<< Hasiera

3.24. ASTEASU      <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Zozomikoteak

1 LEK.: Oik zozomikotiak esaera bat da. Oi, ba, ez al dakizu ixtoriyoi? Ez al dezu beñe aittu?

INK.: Kontatu iazu

1 LEK.: Ba, artzai bati... zozomikotiak, artzai batek martxuan allaatu, da "a! Martxo, Martxo, gue ardiik aulenak errekai ite ziok aixe salto!", eo batetik bestea pasatze zula. "Aizak", bestiak perriz etsaya izango zan kontestatu ziyona, eztakiu, ta, "aizak, artu itzak kontun apillan azkeneko bi eunak eta, eo martxuan azkeneko bi eunak eo eztait ze... apillai eun bat eo bi", konpreitzeazu? Ta joño! Ze izango ote an ba, ta apill oi emen da, eman diyo eauntsiyak eo ebi jasak, ta erreka guzik altxa ia ta ardik pasatzen asi ittu, ta eaman tzizkan ardi guzik. Ta geatu zitzayon aariya bakarrik. Ta ua salbatzea saltatu zan erreka, ta ariyak aarrakin begiya atea ziyon artzayai. Enteitzeazu?

INK.: Bai, bai.

1 LEK.: Oitxek tia zozomikotiak.

[...]

2 LEK.: Artzai bat aiuntamentuko konzejala emen tzan, eta zeatu in biar ba, bakoitzak bee planteamentuk, ta arrek planteatu emen tzun martxua kentzia, urtiai martxua kentzia.

1 LEK.: Oañ zozomikotiak nik esplikatzeko kontuboi, oi dia bersuan bezela nolaatte, e? A! Artzai gaixto! eo eztaki ze, beintzat, apilla, martxuan azkeneko euna eta apillan aurreneko euna eo eskatu omen tzizkan etsayak bee kontuako. Ta geo an, ordun eauntsiya eman diyo ta, geo ardik erreka nola pasako zuen, danak errekak eaman, da aleiya arrokerikan etzala in biar, oi esan nai du.

2 LEK.: Martxuakin da apirillakiñ eztala fiyatu biar. Eztala piyatu biar, eztala konfiatu biar.

beñe

behin ere

eauntsiyak

erauntsiak

allaatu

allegatu, iritsi

asi ittu

hasi ditu

konpreitzeazu?

konprenitzen al duzu?

erreka

errekara

ote an

ote den

kontuboi

kontu hori

etzala in biar

ez zela egin behar