ANAITASUNA

Año I — Núm. 1

Suplemento a la hoja "ANAITASUNA" de Guipúzcoa

Junio 1953


Gure asmoak

«Deabrua banintz... —esan ei eban bein entzute aundiko gizon batek—, demoniñoa banintz, eta mundu guztia menperatu gura baneu, zer egingo neuke?

Gizonen belarriak erlejiñoaren kontrako biraoz bete, ainbat ariñen fedea galdu daien? Edo euren begien aurrean kuadru zantarrak eta loiak imiñi, euren arimak inpernurako bidetik artez joan daitezan? Edo Eleizearen eta jaioterriaren eta bakearen kontra berba eragin, matxiñadak edonun sortuerazoteko, eta gizonak Jainko barik, jaioterri barik, lege barik nire menpe gogorrean eukiteko?

Ez! Ez neuke olakorik egingo, guzti orrek ez leuskit nire asmoetarako balioko-ta. Zer egingo neuke orduan? Periodiku gaizto bat argitaratuko neuke. Olanik, nire asmo ta ames guztiak beingo beingoan lortuko nituke».

Ez dakit egiazkoak ete direan berba oneek. Beiñik bein, ondo adierazoten dabe Periodikuaren indarra ta almena. Izan bere, gaurko egunetan Prensea da munduaren Errege. Zer diño periodikuak, eta axe pentsetan dabe gaurko gizonak. Eta pentsau ostean, egin. Orregaitik, zuzen egoan Pierre L'Ermite, Frantziako nobelista katoliku ospetsua, zera esan ebanean: «Messieurs, la Presse est la Toute-puissance terrestre». (Gizonak, Prensea da munduko Ugazaba Alguztiduna).

Guzti au egia da. Baiña, demoniñoa balizko gizon areri gauza bat aztu yakon, nire ustez. Inpernuko deabruak, gizonak galtzeko, beste gauza bat-be egingo leuke: gizon zintzoen artean zizaiñia —bedar txarra— erein, katolikuak banandu, alkar ondo artu ezean, bakotxak banazean lan egin daian.

Eta guk katolikuok, zer egingo dogu bitartean? Lo egon? gure areriroak, eurak gura dabena egin daien? Ez orixe. Itzartu gaitezan, eta lan egin daigun gure kontrarioen arma eurakaz.

Lan aundia daukogu begien aurrean. Geroago ta galduago doa gure gaztedia. Egunean baiño egunean otzago gure kristiñautasuna. Ez gara lengoak. Aztu egin dogu aspaldiko denporea. Olan, nora goaz? Oraiñarte izan gareana, ez dogu izan gura ala?

Lan egin daigun, gure erriarentzako beste bizitza barri bat ekarten. Lan egin, eta danok alkartuta.

Orixe da gure asmoa. - Orixe gura dau ANAITASUNA'K

Oraiñarte gipuzkeraz agertu da. Arrezkero, baita bizkaieraz-be. Abegi onagaz artu eizu. Irakurri eizu, lenengotan apurtxu bat kostau arren-be. Zabaldu eizu. Eta Jainkoak lagundu deiskula!


Esaidazu!

1.—Jauna! Jakin barik, baso bete ur edan dot komuniño aurretik. Alan ta guzti-bere, jaunartu neikeala esan deuste auzoko lagunak, orain beste lege barri bat dagoala-ta. Egia ete da eurak diñostena?

Kristiñau guztiak, aparteko motiborik ez badauke, jaunartu aurreko barua, oraiñarte-lez, gaberditik egin bear dabe, ezer jan eta edan barik, komuniñoa artu artean.

Baiña danak edan leikee ur utsa, au da, beste edozegaz nastau bakoa, komuniño aurrean, edozein ordutan eta zenbat gura bidar; eta orretarako ez dauke konfesoreari zetan konsultau. Ur utsak ez dau barua austen.

2.—Eta gaixoentzako ez dago beste lege barririk?

Bai, ba dago. Gaixoak, naita oian ez egon, zer edo zer artu leikee, medikamentu-lez, edari nai janari, alimentuzkoa izan arren be, alkoholdun edaririk izan ezik.

