<< Hasiera

3.5. OÑATI       <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Lihoa

LEK.: Ba, liñu ikusitta nago.

INK.: Bai, es?

LEK.: Bai. Nire denporako liño gutxi isate san baña lenau liñua asko. Liñua ereitte san garixen mouan. Garixe baño motzau geldiketa san, olako bat ero. Ta puntan aletxua itte xakon. Eta ori geo, ba, ebaten euen, e, emen, e, maio, junio, or ereitten euen, ebaten euen.

Eta sabaldu selaixen da eukiten euen igarketan. Eta gero liño oi, ba, ondo sikatutakuan geo posuetan beraketan eukiten euen. Liña posuak. (???) posu sarrak badaus emen erreka eskiña batzuetan. Liña posua. Eta gero andik etaa, sikatu posutik etarata. Eta gero, ba, arekin...

Geo trangau uste ot esaten (???). Estaitt olako egurren batekiñ eo jo ero, ba, aekiñ eun biundu itten euen, ausi, dana. Da ari geldiketa xako arixak artian, kaskala ta apurtua, nunbaitt. Eta gero estakitt, e, karrakan eo estait nun beste katxarron batzutan pasaitten euen. Eta gero arekin arixoi in biako uen.

Goruak eta beste gausa batzuk isate sien, goruetan itteko ta. Gero, ba, arekiñ, e, eunak eo isarak eo itteko isate sian, ba, eunteixak.

Ta emen kantaleko etxian, gure maixua or bisi san. Eta ak, ba, eskolati gañea itten en eunak itten eta emengo gisonai bisarra mostu ta ulia mostu ta itte zittun. Ak eukan eunteixa.

denporako

garairako

motzau

laburrago

igarketan

igertzen, sikatzen

beraketan

beratzen

trangau

lihoa apurtzeko tresna

geldiketa xako

gelditzen zai(zki)o

karraka

lihoa fintzeko tresna

in biako uen

egin beharko zuten