<< Hasiera

3.27. TOLOSA             <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Karea eta karobia

INK.: Etxea zuritzeko edo ematen den ori, normalean?

1 LEK.: Karia.

[...]

INK.: Eta gero, esan nai det, soroetan botatzeko eta ori nola...

1 LEK.: A! Ba, oi, oi tie... Ortako ber du izan, ba, arriya bear du izan karaitza. Karaitza bear du izan. Eta geo ortako izate a karia itteko, ba, len basarritan asko itte zan, zeak, zeak, karobik, karobik izate zian, ezta? Karobiya izate zan toki itxi bat, geo suba emateko izate zun, arku bat izate u, oaindik badao gue etxen. Ola arku bat, arriz inda dana, bai. Ola arku at izate zun. Eta beetik suba...

2 LEK.: Parrilla bat bezelako...

1 LEK.: Parrillaik apenas izate zun. Ez, ez. Beetik sua eman ta, kao!, arriz betetze zan ua.

INK.: Ura karaitzez betetze zan.

1 LEK.: Bai, arriz betetze zan, karaitz arriz betetze zan. Ta geo ua eosi in ber izate zun.

INK.: Arriaren gañean egurra, asko bota...?

1 LEK.: Ba, bueno, kantidadea! Ba, aste bat gau ta eun eurra sartzen, gau ta eun eurra sartzen. Da geo kare oi, ba, eosi eo, zea itte a, geo kari oi austu itte a.

Kare ua atea ta botatzen bazu, balde bat urea botatzen bazu seittun irakitte u, ud arek eo ze, kare arek. Ta geo kare artatik itte a letxeda, geo lurraan kontrako ba, karatxon kontrako ta zomorron kontrako ta oso ona izate a karia.

2 LEK.: Desinfektatzeko ikulluk eta denak.

1 LEK.: Ta geo zuritzeko de, kariakin zuitze a.

eosi

egosi

ud arek

ur harek

itte a

egiten da

de

ere