguntziñoa emoteko: ona emen Kristiñau arraintzalearen bete-bearra.


Texasko ume bat? Nor zara zu Mr. Johnson?

BAT JOAN; BESTE BAT ETORRI, TA... ZER GURI?

 USA'ko presidente barria, Texasko semea.

Leen bildur giñan beroren Razismuekiko ideen buruz.

Gaur dudik eztago:

J. Kennedy'ren pausoak daroaz.

 Kennedyren eriotza gertau zanetik eidalezko naigabea azaldu jaku mundu guztian. Izan be ondiño gauzak oso naastuta, Konplot bat izan dala edo eztala eztabaidatan gagoz. Fidel Castroren partidarioak be naaste ontan sartu zirala be erresundatu da nozbait...

Lyndon Johnson, barriz, aurrerako amerikanu politikatzaz sortutako erratasun guztiak argitu dauz, Kennedyren bide zuzenean jarraiko dauala azalduaz.

 Kennedy il eben Estadu bertan jaioa dogu Johnson Presidentea, Johnson-City'n 1908'ko Aprillen ogetazazpian.

Richard Kleberg "Cámara de Representantes"-era jasoteko izan eban bai lantxua; baño ostean onek sekretariotzat artu eban, eta 1937'rako Johnson be kargu ontan dogu.

Gudari balientia

Ostean guda eldu zan. J. Kennedy lez, Johnson be marinara bialdu eben eta an koraje biziko azaldu zan. McArthur jeneralak "Medalla del Mérito" eritxon ori jarri eutson.

1942'an Kapitoliora biurtu zan, eta andik Roosevelt Presidentearen aginduz Australia ta N. Zelandara jo eban enbajadore extraordinario kalidadean.

Senaduko demokraten lider

Guda amaitu ostean, 1948'an Senatura igorik, bost urte orduko demokraten Batzar Nagusiko Lideratoa lortu eban.

Bere ideetan trinkoa bazan, etzan orregaitik bere Errepublikanu kontrarioren aurka jartzen, onen ideek ondo ta zuzen jarriak arkituten baebazan beñipein. Oso beargiña beti, eta politikako arazoetan problemen ondoraño landuten dauan gizona, ziur.

Presidenterako kandidatoa

Oso zan expertoa Johnson politika arazoetan, eta baebazan esperantzak Presidente kargurako; baño gitxien uste ebanian John Kennedy aurreratu iakon. Kennedy'k, barriz, Sud-eko Konserbatoreak domiñatzeko gizon bat bear eban, eta gizon ori Lyndon B. Johnson izan zan...; ain zuzen be, Bizepresidentetzat aukeratu eban.

Kennedy'ren gogoak aragi egin bear dira

Destino trajiku, oba probidentziak, USA'ko Lendakaritzara jaso dauanetik L. B. Johnson oso komobiturik dago... Ona: "Daukaten guztia emongo neuke amen eta garai auan ez arkitutiarren". "Gaur John F. Kennedy bere egite eta esate inmortaleetan bizi da. Eztago berba tristerik naiko galtze au esateko, ezta berba sendorik aurrerantzean aren bidez jarrai nai dogula azaltzeko, arek asi eban N. Amerika bat osatuteko".

Esanetan ezta gelditu, bada. Bere konsiñak: Razismo eztabaidak ausi, bakea ta libertadea izan daigun lanik ez ukatu. Ain zuzen, Kennedy ordeko dogu Johnson.

("Familia Cristiana"-tik artua).


Semea edo telebisiñoa?

Gaurko egunean sarri ikusten dan gauza bat: aberatsak seme gitxi izatea eta pobreak kuadrilla majo bat eukitea. Frantzian ikusten da sarritan fenomenu au. Aberatsak eztabe nai ekarri semerik estorbu bat egiten jakelako. "Zertarako seme bat —diñoe— seme orren ordez automobil polit bat badogu? Zertarako seme bat, telebisiño eder bat badogu? Telebisiño batek bete leike sukaldeko utstasuna".

Pobreak beste modu batera pentzaten dabe: "Al doguzanak ekarriko doguz. Jaungoikoak lagunduko deusku. Geiago berotzen dau sukaldea seme batek automobil batek baiño" —diñoe.

