<< Hasiera

3.14. EZKIO-ITSASO     <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Etxegintza

INK.: Etxe bat nola asiko zinake zu egiten?

LEK.: Lendabiziko zimentuk etara eta preparatu etxe bat eitteko. Preparatu ta sartu zimentutan arri aundik. Argin famoso orik asten die beeti gora paittea eitten, een peoiakiñ arrik karreatu eta mortero mordo bat e bai. Eta bittarte ortan, argiñek ai dien denboran, beste aoz mordo bat eoten da etxe ortako egurre, zurajerie, egurre preparatzen, eta baita itzaiek e menditik egur trongo karreon.

[...]

Da ola, ba lendabiziko pixue allatu, argiñek allatzen duen [diren] garaien, egurrek pronto eoten die ta, botatzen due soliberie, eta geo aldamiok ipintzen dioe argiñei berriz e gora iyotzeko, tabloi, ool eo daukena, daukenakin. Da ala lendabizikoa. Gero andio abitaziotakoa, ganbara bittarteko abitazio tartea. Oain, argiñek ai die, len beean bezelaxe, beeti gora, paittea itten. Da aotzak e bai, een zerra, aizkora eta dittuen zea trastekiñ, egurrek or, obra termino tamaña ortako neurritan egurrek prepaatzen. Da, jardunen jardun, een tabakoa erre, ta ala re trago bat ardo baldin badue garai artan begi azalak argitzeko! A, ure motille izango litzekek!

aoz

arotz

allatu

ailegatu, iritsi

andio

handik