<< Hasiera

OHIKO EUSKAL MINTZAMOLDEEN ANTOLOGIA

1. ENTZUTEKO PROGRAMA DELA-ETA.

CD-ROM hau erabili baino lehen, ikusi behar duzu ea zure konputagailuak.mp3 programa baduenetz entzungaiak irakurtzeko. Hori jakiteko klik egin behar duzu urdinez dagoen ondoko hitzean : <SAIATU>.

Klik egin ondoren, Getxo herriko zatia entzuten baduzu zure konputagailuan.mp3 instalatua dago, eta ez duzu arazorik izango CD-ROMa entzuteko.

Klik egin eta, ezer entzuten ez baduzu,.mp3 instalatu behar duzu. Horretarako, itxi programa hau eta ireki zure Windows-eko esploratzailea. CD unitatearen hasieran besteren artean winamp25_efull.exe dago. Egin klik bikoitza horren gainean eta.mp3 irakurlea instalatzen hasiko da. Jarrai aginduak, eta amaitzen duzunean ireki berriz ANTOLOGIA.EXE. Orduan entzunten ahalko duzu.

2. INKESTALEKU BAKOITZARI DAGOKION ORRIALDEA

Inkestaleku bakoitzeko testu orrialde bat agertzen da. Orrialde bakoitzak zati hauek ditu: grabaketa egin den udalaren izena, entzungaiaren aurkezpena, testu transkribatua, hitz azalpenak.

GRABAKETA EGIN DEN UDALAREN IZENA.

Udalaren izena agertzen da orrialde izenburuetan .

Udalaren izenaren eskubian (edo azpian) urdinez <Entzuteko egin klik hemen> idatzia da.

Testu urdin horren gainean klik eginez gero MP3 fitxategiaren irakurlea agertuko da, eta entzuten hasiko zara.

Testuaren gainetik iralurlearen leiho txikia kentzeko egin klik testuaren edozein lekutan,.mp3 leihotxoa desagertuko da baina zuk entzuten jarraituko duzu.

Udal izenaren ezkerraldean agertzen diren zenbakiek adierazten dute antologia liburuko zenbaketa : lehenbiziko zifra herrialdeari dagokio (mendebaldetik ekialdera herrialde bakoitzak bere zenbakia du, 1etik (Bizkaia), 7ra (Zuberoa)), eta ondorengoa, EHHAren egitasmoan inkesta herriak duen zenbakiari.

ENTZUNGAIAREN AURKEZPENA.

Entzungai bakoitzari izenburu bat eman zaio, gaia azaltzen duena. Batzuetan liburuko izenburua eta entzuten dena ez baitatoz bat, CD-ROMeko dokumentuan bi izenburuak ipini ditugu. 

Izenburuaren ondoren zenbait kasutan entzuten den testuaren aurretik, testuinguruko informazio emateko, aurkezpen laburra dago berdez idatzirik.  

Entzungaiak batzuetan bi zati ditu. Horrelakoetan, gehienetan, zati bakoitzari bere klik-lekua dagokio. Halere Nafarroako Behereko herrietan klikaldi bakar bat eginez entzuten dira bi zatiak, bata bestearen ondoren.

TESTU TRANSKRIBATUA

Entzuten den zatiaren transkripzioa beltzez idatzita dago.

Transkripzioak, ia-ia entzunten diren eran egin dira. Beraz, sarritan euskara arautuaren jokabideak ez dituzte jarraitzen testu transkribatuek. Esaterako, lekuko bizkaitar batek ezin dot esaten duenean esin dot idatzi da, bizkaieran beste euskalkietako z-aren soinua s letrari dagokiolako ohiko euskal ortografian. Era berean, laburdurak, erratuak, erdaraz egindako adierazpenak, e.a. esan bezala transkribatu dira: gerta daiteke halere batzuetan zenbait gora-behera agertzea soinuaren eta izkirioaren artean, ohargabean gertatuak edo idatzia garbiago uzteagatik.

Testuak elkarrizketak izanik, LEK agertzen da lekukoak esaten dituen zatien aurrean (1 LEK eta 2 LEK bi lekuko desberdin mintzatzen direnean), eta INK inkestaegileak esaten dituenen aurrean.

HITZ AZALPENAK

Testuaren amaiaren, urdinez, zutabe batean jarri dira hitz batzuk ulertzeko zailak direnak. Aurrean, beste zutabe batean, hitz horien baliokidea edo azalpena agertzen da.

3. GAINERAKO ERABILPENAK

CD-ROMeko antologia karpeta irekitzen baduzu, fitxategi asko ikusiko dituzu. Bi motatakoak dira : batzuek inkesta herriaren izenaren ondotik dute, besteek, berriz, mp3. Lehenbizikoei testu idatzia dagokie, eta bigarrenekoei soinua.

Dokumentu horiek guztiak, mota batekoak nola bestekoak, nahi bezala balia ditzakezu, kopiatzeko, aldatzeko edo beste modu batean nahi duzun eran erabiltzeko.