.htmll> 3

ï

3.35. OIARTZUN              <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Toberak

LEK.: Oixe zen toberak. Klin-klan-kin! klan-kan-kan! Kun!... Ola, palanka bat jartze zuten ola aritik xintxilik, ikusi ittut nik jotzen. Ta alargun bat ezkontze zenin beste alargunakin e bai. Kataluñan e eitten tzuen, ikaragarrizko balde zarrak artu ta itten zuten Kataluñan, nik, neonek ikusi ut. Emen tobera jo.

Lenao besten bat aurrettik o utzi ta, o alarguna, difentzi aundiya edadin o, oloko bat baldin bazen jo.

INK.: Jotzen ziren.

LEK.: Geo izaten tzin emakumik, nola esaten ziyoten?, irripiñak esaten tziyoten, zea, oso zea izandu da... nola esango nuke nik erderaz? De mucha habladuría o ola, bi nobiyo o iru utzi ta irripiñatakua esate ziyoten oloko neskai, bai, o gizona igual, ixtoitako emakumia. Ta ordun itten zuten zea jo, tobera jo. Ta geo bersuk kantatu. Tobera jo ta oso polittak dia gañea, ta jendia ixilik eoten da... Geo batak bestei esan bearretakuk tobera jota esaten baizin. Geo bersolayak esate zittun.

INK.: Zuk ori ezagutu duzu emen egiten?

LEK.: Nik tobera izautu dut emen jotzen batin, jo ziyoten auzoko batzuk

INK.: Ta ze ezkondu zian ba?

LEK.: Leno bean andregaya izandua, oandi bizi dia biyak, bai, aserretu in tzin eztakit zergatik, ta geo antxe esan tzizkan gizonak o nobiyuk denak, leno amaika aldiz ibilli zela, eztakit zeñekin ta baakit (???) antxen bertsuk kantatu ziyoten.

INK.: Eta ori zer izaten da, ezkontzako gauean?

LEK.: Ezkontzeko gabea..., aurrena apayen, apaitten ai zien tokiyan, tabernan in tzuten afaiya ta an kanpotik jon ta beste denak leyoa atea zien ta...

INK.: Denak enteratu.

LEK.: Bai.

<.htmll>