<< Hasiera

3.16. AZPEITIA      <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Zezenak Azpeitiara

INK.: Afizio ori noiztik da emen Azpeitian xexenen afizio ori?

LEK.: Ori? Ori nik ala ezautu dut.

INK.: Bai, e?

LEK.: Bai, bai. Azpeitiarrak...

INK.: Aspaldikoa da...

LEK.: Aspaldikoa, bai. Oin kamionetan etortze ie urte dezente auetan, baño leno oñez ekartze zituben zezenak.

INK.: Nundik ekartzen zituzten?

LEK.: Ba or zea alde ortatik, Naparrotik, ortik etortze zien ta. Ori Azpeitiko kaleko jendie dunbak eta eskutan da artuta ta. Ta gabien ekartze zituben. Deba re amendik jute zien. Debako, zea, zeñ eunetan izate a ba Debako festak?

INK.: Bai, laister

LEK.: Bai, bai, oain laister da. San Roke o euna a, da, bai, Axkoitiko Andre Mai oi pasatze anien.

Emen erriyen atzetiken pasatze zituen baño, ala re, billatze zituen aiek trastornatzen amengo kaleko gazte jendie. Azpeitiyen aurrez etortze zien lenao, Azpeitiyen, e?, zezenak. Da, ortxe, beste aldea dao, Txillarra mendiya esate you amendik beste aldeko orri de, barruti itxi... koxkor bat itxiteko at, an eote zien. Prosesiyon bezela jendie ibiltze zan eun oietan aiek ikustea ta zeatzea ta... Nunbait itxituren erteteik etzeuken da, or ote zien da.

Diru asko atatzen debe, erriyak asko irabazte emen du oñ. Leno galdu ite zun, ala esate zuen beintzet eta ala ingo zuen. Baño oin bezela etzan juten jendie, ez, ez, ez. Oain dirue errexago dao orduko aldien. Da plazie bete bete, danetan uste det bete dala. Guk, amen, goiko etxe orta junez keo beintzet, iya dana ikuste deu plaza torosa ta, dana beltz ikuste zan.

etortze ie

etortzen dira

pasatze anien

pasatzen denean

esate you

esaten diogu

de

ere

erteteik

irteterik, ateratzerik

atatzen

ateratzen