<< Hasiera

3.8. MENDARO        <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Sorgina tximiniako zulotik

Emakumiak die sorgiñak, gisoneskoik estet aittu sekula sorgiñik danik.

Or e, gue aitxak eta ezautu zeben atzoa, zaar bat. Baña erroskilla iñen da biskotxo iñen earki sakixan arek, e? Mendaoko famosuena, Gipuzkuan, e? Ba or kalekue san andra aura, baña basarrixetan da, sorgiña o, Lizundia or, basarri bat bada or bestaldien, (???). Da an, e, San Antolinen parien, antxe dao goixan basarri aura, autopistako salidan. Da an, e, andria, ba, gabian gisoneskuk eta erretiatu ta, goruetan jardutze omen tzaban. Ta tximinixatik bera etortze omen zitzakon bat. Ta estaki ser da baki ser da, berriketan jardute omen tzion andri orri, an bean, tximinixan beran sartze zan arek.

Da, baten esan emen sion, gisonai o esan emen sion: "ola ta ola etortze zat emen andra bat, tximinixatik suluan bera etortze zat". Da, e, "eztakit zer dan aura, baña sorgiña o eztakit se isengo dan" da. "Neu jarriko nais gau baten, ia etortzen tzatan nei". Jarri da gison oi, berris sea koruetan da ola ta, ta! atzo ori, e, etorri a berris tximiniko suluan bera ta: "Zer, gizona ta goruetan?" Da bestiak: "Atzua ta berbetan?" Da! jo deu eskoba kertenakin, ta jo... kertenakin, jo deu da, eskuturrian jo, da eskuturra ausi sorgiña orri. Bixamonian andra ori azaldu zala eskuturra ausitxa. Ta ordun ezautu emen tzuan sorgiña zala.

atzoa

atsoa

aura

hura

etortzen tzatan

etortzen zaidan

bixamonian

biharamunean