<< Hasiera

3.11. URRETXU           <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Santa Kruz apaiza ihesi

Santa Kruz abadia Ipiñarrietan ixkutauta, gerrillero. Da Ipiñarrietan ixkutauta ta, jun dia, ba emen tzekien an ixkutau zana ta jun dia, zea orik, enemigo orik. Da, "erteteko" da, "jazten ai zala, belaxe ertengo zola", bestan batek, an tzeonen batek eta ala...

Da "beste orrek e noiz erten bear dik?" eta "iya, jazten e, bere trastek artzen geldittu ek eta". Ies ein do. Ta Santa Barbara ondon esiya, da esin gañeti pasatzen zijola erittu, tirauta. Ezautu, geo, geo akordau ze in tzien. Ta Santa Barbaran da emen beragoko, Santa Barbati botata Berritturriko baserriya. Lixibia ta, jakingo zu zer dan lixiba? Lixiba sekatzen zeon izarei pusketia kendu ta, erida eo lotu ta, Lizargaatea, Oñatiko parten tontor tontorran daun basarri batea, Lizargatea jun emen tzan. Da erittuta, da, geo andik Eltzikorta jetxi, an beraoko basarri batea da, an euki emen tzuen, basarri ortan ixkutauta. Da, katalejua nik ikusiya aukat aena, erlojua re bai zillarrezkoa. Oindio, oindio urte asko eztala, etaa zuen periodikon eo rebistan baten etaa zuen erlejuba, zillarrezko erlejuba. Paatzeko diruik etzeukala eta aretxek utziko ziela.

beraoko

beheragoko

Lizargaatea, Lizargatea

Lizargaratera

etaa

etara, atera

oindio

oraindik

paatzeko

pagatzeko