<< Hasiera

3.31. ELDUAIN       <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Kanpaiak

INK.: Leenago egunero jotzen ziren kanpaiak, ez?

LEK.: Bai, eunen askotan. Aurrena goizen... Ni ala jaio omen nitzen. Nee ama goizen argizkille jotzea jun elizea, ta andiken korrika presaka torri ta settun jaio omen nitzen, ne amak...

INK.: Berak jotzen zituen kanpaiak?

LEK.: Bai, ne amak. Bai, oik urte askon euki zittuela esate zuen, gu ordun an bizitze baigiñen, errin bertan. Bai. Eta oi esate zun ne amak, goizen argizkille jotzea, goizen.

INK.: Argizkille deitzen zitzaion?

LEK.: Bai, seietan. Seietan jotze zuna argizkille. Geo izaten zan, ba, meza. Ta mezaakon jotze zan, ba ordu erdi at aurretiken, meza esate zaio, meza kanpana. Ta geo mezan asierakoon berriz beste bat, bakarra, ya mezan asiera. Geo mezaerdie, konsagraziokon.

INK.: Ura ere kanpana?

LEK.: Kanpanak jotze zien ordun, mantso mantso, aiazteko, erri guzii aiazte zitzaion meza nola zijoan. Ala, ue bukatutakon geo illen aldeko Pater Nosterra izate zan ta ordun...

INK.: Meza bukatutakoan?

LEK.: Bai. Ta ordun e berriz kanpanak jotze zien mantso mantso. Geo eguardiñ amabitan berriz, amabitakoa. Atsalden iruetan berriz Jesukriston agonie eo, iruetan eunero berriz iruetakoa. Illuntzen, ya erretirako garaie, berriz e, illuntzen illune aurren o ola aste zanen Aimarik. Eunen oi guzitan kanpanak jotze zien emen garai artan.

aiazte

adierazten

Aimarik

Ave Mariak