<< Hasiera

3.21. ERREZIL       <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Arreoa

1 LEK.: Leno ezkontzen zanian ola neska bat, arreua izaten tzan da ua ematen tzan gurdiñ, ezta? Ta beyek e oso apainduta. Bai. Kopetakok, e?, kopetakok, burutan larru, geo lepuan jarri ola kanpanillekiko zea bat, uela o kollare bat...

Leenguan esaten jardun giñan, au zala korpuz biria ta emen korputzak pasatzen ziela, geo beste toki batzutatikan ba olaxe birez bide arreua eramate zuen. Eta ottura izaten tzan, ba, arreua pasa bear tzun tokin, ba, etxe artan ataako zien ba galletak o ardo goxuakin, e?, ola amaiketakua. Eta... o eskupetakiñ o etxefuegok baldin bazeuzkan etxefuegok bota, gañea, pare artan, e? Eo dinamitakiñ iual, e?, dinamitakiñ iual, ola tiron bat eo zeozer.

INK.: Zuek ezagutu al zenuten ori? Zuek orrela egin zenuten?

1 LEK.: Guk ez gendun ola iñ, e? Guk ez gendun ola in baño...

2 LEK.: Ezautu bai. Ingurukok eta...

1 LEK.: Ezautu bai. Ezautu bai tta gu ezkonduez keo re bai. Gu ezkonduez keo re batzuk in tzittuen emen, arreua eaman da ola. Guk bueno, guk ola ixillik ekarri gendun arreua, iñori, iñori eakutsi gabe ta zeatu gabe baño...

Ementxe auzoko zea bat ezkondu zan or beste baserri batea ta, emen karretera don ontan zan bire zaar bat. Ortikan eaman tzuen arreua, akordatzen naiz, e? Da emendikan nola tiroka jardun tzian, e? Emendikan nola tiroka jardun tzian ua zijoanian da.

ataako

aterako