<< Hasiera

7.12. ESKIULA     <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Hiru ohetako üztarria gazteen hezteko

Abere gazte bat nola hezten zen bi behi indartsuen artean kondatzen du lekukoak.

LEK.: Hoi heben üztarria.

LEK.: Bi balinbadira: bi üztarri?

LEK.: Biga balinbadira bi üztarri…. Bai, geo ba ziren üztarri… aphür zen, eztüt bat baizik ikhusi eta hautseik zen, bena hirur ohetako.

INK.: Ah!

LEK.: Ordin balinbazen kabale bat bortxa hezten zena, erraneko düt hebenko manean, ezarten zen bi kabale hezien artin.

INK.: Kostuma ledin?

LEK.: Bai behien artin eta ebilten ikhasten zin ba eta geo bata elkhitzen zakon hantik eta bigerren aldin edo hola badakizü nuiz eta uste beitzen, ikhusten beitzen juiten ahal zela eta haeki ikhasten zin.

INK.: Hori zen hezteko pixka bat?

LEK.: Hezteko bai bai ba zeen eta bazen biziki zinez gaitz zirenak, eta bata eta nik ikhusi düt eta hartan jun zen nik ikhusi düdan  üztarri hiu ohetako erraiten beita hiu üztarrohetako zera bai hoi üztarrohia deitzen da bürü hoi, arren bien artin ezai, aitxe bat zen erran nahi beita idigeia.

INK.: Idigeia.

LEK.: Bai gaxtua zen, gaitza eta ezari zen bi behien artin, bi behi gothorren artin ba bena ze egin zin? besteen gaintitik egin zin itzulipurdika eta hautse zen eta hirur kabalak, abereak jun ziren bede alde….

heben

hemen

hirur

hiru.

bortxa

nekez

bede

bedera

ohe

uztarri batean, abereak burua emaiten dueneko partea 'têtière/cabezal'

hautse

hautsi, apurtu

arren

beraz

aitxe

aretxe, xahal

erraneko

erranen, esango

hezi

erakatsi

kostüma

usaia har, ohituran jar

ledin

zedin

ebilten

ibiltzen

elkhitzen

jalgitzen, ateratzen, kentzen

nuiz eta ...beit-

noiz eta bait-

haeki

harekin

ezai, ezari

ezarri, ipini