Diferentzi ederra dago pentzakera bi onetan orraitio!

Zer alderdi artuko zendukee, al bazendue, senar-emazte maiteok? Lenengoa naiago zendukee bigarrena baiño? Bai? Bueno, orduan pregunta bat egitea permititu egidazue: Zelan buztartuko zendukeez olako ezkontz batean gauza bi onek: seme gitxi eta garbitasun asko? Ezta imposible, ez, baiña gauza gatxa bai orraitio garbi ibiltea era ortan. Etzarie gizonak ala? Aingeruak zarie akaso? Aingeruak bazarie orduan bai esplikatu leiteke zuen postura ori, baiña bestela, ez. Itxoin egizue aingeruak izan arte!

Eta zer esan bigarren taldekoengain? Nik esango neuke oneek gizon ondragoagoak dirala besteak baiño. Eta errazoi askogaitik ganera. Ara emen:

1) Jaungoikoa gurtuteko persona bat geiago dakarrelako mundu ontara.

2) Garbitasuna seguruago egongo dalako ezkontz ontan.

3) Senar-emazteak ilda gero, euren izatearen partea edo euren "ni"-a lurrean jarraituko dabelako sekula santa guztian.

4) Ezkontza onek alkar-amodioari inportantzi geiago emoten deutsolako lurreko gauzei baiño.

Baiña baliteke, irakurle, zu ez aberats ez pobre izatea, erdiko klasekoa baiño. Zer da oba orduan: telebisiño bat edo seme bat? Egiz, biak dira onak. Orduan al bada, biak ekarri eta kito.  Baiña ezin bada? Nai dozuna egin orduan pekatua izan ezik.

"Pekatua izan ezik" esan dot. Askotan pasaten dana auxe da: telebisiñoa ekarten da, ez semea; baiña ezta izten semea ekarten dauan eginkizuna. Zelan dago ori? Txarto. Eta txarto badago ezin leiteke egin. Egin nai bada, semea ekarri bear da. Semea nai ezpada, ez egin. Orra or soluziñoa.


Baserritarren bakaziñoak noiz?

 Nola atsedena artu jakitea jakintza bat da. Baserrietan geiagotu egin bear bear dan jakintza bat. Bakazioak estudianteentzako bakarrik dirala uste dogu. Danok daukogu, barriz, atsedena artzeko eskubidea. Beraneoa ez da egin aberatsentzat bakarrik; baserritarrak egin leiken gauza da. Edozeiñek dauko deretxoa egun batzuetan atsedena artzeko.

Ta bakazioak zer dira? Gorputzari ta animari bear daben atsedena emotea, besterik ez. Garagarrilla urreratzean erri aundietakoak beraneoan izan ezik ez dabe besterik pentsatzen. Or zabaltzen dira batzuk ara ta besteak ona. Neiko arrazoi dabe. Jakiña, ezin da gizona beti indarrean ibilli.

Atsedena karidadeak eskatzen deuskun gauza da. Maitasunak norberengandik asi bear dau. Zergatik esan bearrik ez or gabizala baserritarrak urte guztian izardi bitzetan ezertarako asti barik. Ez da au gizon baten bizimodua. Gizatasunak berak eskatzen deusku atsedena.

Gañera alperrik gabiz sarritan. Buru barik jokatzen dogu-ta. Beargiñ aundienak ez dabe beti irabazten, buruagaz eta indarrean jokatzen dabenak baiño. Orregatik atsedena noizipein artzea jakintza bat da.

Uda da baserrientzako denporaldirik txarrena. Garia dator ta neiko istillu izaten dogu. Udazkena be ez da egokera onena, ze erein egin bear da-ta. Jakiña denboraldi onetan bakazioak artzeko ez gagozala. Ez daukogu ezertarako astirik. Baiña gerotxoago bai. Negu azkera da egokera ederra baserritarrak atseden apur bat artzeko. Ainbeste izerdi bota ta ez ete dogu merezi ba? Ona izango litzake baserritik egun batzuetan urtetzea denporaldi bat ainbaten igarotzeko.

Neiko probetxu on dakarskuz bakazioak. Aundienatarikoa familiko batasuna sendotzea. Danok dakigu batasun onen inportantzia.

