<< Hasiera

3.33. HERNANI          <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Artzaina tipo izugarria

LEK.: Baño artzayak sekula eztizu egik esango, e?. Balin baaki zenbat ardi ittun e, eztizu esango: gezurra. Ta ba, osatzen baittuzu, ordun akordatze a auro. Ordun gañea esango izu "earrena ostu ziatek". Jakiñ eun ardi ittula, e?, ta "ik emen eun ardi izango ittuk", ta, "etzakit zenbat tian, etzakit, eztittuk izango, eztittuk izango". Jakin seguru baakila ta, eztue esaten egik oik. Barrutia, beste barrutia juten baa ta moztutzen bayo barrutiya dena ta, jabiak, akordatze a, ta "zeñek moztu u au?", ta artzayai galdezka aste a ta "ne ardik eztek orrea juten", aik be burua libratze ute. Artzaya tipua izugarriya izate a.

[...]

INK.: Etxe bategatik errenta pagatzen dan bezela, belarrangatik zer pagatzen da?

LEK.: Ba, segun nolako belarra don da ze kanpo, zenbat terreno dan da. Gutxi gora-bera, zea, eskatze yo "nik onbeste bear dit onegatikan", milla pezta eo bi o. Ta artzayak esate u "asko uk, motell, asko", ta ua rebajatzen aste a, da tratua.

[...]

INK.: Ardiei nola esaten zaie guregana etortzeko?

LEK.: Guregana etortzeko, atox!, atox!. Ogi koxkor batzuk eakutsi ta, artzayak beana etortze ittun ardi asko izate ittu. Beste batzuk eztia etortzen, e?, baño ogi koxkorra jaten da ola ottuk palin bade, tox!, atox! ta...

INK.: Etorri. Eta batzuk oituz gero denak atzetik.

LEK.: A bai! denak, jarriko liake denak ala.

barrutia

barrutira

bayo

badio

ottuk palin bade

ohituak baldin badaude