Gaixoak dira aspaldiko gatxa daukenak, esate baterako, gibeleko nai urdailleko miña; gripe nai pulmonia dala-ta makalik dagozanak; momentuko dolore naikoa aundia daukenak, au da, buruko miña, neuralgia, etc.

Orduan artu leikeez, esate baterako, aspiriñea, bikarbonatoa, jarabea, esnea, arrautza batiduak, txokolate urtua, etc; baiña iñoiz bere ez alkoholezko edaririk (ardao, zerbeza, cognac, etc.)

Gaixoak, komuniño aurretik, edonoiz artu leikeez gauzok, zei nelei-zarakoan zein gura daben guztian. Baiña orretarako sazerdoteren bateri konsultau bear deutsoe, konfesiño bitartean nai beste edozein ordutan.


Olgetan-benetan

Erromeri egun baten, aita burubako batek, semeak illunkeran etxean sartzen ikusi zituanean, — Zer! —esan eutsen—. Ain goizetik etxera? Ez deutsazue iñori lepoa berotu?

— Guk ez.

— Tira! Zoaze atzera, ta bizkarra bat edo bateri berotu barik ez etorri.

— «Norbait berotuteko, nai ta naiezkoa dok norbera-be bero egotea» esanda, sagardaotegi baten sartu zirean anaiok, eta edan ta edan bete arte: gero tirrin-tarran ona ta orra ebiltzan.

Alako baten agure gordin bat aurkitu eben, nor zan ez ekiela; eta beragaz makillaka asi zirean. Garrasika asi zanean ezagutu eben agure makillatua: euren aita.

Burubide gaiztoak emoten dituen gurasoak, olako zer edo zer guztiak bear leukee.

***

— Egazti bat maiera ekarten deustenean, laster ezagututen dot nik gaztea ala zarra dan.

— Nun ezagututen dozu ba?

— Agiñetan.

— Zagoz ixillik! Egaztiak ez dauke agiñik.

— Egaztiak ez, baiña nik bai, zorrotzak ganera!


Ba dakizu...?

1.—Zebatzuk meza entzuten daben Bilbaon domeketan?

2.—Ze gizalditan sartu zan kristiñau erlejiñoa Euskalerrian?

3.—Noizkoa dan Ama Birjiña Begoñakoaren imajiñea?

Jakin ezean, irakurri Orri onen atzeko aldea.


Euskaldun irakurle

Ba dakit aspalditik euskeraz irakurri gura dozuna. Etxean nai kalean, euskeraz berba egiten dozu. Eleizan-be, euskeraz egiten deutsue. Baiña irakurri, ez dozu ezer-bere egiten. Ori dala-ta, orritxu au euskeraz eskribietako eskatu deustazu.

Pozik egingo neuskizu. Baiña bildur naz, zure gustora egingo ez ete dodan. Ain gatxa da askori atsegin izatea!

Euskera garbi garbia gura dabe batzuk, erdera usaiñeko berbarik ez daukon izkuntzea, eurak-be ez dakiena, iñun-bere entzuten ez dana. Orreeri gustoa emongo baneutse, ainbeste berba barri erabilli bearko neukez, nai oraintsu asmatuak, nai Bizkaian entzuten ez direanak, edo giputzak esaten dituenak, edo aintxinatik galdu doguzanak. Baiña olan idatziko baneu, zer pasauko litzatekit? Zetan esan-bere ez: ez leuskit iñok irakurriko. Egia esan: ez dau iñok irakurten, adituten ez dabena, ulergatx egiten yakona.

Orregaitik, nik ez deutsut olanik idatziko. Gauza asko esan gura deutsut: baserrikoak, kalekoak, frabikakoak, unibersidadekoak, futbolezkoak, ziñeskoak, ezkontzazkoak, gaztarozkoak.

Argiro ikusten dot, alde batetik, euskerazko gauzak ikasi ez dozuzana. Eskribidu dozu iñoiz euskerazko kartarik? Irakurri dozu noiz edo noiz euskerazko libururik? Ez daukozu euskeraz irakurteko oiturarik.

