<< Hasiera

3.7. ELGOIBAR        <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Kandelen olioaren usaina eta animak. Mezak hildakoentzat.

LEK.: Ni mutikoskorra nintzanian, ba, meseta, estakisu?, ba amakiñ o aittaakiñ o, goisian ola mutikoskorra meseta ta, useña. Nik es naban artzen. Nik estaitt eote san ala es, da paolen bat eo artu eskuan da, bakisu, jota, edurra ta izotza ta an len abarka zar aekin tente jun biesan da, mutikoskor zarrak antxe otzak il biarrian, da ta: "Eon! Amen difuntuak, amen olixo useiña amen. Onek esan nai deu mesetara, e, susen juteko. Beittu, amen dabiltz onek".

"Nik estopa entzuten".

"Ik olakua estok entzungo!". Estakit ser, da bakit ser da. "Animena ok au. Beittu selako useña auan. Olixo useña amen, kandelak, kandelen useña ok au, olixua".

INK.: Beste baten bat pasako zan aurretik farolakin da, ori izango zan.

LEK.: Sigarrua erretzen igual aurrian.

[...]

Ta mesia ataatzen danian ere, konpasioako ba, se esango isupa nik, oñ, e, tamaña ortako seaik estaukau, baña, konpasioko, nik pentzatzen dot, beno, mesia atako iotela andriantzako, estakisu? Ta ordun esate seben, urrengo jaixan mesia, abariai esango iou ta, gure sera, gure etxeko animak mesa baten sañ igual daure serura pasatzeko, estakisu?, ba, peldaño baten paltan eon laike eskilleria amaitzeko ta, arek mesa baten faltan daure ta mesia ataa bida. Baten faltan baure, susenian salto daittiela.

meseta

mezetara

estaitt

ez dakit

biesan

behar zen

estopa

ez dot, dut bada.

auan

dagoen

isupa

dizut bada

bida

behar da

baure

badaude