<< Hasiera

5.7. ARRANGOITZE          <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Kartierak edo Arrangoitze zer bilakatu den

IINK.: Arrangoitzen badira kartierak.

LEK.: Bai, dire bost kartie, herri ttipia da, oai, bi mila, bi mila ta zerbait da, ezta hainiz, jende guti da, amabortz urtez doblatu da jende berria jin baita.

INK.: Hamabost urtez?

LEK.: Amabortz urtez, ezin sinetsia da hoi, lengo mila ta zonbat ginen, uai bi mila ta seieun baga, doblatua.

INK.: Eta jiten den jende hura nongo....?

LEK.: Bo! Miarrizko, Baionako, Angeluko, baakizu, lurra erosi, etxea in, eta.

INK.: Lan egin Baionan?

LEK.: Zera, zera, eta hemen, lo iterat jin, oai erraten dute le dortoir de Bayonne et de Biarritz.

INK.: Ah bai? erraiten da?

LEK.: Eh! zer nauzu, han ibilki lanean, ezin sinetsia da.

INK.: Eta kario da hemen?

LEK.: Aski ba, aski ba, Miarrizko aldean baita, hortako. Hortako laborantza deslaitu da arrunt.....

 

BIGARREN ZATIA         <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

INK.: Hemen behiak eta anitz dira.

LEK.: Izan da gehio re.

INK.: Izan da, ttipitu da.

LEK.: Hanitz, hamarretaik lau gelditzen dire? Oh beharba hiru, leno etxe guzietan baziren zazpi zortzi behi, denetan, oai lurrak saldu edo luatu in die eta etxiak in die.... leheno den bezala ematen zen esnea, bakotxak berak saltzen zin Miarritzen edo Baionan, ta oai, debekatu zuten, oai behar zen maexala pasatu ta, ba! sekulako komertza! ta hortako jendia aspertu da ta utzi tu ta saldu lurrak eta.....

luatu

alkilatu