<< Hasiera

7.9. URDATX/SANTA GRAZI  

 <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Benedikamus olhan sartzean

Denbora batez, bortuko olhan sei edo zazpi lagun egoten ziren artzaingoan eta mutiko gazteak ura karreatu behar zuen iturritik olhara. Hemen, lekukoak kontatzen digu, lehenik, olhan sartzean zer erran behar zuen gazteak eta, gero, kontu horren inguruko historio bat.

INK.: Zuk erranik, lehen hura ekhartzen zelarik olharat zerbait erran behar zen, sartzean?

LEK.: Benedikamüs, Benedikamüs!

INK.: Zuk ezagutu duzu?

LEK.: Bai erran e bai.

INK.: Erran ere?

LEK.: Frankotan!

INK.: Edo erran-arazi?

LEK.: Khotxiakin jin, olhan sar eta, gizun zahar eli bat bazütian, brigantak eh! bai hunik e zunbait, bena haur bat igortzen zütian khotxüaen xahatzea üthürriala aldepe hortan beita, eta kharruñtatüik, eta jin eta, ezpazin Benedikamüs erraiten: - "Hura, urthuk eta, ekharrak hura, eztük hur xahü", erraiten.

INK.: Agitu zaizu?

LEK.: Ez eni ez, bena egiten zizien bai, eta bazia bat Anhaun, eta haur bat, Sohütako zian, eta hurkan hiu aldiz ebiliik eta nigarrez olhalat hel eta hur urthukitzen zieian, etzela xahü eta Izei-xilhoti jin zian Tantoxa, Atharratzeko bat eta huna zia olhalat ardi-nahasteka eta:

- "Nuat ai hiz"? nigarrez haurra behea eta...

- "Nuat ai hiz"? - eta hi…

- "Hurka, bena hiugerren aldian banuzü eta eztela xahü hura eta urthukitzen ditazie olhati khanpo eta arra hurka igorten eta".

- "Eta zer erraiten dük olhala heltzen hizalaik"?

- "Deus e"!

- "Khotxila pixegin ezak eta har ezak hura hartaa et olhala hel eta: Benedikamüs erran ezak"!

Eta juile puthikua eta pixegin zien gisala eta olhala huraeki jiten eta:

- "Benedikamüs"!

- "Ah uai hura hun dük"!

Karta bedera hur hoi edan zieian, hala erraiten dizi, bai bai bai.

benedikamüs

olhan sartzeko erran behar zen latinezko hitza.

khotxia (khotxü)

esne-untziaren izena

eli bat

batzu

brigant

gizatxar, kokin

hunik

on

bazütian

baziren + zuka

xahatzea (xahatzera)

garbitzera, ikuztera

kharruñtatüik

izozturik

urthuk

aurtik, bota

xahü

garbi

bazia

bazen + toka

anhau

toponimoa, lekukoaren olharen izena

hurkan

urketa, ur bila

zieian

zioten + toka

izei-xilho

toponimoa

tantoxa

gizon baten izengoitia

huna zia

heldu zen + toka

banuzü

banoa + zuka

ditazie

didate + zuka

arra hurka igorten

berriz ur xeka igortzen

gisala

omen

karta

pinta-laurden

dizi (dizie)

dute + zuka