<< Hasiera

3.26. AMEZKETA      <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Eliza non eraiki

INK.: Ze arrarua emen eliza aparte eotia kaxkotik, ez?

LEK.: Ue ixtorie bazala esate zuen. Nik atte zanai eta aitze nien. Elize, batzuk emen ein bear, da beste atzuk erriñ in bear. Teman, bai. Eta ori ixtori politte zan baño, osabai aitze geñion guk eta, eunez batek ekartze zittun arrik onea, bestek gauen eaman itte emen tzittun. Gizaldi ta gizaldi, auskalo! Ta aitzea, ta geo bakizu, nei, ark nei esan tziten, aek e bai besten batek esango zion aitei e. Da ba nik attei aittu ta, nik oain zuri esango izut eta olaxe kontue. Tema, bai, nun ein. Da emen eunez ekarritakoa gauen eaman itte zuela. Da eziñ, eziñ. Da geo, geo, emakumen batek zelatan ikusten ie ze pasatze ote zan eo ze ibiltze ote zan, da iri gorrik emen tzittun, da, "aida gorrie! zelatan daon atso orri ataiok begie!", "aida gorrie! zelatan daon atso orri ataiok begie!" esan emen tzula gauen.

INK.: Plaza eta denak berago daude.

LEK.: Bai, plaza beran. Ta batzutan plazan izate ue elize, baño emen aparte. Au, Ergone esate ioa oni. Barrio Ergonea.

INK.: Ta eliza dana ere, Ergonea da?

LEK.: Bai, bai, Ergonea da.

aitzea

aditzea

ataiok

atera iezaiok

esate ioa

esaten dioa (diote)