<< Hasiera

3.12. LEGAZPI             <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Haizeak

INK.: Eta orain, aizeak badakizu toki desberdinetatik etortzen dira. Eta ori nola esaten duzue emengo...?

LEK.: Emen, asi gaitzen berotik. Geienbat ezaunena egoi aizea. Egoia, egoa esaten da, baño egoia geiao, egoi aizea. Gero, ba, naastue izaten da batzutan, gaztela aizea esaten zaio. Arraizea geiao emen orri, suroesteko aize orri, bai.

INK.: Beroa izaten da, ez?

LEK.: Bai, ori re geiena, baño beroa baño zakarra. Ta bultzara aundiko aizea izaten da. Gero urrena besta bat, au oesteti datorren ori, aldaizea esaten diu. Eurie o lanbroa ekartze on ori Galiziti sartzen da, aldaizea. Gero norteko, norte, ifarreko aize orri geienbat txingor aizekin izendatzen deu. Eta esteti datorrenai esaten diu ifarra. Ze esango izut? Emen, eztait lebante dan o esteti datorrena, euzkin sarrera aldeti o irtera aldeti datorrenai ifarra esaten diu. Gero napar egoia re esaten diu, egoia nola naastu samarra dan garaien o, ezta beti alderdi bat, bateti etortzen, alboatxeotik etortzen da fuertegoa, arei napar egoia esaten zaio. Enaiz bestekin oñ momentun gogoratzen.

[...]

Gero zurrunbillo oitan bat izendatzen deu, askotan artze ittu orbelak eta beetik eta zeru aldea, gora, bueltan altxatze ittu biurka. Ai sorgiñ aizea esaten diu.

gaitzen

gaitezen

eztait

ez dakit

esaten diu

esaten diogu