<< Hasiera

3.17. GETARIA    <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Arrainen mugimenduak

INK.: Eta gero arrai multzoa, baña ur azalekuai nola deitzen diozue?

LEK.: Ba ur azalekuai deitze you sergera, sergera atunetan da dianian. Bestiai, sarda. Sarda, ba, antxua, txitxarrua ur gañian dabillenian. Da beste arrayak bildurtuta ateatze dianian gorriya, zergatikan itxasuan arraya gorri, gorri, gorri gelditzen da ur gañian, gorri, gorri, gorri, gorri itxasuan.

INK: Nola deitzen dira edozein garaitan beti toki batean egoten dian, oso gutxi muitzen dian arrayak?

LEK.: Onbre, bien, bertan sortutako arraya esate you guk, bertan sortutako arraya, enteintzezu? Beti bertan daona. Baña amen jeneralmente bertan eoten dana gutxi da.

INK.: Alderantziz, muitzen dianak, batetik eta bestetik ibiltzen dianak? Leku batean eoten ez dianak?

LEK.: Ba guk oyei esate you jeneralmente pasako arraya, "oyek pasako arraya ttuk", enteintze al tzu? Pasako arrayak ... Bai ba, bai ba! Konpazio ateko antxua. Antxua sortzen da amen, setikan, nordestetik barrua sartzen da antxua ta juten da oestian barruna. Da atunak eta oyek berriz alrebes, oestetik etortzen dia eta juten dia lestian barruna, geo nortian barruna. Ori da, egastiya bezela ibiltzen da amen jeneralmente, amen, amengo arraya, jeneralmente. Amen bertako arraya jeneralki da leatza.

Baña bestela amen gure arrantza, ba, erderaz esaten dan bezela, pescados pelágicos esaten dan bezela, azaleko arraya esaten dana, azaleko arraya amen dana pasako arraya da.

esate you

esaten diogu

enteintze al tzu?

entenditzen al duzu?

lestian, leste

este (ekialdea)