<< Hasiera

3.15. ZESTOA (Arroa)       <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Txerri-hiltzeko moduak

INK.: Ta txerriya zenekin iltze zan?

LEK.: Kutxillukiñ.

INK.: Ta izen berezirik artze al zun kutxillo orrek?

LEK.: Ba, txerri iltzeko kutxillua.

Geo mazeta o... or gañian jota re batzuk iltze zittuen, jo ta kordia kendu. Ja kopetian! Neure ilda no. Ba ixillik il ber tzanian txerriya, bakizu, il ber tzanian izate zan, bakizu, bestela errira parte eman ber da, "etziu batere parte eman ber da ixillik ilgo iu!" Da eaman gendun or beko, oñ arteiya don or ta or labia izandako... labia zan... da, eaman gendun da, "erreza zala, kolpe txikiya ber izate zula" ta, besteko gizona il tzan, bertako gizona, oaindik paren bat urte o iru o ola ia il tzala... Aixkoakin, aixkon burukin jo ber ba, burukiñ, zabala izate u.

Ta!!! Ta umm!!! berriz e, zea, len bezela txerriya. Ta jaten ipiñitta gañea, jaten ipiñitta jo zun ba! Tak! eta kolpe txikiya in ber dan tokiyan joez keo seko geatzea. Bai, esan tzun beak baña ez ordia geatzen, nola gea... Da, geo ze in tzun arek? kolpe ua artu zunien biarrena eman tziyon da, "amen earki zeok jotzeko", baña an baztarren kontra burua jartze zun ba ola... geo eziñ arrapau or. Berriz e baztarren kontra burua arek. Da, "ekartzak axkora oi onea!" esan nion da, neuk artu nun axkora ta, bueltau zuen txerri oi tta, "eutsi gora pixkat alde onta!" Ja nun da, seko laa nun! baño kolpe aundiya eman niyon nik, ja ta seko!

ja

jo

ber

behar

laa

laga, utzi