<< Hasiera

3.23. ORIO        <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Itxaspe Zarra edo hiru eguneko meza

Emen gizon zar bat zan Itxaspe Zarra o esate ziyuena. Da, kalea etorri ta eun pasa ittea gustatze zitzayon. Mezetako aitzekiñ etorri ta jaya o pasa ta erdi [mozkortuta] itxea jun da ola ibiltze zana zan. Ta bestia berriz Errikotxia, ua bertso jartzen da ibiliya. Bermeoko astuai re arrek jarri zizkan bertsok eta ola ibiltze zana zan da, ola.

Da Itxaspe Zar orrek ze in du? Mezeta etorri Oriyoa. Da, emen mezeta etorri ta or asi a zurruten eo, da iru eun pasata itxea jun. Eta bestia enteatu. Da andikan urrengo eun baten eo ikusi u mendiñ, bat ardikin da bestia garotan. Da zea orrek, Errikotxia orrek parrandan ibilli zan orri puntua jarri:

Lengo egun oyetan

nun zerade izan?

Da bestiak eantzuna, parranderuak:

Parrandan ibilli naiz

askotako gisan,

batzuetan tabernan

bestetan elizan,

irugarren egunian

etxeratu nitzan.

Baño Errikotxia oaindik konforme ez, itxen nola errezibittu zuen jakin ber. Eta andria Luixa izena, da beste puntu bat jarri ziyon:

Zure andre Luixak zer

tziyon orduan?

Azaldu nitzanian

gustora zeguan,

egun oyek pasiak

ditu errezuan,

illa izango nitzala

uste omen tzuan.

Oik, bere meritua dake oyek, e? Oi galdetu ta, aor, lau itzekiñ esplikatu dana gaña, kaso guziya.

aitzekiñ

aitzakian

aor

hara hor