<< Hasiera

5.4. SARA             <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Jondone Johaneko eguna edo San Juan iturria

Jondonejohaneko egunean egiten diren erritoak aipatu ondoan, eliza edo kapera nahitaez ezarri behar dela Amabirjinak nahi duen tokian kondatzen du lekukoak, narrazio ezagunaren bertze bertsio bat eskainiz: antz handiko narrazio batek aipatzen du, adibidez, Bizkaiko Berriz herrian den baseliza bat zergatik Handikona ('handik hona!') deitzen den.

1 LEK.: San Kuan iturria, u…u…, ur sortzen den ura da, eta San Kuan goizian behar zen gan, behar zen han garbitu, balinbazinuen min zerbait edo eritasun zerbait, minak ezin sendatuak edo balinbazintuen, ongi garbitu urarekin eta xukatu eta oihala han utzi, eta badire toki geihago hola, ba.

INK.: Ba?

1 LEK.: Ba, konparazione Notre-Dame d’Aubépine ba da Ainhoan, atzo zen besta, hango prosesionea ta zer, han e bada iturri bat eta Amabirjina han athera zen, … idi (???) erraten dute bat hala aditu izatu dugu guk, eta Amabirjin hua eraman zuten goiti kapera in zutelaik eta Amabirjin hua etorri zen berriz beiti bere tokira, guk adituak ditugu istorioak eta egiak direla erraten dute, eta Amabirjin hua obligatiak izan ziren han uztera eta bertze bat muntatzera gainean, hara tiraia zen eta han han behar zuen egon, nola da Lurdeko Amabirjina? han da bere harrokan.

San Kuan

San Juan

gan

joan

xukatu

idorrarazi

konparazione

adibidez

aditu

entzun

in

egin

Euskara galtzen ari?

INK.: Eta euskara galduko balitz, uste duzu galduko dela?

1 LEK.: Mmmm, ni beldur naiz galduko dela.

2 LEK.: Ezta galduko ez.

1 LEK.: Ba.

2 LEK.: Atxikiko da ba.

1 LEK.: Ez, galduko da, eztute gurasoek aski mintzatzen haurrei eskuara, haurrei eskolan ikasten duten euskar’hori eskolatik ateratzearekin utziko dute, gurasoak bezala frantsesez ari beidire, eta berdin haurrei frantsesa erakatsiko diote, etxian …ik behar zaiote eskuara erakatsi baitezpa, eta badakizu ze erakusten duten haurrei eskuara, konpaazione eh hitz bat eskuara errain diote, nola errain dut orai? ekarzu pilota ere errain diote: ekazu la pelote, beth’ nahaskatzen tuzte, eztute errain: ekazu pilota haurrai, errain dute ekazu la pelote, edo ekazu eztakit zer frantsesez, hori da pozoina, hortan galtzen dute eskuara.

atxiki

eutsi

Euskara galtzen ari? <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>