ï

7.1. PAGOLA    <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Buhameak eta ‘buhame-lenguajia’: kaphattaphaliphin

Buhamea zer den azaldu behar zuelarik, lekukoak beste mintzatzeko manera baten berri eman zuen, hizkera horri 'buhame-lenguajia' izena ematen baitio, nahiz nornahik erabil lezakeen, naski buhame izan gabe.

INK.: Zurekin eskuaraz ari ziren?

LEK.: Bena etzizien beste mintzajiaik ez....

INK.: Ah!

LEK.: Eskuara ba.

INK.: Ez ziren españolak?

LEK.: Ah ez etziren españolak, bistan dena, etzütützün españolak, üskaldünak zütützün buhamiak bena ttokesa, hoik oro buhamiak, oro buhamiak.

INK.: Ttokesa? zer da ttokesa?

LEK.: Tokesa e bai, buhamesa, beitharte, larria.

INK.: Izena zen, ttokesa?

LEK.: Buhamia.

INK.: Uhartekoa ere?

LEK.: Uharteko zün, hua Xibalterri hortan bazün buhame saldo bat hor.

INK.: Uste nuen mintzatzeko maneran bazutela zerbait aparte?

LEK.: Ez heben ez, hor, heben ez, gio buhame lenguajia bon, bazün, bon: bena denek emaiten zizien hua: dididing dadadang eztekeden etzakadan, badakizü.

INK.: Nola da hori?

LEK.: Bon, e pe ahantzia dit, buhame lenguajia, gühauk ezkünielaik nahi bestek kunprenitzia eta erraiten genizün; epez tipi edo: epez tipi pha rü pü, oai bethi p eta oro hitzak oro p zertzen.

INK.: Nola erranen düzü …?

LEK.: Bon emazü frase bat.

INK.: Bihar joan behar niz.

LEK.: Bi phi a phar aphar jun hua pha ni phiz be phe a phar ni phit bi phi a phar; bi phi a phar: bihar.

INK.: Eta nola erranen duzu ene izena duzu: zure izena eman dezagun nola erranen duzu?

LEK.: Ka pha tta pha li phi phin.

INK.: Je m'appelle comme ça, hola deitzen nüzü erranen duzu berdin?

LEK.: Ka pha tta ka tta tta pha li phi li in.

INK.: Beti p batekin.

LEK.: Gio bazütützün biziki trebe zirenak eta behar zünin beharria atxiki nula mintzo zen eta hola, hola ai gintzün handitü ondun, badakizü, buhame lenguajia deitzen genizün hoi…

zütützün

ziren + zuka

beitharte

begitarte, aurpegi

uharte

toponimoa, Amikuzeko herria

xibalterri

Donapaleu ondoan den leku baten izena (Gibraltar)

heben

hemen

bazün

bazüzün, zen + zuka

zizien

zuten +zuka

bena

bainan

dit

dut + zuka

gühauk

geronek

ezkünielarik

ez genuelarik

genizün

genuen + zuka

zünin

zenuen

atxiki

arretaz euki; kasu emanez eduki

nula

nola

mintzo

hitz egiten, berba egiten

gintzün

ginen + zuka