<< Hasiera

5.5. SENPERE            <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Haltza

LEK.: Altza.

INK.: Bost?

LEK.: Bortz altz.

INK.: Zendako erraiten da: haltzak ez du bihotzik?, kantuan edo.

LEK.: Ezta, dena, dena zuria da egurra.

INK.: Ah?

LEK.: Orai eztu haitzak bezala, haitzak badu gainean zuria eta barnean gorria, horrek, horrek, dena zuria da, eztu eztu irauten horrek.

INK.: Zertarako da on?

LEK.: Suko.

INK.: Suko, ez urarekin dreinadura edo egiteko?

LEK.: Ba ba han atxikitzen du, ba drena gisa iteko badire eta leheno errekak eta hori erreka handiaekin eta holakoak altza emaiten zuten trebeska eta gero lurrez bete, heken partetik han urpian irauten du eh horrek.

INK.: Bestenez ez.

LEK.: Ez, airian pikatuta urte baten buruko ustela da hain segur.

altz

fr, ‘vergne, aulne’

dreinadura

ura joan-arazteko hodi-sistima, lurpean jarria

erreka

fr. ‘fossé’, esp. ‘zanja’

trebeska

zeharka

heken

heien

pikatu

moztu, ebaki

<< Hasiera

5.5. SENPERE <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Haltza

LEK.: Altza.

INK.: Bost?

LEK.: Bortz altz.

INK.: Zendako erraiten da: haltzak ez du bihotzik?, kantuan edo.

LEK.: Ezta, dena, dena zuria da egurra.

INK.: Ah?

LEK.: Orai eztu haitzak bezala, haitzak badu gainean zuria eta barnean gorria, horrek, horrek, dena zuria da, eztu eztu irauten horrek.

INK.: Zertarako da on?

LEK.: Suko.

INK.: Suko, ez urarekin dreinadura edo egiteko?

LEK.: Ba ba han atxikitzen du, ba drena gisa iteko badire eta leheno errekak eta hori erreka handiaekin eta holakoak altza emaiten zuten trebeska eta gero lurrez bete, heken partetik han urpian irauten du eh horrek.

INK.: Bestenez ez.

LEK.: Ez, airian pikatuta urte baten buruko ustela da hain segur.

altz: fr, ‘vergne, aulne’

dreinadura: ura joan-arazteko hodi-sistima, lurpean jarria

erreka: fr. ‘fossé’, esp. ‘zanja’

trebeska: zeharka

heken: heien

pikatu: moztu, ebaki

Sahatsa: belar tzar bat <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Zuhaitz baten izena nolakoa zen jakin nahiz, sahats izena aipatu zaio lekukoari; arbola ez baina beste zerbait dela azaltzen du.

LEK.: Saatsa hori bertze gisa bat da, saatsa hemen eta artoan etortzen den zikin bat da, orai ogia bezal’ bezain handia heldu da, saatsa, guk belar tzar belar tzar bati erraiten diogu.

INK.: Itoa itotzen duena?

LEK.: Ba, oai, muskiltzen da ainitz.

INK.: Saatsa, bost balinbadira.

LEK.: Bortz saats.

sahats

izen zientifikoaz ezagutzen ez dugun landarea (ez da zuhaitza)

gisa

modu, manera, molde

ogi

gari

muskildu

arpatu (begi edo erro berriak egiten)