<< Hasiera

5.1. HENDAIA            <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Amets gaiztoak

Haurretan amets gaixtoa etortzen zelarik, apeza deitzen zela erraten digute Hendaiako lekukoek: mintzo direnak ama-alabak dira, ama 1900. urtean sorturik.

 

1 LEK.: Eh be justoki ene ahizpa, oraiñ ikusi duzun hori, gauaz holan ezartzen zen, amatto! amatto! amatto! amatto! eztakit ze ze ikusten zuen, ikaratua, izitua eta azkenean apezari mintzatu giñen eta apezak otoitzak atera ziz... ateratu ziozkan eta geroztik etzuen izatu eh!

INK.: Bai, gaztea zen orduan?

1 LEK.: Haurra, haur denboran eztakit zer zituen lau bortz bat urte? eh? [ama zaharrari mintzo] Karmenek zera, ametsak iten baitzituen hola gauaz atzartzen zelaikan, amatto! amatto! amatto amatto aritzen baitzen.

2 LEK.: Oh !

1 LEK.: Ze adin zuen orduan? ze adin zuen orduan? lau bat urte hiru, lau urte?

2 LEK.: Zerbait holako.

1 LEK.: Haurra.

2 LEK.: Ah eskolan segia (???) zen eh.

1 LEK.: Eskolan segia zen? ah orduan bortz sei urte izango zituen orduan.

1 LEK.: Bai bai bai, Garat zuen izena apezak ....

2 LEK.: Oui oui.

INK.: Eta zu, ohartu eta galdegin apezari eh? eta onartu zuen?

2 LEK.: Baña lo! amatto! amatto! amatto! lotzen zen eta xutik jartzen zen ogean nik to! [mañetofoiaren mikroa eror-arazten] nik hartu goxotan eta ixo gaxua! ixo! amattoekin ze! amattoekin ze! ixo! eta igual zen, saltoka, amatto!...

justoki

hain zuzen, preseski

izatu

izan

baitzituen, baitzen

bait- ez da kausazkoa hemen

iten

egiten

atzartzen

esnatu, iratzarri

ogean

ohean

ze

zara

saltoka

jauzika

 

Agurtzen ez duenari erraten zaiona     <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Jendeek elkar nola agurtzen duten jakin nahi baikenuen, ondoko testua bildu genuen: jendea ez agurtzea oso gaizki ikusia izan daitekeela erakusten du lekukoak ematen duen esaerak, etxeko animaliek gizatasun gehiago izaten dutelakoan jende zenbaitek baino.

 

LEK.: [Guk erraten dugu]: zakurrak buxtana mugitzen duela.

INK.: Nola?

LEK.: Zakurrak buxtana mugitzen duela, hola norbaitek ezpalinbazaitu bonjour-rik, salutatzen ezpalinbazaitu, to! nik zakurra baut etxean eta harek e buxtana mugitzen nau...

INK.: Bainan hari ez diozu erraiten?

LEK. : Igual

INK.: Ah bai eh?

LEK.: Zer ba! ezauna balinbauzu eta ezpalinbazaitu salutatu erraiten diozu: te! nik etxean baut zakur bat eta harek buxtana mugitzen nau.

nau

kostaldeko «solezismoa» deitu ohi dena;‘dit’ edo ‘daut’ agert ditekeen tokian ‘nau’ erabiltzen da eskuarki.

salutatu

agurtu

ezauna

ezaguna