<< Hasiera

3.3. EIBAR   <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Artoa eta garia

INK.: Eske, gariari estimazio geiago ez zitzaion artoari baño?

1 LEK.: Bai, bai, bai. Artua nik nee denporan gitxi jan dot, artua gitxi jan dot nik.

INK.: A, bai... normalean aldrebes izaten zen, bada.

1 LEK: Ortxe gerra inguruan ero, baño ostian nik gitxi jan dot artua. Ta nik eta gure famelixak.

INK.: Geiago egiten zenuten garia artoa baño?

1 LEK.: Eez, garixa guk asko artzen genduan etxean.

2 LEK.: Urte batian batian eta bestian bestian.

1 LEK.: Ganbixau eitten da ba. Aurten amen artua badao datorren urtian garixa.

2 LEK.: Ta, ba terreno orik egote zien e...

1 LEK.: Por estilo.

INK.: Klaro, erdizka edo zer?

1 LEK.: Garixa seguruagua san eitten artua baño. Artuari goixak laundu in bitzan, eurixa ero, aguantau geixaokua zan garixa. Lastua gitxiao bai igual, baña burua beti por estilo. Baña arto fallua eukitze eban batzuetan. Baña artua gitxi jan dau gure famelixak. Kapritxorako beiñ o beiñ. Eitten genduanian labeako sua, erretze genduzen pare bat iru at arto. Artua eta esnia, axe gustatze zatan geixen, noisian bein jateko.

INK.: Ba normalean jendea taloz eta onaño egoten ziren, eta ogia, berriz, gutxi ikusiak...

1 LEK.: Bixar be gustura jango neuke nik talua eta esnia.

ostian

osterantzean, gainerantzean

goixak

zeruak

in bitzan

egin behar eutzan (zion)