<< Hasiera

5.10. ITSASU           <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Erbikumeak hazten

LEK.: [Erbia lapina baino] luzexoo da, gorhaila, hau dena beltza, beharriak xutoo tu; hazi tut nik holakoak.

INK.: Hazi, hazi eh?

LEK.: Baakizu nun atxemaiten tuzun hok aise, tipiak? ohantzian, ogi-landan inen du amak hola xilo-aire bat eta hartan lastoak eta biltzen tu ta han inen tu umiak ta ogia garbitzen ari zira, olho ta kharlo ta horiek atheratzen, orai eztu iten ogirik gehiao, hogoi urthetan hola finitu nin, etzira haizu bena badakizu nola hazi behar den hori: barrika bat emaiten duzu xutik, burua kentzen diozu, ta gate-zare bat ematen uhal batekin eta buru haren uhaleik handienarekin gate-zaria, fin fina, hau iten tuzte pssss saltuak, eta behala hilen da hau lapin-cageot batian ematen bauzu, gainian jokoa baitu, aski du deusez bat gainian.

INK.: Ah bon.

LEK.: Han bazka emaiten diozute pitta-pitta bat hegitik hartu barrika gate-zare hua, eta ez utz lekhuik, klak ! despedi behiti, sare bat ematen duzu beherian, sare hartaat bazka eta hiru hazi nitiin, biziki ederrak, hiru tipitan hiru tipi hatxeman nitin eta guarda ihiztariak jakin eta behin erran zautan: - Bo! toi, espèce de morpion, morpiun xikina hi, erbikumiak hazten tuk!

gorhaila

gorri-aire

xutoo

xutago, tenteago

aise

errexki

ogi-landa

gari-soro

xilo-aire

barru gutiko zuloa, sakon ez dena

despedi

igor, bota

olho

fr. folle avoine

kharlo

fr. chardon

haizu

baimendua

gate-zare

alanbrezko zarea

cageot (frantsesetik)

kaiola

deusez bat

gauza guti

bazka

janari

pitta pitta

apurka

hegi

bazter, ertz

morpion

mukuzu (berez fr. morpion-etik hartua)