 Kultura geiagotzeko be era ederra auxe. Beste jente modua nolakoa dan jakiteak asko erakusten dau. Eta ba-daukogu ze ikasi bearra. Ez dogu izango aize presko edo eguzki beroaren bearrezinik baiño ikasi bearra bai. Monumentu, estadio, fabrika, teatro, museo edo komercioak ezagutzeak neiko on ekarriko deusku. Eta beste erriko bategaz amistade bat egiten badogu obetoago. Jakituri asko atera geinke beragandik.

Jaungoikoak mundu onetan jarri gaituan ezkero bidezkoa da gure baserri lurrak baiño zeozer geiago ikustea. Jaungoikoak berak bildu euskun lurra menderatzeko agindua. Ainbeste gauza eder ta polit egin dauz; berak ipiñitako edertasunak ikusi egin bear doguz.

Zerbait ikasteko, ba, bakazioak bearrezkoak doguz. Baserritar askok jakingo baleukie zelango aurrerapenak sartu direan beste baserrietan eta ze pozik dagozan oraiñ, eurak be laixter sartuko leukeez.

Lantzean bein egun batzuetako bakazioak ondo etorriko jakuz.


Zelan gaur katolikoak izan?

 Guk katolikuok, sarritxo, pekatu astun bat egin dogu: politika iñoren kontura itxi. Gure katolikotasuna etxerako ta eleizarako gorde egin dogu bai, beste guztia ez euskularik ia bape ardura. Ez da, alabaiña, bide zuzena. Katoliko izatea ez da domekero meza-sermoiak entzun, oera orduko otoixtxo batzuk egin, ta berba txarrik ez esan, eta kittu... Ez da ori bakarrik. Eta ez da ori batez be.

Katolikotasuna, gure Kristianismua, obretan eta egintzan erakusten da. Ta bai ba, erakutsi egin bear dogu. Arbolari bere frutuetan ezagututen ei jako. Guri be bardintsu, ez ala? Egia da batzuk, lapiko artean Jainkoak gura dauan lez bier egiñaz, bizi egin bearko dabela euren katolikotasuna. Gure amuma zaarreri zer geiago eskatu geinkioe, ba? Guztiok geure egintza partikularretan demostratu bear dogu katolikotasuna. Eta Jainkoak politika-joera emon badeusku, orduan politikan. Or ez dago dudarik, katolikotasun ori benetako baldin bada beintzat, e?...

Puntu ontan egin dogu guk, asikeran esan dotan pekatu astun ori. Ara zer dala-ta: Bildurra artu deutsagu "mundua"-ri, iñoiz esan dotan laiñoz-gaiñetiko Kristianismu bat egiten ibilli gara, eta gure zorioneko "erlijiño" ori loitu ez ekigun politika ta sozial-errealidadetatik, ainbat eta urrunago, aldendutea obe zala uste izan gendun. Sagarraren antxiñako kontua: sagar onak aparte, ustelen alboan ez eitezan eurak be usteldu... Ta jakiña, gu, derrior, sagar onak izan, gu bai... zelan ez ba? Zorioneko sagar onak!

Antxiñakoa da tentaziño au, demoniñoaren edadea ei dauko-ta, kontuak atara... Arriskugarria da, gaiñera. Eta gu koittaduok, plaust! jausi egin gara tentaziño ortan, buruz-bera jausi be. Gaurko kristiñau asko ta askoren Kristianismu loka, azaletiko ta berbautsezko ori zer da, ba, gure portaera onen frutu merezidutakoa ezpada? Orixe da, izan be. Kristianismua ez dogu bear dan moduan ulertu-ta...

Egia da politika-ta loituta dagozala gaur egun. Loituta dagoz. Ez dira loiak. —Distinziño au kontuan euki—. Bueno, baiña diñotana: politika-ta loituta badagoz ez ete da, gero, geure erruz? Or eztogula zer ikusirik-eta eskuak garbitu geinkez? Bearbada, garbitu bai, baiña Pilatos-en antzera, bestela eztakit...

Ez legoke txarto bein da betiko auxe kontuan artuko balebe kristiñau guztiak, alegia: politika ta beste errealidade asko, gaur egunean, loi badagoz egon, geure erruz be badala, iñoren eskuetan itxi izan doguzalako ain zuzen.