<< Hasiera

4.3. DORRAO     <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Entierroa eta "juntziyoko" bazkaia

2 LEK.: Geo itten zan emen, e, festa bat eitte zan, e, ondorien.

1 LEK.: Bai, egun berien.

2 LEK.: Entierruek eta denak einda. Oi da juntziyua.

1 LEK.: Entierroa ein da eun berien ez balin bazan atatzen elizeko meza ta kontubak, pues biyamunien o...

[...]

1 LEK.: Etxeko burua balen bazan aek esanen zuen, eman gio ni iltze naizenien e, kunplittu jendiei, ta ola.

2 LEK.: Bazkaya bea, de Cristo padre! Bazkaya ein ta kitarra jo ta kanta ta...

1 LEK.: Azkenien e musien da, kantas iual...

2 LEK.: Ta familiya penatuta eta bestiek pues beno...

1 LEK.: Majo.

[...]

1 LEK.: Beia parente atzeatubek e bai, e?, bigarren lengusuaño beintzat pai.

2 LEK.: Juntziyoako, bodetako beño e...

1 LEK.: Bigarren lengusuaño bai. Hasta segundo primo...

2 LEK.: Ta abixetu in bier gañea, e?, juntziyuako. Juntziyua olako eunetan dau.

1 LEK.: Ta ezpaziñuen otseitten e, ja!

2 LEK: Bazkaya juntziyokua.

INK.: Eta emen entierroko egunian beste zerbait egiten al zan elizatik atatakoan? Ez dakit, ogia eta ardoa eman edo olako zerbait egiten al zen emen?

1 LEK.: Ez. Unikamente baizu ze itten zan? Iltzen zan gaubien o bi gau itten bazittuen, e, difuntubek etxien, errosayoa errezatzea faten zan. Ta errosayoti ataeran ardua ematen zan.

2 LEK.: Errosayua errezatu aldiyero atatzen zakiyon ardua ta ogiya.

1 LEK.: Nei zuenak baso at ardo, aiba!

2 LEK.: Ogiya ez.

1 LEK.: Ogiik ez, ardoa, ardoa. Lau pintako botilla aundi beti an eote zan, bat o bi laun, e, jendea ardo ematen.

atatzen

ateratzen

baizu

badakizu

biyamunien

biharamunean

faten

joaten

beia

baina