<< Hasiera

3.32. OREXA   <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Fernando eta komunioko txartela

LEK.: Dotriña. Ta ondo ikasi bear tzan gañea, e.

INK.: Bai, ez?

LEK.: Bai. Ta...

INK.: Geo urtero galdetzen zuten, ez?

LEK.: Bai, apaizak urtero galdetzen tzun. Txarteletaa esate giñion. Txartela emateko aurrena dotriñe galdetzen tzun. Bai. Fernando Amezketarrak e artan izurratu emen tzun ba apaiza. Zeak e... apaizak galdetu emen tzion da, ez jakin, da geo apaizei beak urruna bueltan: "Zuk ba al dakizu ardiik zenbat ortza ittun eo?", Fernando orrek, eta, bueno! "ikasita etorri" esan emen tzion Fernandoi, dotriñe, "ikasita etorri dotriñe, Fernando", ta, "ba zuk e ikasi urrungoako, ardik zenbat ortza ittun". Da ala biik partittu emen die ta, geo berriz jun emen da Fernando oi dotriñe zeatzea ta, berriz e dotriñe etzekina galdetu apaizak Fernandoi ta, "beorrek ikesi al du ardiik zenbat ortza ittun?" Da, "bai, zortzi o ola", ta, "bueno ta nun izate ittu? Goien ala beeran?" Ardik beeran bakarrik izate baitittu ortzak, da, berriz e ezjakiñean arrapatu emen tzun apaiza, da, "ordun ni bezelaxe dao beorri re". Da, "txartela tok, tok, txartela", esanda, alde, bialdu emen tzun.

txarteletaa

txarteletara

ittun

dittuen