<< Hasiera

5.9. MUGERRE           <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Martxoa eta egun mailegatuak

Lekukoak aipatzen digun testua oso ezaguna da etnografiaren aldetik, toki askotan entzuna.

 

1 LEK.: Kaka otsaila.

INK.: Nola zen hori?

1 LEK.: Kaka otsaila! otsailak eta martxo, martxoak erran zakon: kaka otsaila! – eta ekaizkik hiru egun, hiru egun eta hiru egun eman zazkon otsailak eta hartan zozo-mokoak eta denak xehatu zitiin denbora tzarraekin, - kaka otsaila eta ba ba ekaizkik ekaizkik hiru egun eman zakon martxoak hiru egun otsailari.

INK.: Eta nork erran zuen kaka otsaila? xoxoak?

LEK.: Martxoak erran zakon, martxoak otsailai, alabainan martxoak hooitaamarrekoa eta bezea hooitazortzikoa, edo hooitabeatzikoa, kaka otsailai erran zakon: ba ekaizkik hire egun! eta hiru egun hetan eman nahi zien bere lekhuian.

INK.: Karroina?

1 LEK.: Ba ba.

INK.: Hori nun entzun duzu istorio hori?

1 LEK.: Ba hori leheno aspaldiko… bo aspaldiko zaharrak dire hoik.

zakon

zion

ekaizkik

ekarzkik

xehatu

suntsitu, funditu

bezea

bertzea

eman bere lekuan

zentzatu