<< Hasiera

3.6. BERGARA     <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Negu mutilak

INK.: Eta orrek negu mutillek nondik etortzen siren? Nongoak siren edo?

LEK.: E, bertakua seuramente. Amengotxe seak familixa baten igual seren ba iru seme. Eta bat etxian ibiltze san baiña bi igual ibilliko sien udan Araban, Naparroan teillegin ero eren lanetan, besta atzuk arrantzan, itsasuan da abar eta geo negua etorrittakon ba etxea, da etxian danendako, e, lau eo bos mutill da daen lekuan ba, geitxo san da gutxio daukan batek negu mutill, e, batzuk, e, egurra preparau, lantein bat ein, seak eitteko negu mutill.

Ba, tripa truke eroate sittuzten. E, soldataik barik, tripa truke negu mutill.

Domusantuak

LEK.: Domusantuek isete sien kriauandako, urteko ajustia domusantuti domusantura.

INK.: Eta lur bat artzen basen, landa bat edo solo bat artzen basen, nois asten sen?

LEK.: Baitta. Aura be Domusantutan. Garixa, askena, kosetxia artu artuana itten dok. Ba, nobienbrian erdi inguruan ero ta domusantutan garixe erin.

INK.: Erein. Da erein da gero eo lenau?

LEK.: Erin eitten dau artzen daben berrixak. Lagatzen dauenak artua rekojiu ta laga. Eta artzen dauen berrixa nais da lenguan, errentia lenguak urtian asken... eo Domusantuak arte euki; igual, e, Domusantuak ba, e, amabost eun aurretik artze sauen berrixak ittekuan lana.

seren

ziren, zeuden

igual

agian

teillegin

teilak egiten

eren

beraien

etorritakon etxea

etxera etorritakoan

daen

dauen

lantein bat

lantegiren bat

aura

hura

tripa truke

soldatarik gabe, janaria bakarrik emanez

laga

utzi

artze sauen

hartzen zuen

rekojiu

bildu, batu

urteko ajustia

urteko kontuak