<< Hasiera

3.25. IKAZTEGIETA       <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Erramua

Guk Erramu eunen beti eliza eamaten deu adar bat, jator, aundi xamar bat eta geo eliz kanpon apaizak bedeinkazioa emate u meza asteako.

[...]

Ta geo bestela berriz, oain zarrak e gutxitu ida, sobra re, onek eztu ainbesteko afizioik. Gure attek itte zittun erramu orrekin gurutzek. Gurutzek itte tzittun metuta adarra metuta, ta erdin txiri bat sartze zion zeakin, berotu puntapaxa bat sutan, erdin txuloa in da an sartze zion. Da jartze zittuen leion sarreratan, leion sarreratan eta aten sarreran, ta makilla batei eantxi ta soro guzti... bakoitzen... soro bakoitzen gurutze bat.

Gue atte beti Santa Krutzetan ingo zittun gurutzek ta soro bakoitzen makillekin bat jartze zun, urte guziako.

INK.: Eta ori zertarako batez ere, tximistak ez sartzeko, ala?

LEK.: Ez sartzeko, pues alaxe eakutsi ziuten, oain bezelako pararraiok eta gauzik etzan lenau, esistitu re etzun itten. Da, pues, defantsako oixe ikasi ta oixe iñ, sinismen berdaderokin gañea, e?, ez ola txorakerikin.

INK.: Eta orain ere, esaterako, orain ere emen gordetzen duzue etxean?

LEK.: A, bai, bai. Nik oañ e erramue bauket. Ortxe baztar baten jasotze et lotuta be zean e, sortan ekartzen deun bezela ta erramue... Geo...

INK.: Bai, su, nola esan duzu ori?

LEK.: Tximista ta trumoia fuerte asten dienen, ba ekarri pusketara bat ta aitaren in, da suri eman. Suri eman da erre.

asteako

hasterako

ida

dira