<< Hasiera

3.13. ZEGAMA       <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Erlearen erasoa

Zentral ortan, Ozaurteko zentralen eon nitzen garaien, erlek, enon ba lanik eukitzen an kasi eta denbora pasa erlek euki nitun, amabi kaja ta, eztie neikua, neiko eztie, bai. Begik iya galdun utzi nituen. Armada..., zea, armadurea esaten giondun trasformadorek eta eoten tzien, aisladorek eta goien... ara, burni, dana, trasformadorek eta trastek zentraletik kanpoa zeren orik. Da erlakumea esaten giondun udan erlei, irtetzen tzuenen erlakumak, e? Da alako bat geldituta zeon armaduran goien da, jun naiz alkondara zaar batekin da, zea, ez neuken karetaik eta ze in da? sartzen aste etzat begi ondon! Enee! Goien neon eta, treinta mil, autza baño leen, treinta mil boltiosen ondon neon. Mekasuen! Au dek komerie! Jesus, Jesus! Da nolabait bajatzen asi nitzen da, enkargatue akordau zan da esan tzon: "joño! ¿A dónde has subido, hombre?" "Y, aquí, nada, no he hecho nada y un peligro terrible he tenido". Da errekan sartu bear izan non, bestela itoko nituen.

enon

ez nuen

giondun

genion

sartzen aste etzat

sartzen hasten ez zait

itoko nituen

itoko ninduten