Beste aldetik, ba dakit asko dakizuna. Erderaz ondo berba egiten dozu; edo baserrian bizi bazara, kaleko berbetea ikasi gura dozu. Aurrera dabil gure erria: frabika asko, ofiziña asko, deporte asko, ziñe asko, periodiku asko, joan-etorri asko.

Orrexegaitik, ogeigarren gizaldiko gauzak nire agotik entzun gura dozuz. Pozarren egingo deutsut. Baiña orretarako, erdera usaiñeko berba naikoa erabilli bear, zuk zeuk kaleko berbetan esaten dozuzanak. Zegaitik ez, ba?

Olan egiten badot, euskerearen miragarritasuna galdu egingo da ala? Ez orixe! Ez siñistu ori esaten deutsueneri. Benetako jakitunen eritxiz, ez dago or gure izkuntzearen balioa. Nun dago, ba? Berboan eta itzen joskeran: berbak ondo tokiratutean, itzak alkarren urrengo ederto imintean. Olanik egiten badot, beiñik bein nire berbetea ulertu al izango dozu, irakurteko gustoa ta erreztasuna lortuko dozuz, euskerea ez dozu aztuko. Ez da au naikoa asteko? Geroago, eukiko dogu orretarako denporea, gure izkuntza maitea orraztuteko, txukunduteko, apainduteko, garbituteko. Urliak esan daben-lez, "euskera gaixoak operaziño asko daukoz egin bearrak, eta guztiak batera egingo bageuntsaz, il leiteke koitadua".

Esan deutsut, irakurle, orritxu au zelan idatziko dodan. Ondo artu naizu. Geiagoko barik ez zaitez jarri nire kontra. Odol otzik gogoratu eizu esan deutsudana. Nigaz batera ez bazagoz, ez zakidaz asarratu. Azkenean, alkar ondo artuko dogula uste dot. Eta gaztea bazara, siñistu eidazu, arren, eta jarraitu zirt edo zart asi dogun bideari. Agur.


Jakin ba...

1.—Ia Bilbao erdiak entzuten dau mezea domeketan. Nunbaite-be, arlo onetan Bilbao doa lenengo Espaiñi guztian, 200 000 lagunez gorako urien artean.

Munduan pasetan dana ikusita, ez dira gitxi Bilbaon meza entzuten dabenak. Kontuan euki bear da uri aundia dala, erbesteko asko dagozala, ta bilbaotar geienak langilleak direala.

2.—Irugarren gizaldian (200-300'era) asi zan sartzen Euskalerrian kristiñautasuna. Laster zabaldu zan Barri Ona Naparroan, batez-bere Iruñan. Geroxeago, urrengogizaldian (300-400'era) eldu zan Bizkaira. Ain zuzen-be, Espaiñi guztiko kristiñau monumenturik zarrena Bizkaian aurkitu da. Morgan ikusi zeinke 362'garren urteko kristiñau illarri bat.

3.—Amalaugarren gizaldikoa da Andra Maria Begoñakoaren irudia.


Or, an, emen

VENEZUELA.—Gatzezko mendi baten azpian, eleiza bat egiten dabiz. Bere goi, orma ta altarea, gatzean landuak izango dira. Eta 4 000 lagunentzako lekua egongo da

TXEKOSLOVAKIA.—Komunistak, egunean egunean ilten zituen «erriaren arerioak». Azkenean, «kontrariorik» ez egoala-ta, Txekoslovakiako zaindaria, Wenzeslao Doatsua, «erriaren arerio» egin dabe.

Bratislaviako libreru bat kartzelan sartu dabe komunistak, bere dendako eskaparatean lau liburuok, bata bestearen ondoan imiñi ditualako: «Bizi gura dot», «Moskutik urrun», «Raskazielosen azpian», «Erbesteko bandera baten menpean».

SIAM.—Siameko emakume aundiki bat, bertako erregearen lobea, katoliku egin da, eta Bangkok'en artu dau bateoa. Ama Birjiña Fatimakoaren agerkuntzea kontetan eban-liburu bat irakurri ostean aurkitu eban egiazko fedea. Auxe esan eutsen berak, bateoko zeremonira etorri zirean-periodisteri.