<< Hasiera

3.18. BEIZAMA      <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Euskaldun baten komeriak Erroman

Gue osaba zanak, Pio ontze uste et zala o doze ..., Erroman izen tzan, solteroa zan da. "Bostekoa eman diot beintzat nik Atta Santui!" Ta gaña erdeaz bate etzekiñ, e?, ezta ezer e! Ta ezaunik iñor etzun, Bilbaokoa estrañeko zun launa ta etzun ezertaz ezautzen. Eta Bianiko parrokokin in du zea, Erroma o... bueno, jun nai balin bazun zean bat zan ta, ezetz prepatu, baietz prepatu. Ta arrekiñ asi a berriketan da, "bueno dirua bota ber dezu ola jun ber (badezu)", baietz, ta ezetz aek esaten balin bazun, e, diruba etziyola berriz e... Ezetz, esandako itza kunplittuko zula. Ta baita patu re, ta, Jesus! Geo jun ber tzuenen larri ta larri ta, ezaunik iñor ez ta, iñor ez ezaunik, Bilbaokua estrañekua ta, ezertaz ezautze etzunak eta, bate erdeaz etzekiyenak e bai ta... Bartzelonakok eta bestek.

An bazeukan jesuita bat bertatik jundakua, ezauna zuna ta, arentzako saarrak eman emen tzixkon amak. Baño ua, Erromatikan urrutia jun ber emen tzun ua zeatzeko ta, otelen an emen tzeren danak, esate zun, otelen danak eta, "au komeriya! nik eman in ber saarrok arena ta". Eakutsi omen diyo, zeai, bati, goizen goizao jekita, zebillen gizon bati ta: "Firme!" esan emen tziyon, "Firme!" esan emen tziyon da, "joño nun firmatu berko ote ipa nik!" pentsatu emen tzun.

Trena hartu eta azkenean aurkitu du jesuita hori 

 <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Andik aurrea ez emen tzun iñon bearrik izan. Jesuita ua billatu du, bueno...! ua omen tzan! Erroman tzien gauza guzik arekiñ ikusi emen tzittuen. Beakiñ jun emen tzan geo otelea eta aik eta despedittu zan bitarten, ez emen tzun ua utzi. Ta ikusi ber... etzittukenak e, danak aekiñ ikusi emen tzittuen gero. Ta geo danak baskoi eskerrak ematen emen tzizken.

estrañeko

lehenbiziko, lehenengo

eman emen tzixkon

eman omen zizkion

berko ote ipa nik

beharko ote diat bada nik

aik eta

harik eta... arte