<< Hasiera

4.1. URDIAIN    <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Behien gaixotasun bat: satorra

LEK.: Emen enfermedade bat izan da baia arreki puztu iten dia. Satorra. Satorrak botatzen tuela beyek. Bota ta il iten dia.

INK.: Satorra? Zer da satorra?

LEK.: Satorra, guk emen, e, satorra lurpeko...

INK.: Bai, baño.

LEK.: Baño zea orri re, satorrak bota dik beya, satorrak bota dik be... Gaztiek ori zeatzen dia ta gizen samarrak eta. Ematen dei zea batek, atake batek eta il da akabo. Ta gañea peligrosue da jateko, ta ezin da jan, ezin da aprobetxatu. Ta narruik e ez kendu.

Ori nik e ezautu nun, jan zainak libratu in zian, Bakaikun. Ola satorrakin il beya. Eta batzuk, e, "ori gezurra! ori jaten dok!" eta zean da ta narrua kentzen, da narrua kentzen ibili zanak, sobre, eridatxon bat ibili ta, aren odola zeatu ta, il. Jan zienak ezta ezer e, jan zainak.

Zigorra euskaraz mintzatzeagatik  

<ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Emen e ni enaiz akordatzen, ni beinde lenuo, e?, ne... zea bainde lenuo, maisuak ematen zun, sobre, anillia bati, eskuaz aitzen zenai anillua. Eta arek bijilatu bear zun beste zeairi iya euskeaz bakarren batek ite zun. Eta bakarren batek euskeaz iten bazun, "anilla, txit!, otso! anilla, biyar eskola maisubei entreatu", kastigatzeko maisubek.

Oai sukaldien danak euskeraz iten zan ba emen, e? Eta umiakin zean da ta, leyuan eskutxatzen anilladuna, iya euskeaz iten dun da, eskuez: "I, fulano", leyoti, "anilloa or dukak! Eaztuna or dukak!"

ematen dei

ematen die

beinde, bainde

baino